6 askatu zaitez zu zeu

Page 1

Askatu zaitez zu zeu

Indarkeria sexistaren prebentzioa


Askatu zaitez zu zeu

SARRERA Gaur egungo gizartearen eskakizun eta ezagutza berriei aurre egitea da eskolak duen erronkarik handienetako bat. Argi dago hain azkar aldatzen den gizartean teknologi berriak lagungarri oso direla bai informazio, komunikazio, ezagutza eta aisialdirako ere. Hala ere, teknologia hauek berekin arriskuak dituztela ez da ahaztu behar. Gure ikasleentzat sare sozialek, mugikorrek, interneten erabilerak, telebistak, bideojokoek eta publizitateak duten garrantziaz jabetzen gara. Era berean, batez ere neskentzat arriskutsuak izan daitezkeen jarrera eta balore sexista eta bortitzen transmisiorako tresna bihurtu direla ere jakin badakigu.

Indarkeria sexistaren prebentzioa

Unitate didaktiko honekin teknologia berrien erabileraren inguruko burutazioak egitea sustatu nahi dugu, alde batetik, eta bestetik, egoera arriskutsuak identifikatzeko eta ekiditeko tresnak eman nahi dizkiegu gure ikasleei. Garatuko ditugun ideiak honen harira doaz: • Giza sareak eta telefono mugikorra. Geroz eta gazteago neskek eta mutilek sozializatzeko eta komunikatzeko bide gisa erabiltzen dituzte. Beraien kontra erabilgarriak izan daitezkeen informazioa eta argazkiak jartzen dituzte Interneten gure gazteek, inozoki gehienetan. Sakelako telefonoa bikote harremanetan kontrolerako tresna gisa erabili daiteke. Batzuetan jazarpenerako erabiltzen da eta bortizkeria psikologikoa pairatzen dutenik ez dira konturatzen, eurek ere kontrolerako tresna moduan erabiltzen baitute. Gehienetan sakelakoek bideo eta argazki kamerak izaten dituzte eta hauek beste pertsonen ekintzak grabatzeko erabiltzen dira, askotan baimenik gabe. Horietako asko bortizkeria ekintzak izaten dira. Beranduago sare sozialen bidez zabaltzen dituzte grabatutakoak. Ohikoan bortizkeria modu hau gizonezkoek burutzen dute, bai emakumeengan bai balore hegemonikoetatik urrun dauden gizonezkoengan ere. • Bideo-jokoak. Belaunaldi berrien egunerokotasunean txertatutako aisialdi tresnak dira eta mundu mailako fenomeno bilakatu dira. Bi aurpegi dituen hartu-emaneko tresna indartsu bilakatu dira: alde batetik, giza eta ezagutza trebeziak garatzeko eta sustatzeko baliabide pedagogiko eta didaktikorako tresna bezala baliagarriak dira, eta bestetik, maiz bortizkeria, agresibitatea eta bazterkeria bezalako jarreren aldeko tresna izan daiteke. Azken honen ildotik, egun gure gizartean dirauten genero estereotipo matxista batzuen indartze eta iraupenean laguntzen duten jarrerak sustatzen dira. • Telebista eta publizitatea. Urteak eta urteak daramatzagu telebista eta publizitateko hainbat programen eduki sexistak salatzen. Eduki sexista hauek ekiditeko eta kontrolatzeko geroz eta tresna gehiago egonda ere, ez da apenas ezer lortu eta urtero honelako salaketak errepikatu behar dira.


Askatu zaitez zu zeu

ABIAPUNTUA Egokiena sare sozialetako bortizkeria egoera bat erabiltzea litzateke. Ezagutuko ez bagenu, STEE-EILASen kartela izan daiteke.

HELBURU OROKORRA Teknologia desberdinek transmititzen dituzten baloreri buruz gogoeta egitea, hauen erabilpena eta erabiltzen dituzten jarrera ereduak aztertuz, ikasleriak orokorrean eta emakumeek bereziki pairatu ditzaketen diskriminazioaz eta giza presioaz ohartzeko.

