Irakaskuntza EAE Publikoa 96
Lege gordailua BI-2729/00
www.stee-eilas.org
zenbakia
2012ko azaroa
aurkibidea Editoriala
3
Ikasturte berrian, berriro hankaz gora
4
Ordezkoena da prekarietatea
5
Korapilo gehiago murrizketen sokan
6
LOMCEren ezkutuko egiak
7
GURE ERANTZUNA, ORDEA, BENETAKOA DA
Panorama negargarria utzi duen Legealdi penagarria8-10 Lepoan daramagunarekin gutxi balitz...
11
Garo単a ixteko epea luzaezina da
12
Ez da txantxa, indarkeria da 13 Lan legepekoak
Han hemenka irakurritakoak
2
14-15
16
STEE-EILAS 2012 AZAROA
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
EDITORIALA
ESKAERA ARGIAK GOBERNU BERRIARI
2009an STEE-EILASek Patxi Lopezek PPren laguntzarekin osatutako gobernuari egindako eskaerek ez dute erantzun onik jaso nabaria denez. Zoritxarrez, lana erraztu digute hurrengo gobernuari eskaera luzatzeko garaian, orduan zehaztutako aldarrikapenak erabateko gaurkotasuna mantentzen baitute. Aldarrikapen horiexek dira lau haizetara zabaldu ditugunak hiru urte hauetan ikastetxeetan, lankideen artean, komunikabideetan eta jendartearen aurrean. Orduan zehaztutakoak izan dira orain arteko prozesu guztietan lehen lerroan jarri ditugunak. Negoziazioetan, mobilizazioetan, adierazpenetan, eztabaidetan, izan garen une eta leku guztietan: Euskal Eskola Publikoaren aldarria, gure eskola eredua, zerbitzu publikoen beharra eta kalitatea, eta bertako langileen lan baldintza duinak nabarmentzen saiatu gara. Gasteiz, Iru単ea eta Madrilgo gobernuek hartu dituzten neurri basatien aurkako borrokan ere lehen lerroan jarri ditugu gure aldarrikapen hauek, benetan krisiari aurre egiteko ezinbestekoa baita kalitatezko zerbitzu publikoak sendotzea gizarte kohesioa bermatzeko. Lakuako gobernuan egon direnen jardunak, ordea, bi ardatz nagusi izan ditu. Batetik, estali nahi izan duten murrizketa dinamika antisoziala ezarri dute. Hau itxuratzeko propaganda eta gezurra erabili dute, kaltetu dituzten oinarrizko zerbitzu publikoak eta gastu sozialak defendatzen zituztela esanez. Bide batez, langileon lan baldintzak nabarmen okertu dituzte, ordezkoenak bereziki. Bestetik, uniformizazioa eta hezkuntzaren erabilpen partidista egiten hasi ziren inolako lotsarik gabe, Euskal Herriko mapak desitxuratzen eta curriculumak aldatzen. Hauteskunde kanpainari begira aurpegi autonomista atera nahi izan dute amaieran. Nonbait, ez gara bakarrak izan halako irakurketa egiten eta azken hauteskundeetako emaitzak honen froga nabarmena dira. Aurrera begira jartzeko garaia den honetan, osatuko den gobernu berriari modu argian adierazi nahi diogu irakaskuntza publikoko langileok ez dugula onartzen azken hiru urte hauetan ezarri diren neurriak, irakaskuntzaren kalitateari egin zaion kaltea eta langileon lan baldintza eta eskubide sindikalei emandako egurra. Etorriko den gobernuari erabateko norabide aldaketa gauzatu behar dela esan nahi diogu, beste moduak badaudela krisiari aurre egiteko eta zerbitzu publikoak ukiezinak izan behar dutela, areago, inoiz baino gehiago indartu behar dira hauek direlako gizarte kohesioaren berme nagusia. Norabide horretan, Hezkuntza alorrean gure ustetan ditugun premia eta lehentasunei buruzko iritzia eman eta horietaz hitz egiteko prest gaudela adierazi nahi diogu, ardatz nagusiak aipatzearekin batera: " Hezkuntza gobernuaren gizarte politikaren lehentasuna, BPG-PIBen %6ko inbertsioaz, Europan ohikoa den moduan " Eskola publikoa hezkuntza sistemaren ardatza, eskola mapan ere " Azpiegituren hobekuntza. Erronka berriei (IKT, etorkinak, elkarbizitza, eskola porrota, kudeaketa...) aurre egiteko behar diren baliabideez hornitzea " 0-3 etapan doako eskaintza publikoa zabaltzea " Eskola integratzailea eta ez ghettoak (maila sozio-ekonomiko baxukoak, etorkinak eta A ereduak ikastetxe publikoetan ez pilatzea) " Arreta berezia eskola txikiei eta landatar zonaldeei " Bi hizkuntza ofizialen ezagutza praktikoa bermatzea, euskara maila egokiak ziurtatzeko oraingo sistema birplanteatuz " Sektoreko langileen lan baldintzak hobetzea eta ordezkoen eta 55 urte baino gehiagokoen egoerari aurre egitea Langileok ez gaude gehiago agoantatzeko prest, Euskal Eskola Publikoak lortutako kalitate mailak arriskuan daude eta ez dugu ametituko beste agintaldi honetan bide beretik jarraitzea. Ez dugu onartuko urteetan lortutakoa oraingoan txanda hartuko dutenek arriskuan jartzea. Asko dugu galtzeko, gizarteko sektore ahulenek, bertako langileok eta jendarteak. Adostasun bideak partekatzeko asmo zin-tzoa eskaintzen bazaigu, ordea, eskuak zabalik izango ditugu. Beste batzuk dute hitza.
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
2012 AZAROA
3
IKASTURTE BERRIAN, BERRIRO BURUZ BEHERA Azken urteetako ildoari jarraituz, ikasturte hasiera ez da langileentzat xamurra izan. Mini oposaketa sorpresaduna, esleipen telematiko urria, ordezkoentzako araudi berria, eta beste bitxikeriak pairatu ditugu oraingoan ere. Udan, indarrean dagoen Lan Hitzarmenaren azken EPE "ospatu" zen. Langabezia gora, ordezkapenak behera, hurrengo oposaketak noiz izango diren jakin ezin, eta probak gaindituz gero zerrendan sartzeko aukera egongo zela susmoagatik, jende asko aurkeztu zen, plaza kopurua barregarria izan arren (1700en ordez, 556). Adibide bat, "Haur Hezkuntza" espezialitateko datuak: 1433 pertsona matrikulatuta, 755-k aurkeztu, 167-k probak gainditu eta bakarrik 46-k plaza lortu dute. Prozesuan, betiko problemak beharrezkoa zen dokumentazioa eta baremoarekin, adibidez.
esleipen presentzialetan. Iaz bezala ikasturte hasita egin ziren, irailaren 3an eta 5ean (Celaá-k ez du aurten errepikatu irakasle guztiak ikastetxeetan zeudela ikasturtearen lehenengo egunean). LH-n 19,75 puntu eta BH-n 21,75 punturekin hartu ziren azken ordezkapenak. Hau guztia, gainera, baliabide eskasiaren ugaritzearekin batera etorri da: i k a s l e gutxiago, plantilla berdina, soldata txikiagoa, murrizketak hezkuntza behar berezietan, ordezkapenaen auzia bere hortan, lan baldintza okerragoak, lan zama eta administrazioak inposatutako eginbehar administratibo piloa...
