Irakaskuntza Publikoa 97.zkia

Page 1

Irakaskuntza EAE Publikoa 97

Lege gordailua BI-2729/00

www.stee-eilas.org

zenbakia

2013ko u r t ar r i l a


aurkibidea Lau urteko beste txanda bat?

2

Editoriala

3

LAU URTEKO BESTE TXANDA BAT?

Oso kezkatuta jarraitzen dugu jendartearen gehiengoa etenik gabe jasaten ari delako gobernu ezberdinek hartu dituzten neurriak. Bizitzen ari garen eta sortu ez dugun krisiaren ondorioz, gobernarien politika liberalek egurra 4-5 baino ez dakarte: ongizate estatua gogor astindu, zerbitzu publikoak kaltetu, oinarrizko eskubide laboralak kinka larrian 6-7 jarri, ezberdintasunak areagotu, langabezia mugarik gabe handitu eta pobrezia maila neurri beldurgarrian hedatu. Ez da pano8 rama makala!

LOMCEren inguruko zalantzak

Haur etxeak

Lan Osasuna

Eta gure lan hitzarmena?

Hezkuntza mundua, oinarrizko zerbitzu publikoak bezala, ez da eraso andana honetaz libratzen. Azken urte hauetan gauzatzen joan diren murrizketen ondorioz, hezkuntzaren kalitatea benetako arriskuan jarrita dago dagoeneko. Langileon lan baldintzak amaierarik gabe urratzeko asmoa dutela dirudi, lapurreta ekonomiko zuzenak barne.

9

Etxe kaleratzeak ez gertatzeko irtenbidea hau al da? 10

Sexismoari aurre egiteko LOMCEri EZ

11

Eialstasuna Saharan

12-13

Lan legepekoak

14-15

Kontrazala

2

Hau guztia are gehiago gordintzera dator Wert ministroaren LOMCE delakoaren gerra-adierazpena. Eskuindar hauek ez dira txantxetan aritzen euren benetako ideologia eta asmo politikoak gauzatzeko ahaleginetan.

Urteetan lortutako eskubideak -norberarenak, kolektiboak eta sozialak-, zerbitzu publikoak, ongizate estatuak eta subiranotasuna eskubideak eraso imajina 16 ezina jasaten ari dira. Hego Euskal Herrian duintasunez erantzun dugu, gehiengo sindikala osatu dugun sindikatuen inplikazioa nabarmenduz mobilizazio dinamikak sustatzeko garaian. Hala ere, badugu zer landu, oraindik ere, langileon artean eta jendartean oro har hedatuta dauden amorrua eta ezadostasunak bideratzeko. Etsipen jarrerak, krisi-egoeraren ondorioak partekatzeko sermoi faltsuak, edota panorama politiko eta sindikalean ematen diren gorabeherek ez dute asko laguntzen erantzun sendoak bideratzeko garaian, baina borroka horretan jarraituko dugu. Ez dugu zalantzarik eraso berriak etorriko direla eta, ezinbestean, indarrak batu eta aurre egin beharko diegula.

STEE-EILAS

2013 URTARRILA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


EDITORIALA Argazkia osatzeko, Gobernu berria dugu. Adierazpen ugari egiten ari dira partaide ezberdinek eta neurri gutxi batzuk ere hartu dituzte, langileei dagokionean kezkatzekoak. Ordainsarien kontuarekin estreinatu dira eta, denok dakigun bezala, ezin esan bide onetik jo dutenik, joko tranpati horretan aurreko gobernuaren erabateko kolaborazioa izan dutelarik. Lasai egoteko aukera handiegirik ez digute ematen. Murrizketak, administrazioaren egitura argaldu, egoera larria… eta antzekoak dira nagusiki entzuten dizkiegunak. Halako aurrerapenekin zer etor daitekeen imajinatzea ez da oso zaila. Baina are gehiago kezkatzen gaitu eragile ezberdinek esaten dutena (eta duguna) entzuterakoan duten jarrera. Badirudi askoz ere handiagoa eta finduagoa dutela eskuineko belarria, CONFEBASKek, Madrilek, bankariek eta enparauek esaten dutena entzutekoa, ezkerreko belarria baino, jendartearen eskaerak, langileon aldarrikapenak eta antzekoak entzutekoa baino. LOMCEren inguruan Hezkuntza Sailburu berriak egin dituen zenbait adierazpen ere kezkatzeko modukoak dira. Negoziatu eta hobetu behar dela, ez duela legea ez betetzea pentsatzen… eta gisakoak entzutean ez dugu horrenbestetan aldarrikatutako eskumenen defentsarik ikusten. Bagenekien Eusko Jaurlaritzak ez zuela bat egingo gure salaketa eta mobilizazio proposamenekin, baina hortik erakutsi duten epelkeriara tarte galanta dago. Behin eta berriro aipatu dituzte "marra gorriak", hezkuntza, osasungintza, eta gizarte zerbitzuak direla zehaztuz. Aukera paregabea dute hori egiaztatzeko aurrekontuak egiterakoan: handitu ditzatela atal hauei dagozkien partidak. Hezkuntzako gastuetan hortxe dago Europako erreferentzia: BPGren %6. Badute adibide xumeagoa ere benetan ari direla egiaztatzeko: ordezkapenak bete ditzatela lehen egunetik (oposizioan zirenean salatu zituzten aurrekoek ezarritako neurriak). Baditugu adibide gehiago bide horretatik aurrera egiteko: agortuta dauden lan hitzarmen guztiak berritzeko benetako negoziazioa ireki dezala langileon ordezkariekin, oinarrizko arau demokratikoak errespetatuz. Hau guztia bezain garrantzitsua litzateke Hezkuntzako gai nagusietan adostasun zabalerako bideak irekitzea, gainontzeko alderdiekin eta hezkuntza komunitateko eragileekin, behar dugun hezkuntza sistema eta ereduak bertan definitu eta erabakitzeko. Edo… beste lau urte joango dira, aurrekoetan bezala?

