IRAKASKUNTZA PUBLIKOA 93.ZKIA

Page 1

Irakaskuntza EAE Publikoa 93

Lege gordailua BI-2729/00

www.stee-eilas.org

zenbakia

2011ko abendua

ESKOLA PUBLIKO DUINAREN ALDE, MURRIZKETARIK EZ!


aurkibidea Editoriala

3

Ordezkoak

4

2012ko aurrekontuak

5

Lan Osasuna:bajak

6

Eskola inklusiboa

7

Hezkidetza da bidea

8

Atzerriko hizkuntzak irakasteko titulazioa

9

Kaleratutako lankideekin elakartasuna

10

Lanbide Heziketa: Gure proposamenak

11

Etxebizitza duinak denontzat

12

Eilastasun fondoa El Salvadorrekin

13

Nafarroak borrokan dirau

14

Lan legepekoak

15

Hortik irakurritakoak

16

2

STEE-EILAS 2011 ABENDUA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


EDITORIALA

ERASO GEHIAGO IRAKASKUNTZA PUBLIKOARI Mobilizazio eta ekimen ugari burutu ditugu azaroan zehar murrizketei aurre egin eta zerbitzu publikoek administrazioen aldetik jasaten ari diren etenik gabeko erasoei erantzuteko. Agintean dauden edo egon daitezkeen politikari gehienek euren diskurtso faltsu eta zurietan kontrakoa esaten badute ere, oinarrizko errentak, osasuna eta hezkuntza kaltetuak gertatzen ari dira. Gizarte kohesiorako eta sektore behartsuenen ongizatea bermatzeko garrantzitsuen diren atalak blindatzeko borondaterik ez dute gobernuek eta ezinbestekoa da salaketa irmoak egin eta erantzunak ematen jarraitzea. Bigarren urtez ari gara neurri murriztaileen ondorioak pairatzen irakaskuntza publikoan, langileon lan karga neurririk gabe gora eginez, proiektuei eta aniztasunari aurre egin ezinik, ordezkoen lan-aukerak gero eta txikiagoak izanik eta hezkuntza kalitatea nabarmen kaltetuz. Horiei aurre eginez kalean izan gara, elkarretaratzeak eta hiru manifestazio egin ditugu, informazioa luzatu diegu gurasoei eta zuzeneko kontsultak burutzen ari gara ikastetxeetako egoera zehatzak, asmoak eta proposamenak jasotzeko ahaleginean. Eta bide horretan jarraitu beharrean gaudela uste dugu, datozen albisteak ez baitira hobeak. Oraindik itxita ez badaude ere, EAEko aurrekontuak lantzen hasi direnean plazaratu dituzten datuak benetan kezkagarriak dira, Hezkuntza Sailak %1eko jaitsiera jasotzen baitu aurreikuspenetan. Aurrekontuak mantendu direnean murrizketak ezarri badituzte, zer ez ote da gertatuko oinarrizko partidatan diru gutxiago jarriz hasten badira? Dagoeneko ez dira kapaz ezta euren diskurtsoan esaten dutena mantentzeko ere. Lehen ez zegoela murrizketarik zioten, orain, berriz, “ahalik eta txikienak” izango direla diote. Dirua egon badago, kontua da ea diru hori zertarako erabili nahi den. Hezkuntza Sailak garbi adierazi ditu bere lehentasunak: ingelesaren irakaskuntzarako, eskola 2.0 programa zabaltzeko eta Sailaren propaganda egiteko diru-partidak igo egin dira. Bestalde, ez du lotsarik izan LHko ehunka erlijioko irakasle bere gain hartzeko (6 milioi euro), prestakuntza eta euskalduntze programetan artazia sartzeko, plantilak murrizteko, ordezkapenetarako diru-kopurua jaisteko eta jantokiko kuotak igotzeko komenientziaz hitz egiteko. Zoritxarrez, lan akordioa sinatu zuten sindikatuek Hezkuntza Sailari ematen dioten babes lotsagarriak guztiz laguntzen du administrazioaren politika murriztailea Lortutakoari eusteko uneak dira bizitzen ari garenak, lan baldintzak, negoziazio kolektiboa eta langileen oinarrizko eskubideak erasotuak izaten ari dira, administrazio ezberdinek eta enpresariek hartzen dituzte erabakiak. Ez dugu beste aukerarik: eutsi eta aurre egin, indarrik batu eta ahalik eta lankide gehienekin partekatu gure iritziak, proposamenak eta ekimenak. Publikoki esan dugu eta Lakuako mahaietan berretsi: neurri murriztaileak bertan behera utzi eta lan akordio berriaren negoziazioari heltzea da egoerari aurre egiteko bide zentzudun bakarra. Krisia sortu ez dugunok ez dugu zergatik jasan behar inposatutako neurririk eta oinarrizko zerbitzu publikoak mantentzea eta hauek hobetzea lehentasun nagusiak dira. Arrazoi horiek eraman gaituzte Eusko Jaurlaritzaren eta Hezkuntza Sailaren neurriei aurre egitera eta bide horretan ez dugu atzera egingo. Ez dugu aipamenik gabe utzi nahi testuinguru honetan gertatzen ari den salbuespena, lan-legepeko Heziketa Bereziko langileek lortu zuten aurre-akordioa hain zuzen ere. Oraindik garatzen ari dira eta, itxi gabe dagoen arren, ia 8 urtez bazterketa itzela jasan ondoren, ez litzateke txarra izango egoera bideratzeko aukera gauzatzea. Adi jarraituko dugu.

MÁS ATAQUES A LA ESCUELA PÚBLICA Estamos sufriendo por segundo año consecutivo las consecuencias de los recortes en la enseñanza pública: más carga de trabajo, menos medios para llevar a cabo proyectos, para atender a la diversidad, para la formación, injusto sistema de sustituciones... Nos hemos movilizado con manifestaciones, concentraciones, adhesiones... Y así tenemos que seguir porque lo que viene no va a ser mejor. Se nos anuncian unos presupuestos más restrictivos (-%1), congelaciones y recortes de derechos (bajas, primas, jubilaciones...) Es tiempo de resistencia, de defender lo conquistado durante años, de exigir la retirada de estas medidas retrógradas, de pedir una verdadera negociación de las condiciones laborales y de apostar por unos servicios públicos de calidad.