Probak gaindituz gero zerrendan sartzeko aukera, orain, udazkenean, zehaztu dute eta ondorioak izango ditzakeelakoan gaude, hemendik aurrera oposaketetara aurkeztea eta probak gainditzea ezinbesteko bihurtu daitekeelako edo, agian, zerrendetan sartzeko bide bakarra, leku askotan gertatzen den moduan. Ondoren, esleipen telematikoen txanda heldu zen, aurten maila guztietan: karrerako funtzionarioak, praktiketakoak eta ordezkoak. Azken hauei, oso plaza gutxi esleitu zaizkie eta asko, oposaketak eta esleipenak direla medio, lanpetuta ibili dira uda osoan plaza ez lortzeko, alferrik. 300 erreklamazio baino gehiago ipini ziren: telematika ez omen da beti esaten diguten bezain fidagarria. Esleipen honen barruan, 877 ordezkok zuten finkatze-eskubidea (iaz 1072 ziren, aurreko urtean 2279). Kopurua urtero jaitsiaz gain, finkatzeke geratu zen %30 baino gehiago. Egoera ez zen asko hobetu Bilbon egin ziren
NUEVO CURSO, MÁS PROBLEMAS La política de incesantes recortes persiste y comenzó con unas oposiciones insuficientes y frustrantes, con el señuelo de la entrada en listas: ¿pan para hoy y hambre para mañana? En las adjudicaciones telemáticas (con escasas fijaciones y un altísimo número de reclamaciones) y presenciales, muchos fueron los llamados y pocos los elegidos. La nueva normativa para sustis se publica con algunos cambios que se aplican ya, otros que esperarán hasta la rebaremación de mayo y algunos, como la elección de zonas o la "subasta" diaria telemática de sustituciones (¡y dale al 2.0!), cuya aplicación queda sin fijación de fecha y modo.
4
2012 AZAROA
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
ORDEZKOENA DA PREKARIETATEA Ordezkoena da, murrizketen ondorioz, kolektiborik kaltetuena. Batzuk bakantea hartzeko aukera galdu dute, beste batzuk uda kobratzekoa, eta azkenek ordezkapenak egitekoa. Orain ordezkoen araudi berria argitaratu du Hezkuntza Sailak (EHAA 2012-10-11). Ez da hori ordezkoek behar dutena. Ordezkoek lana behar dute. Iraila ordezkoentzat hilabete erabakigarria da, orduan aurreikusten baitira norberaren lanaren aukerak. Egoera okerrera egin du azken bi urte hauetan Hezkuntza Sailak inposatutako murrizketak direla medio. Ikastetxean finkatua izateko edo bakantea lortzeko behar diren puntuazioak begiratu besterik ez da egin behar: goranzko bidea hartu dute biek, lan baldintzek beheranzkoa hartu duten bezala. Orain, ordezkoen zerrenda kudeatzeko araudi berria argitaratu du Sailak. Araudi honek 2004koa ordezkatzen du. KONTUAN IZATEKOAK: - Zonaldeetan banatu dira lurraldeak eta nahi haina aukeratu ahal izango dira. Beti ere lurralde oso bat aukeratuta. - Lanaldi murriztuan, 50 km baino urrutiagoko ordezkapenei ezin izango zaie uko egin, orain arte bezala (aurten, oraingoz, bai) - Perfilik gabeko irakasleak onartzen dira hainbat espezialitatetan. Onartezina!
beharrezkoa balitz. - Interes edo zailtasun berezia duten lanpostuetan (zeintzuk?) egindako ordezkapenak puntuazio izugarriarekin sarituko dira. Neurriz kanpokoa da. - Zerrenden "garbiketa" aurreikusten da eta hurrengo birbaremazioan jar dezakete martxan. Ordezkoa zerrendatik bota ahal izango dute bi kasu hauetan: Hizkuntza Eskakizunik edo Prestakuntza Pedagogikorik gabe egon eta hiru ikasturtez Hezkuntza Sailean zerbitzurik egin ez denean, edo bost ikasturtetan lanik egin gabe egon ondoren. Zerrenden gaurkotzea dela diote, baina garbiketa hutsa da. - Etorkizunean, eguneroko ordezkapenak esleipen telematikoaren bidez esleitu nahi dute. Proba pilotu egin nahi da ikasturte honetan zehar. Ez da jada telefono deiaren zain egon behar izango, baina langabezian edo lan ziztrin eta aldikakoa duenak derrigorrez izan beharko du Europako interneteko lotura garestiena ordainduta.
Erlijio irakasleak apezpikuaren eskutik sartzen dira zerrendetan "sukalderaino". Oraingoz, beren zerrendan bakarrik egongo dira baina etorkizunean, auskalo. - "Ate" berria zabaltzen da zerrendetan sartzeko: EPE gainditzea. Kontuan hartuta beste biak birbaremazioa eta zerrenden zabaltzea direla, gerta daiteke EPE sarbide bakarra bihurtzea! Gure ustez, urtero zabaldu beharko lirateke. - Zerrenda berriak irekiko dira: HIPI (LHn eta BHn) eta Kultura Klasikoa. Berritzegunetarako eta beste laguntza zerbitzuetarako ere beste bat,
MÁS PRECARIEDAD EN FORMA DE NUEVA NORMATIVA El colectivo interino es quien más sufre los recortes impuestos por este departamento de educación en forma de precariedad laboral. Ahora, con la publicación de la nueva normativa sobre gestión de candidatas/os se da otra pequeña "vuelta de tuerca" a la situación de este personal, ya que además de recoger todas las modificaciones hechas a la normativa anterior, se introducen aspectos ideológicos (listas de religión, profesorado sin perfil, puntuación de puestos singulares (?))y se presiona más a este profesorado con la amenaza de la OPE, la desaparición del supuesto de los 50 km para renunciar a una plaza de reducción y con la depuración de las listas.
