Haurreskolak Partzuergoa aldizkaria 8. zenbakia

Page 1

Haurreskolak EAE Partzuergoa 8

Lege gordailua BI-2729/00

zenbakia

2012ko martxoa


aurkibidea Editoriala

3

Mahai negoziatzailea

4

Mahai orokorra

5

Aurrekontuak 2012

6

Materialen homologazioa

7

09/2012 DEKRETUA

8

Emakumea: Martxoak 8

9

Erreformaren eskutik prekarizazioa

10

Eilastasun fondoa El Salvadorrekin

11

Greba orokorra

12

2

STEE-EILAS 2012 OTSAILA

stee-eilashaurreskolakpartzuergoa


EDITORIALA Urte berria hasi da dagoeneko, eta ezin dezakegu esan urte berriak gauza hobeak dakartzala. Urte honetan bi gailur menperatzea dugu helburu: Alde batetik mahai orokorreko parte-hartzaileekin eseri beharko gara eta bestetik, mahai negoziatzailekoekin. Sinestezina bada ere, gabon ostean mahaietan eserita jarraitu dugu, baina, ez gauza handirik espero dugulako. Zer dute eskaintzeko murrizketa beldurgarri hauen aurrean? Ez dugu mirarietan inoiz sinistu eta are gutxiago gaur egun, aspertuta, nazkatuta eta oso haserre baikaude aspalditxotik ditugun agintari ahobero hauekin. Sarri, hedabideetan entzun dugun bezala, egoera latza datorrela errepikatzen digute. Denok dakigu egoera hau erreala dela, izan ere, egunero pairatzen baitugu. Hala eta guztiz ere, hainbat urtetan gure esfortzuarekin lortu duguna, gutxi batzuen aginduan ez genuke bat-batean galdu behar, baina zoritxarrez proposatzen dutenarekin atzerakada handia ematen ari gara gure eskubideetan. Barrikadatara itzuli behar al dugu? Nola berreskuratu bestela hainbeste urtetan poliki-poliki eta ahalegin handiz lortu ditugun eskubideak? Lagunok beltzez datorkigun etorkizuna gorriz margotu ahal izango ote dugu? Begi-bistakoa da Gobernu honen helburua eta jarrera: Pribatizazioa. Krisiaren aitzakiarekin apurka-apurka hori da lortu nahi dutena, hau da, zerbitzu publikoak suntsitzea Honetaz guztiaz gain, Haurreskolak Partzuergoan, ikasurte honetan, hauteskunde sindikalak izango ditugu Bizkaian eta Araban, iaz Gipuzkoan burutu baitziren.

2012 MARTXOA

stee-eilashaurreskolakpartzuegoa 3


MAHAI NEGOZIATZAILEA Denok jakingo duzuen bezala, gure lan hitzarmen berria negoziatzeko prozesuan gaude, hau da, mahai negoziatzailean jesarrita gaude. Dagoeneko negoziatzen hasi garenetik bilera batzuk burutu ditugu. Egia esan, ez gaude momentu egokienetako baten, inguruan gertatzen ari dena besterik ikustea ez baitago. Azkenean, beti bezala langileok pariatu behar izaten ditugu ondorioak, gure lan baldintzak eta bizi kalitatea kaskartuz. Hori dela eta, zentzudunak eta errealistak izanik, argi dugu ez dugula asko lortuko. Dena dela, gure indar eta esfortzurik sendoenak jarriko ditugu, egoera hau aldatzeko asmoarekin. Lan hitzarmen berriko plataforma burutzean eta mahai negoziatzaile bileretan, gure indarrik handienak gure egunerokotasunean eragin gehien dituzten gaietan jarri genuen: ORDEZKAPENAK, RATIOAK ETA BERRATXIKIPENA - ORDEZKAPENAK: Gai honetara heltzean, Partzuergoak bereari eutsi zion, hau da, ez du ordezkapenak lehenengo egunetik eta bere osotasunean betetzeko asmorik. - RATIOAK: Gure eskaerak gehiegizkoak zirela iruditu zitzaien, baina eztabaida luze baten ondoren, Partzuergoak honen inguruan proposamen bat luzatuko zuela esan zuen. Ia zer aurkezten diguten, baina ziur aski ezer gutxi. - BERRATXIKIPENA: Gai hau Partzuergoak onartzeaz gain, Zuzendaritza Batzordeak bere oniritzia eman behar du. Hau egiten bada argi dago beraiek trukean zerbait eskatuko digutela. Bestalde, garrantzitsua den beste puntu bat ere jorratu zen: “Haurreskolen funtzionamendurako Jarraibide Orokorrak� liburuan sindikatuok gure ekarpenak egiteko aukera izango dugu, ia zerbait hobetzeko aukera dugun!!! BERRATXIKIPEN PROZESUARI dagokionez, martxan jartzea exijitu dugula berriro ere. Partzuergoak gai hau negoziazioak baldintzatuko duela adierazi du. Beraz, ez digu inolako bermerik ematen. Gainera, hau egitekotan, trukean zerbait eskatuko digutela argi eta garbi uzten dute beti. Hau dela eta, STEE-EILAS SINDIKATUAK idatzi batzuk egin ditugu bai Partzuergoari eta bai Hezkuntza Sailari prozesua martxan jartzeko. Honez gain, langile guztioi zuen inplikazioa eta interesa erakusteko, berratxikipen eskaera orri bat ere bidali genizuen zuek Partzuergora bidaltzeko.