La mayoría de la sociedad está sufriendo las duras consecuencias de la crisis económica y de las medidas que están imponiendo los diferentes gobiernos, dañando gravemente los servicios públicos, derechos laborales y sociales básicos y con unos índices de desempleo inaguantables. La enseñanza no ha quedado al margen de estos recortes y está recibiendo otros agresiones no menos nocivas, como la llamada LOMCE del ministro Wert. Hemos respondido con contundencia a los diferentes ataques a pesar de que las dificultades no han sido pocas. Y habremos de seguir haciéndolo, pues los recortes van a seguir. Tenemos nuevo gobierno en la CAV. Las pocas medidas que ha tomado, como el adelanto de las pagas, así como sus primeras declaraciones sobre la necesidad de recortes, de adelgazar la administración, de la gravedad de la situación… no son buenos presagios de lo que va a venir. Su actitud insulsa ante el ataque de la LOMCE nos parece preocupante. Parecen más proclives a escuchar y atender a CONFEBASK o a Madrid que a las reivindicaciones laborales y sociales. Ahora tienen la posibilidad de demostrar lo que están dispuestos a hacer: que aumenten los presupuestos de educación hasta el 6% del PIB, que cubran las sustituciones desde el primer día y que inicien los procesos de negociación en todos los sectores con convenios agotados. No sería menos importante que se buscaran los consensos necesarios para acuerdos amplios en temas fundamentales como el del sistema educativo propio, los modelos lingüísticos... a no ser que se pretenda que pasen otros cuatro años.

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2013 URTARRILA

3


LOMCEREN INGURUKO ZALANTZAK Hainbat zirriborro ezagutu ondoren, lege atzerakoi eta arrotz honek gure lanaren gainean izango dituen eraginak aurreikusten hasi gara. Bat ere ez da ona, baina batzuk benetan maltzurrak Azken urteetan, eta Estatu mailako bi partidu politiko nagusiek bultzaturik, izan dugun Hezkuntzako Legeen segidan, (... -LOGSE - LOCE - LOE - ...) LOMCE-ren txanda heldu da. Asko esan da lege atzerakoi eta zentralista honi buruz lehenengo zirriborroa agertu zenetik, eta asko geratzen da esateko oraindik azken formulazioa agertu arte. Dena den, nahiz eta puntu zehatz batzuetan aldaketak egon, legearen helburuak zeintzuk diren argi daukagu eta, zoritxarrez, ez dugu espero ildo nagusietan aldatzerik gertatzerik. Beraz, irakasleon eguneroko eta urteroko lanean zein izango den bere eragina hasi gaitezke aurreikusten. Hona hemen, galdetegi moduan, sortu ahal zaizkigun kezka batzuk: Galdera- Orain arte, Lehen Hezkuntza ziklotan banatuta zegoen, bai ikasle bai irakasleentzat. Eta LOMCE-rekin? Erantzuna- LOMCE-k sei mailatan banatzen du Lehen Hezkuntza, ziklo barik. Beraz, urtero ebaluatu eta erabaki behar da ikasleak promozionatzea edo ez. Era berean, ez dago argi umeak tutore berberarekin bi urtez egongo diren, orain bezala, edo urtero aldatuko diren. Hasierako zirriborroan agertu ez bazen ere, gero sartu dute etapan behin bakarrik errepikatu daitekeela. G- Baina promozionatzeko ebaluazioak orain bezalakoak izango dira? E- Ez. Hirugarren eta seigarren mailak amaitzean egingo dira ebaluazio bereziak: kanpoko langileek gauzatu eta zuzenduko dituzte eta ikasleei maila errepikarazi ahal diete. G- Orduan, DBH-n ere ez da ziklorik egongo? E- Ba, bai, baina nahiko bereziak. Lehenengo hiru urteek ziklo bat osatuko dute; laugarrena solte doa eta bi motatakoa izango da: "aplikatua", Lanbide Heziketara zuzendua, edo "akademikoa" Batxilergoari begira. DBH amaitzean, azterketa desberdinak daude eta Graduatu titulu desberdina lortzen da kasu bakoitzean. Azterketa horiek, Lehen Hezkuntzakoak bezala, Madrilen diseinatuko dira eta kanpoko irakasleek gauzatu eta zuzenduko dituzte. G- Horrela erraztuko da ikasle gehiagok DBH

4

titulua lortzea? E- Ez dugu uste, orain baino aukera gehiago egongo direlako ibilbide nagusitik ateratzeko: posible izango da DBHko bigarren maila amaitu eta "ikasketa egiaztagiria" lortzea, handik zuzenean asmatu duten "Oinarrizko Lanbide Heziketa"-n sartzeko. Ikasketa hauek egiten dituztenak zuzenean doaz Lanbide Heziketara, Graduatu tituluari agur eginez. G- Eta ikasgai berberak izango dira? E- Ez. Aldaketa batzuk daude. Lehen Hezkuntzan, ingurune ikasgaia bikoiztu egiten da, natur eta giza zientzietan, garai batean bezala. Erlijioa derrigorrezkoa da etapa guztietan eta bere alternatibak izen berria du: "Valores Culturales y Sociales" eta Hiritartasuna desagertzen da Lehen eta Bigarren Hezkuntzatik. Xelebrea da ere Batxilergoan Historiarekin gertatzen dena: Espainiakoa derrigorrezkoa da, baina Munduko Historia Garaikidea, ostera, ez. G- Zer berri zuzendaritzari buruz? E- Alde batetik, aukeratzeko era: Gobernuak araututako ikastaro bat gainditu beharko da zuzendaria izateko. Bestetik, berdin barematzen da barruko edo kanpoko irakasle izatea eta batzorde batek aukeratu behar du. Batzorde horretan irakasleen ordezkarien kopuru zehatza Hezkuntzako Administrazioek finkatuko dute baina %15 izan daiteke, adibidez. Beraz zuzendaria, ikastetxez kanpokoa izateaz gain, ikastetxez kanpokoek aukera dezakete. G- Baina zuzendariaren Kontseilua dugu.

gainean

Eskola

E- Ba, aurrerantzean ez da horrela izango. Aurreko legeak "finkatu", "erabaki", edo "aprobatu" esaten zuen bitartean, LOMCE-k esaten du OOG-k, "ebaluatu", "informatu" edo "proposatu" egingo duela, azken hitza beti zuzendariari emanez. Gainera, LOMCE-k uste du zuzendariaren papera sustatzea inportantea dela hezkuntza kalitaterako, eta aukera berriak ematen dizkio, adibidez, zerrendetako ordezko bat atzera bota edo bere ikastetxean lan egiteko merezimendu eta baldintza zehatzak ezartzea.