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
2012 AZAROA
5
KORAPILO GEHIAGO MURRIZKETEN SOKAN
Zaila jartzen ari zaigu, benetan, bankarien menpeko gobernari gezurti hauek hartzen ari diren neurri atzerakoi guztien jarraipena egitea. Hortaz ere baliatzen ari dira etsipena hedatzeko langileon artean. Hauei guztiei aurre egiteko informazioa ezinbestekoa denez, hona hemen Rajoy-ren gobernuak ezarritako azken murrizketen artean neurri esanguratsuenak. 1.- 2013KO AURREKONTU PROIEKTUAN JASOTAKO ZENBAIT NEURRI - Langile publikoen soldatak izoztea. (ikus beheko koadroan orain arte izandako galera) - EPEak geldiaraztea - Kontrataziorako laguntzak desagertzea, aitatasun baimenaren luzapena (13tik, 20 egunera) bertan behera uztea, langabeziako prestazioa %6,3 murriztea - EREak: kaleratzeetan langabezia berritzea ezabatzea (orain 180 egun babesten dira) - Pentsioak %1 igotzen dira, KPIrekin gaurkotzea ziurtatu barik - Estatuko gastua azpiegituretan murriztea: EAE-n (%33) eta Nafarroan (%68) - Pentsioak ordaintzeko, Gizarte Segurantzako erreserba fondoa lehen aldiz erabiltzea 2.- ZERGA BERRIAK ezarri dituzte: loterian, etxebizitza erosteagatik desgrabazioa kentzea... 3.-HITZARMEN KOLEKTIBOEN Kontsulta-Batzordea arautzea. Hitzarmenen "ezbetetzeen" inguruan ezadostasuna dagoenean, erakunde honek erabakiko du 4.- Sei hilabeteko epean 40 LEGE PROIEKTU aurkezteko konpromisoa: -
Pentsioetan murrizketa gehiago Mutuen erreforma, osasun eskubidea gehiago mugatzeko Erkidego Autonomoak fiskalizatzeko erakunde bat sortzea Banku Txarra deritzona sortzea: Bankaren galerak sozializatzea Lan erreforma: aprendiz kontratua garatzea eta lanbide heziketa duala Enplegu zerbitzu publikoen pribatizazio partziala Zerbitzu publikoak "doitzea": osasuna, hezkuntza, dependentzia, administrazioa... Telekomunikazioak, energia eta garraioa "liberalizatzeko" neurriak
Eta hauek guztiak langabeziari aurre egiteko, enplegua sustatzeko eta ongizatea indartzeko hartutako neurriak direla diote. EZ DUTE LOTSARIK! Bi datu aipatuko ditugu, besterik ez, egoeraren argazkia "errealagoa" izan dezagun: 1.- Estatuak bankaren faktura bere egingo du, zor pribatua publiko bihurtuz 2.- Zorra hori ordaintzeak aurrekontuaren herena jango du (40.000 milioi) Urte luzetan egindako borrokan lortutakoak defendatzen jarraitzea ezinbestekoa da duintasunari eta langileon eskubide laboral eta sindikalei eutsiko badiegu.
Maisu/Maistrak Maisu/Maistrak DBH LH Irakaslea BI Irakaslea Logopeda Hezkuntza Laguntz. Fisioterapeuta
2009 2009+IPC 32.778 35.990 34.775 38.183 37.827 41.534 38.092 41.825 32.412 35.588 25.938 28.480 29.725 32.638
2012 (1) GALERA (1) 32.182 -10,58 34.184 -10,47 36.739 -11,54 36.997 -11,54 32.182 -9,57 26.111 -8,32 29.605 -9,29
2012 (2) GALERA (2) 30.108 -16,34 31.965 -16,28 34.338 -17,33 34.719 -16,99 29.884 -16,03 24.246 -14,87 27.491 -15,77
PARTZUERGOA Hezitzaileak
2008 2009+IPC 28.991 32.093
2012 (1) GALERA (1) 29.137 -9,21
2012 (2) GALERA (2) 27.056 -15,7
2012 (1): soldata gaur egunean indarrean dauden murrizketekin Galera (1): eroste ahalmenean galdutakoa orain arte (2009ko urtarriletik) 2012 (2) soldata, gabonetako paga kenduta Galera (2): galduko dena hori gertatzen bada Kalkulua aintzinatasuna eta seiurtekoak kontuan hartu gabe
6
2012 AZAROA
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
LOMCEren EZKUTUKO EGIAK Arrazoi asko dago Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa (LOMCE) delakoaren proiektuaren kontra egoteko: atzera begira egindako legea da, pedagogikoki atzerakoia, eskolako partaide guztien parte hartzea mugatzen du, kanpoko frogak ezarri, ikastetxeak emaitzen arabera sailkatuko ditu… Astia egongo da arrazoi guzti hauek eta beste asko aztertzeko. Oraingoz, komenigarria litzateke legearen helburuen inguruan hausnarketa egitea. Gaixotasun larriak bezala, isilka, LOMCE-ren legearen egitasmoa aurrera doa Madrilgo kongresuan. Oinarrian hezkuntza kontrarreforma osoa bada ere, (proposamenak oso sakonak dira) formalki indarrean dagoen LOEren moldaketa bezala aurkeztu dute, berehalako ezarpena burutzeko. Eta handik etorriko da lehenengo arazoa: presaren presaz 2013-14 ikasturtean indarrean jarriko denez, legeari lotuta dagoen derrigorrezko arautegia (gutxieneko edukien dekretua, esaterako) hilabete batzuetan gauzatuko da inolako zorroztasunik gabe. Eta zer esan ikastetxeek egin beharko dituzten egokitzapenei buruz edo irakasleek jaso beharko luketen formazioaren inguruan? Legeak arazoak konpondu beharrean oztopoak ekarriko dizkigu eta hau maizegi errepikatzen den akats berbera da. Inor ez al da konturatuko egonkortasun falta duela edozein hezkuntza sistemak? Beste aldetik, eskertzekoa da Wert ministro ahoberoak publikoki agertu duen benekotasuna, oso argi adierazi baititu legearen benetako helburuak. 1.-Lehenengo eta behin uniformitatea bilatzen dute. LOMCE-a diseinatu dutenen obsesioa, Euskal Herriak (eta beste hainbat lurraldek) hezkuntza arloan dituzten eskuduntzen maila jaistea da. Bost axola EAEko eta Nafarroako eskola porroten tasak Estatu mailakoaren ia erdia izatea. Ez gara inozoak eta ez da kasualitatea lurralde batzuetan hezkuntza sistema propioa ez ezik, hizkuntza eta kultura propioa, nortasun nazionala, eta etorkizunaren inguruan sentipen politiko ezberdinak ere egotea. Ildo horri jarraiki, LOMCE legearen bidez hezkuntzaren kontrola izatez gain, zerbait gehiago lortu nahi dela ematen du. Ministroaren hitzetan "espaniolizatu" nahi gaituzte eta horretarako, bertako errealitatean oinarriturik euskaldunok hezkuntza sistemak geure moduan
antolatzeko dugun nahia eta beharraren gainetik igarotzeko prest daude. Gure aldetik, LOMCE-ren aurrean Lege propioaren beharra aldarrikatzen dugu. 2.-Bigarrenez, eskolak -batez ere eskola publikoak- orain arte jokatu duen funtzio sozialarekin amaitu nahi dute. Hezkuntza sistema izugarrizko tresna baliagarria izan da kohesio soziala lantzeko orduan. Aurrera begira akabo eskola inklusiboa, integratzailea, jatorrizko desberdintasunen konpensatzailea. Bere ordez beste eredu batekin datozkigu: eskola segregatzailea (ikasle onak eta txarrak, neskak eta mutilak), merkatuaren beharren zerbitzura (lan baldintza prekarioak) eta konpetibitatean oinarrituta (ikasleen eta ikastetxeen artekoa). 3.-Hirugarrenez, finantziazio arazoa. Eskolak baliabide falta du eta lege honen garapenarekin, indarrean dauden murrizketak estrukturalak bihurtzeko arriskua dago. Berriro ere hitzetik ekintzara pasatzeko orduan, arazoak daude erakunde publikoen aldetik. Noren lepotik egin nahi dute erreforma? Ikusten denez, Wert-ek proposatzen digun ereduak talka egiten du erabat -aipatutako arrazoiengatik- gure sindikatuak defendatzen duenarekin. Beraz, badugu zer esan eta zer egin.