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2011 ABENDUA

3


ORDEZKOAK, GERO ETA OKERRAGO Iraileko esleipenak pasa eta ikasturtea aurrera doan neurrian, urte osoko lanpostua hartu ez zuten ordezkoentzat susmatzen genituen aurreikuspen ezkorrenak betetzen ari direla esan dezakegu. Ikastetxeetako dinamikan duen eraginaz gain, gaur egun indarrean dagoen ordezkapen araudiak enpleguen ezkutuko deuseztatzea eta lan baldintzen kaskartzea dakartza. Ikastetxeetako dinamikan araudi honek duen eragina gutxietsiz Hezkuntza Sailak egiten dituen adierazpenak eskola publikoan lan egiten duen inork ez ditu sinisten. Denok dakigu ikastetxeek aurrera egiten dutela langile guztien inplikazio eta lanari esker. Araudi honek duen bigarren eraginari buruz, iraingarriak iruditzen zaizkigu Sailak baliabideen optimizazioaz eta abarren inguruan plazaratu dituenak. Ez gara atzokoak eta jakin badakigu “baliabideen optimizazioaz” hitz egiten denean, bene-benetan esan nahi dena zera dela: “lanpostu gutxiago eta kalitate okerrekoak”.

Orain arte lurraldeetako ordezkaritzetatik azken ordezkapenak zein puntuazioarekin eman izan zirenari buruzko informazioa bidaltzen ziguten hamabostero, kidego eta espezialitate bakoitzean. Modu horretan ordezkapenen jarraipena egin zitekeen. Ba... aurten informazio hori bukatu da eta norberak bakarrik begira dezake deitua izateko bere posizioa aplikazio informatikoaren bitartez. Neurri honekin desagertzen da telefonoz egindako esleipenetan egon daitezkeen akatsak antzemateko aukerak eta ondoriozko balizko erreklamazioak, eta, bide batez, ordezkapenen araudiaren betetze maila kontrolatzeko baliabide garrantzitsu bat ukatzen zaigu sindikatuoi. Neurri honen helburua argia da: gure lana oztopatzea. Bukatzeko, ikasturte amaiera urrun dagoela dirudien arren, arautegi honekin uda kobratzeko eskubidea izango duen langileen kopurua geroz eta txikiagoa izango dela azpimarratu nahi dugu.

Lanerako deitua izan ez den ordezkoen kopurua, aurten, iaz data berberean deitua izan ez zena baino askoz ere handiagoa da. Hau, kaltetuen etengabeko deiei esker jakin dugu, eta ez Sailak jakinarazi beharko ligukeen informazioari esker.

Ordezkapen araudiaren berrazterketa exijitzeko arrazoirik ez zaigula falta begi bistakoa da, baita lan baldintza duinak jasoko dituen akordio berri bat negoziatzeko ere. Eta horretan jarraituko dugu, etengabe, lortu arte.

Las expectativas de trabajo del personal sustituto siguen empeorando como consecuencia de la normativa recogida en el nefasto acuerdo que padecemos. Se está produciendo una destrucción encubierta de empleo y un empeoramiento de las condiciones del mismo (el número de personal con derecho al cobro del verano seguirá disminuyendo). Además, la carga de trabajo de todo el profesorado sigue aumentando sin parar y los centros siguen adelante a costa dela implicación y sobresfuerzo de todo el personal. Seguimos exigiendo tanto la revisión de la normativa de sustituciones, como la negociación de un nuevo acuerdo que mejore las condiciones laborales.

4

2011 ABENDUA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


2012rako AURREKONTUAK 2012rako Hezkuntzako aurrekontuetan murrizketa gogorrak datozkigu bai Nafarroan eta baita EAEn. Nafarroan murrizketa ikaragarria da (aurreko urtearekiko -%7!) eta EAEn txikiagoa (-0,9%).

Euskara. Nafarroan 2008tik formaziorako eta promoziorako diru laguntzak %73,2 murriztu dira. Elkarte bietako gobernuek Ingelesa bultzatzeko ekimenak jarri dituzte martxan euskararen kalterako.

Krisi egoerak guztiz kontrako politikak eskatzen ditu, hau da, hezkuntzaren alorra BPGren %7ra hurbiltzea, horren erdian baikaude baina gure agintariek zerbitzu publikoak indartu beharrean, aurrekontu baztertzaileak inposatzen dituzte gizartearen beharrei begiratu gabe.

Hezkuntz berrikuntza eta formakuntza. 2008tik Nafarroan formakuntzarako aurrekontuetatik %71,8 murriztu dituzte. EAEn murrizketa ere esanguratsua da.

Hezkuntzako bi sareak ukitzen dituzte murrizketa hauek, sare publikoak handienak jasaten duelarik. Hauexek salatu nahi ditugu: Giza errekurtsoetan murrizketa ematen da ikastetxeetan, nahiz eta aurretik ere eskasak izan. Estatu Espainarraren 205 LHko erlijiko irakasleen transferentziak EJko Hezkuntza Departamentura, 6,3 miloi euro (!) balio izan du, eta datu honek ekarri du plantillaren diru-partidaren igoera faltsua.

Aniztasunaren trataera. Nahiz eta ikasle etorkin eta behar bereziak dituzten ikasle gehiago izan, errekurtsoak murriztu dituzte, adibidez, 16 orientatzaile gutxiago egongo dira aurten EAEn. Hezkuntza-sustapena: Bekak izoztu egin dira bi erkidegoetan nahiz eta ikasle kopurua handitu egin den (krisiak ikututako familiak areagotu egin dira azken urteotan). 0-3. Nafarroan aurrekontuetan %3,2 murrizten da eta EAEn Haur Etxeak sustatzen hasi dira.

Ordezkapenetarako aurrekontua murrizten da berriro (-%6) gure lan zama handituz.

Unibertsitatea. EHUren finantziaketa programa kontratuen bidez, %54,5 murrizten da, Unibertsitate pribatuetan aldiz berdin jarraitzen du.