2013 URTARRILA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


G- Nola geratzen da euskara ikasgaia beste hizkuntzen artean? E- Hiru ikasgai mota daude: "troncales" (gaztelania eta lehenengo hizkuntz atzerritarra, besteak beste), "específicas" (bigarren hizkuntz atzerritarra, esaterako) eta "de especialidad". Azken talde honetan sartzen da euskara. Ez dugu argi zeintzuk izango diren bereizkeria honen eragin guztiak, baina ez dirudi hasierako puntu ona denik; DBH titulua lortzeko egin behar den azterketan, adibidez, ikasgai "troncales" eta "específicas" besterik ez dira aipatzen.

razteko izan den eztabaida faltaren ondorioak oraindik ari dira nabarmentzen. Ez dakigu zenbat zirriborro gehiago ikusiko dugun eta noraino aldatuko diren. Legea ikasturtea amaitu baino lehen onartzeko asmoa dute eta, horrela, hainbat atal hurrengo ikasturtean ezarri beharko lirateke: LHko 1go, 3. eta 5. mailak; DBHko 1go eta 3.a eta Batxilergoko 1goa.

G- Eta euskaraz ikastea? E- LOMCE-k onartzen du euskaraz ikasteko aukera, baina ez du bermatzen. Gaztelaniaz ikastea, ordea, guztiz bermatuta dago. Zuzenean aipatzen da gaztelania ezin dela baztertu (beste hizkuntzak bai) eta ikaslea ezin bada publikoan edo kontzertatuan gaztelaniaz eskolatu, administrazioak ordaindu beharko dizkie gurasoei eskola pribatu baten gastuak. Lehen Hezkuntzako ebaluazio bietan egiaztatuko da "ama hizkuntza"-ren konpetentzia, eta ez ikasketa hizkuntzak. Hau gaztelania ez diren estatuko beste hizkuntzen kontra jotzen du zuzenean, baina gainera literalki eta nahiz eta surrealista irudi, behartuko luke zenbait ikasleren konpetentzia arabieraz, errumanieraz eta beste hainbat hizkuntzaz neurtzera... G- Noiz gauzatuko dira aldaketa hauek? E- LOMCE, formalki, LOE-ren moldaketa bezala aurkeztu nahi izan dute prozedura laburtzeko eta ahalik eta lasterren martxan ipintzeko. Baina abia-

LOMCE Tras la aparición y análisis de varios borradores sucesivos, ya podemos hablar de la influencia y problemas que surgirán en nuestro trabajo a causa de la aplicación de esta ley centralista y reaccionaria: desaparición de ciclos en primaria, cuarto de la ESO segregado, "puesta en valor" de la religión, direcciones omnipotentes, jerarquización de las lenguas con predominio absoluto del castellano… son algunos de los cambios que, entre análisis erróneos, continuas improvisaciones y fines inconfesables, pueden condicionar y marcar nuestra labor en los próximos años. Ninguno de estos cambios nos parece bueno y algunos son realmente perversos.

MARTXOAREN 2an MOBILIZATU GAITEZEN!

ESAN DEZAGUN EZ! LOMCERI EZ! stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2013 URTARRILA

5


HAUR-ETXEAK Haur-etxeak (casas nido) Eusko Jaurlaritzak 2011-ean sortutako proiektu berria da. Egitasmo honek 0-2 zikloa pribatizaziora eta emakumeak espazio pribatuetara daramatza. Gobernu berriak jarraituko du eredu hau bultzatzen? Haur etxeak edo "casas nido" proiektua, EAE-n 0-2 ziklorako zuzenduta dagoen zerbitzu pribatu bat da diru publikoarekin bideratzen dena. Proiektu honek, izenak dioen bezala, umeen zaintza etxe partikularretan kokatzea du helburu. Bertako langileak, hau da, zaintzaileak, bere etxe pribatuan (familia bizi den espazio berean) zainduko ditu umeak, 4 gehienez. Horretarako baldintzak: ama izatea(!) OHO titulazioa eta 250 orduko formazio berezia. Euskararen eskakizuna zein den ere, ez dute argitzen. Haurrak 10 ordu egon daitezke eta, gehiago nahi izanez gero, luzatzeko aukera izango lukete (gauetan eta asteburuetan zerbitzua ematea aztertzen ari dira). Zerbitzua ez da batere merkea, 240 euro 4 orduengatik eta, denbora gehiago egotekotan, ordu bakoitzeko 60 euro gehiago. Azkenik, haur bakoitzak janaria etxetik eraman beharko du. Bi urte pasatu dira Gema Zabaletak (Enplegu eta gizarte gaietarako sailburu ohia) Agintzari enpresaren bitartez proiektu hau abian jarri zuela. Aipatu behar da Isabel Celaak, adin honetarako apustua hezitzailea izan behar zuela eta bere gobernuaren helburua berdina omen zela, zioela. Bide beretik, Wert ministroaren planteamenduen aurka agertu zen, hark 0-3 tartea familia eta lanaren uztartze soila zela esan zuenean, hezkuntza arloa guztiz baztertuz. Gauzak horrela, iraila berri txar batekin hasi ginen: haur-etxe batzuk jadanik martxan zeuden (Bergara, Artziniega, Murgia, Dulantzi, Bilbo, Donostia…) eta gehiago irekitzeko helburua dute (Deusto, Arrakundiaga, Uribarri, Amorebieta, Galdakao, Durango, Gorliz, Las Arenas, Berango, Leioa, Barakaldo, La Peña, Barrika, Ametzola...). Sare hau handitzeko, Gasteizen eta Donostian hitzaldiak emateaz gain, beste herri batzuetan ere egin dituztela jakin dugu.