LAS VERDADES OCULTAS DE LA LOMCE Habrá tiempo para conocer en profundidad las cargas de profundidad que nos reserva el proyecto de ley LOMCE. Por ahora proponemos un ejercicio de reflexión en torno a los objetivos últimos de esta propuesta que quieren esté en vigor el próximo curso. Es una ley que busca uniformizar más allá del ámbito educativo y que no respeta el derecho de Euskal Herria a diseñar sus sistemas educativos conforme a sus realidades. También pretende acabar con la función social de la escuela y convertir en estructurales los recortes del PP. Todo ello choca frontalmente con el modelo educativo que defiende STEE-EILAS.
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
2012 AZAROA
7
PANORAMA NEGARGARRIA UTZI DUEN LEGEALDI PENAGARRIA (EAE-ko HEZKUNTZAn HIRU URTE eta ERDIko KUDEAKETAren BALANTZEA) 1 - SARRERA. Orain amaitu den EAEko legealdia 2009an hasi zen, Patxi Lopez lehendakari eta Isabel Celaรก Hezkuntza Sailean zituen gobernuarekin. Guztiz baldintzatuta abiatu zen: gizartearen zati esanguratsu bat baztertu ondoren gauzatutako hauteskunde-prozesuan zuen oinarri. Alderdi Sozialistak, Lehendakaritza hartu eta gobernua eratu zuen PP-rekin izenpetutako itunari esker, lan-ildo nagusiak diseinatzeko garaian, hezkuntzari zegozkionak barne, bi alderdi hauen elkarlana jasotzen zuena, hain zuzen ere. 2009ko apirilean, STEE-EILASek Hezkuntza Saileko arduradun berriei planteatu zizkien sindikatuak une hartan lehentasunezko ikusten zituen kezkak eta eskaerak: Hezkuntzak gobernuaren gizarte politikan lehentasuna izatea, BPG-PIBen %6ko inbertsioaz Europan ohikoa den moduan; eskola publikoa hezkuntza sistemaren ardatza izatea eta eskola mapan ere horrela islatzea; azpiegituren hobekuntza; erronka berriei (IKT, etorkinak, elkarbizitza, eskola porrota, kudeaketa...) aurre egiteko behar diren baliabideez hornitzea; 0-3 etapan doako eskaintza publikoa zabaltzea; eskola integratzailea eta ez ghettoak (maila sozio-ekonomiko baxukoak, etorkinak eta A ereduak ikastetxe publikoetan ez pilatzea); arreta berezia eskola txikiei eta landa zonaldeei; bi hizkuntza ofizialen ezagutza praktikoa bermatzea, euskara maila egokiak ziurtatzeko oraingo sistema birplanteatzea; sektoreko langileen lan baldintzak hobetzea eta ordezkoen eta 55 urte baino gehiagokoen egoerari aurre egitea. Orduan Hezkuntza Sailari igorri genionaren berrikuste arin honek argi uzten du nahi genuen eta egin denaren arteko izugarrizko aldea. Hiru urte eta erdi beranduago hezkuntza sistema ez da aurrera joan funtsezko gaietan, irakaskuntza publikoa ahuldu egin da eta lan baldintzak kaskarragoak dira: legealdi penagarriak utzitako panorama negargarria.
HEZKUNTZA GASTUTZAT HARTU DUTE, INBERTSIOTZAT HARTU BEHARREAN 2.-
Celaรก sailburuak behin baino gehiagotan adierazi du topikoa: hezkuntza ez da gastua, inbertsioa baino, eta azkenotan errepikatu du: hemen ez dira Madrilgo murrizketak aplikatzen. Baina gertaerek baieztapen hauek gezurtatzen dituzte. Datuak, kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetan egin dituen Aurrekontuen eskutik datoz, eta argi adierazten dute gobernuak erabaki zuela Hezkuntzarako gastu/inbertsioa murriztea. Nahiz eta ikasleen kopurua etengabe handitu, Hezkuntzako aurrekontua gutxitu egin da Isabel Celaรกren kudeaketaren urteetan. 2012ko urtean %0,9 jaitsi da, 24 milioi euro gutxiago aurreko murrizketen gainean. BPGrekin alderatuta, jaitsi egin da EAEko hezkuntza gastua, 2009ko %4,1etik oraingo %3,8ra, ELGAko herrien batezbesteko hezkuntza gastutik, (%6,1) oso urrun. Ikasle gehiago eta baliabide gutxiago ditugu. Ikastetxeetan daudenek badakite hau dela egoera, eta murrizketak nabaritzen direla, lan zama handiagoa, ratio altuagoak eta baliabide gutxiago dakartzatela. Beste aldetik, hainbat zerbitzu publiko garestitu egin dira: 02 urteko Haur Eskolen eskaintza, eskola jantokiak eta EHUko matrikulak; beste batzuen sarbidea etengabe murrizten da: eskola garraioa, bekak...
8
2012 AZAROA
3.HEZKUNTZA POLITIKA NORAGABEA ETA OKERRA Ezin dugu balorazio positiborik egin Hezkuntza Sailak eraman duen hezkuntza politikari buruz. Ikus ditzagun ezaugarri nagusiak: a) Madrilgo politikekin bategitea: Zapateroren agintaldian batez ere, Hezkuntza Saila gobernu zentralaren esanetara egon da, proposamen propioen falta estaltzen. Honen adibidea Lanbide Heziketako III Plana izan da, Ministerioaren planteamenduak EAEn aplikazio zuzena baino izan ez dena, eskumen propioak saihestuz eta bertako LHren beharrak ahaztuz. Zapateroren Escuela 2.0 plana nola edo hala ezartzen da gure ikastetxeetan, era estuan eta derrigorrez, zentroen autonomia mesprezatzen eta egoera ugari zailtzen. Beste gai batzuetan,
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
Ertainetako aldaketetan (DBHko 4., HLPP...) esaterako, ez da proposamenen irakurketa kritikorik gauzatu, ezta autogobernuak eskaintzen duen aukera erabili ere, gure errealitateari egokitutako proposamenak bilatzeko, hainbat parametrotan estatuko gainontzekoen oso desberdina dena. b) Obsesio politiko-identitarioa: irakasle guztiei geletan doktrinatzeaz errua botatzen hasi ziren. Ondoren, Euskal Herria hitza curriculumetik kanporatu zuten, inolako zentzu pedagogikorik gabe. Gero, terrorismoaren deslegitimizaziorako bihurtu zen bake plana asmatu zuten (zeukan zama partidarioagatik berrikusi behar izan zutena), eta bere balio handiena biktimak geletara eramatea izan omen zuena. Honelako iniziatibak, PPrekin zuten itunak hala eskatuta, kanpora begirako irudia bultzatzeko ekimenak baino ez dira izan, eguneroko egoera eta ikastetxeen ardurekin zer ikusirik ez duten analisiek sortutakoak. c) Euskara, bazterturik: A ereduan izena emateko oztopatzen zuten ustezko arazoak ekiditeko, matrikulazio sistema aldatu zuten, baina matrikulak urtez urte jaisten jarraitu du. Errealitateak gezurtatu ditu hiritarrek denbora luzez euskaraz ikasteko egin duten apustu gero eta handiagoa gobernu abertzaleen presioa eta eragindako eskaeraren ondorio izan zitezkeen baieztapen zentzugabeak. Ebaluazio Diagnostikoak urtero aurkitzen du euskara dela, alde handiz, indartze handiena behar duen ikasgaia, baina Sailak ez du proposatu egoera hobetzeko aldaketarik edo osoko alternatibarik. Hezkuntza Hirueleduna delakoak ezarri duen bidearekin, berriz, nagusi den D ereduarekin alderaturik, gaztelaniazko eta ingelesezko ikastordu gehiago izango dira, euskaraz eman beharrekoak murriztuz! d) Inposaketaren "talantea": politika eta proposamen hauen garapena nagusikeriaz gauzatu dute maiz, hezkuntza komunitatearen eragileekin (sindikatuak barne) elkarrizketa eta kontrastea mesprezatzen. Hiru urterako lan baldintzen hitzarmena ordezkaritza sindikalaren gutxiengoarekin (% 27!) sinatzera ausartu da Hezkuntza Saila. Ikastetxeetan, Sailaren proposamen asko (kudeaketa, Eskola 2.0... ) larderiaz ezarri dira, autonomiari ia tarterik utzi gabe. STEE-EILASetik gure hezkuntza errealitatearen analisi propioa falta izan dela uste dugu, arazoak antzemateko eta konponbide propioak bilatzeko; komuneko irteerak bilatzeko gogo eta elkarrizketarik ez dugu izan, eta interes mediatikoa soberan izan da hezkuntza politikan.