Soldaten jaitsierak eta izozketek funtzionario eta lan legepeko langileen eros ahalmena galtzearen eragin zuzena izan du. EAEn soldatak %8 edo %9 jaitsi da 2010eko hasieratik hona.

Publizitatea. Krisi garaian murrizketak ez doaz sail guztietara. EAEko Hezkuntzan 9,6% gehiago gastatuko du publizitatean.

Etorkizuneko eskaintza publikoa hipotekatu egiten da inbertsio murrizketak direla eta. EAEn %42 murriztu da. Murrizketen politikak bi Erkidego Autonomoen hezkuntza sistemak ukitzen ditu.

Irakaskuntza pribatua. EAEn administrazioak irakaskuntza ez derrigorrezkoa (batxilergoa) subentzionatzen hasi da, irakaskuntza ez derrigorrezkoaren finantziaketa sistemaren lehentasuna ez denean.

PRESUPUESTOS DE EDUCACIÓN PARA 2012 Se avecinan nuevos e importantes recortes en los presupuestos de educación tanto del Gobierno Vasco (-%0,9) como del de Navarra (-% 7!) para el año 2012. En el ámbito de la enseñanza pública los cuestiones más sangrantes son: la reducción de recursos humanos para los centros, (disimulada por la transferencia de 205 profesores-as de religión de primaria), la disminución todavía más de la partida para sustituciones en los centros, la pérdida de poder adquisitivo de los trabajadores/as y la bajada de la partida para euskaldunización y formación. Queremos resaltar el trato discriminatorio que se da con el euskera en Nafarroa y en menos medida en EAE, saliendo reforzado el inglés. Pero, sin embargo, hay dinero para el inglés y para la publicidad propia del departamento.

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2011 ABENDUA

5


LAN OSASUNA: BAJAK Bajen inguruan egoitzetan gero eta galdera gehiago jasotzen dugunez, hona hemen jakin beharreko kontu batzuk BAJA: Medikuak eman behar du Langileak lansariaren %100 jasotzen du (orain arte). Horretatik Gizarte Segurantzak %75a ordaintzen du eta Administrazioak beste %25a. Hau dela eta, enpresako Osasun Zerbitzuaren bitartez, administrazioak langilearen gaixotasunaren jarraipena egin dezake mediku azterketa bat eskatuz. Langileak horrelako azterketarik egin nahi ez badu, jasotzen dituen laguntza ekonomiko osagarriak gal ditzake.

Elbarritasun mota desberdinak daude: Erabateko ezintasunak edozein lan mota egiteko ezgaitu egiten zaitu eta pentsioa kobratzeko eskubidea eman. Ezintasun osoak zure ohiko lana egiteko ezgaitu egiten zaitu eta pentsioa kobratzeko eskubidea eman. Ezintasun partzialak lanean jarraitzea ahalbideratzen dizu eta 24 hilabeterainoko lansariko indemnizazioa kobratzeko eskubidea ematen dizu baina pentsioa kobratzeko eskubiderik ez. Honetaz gain, Administrazioak 33.000 eurorainoko estaldura duen bizi-asegurua eta erabateko baliaezintasun iraunkorreko asegurua ditu. ORDEZKOAK: Ordezko batek ordezkapen bat egiten ari denean baja hartzen badu eta egoera honetan ordezkapena bukatzen bazaio, Gizarte Segurantzak %75a jarraituko dio ordaintzen. Kobratu ahal izateko “pago directo de prestaciones” delakoa eskatu behar du. Eskubide hori izateko, azkeneko 5 urteetan 180 egun izan behar ditu kotizatuta. Denbora hori langabeziatik kenduko diote (guk dakigula langabezia kobratzeko eskubiderik ez balego, ez dago ondoriorik).

Osasun arazo berberagatik 12 hilabete jarraian egon daiteke bajan. Epe hori bukatu eta gero eta sendatzeko bidea baldin badago 6 hilabeteko luzapena eman daiteke.

Istripuen edota gaixotasun profesionalen kasuetan ez da derrigorrezkoa 180 egunak kotizatuta edukitzea.

18 hilabeteko gehienezko epe hori amaitu eta gero, elbarritasun iraunkorren bat eskatu beharko luke. Behin elbarritasun eskaera eginda, ebazpena ateratzen den bitartean Administrazioak soldata ordaintzen jarraitzen du, nahiz eta gehienezko epea agortua izan.

BAJAS En caso de baja el trabajador o trabajadora recibe el 100% del sueldo (hasta ahora), el 75% lo paga la seguridad social y el resto la administración. El tiempo máximo de baja es de 12 meses prorrogable hasta 18. A partir de aquí hay que solicitar invalidez. Mientras sale la resolución de invalidez y mediante solicitud, la Administración sigue pagando el sueldo. En el caso del personal sustituto, si estando de baja se acaba el contrato y siempre que en los anteriores 5 años se tengan 180 días cotizados, hay que solicitar “pago directo de prestaciones en la Seguridad Social que sigue pagando el 75% del sueldo. (En caso de accidente o enfermedad profesional no son necesarios).

6

2011 ABENDUA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


ESKOLA INKLUSIBOA, IRAKURKETA KRITIKOA Hezkuntza Sailak aurkeztu berri du Eskola Inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa 2011-2015 (zirriborroa) txostena, bertan Eskola Inklusiboaren lehentasunak, berau garatzeko helburuak eta ekintza estrategikoak azalduz. STEE-EILASek irakurketa kritikoa egin du: Zirriborroan hiru gabezia larri daude: 1. Dokumentuan dena dira hitz ederrak, esaldi ponpoxoak: Giza baliabideak eta baliabide materialak emango dira erabateko inklusioa lortzeko eta ikasleek eskola-arrakasta izateko. Baina hitz eder eta intentzio ezin hobeen ondoan beste esaldi batzuk doaz, hauek ere itxura onekoak baina edonoren susmo txarra ere pizten dutenak: Ez da soilik ikastetxeko errekurtsoak handitzea baizik eta irakasleen konpetentzia handitzea, Ikastetxeko baliabideak inklusioaren ikuspuntuaren arabera antolatu eta optimizatu behar dira (optimizatu!), Ikasleei ematen zaien laguntzen antolakuntza eta kudeaketaren kultura berri bat bultzatzea, Hezkuntza maila guztietan, ikasleei ematen zaien laguntza beste modu batera antolatzea eta kudeatzea, Errekurtsoak, optimizazioa eta gestioaren kultura berri bat: hitz hauen atzean, murrizketa mozorrotu ohi da administrazioaren hizkeran. Hori dela eta, baliabideen inguruko eztabaida garbia eskatu dugu. Ikasle kopurua gora doa, haien artean hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kopurua ere bai, baina plantillak ez dira neurri berean hezten.

