Irakaskuntza Publikoa 98 zkia.

Page 1


aurkibidea Horma

2

Editoriala

3

Erretiroaren dekretu berria 4 EAEko aurrekontu murriztaileak

5

LOMCE hitzaldiak

6

Ordezkoen araudia

7

Haurreskolak

8

Lan Osasuna: Apirilak 28

9

Palestinako apraheid ezkutua

10-11

Laboralak

12-13

Emakumea

EZ DUGU ETSIKO!

14

10 arrazoi erlijioan ez matrikulatzeko 15 Kontrazala

2

16

STEE-EILAS 2013 APIRILA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


EDITORIALA

ERASO TSUNAMIA Bost hilabetez mareatu gaituzte EAEko aurrekontuen gaiarekin. Oso modu laburrean definituko ditugu: gainditu ezin zitezkeen marra gorriak berriro ere zeharkatu dituzten aurrekontuak dira. Ia sinestarazteraino errepikatu dute osasungintza, hezkuntza eta gastu soziala ukitu ezinak zirela. Bada, 1200 milioi ₏-ko mozketak zuzen zuzenean eragin die oinarrizko atal hauei ere. Aurreko gobernuak (PSEk) ezarri zituen murrizketek ondorio larriak izan dituzte hezkuntza kalitatean eta langileon lan baldintzetan: ordezkapenen kontua nabarmenena bada ere, plantilla mailako murrizketak, bajen trataera eta ordezkoen prekarietatea izan dira eraso hauen guztien alderik bortitzenak. Laburpena beldurgarria da: guztion lan baldintzak okertu dira, hezkuntza kalitatea kaltetu dute eta zerbitzu publikoak gero eta egur gehiago jasotzen ari dira. Ez da egia EAJ-PNVk beste aukerarik ez duela, ez dugu onartzen ongizate estatua desegiteko hartzen ari diren neurriak ezinbestean egin beharreko bidea denik. Soberan erakutsi digute orain arte hartutako neurrien bidetik, langabezia eta pobrezia handiagoak, miseria eta ezintasuna eta jendartearen bizimoduaren okertzea baino ez datozela. Ditxosozko krisiaren ondorioei usaina hartu orduko ozen bota genuen: guk ez dugu krisia sortu, jendarteak, langileok gure betebeharrak goitik behera bete ditugu, gure zergak ordaindu ditugu eta ez dugu inoren dirua lapurtu. Beste batzuk, ordea, pilatutako diru guztia xahutu, berarekin jolastu eta galdu egin dute. Euren erruen parte handiena denon diruarekin ordaindu dute gobernariek. Eta gehiago behar izan dutenean zerbitzu publikoei eraso egin diete, hauetan murrizketak ezarriz eta dirua beste zuloak estaltzeko erabiliz. NAHIKOA DA! Ez dugu onartuko bide beretik doan neurri gehiagorik! Bada garaia bestelako neurriak hartzen hasteko. Bere garaian esan genuen bezala, iruzur fiskalari aurre egin, politika fiskal progresiboak ezarri eta gizarte kohesioa bermatzen duten politikei heltzeko garaia da. Tamalez, Lakua hartu duen kamarilla berriak ez dirudi bide horretan aurrera egiteko asmoa duenik. Esku artean dituzten aurrekontuek atzerakoiak dira, Hezkuntzakoak, eta bestelakoak ere. Euskal Eskola Publikoaren alde gogoz eta indarrez egingo dutenaren itxaropenik ez dugu, aurrekoengan ez genuen bezalaxe. Batzuek zein besteek euren lau urteko aldia betetzearekin konformatzen dira, errepikatzeko asmoarekin, noski. Eskola Publikoak, ordea, hori baina gehiago behar du: benetako hezkuntza sistema publikoaren ardatz nagusia izateko bultzada, aurrekontuak, baliabideak eta babesa. Hori izan da, hori da eta hori izango da gure jardunaren oinarri nagusia. Hori da langileon lan baldintzen inguruko negoziazioari ekiten diogunean mahai gainean jarriko dugun irizpide nagusia. Hori izango da eztabaida politikoan, sozialean, LOMCEren aurrean, izango dugun helburu nagusia. Eta horretarako, langileon lan baldintzen defentsa sutsua egiten jarraituko dugu, hori baita gizarte justu eta aurrerakoi baten alde egin behar den lehendabiziko apustua. Ez dira garai hoberenak halako aldarrikapenak luzatzeko, murrizketen tsunamia dena aurretik eraman nahi du eta agintariak horretan jartzen ari dira euren indar guztiak. Baina langileok badakigu tarteka agoantatzea eta aurre egitea tokatzen zaigula, ditugun tresna guztiak erabiliz, batasuna bilatuz eta ahalik eta gogorren erantzunez. Bide horretan Maiatzaren 30erako Greba Orokorraren deialdiarekin bat egin dugu. Era berean, bestelako erantzunak ere martxan jarri beharko ditugu, tokian tokikoak, xumeak batzuk, indartsuagoak besteak, askok burututakoak, batzuk bultzatutakoak‌ Beti ere, partekatu eta ondokoekin bideratzen baditugu eraginkorragoak izango dira. Dena beharko baitugu!

