1 minute read
Eusko Jaurlaritza, zergatik ez egin test masiboak?
Gizateria bere osotasunean gogor kolpatzen ari den COVID-19 pandemiaren ondorio latzak izaten ari dira euskal jendartean, bai osasun arloan, bai alor ekonomiko eta sozialean. Agertoki honetan, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adierazi du funtsezkoa dela birusa duten pertsonak atzematea, horrela kutsatze katea eten eta birusaren hedapen geldiezina ekiditeko. Helburu horrekin, bi dira nagusiki erabiltzen ari diren bideak: test azkarrak eta PCRak. OMEk txosten bat kaleratu du antigorputzak detektatzen dituzten test azkarrak saiakera klinikoen eremutik at ez erabiltzea aholkatuz, eta gomendatu du hauen errendimendu eta diagnostikorako baliagarritasuna ikertzea. Gainera, OMEk berak gogorazi du PCRa dela Covid-19 kasuak detektatu eta baieztatzeko gomendatutako metodoa.
Testuinguru horretan, UPV/EHUko hainbat sailetako zientzialari sare batek, Ikerbasque, Achucarro, Biofisika Bizkaia Fundazioa, Biocruces Bizkaia eta Bioaraba institutuetako ikertzaileekin batera, Covid-19 atzemateko ‘RT-PCR’ test bat garatu du denbora errekorrean. Ekarpen horri esker, euskal osasun sistemak diagnostikorako testen kopurua handitu ahal izango luke, OMEren gomendioekin bat etorrita. Euskal ikerlariek garatutako test hori Carlos III Osasun Institutuak oso arin balioztatu du, %100eko berariazkotasuna eta %92ko sentikortasuna duela ebatzita.
Advertisement
Halere, COVID-19 epidemia gelditzeko ekarpen berritzaile eta beharrezko honen aurrean, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren erantzuna garrantzia kentzea eta gutxiestea izan da, eta hedabideetan gaiari buruzko informazioak isiltzen ahalegintzea. Eusko Jaurlaritzaren jarrera horri dagokionez, gure osasuna arriskua jartzen duen heinean, unibertsitateko kide eta euskal jendarteko partaide gisa honakoa adierazi nahi dugu:
1. Zientzialari taldeari gure zorionik zintzoena adierazi nahi diogu, baldintza zailetan eta denbora ezin bizkorragoan, gai izan direlako euskal gizarteari irtenbide zientifiko berri bat emateko, COVID-19ak kutsatutako pertsonak atzemateko frogak areagotu eta soiltzeko aukera ematen duena. Halaber, beraien auzolana eta ekinbide altruista eskertu nahi diegu, eta baita COVID-19aren kontrako borrokan eta atzematean laguntzeko prestutasuna, egunero milaka pertsonek egiten duten bezalaxe, beraien osasuna eta ongizatea arriskuan jarrita.
2.
3.
4. Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu Pandemiaren Jarraipen Planean aplikatzen ari diren irizpideei buruzko azalpen publikoak eman ditzala, arrazoiak emanez test masiboak ez egiteko, helburu horretarako eskura dituen ekarpen berritzaile hau eta EAEko beste ikerketa-zentroak baliatuz.
Salatu nahi dugu ekarpen zientifiko hau edo bere bultzatzaileak isilarazteko edo zentsuratzeko edozein saiakera aginte instituzionalen aldetik.
Ezinbestekotzat jotzen dugu Euskal Herriko Unibertsitatea gizartearen zerbitzura dagoen erakunde publikoa dela azpimarratzea, ez soilik bere irakas jardunaren bidez, baizik eta berebiziko garrantzia duten ikerketak garatu eta hedatuta.