Irakaskuntza EAE Publikoa 91
Lege gordailua BI-2729/00
zenbakia
2011ko ekaina
Arazo bat, bi ikuspegi
aurkibidea Editoriala
3
Jantokien gatzaka
4
Esleipenak abuztuan
5
Ordezkoen araudi berria
6-7
Zuzendaritzak
8
Hirueleko Markoa
9
LH-ko erlijio irakasleen miraria 10 Aldaketak Lanbide Heziketan
11
Giza Mugimenduak
12
Emakumea Eilastasuna
13
Nafarroako hauteskunde sindikalak 14 Eskola publiko indartsu, zabal eta parte-hartzailea nahi dugu 15 Han hemenka irakurritakoak
2
GEHIENGOA AINTZAT HARTU !
NEGOZIAZIO BERRIA IREKI !
16
STEE-EILAS 2011 EKAINA
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
EDITORIALA
GAINDITU GABEKO BESTE IKASTURTE BAT HEZKUNTZA SAILARENTZAT Marka guztiak txikitzeko gai direla erakutsi digute oraingoan ere Hezkuntza Saileko agintariek. A ze urtea eman diguten! Murrizketak, inposaketa, zigorrak, lan baldintzen kaskartzea, zerbitzu publikoen kaltetzea, irakaskuntza pribatuarekin akordioak… Hori bai, dena askatasunaren, pluraltasunaren eta demokraziaren izenean! Zalantza bakarra dugu: hori guztia benetan sinesten ote duten ala saldu baino ez duten egin nahi. Eta, egia esan, ez dakigu zer den larriagoa. Ezagutu dugun administrazio ideologitazuenak, partidistenak eta konstituzionalistenak, ikurrak eta gurutzada denen aurretik jarri duen PSE eta PPren gobernuak ez du konpondu irakaskuntza publikoak duen erronka nagusia: hezkuntza sistemaren ardatz nagusi bezala finkatzea, indartzea eta lehenestea ikastetxeetan beharrezkoak diren baliabideak ezarrita. Gainera, eskola komunitatearen pertzepzioan existitzen ez ziren arazo identitarioak sortu ditu, bizikidetza giroa nahastuz, eta propaganda egitea izan da bere helburu nagusia. Hori guztia nahikoa ez eta lan baldintzen arloan, kaskartze nabarmena ekarri duten jokaerak gauzatu ditu. Irakasleen sektorean beren sindikatu lagunekin sinatutako lan akordio penagarriak inoiz gure sistemak jaso dituen murrizketarik handienak eta lanpostuen txikiziorik krudelena ekarri ditu, irakasle ordezkoek ondo dakiten bezala. Lan legepekoen sektorean utzikeriaz ari dira, erabat justifika ezina den egoera luzatuz: ia 8 urte lan akordiorik gabe. Arduragabekeria eta inposaketaren seinale nabarmenagorik ere ikusi dugu jantokietako langileen gatazkan. Publikoki salatu genuen Hezkuntza Sailaren jarrera autoritarioa eta enpresen aldekoa. Langileen aurkako manipulazioa eta gezurrak orain arte esandakoa berretsi baino ez dute egiten. Beren borrokak, haatik, bere fruituak eman ditu. Otsailean izan genituen hauteskunde sindikalak, eta nabarmen gelditu zen zein zen irakaskuntza publikoko langileen gehiengoaren iritzia, kezka eta administrazioarekiko jarrera: nahikoa dela esan genion, beste modu batera egin behar direla gauzak. Baina hauek denen gainetik daude eta bost axola beraiei langileek esandakoa. Beraz, esan bezala, aurreko ikasturtea gainditu gabe pasa bazuten, oraingoa bide beretik joan zaie eta, euren oso gustukoak izan arren, ez dugu programa informatikoen beharrik administrazioaren etengabeko ebaluazioa egiteko eta ondorioak ateratzeko: konpetentzien atalari dagokionez nagusi dira inkonpetentzian, besteekiko errespetua zer den ez dute ikasi nahi eta gatazken kudeaketan autoritarismoa da erabiltzen duten tresna nagusienetakoa. STEE-EILASekoek ez dugu zalantzarik: eskola publikoak ez du merezi halako kudeatzailerik eta langileok ez dugu merezi halako agintaririk. Ez dirudi babes handiegirik dutenik. Noiz arte jarraituko dute bide beretik? ¡Vaya año que nos han dado! Con este ya son dos en los que no han progresado adecuadamente, ni nada parecido. Es difícil aplicar más recortes en las plantillas, empeorar más las condiciones de trabajo y pasar más de la opinión de la mayoría de las trabajadoras y trabajadores. No respetan ni los resultados de las elecciones sindicales ni las opiniones de los agentes educativos. Con la ayuda de "sus sindicatos" han firmado un acuerdo laboral que ha traído el mayor recorte de medios y la mayor destrucción de empleo de la historia de nuestro sistema educativo. Han hecho de la imposición, la irresponsabilidad y la manipulación sus herramientas de gobierno y así nos va. Ni la Escuela Pública, ni la comunidad escolar se merecen una administración así. ¿Hasta cuándo?
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
2011 EKAINA
3
IKASTETXETAKO JANTOKIEN GATAZKA, AKTORE ASKO ETA HOBEKUNTZA GUTXI Artikulu hau prestatzen ari garenean aurreakordioa lortu dute PRECOren bidez jantokietako auzian. LAB, ELA, UGT eta ESK sindikatuek lagunduta langile hauek egin duten greba ez da erraza izan. Zerbitzu publikoetan sarritan gertatzen den bezala, langileek aspalditik aldarrikatzen dituzten hobekuntzen artean, batzuk langileen lan baldintzei lotutakoak dira (soldatak, kontratuak...) eta besteek, lan baldintzez gain, zerbitzuaren kalitatea hobetzen dute (ratioak, arreta zuzenekoa ez den denbora...). Bigarren atal honetako zenbait puntu gurasoen elkarteek ere (EHIGEk) bultzatzen dute, eta zerbait negoziatu zuten Hezkuntza Sailarekin: aurten lehenbizikoz, jantokiko langileei urtean 18 ordu gehitu ahal zaizkie kontratuetan umerik gabeko lana egiteko (koordinazioa…). Horren kostuaren zati bat Hezkuntza Sailak hartu du bere gain eta beste bat gurasoek ordaintzen dute, menuaren kostua igo delarik. Berri ona izan beharko lukeena langileen aurkako tresna bihurtzen saiatu dira. EHIGEk berak salatu zuen enpresek 18
orduak langile-enpresen arteko negoziazioaren ondoriotzat aurkeztu zituztela, langileen ustezko borondate txarra agerian uzteko asmoz. Hezkuntza Sailaren bozeramaleak bere aldetik, greba aurrera jarraitzekotan ordu horiek kentzeko mehatxua plazaratu zuen. Sektore honen azpikontratazioak berak adierazi du administrazioak ez duela langileez arduratu nahi; gainera, gatazkan parte hartzekotan patronalaren alde jokatzen du. Irakaskuntza publikoko mobilizazio guztiek bezala, langile hauenak eragin handia du biztanle askorengan; horretaz baliatuz arazoa konpondu baino, enpresek eta administrazioak nahiago izan dute grebalarien irudia zikindu. Hala ere asko dira greba honen ondorioak pairatu arren langileen alde agertu diren gurasoak. Gero eta ikasle gehiagok bazkaltzen dute ikastetxeetan kopuru absolutu zein erlatiboei erreparatuta. Bada garaia hazkunde kuantitatiboari aldaketa kualitatiboa eransteko eta emakumez osatutako sektore honi merezi duen aitortza ematen hasteko.