Ikasleen auto-estimua era aktiboan sustatzea, beraien garapen psikosoziala indartuz, erabakiak hartzeko gaitasuna izateko.

Zein motatako erlazio ereduak nahi ditugun hausnartzea, bakoitzaren alde baikor eta ezkorrak azaleratuz, harremanean dauden pertsona guztien ongizatea bilatzeko.

Gizarte presioko egoerak identifikatzea, hauek ezagutuz, beraiei horrelakorik gerta ez dakien.

Autonomiarekin bizitzeko aukera emango dizkien jokaera eta gaitasunak garatzea, giza presioa beren baitan eta besteengan antzemanez eta babesteko gaitasunak garatuz.

Gaitasun sozialak lantzea (bai/ez esatea, argudiatzea, eskatzea, nahia adieraztea…), horretarako behar diren egoerak eskainiz, libre izaten bizitzen ikasteko.

OINARRIZKO GAITASUNAK •

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

EDUKIAK •

Sare Sozialak

Informazioa bilatzeko, sailkatzeko, aztertzeko eta adierazteko trebeziaren garapena.

Adostasunetara iristeko prozeduren garapena.

Emakumeen egoerei buruzko sentsibilizazioa.

Elkar lanerako eta lankidetzarako jarrera.

Hainbat gaitasun sozial.

Gizon eta emakumeen irudien azterketa.

Desberdinekiko begirunea.

Irizpide kritikoz jokatzeko ahalmena.

Emakumeei egokitzen zaizkien rolak.

Berdintasunezko harremanak ezartzea.

Indarkeria sexistaren prebentzioa

HELBURU DIDAKTIKOAK


Askatu zaitez zu zeu

AKTIBITATEAK 1. GAIAREN AURKEZPENA ETA MOTIBAZIOA: Teknologiak eta sare Sozialak

Indarkeria sexistaren prebentzioa

HH eta LH Materialak: STEE-EILASko kartela, ordenagailua, paperezko horma-irudia. Denbora: Saio bat Taldekatzea: talde handia. Deskribapena: 1. Gaia aurkezteko, “Erabiltzen ditugun teknologiek zer eragina duten guregan”, irakasleak kartela erakutsiko die ikasleei. 2. Kartela aurrean edukiz irakasleak galdetuko du zer ikusten dute eta zer iradokitzen die eta ea kartelean agertzen diren ikurraren bat ez duten ezagutzen. Horrela bada ikasleei galdetuko zaien nola edo non bilatu. Inori bururatzen ez bazaio esango zaie interneten begiratzeko. 3. Ikasleen iritziak jaso ondoren galdetuko zaie zeintzuk diren ezagutzen dituzten teknologiak eta nola erabiltzen dituzte. 4. Horma-irudia osatzen joango da ezagutzen dituzten tresnen izenak eta beren erabilpenak idazten : telebista, telefonoa, ordenagailua, wii,…. 5. Saioa bukatzeko, irakasleak ikasleei eskatuko die irudiak bilatzea horma-irudia osatzeko. Adibideak: - Gustuko duten telebistako programaren irudiak - Tresnen argazkiak edo iragarkiak - Bideojokoen irudiak - Ordenagailuetarako programen irudiak

BH Materiala: Arbela, EILASen kartela, post-itak Denbora: Bi edo hiru saio Taldekatzea: Talde Handia, talde txikiak, banaka Lehenengo saioa: Sare sozialak Garapena: 1. Gaia aurkezteko, irakasleak gelan sare sozialen gaia planteatuko du, xakeleko telefonoak barne: • Zer dira, zergatik jasotzen dute izen hori. • Zertarako erabiltzen dira • Zeintzuk ezagutzen dituzten. • Zeintzuk erabiltzen dituzte 2. Ezagututako eta erabilitako sareak zerrendatuko dira. 3. Ondoren irakasleak arbela bi zutabetan banatuko du eta ikasleei sare horien abantaila zein desabantailak aipatzeko eskatuko die. 4. Arbelean idatziko ditu. 5. Ondorioak aterako dira: • Zer zutabe da zabalagoa? • Abantailak inportanteak dira? • Desabantailak arriskutsuak dira?. Zergatik?