Proiektu hau burutzeko Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak hitzarmena sinatua du AGINTZARI Gizarte Ekimeneko Kooperatibarekin. Dagoeneko 400.000 Euro jaso ditu, krisi garaian eta zerbitzu publikoen murrizketak pairatzen ari garen honetan. Gema Zabaletak zerbitzu honen bitartez gizon eta emakumeen artean zaintzak eta lanak era orekatuan banatzeko bidea zabaldu nahi zutela esan arren, kontrako emaitza lortzen ari da. Emakumea etxera eta espazio pribatuetara bultzatzen ari dira. Badira urte batzuk Haurreskolak-Partzuergo publikoa sortu zela. Bere ibilbide txikian, dagoeneko, 230 haurreskola jarri dira martxan, milaka ume pasa dira bertatik eta ehunka lanpostu sortu. Eusko Jaurlaritzatik, ordea, kalitatezko zerbitzu publiko unibertsal eta doakoa bultzatu beharrean, honen aurka harriak botatzen hasi da. Haur Etxeen zerbitzua martxan jartzean, haur hezkuntzako lehen ziklo hau pribatizaziorako bidean jarri dute. Haur-etxeak proiektua kalitatezko hezkuntzatik oso urrun dagoen eredua da, eta haurren zaintzaz arduratuko diren profesionalek jasotzen duten formakuntza eskasarekin, ez dago arlo pedagogikoa bermatzerik. 0-2 etapa asistentziala izateaz gain, hezitzailea ere badela urteak daramatzagu sindikatutik aldarrikatzen, eta Haur etxeak bezalako proiektuen aurrean gogor jarraituko dugu 0-3 zikloa publikoa, unibertsala eta doakoa izan behar dela defendatzen. Gobernu berriari, beraz, "haur etxeen" proiektua bertan behera uztea esijitzen diogu.

¡NO A LAS CASAS-NIDO! El anterior gobierno vasco activó con dinero público (400.000 euros) a través de la empresa Agintzari el proyecto de "casas nido". Las casas nido son domicilios particulares, donde la cuidadora puede tener hasta 4 niñ@s. Para ello, se requiere haber sido madre (!), tener la EGB y un curso formativo de 250 horas. Este proyecto lleva a las mujeres al espacio privado, choca con la oferta pública de calidad del Partzuergo Haurreskolak y señala el principio de la privatización del ciclo 0-2 años. Desde Stee-Eilas seguiremos reivindicando un ciclo 0-3 gratuito y universal, y pedimos al nuevo gobierno que abandone el proyecto de las "casas-nido".

6

2013 URTARRILA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2013 URTARRILA

7


LAN OSASUNA Lanpostuak egokitzeko protokoloa Pasa den ikasturtea berrikuntza handi batekin bukatu genuen lan osasunaren arloan. Hiru ikasturtez lantzen egon ondoren, maiatzaren 30an administrazioak eta sindikatuok osasun arazoengatik lanpostua egokitzeko protokoloa sinatu baikenuen (bazen garaia). Protokolo honek "Lan arriskuen Prebentzio Legea"ren 15 eta 25garren artikuluei erantzuten die: alde batetik prebentzio printzipioak garatzen dira, lanpostua egokitzearena barne, eta bestetik enpresak langileen ezaugarriak zein lan-egoera bereziak kontutan hartu behar dituela agintzen du, bereziki egoera hauek aldi-baterakoak direnean. Sinatu genuen egunean, akordioa hurrengo egunetik aurrera indarrean jarriko zela esan ziguten. (Beraz, protokoloa indarrean dago). Baina oraindik ez zekiten nola argitaratuko zuten (agindua, ebazpena...) eta guk dakigula ez zaio zabalkuntzarik eman.

Badakigu aurreko gobernuarekin gauza asko gelditu zirela egiteke eta garai txarrean gaudela, baina zoritxarrez ohituta gaude langileen osasunarekin lotuta dauden arazo edo eskaerak zerrendaren azkenerako gelditzera beti. Hala ere, gobernu berriari ere (oraindik ez dakigu batzordean zein aldaketak egongo diren) gure zahar-berriko eskaerak aurkeztuko dizkiegu: - lanpostu egokitzapenak - mediku azterketen maiztasuna - lanpostuen arrisku ebaluazioak, psikosozialak barne - segurtasun laguntzaileentzat ordu kreditua igotzea (prebentzio delegatuentzat ere bai) - lanbideak sortutako gaitzez (muskulueskeletikoak, ahotsekoak zein nerbioetakoak) gaixotasun profesional bezala tratatzea - gure lanaren duintasunarekin lotutako eskaerak

Protokoloak, osasun arazoengatik zerbitzu eginkizunetan urte asko daramaten langileentzat egokia den lanpostu finkoa ematea du helburuetako bat. Honelako hainbat kasu daude eta bilera horretan irailaren hasieran batzorde finko bat osatzeko konpromisoa hartu genuen. Bertan prozedurak ezarri, lehentasunak markatu, kasuz kasu aztertzen hasi eta hainbat egoerei behin-betiko konponbidea eman behar zitzaien. Iraila aspaldi pasa da, gobernu aldaketa izan dugu tartean eta gai honi buruz zein langileen arrisku prebentzioarekin lotutako gai guztiei buruz ere ez dugu berririk izan.

SALUD LABORAL: PROTOCOLO DE ADECUACIÓN DEL PUESTO DE TRABAJO El pasado 30 de mayo sindicatos y departamento, después de tres cursos de trabajo, firmamos el protocolo de adecuación de puestos de trabajo por motivos de salud. Entre las diferentes medidas se recoge la posibilidad de adjudicación de destino definitivo al personal que lleva años en situación de comisión de servicios. Ese día se adquirió el compromiso de formar una comisión para el estudio de los casos y la elaboración de un procedimiento. Con el cambio de gobierno, (a día de hoy no sabemos qué cambios habrá en el comité) todo está parado. Desde STEE-EILAS seguiremos reivindicando la necesidad de proteger la salud: adecuación de puestos de trabajo, reconocimientos médicos, evaluación de riesgos incluidos los psicosociales, crédito horario para delegados de prevención y colaboradores-as de seguridad, reconocimiento de enfermedades profesionales...