4. SEKTOREKO LANGILEENTZAKO ETENGABEKO ZIGORRA Gutxiagorekin gehiago egin zen Saileko arduradunek errepikatzen zuten planteamendua. Hori da sektoreko langileen errealitatea: lan gehiago egiten dugu, ikasle eta exijentzia gehiagorekin, soldata, ordezkapen, baliabide, prestakuntza, denbora, jubilatzeko aukera gutxiagorekin... Legegintzaldi honek atzean uzten duen herentzia izugarria da: epe laburrean gainditzeko gaitzak izango diren zamak eta hipotekak.
5 ONDORIOA: Legegintzaldi penagarria izan da, eta gainera sektoreko langileentzako panorama negargarria uzten du. Ez dugu ikusi une batean ere behin eta berriro harrokeriaz aipatzen duten krisialdietako hezkuntzaren lehentasuna. Hezkuntza publikoa larriki ahulduta geratu da. Etengabeko murrizketak ikusi ditugu eta, sindikatu moduan, ezin izan dugu funtsezko ezer negoziatu: ez da egon, STEE-EILAS-ekin gutxienez, egiazko elkarrizketa edo akordioen bilaketa. Amaitu den legegintzaldi honen balantze tristea.
Bai Madrileko, bai Gasteizko gobernuek aukeratu duten politikak langileen gainean jartzen du krisiaren zama eta horrek orain dela urte gutxi pentsaezinezkoa zen lan baldintzen okerragotzea ekarri du. Etengabeko murrizketa eta zigor bat bestearen atzean legegintzaldi honetan, eroste ahalmenaren galera oso larria izan delarik. Hezkuntzako sektore eta arlo guztietan kexatzeko motiboak izan ditugu eta kalean behin eta berriro egon gara.
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
2012 AZAROA
9
UNA LEGISLATURA LAMENTABLE QUE DEJA UN PANORAMA DESOLADOR (BALANCE DE TRES AÑOS Y MEDIO DE GESTIÓN EDUCATIVA EN LA CAV) 1 - INTRODUCCIÓN.La legislatura de la CAPV que ahora termina arrancó en 2009, con Patxi López como lehendakari e Isabel Celaá en Educación. El partido socialista accede a la lehendakaritza y al gobierno, gracias al pacto suscrito con el PP, que supone el diseño conjunto de estos dos partidos de las líneas fundamentales de trabajo, incluidas las de educación. Tres años y medio más tarde nos encontramos con un sistema educativo que no ha avanzado en cuestiones sustanciales, con una enseñanza pública debilitada y con un grave empeoramiento de las condiciones de trabajo: una legislatura lamentable que deja un panorama desolador.
2.- LA EDUCACIÓN ENTENDIDA COMO GASTO, NO COMO INVERSIÓN
La consejera Celaá ha dicho más de una vez el tópico de que la educación no es un gasto sino una inversión, y últimamente ha reiterado la idea de que aquí no se aplican los recortes de Madrid. Sin embargo pese al continuo aumento del alumnado, el presupuesto destinado a Educación desciende en los años de gestión: en 2012, el 0,9%, 24 millones de euros menos. Quien trabaja en educación a pie de obra sabe que esta es la situación, y que los recortes se notan, suponen más carga de trabajo, ratios más elevadas y menos recursos. Además se han encarecido otros servicios: oferta de Haur Eskolak en 0-2 años, comedores escolares, matrículas de la UPV y se restringe el acceso a otros: transporte, becas...
3. UNA POLÍTICA EDUCATIVA DESENFOCADA Y ERRÓNEA Respecto a la política educativa que ha seguido este departamento, tampoco se puede hacer una valoración positiva. Veamos cuáles han sido sus rasgos generales: a) Seguidismo a las políticas de Madrid: especialmente durante el mandato de Zapatero, la Consejería de Educación ha seguido de forma sumisa las propuestas del gobierno central: III Plan de Formación Profesional, plan Escuela 2.0 de Zapatero introducido con calzador, modificaciones en Enseñanzas Medias (4º ESO, PCPI…); no se ha utilizado el margen que ofrece el autogobierno para buscar propuestas acordes con nuestra realidad. b) La obsesión político-identitaria: se empezó culpando al conjunto del profesorado de adoctrinamiento en las aulas. Se continuó expurgando del currículum la palabra Euskal Herria, se siguió con un plan de paz que se transformó en plan de deslegitimación del terrorismo, y cuya mayor virtud parece ser haber llevado a las víctimas a las aulas. c) El euskara, al margen: se cambió el sistema de matriculación para evitar los supuestos problemas que impedían la matriculación en modelo A, pero año tras año ha seguido descendiendo. El llamado Plan de Educación Trilingüe nos lleva a una situación en la que, respecto al mayoritario modelo D, aumentan las horas lectivas en castellano y en inglés reduciéndose las impartidas en euskara! d) La imposición como talante: El desarrollo de estas políticas y propuestas se ha realizado a menudo con prepotencia, despreciado el diálogo y el contraste con los actores de la comunidad educativa, incluidos los sindicatos. Se han atrevido a firmar un Acuerdo laboral en la enseñanza pública para tres años con la minoría sindical (¡27%!). Para los centros educativos, muchas de las propuestas del departamento (gestión, Eskola 2.0…) se han introducido de forma autoritaria, dejando escaso margen a la autonomía de centro. Desde STEE-EILAS pensamos que ha faltado un análisis propio de nuestra realidad educativa para detectar problemas y encontrar propuestas propias, apertura y diálogo para buscar soluciones en común y ha sobrado interés mediático en la política educativa.
4. UN CASTIGO INCESANTE PARA LOS Y LAS TRABAJADORAS DEL SECTOR Hacer más con menos era el planteamiento que repetían los responsables del departamento. Esa es la realidad de los trabajadores y trabajadoras del sector: hacemos más trabajo, con más alumnado, con más exigencias, con menos sueldo, con menos sustituciones, con menos recursos, con menos formación, con menos tiempo, con menos expectativas de jubilación… La herencia que deja tras de sí esta legislatura es terrible: cargas e hipotecas que no serán fácil de superar a corto plazo. En todos los sectores y ámbitos educativos ha habido motivos para la protesta y hemos estado en la calle una y otra vez. 5. CONCLUSIÓN: Ha sido una legislatura lamentable y deja además un panorama desolador para las y los trabajadores del sector. No hemos visto en ningún momento esa prioridad de la educación en tiempos de crisis de la que alardean una y otra vez. La educación pública queda debilitada seriamente. Ha habido recortes continuos y no hemos podido negociar nada sustancial: no ha existido, al menos con STEE-EILAS verdadero diálogo y búsqueda de acuerdos. Triste balance para esta legislatura que termina.