Askatu zaitez zu zeu

2. BIDEOJOKO ETA TELEBISTAKO SAIOEN AZTERKETA Jarduera hauek berdin egin daitezke bideojokoak edo telebistako programak gogora ekartzen. Gainera, telebistako serie ugarik bere bideojoko propio dute. Beste aukera jarduera errepikatzea izan daiteke, bi elementu mota hauek aztertzea ikasleak jasaten dituzten genero estereotipoen intoxikazioari kontra egiteko. Haurrentzako telebistako serieak gainetik aztertuz soilik, erez ikus dezakegu gizonezko protagonista gehienak superheroeak direla (el Zorro, Batman), haur bihurriak (Bart Sinpsons, Chinchan) abenturazaleak (Martin, Martin). Aurreko garaietan baino emakumezko protagonista gehiago aurki ditzakegu baina eskaintzen diren ereduak honelakoak dira:l ehenego haurtzarorako direnak neska goxoa eta irribarretsuak (Rosie, Lazy Town Extra); geroago emakumeen arteko lehia ikus daiteke (Lola eta Virginia), bat ederra eta bestea oso azkarra baina potoloa eta miopea; badaude ere botereak dituzten maitagarriak (Winx Club) edo neska-mutilen taldea denok botereekin (Lyoko kodea), baina gatazkak iristean mutilek nesken salbatzaileak dira beti. Eta adina igotzean panorama ez da batere aldatzen nerabeei zuzendutako bideojokoekin, non neskek edertasunaren erregina izan nahi duten beti, jaietara joan, makilatu, euren arropa diseinatu edo oso polita ez den neskari janzten erakusten dieten. Beste aldetik, mutilak berriz, kirolariak, abenturazaleak edota konkistatzaileak dira. Neskak protagonistak dituzten serieen artean bi bakarrik salba daitezke: Dora exploratzailea, haur hezkuntzarako eta Asha Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

Indarkeria sexistaren prebentzioa

Bigarren saioa: Ideia zaparrada Garapena: 1. Irakasleak EILASen kartela arbelean jarriko du eta zein izan daitekeen kartelaren esanahia galdetuko du. 2. Ikasleei burura etortzen zaien lehenengo gauza aipatzeko eskatuko die. Baina katearen esanahiarekin zentratuko da. 3. Ondorioak aterako dira: • Zerk lotzen gaitu?. Nola?. Zergatik? • Pertsona batek edo talde batek lotzen gaitu?. Nola?. Zergatik? • Konturatu gabe lotzen gaituzte? • Egoera guzti hauetan nor ateratzen da irabazle? Eta galtzaile? 4. Sare sozialetan zentratuz: • Guk osatutako zerrendako sare sozialek lotzen gaituzte? Nola? Hala balitz, zer egin dezakegu saihesteko? • Adibideak jarriko dira 5. Irakasleak azaroaren 25a zergatik ospatzen den gogoratu eta gero; debatea bultzatuko du, tratu txarrak ekiditeko “kateak” moztea ezinbestekoa dela azpimarratuz eta modu bakarra berdintasunean bizitzea dela nabarmenduz.


Askatu zaitez zu zeu

HH eta LH 1. Saioa: Gehien maite ditudan programa edo bideojokoak

Indarkeria sexistaren prebentzioa

Materiala: Fitxa ( eranskin 1) Taldekatzea: Banaka eta talde handia Deskribapena: 1. Arbelan ikasleek gehien ikusten dituzten programen edota bideojokoen zerrenda idatziko da. Bi zutabetan jarriko dira: emakumezko protagonista dituztenak eta gizonezko protagonistak dituztenak. 2. Gero ikasle bakoitzak fitxa bat beteko du aipatutako serie edo bideojokoen izenak idatziz eta galdetegiaru erantzunez. ( eranskin 1) 3. Azkenean, galdetegiko erantzunak komunean jarriko dira.