3. Gure testuinguruan edozein inklusio planek aintzat hartu beharko lituzke ghettizazio prozesuak, bereziki hainbat ikastetxe publikotan larriki garatzen ari dena. Honetaz ez da ezer aipatzen testuan. Matrikulan, hizkuntzen irakaskuntzan, euskara eta integrazioan, ikasle berantiarren eskolatzean ... zer pentsatu ere badago inklusioaren ikuspegitik. Ikasleen aniztasunak elkarbizitzan eta ezagutzan aberastu egiten gaitu, gu eta gure eskolak. Baina aberaste hau ez da berez gertatzen: aniztasunaren ekarpena ongi bideratzeko eskolek hezkuntza-estrategia eta bitarteko egokiak behar dituzte.

Honi buruzko dokumentazioa eta STEE-EILASen ekarpena www.stee-eilas.org orrian dituzu

2. Gainera, edozein inklusio planaren ardatza ikastetxea izan behar duela argi egon behar da. Ez dugu ikusi irizpide hori gustatuko litzaigukeen moduan jasota planaren zirriborroan.

PLAN DE ESCUELA INCLUSIVA, UNA LECTURA CRÍTICA Ante el borrador de Plan de Escuela Inclusiva presentado por el Departamento, STEEEILAS ha hecho sus aportaciones, así como una lectura crítica, en tres ideas fundamentales: la necesidad de una dotación de recursos adecuada, el planteamiento desde el centro escolar y enfrentar con medidas por parte de la administración los procesos de ghettización que se están produciendo en algunos centros, especialmente de la red pública.

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2011 ABENDUA

7


EMAKUMEA

EMAKUMEAREKIKO BORTIZKERIARI AURRE EGITEKO

HEZKIDETZA DA BIDEA

Orain dela 30 urte deklaratu zen azaroak 25a Emakumearekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna, Karibeko eta Hego Amerikako 1. topaketa feministan. Emakumeen kontrako bortizkeria jendarte eremu guztietan, hedaturik dago, eskola barne. Kultura eta klase guztietan agertzen da, etxean, kalean, lanean, bake zein gerra garaietan. Emakumeok pobreenak gara, soldata txikienak ditugu, prekarietate handiena pairatzen dugu. Gure presentzia oso txikia da erabakiak etardurak hartzean, baita sektore feminizatuetan ere, hezkuntza barne.

Gure ikasleak tradizionalki emakumeei eta gizonei atxikitu zaizkien roletan heziak direla erakusten duten jarrera eta portaerak ikusten ditugu. Paper hauek maskulinoaren balorazio sozial positiboagoa erakusten dutelarik. Eskolan estereotipo sexistak ezabatzeko lehen urratsa sexismoa bera instituzionalizatzen duten prozesu eta mekanismoak detektatzea da, kontziente edo inkontzienteak, ageriko zein ezkutuak izan. Bestetik, gai hauei helduko dien eredu didaktiko eta antolakuntza berriak martxan jarri behar dira. Sexismorik gabeko hezkuntza praktikan jartzeko jendarte osoak, administrazioak barne, hezkidetzaren aldeko apustu garbia egin beharko du, horrek dakarren baliabide guztiekin: unibertsitateko ikasle eta ikastetxeetako langile guztien formazioa eta elkarlana, materialak, espazioak eta denbora berriak.

STEE-EILASen jakin badakigu bortizkeria sexista ez dela desagertuko jendarte patriarkalean emakumeok pairatzen dugun diskriminazioa mantentzen bada. Emakumeok bigarren mailako pertsonak izaten garen heinean, biolentzia lakra honek indarrean jarraituko du. Horregatik, egoera hori erreproduzitzen eta mantentzen dituzten estrukturak aztertu ahal izateko ezinbestekoa da maila orokorreko hausnarketa zabaltzea. Eskoletan ere, hausnarketa hori beharrezkoa dugu, sozializazio gune garrantzitsuenetariko bat baita non etorkizunean erreproduzituko dituzten portaerak barneratzen baitituzte.

Beraz, Administrazio ezberdinek hezkidetzaren aldeko konpromiso sendoa hartzen ez duten bitartean, STEEEILASen, ildo beretik jarraituko dugu lanean, hezkidetzarako materialak biltzen eta sortzen “Hezkidetza da bidea” karpetan egin dugun bezala. Honen helburua, etorkizun justuagoa eta, aniztasuna errespetatuz, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortu ahal izatea.

CONTRA LA VIOLENCIA DE GÉNERO,

LA COEDUCACIÓN ES EL CAMINO La violencia contra las mujeres no desaparecerá de todos los sectores y espacios sociales mientras sigamos siendo “de segunda” en esta sociedad patriarcal. Hay que cambiar las estructuras que la mantienen y en la escuela se asimilan muchos moldes y estereotipos que luego se reproducen. La administración, como toda la sociedad, debe trabajar por una educación sin sexismo y, mientras no lo haga, STEE-EILAS seguirá peleando, reuniendo recursos y creándolos, como los de la carpeta “La coeducación es el camino”, para poder lograr un futuro más justo y respetuoso con la pluralidad para mujeres y hombres.