MARRA GOR IA R

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2013 APIRILA

K

3


ERRETIROEN DEKRETU BERRIA Langileen lan baldintzetan murrizketa gehiago dakarzkigu, orain "lan bizitza luzatzea" eta "zahartze aktiboa" aitzakiarekin 2013ko martxoaren 16an BOEn argitaratu zen erretiroaren hainbat motatako baldintzak arautzen dituen dekretua. Gogoratu dezagun Zapaterok eta CCOOk eta UGTk sinatutako lehenengo pentsioen erreformak jubilazio arruntaren adina atzeratu zuela: 2013tik 2018ra hilabete bat urtero, eta 2027ra arte bi urtero, 67 urtetan kokatu arte. Bigarren erreforma honekin, aurretiko jubilazioa zigortzen da bereziki: A) Langileari leporatu ezin zaion aurretiko jubilazioa: jubilazio arruntaren adina baino 4 urte lehenago (beraz, orain 61 urte eta 2027an 63 urte). 33 urte kotizatuak eta beste baldintza batzuk behar dira. Pentsioa gutxitzen da bi faktoreen arabera: kotizatutako urteak eta jubilazio arrunterako falta diren hiruhilabeteak. Adibidez: 38 urte kotizatu eta 4 urte lehenago jubilatzean, %30eko gutxiago kobratuko da. Erretiratze mota hau funtzionario ez direnei eragiten die, lan legepeko langile guztiei, alegia.

C) Jubilazio partziala edo "contrato de relevo" delakoa. Baldintzak ere gogortzen dira: enpresan 6 urtez egon, 33 urte kotizatuak izan eta erretiratze arrunterako lau urte edo gutxiago falta izan. Egin behar den lana, jarduera arruntaren %50 edo %75 da. Errelebista finkoa eta jardunaldi osokoa bada, %25ean gera daiteke. Modalitate honetan funztionarioak ez direnak sar daitezke. D) Pentsioa eta lana bateragarriak izan daitezke, pentsioa %50era jaisten lan egiten den bitartean. Adin legalera eta oinarri erregulatzailearen %100era helduz gero egin daiteke bakarrik. Mota guztietako langileentzat. E) Beste neurri batzuk agertzen dira dekretuan: gogortzen dira 55 urte baino nagusiagoentzako diru laguntzak familiaren diru sarrerak aintzat hartuta; enpresa handiei errazten zaizkie kaleratze kolektiboak arazo ekonomikoak alegatuta, eta abar.