2. eta 3. Saioak: Telebistako edo bideojokoko gehien maite dudan protagonista Materialak: telebistako serieen zatiak eta fitxa (eranskin 2) Taldekatzea: talde handia eta banaka Deskribapena: 1. Lehenengo saioa telebistako serieen zatiak ikusiko dira eta ikasleei protagonisten ezaugarrietan arreta jartzeko eskatuko zaie. 2. Gero ikasle bakoitzak banakako fitxa osatuko du (eranskin 2). Bertan protagonista bakoitzari ikusitako ezaugarriak atxikituko dizkio. 3. Jarduera honetarako fitxa eredu bat aurkezten da, baina interesgarriagoa izango zen irakasleak egitea bere fitxa ikasleen ikusten dituzten serietan oinarriturik. 4. Azkenean, komunean jarriko dira fitxen emaitzak honelako galderak plazaratuz: • Zeintzuk dira emakumezkoen pertsonaiak errepikatzen diren ezaugarriak? • Zeintzuk dira gizonezkoen pertsonaiak errepikatzen diren ezaugarriak? • Mutil guztiak..................... dira. Zergatik? • Neska guztiak................... dira. Zergatik?

4. Saioa: Nire protagonista integrala Materiala: Aldizkaria, margoak, arkatzak, errotulagailuak…. Taldekatzea: banaka . Deskribapena: 1. Neska eta mutilek bere pertsonaia sortuko dute teknika ezberdinak erabiliz: collage, margotzea, marrazketa…. 2. Bukatu ondoren bi zerrendetatik hartuta, nahi dioten ezaugarriak jarriko dizkiote, lau emakumezko estereotipoetatik eta beste lau gizonezko estereotipoetatik


Askatu zaitez zu zeu

BH Materiala: Arbela, post-itak, III Eranskina Denbora: Bi edo hiru saio Taldekatzea: Talde Handia, talde txikiak, banaka

Lehenengo saioa: Nire bideo-jokoak Garapena:

Bigarren saioa: Pertsonaiak aztertzen Garapena: 1. Irakasleak taldea talde txikitan banatuko ditu. 2. Aurreko saioan ateratako pertsonaiak banatuko ditu taldetxoen artean. 3. Talde bakoitzak aztertuko ditu, alde batetik pertsonaien ezaugarriak eta bestetik garatzen dituzten rolak. (Horretarako III eranskina erabil daiteke) 4. Irakasleak eztabaida bultzatuko du: • Desberdintasunak daude neska eta mutilen artean. • Desberdintasun hauek errealak dira?. • Ezaugarriak errepikatzen dira mutilengan edo neskengan?, zergatik? • Estereotipoak erabiltzen direla esan daiteke

Hirugarren saioa: Pertsonai bat sortzen Garapena: 1. Ikasleei estereotiporik gabeko pertsonai bat sortzea eskatuko zaie. 2. Talde batek neska protagonistak sortuko du. Beste batek mutila eta gainontzeko taldeek bigarren mailako pertsonaiak zein historia garatuko du. 3. Ondorioak: Erreza izan da, atera den historia gustukoa duzue zergatik?

Indarkeria sexistaren prebentzioa

1. Irakasleak ikasle bakoitzari bi post-it banatuko dizkie 2. Post-it bakoitzean asko gustatzen zaizkien bideo-jokoen protagonista bana jartzeko eskatuko die. Batean protagonista emakumea delarik eta bestean gizona. 3. Arbelean, errepikatuta daudenak kendu eta gero, bi zutabe desberdinetan itsatsiko ditu. 4. Nahi izanez gero zerrenda osatuko da ezagutzen dituzten pertsonaiekin. 5. Ondorioak aterako dira: • Zeintzuk dira gehien ikusten diren bideo-jokoak • Zenbat neska protagonista ezagutzen ditugu, zenbat mutil