8

2013 URTARRILA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


ETA GURE LAN HITZARMENA? Gu denon lan baldintzak arautzen dituen Lan Hitzarmena pasa den abenduaren 31an bukatu zen eta automatikoki luzatu da beste bat sinatu arte. Irakaskuntza publikoak inoiz izan duen Akordiorik txarrena, murrizketak, ordezkapen sistema berria, gure arteko ezberdintasunak… ezarri zituena hiltzeko zorian dago. Eta berria, noiz? 2010eko uztailan argitaratu zen aurreko ikasturtean negoziaketa hitza merezi izan ez zuen prozesu baten ondorioz, CCOOk eta UGTk gutxiengoan sinatu zuten Lan Hitzarmena. Dena zegoen aurretik hitzartuta orduko Hezkuntza Sailaren (PSE) eta bere sindikatu jarraitzaileen artean. Hurrengo urtean egin ziren Hauteskunde sindikalen emaitzek sinesgarritasun gehiago kendu zioten sinadura horri (%27). Irakaskuntza Publikoak inoiz izan duen Lan Hitzarmenik txarrenak bide eman zien hiru urte hauetan jasaten ari garen murrizketei: plantilak (RPTetan), ordezkapenak (5. Edo 6. egunetik aurrera), formazioa (Iraleko kupoa), pizgarri ekonomikoak (tutoretza, koordinatzaileak…), sexenioen kapitalizazioa bertan behera uztea… Horrek guztiak ekarri digu lan karga handiagoa lanean ari garenoi eta lan eskasia eta prekarietatea ordezko taldeari.

1. Negoziazioen zabaltzea lehen bai lehen 2. Hiru urte hauetan ezarritako murrizketa guztiak bertan behera uztea 3. Galdu dugun eroste ahalmena berreskuratzea (2009. Urteko soldata dugu) 4. Baliabide gehiago ematea, batez ere Haur hezkuntzan 5. Ordezkapenak betetzea lehenengo egunetik 6. Irakasle ordezkoen lan baldintzak hobetzea eta zerrendak irekitzea 7. … Prest dago Hezkuntza Saila berria gure eskaerei aurre egiteko? Gu, bai, prest gaude, beti bezala, aipatu guztiaren alde borrokatzeko.

Gainera, txarra ba zen, bete ere ez zen egin: "carrera docente" delako asmakari gaiztoa ez zen abian jarri, (zorionez), erretiro-sariak bertan behera gelditu ziren (zoritxarrez), funtzioak betetzen ez duten irakasleentzat ez da pizgarririk ezarri… Hiru urte pasa dira dagoeneko eta Lan Hitzarmenari bukatu zaio bere denbora, pasa den abenduaren 31an. Une honetan luzapenean dago beste bat sinatu arte. Hurrengoari begira gure eskaerak gobernu berriari argiak dira:

¿Y NUESTRO CONVENIO LABORAL? En 2010 firmaron CCOO y UGT el Acuerdo Laboral para tres años de la Enseñanza pública. Las elecciones sindicales del 2008 deslegitimaron aún más esa firma. El peor acuerdo de nuestra historia impuso los recortes que padecemos actualmente: en plantillas, en sustituciones, en formación… y estableció la discriminación salarial entre los y las que trabajamos en condiciones similares: complementos económicos por diversas funciones, sistema de sexenios… Todo ello trajo como consecuencia el aumento de la carga de trabajo para todos y todas y la absoluta precariedad para el profesorado sustituto que vio cómo desaparecían sus oportunidades de trabajar. Este Acuerdo finalizó el 31 de diciembre pasado y es hora de negociar uno nuevo. Nuestras exigencias al nuevo gobierno son claras: apertura de negociaciones para consensuar un acuerdo que anule todos los recortes impuestos en estos tres años, recuperación del poder adquisitivo perdido (ganamos como en 2009), aumento de plantillas, profesorado de apoyo sobre todo en E. Infantil, cobertura de las sustituciones desde el primer día…

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2013 URTARRILA

9


JENDARTE MUGIMENDUAK

ETXE KALERATZEAK EZ GERTATZEKO IRTENBIDEA HAU AL DA? Berriro ere etxe kaleratzeaz eta etxebizitzaz hitz egitera gatoz. Baina oraingoan instituzioetatik eta komunikabideetatik eman duten erantzunei buruz arituko gara. Azken hilabeteetan Euskal Herrian etxebizitza kaleratze atarian egon diren eta bere buruaz beste egin duten bi kasu ezagutu ditugu, Barakaldon bat eta Tuteran bestea. Heriotzak iristen direnean guztiok eramaten ditugu eskuak burura: epaileak, politikoak, tertulianoak... denak atsekabetzen dira eta irtenbideak aurkitzeko beharra eskatzen dute. Baina irtenbideak zeri? Etxebizitzaren arazoari edo etsipenagatik gertatutako suizidioei? Benetan nahi al da gaia sakon tratatzea? Zergatik orain agertzen diren aktore desberdinek ez dute nahi izan benetako soluziorik eman urteetan zehar? Orain arazoa aspirina batekin sendatu nahi da, konturatu dira etxe-kaleratzea arazoa larria dela eta, presaren presaz, zerbait plazaratu behar dute jendartea lasaitzeko. Baina hemen ez dago ezer berririk, politikariei eta kazetariei gaia eskuetatik ihes egiten dienean hasten dira erreakzionatzen. Orduantxe hainbat komunikabidek beraien makinaria guztia martxan jartzen dute, sekulako irudiak eta titularrak erakusten, haserre giroa sortuz jendearen artean. Une hartan agertzen dira politikariak lege berriak aldarrikatuz, analisi serio bat egin gabe bi edo hiru neurri populista ezarriz jendearen nahiak apaltzeko asmoz. Eta hortxe bukatzen da, hurrengo berri ikaragarri bat izan arte.