10
2012 AZAROA
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
ERLIJIOA
LEPOAN DARAMAGUNAREKIN GUTXI BALITZ… Eskandalagarri da oso, murrizketa aldi honetan, ordezkoak kaleratu edo kontratatzen ez direnean, plantillak murrizten ari diren garaian… Estatuak irakaskuntza publikoan erlijio katolikoa irakasten duten pertsonen lansariak eta gizarte segurantza ordaintzeko 500 milioi euro baino gehiago xahutzea. Krisi ekonomikoa aitzakiarekin, zerbitzu publikoak (osasuna, hezkuntza, menpekotasuna...), eta funtzionarioak, pentsionistak, herri langilea... murrizketa izugarriak sufritzen ari gara. Murrizketatik salbu, ordea, banka, ejertzitoa eta txirotasun-botoa egiten duen Eliza geratzen dira. Ja!
eta pozgarria deritzogu.
Eskandalagarria da oso, murrizketa aldi honetan, ordezkoak kaleratu edo kontratatzen ez direnean, plantillak murrizten ari diren garaian… Estatuak irakaskuntza publikoan erlijio katolikoa irakasten duten pertsonen lansariak eta gizarte segurantza ordaintzeko 500 milioi euro baino gehiago xahutzea. Gotzainek izendatzen dituzte erlijio katolikoko irakasleak baina euren nominak eta aseguruak administrazio publikoak, Eusko Jaurlaritzak gurean, ordaintzen ditu. Gauza bera gertatzen da Estatuak hitzarmena duen beste erlijioekin, islamiar, judutar eta ebangelistarra. Eta hauek gutxi izanagatik - %1- hauek ere salatzen ditugu. Adibide gisa, ikasturte honetan Gasteizeko 4 eskoletan erlijio islamiarra irakatsiko da eta irakasle horri ez zaio beste guztiei esijitzen zaiona eskatu: irakasle titulua, Pl2a, curriculuma ezagutzea... Deigarria da salatzekoa ez bada, joan den ikasturtean erlijioko ordezkapenak egiteko zerrendak ireki izana, beste zerrenda gehienak urteak daramatzatenean zabaldu gabe, kontserbatorioko espezialitateak edo lanbide heziketakoren bat salbu. Erlijio irakasgaiaren eskaera gero eta urriagoa da: EAEn ikasleen %35ek baino ez du eskatzen
Bigarren Hezkuntzako erlijio irakasleen ordutegia betetzeko beste irakasgaiak irakatsi ditzakete dagokion titulazioa izanez gero, 2009ko maiatzean Administrazioak eta ELA, CCOO eta UGT sindikatuek sinatutako akordioari esker. Akordioak honelaxe dio: "En el caso de que las horas de religión no sean las suficientes para configurar una plaza se aplicará la misma normativa que al resto del personal laboral, por lo que accederán a plazas mixtas diseñadas con las horas de religión y otras actividades docentes, incluidas las horas lectivas de otras asignaturas acordes con su titulación" Lotsagarria da gotzainen apetaz izendaturiko pertsonak- Eliza Katolikoari men egitea da baldintza bakarra- bere ordutegia beste irakasgaiekin osatu ahal izatea. Hau pribilejio hutsa da eta enplegu publikoa lortzeko agindu beharko lukeen aukera berdintasunaren aurkakoa. La Polla Records-eko Ebaristok 1984an horrela zioen: A cuenta de prometer, el reino de los cielos, algunos vivillos lo que están haciendo, es su propio cielo particular en la Tierra compre un pedazo de cielo pagando su cuota mensual Salve Regina! Mater Misericordia.
CON LA QUE ESTÁ CAYENDO Con la disculpa de la crisis económica los servicios públicos como educación, sanidad, dependencia,...y sectores como el funcionariado, pensionistas,...están sufriendo recortes considerables de los que sólo se libran los bancos, el ejército y la Iglesia Católica, esa misma que hace voto de pobreza, ja! Es un escándalo que en este periodo de recortes, despido o no contratación de interinas e interinos y grave disminución de las plantillas, el estado destine más de 500millones de euros al año en salarios y seguros sociales del profesorado de religión católica que trabaja en la Enseñanza pública.
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
2012 AZAROA
11
JENDARTE MUGIMENDUAK
GAROÑA IXTEKO EPEA LUZAEZINA DA Garoña, Estatuko zentral nuklearrik zaharrena, arriskutsuena eta Fukushimako erreaktore baten bikia izanik, aspaldian itxita egon behar zuen. Dena den, 2013ko uztailean itzali behar delako berria oso ona da denontzat Gauza jakina denez, STEE-EILAS Araba Garoñarik Gabe ekimeneko partaidea izan da sorreratik eta, beraz, 2013ko uztailaren 6an Garoña itzali behar delako berria oso ona da guretzat. Mugimendu antinuklearraren arrakasta handia da eta Estatuko beste zentral nuklearrek jarraitu beharko luketen bidearen eredua. Nuclenor-ri, Santa Maria de Garoñako zentraleko enpresa kudeatzaileari, ez zaio gelditzen luzapena eskatzeko aukerarik, epea irailaren 6an amaitu baitzen. Konpainiaren arduradunek zentralaren bizitza luzatzeko eskaera egiteko "eskubidea" gorde arren, gobernuak aukerarik ez dagoela onartu behar izan du, gogoz kontra. Nuclenor konpainiaren erabakiak arrazoi ekonomikoak ere baditu. Oso esanguratsua da 2019ra arte irekita egoteko, 120 milioi euro inbertitu beharko zituela eta, gauzak horrela, ezin izango zuela diru etekinik atera urte horietan. Honek garbi adierazten du energia nuklearra ez dela hain merkea, bere defendatzaileek oraindik hori esaten badute ere. Industria nuklearrak gastu guztiak ordaindu beharko balitu (hondarren kudeaketa, istripu nuklearra estaltzen dituen asegurua...) inongo zentralik ez litzatekeela errentagarria izango argi dago. Azkenik, prozesua ez dela amaitu gogoratu behar da. Erne egongo gara arazo asko daudelako oraindik bideratzeko, batik bat desmantelamenduari buruzko zalantzak (segurtasuna, finantziazioa...), eta inguruan izango duen eragin sozio-ekonomikoa.
EL PLAZO PARA LA CENTRAL DE GAROÑA ES IMPRORROGABLE Garoña, la central nuclear más antigua e insegura del Estado español y gemela de uno de los reactores de Fukushima, debería ser cerrada de inmediato. En todo caso, su apagón en julio de 2013 es una buena noticia que ha sido también provocada por los esfuerzos del movimiento antinuclear a la hora de exponer y denunciar los riesgos de esta energía. STEE-EILAS, como miembro de la iniciativa Araba sin Garoña se alegra de la noticia.