B) Borondatezko aurretiko jubilazioa: arrunterako behar den adina izan baino bi urte lehenago har daiteke, 35 urtez kotizatu bada. Aurreko modalitatean bezalako faktoreengatik, pentsioa %16 jaitsi daiteke. Gainera, gehienezko pentsioa %98 edo 96ra jaisten da (urte bat edo bi lehenago hartzekotan). Erretiratze mota honek ere lan legepeko langile guztiengan du eragina.

MUFACE dutenen egoera ez da aldatzen, momentuz. Oraingoz, 30 urtetako zerbitzuekin, 60 urteetan jubilatzen jarraitu dezakete. STEE-EILASek salatu nahi du egiteko modu hau: Errege-dekretu baten bidez, lege-prozedurarik gabe, langile guztien lan baldintzak okertu sistema ekonomiko honen onurarako. Nafarroako eta Eusko gobernuei exijitzen diegu dekretu honen eraginak arintzeko neurriak har ditzaten, eta beste eragileekin batera, Euskal pentsio sistema propioa lortzeko pausuak eman ditzaten.

NUEVO DECRETO SOBRE JUBILACIONES(segunda reforma de las pensiones) Tras la decisión de retrasar la jubilación ordinaria hasta los 67 años, el decreto del 16 de marzo restringe las condiciones para acceder a la jubilación parcial o a la anticipada, tanto voluntaria como no: hay que trabajar más años y tener más tiempo cotizado, y la pensión se reduce más. El personal de MUFACE no se ve afectado por el momento. STEE-EILAS denuncia este nuevo recorte social y económico, que ataca a los derechos de quienes vemos prolongada involuntariamente nuestra vida laboral y de quienes, con medidas como éstas, ven disminuir sus posibilidades de acceder a un trabajo digno.

4

2013 APIRILA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


EAEko 2013ko AURREKONTU MURRITZAILEAK 2013. urterako EAJ-PNVk prestatu duen aurrekontuen proiektuak, murrizketa berriekin omen dator, 2010. urtetik izan ditugunei gehituko zaizkienak. Bide errazenetik jotzea erabaki dute eta mezua modulatzen joan dira: hasieran, hauteskunde garaian, ez zela murrizketarik izango; ondoren murrizketak ez zirela nabarituko... Azkenean murrizketa berriak izango dira, ikasleek, familiek eta langileok sufrituko ditugunak. Eusko Jaurlaritzak, berriro ere, irizpide ekonomizistak lehenetsi ditu beharren gainetik eta 1.200 milioi gutxiagoko sabaiarekin eta erabaki estrategiko batzuen arabera (TAV, francking...) gauzatu du proiektua. Hezkuntzako gastuak %8,9ko jaitsiera izango du, programa batzuk murrizketa askoz handiagoak izan arren: Sustapena (-%31), Araubide Bereziak (-%23), Euskalduntzea (-%12,4), Unibertsitatea (%11,9)... Jaitsiera nagusiena inbertsioetan da (-%44,6) eta ikastetxeetarako ekipamenduan (%39) eta ekipamendu informatikoan (-%81) izango du isla. Ikastetxe berriak egiteko laurden bat gutxiago gastatuko da (2010etik -%62a). Eskaintza publikoa bermatzea zailagoa izango da esparru guztietan: EHU (-%6,9), Haurreskolak (%10), Musikene (-14,4%). Konponketa txikiak egiteko udalek jasotzen duten diru-laguntza txikiagoa izango da (-35%). Beraz, bi urtetan %60a jaitsi nahi dute hau. Eta ildo beretik, ikastetxeek 22 milioi gu-txiagorekin moldatu beharko dira bere fun-tzionamendurako (gastu arruntak, fotokopiak...). Krisiaren ondorio lazgarriak (EREak, langabezia, kaleratzeak...) inoiz baino nabariagoak direnean ulertezina egiten zaigu beketan guraizeak sartu izana: %67a murriztu dituzte unibertsitatean eta %62a ohikoetan. Emaitza onak izateagatik zeudenak ere desagerraraziko dituzte.