KUDEAKETA ZUZENEKO JANTOKIAK ARABA BIZKAIA GIPUZKOA
EAE
2009-2010
2010-2011
bazkaltiarrak ikasleak % bazkaltiarrak ikasleak % bazkaltiarrak ikasleak %
10.762 20.701 51,98 49.351 65.225 75,66 25.722 43.818 58,70
12.263 21.732 (1) 56,42 51.053 66.926 76,28 27.177 45.140 60,20
bazkaltiarrak ikasleak %
85.835 129.744 66,15
90.493 133.798 67,63
(1): Benetako hazkundea txikiagoa da: hauetako 949 bazkalkide kudeaketa ez zuzenean zegoen-eta.
Cada vez hay más comensales, más menús, más diversidad y más capacidad en los comedores escolares. A todas estas mejoras ¿cuándo se suma el reconocimiento y retribución justa para quienes trabajan en ellos?
4
2011 EKAINA
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
ESLEIPENAK ABUZTUAN Apirilaren 13an Lakuan egindako Mahai Sektorialeko bileran Sailak aurtengo esleipenetarako prestatuta dituen azken bi berri jakitera eman zizkigun. Lehenengoa: behinbehineko egutegiaren arabera, aurten Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, burutuko diren lanpostuen esleipen prozesu ia guztiak abuztuan burutuko dira. Abuztuan? Beti bezala, esango luke norbaitek. Beti bezala? Ez ba! Lehen Hezkuntzako esleipenak uztailean zehar egin izan dira eta Bigarren Hezkuntzakoen dantzaldia, berriz, abuztuaren hogeitik aurrera hasten zen.
Bigarren Hezkuntzako langileen prozesuak informatikoak izango dira. Modu honetan burutuz gero, langileak, edonon oporretan egonda ere, esleipena egiteko aukera izango du (sic). Gai honen inguruan guk aspalditik adierazi dugun jarrera argia da: Sailak beharrezkoak diren neurri guztiak hartu behar ditu lanpostuen esleipen prozesu GUZTIAK uztailean zehar egin daitezen, langileriak abuztuko arauzko oporraldi osoaz goza dezan ahalbidetuz alde batetik, eta bestetik, irailaren 1erako ikastetxe guztietako planti-
Aurten, oposizioak tarteko beste data batzuk ezinezkoak direnaren aitzakiarekin, Sailak jakinarazi digu Lehen Hezkuntzako funtzionarioek (suprimituak, itzulitakoak, zerbitzu-eginkizunak) izan ezik, prozesu hauetan parte hartu behar duten gainerako langileek, funtzionarioek eta bitartekoek, abuztuaren 8tik aurrera erne egon behar dutela! Sinatu zuten azken zorigaiztoko akordioan ez al ziren bada tematu honela jasota uzten: "oporraldi hori urtero abuztuan izango da" (34. art.)? Zer gertatzen da prozesu horien zain egon behar duten langileen oporraldiarekin? Sailaren erantzuna: ez dagoela inolako arazorik. Eta hauxe bigarren albistea: aurten, karrerako funtzionario ez diren (oposiziogile eta ordezkoak) Lehen eta
llak itxita geratzeko aukera erraztuz. Ostera, argi ikusten dugu Sailak bide hau jorratu beharrean alderantzizkoa hartu duela. Prozesuak antolatzeko aukeratzen dituen moduak (Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko EPEak, denak batera!) ate guztiak itxi eta beraiek proposatutako datetara mugatzen ditu esleipenak. Bada sindikaturen bat orain asaldatu eta langileak altxarazten diharduena "langileen eskubideen aurkako zanpaketa" dela eta ekintza legalekin Saila mehatxatuz. EPE eta antzerakoen negoziaketetako lorpenak arrakastatsu saldu nahi dituzten berberek, orain sortutako egoeran euren erantzukizuna ezkutatu nahian dabiltza. Hau bai xelebrea! Beraiek izan dira Sailarekin EPE horien baldintzak sinatu dituztenak! Aspalditik eskatzen ari gara ekainaren 30erako prozesuak amaituta egon daitezen EPEa gauzatzeko beste data batzuk erabili behar direla, baina ez digute kasu zipitzik egiten. (jarraitzen du)
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
2011 EKAINA
5
Era berean, urteak daramatzagu Bigarren Hezkuntzako planifikazioan ere aldaketak eskatuz, uztailean zehar esleipenak burutzeko aldarrikatuz, baina alferrik da. Kontutan hartzen bada finkapena, autodesplazamendua eta lanpostuen esleipena batera egingo direla eta parte hartzen duten langileen kopurua itzela izango dela, prozesuaren garapenean arazo teknikoen faltarik ez dela izango pentsatzen dugu. Bestetik, finkatuak izango diren langileak esleipenetan parte hartzera behartuak egoteari burugabekeria deritzogu, eta ikasturte berria zein ikastetxetan hasiko duten bezperan jakiteari ere bai (abuztuaren 31an!)
Bukatzeko, honelako neurriak erabiliz esleipen prozesuetan gardentasuna galtzen dela salatzen dugu, haien jarraipena eta kontrola ezinezkoa bilakatuz eta ondorioz, kaltetuak gertatzen diren langileen erreklamazioen jarraipena ere zailduz. Hori guztia gutxi balitz, milaka langileren oporraldiarekin jolasean aritzea izenik ez duen agintekeria da.