4

2012 MARTXOA

stee-eilashaurreskolakpartzuergoa


MAHAI OROKORRA Jakingo duzuen bezala urtarriletik aurrera Mahai Orokorrean hartuko diren erabakien menpe gaude. Gai honen mamian sartu baino lehen, Mahai Orokorra zer den argitzea komeni da: Bere egitekoa Euskal Autonomia Erkidegoko funtzionario, estatupeko langile eta lan-kontratuko langileen gai eta lanbaldintza guztiak negoziatzea da. Mahai Orokorrean derrigorrez negoziatu behar diren gaiak eta izaera esklusiboa dutenak honako hauek dira: -Estatuko nahiz autonomia-erkidegoetako Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean ezarritakoaren arabera, Herri Administrazioen zerbitzuan diharduten langileen ordainsarietan egin beharreko igoera aplikatzea (igoera, jaitsiera edo izozketa). -Funtzionarioen ordainsari osagarrien zenbatekoa ezartzea eta aplikatzea. -Gizarte-aurreikuspen osagarrirako planak. -Enplegu publikoaren eskaintzei buruzko irizpide orokorrak (LEP-a). Gainerako gaiak Mahai Orokorrean nahiz mahai sektorialetan negoziatu ahal dira. Hau da, Mahai Orokorrean irizpide orokorrak ezarriko dira eta mahai sektorialetan, sektore bakoitzaren berezitasunekin, alderdi zehatzenak negoziatuko dira. STEE-EILAS Sindikatuak betidanik gai guztiak mahai sektorialetan negoziatzea eskatu du, hori baita benetako negoziazioa emateko eremua. Egun aplikatu dizkiguten murrizketek arrazoia ematen digu, gurea dena eta goian aipatu duguna defendatzeko.

2012 MARTXOA

stee-eilashaurreskolakpartzuergoa

5


AURREKONTUAK 2012 2012rako Hezkuntzako aurrekontuetan murrizketa gogorrak datozkigu bai Nafarroan eta baita EAEn. Nafarroan murrizketa ikaragarria da (aurreko urtearekiko -%7) eta EAEn berriz, txikiagoa (-%0,9 ). Krisi egoerak guztiz kontrako politikak eskatzen ditu, hau da, hezkuntzaren alorra BPGren %7ra hurbiltzea, horren erdian baikaude baina gure agintariek zerbitzu publikoak indartu beharrean, aurrekontu baztertzaileak inposatzen dituzte gizartearen beharrei begiratu gabe. Hezkuntzako bi sareak ukitzen dituzte murrizketa hauek, sare publikoak handienak jasaten duelarik. Hauexek salatu nahi ditugu: - Giza errekurtsoetan murrizketa ematen da ikastetxeetan, nahiz eta aurretik ere eskasak izan. -Estatu Espainarraren 205 LHko erlijioko irakasleen transferentziak EJko Hezkuntza Departamentura, 6,3 miloi euro (!) balio izan du, eta datu honek ekarri du plantilaren diru-partidaren igoera faltsua. -Ordezkapenetarako aurrekontua murrizten da berriro (-%6) gure lan zama handituz. -Soldaten jaitsierak eta izozketek funtzionario eta lan-legepeko langileen eros ahalmena galtzearen eragin zuzena izan du. EAEn soldatak %8 edo %9 jaitsi da 2010eko hasieratik hona. -Etorkizuneko eskaintza publikoa hipotekatu egiten da inbertsio murrizketak direla eta. EAEn %42 murriztu da. Murrizketen politikak bi Erkidego Autonomoen hezkuntza sistemak ukitzen ditu.

