Hezkuntza Laguntzako Espezialisten lan baldintzak

Page 1

HEZITZAILEAK HEZKUNTZA LAGUNTZAKO ESPEZIALISTAK

LAN BALDINTZAK ARAUTZEN DITUZTEN IDATZIAK: 1. LAN HITZARMENA: Lan legepeko irakasle eta hezitzaileen 1. hitzarmen kolektiboa. Non aurkitu? www.steilas.eus, hitzarmenak atalaren barruan, EAE lan legepekoak. 2. IKASTURTE HASIERAKO JARRAIBIDEAK: urtero, irailean ateratzen dituzte. Non aurkitu? www.steilas.eus, hitzarmenak atalaren barruan, EAE lan legepekoak.

LANALDIA: •

Urtean gehienez 1.480 ordu. Egunean askoz jota 9 ordu egin daitezke (Langileen Estatutuaren arabera), bazkaltzeko denbora barne (45+15 minutuak).

Koordinaziorako eta materiala prestatzeko 10 ordu hilabetean jardun osoan, partzialetan proportzionalki banatuko dira (adibidez. jardun erdian 5 ordu)

Bazkalordua jantokiko lanarekin bat etortzen denean, 45 minutu bermatuko dira bazkaltzeko jardun osoetan, eta ordu osotzat zenbatuko da. Denbora horretan ez dago ikastetxean geratzeko beharrik. Eskolako jantokia erabiltzen bada, Administrazioak bazkariaren kostua ordainduko du. Doako janarirako eskubidea hezkuntza premia bereziak dituen ikasle bakoitzeko hezkuntza laguntzako espezialista batek soilik izango du. (Eskola jantokien funtzionamendurako jarraibideak ematen dituen zirkularra).

Bazkaltzeko denbora ez da hasiko 12:00ak baino lehen ezta 15:00rak baino beranduago (Egutegia eta ordutegia egiteko jarraibideak).

Bi ikastetxe ezberdinetan egiten bada lan, asteko lanaldiaren dedikazio handiena ematen duten ikastetxearena izango da egutegia. (Hezkuntzalaguntzako espezialistentzako jarraibideak)

Eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzeko derrigortasunik ez dago. (Lan legepeko Hezitzaile eta Irakasleen 52. Batzorde Parekideko aktan)

Hauspoa proiektuan (institutu batzuetan bakarrik dago, goizetan ordu lektibo guztiak eta arratsaldez nahi duten ikasleentzako ekintzak daude) parte hartzeko derrigortasunik ez dago arratsaldeko tailerretan, ekintzetan...

Lanaldi partzialak: Lanaldia jarraian egin behar da, hasteko eta bukatzeko orduen tartean ezin da hutsunerik egon. (12. Batzorde Parekidea, 2006ko uztailaren 14an).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Hezkuntza Laguntzako Espezialisten lan baldintzak by steilas sindikatua - Issuu