8

2011 ABENDUA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


ATZERRIKO HIZKUNTZAK IRAKASTEKO B2 MAILA? Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila dekretu berri bat prestatzen ari da, atzerriko hizkuntza batean area edo ikasgaiak ematearen inguruan: dekretu horren zirriborroan B2 maila nahikotzat ezartzen da ingelesez, frantsesez edota alemanez eskolak emateko. Marko hiru eledunaren deialdien bide beretik doa, beraz. STEE-EILASek hainbatetan azaldu dio administrazioari bere kezka kontu honekin: hizkuntza batean irakasteko irakaslearen gaitasunak egokia behar du izan. Gure ustez, horretarako B2 ez da nahikoa, eta C1 maila hobesten dugu, irakasleari segurtasunez eta lasaitasunez aritzea ahalbideratzen baitio eta ikasleei hizkuntza-eredu egokiagoa eskaintzen dielako. Gainera, kontraesan larrian egongo gara dekretu hau onartzen denean: euskaraz irakasteko C1 edo baliokidea eduki beharko da legez, baina ingelesez irakasteko (maila berean, ikasle berei), nahikoa izango da B2 maila (First famatua). Harrapazan/-k!

nola-halako konponbide errazak ez zaizkigu onartzekoak. Ingelesez irakasteak onurak ekar ditzake, baina ondo egin dezagun! Kontua ez da bakarrik Lehen Hezkuntza, DBH edota Batxilergoko irakasgai bat ingelesez emateko B2 nahikoa den; hizkuntzen irakaskuntzan oso garrantzitsua ere bada ereduaren kalitatea hizkuntzarekiko hasierako hartu emanetan. Azken batean, honelako erabakiek irakasleon eguneroko lanaren gutxiespena erakusten dute. Tamalgarria da administrazioak kalitatezko zerbitzu batek ekarriko lituzkeen exijentziak albo batera zein erraz uzten dituen.

Marko hirueleduna (ele, ele, ele) ezartzeko presa eroan guztiaren gainetik pasatzeko prest daudela dirudi. Guri, berriz, beren presak eta

¿ES SUFICIENTE EL B2 (First Certificate) PARA DAR CLASE EN INGLÉS? Siguiendo el hilo de decisiones anteriores sobre las que STEE-EILAS ya ha manifestado su preocupación, y en la prisa por implantar su marco trilingüe a toda costa, en el Departamento están preparando un decreto que posibilite al profesorado impartir materias en lengua extranjera con el nivel B2 (first). Creemos que el nivel a exigir es el C1, para garantizar un conocimiento suficiente del profesorado y un modelo adecuado para el alumnado. No se debería rebajar las exigencias de calidad en este asunto y, por otro lado, es lo que ya se exige desde hace años para impartir materias en euskara.

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2011 ABENDUA

9


KALERATUTAKO LANKIDEEKIN ELKARTASUNA Luze, benetan luze (2002ko EPErekin hasi zen), ulergaitz eta zentzugabe joan den prozesuaren ondorioz, 6 lankide funtzionaritzatik kaleratuak izan dira Aurreko ikasturtearen amaierarekin gauzatu zen erabakia. 2002Ko oposaketen deialdiaren oinarriekin eta ondorengo prozesuarekin izandako zenbait arazoen ondorioz hasitako prozesu judizialaren azken epaiak ekarri du berarekin aipatutako kaleratzea. Hau da, zortzi urtetan funtzionario izan ondoren, oposizio prozesuan administrazioak egindako hutsen ondorioz iritsi dira egoera horretara.

Presio, interes eta kontu ilun gehiegi izan da tartean, gure ustez, eta argitu zezaketenek ez dute inolako azalpen sinesgarririk edota zuzenik eman. Funtzionario izaera galdu dutenek jaso duten tratua ez da onargarria. Tarteka norbait beraiekin jolasean aritu dela dirudi.

Gehienetan erabili den irizpidea (epai baten ondorioz funtzionario berria izendatzea, inor kaleratu gabe) oraingoan ez dute aplikatu.

Ondorio hori saihestezina zela erakusten tematu dira eta administrazioak, oraingoan ere, erakutsi digu gauzak nola ez diren egin behar.

Arrazoiak arrazoi, bilera dezente egin diren arren, prozesua ez da oso gardena izan. Bazegoen modua, gure ustez, eta hala planteatu genuen aukera izan genuenean, epaia betetzeko inor kaleratu gabe, sei lankide hauei sortzen zaien kaltea benetan neurriz kanpokoa baita. Are gehiago jakin ondoren helegitearen ondorioz “sartu” diren sei lagunetik bost “barruan” daudela tarteko prozesu ezberdinetan parte hartu eta gero, dagoeneko funtzionarioak direla, alegia.

Jakin badakigu beti ez dela erraza gai korapilatsu hauetan irtenbide egokiak aurkitzea, baina garbi dago, neurri berean, kaltetuekiko errespetu gutxi eta iluntasun

handia izan direla.

Publikoki gure elkartasuna adierazi nahi diegu kaltetutako sei lagunei jasaten ari diren guztiagatik.

SOLIDARIDAD CON LAS COMPAÑERAS Y COMPAÑEROS DESPEDIDOS Seis compañeros y compañeras que aprobaron la OPE convocada en 2002 se han visto despojados de su condición de funcionarios como consecuencia del cumplimiento de una sentencia judicial. En otras situaciones similares, la administración, responsable de la situación creada, ha nombrado nuevos funcionarios sin perjudicar a nadie, solución que hemos planteado repetidamente. Este hecho es más grave aún si tenemos en cuenta que se produce 8 años después de haberse celebrado la OPE, con presiones, intereses ocultos y poca claridad por parte de quien debía de dar ejemplo. No es aceptable el trato que han recibido las personas afectadas ni la manera de proceder de la administración. Desde aquí queremos manifestar nuestra solidaridad con estas compañeras y compañeros.