¿Había algo que faltaba por ver? Pues sí, pero por la administración que no quede: prácticamente todas las adjudicaciones de Infantil, Primaria y Secundaria van a ser en agosto, a partir del día 8, probablemente, para todo el personal funcionario y sustituto que le toque elegir. ¡Y no se les mueve ni un pelo! Eso sí, no hay que preocuparse, como todos los procesos van a ser vía internet (elección de plazas de prácticas, fijación de interinos…) podéis iros de vacaciones tranquilamente, pues la eficacia y funcionamiento de las aplicaciones informáticas impulsadas por el Departamento de Educación son de sobra conocidas.
ADI, ORDEZKOAK, ARAUDI BERRIA DATORRELA!! Ordezkoen araudian zenbait aldaketa egin beharra zegoela egia borobila da. Araudiak berak izan dituen eguneraketak arau bakarrean biltzea, adibidez, ezinbestekoa zen. Baina Hezkuntza Sailak gaiari heldu zionean, alerta bat baino gehiago piztu zitzaigun. Hasteko, gehiengoaren aldarrikapenen kontra murrizketaz beteriko garaian araudi berria zehazteko proposamena luzatu zitzaigun, ordezkoen egoera bereziki kaltetua suertatzen ari zen unean, hain zuzen ere (zoritxarrez, ez dirudi egoeraren okertzeak amaierarik duenik). Horrez gain, iazko Haur eta Lehen Hezkuntzako esleipen prozesuetan hasi ziren euren asmoak gauzatzen, 50 kmko kontua, hain zuzen ere. Bestetik, susmo handiegia hartu diogu egin duten proposamena-
6
ri, Hezkuntza Sailaren "arazo administratiboei" gehiago begiratzen baitio, ordezkoen lan baldintzen eta egoeraren hobetzeari baino. Badirudi araudi berria lehenbailehen amaitu nahi duela administrazioak, baina ez dugu data zehatzen berririk. Jakin bezain pronto jakinaraziko dizkizuegu. Bitartean, jasotako zirriborroari gure alegazioak egin dizkiogu eta gaur da eguna erantzunik jaso ez dugula. Hala ere, gure eskuetan dagoen informazioa zuekin partekatu asmoz, hauexek lirateke, gure ustetan, aldaketa nagusiak, guztiz behinbehinekoak:
2011 EKAINA
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
-Baremoan: puntu gehiago lortuko dira zailtasun bereziko edo "intereseko" plazetan (sartuko dituzte azken hauetan hiru eleko plazak?); oposaketen nota kontuan hartzeko aukera dago; oposaketak gainditzen ez dituztenei aukera emango zaie aurkeztu diren espezialitateko zerrendan sartzeko. - Ordezkapen plazak aukeratzeko kudeaketa informatikoa, telefonoaren ordez. -50 kilometroko muga desagertzen da eta "zonaldeen" kontzeptua agertzen. EAE 26 zonaldetan banatu da eta ordezkoek aukeratzea dute zeinetan lan egiteko lehentasuna nahi duten. Zonalde batean ordezkorik geratzen ez bada, herrialdeko beste zonaldeetakoei deitu ahalko zaie. Aukera hau lotuta dago ordezkapenen kudeaketa informatikoarekin: aurreikusten da ordezkoek internetez aukeratuko dituztela plazak, eta zonalde bateko lanpostu bat inork hartu ezean, zonalde horretan baldintzak betetzen dituen azken ordezkoari emango lioketela ofizioz.
Beste aldaketa batzuen guztiz kontra gaude: ez ditugu onartzen perfilik gabeko irakasleak sartzeko ematen diren erraztasunak. Ordezko berri guztiek elebidunak izan behar dute. Antzekoa gertatzen da oposaketen notak kontuan hartzearekin. Neurri uniformatzailea izateaz gain, ez dakar inolako onurarik ez ordezkoentzat, ezta ikastetxeentzat ere. Beste zenbait neurri osagarri proposatu ditugu: hiru elekoan eskolak emateko C1 mailako titulazioa izatea, hilabete edo gehiagoko ordezkapenetan egun bat titularrarekin koordinatzeko, gardentasuna prozesu osoan, zerrendak gutxienez urtero irekitzea... Prest gaude esandako guztiari buruz Hezkuntza Sailarekin negoziatzeko baina, ikusitakoa ikusita, ez dugu esperantza handirik. Beraz, adi egon!! Kaltetuenak diren lankideek ere lan baldintza duinak izateko eskubide osoa dute.
Bigarren Hezkuntzan, Hizkuntza Eskakizunaren aurretik jarriko da gaitasun pedagogikoa HE2ko plazetarako. Zonaldeak sartzea positiboa izan daiteke. Baina gehiago dira ikusten ditugun arriskuak. Adibidez, egungo esleipen telematikoan bezala, oso zaila suertatzen da ordezkoentzat eta sindikatuontzat jarraipen egokia eta kontrola izatea. Hau da, gardentasuna, segurtasuna eta informazio argia izateko eskubideak murriztu egiten dira. Zerrenda bakarra garai bateko lorpena izan zen eta ez dago argi proposatzen den banaketarekin abantailarik izango denik.
El Departamento amenaza de nuevo con cambiar el reglamento de sustituciones: quitar el límite de los 50 km., facilitar la entrada al profesorado sin perfil, gestión informática generalizada, contar las notas de oposición… La falta de negociación y de concreción en plazos y objetivos nos hacen temen lo peor para este sector, el más perjudicado con la actual política de recortes presupuestarios y laborales.