12
2012 AZAROA
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
EMAKUMEA
EZ DA TXANTXA, INDARKERIA DA
Harremanetan mehatxuak eta irainak ematen direnean, beste pertsona baloratzen ez denean, bestearen bizitza kontrolatzen denean, lagunengandik bereizten saiatzen denean, norbait beste pertsonen aurrean barregarri uzten denean edota gaizki ateratzen den guztiaren errua botatzen denean… Egoera hauek pertsona gaizki sentiarazten dute eta eragina dute bere autoestimuan. Indarkeria psikologikoari buruz ari gara. Edonori kalte egin diezaiokeen ekintza fisikoari nahiz ahozkoari indarkeria deritzogu. Ekintza hauek modu jarraian gertatzen badira, tratu txarretan oinarritutako harremanei buruz ari gara. Indarkeria fisikoa da hautematen errazena eta mobilizazioen, iritzi kritikoen, sentsibilizazio kanpainen edota unitate didaktikoen bitartez, lortu da honekiko jarrera arbuiagarria eta orokorra gure gizartean, errotik desagertzea lortu ez den arren. Norbaitek beste edonor erlazio harremanak izatera behartzen duenean edo saiatzen denean, bere bikotekidea izan edo ez, sexu bidezko indarkeriari buruz ari gara. Batzuetan, indarkeria leuna eta ikusezina izan daiteke. Harremanetan mehatxuak eta irainak ematen direnean, beste pertsona baloratzen ez denean, bestearen bizitza kontrolatzen denean, lagunengandik bereizten saiatzen denean, norbait beste pertsonen aurrean barregarri uzten denean edota gaizki ateratzen den guztiaren errua botatzen denean. Egoera hauek pertsona gaizki sentiarazten dute eta eragina dute bere autoestimuan. Indarkeria psikologikoari buruz ari gara.
sentsibilitatea urratuz: generoaren estereotipoekin bat ez etortzeagatik esamesaka aritzea, txiste sexistak, keinu lizunak... Maila kontua da, baina hala ere, ezin da ukatu hori ere indarkeria dela. Azaroaren 25erako prestatu dugun unitate didaktikoan ez diogu indarkeria fisikoari garrantzia gehien emango, ezta indarkeria psikiko nabarmenari ere. Unitate honetan indarkeriaren balio sinbolikoa erakutsi nahi dugu, indarkeria leuna, hain leuna non pertsona askorentzat ikusezin bilakatzen baita eta normaltasunez estaltzen den. Identitate kulturalaren, tradizioaren edo egunerokotasunaren barne balego bezala, eta era inkontzienteki erabiliz. Proposatzen ditugun ariketekin, indarkeriazko ekintzek sorrarazten dituzten eta pertsona batetik bestera ezberdinak izango diren emozioak identifikatu nahi dira, egoera bakoitzean emozio hauek kanporatzeko modurik egokienari buruz hausnartuz eta besteengan eragin ditzaketen erreakzioak aurreratuz.
Bestalde, badira indarkeriazkotzat hartzen ez diren ekintzak baina ondoeza edo ezerosotasuna sentiarazten dutenak pertsonen
Errespetua eta enpatia landu nahi ditugu, beste pertsonen larruan jartzen ikasiz eta besteak kontuan hartuta jokatzen ikasiz. Modu honetan indarkeria sexistaren prebentzioan eta desagerpenean lagunduz.
NO ES BROMA, ES VIOLENCIA! El maltrato puede ser sutil e invisible, aunque no por eso hace menos daño. Cuando se amenaza, se insulta o no se valora a la otra persona, cuando se intenta separarla de sus amistades y controlar su vida, cuando se le pone en ridículo delante de otras personas o se le quiere convencer de que todo lo que sale mal es por su culpa… Todas estas situaciones son de maltrato psíquico y pueden afectar gravemente la autoestima y hacer sentir que no se sirve para nada.
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
2012 AZAROA
13
LAN
LEGEPEKOAK
EIBARKO ORDEZKOEN ESLEIPENA Konturatu gabe amaitzear dagoen urte hau ez dugu hain errez ahaztuko. Batez ere, gure sektoreak, jaio zenetik, sufritu duen ikasturterik txarrena izan baita. Oihartzun handiagoa duten egoera larriak bizi ditugu gurean, baina... ...ezin ditugu baztertu ere orain arte eta modu isilean aplikatzen dizkiguten hainbat neurri, kolektibo batzuen lanpostuen jaitsiera, besteak beste.
tzen ari direla eta partzialekoek igo egin dutela, batez ere hamabost ordukoek. Beste aldetik, gainontzeko kolektiboen lanpostuen kopurua izoztu egin dute.
Gai horri dagokionez, Eibarko Esleipenean ikusi dugu hezitzaileen kolektiboan murrizketak poliki-poliki sartzen ari direla, eta fisio eta lanterapeuten kasuan ere ez dela beharrezkoa den gorakada ematen.
Argi dago lanpostuen kopurua ez duela bat egiten hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kopuruarekin. Kontrako norabidea hartu du, eta ondorioak langileok ez ezik, ikasleek ere pairatzen dituzte.
Hau ez da berria eta azken urteotan jarraitutako joera aztertuz, berehala konturatzen gara hezitzaileen jardunaldi osoko lanpostuak gutxi-
Hau al da Administrazioak nahi duen eskola inklusiboa?
ADJUDICACIONES EN EIBAR Siguiendo con la tendencia de los últimos años, para este curso también habrá menos plazas en alguno de los colectivos de este sector. En otros, además, sigue sin verse el incremento que año tras año se solicita, no por capricho, sino por necesidad de atender a todo el alumnado con necesidades educativas especiales de una manera óptima. STEE-EILAS no comparte con la Administración la visión que tiene de lo que debe ser una escuela inclusiva.
IRAKASLE ETA HEZITZAILE LABORALEN HITZARMENA Pasa den ikasturtean inoiz sufritu dugun porrotik handiena pasa eta gero, gure sektoreko negoziazioak erabat eten egin dira. Hori 2011ko azaroan gertatu zen, geroztik murrizketak bat bestearen atzetik aplikatzeko baino ez dira gurekin gogoratu. Eta, ikasturte honetan... zer gertatuko da?
Martxan joango gara ikusten gauzak zelan doazen eta informazio guztia helaraziko dizuegu. Bitartean, gure presentzia mantenduko dugu Administrazioaren aurrean.
Aurreikusten dena ez da oso baikorra. Alde batetik, hauteskunde politikoak egin eta gobernu berria osatu arte, aukera gutxi izango dugu gure eskaerak lortzen saiatzeko. Eta, beste alde batetik, hezkuntza saileko arduradun berrientzako lehentasunen artean gure sektorea ez dela egongo ziur gaude.
Ez diegu hain errez utziko gurekin ahazten.
CONVENIO DEL PERSONAL LABORAL DOCENTE Y EDUCATIVO Este curso no promete ser mejor que el anterior en cuanto a las negociaciones para el nuevo convenio que necesitamos. Todo parece obstaculizar este proceso: las elecciones políticas, la situación socio-económica y las prioridades del nuevo gobierno, entre las que, seguramente, no se encuentre la situación de nuestro sector. Aun así, no dejaremos que se olviden tan fácilmente de nuestras reivindicaciones.