6

- Euskara. Nafarroan 2008tik formaziorako eta promoziorako diru laguntzak %73,2 murriztu dira. Elkarte bietako gobernuek Ingelesa bultzatzeko ekimenak jarri dituzte martxan euskararen kalterako. - Hezkuntza berrikuntza eta formazioa 2008tik Nafarroan formaziorako aurrekontuetatik %71,8 murriztu dituzte. EAEn murrizketa ere esanguratsua da. - Aniztasunaren trataera. Nahiz eta ikasle etorkin eta behar bereziak dituzten ikasle gehiago izan, errekurtsoak murriztu dituzte, adibidez, 16 orientatzaile gutxiago egongo dira aurten EAEn. Hezkuntza-sustapena: Bekak izoztu egin dira bi erkidegoetan nahiz eta ikasle kopurua handitu egin den (krisiak ukitutako familiak areagotu egin dira azken urteotan). - 0-3. Nafarroan aurrekontuetan %3,2 murrizten da eta EAEn Haur Etxeak sustatzen hasi dira. - Unibertsitatea. EHUren finantzaketa programa kontratuen bidez, %54,5 murrizten da, Unibertsitate pribatuetan aldiz berdin jarraitzen du. - Publizitatea. Krisi garaian murrizketak ez doaz sail guztietara. EAEko Hezkuntzan 9,6% gehiago gastatuko du publizitatean. -Irakaskuntza pribatua. EAEn administrazioak irakaskuntza ez derrigorrezkoa (batxilergoa) subentzionatzen hasi da, irakaskuntza ez derrigorrezkoaren finantzaketa sistemaren lehentasuna ez denean. -Haurreskolak Partzuergoa. Nahiz eta 2012ko aurrekontuak zerbait handitu, ez da nahikoa izango. Izan ere, behar gehiago egongo da, hau da, haur-eskola berriak zabalduko baitira. Honez gain, koordinatzaile pizgarrai jarri zuten langileen dirua ere itzuli behar dute, horrek suposatzen duena kontutan hartuz.

2012 MARTXOA

stee-eilashaurreskolakpartzuergoa


MATERIAL HOMOLOGAZIOA KATALOGOA Aurtengo ikasturtean beste ezusteko batekin topo egin dugu: materialen homologazioa. Urtero, gero eta zeregin gehiago ditugu gure haur-eskoletan. Azken hau, txoro baten pare egotera behartzen gaitu. Ezin da ahaztu Haurreskolak Partzuergoa erakunde publiko bat dela. Hori dela eta, kontratazio legeak arautzen duen bezala, kontu guztiak justifikatu behar ditu. Hau da, nahi duten hornitzaileek materiala lehiaketa publiko batera aurkeztuko dute eta esleitutakoari erosi beharko zaie. Haur-eskola bakoitzak nahiz eta bere diru sarrera izan, ondoren haur-eskola guztietako kontuak batzen dira, Haurreskolak Partzuergoak I.F.Z. (N.I.F) zenbaki bakarra du. Material homologazio katalogoak onura batzuk izango zituela aipatu beharra dago. Alde batetik lana erraztuko zigun, izan ere, ez ginatekeelako saltoki batetik bestera ibili behar materialak erosteko. Honek guztiak erosotasuna eta, aldi berean, denbora asko aurreztea ekarriko ligu. Zenbat aldiz egin ditugu erosketak gure lan ordutegitik kanpo? Zenbat aldiz joan behar izan du koordinatzaileak haur-eskolatik erosketak egitera bere lankidea bakarrik utziz? Honez gain, haur-eskoletan haurrekin erabiltzen ditugun materialak seguruak eta aproposak izatea oso garrantzitsua da. Hori dela eta, jarraipen eta kontrol batzuk pasa dituzten material homologatuak gure eskuetan izatea funtsezkoa da.