Dudarik gabe neurri ospetsuena da bi urteko luzapena emango dietela okerren dauden familiei, Espainiako gobernuaren hitzetan. Oker dauden famili hauek betebehar batzuk izan behar dute etxe kaleratzerik ez izateko: urtean 19.200 euro baino gutxiago sartzea famili horretan, etxebizitza bat bakarrik izatea, diru sarreren %50 hipotekan erabiltzea, familia ugaria izatea, ume txiki bat edukitzea bere kargu, langabeziaren diru ordaina agortua izatea eta horrela beste puntu mordo bat. Beraz, bakarrik oso egoera larria dauden familiei luzatuko zaie, baina beste guztiekin zer gertatzen da? Galdera honen erantzuna erraza da, arazoak berdin jarraitzen du. Beste neurri ospetsu bat etxebizitza parke bat sortzea izan da, alokairuan uzteko etxe kaleratzeak izan dituztenei. Hor gelditzen da gaia, ez dutelako argitu nola gauzatuko diren alokairu hauek. Banketxeekin eta kutxekin ari dira negoziatzen dauzkaten etxeekin etxebizitza parkea osatzeko, hau da, lehenengo etxea kendu eta gero beste bat alokairuan utzi, hau da kaka nahastea! Kea saltzen ari dira, ke beltz beltza, esku pilota partida bat balitz eta bankak jokatuko balu bezala. LA BANCA NUNCA PIERDE. Lege erreforma honek ez dakar aldaketarik, hau da, etxea kentzen dizutenean ordaindu gabeko kuotak ordaintzen jarraitu beharra suposatzen duen bidegabekeriaren aldaketarik. Hipoteka kentzeko 'ordainean ematea' onartu ez, eta banketxearekiko zorra pisua ematearekin kitatzearena aipatu ere ez da egiten.

STEE-EILASetik botere publikoei arazoa konpontzeko benetako neurriak har ditzatela exijitzen diegu. Nazkatuta gaude kalean uzten gaituztenei dirua nola ematen dien ikusteaz eta sortu ez dugun krisia ordaintzeaz!

Las últimas medidas adoptadas por el gobierno español no incluyen modificaciones legislativas, sino únicamente una serie de cambios en aspectos finalistas y alguna que otra reinterpretación de propuestas ya planteadas como el alquiler social, eso sí, todo sin carácter retroactivo. No contempla modificaciones en las leyes sobre las que se sustenta (Ley Hipotecaria y la de Enjuiciamiento Civil), de modo que nada de dación en pago ni de poner unos límites sobre los intereses de demora). Desde STEE-EILAS pedimos a los poderes públicos que tomen las medidas necesarias para solucionar esta sangría. Estamos hartos de que se ayude a los mismos bancos que nos dejan en la calle y tener que pagar la crisis sin haberla provocado.

10

2013 URTARRILA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


EMAKUMEA

SEXISMOARI AURRE EGITEKO, LOMCERI EZ! Emakumeok hezkuntza mundura hurbildu eta sartzeko bidea zailtasunez eta oztopoz beteriko ibilbidea izan dugu. Gainera, eskolaren beraren bilakaeran, bertan landu eta garatu diren ezagutzak ikuspuntu androzentriko batean oinarritutakoak dira. Neska eta mutilentzako eduki desberdinak zeuden eskola bereizitik (segregatuak) eskola mistora pasa zen neskak eta mutilak espazio berbera konpartituz, baina eduki berberak irakasten zaizkie, eredu maskulinoan oinarritutakoak, hain zuzen. Hori guztia kontuan hartuta, 80. hamarkadan hainbat irakaslek hezk u n t z a k o proiektu ez sexistaren alde apustua egin zuten eta, era ofizialean ez izan a r r e n , Hezkidetza lantzen hasi zen eskoletan eta formaziorako mintegiak, lan taldeak, jardunaldiak... sortu ziren. 90. hamarkadan, LOGSE legeak curriculum ofizialean sartu zuen hezkidetza eta zehar lerro moduan landu behar zen curriculumeko arlo guztietan. Askotan gertatzen den bezala, Administrazioak legeak esaten zuen guztia martxan jartzeko beharrezkoak ziren inbertsioak eta baliabideak ez zituen bermatu, eta hezkidetzako esperientziak aurrera joan ziren arlo honekin bereziki konprometitutako irakasleen eskuetan geratu zirelako, berriro ere. LOEk hezkuntza komunitateak onartutako hezkuntzako proiektu ez sexistatik zerbait bereganatu bazuen, gutxi izan arren, LOMCEk hezkuntza ez sexistarekin eta inklusiboarekin zerikusia duen guztia desagerrarazten du. Irakurtzen hasi eta atentzioa ematen duen lehenengo gauza, testu osoa maskulinoz idatzita

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

egotea da, Berdintasun Legeak hizkuntza ez sexista erabileraren inguruan ematen dituen aholkuei uko eginez. Baina murrizketa ideologikoa hizkuntzaren tratamendutik askoz haratago doa, LOMCEk berdintasunaren eta aniztasunaren trataeraren aipamen guztiak ezabatzen baititu. Gauza bera gertatzen da Hiritartasun eta giza eskubideen aldeko arloarekin. Bere momentuan arloa berdintasunaren aldeko eta sexu ezberdinen arteko harremanak era puntualean tratatzen zituelako kritikatu bagenuen ere, gutxienez, gure jendartean dagoen aniztasuna, familia motak, sexu berdineko harremanak... jasotzen zituen. LOMCEk arlo hori, doktrinatzailea delako aitzakiaz baliatuz, "Educaci贸n c铆vica y constitucional" bihurtu nahi du. Hau kontraesana! Berdintasunaz, askatasun indibidualaz zein kolektiboaz, elkartasunaz, justizia sozialaz... hitz egiten duen arloa deuseztatu nahi duen bitartean, indarberritzen dituzte ikastetxe erlijioso ultra-konserbadoreak eta sexuen araberako segregatuak. Hau ez al da doktrinatzailea? Baloreen hezkuntzaren ordez "emprendimiento" eta "Educaci贸n c铆vica y constitucional" ezartzen dute, hau da, balore bakarra enpresarako emprendimenduan datza eta ez pertsonen formazio integrala garatzean eta bizitzarako hezkuntzan. Ikasleen arteko ezberdintasunak eta aniztasuna ezagutzeko eta errespetatzeko, hau da, arlo afektibo-emozionala eta sexuala lantzeko aukerarik ez badago, nola egin ahal diogu aurre sexismoari eta indarkeria sexistari curriculumetik, arlo horiek guztiak desagertzen badira? Beraz, LOMCE delakoari ezetz borobila ematen diogu guztiz atzerakoia, uniformatzailea eta sexista delako, baita azken urteotan eman diren aurrerapausoak (txikiak izanda ere) ezabatzen dituelako ere.