10

2011 ABENDUA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


LANBIDE HEZIKETA: GURE PROPOSAMENAK STEE-EILASen Lanbide Heziketaren inguruan gertatzen ari diren aldaketen inguruan hausnarketa egiten ari gara eta zenbait ideia luzatu nahi ditugu Lanbide Heziketan kalitateko hezkuntza integrala bultzatu behar da, eta ikasleak heztea xede; horregatik gehiegizkoa deritzogu hezkuntza alorraren kaltean Enplegu Saila hartzen ari den protagonismoari. Kalitate exijentziak ikastetxe publikoak -integratu zein ez integratu- beharreko baliabideez eta plantillez hornitzea dakar, era egokian eta segurtasunez irakasteko. Lanbide Heziketako ikastetxe publiko guztietan, irakasleen kontratazioa gardena eta publikoa behar du izan, gainontzeko ikas-mailetan bezala. Madrildik bultzaturiko arau eta aldaketen aurrean geure irakurketa propioa egin behar dugu Euskal Herrian, aurrera joateko geure errealitateari lotutako erabakiak hartzen. Honen haritik, beharrezkoa zaigu Lanbide Heziketaren antolaketan eskola mapa aztertzea eta erabakiak hartzea, irakaskuntza publikotik ahalik eta eskaintzarik egokiena eta zabalena egiteko. Euskarak gero eta leku zabalagoa du bai hezkuntza sisteman bai lan munduan: Lanbide Heziketan neurriak hartu behar dira euskarazko irakaskuntza zabaltzeko eta indartzeko. Normalizazioaren bidean Lanbide Heziketa ezin da bazterrean utzi.

Genero ikuspegia bultzatu behar da, berdintasuna arlo honetan ere sustatzeko . Asko dago egiteko. PCPI/HLKP-etan hezkuntza edukiak eta irakaskuntza publikoaren eskaintza landu behar dira. Enplegurako Prestakuntzan (Hobetuz) kontrol gehiago ezarri behar du administrazioak. Era berean, kontrolak gertukoa eta zorrotza izan behar du azken aldaketa legalen bultzatzen duten enpresekiko azpikontratazioetan eta hauekiko harremanetan. Gainera, Lanbide Heziketaren plangintzetan eta egitasmoetan memoria ekonomiko zehatzak, argiak eta egokiak behar dira. Murrizketarik ez: 2010eko Lan Hitzarmenean (art. 26), besteak beste, gogortu ziren baldintzak irakastordu gehiagoko kreditua emateko, taldeko ikasle kopurua 15etik 20ra pasatuz. Murrizketa hau, besteak bezala, salatzen jarraituko dugu.

PROPUESTAS PARA LA FORMACIÓN PROFESIONAL (resumen) - Planteamiento educativo,no al excesivo protagonismo del Departamento de Empleo - Contratación de profesorado según criterios públicos y transparentes, como en el resto de los centros públicos - Ante los cambios que llegan de Madrid, en Euskal Herria necesitamos una lectura y toma de decisiones propia desde nuestra realidad cercana - Es necesario analizar y en su caso actualizar el Mapa Escolar para hacer una oferta coherente y completa en la enseñanza pública - Todos los centros públicos, integrados o no, deben disponer de los medios y personal adecuados. - No a los recortes. - Se debe impulsar la enseñanza en euskara en FP y además la perspectiva de género debe estar también presente. Hay mucho que hacer. - Reclamamos más control de la Administración en la Formación para el empleo (Hobetuz), y en la subcontratación con empresas.

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2011 ABENDUA

11


JENDARTE MUGIMENDUAK

ETXEBIZITZA DUINA DENONTZAT!! Azken hilabeteotan eragile ezberdinon artean landu dugun ETXEBIZITZA LEGEAREN DEKALOGOA aurkezten dizuegu. Pertsona guztion etxebizitza duin eta egoki batez gozatzeko eskubidea ziurtatuko lukeen lege batek jaso beharreko gutxieneko neurriak laburbiltzen dira (dokumentu osoa gure web gunean topa dezakezue) 1. Etxebizitzaren eskubide sub-jektiboa: 18 urtetik aurrerakoentzat alokairuan etxebizitza; horretarako Etxebizitza Zerbitzu Publikoa garatuko da. 2. Etxebizitza publikoa alokairuan baino ez: esku hartze publikoarekin eraikitako etxebizitza berri oro alokairuan esleituko da. 3. Etxebizitza publikoen esleipenaz: baremazioan oinarritutako etxebizitza esleipenak, zozketarik ez. 4. Etxebizitza Zerbitzu Publikoa, jendarte osoaren behar sozialak lehenesteko, etxebizitza eta hirigintzan garatutako ekintza ezberdinak koordinatzeko eta herritarren eskubidea bermatzeko.

8. Behin-behineko abagune neurriak: hipoteka ordain ezinean higiezina Obra Publikoaren Prezioan bereganatzea, Etxebizitza Parke Publikora gehituz; alokairuen ordainketei aurre egiteko laguntza publikoak. 9. Zerga eta aurrekontuak: etxebizitza Zerbitzu Publikoa gastu maila egoki batera eraman (Barne Produktu Gordinaren %4a). Zerga planteamendu orokorra birbideratzea, erakundeek gehiago eta bidezkoa den modu batean biltzeko. 10. Herritarron parte-hartzea: herritarron parte hartze eraginkor eta aktiboa etxebizitza, hirigintza eta lurralde antolakuntza politiken inguruan

5. Etxe huts eta azpi okupatuak: Pizgarri eta neurri zigortzaile hartu behar dira, hala nola: %200eko gain ordaina ezartzea Ondare Higiezinen gaineko Zergan; aldi baterako desjabetzeak (6 urte luzagarriak) etxebizitza alokairuan jartzeko; artifizialki gelditutako eraikuntzen lurzorua eta etxebizitzak jabetza publikora pasatzea... etxe-bizitza huts edo azpi okupatuak alokairu merkatura atera daitezen. 6. Alokairu librearen merkatuaren esku hartzea: errentak arautzen dituen sistema bat ezartzea. 7. Hipoteka Legea: legearen aldaketa, etxebizitza ‘ordainean ematea’ onartu behar du, hau da, zorra pisua banketxeari ematearekin kitatzea.

¡POR UNA VIVIENDA DIGNA! En el DECÁLOGO DE LA LEY DE VIVIENDA que entre diferentes colectivos hemos elaborado, se resumen en 10 puntos las medidas mínimas para una nueva ley que asegure el acceso de todas las personas a una vivienda digna: derecho subjetivo, vivienda pública sólo en alquiler, adjudicación mediante baremo, creación de un Servicio Público de Vivienda, intervención en las viviendas vacías mediante incentivos y medidas sancionadoras, intervención en el mercado de vivienda libre, cambio en la Ley de Hipotecas, medidas ante el impago, política fiscal y presupuestos adecuados y participación ciudadana.