prozedura honek eta STEE-EILAS Sindikatuak bere kritikak Partzuergoari helarazi dizkio. Lehenik eta behin, prozesua martxan jarri baino lehen hezitzaile guztiei azalpentxo bat eman beharko ziguten, izan ere, eguna iritsi eta denok era bat galduta aurkitu ginen katalogoa zela eta. Bestetik, oso material gutxi agertzen da eta garrantzitsuak diren hainbat baliabide erostea ezinezkoa da. Hau guztia gutxi balitz, ez dira prezioak ageri eta ezin da kalkulatu zenbateko kostua duen produktu bakoitzak. Hori dela eta, bananbanan deitu behar diogu hornitzaileari prezioa galdetzeko eta denbora asko galtzen dugu, ez aipatzearren hornitzaileekin harremanetan jartzeko dauden arazoak!!! Lotsagarria iruditu zaigun beste puntu bat, katalogoa gaztelaniaz izatea da, nola da posible Partzuergoak egin duen katalogoa euskaraz ez izatea? STEE-EILAS Sindikatuak hau euskaratzea exijitzen du lehenbailehen. Erabat txundituta utzi gaituena, material katalogoaren formatua izan da: berdintasuna sustatzen ez duten marrazkiak, sinesgarritasuna kentzen duten formak... Ondorio bezala, katalogo honek haur bihurtzen gaitu eta sexismoa areagotzen laguntzen duela esan dezakegu. Bukatzeko, STEE-EILAS Sindikatuak kritika hauek guztiak Partzuergoari helarazi dizkiola eta katalogo berri eta hobe bat eraikiko omen dute. Pazientzia izan!!!

Hori bai, material homologazio katalogoa izan beharrak, ez du justifikatzen hau dela modurik egokiena ezartzeko. Hainbat eta hainbat arazo eta ahulezia ditu Partzuergoak materiala erosteko jarri digun

stee-eilashaurreskolakpartzuergoa

2012 MARTXOA

7


DEKRETUA: 09/2012 Egunotan bizi dugun egoera ez oso atsegina. Gero eta murrizketa gehiago, lan baldintza txarragoak, lan zama gehiago ... pariatzen ari gara. Hau guztia gutxi izango balitz,Eusko Jaurlaritzak Dekretu berri bat (2011ko abenduaren 30ekoa) atera du. Dekretu horrek Funtzio Publikoko langileongan, Hezkuntza Sailekoengan barne, aldi baterako etendura ekarriko dituen neurriak zehazten ditu (2012. urtean): Borondatez erretiratzeagatiko primak. - Errelebu-kontratuak egiteari buruzko konpromisoak. Horrelako kontratuak izapidetzea salbuespenezko kasu batzuetan baino ez da baimenduko. - Adinagatik orduak hartzeko ematen diren baimenak, haiek lanaldia aldatu baina ordainsarietan murrizketarik ekartzen ez duten kasuetan. - 65 urte betetzen dituzten funtzionarioek zerbitzu aktiboan luzapenaeskatzeko aukera. - Soldata izozketa. Honez gain, gaixotasun arruntagatik nahiz lanetik kanpo izandako istripuagatik, osagarria honako arau hauen arabera kalkulatuko da: • Bajako lehenengo egunetik bajako 3. eguna arte, ordainsarien % 50ordainduko da, ekitaldiko lehenengo baja denean, eta % 40,bigarren bajan. Ondorengo bajetarako, osagarria 4. egunetikaurrera ordainduko da. • Bajako 4. egunetik 20. arte, osagarri bat ordainduko ordainsarien % 75 iritsi arte. • 21. egunetik berrogeita laugarren eguna arte, osagarri bat ordainduko da, ordainsarien % 85 iritsi arte. • Bajako 45. egunetik aurrera, osagarri bat ordainduko da, ordainsarien % 100 iritsi arte. Hau guztia Hezkuntzan aplikatu dena izan arren, hona hemen Partzuergoan ezarri dutena: berdin-berdina!!! Haurreskolak Partzuergoan dekretu hau otsailaren 4etik aurrera aplikatu ziguten. Egoera hau ikusita oso zaila ikusten dugu lan hitzarmen duin bat negoziatzeko aukera, baina ahalegin guztiak egingo ditugu.