14
2012 AZAROA
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
LAN
LEGEPEKOAK
LAU URTETAKO BALANTZEA PSOEk bere agintaldian jarraitutako ibilbidea esaldi bakarrean labur daiteke: murrizketak murrizketen gainetik. Irakasle eta hezitzaile laboralen kasuan, bere agintaldiaren hasieran 5 urtez hitzarmenik gabe zeramatzan kolektibo honekiko borondate eza nabarmena izan da, adar jotze hutsa une batzuetan. Ondorioa: legealdia bukatzean, dagoeneko, 9 urte lan hitzarmenik gabe. MURRIKETAK GURE SEKTOREAN: - Lan hitzarmena: sindikatuekin lortutako aurreakordioa bertan behera utzi zuten alde bakarreko erabakia (2011ko azaroan). - LZ-RPTa: ez dute handitu lau urte hauetan (2006tik handitu gabe). - Kontratazioak: Heziketa bereziko ikasle kopurua handitu arren, kontratazioak ez dira neurri berean egin. - Soldata: 2010ean soldataren %5eko jaitsiera aplikatu ziguten langile publiko guztiei. 2011n eta 2012an soldaten izozketa. - Bajak: baja egoeran soldata murrizten digute. Estatu mailan neurri hau aplikatu zuen lehena Eusko Jaurlaritza izan zen (9/2012 dekretua). - Errelebo kontratua: laboralok orain arte izan dugun aukera hau bertan behera utzi dute, nahiz eta orain arte kasuz kasu onartzen joan diren (9/2012 dekretua).
- Itinerantziak: itinerantzia egiten duten langileei desplazamenduetarako denboraren zati bat ordutegitik kanpo atera diete. Kmtrajea ez dute eguneratu, nahiz eta erregaien prezioak gorakada handia izan. - Prestakuntza: prestakuntzara bideratutako orduen murrizketa egon da. Azken urteetan hartutako neurri hauek gure eguneroko lanean eragin zuzena dute. Lan karga handitu, ikasleek jasotzen duten arretaren kalitatea okertu, ordezkoen lan aukerak gutxitu, prekarietatea… Baina ez hori bakarrik, lan hitzarmen berririk ez izateak, Madrildik datozen lan erreformen aurrean indefentsio egoeran uzten gaitu. Balantze negargarria. Eta negargarriak Celáa sailburuaren hitzak hauteskundeen atarian langileon "defendatzaile" paperean. Irentsi ezineko antzerkia.
CUATRO AÑOS DE RECORTES, TAMBIEN EN EDUCACIÓN ESPECIAL Esta legislatura ha estado marcada por los duros recortes también para el colectivo laboral docente y educativo (RPTs, contrataciones, sueldos, bajas, itinerancias, formación...) Además, la absoluta falta de voluntad que ha mostrado la Administración para negociar un nuevo convenio nos deja en una situación de desamparo, a expensas de la reforma laboral.
BATERAEZINTASUNAGATIKO ESZEDENTZIA Bakar-bakarrik langile finkoek eskatu dezakete eszedentzia mota hau. Aukera dute beste aktibitate laboral bat egiteko bere lanpostua mantenduz, baina, hori bai, ez du zertan izan behar utzitako ikastetxe berean. Eskaera egiteko eta lanpostura itzultzeko idatziz egin behar da beti.
Behin eszedentzia arrazoia amaituta, 30 egun natural ditu langileak bere lanpostura itzultzeko. Horrela ez balitz, betirako baja emateko arrazoia izan daiteke.
EXCEDENCIA POR INCOMPATIBILIDAD: Únicamente el personal fijo puede solicitarlo, teniendo una oportunidad para cambiar de actividad laboral, sin perder el derecho a su puesto de trabajo, eso sí, no necesariamente en su centro. La petición es siempre por escrito.
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
2012 AZAROA
15
HAN HEMENKA IRAKURRITAKOAK: ZORTZI ZAURITU DONOSTIAN, I-26ko HITZALDI LUZEEN ONDORIOZ Gipuzkoako hiriburuan ez zen izan liskarrik manifestarien eta polizien artean greba orokorreko manifestazioan, baina protestaldiaren amaierako ekitaldiko LABeko eta ELAko ordezkarien hitzaldi luzeek eragin birrintzaileak eduki zituzten. Hiru lagunek buruhezurreko traumatismoa eduki zuten, gatzik eta piperrik gabeko mintzaldiek sehaskatuta zutik lokartu eta lurrera zerraldo erori baitziren. Beste hiruk meningeetan odoljarioak eduki zituzten, mezu errepikakorren presioaren poderioz. Eta beste bik belarrietan bihurrituak egin zituzten, hitzaldiak entzun nahian belarriak tente denbora gehiegi emateagatik Serio Demonioko erredaktoreek zenbait adituren iritziak bildu dituzte. Emilio Chueca historialariak azaldu duenez, "mitin luzeak duela mende eta erdi asmatu zituzten, egunkaririk, irratirik, telebistarik, Internetik ez zegoenean; baina egun guztiz anakronikoak dira". Haren idurikoz, "meza latinez eliztarrei bizkarra emanda egiten duten apaizak bezalakoak dira..." Teknologia berrietako aditu Luistxo Rozasen aburuz, "mitinak 140 karakteretara mugatu beharko lituzkete, eta lanuzteari buruzko datuak zein balorazioak jasotzeko loturak eskaini, labsindikatua.org/segimendua, ela-sindikatua.org/balorazioa, eta abar". Azalpena bi kontsigna oihukatuz amaitu zuen: "Smartphonik gabe, iraultzarik ez! Gora Euskal Herria konektatuta!". Juan Cruz Lakasta eta Zaldieroa (Berrian)
katalaneratik itzulpena:
MOZTU EGIN BEHAR BADUTE, MOZTU DEZATELA ONGI!! EL SINDICATO CCOO UTILIZA LA NUEVA REFORMA LABORAL PARA DESPEDIR A SUS 24 EMPLEADOS DE LA PLANTILLA DE FOREM (GALICIA) El sindicato CC.OO. ha hecho efectivo el expediente de regulación de empleo(ERE) extintivo para 24 personas de la fundación Forem, al concluir este miércoles sin acuerdo el periodo de consultas, informa a Europa Press una portavoz de los trabajadores, María Díaz. La salida de esas 24 personas, con indemnizaciones de 20 días por año trabajado como autoriza la nueva reforma laboral, se formalizará el próximo viernes, cuando acudan para firmar el finiquito. Los trabajadores denuncian "las formas" y el "poco tacto" de la organización sindical durante todo el proceso, además de criticar que no accediera a la mediación como así lo solicitó la asamblea de empleados que se declaró en huelga indefinida la semana pasada. ... María Díaz ha reprobado que "no han modificado ni un ápice las indemnizaciones" y ha señalado también que dos técnicos verán reducida su jornada laboral. "Ahora ya pasamos a manos de la justicia si ha lugar. No hay más acciones", ha apuntado antes de lamentar que se rechazase la mediación, pues CC.OO. fue promotor de esta vía con la que la plantilla de Forem buscaba que las condiciones de los despidos fuesen "menos dolorosas". Así las cosas, indica que la situación es "penosa" y entre los empleados existe "mucho descontento". ... resalta María Díaz, quien llama la atención sobre el "llanto global de las 31 personas" que estuvieron en huelga. "Lamentablemente, nuestro patrón y nuestro sindicato se han portado igual", ha advertido. EL PAIS (2012-10-03)
16
2012 AZAROA
stee-eilasirakaskuntzapublikoa