Askatu zaitez zu zeu

3. PUBLIZITATEA AZTERTZEN LH eta BH

Indarkeria sexistaren prebentzioa

1. Saioa: Norentzat da iragarki hau? Materialak: errotulagailuak, margoak, aldizkariak, guraizeak, ordenagailua, internet. Denbora: bi saio Taldekatzea: talde handia eta talde txikia Deskribapena: 1. Irakasleak produktu berbera iragartzen duten bi eredu ezberdin bilatuko du, bat emakumezko protagonista duena eta bestea gizonezkoa. Adibidez kotxeen iragarkiak: emakumeentzat segurtasuna, familia, ekologia, espazioa eta gizonezkoentzat abentura, abiadura, mekanika‌ (http://www.youtube. com/watch?v=MJ7_--PrnXA). 2. Beste adibidea da Cola—Cao neska eta mutilentzat (http://www.youtube.com/watch?v=x0H5UUEkSJk) 3. Gelako ordenagailuan ikusiko dira iragarkiak eta emakumeei zein gizonei zuzuendutako mezuak aztertuko dira. 4. Ikasleak bikoteka jarriko dira ( neska eta mutila) eta aukeratuko dute produktu bat saltzeko. Mutilek neskak konbentzitzeko argudioak edo leloak bilatuko dituzte eta neskek mutilak konbentzitzeko. 5. Azkenean, komunean jarriko da egindako lana. Bakoitzak erakutsiko du bere iragarkia eta justifikatu beharko ditu erabilitako estrategiak.

2. Saioa: Jostailuen iragarkiak (Bigarren Hezkuntzan jostailuen iragarkiak aztertu beharrean beste iragarki mota azter daitezke, kiroletako arropa, txirrindak, motorrak etab) Materialak: ordenagailua, internet, aldizkariak, katalogoak.. Denbora: saio bat Taldekatzea: talde handia eta talde txikia Deskribapena: 1. Irakasleak jostailuen iragarkiak bilatuko ditu (http://www.youtube.com/results?search_ query=anuncios+juguetes+&aq=f) eta ikasleei erakutsiko die. 2. Ikasleak bi zerrenda egingo dituzte: mutilentzat eta neskentzat diren jostailuak. 3. Eztabaida egingo da honen sailkapenaren inguruan. Bidezkoa da jostailuak sailkatzea era honetan? Ezin dute denok jolastu jostailu mota guztiekin? 4. Gero, talde txikian katalogo edota aldizkarietan jostailuen iragarkiak bilatuko dituzte eta neska eta mutilentzat balio duen iragarkia osatuko dute.


Askatu zaitez zu zeu

EBALUAZIOA Kartelarekin landuko den lehenengo jarduera hasierako ebaluaziorako erabiliko dugu. Modu horretan gure ikasleen ezagutzaz onartuko gara eta indarra non jarri jakingo dugu, Unitatea lantzen den bitartean etengabeko ebaluazioa egingo da, besteak beste, behean aipatzen diren teknika eta tresnak erabiliz. Unitatea bukatzean berriz ikasleen lana baloratuko da markatutako irizpideak jarraituz. Ikasleek ere beraien autoebaluazioa eta unitatearen ebaluazioa egin dezakete. Bestalde, jarduera bakoitzaren bukaeran jarduera beraren ebaluazioa egingo dugu, zerk funtzionatu duen, zerk ez, nola antolatu dugun gela, denbora, ikasleak motibatuta egon diren…guzti hau, behar izanez gero, hurrengo jarduerarako praktika egokitu eta unitatearen bukaeran ezarritako helburuak bete ahal izateko.

• Ea erabiltzen dituen teknologiak ezagutu eta modu egokian erabiltzen dituen • Ea irudi audiobisualak behatu eta aztertzen dituen generoaz konturatuz • Ea telebistako zein bideo-jokoen pertsonaien estereotipoaz jabetzen den. • Ea publizitateko mezuak desberdintzen dituen eta nori zuzenduta dauden jabetzen den • Ea estereotiporik gabeko pertsonaien ezaugarriaz jabetzen den. • Ea sare sozialen zein teknologi berrien erabilera txarren arriskuaz jabetzen den.

Ebaluaziorako teknika: Behaketa.

Ebaluaziorako tresnak: • Irakaslearen egunerokoa • Ikasle bakoitzaren historiala. Bertan unitatearen garapenean zehar bakoitzaren lanaren balorazioa zein aportazioak jasoko dira • Egindako lanak.