2013 URTARRILA

11


EILASTASUNA SAHARAN Eilastasuna es el Fondo solidario que desde hace 18 años funciona dentro del STEE-EILAS. Con el 1% del presupuesto anual del Sindicato y 5€ mensuales que aportan las personas afiliadas (y algunas no afiliadas) que voluntariamente se adhieren, se completa el presupuesto anual que se aporta a proyectos relacionados con la Educación en diferentes lugares del mundo. Uno de esos proyectos consiste en apoyar el funcionamiento de la Escuela Profesional de Mujeres de Dajla, en los campamentos de población refugiada saharaui de Tinduf. Recientemente Mentxu, una compañera del Sindicato de Vitoria-Gasteiz ha visitado los campamentos y nos cuenta los aspectos más relevantes de este proyecto. Duela gutxi egon zara kanpamentuetan, baina ez da zure lehenengo bisitaldia. Nola ikusi duzu egoera aurrekoekin alderatuta? Gaur egungo egoera asko korapilatu da, batez ere 2011n izan zen borondatezko hiru langileren bahiketaren ondoren. Estatu espainiarrak gertaera hori baliatu zuen giroa berotzeko eta kanpamentuetako egoeraren inguruan neurriz kanpoko alarma pizteko. Krisialdi ekonomikoa eragin latza izaten ari da Saharako errefuxiatuen egoeran, laguntzak asko murriztu baitira. Espainiako kanpo arazoetako ministerioko goi karguek Tindufeko kanpamentuetara langile boluntariorik ez joateko egindako deialdiak are gehiago gaiztotu du egoera. Baliabide gutxiago heltzeaz gain, segurtasunneurriak ezartzeak dirutza handia eta pertsona askoren dedikazioa eskatzen du. Beste aldetik, GKE batzuek alarma horri jaramon egin diote eta borondatezko langileak atera dituzte kanpamentuetatik. Halaber, nabarmen murriztu dira udan kanpamentuetako umeak hartzen dituzten familien bisitak, eta horren ondorioz bertako familiek laguntza eta elkartasun gutxiago jasotzen dute. Azalduko al diguzu zertan datzan proiektua? Dajlako Emakumeen Lanbide Heziketa Eskola 1999. urtean sortu zen Saharako Emakumeen Batasun Nazionalak (SEBM) bultzatuta, kanpamentuko emakumeek zituzten premiei erantzuteko. Dajla kanpamentua oso urruti dago basamortuan eraiki diren gainerako herri-guneetatik eta prestakuntza eskuratu nahi zuten emakumeek beste kanpamentu batzuetako eskoletara joan behar zuten familiako zereginak bertan behera utziz.

12

Eskolaren antolakuntza eta funtzionamendua hobetuz joan da urteak pasatu ahala. Horretan eragin handia izan du STEE-EILASek emandako laguntzak, laguntza horri esker erosi baitira ikastaroetan behar diren lehengaiak eta aldatu ahal izan dira eskolari argi-indarra emateko erabiltzen diren bateriak. Bestalde, laguntza horri esker, eskolaren funtzionamendua urtero bermatu da. Zer-nolako garrantzia dauka Lanbide Eskolak Dajlako emakume errefuxiatuentzat eta nola hartzen dute parte haiek? Eskolak gela hauek ditu: biltegia, ingeles-gela, informatika-gela, trikotatzeko gela, bilera-gela, ikus-entzunezko gela, joskintza-gela, gaztelaniagela, idazkaritza, patioa eta alfonbrak egiteko gela. Honek guztiak eskolako lan-taldeari esker egiten du aurrera. Lan-taldea zuzendariak eta irakasle-taldeak osatzen dute. Beraiek erabakitzen dute urtero zeintzuk diren eskolako funtzionamendurako dituzten beharrak eta zein tailer mota jarri behar den martxan emakumeen prestakuntza beharren arabera. Prestakuntza horri esker emakumeek kanpamentuetako gizartean dauden beharrei erantzuteaz gain, aurrera egiten dute euren garapenean. Eilastasunaren laguntzari esker, eskolaren funtzionamendua urtero bermatzeaz gain, zenbait ekimen eta kooperatiba eratu dira. Gaur egun hainbat emakumek trikotaje lana egiten dute haien jaimetan, aurreko urteetan erositako ehundegiak erabiliz. Bestalde, eskolan prestakuntza jaso duten emakume batzuek kamara-lana egiten dute telebista nazionalean. Zeramika tailerrak era autogestionatuan funtzionatzen du.

2013 URTARRILA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


Zer proposatzen diguzu proiektu hau gehiago bultzatzeko edo sentsibilizazioa sortzeko? Nire ustez, kanpamentuetako emakumeek bere prestakuntza aurrera ateratzeko egiten duten ahaleginak eta hainbeste urte ondoren jarraitzeko erakusten duten indarrak gonbite egiten digute hara joateko egoera ezagutzera eta beraiekin konpartitzera.