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
2011 EKAINA
7
ZUZENDARITZAK: OKERREKO BIDETIK ARI DIRA Zuzendaritzari buruzko dekretu berriak ateratzeko asmoa du Hezkuntza Sailak. Horiei STEE-EILASek alegazio ugari aurkeztu dizkie, planteamenduzko arazo larriak ikusten ditugulako. Honakoa da, laburbilduz, Hezkuntza Sailaren proposamena: zuzendarien sari osagarriaren zati bat soldatan finkatuko da betiko, kargua utzi ondoren. Horretarako aintzat hartuko da karguan emandako denbora; baldintza izango da, kargua uztean, zuzendari lanaren ebaluazio positiboa lortzea, eta horretarako arautzen da zuzendarien ebaluazioa. Hau guztia, Eskolaren zuzendari hautaketan zuzendari-gai aurkezten direnentzat da, ez derrigor izendatutako zuzendarientzat. Ez dugu ikusten egokia eta hala adierazi diogu Hezkuntza Sailari. Funtzioak diru hutsez saritzeak bere arriskuak ditu, eta galdera asko sorrarazten dizkigu. Egokia da betetzen ez den kargu baten osagarria (edo horren zati bat) kobratzea? Zergatik kobratuko du zuzendariohiak eta ez Zuzendaritza taldeko beste kideek? Honek zertan laguntzen du, eskola hobetzen haiek esaten duten moduan? Ebaluazioa zuzendariari bakarrik egin behar zaio? Eta positiboa edo negatiboa den ondorioztatzeko bakarrik (hau da, jakiteko osagarria kobratu behar duen)? Guk beti defendatu dugu Zuzendaritzako kideei aukera ematea, kargua uzten dutenean, eginkizun horretan galdu dutena berreskuratzeko, hau da, denbora nagusiki eta hainbat aukera. Horregatik eskatu dugu, adibidez, oporraldi denbora berezia kargua uztean, eta lehentasuna prestakuntza jar-
dueren deialdietan. Ez dirudi Hezkuntza Sailak gure planteamendu hauek aintzat hartuko dituenik. Gure aldetik, oinarrizko gauza batzuk gogorarazi nahi ditugu: Zuzendaritza talde lana da, eta mahai gainean jarritako neurriek lan hau ahultzen dute, hierarkia sustatuz eta desberdintasunak areagotuz. Zuzendaritza osoaren lana da aintzat hartzekoa, ez zuzendariarena bakarrik. Nahiko bide antzua iruditzen zaigu, eskola hobetzeko neurrietan, pizgarri ekonomikoak bultzatzea. Adibide gertua dugu, tutoretza pizgarriekin: horren eraginez, zertan hobetu da gure eskoletan tutoretza lana? Zuzendaritza indartzeko bestelako neurriak zaizkigu beharrezkoagoak: Zuzendaritzak aintzat hartzea lehenengoa, beren eskaerak eta kezkak arretaz entzunez. Izan ere, batzuetan ez dira errespetuz ere hartzen. Gainera, kontraesan larria dago: Zuzendaritza indartu nahi dela esaten da, diruarekin sarituz, baina ikastetxeen autonomia erreala gero eta murritzagoa da eta eskola gestionatzeko Zuzendaritza taldeek dituzten baliabideak gero eta urriagoak. Egitura estuak daude berrikuntza esanguratsuak bultzatzeko, eta oso neketsua da Sailak planteatzen dituen programetatik kanpo eskolan ekimenak bideratzea. Baliabideen aldetik, azken murrizketak direla eta, estu eta larri ibiltzen dira leku gehienetan eta hor dago muga latza Zuzendaritza taldeen eguneroko lanean eta eskola hobetzeko bidean.
DIRECCIÓN: MEDIDAS INADECUADAS Se va a implantar la consolidación de una parte del complemento retributivo para los/-as directores/-as al abandonar el cargo, para lo que se va a regular su evaluación a fin de determinar si ésta es positiva, lo que daría derecho a esta consolidación. No nos parece un enfoque adecuado: la dirección de nuestros centros es un trabajo en equipo y estas propuestas no lo reconocen así; además, no creemos que la retribución propuesta redunde, como se dice, en una mejora de la dirección y de los centros. La contradicción consiste en decir que se quieren reforzar las direcciones cuando no se concede a los centros autonomía real, ni los recursos que necesitan.
8
2011 EKAINA
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
Hiru Eleko Hezkuntza Markoa ala Markoak?? Badirudi denok ez garela berdinak… edo horren berdinak, behintzat!
Ele! Ele!
Ele!
Kristau Eskola, Isabel I EAEkoa eta Ikastolen Elkartea bat eginik 3Ele!-koaren alde Gogoratzen al duzue iazko deialdian nolako porrota jaso zuen Hezkuntza Sailak ikastetxe publikoen aldetik? Gogoratzen al duzue, gehienon harridurarako, zenbait ikastolen aldeko jarrera ere eman zela? Gogoratzen al duzue nagusiki zer genion askok eta askok egitasmo horren aurrean? Horra modu telegrafikoan azalduta: 1.- Proposatzen den ereduak ez du balio hizkuntza ereduen arazoa gainditzeko, ez du indartzen bi hizkuntza ofizialen ezagutza bermatu dezaken eredu elebiduna eta espresuki euskarari jartzen zaion galgatzat hartzen dugu. 2.- Eleaniztasunaren aldeko apustua egiten dugu. Honek, ezinbestean, euskararen ezagutza indartzeko bidea bermatu behar du, bereziki egun gauzatzen ez den ereduetan. 3.- Tokian tokiko errealitatearen baitan, hizkuntza normalkuntza planen eta hizkuntza trataera bateratuaren ikuspegiaren arabera gauzatu behar dira arlo honetako egitasmo zehatzak. 4.- Aurrekoak esan nahi du planteatzen den ordu banaketa onartezina dela, egitasmoak berak aldaketa sakonak eskatzen
dituela eta hauek guztiak negoziatu behar direla. Erraza eta sinplea, ezta? Bada… erabat zentzuduna den posizio horrek administrazioaren aldetik izan duen erantzuna bikoitza izan da: a.- Ikastetxe publikoei iazko deialdi berbera luzatu zaie. Izena emateko epea ireki aurretik komertzial lanetan aritu dira zenbait arduradun, merkealdietan bezala, baina inolako negoziaziorik ireki gabe. Honek eragina izan du aurten erantzun zabalagoa jasotzeko garaian. b.- Itunpeko ikastetxe eta ikastetxe pribatuekin hauek nahi izan dutena negoziatu dute, argazkian atera eta egitasmoari babesa ematearen truke. Egia da administrazioak badakiela diru truke batzuk edozer egiteko kapaz direla eta beste batzuk ez gaudela prest edozer gauza onartzeko, baina horren zaila al zen egitasmoa irakaskuntza publikoko eragileekin negoziatzea, inposaketaren bideari heldu beharrean? Eskerrak Hezkuntza Sailak edozein gauzaren gainetik ematen diola sare publikoari lehentasuna, bestela…
Parece ser que tampoco todos los centros somos iguales para los planes de la Consejera de Educación. Depende, por lo visto, de lo dispuestos que estén a apoyar los planes de la administración, como ha sucedido recientemente con el acuerdo firmado con los centros concertados en materia "trilingüe". Estaría bien saber qué más razones tiene el departamento para negociar con unos e imponer a otros. ¡Menos mal que defienden la escuela pública por encima de todo! ¿O de casi todo?