8

2012 MARTXOA

stee-eilashaurreskolakpartzuergoa


EMAKUMEA AURRERA EGITEN EZ DUGUNEAN, GUZTIOK GALTZAILE Martxoaren 8an, eta zoritzarrez beste gainontzeko egunetan ere, gobernu desberdinengatik langileriak eta bereziki emakumeok sufritzen ari garen etengabeko erasoak salatzen jarraitu behar dugu. Urte askotako borrokaren bitartez lortu diren lan-eskubideen galera izugarria ematen ari da baita emakumeen kasutan, mugimendu feministaren borrokari esker lortutakoak ere. Emakumeen rol soziala, historian zehar aldatzen joan da. Lan-merkatuan sartzen joan gara, hau da, ekoizpen lanera, baina ugaltze lana utzi gabe eta gainera, hau guztia gizonezkoek ez dutela bere gain hartu ikusita. Gizonezkoenganako posizio desberdin batean egon arren, soldata txikiagoa, lanpostu prekarioagoa... duela mende

stee-eilashaurreskolakpartzuergoa

batzuk pentsaezinak ziren lan eskubideak lortzen joan gara. Baina ikusten ari gara lortutako konkistak ez direla betirako, gobernuek jendartearen irabaziak takada batekin desagerrarazi nahi dutelako. Krisiak eragindako enplegu galerak pertsona guztien lan eskubideen murrizketetan eragiten du, baina emakumeen kasuan bereziki gogorra da. Guztiok ezagutzen ditugu Irakaskuntza publikoan ezarri dizkiguten neurriak edo zigorrak: bajen, jubilazioaren, errelebo kontratuaren,...kasuetan. Emakumeok badugu arrazoi nahiko martxoaren 29rako konbokatu dugun, beste sindikatuekin eta gizarte eragileekin bat eginez, greba orokorrean parte hartzeko.

2012 MARTXOA

9


ERREFORMAREN ESKUTIK, PREKARIZAZIOA Onartutako Lan-Erreformak jatorri ezberdinak ditu: Zapaterok ireki zuen bidea 2010ean eta 2011ean gauzatu zituen bi erreformekin eta CCOOen eta UGTren laguntza ezinbestekoa izan da CEOErekin elkarrizketa sozialaren bidez egositako hainbat hitzarmen erreforman sartu direlako. Horrez gain, enpresariek etekinak egiteko duten goseak topatu du azkenik beraiei dena eskaintzeko prest dagoena. Enpresarientzat lanpostu kaskarrak sortzeko pizgarri ekonomikoak eskaintzeaz gain, erreformaren ezaugarririk aipatuena kaleratzeen merkatzea izan da, 45 eguneko kalte-ordainaren ordez, 33koa ezarriz. Lehendik kontratu mugagabeak dituztenak ere ez dira salbu geratu, kontratazioa 1985 baino lehenagokoa ez bada. Enpresek nahikoa izango dute hiru hiruhilekotan salmentak jaitsi direla adieraztea edo jaitsiko direla aurreikustea urteko balantzean irabaziak izan arrenlangileak 20 egunekin kaleratzeko. Baina langileak kaleratzeko kausa objektibo gehiago ere zehaztu dute: lanera ez agertzea lanegunen %20an bi hilabetetan (9 lanegun, gripe bat), beste hiri baterako lekualdatzea ez onartzea, funtzio berri baterako kualifikatua ez izatea edota enpresak jarritako lan-baldintzen aldakuntzekin bat ez etortzea... Aurrerantzean,enpresek ez dute administrazioaren baimenik beharko EREren behin-behineko dosierrak onartzeko eta, ondorioz, 20 eguneko kalte-ordainarekin konformatu beharko dira langileak, orain arte baino askoz gutxiago. Kaleratze objektiboa sektore publikora ere helduko da: erakunde publikoetako langile laboralentzat aplikagarri bihurtu dira ERE direlako horiek. Enpresa horietan salmentarik ez dagoenez, Administrazioak enpresari ematen dion aurrekontua hartuko da kontuan. Bigarren multzo batean barneko malgutasuna bermatzeko neurriak daude: enpresariak txeke zuria izango du arrazoi

10

objektiboak daudenean (ekonomikoak edo teknikoak, antolakuntzakoak edo ekoizpenarekin zerikusia dutenak) bai langileekin hitzartutakoa aldatzeko bai bertan behera uzteko ere.