Bukatzeko, esan nahi dut ikastetxeetan sentsibilizazio ekintzak antolatzeko aukera dugula. Gasteizko RASDen lagunen elkarteak LHrako eta DBHrako sentsibilizaziorako materialak argitaratu ditu, oso erakargarriak dira eta eskuragai daude doan. Arabako hainbat ikastetxetan sentsibilizazio ekintzak burutu dira jadanik material horiek erabiliz

Bestalde, bertako egoera ezagututa, elkarrekin esperientziak trukatzeko proposamenak egin daitezke, haiek beti daudelako prest esperientziak konpartitzeko. Gainera, proiektu honetaz gain, Eilastasuna fondo barruan, Saharan, beste bi proiektu daude martxan heziketa bereziko eskolak laguntzeko. Horiek aukera ematen digute bertako hezkuntzaren egoera ezagutzeko.

Eskolako idazkaria, atezaina, zuzendaria eta Mentxu

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2013 URTARRILA

13


LAN

LEGEPEKOAK

ERRETIRO PARTZIALA: 61 URTEREKIN... APIRILA ARTE? Urte honetako urtarriletik aurrera, erretiro partziala eskatzeko 61 urte izatearen baldintza indarrean hasi da, baina... Madrilgo Gobernuaren asmoa hori aldatzea da.... Eusko Jaurlaritzak 2012ko aurrekontuetan, gastu publikoa murrizteko ezarri zituen neurrietan, txanda kontratuen aplikazioa bertan behera gelditu zen, gastuaren jaitsiera suposatzen ez bazuen. Honek esan nahi du, erretiro partziala eskatzeko aukera ez dela guztiz desagertu. Praktikan, Administrazioak erretiro partziala hartu nahi duten langileen eskaerak kasuz kasu aztertzen ditu eta pertsonalerako gastuetan kostu ekonomikoa txikiagotzea ekartzen dutenak onartzen ditu, gehienak.

dira: . Adina: 61 urte beteta izatea. . Antzinatasuna enpresan: 6 urte, gutxienez. . Kotizatutako urteak: 30 urte gutxienez. Beraz, norbaitek baldintza hauek betetzen baditu, eskaera lehenbailehen egitea gomendatzen diogu, Madrilgo gobernuak baldintza horiek gogortu nahi dituelako eta dagoeneko tramitatzen ari delako. ANIMO GUZTIOI!!

Gaur egun, langile batek erretiro partziala eskatzeko bete behar dituen baldintzak hauexek

JUBILACIÓN PARCIAL: CON 61 AÑOS... HASTA ABRIL? Los requisitos que se piden actualmente para acceder a la jubilación parcial son: . Tener cumplidos 61 años. . Tener un mínimo de 6 años de antigüedad en la empresa. . Haber cotizado un mínimo de 30 años. Si cumples con estos requisitos te aconsejamos que solicites la jubilación parcial cuanto antes, ya que el Gobierno de Madrid lo está tramitando ya para endurecer estas condiciones.

PRESTAKUNTZA FONDOA Irakasle eta Hezitzaile laboralentzat Pasa den ikasturtean inoiz sufritu dugun porrotik handiena pasa eta gero, gure sektoreko negoziazioak erabat eten egin dira. 2.012. urtean, Hezkuntza Bereziarekin zerikusia duen hobekuntza ikastarorik egina baduzue... ERNE EGON!! Otsailean edo martxoan ikastaro horiengatiko diru-laguntza eskatzeko epea zabaldu daiteke. Ikastaroen egiaztagiriak eta banketxeko abonu-agiriak gorde eta informa zaitez.

FONDO DE FORMACIÓN para personal laboral docente y educativo El plazo para solicitar ayudas económicas para formación realizada en 2012 y relacionada con educación especial puede abrirse en febrero o marzo. ¡Que no se os pase!

14

2013 URTARRILA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


LAN

LEGEPEKOAK

ITINERANTEAK: LANA EGITEA GURE POLTSIKOTIK Azken urteetan Hezkuntza Saila burutzen ari den murrizketen artean, itinerantzietan egiten ari dena ere oso nabarmena da. Duela urte batzuetatik hona, ordutegi barruan zeuden zenbait desplazamenduetarako denbora ken-tzen joan badira ere, ikasturte honetan haratago joan dira, ordainketetan ere arazoak jarriz. Hala, zenbait zonaldeetako langileei atzera bota dizkiete azken hilabeteetako dietak, nahiz eta aurreko urteetan ezarrita zegoen arautegi berean oinarrituta aurkeztuak izan. STEE-EILASen onartezina iruditzen zaigu araudi aldaketarik egon ez bada, eta langileei aldez aurretik inolako jarraibiderik eman gabe, dieta hauek atzera botatzea.

Kontuan izan behar da, gainera, bere lana burutzeko langile bakoitzak aurretik jarritako diru kopurua oso handia dela kasu gehienetan. Administrazioaren jarrera salatu nahi dugu, lekuan lekuko araudiaren interpretazioetan oinarrituz, egunetik egunera kolektibo honekiko egiten ari den agintekeriaren aurrean. Gai hau gertu gertutik jarraituko dugu eta Departamentu berriari, behingoz, itinerantzien inguruko arautegi berri bat adostea exijituko diogu.

ITINERANCIAS: PAGAR POR TRABAJAR Durante este inicio de curso el Departamento de Educación ha echado atrás las dietas de un gran número de itinerantes, que han visto cómo no se les abonaba el dinero adelantado correspondiente a varias mensualidades. No hay que olvidar que este personal, además de poner su coche particular al servicio del Departamento, adelanta el dinero (en ocasiones, bastante) para poder desplazarse a los centros asignados a realizar su trabajo. Desde STEE-EILAS seguimos este tema de cerca y exigiremos al nuevo Departamento la creación de una nueva Normativa de Itinerancias.

IRAKASLE ETA HEZITZAILE LABORALAK Gure sektoreko egoera ezagutu nahi duzue? Lan erreformaren eragina lan hitzarmena negoziatzeko, erretiroak, lan-baldintzak... Jarri zaitezte gurekin harremanetan eta esaiguzue zuekin hitz egitera zein egunetan eta ordutan pasa gaitezken zuen ikastetxetik.

Haznos saber cuándo podemos pasar por tu centro para informarte sobre la situación actual de nuestro sector: reforma laboral, jubilaciones, condiciones laborales...

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2013 URTARRILA

15


16

2013 URTARRILA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.