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
2011 EKAINA
9
LH-KO ERLIJIO IRAKASLEEN MIRARIA
Hau guztia EAJ-k Zapateroren gobernuko 2011ko aurrekontu orokorrei babesa ematearen ondorio zuzena da. Hau da, babesaren truke transferentzia batzuk lortu ditu EAEko gobernuak eta horietako bat Lehen Hezkuntzako erlijio irakasleak "gure" Hezkuntza Sailean zuzenean sartzearena dugu.
Bigarren Hezkuntzakoak orain dela urte batzuk sartu ziren inolako oposaketa, meritu lehiaketa edo beste edozein froga objektiborik gainditu gabe eta laboral finkoen izaera lortu zuten, hau da, behin betiko kontratua. Hau bai dela miraria eta ez moja bati parkinson gaixotasuna sendatzea! Josu Erkoreka (EAJ) jaunaren beatifikazioa ere ikusiko ote dugu? Orain LHko erlijioko 250 irakaslek (horietako 5 baino ez dira beste erlijiotakoak), ibilbide bera jarraituko dute, guztiok ordaintzen ditugun zergen kontura, fededunak izan edo ez, noski! Kurioso xamarra da, erlijio ikasgaiaren eskaera gero eta txikiagoa izanda, erlijio irakasleek ez dutela beste edozein irakaslek pairatzen duten murrizketarik (desplazamenduak, supresioak‌) sufritzen. Ordutegia gut-
xitzen bazaie ere, dituzten beste habilitazioen orduekin bete dezakete. Esan beharra dago eskaera bakarra izanda ere, irakaslea izendatzen dutela eta "taldea" osatzen dela. Ez dugu hemen azalduko zeintzuk diren bestelako taldeak osatzeko gutxieneko kopuruak, guztiok ongi baitakigu. Horrela izanda, beste zerrendetan puntuak metatzen jarraitzen dute eta nahi duten momentuan erabili ahal izango dituzte beste ordezkoen aurretik pasatzeko. Hori alderantziz ez da gertatzen, erlijio zerrendetan apuntatzeko "missio canonica" delakoa beharrezkoa baita eta hori Gotzaindegiak ematen du eta elizak agintzen duena ez baduzu betetzen kendu ere egiten dizu. Guztiok ezagutzen dugu Almeriako andereĂąoaren kasua, gizon dibortziatu batekin zibiletik ezkontzeagatik kaleratua izan zena. Agian hurrengo neurria Espainiako Erregeetxeko norbait kaleratzea izango da! Horrela iritsi behar errepublikara ere! Bada marka! Noiz arte elizaren eta estatuaren arteko ezkontza? Eskola laikoaren alde erlijio ikasgaia eskolatik at!
Gipuzkoako ikastetxeetako zuzendariek jaso berri duten Gotzaindegiak bidalitako "eskutitz-mehatxua" benetako perla da. Beren hitzetan, informazioa eman nahi omen dute, baina epistola irakurri eta gero beste ondorio batetara iritsi gara: fedeak mendiak mugitzen ez dituenean, beste garai bateko baliabide irmoagoak erabili beharra dago, hori bai, bedeinkapen guztiekin. Eskatu, kuriositatez bada ere, eskutitza zuen ikastetxean. Ez ote da garaia eliza kontuak eliza eremura mugatzeko edo, gutxienez, eskola eremutik ateratzeko? Bitartean ez litzateke alferrikakoa izango gurasoak bide hau har dezaten animatzea.
10
2011 EKAINA
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
ALDAKETAK LANBIDE HEZIKETAN Madrilgo gobernuak bultzaturiko Ekonomia Jasangarriaren Legearen eta horren atzetik etorri direnen ondorioz, aldaketak datoz, batez ere Lanbide Heziketaren antolaketan:
Badirudi eskola porrota dela egitasmo hauek ziorik nagusiena. Horretaz aritzean, ezin dira alde batera utzi eskolaren beharrak, aniztasunaren aurreko estrategiak eta ikastetxeek horri erantzuteko dituzten baliabideak. Ikasketen berrantolaketa hutsak ez du arazoa konponduko.
" PCPI/HLPPak (1 mailako LH) Lanbide Heziketaren barnean kokatuko dira, eta ikasketa hauen derrigorrezko modulu profesionalak gaindituz gero, zuzenean pasa ahal izango da Erdi Mailako Heziketa Ziklo batera (graduatu titulua izan ala ez). Baldintza bakarra izango da 15 urte izatea (eta programa onartzea).
Bestalde, Madriletik datozen neurri hauek Espainiako egoera dute abiapuntu eskola porrotari, eskola abandonuari eta gazteen eskolaratze tasari dagokionean. Eta horretaz esan behar da Euskal Herrian oso bestelako egoeran gaudela parametro hauetan. Gure gogoeta propioa beharko genuke gure errealitateari egokien dagozkien neurriak hartze aldera. Ez dirudi hori denik hemengo administrazioen jarrera eta nahia.
" Lanbide Heziketako Erdi Mailako Heziketa Zikloa burutu duen ikasleak Batxilergoa egin ahal izango du, baina nahikoa du ikasgai komunak egitea Batxilergoa burutzeko. " Ildo horretatik etorri zaigu DBHko 4. mailako hiru aukera proposatzea: lanbide heziketara bideratzen dena, Letra Batxilergorakoa eta Zientzia Batxilergorakoa.
STEE-EILASen hasi gara gogoeta eta eztabaida, eta maiatzaren 25ean Lanbide Heziketari buruzko Jardunaldia egin genuen, informazioa zabaltzeko eta eztabaidari ekiteko. Bertan Lanbide Heziketaren antolaketa eta EAEko Lanbide Heziketako III Plana izan genituen hizpide, besteak beste. Jarraipena eduki behar duen jarduera aberatsa izan da.
" Lanbide Heziketan malgutasuna garatzeko asmoa agertzen da: esperientziaz kualifikazioak lortzeko aukera, eskaintza partziala handitzea, enpresetako prestakuntza balidatzeko sistemak, on-line bidea sustatzea … " Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen autonomia esparruak zabaltzen dira: bitarteko eta pertsonalaren gestioa, enpresekiko itunak
CAMBIOS EN LA FP: Mayor flexibilidad en los estudios y en la acreditación de las cualificaciones profesionales, facilidades para el paso de unos estudios a otros, nuevo rediseño de los PCPIs (FP de nivel 1) a los que se accede ahora con la única condición de tener 15 años, creación de 3 vías en 4º de la ESO, una de ellas orientada hacia la FP y dos al Bachillerato (Ciencias y Letras). Son cambios importantes que requerían un debate sosegado, que no se ha producido. Además, estos cambios propuestos desde Madrid responden a la situación de fracaso y abandono escolar del estado español; pero la realidad de estos parámetros en Euskal Herria es muy diferente. El III Plan de FP para la CAV sigue las directrices de Madrid y aporta muy poco como reflexión propia.