Ikasleen ebaluazioa unitatearekiko: Elkarrizketarako gidoia: • Zer da gehien eta gutxien gustatu zaiena eta zergatik. • Zer da ikasi dutena. • Zerk harritu ditu gehien. • Zer aldatuko luketeen

Indarkeria sexistaren prebentzioa

Ebaluazio irizpideak:


Askatu zaitez zu zeu

BALIABIDEAK: •

Video-juegos y sexismo. Enrique Javier Diez Villanueva

Guía didáctica para el análisis de los video-juegos. CIDE. Instituto de la mujer

www.educacionenvalores.org/spip.php?article534

Indarkeria sexistaren prebentzioa

www.educacionenvalores-org/sip.php?article393 •

www.recursosticeducacion.es/comunicacion/media/web

www.oei.es/genero/documentos/niveles/educacion_infantil/coeducacion_en_einfantil.pdf

http://www.fundacionmujeres.es/maletincoeducacion/pdf/CUAD1vert.pdf

http://www.pantallasamigas.net/prevencion-y-sensibilizacion/index.shtm


Askatu zaitez zu zeu

I ERANSKINA TELEBISTAKO SAILAK: ZER IKUSTEN ETA EZAGUTZEN DUGU

EMAKUMEZKO PROTAGONISTAK

GIZONEZKO PROTAGONISTAK

____________________________________________________________________________________________________ • Non daude ekintza gehiago gizonezko protagonistak diren serietan edo emakumezkoak protagonistak direnean? ____________________________________________________________________________________________________ • Lotu ginonezko eta emakumezko protagonistak mugitzen diren espazioekin:

GIZONEZKO PROTAGONISTAK

EMAKUMEZKO PROTAGONISTAK

ESPAZIO ITXIAK • ETXEA • ESKOLA • ZINETOKIA • ANTZOKIA • LIBURUTEGIA • IGERITOKIA • GIMNASIOA • ………………. ESPAZIO IREKIAK • KALEA • KIROL PISTAK EDOTA ZELAIAK • LORATEGI EDOTA PARKEAK • MENDIA • BASOA • ITXASOA • …………………….

Indarkeria sexistaren prebentzioa

• Zeintzuk dira gehiago gizonezkoak ala emakumezkoak?


Askatu zaitez zu zeu

• Azpian agertzen dira harremanetarako zenbait egoera. Ondoan idatz ezazu nortzuk erabiltzen duten gehiago emakumezko edo gizonezko diren protagonistak: o Adarjotze edota bihurrikeriak egiten

___________________

o Beste pertsonak laguntzen

_______________________

o Kirolak praktikatzen

_______________________

o Eskolako lanak egiten

_______________________

Indarkeria sexistaren prebentzioa

o Molestatzen edota eztabaidatzen ______________________ o Lasai hitz egiten

________________________

• Bideojokoetan agertzen diren ekintza mota desberdinetan. Zeintzuk dira emakumezkoek egiten dituztenak eta zeintzuk gizonezkoek o Gaiztoen kontra borrokatu

_______________________

o Botere magikoak erabili

_______________________

o Modak, dantzak diseinatu

_______________________

o Kirola egin

_______________________

o Kotxe lasterketak

________________________

o Ikasi eta estrategiak egin

________________________

• Nola deitzen da gustuko duzun telebista serie protagonista eta zein telebistako seriekoa da? ____________________________________________________________________________________________________

• Bila ezazu bere irudia eta itsatsi hemen. Idatz ezazu bere hiru ezaugarri.