Laugarren urtez, irakaskuntzan jarduten dugunok izango gara murrizketen pisu handiena soinean eraman beharko dugunak: gure eroste-ahalmenaren galera handitzea (%20koa dagoenekoz), ITZARRIri egiten zituzten ekarpenekin etetea, ordezkapenetarako partida murriztearen ondorioz (-%4,9),lan-zama handiagoa izatea, gaixorik gaudenean gutxiago kobratzea... Gutxiago izanik (-%0,2) ikasle gehiago (%4,1) atendituko dugu eta ikastetxeetan, behar berriei baliabide berberekin aurre egin beharko diegu. Horrez gain, bereziki, ordezkapenetan egin nahi duten murrizketa (17 milioikoa) salatu behar da, honek enpleguan izan dezakeen ondorio kaltegarriengatik. Modu honetan, Madriletik datozen lan arautegi murritzaileak, era zuzenean ezarriko dituzte. Kasu honetan: non gelditzen da eskuduntzen defentsa? Eta errematea: Hezkuntza Sailak ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeei diru laguntzak luzatzen jarraituko du, antza, Auzitegi Gorenak kontrakoa esan arren. STEE-EILASek borroka egingo du bere esku dauden tresna guztiekin aurrekontu egitasmo honen aurka. Gastu publikoa, inbertsioa eta lehentasunen berrikustea dira gakoa eta bide bakarra Hezkuntza sistemak dituen beharrak asetuko dituen hezkuntza politika egokia lortzeko.

PRESUPUESTOS REGRESIVOS 2013 EN LA CAV El gobierno vasco vuelve a priorizar los criterios economicistas sobre los sociales en la elaboraci贸n de los presupuestos 2013. El gasto en Educaci贸n baja un8,9%. La mayor bajada es en inversiones para mantenimiento de centros (-44,6) y en gastos de funcionamiento (gastos comunes, fotocopias...) para los mismos (-39% = 22 millones de euros menos). Es asimismo incomprensible que sufriendo como estamos las consecuencias m谩s duras de la crisis (paro, despidos, encarecimiento servicios sociales...) recorten 17 millones en sustituciones y el 67% en becas. No nos creemos que no haya otro camino.

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2013 APIRILA

5


LOMCEri BURUZKO HITZALDIAK IKASTETXEETAN PPk Madriletik bere "hezkuntza" lege berria eraikitzen jarraitzen duen bitartean, azken hilabeteetan mugimendua egon da Hego Euskal Herrian. Arrazoi ezberdinengatik, mota guztietako eragileok agertu gara LOMCEren aurka: sindikatu guztiak, eragile sozialak, irakaskuntza publikako guraso elkarteak, pribatuetako patronal nagusiak eta Eusko Jaurlaritza ere. Prentsa oharrak, artikuluak eta Martxoaren 2an egindako manifestazioetan desadostasun hau agerian geratu da. STEE-EILAS-ek apustu sendoa egin du beti Euskal Eskola Publikoaren alde, eta argi du zeintzuk diren lege honen aurka jartzeko arrazoiak: - Ekonomia neoliberal ikuspuntutik egindako legea delako eta ez hezkuntzako beharretatik. - Hemengo ezaugarriak kontutan hartu gabe, Madriletik inposatua datorrelako. - Inklusibitatearen inguruan hainbat urtetan lortutako aurrerapausoak suntsitzen dituelako. - Uniformizatzailea, segregatzailea, lehiakortasunaren bultzatzailea, klasista eta pribatizatzailea delako. Mezu hau zabaltzeko, LOMCEri buruzko ezagutza, hausnarketa eta eztabaida pizteko, eta gure hezkuntza sistemaren