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
2011 EKAINA
11
GIZA MUGIMENDUAK
Gerraren aurkako plataformak bideratutako ekimenekin bat egin dugu oraingoan ere. Libian gertatzen ari dena beste zenbait tokitan gertatzen ari denaren kalko hutsa da, hau da, munduko herrialde aberatsenen mesedetara dagoen NBEen babespean libiarrei dagokiena beste batzuk erabakitzen dute. Ez dugu onartuko ez barneko ez kanpoko inposaketarik ere. Interes ekonomikoen araberako jarrera zinikoak salatuko ditugu behin eta berriro. Bereziki mingarria da bertako populazio zibilak jasaten dituen erasoak, beraiek baitira kaltetu nagusiak. Libiarrek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidearen aldekoak gara, askatasunez, barne zapalkuntzaren aurka eta kanpoko eskuartzearen aurrean.
Ante los ataques militares a Libia por parte de las potencias occidentales bajo mandato de la ONU, desde los grupos que formamos la Plataforma Contra la Guerra queremos manifestar lo siguiente: .- Denunciamos la guerra iniciada por los estados europeos y estadounidense con el hipócrita beneplácito de la ONU como fórmula de resolución de un conflicto en el que, como siempre, el sufrimiento lo pagará la población civil libia con muerte, destrucción y miseria. .- Denunciamos el papel previo de estos estados en este conflicto, dado que han primado los intereses económicos y geoestratégicos frente a aquello que supuesta e hipócritamente defienden: la libertad y la democracia. Destacamos el papel del Estado español que durante el primer semestre del 2.010 exportó a Libia equipamiento militar por valor de 6,8 millones de euros. Un ejemplo cercano es la empresa vasca ITP, que el año pasado firmó un acuerdo de colaboración con Libia para realizar el mantenimiento y reparación de aviones militares libios. A esto habría que añadir la munición con puntas de uranio empobrecido utilizada por la OTAN y las bombas de racimo de fabricación española utilizadas por Gadafi. .- Denunciamos la injerencia internacional en un nuevo ataque imperialista, que viene a recordar anteriores agresiones (Irak, Afganistán), y con los que se busca, por una parte, preservar intereses económicos relacionados con fuentes de energía (petróleo y gas) y por otra encauzar y someter a los designios de occidente las recientes revoluciones y levantamientos populares de los pueblos de la zona con el objetivo de preservar intacto el control
12
económico y político del norte de África y oriente medio para beneficio de Europa y EEUU. - Respaldamos el derecho del pueblo de Libia a decidir su futuro sin injerencias autoritarias internas ni externas, pero rechazamos la guerra impulsada por los países occidentales cuyo fin no es otro que el de defender el sistema de consumo capitalista basado en el expolio de los recursos naturales. -Denunciamos la hipocresía de occidente, que proclama que el objetivo de la guerra es la intervención humanitaria y la protección de la población civil pero sin embargo mira para otro lado e incluso apoya las masacres cuando las cometen sus aliados, como está ocurriendo hoy en día en Yemen, Bahrein o Arabia Saudita. Los países Europeos y EEUU no tienen ninguna legitimidad para proclamarse garantes de los derechos humanos ya que en las últimas décadas han sido los responsables de las mayores masacres que se han producido en todo el mundo, interviniendo y provocando destrucción y muerte en todos aquellos lugares que no se han sometido a los intereses de sus transnacionales. - Denunciamos que en el momento en que se están dando los mayores recortes de derechos y prestaciones sociales de las últimas décadas con el argumento de que la situación económica obliga a ello el gobierno no tenga reparos en gastar millones de euros en una guerra, con lo cual queda claramente probado que hay dinero pero solo para realizar actuaciones que aumenten los beneficios de las clases más pudientes y de las multinacionales.
2011 EKAINA
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
EMAKUMEA
HEZKIDETZA, GAINDITU GABEKO ARLOA Estatistikek esaten dutenaren arabera gure gizarteak berdintasuna lortu du. Berdintasun formala bai: Berdintasun legea, sexu ezberdinen arteko ezkontza… baina berdintasun erreala lortzeko oraindik asko falta da eremu guztietan: lan produktiboan eta erreproduktiboan, ikasketetan, komunikabideetan eta abar luze batean. Egungo neskek ezberdintasuna ezeztatzen dute, sexuaren araberako diskriminazioa gaindituta dagoela esaten dute, eta gizarte patriarkatu honek inposatzen dizkigun "arauak": gorputzari gurtza, takoiak erabiltzea, ikasketa teknologikoak ez aukeratzea, zaintzako lanekin lotura zuzena dutenak aldiz bai… libreki aukeratzen ditugula pentsatzen dute. Berdintasun erreala lortu ez dugula hainbat adierazpen publikoetan ikus dezakegu, horietako bat Maitzak 15eko plataformetara edota kanpaldietara hurbilduz gero, izena berak "indignados" ez gaitu izendatzen, karteletan edota idazkietan generoa ez da inon agertzen, beste batzuetan aldiz, edukia eta hizkuntza sexista (que gobiernen las putas porque sus hijos no saben) jorratzen dute. Guztiok ezagutu dugu Sol-eko kanpaldian feminista gazteek sufritu zuten erasoaldia "la revolución será feminista, o no será" lemapeko kartela eskegi nahi izan zutenean. Pankarta horrek ez zuela tokirik iraultza guztiona ( de todos) delako, feminismo eta matxismoa gauza bera direla eta aurpegiratzen zieten bertako hainbatek.
Argi dago eskola mistoa ez dela hezkidetzailea eta sexismoaren arazoa ez dagoela gainditurik, hau da, hezkidetza gainditu gabeko arloa dugu. Hezkidetzak hezkuntza heteronormatiboa aldatu behar du, edozein diskriminazio sexistari aurre egiteko identitate sexual ezberdinak azaleratu eta tratu onak landu egin behar ditu. Genero-nortasun aniztasuna ikusezina da gure ikastetxeetan, azken batean eskola gizartearen isla baino ez da. Hori dela eta gure kurrukulumek bultzatu behar dute kalitatezko sexu heziketa, eraginkorra eta prebentiboa, pertsona guztiei beren sexualitatea modu positiboan, osasungarrian, solidarioan eta kontzienteki bizitzen lagun diezaieona. Orain urte batzuk hezkidetza mintegiak berritzegune guztietan zeuden, Hezkuntza Sailak formazioa eta baliabideak eskaintzen zituen, baina hori guztia desagertu egin da, Hezkuntza sailak ere diskriminazioak eta ezberdintasunak gainditurik daudela pentsatzen ote du? edo baliabideak beste proiektuak garatzeko, hiru eleko markoa, Bakerako hezkuntza, Teknologia berriak,… ipintzea aukeratu du? Hezkidetza da bidea diskriminaziorik gabeko gizartea lortzeko, beste gizarte eredu bat posible eta ezinbestekoa baita.