12

2011 ABENDUA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


EILASTASUNA

EILASTASUNA FONDOA EL SALBADORREKIN Eilastasuna Fondoak, El Salbadorren gertatu den 12E Ekaitz Tropikalaren eraginez aurkeztu diren premiazko bi proiektuetarako bideratu du azken greba deialdien ondorioz sindikatuko langileen artean jasotako dirua. Kontuan izan behar da Ertamerikako herri honetan Mitch urakanak orain 13 urte sortutako kalteak baino handiagoak sortu dituen fenomeno atmosferikorik handiena izan dela. Ekimen honek keinu bat izan nahi du, administrazioei eta patronalei grebalarien nominetatik kendutako dirua garapen-laguntzetara edo proiektu sozialetara bidera dezaten. PREMIAZKO PROIEKTUAK El Salbadorren gertatutakoaren larritasuna kontuan izanda (30 hildako baino gehiago eta 20.000 pertsona inguru kaltetuta), eta bertako erakundeekin urteetan izandako konfiantzazko harremana dela medio, jaso dugun ezohiko dirua aurten bi elkarte hauei bideratuko diegu:

CCM (Comunidades Marginales) Departamendu ezberdinetako komunitateekin lan egiten du, populazioa antolatzen eta bazterketa arriskua duen jendearen borrokak bultzatzen, bizi-baldintza duinen alde. Krisialdi une hauetan nazioarteko kooperaziorako bideratzen den diru kopurua asko murriztu da, eta El Salvador egunkarietan agertzen ez denez, dauden laguntzak “modan” dauden beste motatako proiektuetara bideratzen ari dira. Hau dela eta CCMren diru sarrerak oso eskasak dira.

CRIPDES Elkartea hau ekimen ezberdinak burutzen ari da: populazioari babesa, beste instituzioekiko lanaren koordinazioa, ebakuazio prebentiboak (elikadura, ura eta koltxoitxoak eraman, osasunkomiteak koordinatu, fenomeno meteorologikoen kontrola ondorioak aurreikusteko, haurrei zuzendutako arreta psikosoziala...). Horrez gain, azken 25 urtetan komunitateetako elkarteekin egindako lanarekin jarraitzen du.

EL FONDO EILASTASUNA CON EL SALVADOR El Fondo de solidaridad Eilastasuna destina el dinero recaudado entre las personas trabajadoras del sindicato con motivo de las últimas convocatorias de huelga, a dos proyectos de urgencia en El Salvador tras la Tormenta Tropical 12E, el mayor fenómeno climatológico extremo registrado en este país Centroamericano, superando al Huracán Mitch acaecido hace ahora 13 años . Con este gesto queremos exigir a las administraciones y a las patronales que destinen el dinero retenido a las trabajadoras y trabajadores a proyectos sociales o de ayuda al desarrollo.

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2011 ABENDUA

13


NAFARROAK BORROKAN JARRAITZEN DU BH-n irakastorduen gehikuntza, ordutegi gutxituak kentzea eta baja edo baimenaren hamaseigarren eguna arte ez ordezkatzea izan ziren hezkuntzako aurrekontuaren %1,5eko murrizketa gehigarriaren ondorioak. Unibertsitatez kanpoko Irakasleen Batzordeko sindikatuok ekimen plana adostea lortu genuen, lan eta giza mailetan. Zegoen sakabanatzea eta desmobi-lizazioarekin, itzela izan zen 170 zentroko eta zonako asanbladak egiteko ahalegina. Aldi berean, SortzenIkasbatuaz eta Herrikoa-ko gurasoekin eta Ikasle Abertzaleak-ekin urriaren 22ko manifestaldiaren antolaketa koordinatu zen. Greba eta lan-etenaldien aurreikusitako datak hurbiltzean, 9 sindikatuetatik 4k deialdi hau utzi zuten (AFAPNA, ANPE, APS y UGT) baina ez manifestazioa, eta STEE-EILAS, LAB, CCOO, CSI-F eta ELA-k aurrera egin genuen gainontzeko mobilizazioekin.

izan. Baina hezkuntza ez da murrizketa hauek pairatzen dituen bakarra; motozerra sail guztietan sartu dute, Osasuna eta Giza Zerbitzuak barne. Gure sektorean bi ekimen aurreikusi ditugu: azaroaren 23an elkarretaratzea sailaren egoitzaren aurrean eta 26an txanpon bilketa, Parlamentua eta Gobernuaren egoitza lotuz, Irakaskuntza Publikoarentzat diru gehiago exijitzen dugula adierazteko. Orain da momentua zerbitzu publiko guztietako langileek elkarrekin lan egiteko. Hezkuntzako 5 sindikatuok parte hartu genuen Osasuna publikoaren aldeko manifestazioan sukaldeen pribatizazioaren kontra. LABk, CCOOk eta ELAk deia luzatu digute gainontzeko sektoretako sindikatuoi elkarrekin aritzeko: hasteko, abenduaren 20an kalera aterako gara ZERBITZU PUBLIKOEN DEFENTSAN lelopean. Nafarroak borrokan jarraitzen du!

Urriko bi lan-etenaldiek %30 inguruko jarraipena izan zuten eta 22ko manifestazioak arrakasta borobila izan zuen, 20.000 pertsona baino gehiago bilduz. 27ko greban irakasleen %50 hartu zuten parte, nahiz eta 70 zentrotan gutxienezko zerbitzuak ezarri; amaitzeko 6.000 pertsonatik gora hartu zuen parte manifestazioan. Hezkuntza Sailak ordezkapenen irizpideak hobetu zituen, familien kezka nagusia, 2012ko aurrekontuaren zirriborroan diru partida igotzen. Proposatu zuen ere gastu gabeko beste gaiak negoziatzea: ROC, plantillen egonkortasuna, zerrenden kudeaketa... baina beste hezkuntza eragileekin eratutako batzordeetan oinarrituko lan metodologiarekin. Susmoa dugu Mahai Sektoriala eta sindikatuen papera ahultzeko asmoa dutela. 2012ko aurrekontuen egitasmoak ezartzen duen %7ko murrizketarekin ezin gara baikorrak

Ante los recortes que comenzaron en septiembre, empezamos a movilizarnos a través de 170 asambleas de centro y 8 de zona. En colaboración con APYMAS e I.A. hicimos la 1ª manifa el 22 de octubre; seguimos con paros, concentraciones, manifestaciones y huelga convocados por los sindicatos. Conseguimos que el departamento reculara en varios puntos, aunque proponiendo una dinámica que podría debilitar el papel de los sindicatos. Ante unos presupuestos para 2012 más restrictivos aún, vamos hacia una unidad de acción entre sectores, que saldrá a la luz el 20 de diciembre manifestándonos con el lema EN DEFENSA DE LOS SERVICIOS PUBLICOS. ¡Navarra sigue en lucha!