kontrako eraso berri honi erantzuna sustatzeko asmoz, akordio batera heldu ginen LAB eta ELArekin EAEko ikastetxeetan hezkuntzako langileekin biltzeko. Honela, ehun eta berrogei hitzaldi baino gehiago eman ditugu eskualde guztietan. Hitzaldietan azaldu diren ideien artean bat azpimarratu nahi dugu orain: LOMCE aplikatzekotan, eragina izango lukeela gizarte osoan, ez bakarrik ikastetxeetan. Horregatik, guztion erronka da eztabaida gure inguruan zabaltzea. Norabide honetan, antolatu edo parte hartu dugu guraso elkarte edo udal batzuek egindako bileretan ere. Zure ikastetxean oraindik ez bagara egon, hi-tzaldia antolatzera, animatu nahi zaituztegu, ahaztu gabe beste gaien inguruan biltzeko prest ere bagaudela.

CHARLAS EN LOS CENTROS SOBRE LA LOMCE Entre otras acciones contra la LOMCE, STEE-EILAS ha participado junto con LAB y ELA en más de 140 charlas. Queremos y tenemos que seguir extendiendo la información, el debate y la oposición ante esta ley neoliberal, impuesta, regresiva, uniformizadora, segregadora y privatista. Si aún no hemos estado en vuestro centro, os animamos a que nos llaméis y acudiremos lo antes posible.

ESKOLA 2.0 ETA WIFIa 2010an, Eskola 2.0 programa ezarri zenean, STEE-EILASek bere desadostasuna agertu zuen hainbat arrazoingatik. Une hartan oso kezkatuta egon ginen (eta jarraitzen dugu) uhin elektromagnetikoei buruz komunitate zientifikoan dagoen eztabaidagatik. Talde asko dira Europako Parlamentuko Asanbladak sinatutako 1815 erresoluzioko aholkuak jarraitzeko eskatzen dutenak, esposizio maila jaitsi eta ordenagailuetako konexioak kableen bitartez egiteko gomendatuz. Jokabide hau defendatuz EAEko bi ikastetxek kableen bitarteko konexioak eskatu zizkioten administrazioari eta

6

hara non, administrazioak ez onartzeaz gain, ordenagailu guztiak kendu zizkioten. Orain ARARTEKOk arrazoia eman die ikastetxe hauei eta gomendio ba-tzuk egin dizkio departamentuari programan sartzeko baldintzak errebisatu eta uhinen esposizio maila jaisteko neurriak ezartzeko eskatuz. STEE-EILASen jarraipena egingo diogu berri honi. Alde batetik formazioa eskatzen jarraituko dugu eta bestetik, ikastetxe guztietan uhinen maila neur dezatela ere bai. Hemendik zuek ere eskatzera anima-tzen zaituztegu.

2013 APIRILA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


ORDEZKOEN ARAUDIA: ZALANTZAK ETA KEZKAK Ordezkapenetarako araudi berria irailean argitaratu zen baina ez da oraindik aplikatu bere osotasunean. Gainera Administrazio berriak aldaketa batzuk egin dizkio. Hala ere, aldaketa nagusiak ez ditu abian jarriko (zonaldeak, eguneroko esleipen telematikoa, 50 kmko desagerpena...) Aurtengo ordezkoen birbaremazioa, orduan, araudi berriarekin egingo da baina irizpide zaharrekin. Ordezkoen araudi berria argitaratu (BOPV 2012ko irailaren 11) eta 7 hilabete beranduago harekin bueltaka jarraitzen dugu... Etengabeko murrizketen ondorioz, ordezkoen egoera gero eta larriagoa da. Sufritzen dugun lan baldintzei eta prekarietateari gehitu behar zaio legediaren aldaketa amaiezinak eragiten duten segurtasun falta. Hiru urte, bost zirriborro eta kontuan hartu ez zuten alegazio ugari beharrezkoak izan dira administrazioak ordezkoen araudia prest izateko. Irailean argitaratzeak harritu gintuen eta lehenengo arazoak sortu ziren. Nola batu araudi berriak ezarritako zonaldeak eta ordezkook aukeratuta genituen lurraldeak? Eta lanaldi murriztuari uko egiteko 50 km-tako bermea desagertuko zen? Gure protestak oraingoan zerbaitetarako balio zuten eta 50 km-takoa eta zonaldeak bertan behera uztea erabaki zuten, hurrengo birbaremazioa egin arte, aurtengoa. Hauexek dira araudi berriaren aldaketa nagusiak: - Zonaldeetan banatzen dira lurraldeak. Aitzakia honekin, lanaldi murriztuan, 50 km baino urrutiagoko ordezkapenei ezin zaie uko egin. - Eguneroko ordezkapenak esleipen telematikoaren bidez esleitu nahi dira. - Perfilik gabeko irakasleak onartzen dira hainbat espezialitatetan. - Erlijio irakasleak apezpikuaren eskutik sartzen dira zerrendetan. - "Ate" berria zabaltzen da zerrendetan sartzeko: EPE gainditzea. - Zailtasun bereziko lanpostuetan egindako ordezkapenak puntuazio bikoitzarekin saritzen dira.