EILASTASUNA
BILBOKO SAN ADRIAN IKASTETXEKO IKASLEAK KONGOKO IKASLEEKIN Bilboko Berdinak Gara Taldeak (Irala auzoaren inguruko ikastetxeen arteko koordinazioari esker) hezkuntza garapenaren inguruko praktika onak egiten ditu. Pasa den ikasturtean, Guatemalako egoera ezagutu ondoren, aurten San Adriango DBHko 1., 2. eta 3. mailako ikasleek Kongo herriaren egoera aztertu dute. Horretarako, "Kongo argi ikusezina" dokumentala ikusi ondoren, Kasaiko ikasleen egoera hobeto ulertzeko, hango NGEko emakume bat, Ntumba, etorri da ikasle-
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
en galderei erantzutera. Ntumbak azaldu duenean hango ikasleek ez dutela inolako libururik, San Adriango gazteek laguntzeko zerbait egitea erabaki dute. Urtebetetze egutegiak egitea erabaki dute eta horretarako, 3. mailako ikasleek garaiko fruituen marrazkiak egin dituzte. Egutegiek bizitza osorako balioko dute, familia eta lagunen urtebetetzeak adierazteko. 10 eurotan saltzen ditugu (5,5 gastuak eta 4,5 Kasaiko eskolei bidaltzeko) eta STEE-EILASeko egoitzetan eros ditzakezue.
2011 EKAINA
13
NAFARROA
NAFARROAKO HAUTESKUNDEAK: GURE BALORAZIOA STEE-EILAS-ek atera dituen emaitzak onak izan dira: mantendu ditugu 8 delegatuak eta bigarren indarra izaten jarraitzen dugu Boto kopurua 2007 2011
+/-
Delegatuak 2007 2011
LAB
603
808
+205
6
9
STEE-EILAS
793
766
-27
8
8
CCOO
858
643
-215
9
7
AFAPNA
681
610
-71
7
6
ANPE
282
412
+130
3
4
APS
674
561
-113
7
6
CSI-F
386
358
-28
4
4
ELA
259
335
+76
3
4
UGT
214
252
+38
0
3
Osotara
4822
4817
-5
47
51
Ez ginateke gezurretan arituko emaitza hauek zapore gazi-gozoa utzi digutela esaterakoan. Pozik egotekoa da bigarren indarra izaten jarraitzen dugula ikusteak, baina zertxobait gehiago espero genuela ere esan nahi genuke. Baldintza asko eman dira gu lehen indarra izateko: gure aurretik zegoen CCOOk jaso duen merezitako egurra, sindikatu korporatibisten zatiketa, gure ekimen sindikala Euskal Herriko gehiengo sindikalarekin, administrazioarekin sinatutako itunaren aurrean izan dugun jarrera irmoa, euskararen eta euskal irakaskuntzaren aldeko jarrera, gure eguneroko lana… Geure lankideek iritzia eman dute eta emaitza hauek euren borondatearen isla dira. LAB izan da lehen indarra, 42 botogatik besterik izan bada ere. Gure zorionik beroenak. Esan genezake euren igoera nabarmenak adierazten duela murrizketen eta krisiaren inguruan gobernuek ezarritako politiken aurkako boto-emaileentzat erreferentziazko aukera izan dela. Guk jaso dugun babesa eremu berean kokatu behar delakoan gaude. ELAren igoerak euskal gehiengo sindikalaren
aldeko babesa indartzen duela esango genuke. Aipatzekoa da ere abstentzioa % 42,40 izan dela. Arrazoi hauek aipatu nahi genituzke: administrazioak ez du erraztasunik eman bozkatzeko eta Nafarroan bi hauteskundeak batera izateak (autonomikoak eta sindikalak) ez du lagundu hauteskunde kanpainaren martxa eta parte hartzea. Orokorrean emaitza onak lortu ditugu. Hala ere, beste batzuen artean, nagusi izan diren bi ardatz aipatu nahi ditugu: egokitu zaigun krisi garai hauetan zer nolako kudeaketa egin dugun itunaren eta honi lotutako gaien inguruan eta euskal gehiengo sindikalaren baitan burututako ekintza sindikala. Lehenengo gaiari begira, bi urte hauetan maila orokorrean eta Itunaren gauzatzean ezarritako murrizketek, hasieran lortutako aurrerapenak desitxuratu dituzte eta honek eragina izan du gure emaitzetan. Bigarrenari begira, gure sindikalgintza ereduak eta gure eguneroko lana ongi egiteak erantzun ona izan dutela uste dugu.
Consideramos buenos los resultados obtenidos: hemos mantenidos 8 delegadas-os y seguimos siendo la segunda fuerza por sólo 42 votos de diferencia respecto a LAB. CCOO recibe el lógico castigo a su modelo sindical y los sindicatos corporativistas mantienen el 40% de representación. La abstención, el 42 %, ha sido importante. Han influido la coincidencia con las autonómicas y las trabas puestas por la Administración. La respuesta que nuestro sindicalismo y nuestro trabajo han recibido ha sido positiva.
14
2011 EKAINA
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
IRAKASKUNTZA PUBLIKO INDARTSU, ZABAL eta PARTE HARTZAILEA NAHI DUGU ESKOLA PUBLIKO INDARTSUA Ekainaren 5ean Eskola Publikoaren jaia ospatu zen Bilbon. Bertan protesta ere egin genuen. Izan ere, gobernu honek ezarri dituen murrizketek gure eskola ahuldu dute: plantilletan irakasle gutxiago, ordezkapenen sistema tamalgarria, proiektuak aurrera eramateko arazo handiak. Eskola publikoa indartzeko neurriak eta baliabideak eskatzen jarraituko dugu. ESKOLA PUBLIKO ZABALA Kezkaz ikusten dugu Departamentuak erakusten duen joera autoritarioa: wifi ez onartzeagatik ordenagailuak eraman (Lezo), batxilergoa ikastetxe batetik kendu klaustroak eta eskola kontseiluak jakin gabe (Gasteiz), Ikastetxe Integralak sortu… Azalpen eske joan eta honako erantzuna
entzun dugu: "planifikazioa administrazioaren ardura da", eta kito. Ez litzateke horrela izan behar. ESKOLA PUBLIKO PARTEHARTZAILEA Azken boladan sindikatuoi administrazioa ateak ixten ari zaizkigu pertsonalaren inguruko beharreko kontrola egiteko: esleipen informatikoan ez du biderik irekitzen sindikatuok prozesuaren jarraipena egiteko; plantillak negoziatzean, erabat baztertzen du alde soziala. Parte hartu nahi dugu, gardentasuna eta berdintasuna guretzat funtsezkoak direlako eta eskola publikoan zer egin eta zer esan badugulako.