Askatu zaitez zu zeu

II ERANSKINA EZAGUTZEN DITUZUN PERTSONAIEN EZAUGARRIAK • Ardura • Beldurra • Amodioa • Azkarra • Lasaitasuna. • Ahulezia • Edertasuna

• Jarrera txarra. • Ausardia • Agresibitatea • Inteligentzia gutxi • Dinamismoa, aktibitatea. • Indarra • Dominantea

• Ardura • Beldurra • Amodioa • Azkarra • Lasaitasuna. • Ahulezia • Edertasuna

Dora la exploradora

• Jarrera txarra. • Ausardia • Agresibitatea • Inteligentzia gutxi • Dinamismoa, aktibitatea. • Indarra • Dominantea

• Ardura • Beldurra • Amodioa • Azkarra • Lasaitasuna. • Ahulezia • Edertasuna

Lobezno y los X-Men

• Jarrera txarra. • Ausardia • Agresibitatea • Inteligentzia gutxi • Dinamismoa, aktibitatea. • Indarra • Dominantea

• Ardura • Beldurra • Amodioa • Azkarra • Lasaitasuna. • Ahulezia • Edertasuna

winx club flora

• Jarrera txarra. • Ausardia • Agresibitatea • Inteligentzia gutxi • Dinamismoa, aktibitatea. • Indarra • Dominantea

• Ardura • Beldurra • Amodioa • Azkarra • Lasaitasuna. • Ahulezia • Edertasuna

Lisa simpsons

Bart simpsons

Indarkeria sexistaren prebentzioa

• Jarrera txarra. • Ausardia • Agresibitatea • Inteligentzia gutxi • Dinamismoa, aktibitatea. • Indarra • Dominantea


Askatu zaitez zu zeu

• Jarrera txarra. • Ausardia • Agresibitatea • Inteligentzia gutxi • Dinamismoa, aktibitatea. • Indarra • Dominantea

• Ardura • Beldurra • Amodioa • Azkarra • Lasaitasuna. • Ahulezia • Edertasuna

• Jarrera txarra. • Ausardia • Agresibitatea • Inteligentzia gutxi • Dinamismoa, aktibitatea. • Indarra • Dominantea

• Ardura • Beldurra • Amodioa • Azkarra • Lasaitasuna. • Ahulezia • Edertasuna

Batman

• Jarrera txarra. • Ausardia • Agresibitatea • Inteligentzia gutxi • Dinamismoa, aktibitatea. • Indarra • Dominantea

• Ardura • Beldurra • Amodioa • Azkarra • Lasaitasuna. • Ahulezia • Edertasuna

Todo es Rosie

• Jarrera txarra. • Ausardia • Agresibitatea • Inteligentzia gutxi • Dinamismoa, aktibitatea. • Indarra • Dominantea

• Ardura • Beldurra • Amodioa • Azkarra • Lasaitasuna. • Ahulezia • Edertasuna

chinchan

• Jarrera txarra. • Ausardia • Agresibitatea • Inteligentzia gutxi • Dinamismoa, aktibitatea. • Indarra • Dominantea

• Ardura • Beldurra • Amodioa • Azkarra • Lasaitasuna. • Ahulezia • Edertasuna

Indarkeria sexistaren prebentzioa

Código Lyoko

Código Lyoko


Askatu zaitez zu zeu

III ERANSKINA EMAKUMEZKOEN ESTEREOTIPOAK

GIZONEZKOEN ESTEREOTIPOAK

• Oreka emozionala

• Kontrol falta

• Auto kontrola

• Pasibitatea

• Dinamismoa

• Amodioa

• Agresibitatea

• Sumisioa

• Kontrolatzailea

• Dependentzia

• Niaren baieztapena

• Subjektibitatea

• Objektibitatea

• Azkartasun gutxi

• Oso azkarra

• Afektibitate handia

• Afektibitate gutxi

• Intuizioa

• Arrazionaltasuna

• Irrazionalista

• Frankeza

• Fribolitatea

• Ausardia

• Beldurra

• Eraginkorra

• Inkoherentzia

• Arriskuarekiko amodioa

• Ahultasuna

• Forma fisikoa

• Edertasuna

• Aire libreko aktibitateak

• Etxearekin lotutako aktibitateak

• Kirola

• Besteen zaintzarekin lotutako aktibitateak

• Orden gutxikoa

• Garbitasuna

• Hitz gutxikoa

• Hiztuna

Indarkeria sexistaren prebentzioa

• Desoreka emozionala


Indarkeria sexistaren prebentzioa Askatu zaitez zu zeu

OHARRAK


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.