14

2011 ABENDUA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


LAN

LEGEPEKOAK

LAN-LEGEPEKO IRAKASLE ETA HEZITZAILEENTZAKO 2. HITZARMENA NEGOZIAZIOEN GORABEHERAK Bi hilabeteko geldiune baten ostean, hitzarmenerako negoziazioak berreskuratu dira Administrazioa eta sindikatuon artean Gure kolektiboarentzako gai garrantzitsuak jasotzen dituen aurreakordio bat sinatu eta gero (irailaren 14an sindikatu guztiok sinatu genuen), hitzarmenaren gainontzeko puntuen negoziazioa tramite hutsa zela zirudien. Behintzat, horrela izan beharko luke. Errealitatea, ordea, guztiz ezberdina izan da. Administrazioa gure ilusioekin jolastu nahian azaldu da negoziazioetan, eta gure harridurarako, adostutakoari esannahia goitik behera aldatu dio. Langile hezitzailen (HLE, fisioak eta okupazioterapeuten) asteko lanaldian, hain zuzen, onarte-

zina den proposamen bat erantsi du akordioan. Hau da, asteko lanaldian ikasleekiko arreta zuzeneko orduak soilik konputatu ahal zirela esanez. Horrek aurreakordioan adostutakoa urratzea eta ditugun baino lan-baldintza txarragoak finkatzea suposatzen du. Argi dago, Administrazioak ez duela sinatutakoa aurrera eraman nahi. Gure ilusioak urratu dituzte eta adarra jo digute inongo errespeturik gabe.

Tras la firma del preacuerdo para el nuevo convenio parecía que estábamos llegando a un acuerdo con la Administración, pero sólo ha sido un espejismo. La Administración no ha respetado lo acordado, y ha suspendido las negociaciones.

IKASTURTE HASIERAKO BATZORDE PAREKIDEAK: BETIKOA Pasa den azaroan, Lan-legepeko irakasle eta hezitzaileen Batzorde Parekidea bildu zen ikasturte hasierako arazoak tratatzeko. Aurreko aldizkarian aipatzen genizuen bezala, urtero-urtero, ikasturtea hasten denean, arazo berdinekin aurkitzen gara ikastetxeetan.

mahi gainean jartzen ditugu, haiei konponbidea emateko asmoarekin, eta administrazioak erantzun zehatzak eman gabe.

Hori ulertzeko, erantzun bakarra dago: konpontzen ez den arazoa, behin eta berriz errepikatzen da. Eta, ez gara oso adituak izan behar horretaz jabetzeko, ezta?

Argi dago Administrazioak betetzen duen papera tramite hutsa dela, eta guk egoerak hobetzeko helburuari eusten jarraitu behar dugula.

Ba, ikasturte honetan berriro egoera berdina topatu dugu: Sindikatuok zuek bidalitako arazoak

Todos los años tenemos los mismos problemas encima de la mesa paritaria y la Administración sigue sin darles una respuesta.

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2011 ABENDUA

15


HAN-HEMENKA IRAKURRITAKOAK: EZKONTZAREN AMAIERA Slavoj Zizek filosofoak erkaketa argigarriak sortzeko duen erraztasuna miresten dugu. Duela gutxi, Al Jazeera telebistak egin zion elkarrizketan, beste bat bota zuen: “Kapitalismoaren eta demokraziaren arteko ezkontza amaitzen ari da�. Ona, baina berehalakoan zaharkitu dena, aste honetan Greziarekin gertaturikoaren kontura. Erreferenduma bezalako formula guztiz demokratikoa aipatu, eta kapitalismoaren borreroak, merkatuak, sumindu egin dira. Eta Greziako agintariek era guztietako mehatxuak pairatu dituzte, atzera egin duten arte, erreferenduma bertan behera utzi duten arte. Beraz, Zizeken figura gaurkotuz, esan dezakegu demokrazia eta kapitalismoa dibortziatu egin direla, eta kapitalismoak tratu txar psikologiko zein fisikoak darabiltzala demokraziaren aurka. Juan Cruz Lakasta eta Zaldieroa, Serio demonio, BERRIA, 2011-11-06

El Roto, El PaĂ­s egunkaria, 2011-11-07

MARIANO FERRER, Egunkariaren itxieraz Egunkaria desberdina izan zen, basakeriak ordura arteko guztia gainditu zuelako. Ez bakarrik euskarazko egunkari bakarra zelako, baita esan nahi zuenagatik ere, alegia, euskal kulturak biltzen zuen guztia terroristatzat jo zitekeela. Traumatikoa da betidanik ezagutzen duzun jendea terrorista gisa erakutsiak, kartzelatuak, umiliatuak izatea, eta ikustea alor guztietako jendetza kalera irteten dela hura salatzeko, eta hala ere inork ez duela kasu zipitzik egiten. Gaur horrenbeste hitz egiten da ETA babestu dutenez, baina nik badut galdera bat: Non dira hori guztia ahalbidetu zutenak? Beste aldera begiratu zutenak? Txalo egitera heldu zirenak? Gertatzen ari zenaz informaziorik eduki gabe, soilik une horretan hori egitea komeni zelako. Politika eta justizia bidegabe horiek ez al dute babesik, bultzatzailerik izan? Baina badirudi orain ez dela unea horretaz hitz egiteko. www.egunkaria.info, 2011-11-14

Tasio, Gara egunkaria, 2011-11-16

16

2011 ABENDUA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.