STEE-EILAS, LAB eta ELA INPOSAKETA SALATUZ Otsailaren 16an hauteskunde sindikalak egin ziren. Ekainean gaude eta oraindik ez da eratu Mahai Sektorial berria. Badirudi batzuek arazoak dituztela bozetan langileok adierazi genuena onartzeko. Horregatik STEE-EILAS, LAB eta ELA Hezkuntza Sailaren jarrera baztertzailea salatzeko protesta bideratu genuen maiatzaren 26an Bilboko Hezkuntza Sailaren egoitzan. Izan ere, hezkuntza politikan ikuspegi atzerakoi eta alderdikoia daramate, inposaketa ugari bideratuz.
Egun hartan gero eta txikiagoa den gutxiengo sindikalarekin adostutako murrizketak salatu genituen, eta beste lan hitzarmenerako negoziazio egutegia ere eskatu. Hezkuntza Sailak beste aldera begiratzen jarraitzen du, baina gu ez gara geldirik egongo: aintzat hartu beharko gaituzte langileon gehiengo zabala (%73) ordezkatzen dugunok. Honelako jarrera duen Departamentutik espero genezakeen erantzuna izan genuen: beltzez jantzitakoak bidali zizkiguten.
El 26 de mayo STEE-EILAS, LAB y ELA, amplia mayoría sindical en el sector, realizamos una protesta en la Delegación de Bilbao solicitando que se constituya la Mesa Sectorial (las elecciones sindicales fueron en febrero), un calendario para renegociar un nuevo convenio laboral y protestando por los recortes en la escuela pública. Su respuesta: la foto la expresa con más claridad que mil palabras.
stee-eilasirakaskuntzapublikoa
2011 EKAINA
15
HAN-HEMENKA IRAKURRITAKOAK:
Hablen con ellos
/…/ el desarrollo sin freno del capitalismo financiero desde los años setenta y, sobre todo, la terrible crisis económica que ese capitalismo ha provocado han acrecentado la peligrosa percepción de que la democracia es una ficción y que los destinos humanos están gobernados por poderes económicos que nadie ha elegido, que doblegan a los gobiernos y que se sirven de una legión de "expertos" para propagar sus doctrinas. Resulta muy elocuente al respecto un análisis del Pew Research Center sobre el tratamiento informativo de la crisis por parte de los medios de comunicación estadounidenses. Los investigadores analizaron 9.950 noticias, reportajes o entrevistas en distintos soportes mediáticos -televisión, radio, prensa, internet- y, al evaluar qué fuentes se citaban en las informaciones, encontraron que la inmensa mayoría de las voces reflejadas eran de representantes gubernamentales (con Obama a la cabeza), empresarios o expertos "independientes" (que suelen servir a intereses económicos, como queda bien expuesto en el documental Inside job). Ciudadanos y/o trabajadores, por contra, sólo aparecen citados en el 8% de las noticias sobre la gravedad de la recesión - pese a ser quienes la han sufrido con más crudeza- o en el 9% de las informaciones sobre el sector financiero. Y mientras empresarios son citados en casi el 40% del total de las noticias, representantes sindicales sólo aparecen en el 2%. El estudio del Pew Research Center no hace sino mostrar el reflejo que tiene en los medios de comunicación eso que los ciudadanos observan con creciente malestar: que sus opiniones y sus inquietudes individuales no cuentan. Que el poder sólo recurre a ellos para que sufraguen, con sus impuestos, los desmanes del gran capital. Marco Schewartz bere blogean, "Versión Libre" izenekoan, 2011-05-30
Zaldieroa, Berrian, 2011-05-18
Krisialdien zorigaiztoko ondorioak Europan, buru-hiltzeen eta hilketen kopuruak aldatuz doaz langabezia-tasaren aldaketen arabera. Horra datu zenbait: # Buru-hiltzeen kopurua %0'8 igotzen da langabezia-tasaren ehuneko puntu bateko igoera bakoitzeko, eta gauza bera gertatzen da hilketen kopuruarekin. Zenbaki absolutuetan adierazirik, 310 hildako gehiago gertatzen dira Europa osoan buru-hiltzeen ondorioz eta 40 hildako gehiago erailketen ondorioz, beti ere langabezia-tasaren ehuneko puntu bateko igoera bakoitzeko. /…/ # Langabeziaren igoera, puntu batekoa izan beharrean hiru puntukoa bada, %4'45ekoa da suizidioen igoera (1.740 hildako gehiago) eta %28 igotzen dira alkohol gehiegi edatearen ondorioz gertatzen diren heriotzak (3.500 hildako gehiago). /…/ # Bestalde, langabeziaren ondorioak ez dira berdinak herri guztietan. Gizarte-babesa handia den herrietan apalagoak izaten dira langabeziaren eraginak. Izan ere, enplegu-politika aktiboetan gastatzen denak oso eragin mesedegarria du: hiritar bakoitzeko 10 $-eko gastuak, esaterako, buru-hiltzeen tasaren %0'038ko jaitsiera dakar. The Lancet aldizkariko argitalpen digitalean irakurritako artikulu batetik hartu ditut datu horiek. Egileek (D. Stucker eta lankideak) 65 urtetik beherako lagunen hiltze-tasetan gizarteeta ekonomia-baldintzek duten eragina aztertu zuten, eta Europako Batasuneko 26 estatuetan 1970 eta 2007 bitartean jasotako zenbait datu (hiltze-tasak, BPG, enplegu eta Gizarte Segurantzako gastuak, besteak beste) erabili zituzten. "The public health effect of economic crises and alternative policy responses in Europe: an empirical analysis" da artikulua . J. I. Pérez, "Txinpantze Biluzia" bloga, Berrian.
16
2011 EKAINA
stee-eilasirakaskuntzapublikoa