Eta hau lotuta dago erreformaren hirugarren ardatzarekin, negoziazio kolektiboaren ahultzea ekarriko duelako. Batetik, sektoreko edo probintzietako itunetakoak baino lan baldintza kaskarragoak onartu ahal izango dira enpresa itun berrietan; bestetik, derrigorrezko arbitraje batera egongo dira behartuta bi aldeak negoziazioan akordiorik lortu ezean. Derrigorrezko arbitraje horrekin (EAEn PRECO) negoziazio kolektiboa bera ordezkatu nahi dute, sindikatuen funtzioa kolokan jarriz. Enpresariak arbitrajearen zain geldituko da. Hori hainbat kasutan gertatuko da: enpresariak hitzarmenean kontenplatutakoa ez aplikatzea erabakitzen duenean, bi urtez luzatu ondoren hitzarmen berriko negoziazio saioan huts egiten denean... Joko horretan langileak, bidetik galduko ditu hainbat eskubide.

2012 MARTXOA

stee-eilashaurreskolakpartzuergoa


EILASTASUNA

CRIPDES, SEDE DE ORGANISMO POPULAR DE DÍA, RESIDENCIA UNIVERSITARIA DE NOCHE EILASTASUNAk, gure sindikatuko elkartasun erakundeak, laguntzen dituen egitasmoen artean El Salvadorreko CRIPDES elkartea dugu. Lan horren erakusgarri, horra hor Melvin gaztearen adibidea:

Cuando Melvin nació estaba en todo su apogeo la guerra en El Salvador. Su comunidad, Las Vueltas, en el departamento de Chalatenango, sufría la represión y los ataques contra la población civil por parte del ejército, por ser simpatizante de la guerrilla del FMLN. Los servicios escaseaban, pero Melvin pudo estudiar lo básico gracias a maestros y especialmente maestras populares que enseñaban lo que sabían. En 2003, once años después de los Acuerdos de Paz, llegó a la Universidad porque, como dice él mismo, quería superar todas las dificultades y cumplir un sueño grande: ser arquitecto. Los estudios generaban gastos para su familia que, además, tenía que prescindir de los ingresos de ese joven. Afortunadamente, CRIPDES, organismo popular formado por comunidades como la de Melvin, tiene su sede a unas cuadras de la UES, la Universidad pública de El Salvador, y sin proponérselo la oficina se fue convirtiendo en sitio de alojamiento para jóvenes universitarios que no podían pagarse otro lugar donde dormir. Primero, lo utilizaron solamente para épocas de exámenes, pero posteriormente se fueron quedando de forma permanente. En el año 2009 llegó a EILASTASUNA la primera solicitud de apoyo económico para mantener los gastos corrientes y mejorar, en

la medida de lo posible, las condiciones de esa “mini residencia”. Para entonces ya eran 14 los chicos y chicas que se alojaban en las dos habitaciones comunitarias que se habilitaron. Melvin ha terminado arquitectura y ha escrito a Cripdes para agradecer la oportunidad que le brindó, a pesar de las dificultades que genera para el día a día de la asociación. Todavía faltan por terminar sus estudios otros jóvenes como Dimas que estudia Ingeniería Civil y que resalta el compañerismo y la organización en su convivencia con el resto de estudiantes; Bladimir, ya en su último año de Ingeniería informática y que está implicado en acercar la tecnología a las comunidades para que puedan recuperar la memoria histórica; José Nolberto, estudiante de periodismo que se preocupa por trabajar en las comunidades desarrollando el pensamiento crítico; Santos que dice que en su comunidad es el único que está estudiando una carrera superior… Este año son 23 jóvenes que con el esfuerzo propio, la generosidad de CRIPDES y un pequeño apoyo económico de EILASTASUNA están estudiando.

CRIPDES: El Salvadorreko nekazarien komunitateak antolatzeko eta garatzeko elkartea 1984an sortu zen. Programa ugari daramatza hezkuntza eta gizarte arloetan. San Salvadorren dauzkan lokal sozialek ikasleen egoitza funtzioa ere badute nekazal giroko komunitateetako gazteentzat stee-eilashaurreskolakpartzuergoa

2012 MARTXOA

11


12

2012 MARTXOA

stee-eilashaurreskolakpartzuergoa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.