- Zerrenden "garbiketa" egingo da birbaremazio bakoitzean. Orain Administrazio berria dugu eta lanean hasi bezain pronto, honek ere araudiari hainbat moldaketa egin dizkio. Zer da administrazioak aldatu nahi duena? - Guztion lasaitasunerako: *Zonaldeak eta eguneroko telematikoa bertan behera, oraingoz. * Zerrenden garbiketa 1go aldiz 2017an egitea. - Zalantzagarriak: *Hizkuntza Eskakizuna bai baina Prestakuntza Pedagogikoa ezin da aurkeztu birbaremazioa eta gero. Orain arte biak aurkez daitezke. *Zerrenda bereizitako pertsonek ezin dituzte aldatu ordezkapenen aukerak. - Kezkagarriak. *EPEa gainditu duena gainditutako espezialitate horretako zerrendan sartzea. *Lanpostu bereziak, (espetxeetan egindako zerbitzuak), puntuazio bikoitzarekin saritzen dituzte. Laburtuz, aurtengo birbaremazioa, araudi berriarekin egingo da baina irizpide zaharrekin.

NUEVA NORMATIVA DE SUSTITUCIONES (Bopv 11/09/2012) La nueva normativa de sustituciones se publicó en septiembre pero no se ha aplicado todavía en su totalidad. Además la nueva Administración ha introducido algunos cambios más. Sin embargo nos ha comunicado que no pondrá en marcha los grandes cambios que propone la normativa (establecimiento de zonas, desaparición de los 50 km en jornadas reducidas, adjudicación telemática diaria de las sustituciones...) Así que la rebaremación de este año se hará con la normativa nueva pero con los criterios viejos.

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2013 APIRILA

7


HAURRESKOLAK GASTEIZEN HIRU HAURRESKOLA ITXI NAHI DITUZTE Zerbitzu publikoen suntsitzeak ez du amaierarik. Azken asteetan administrazio publikoko hainbat ordezkari sortuko dituzten lanpostu berriak goraipatzen ari dira han eta hemen. Bitartean, atzeko atetik, zerbitzu publikoak ahultzen ari dira bertako lanpostuak suntsitzen. Oraingo honetan Gasteizko Udaletxeak egitasmo berria aurkeztu zion H a u r r e s k o l a k P a r t z u e r g o k o Z u z e n d a r i t z a B a t z o r d e a r i . Matrikulazioaren jaitsiera aitzaki hartuta, Gasteizko hiru haurreskola ixteko proposamena helarazi zion: El Pilar auzoko Almudena Cid, Lakuako Txirrinbil eta Abetxuko auzoko Virgen Blanca, hain zuzen. Hala eginez gero, eskaintza publikoaren %10ean jaitsiko litzateke. Abetxukoko Virgen Blancaren kasua oso larria zen, 0-2 eskaintza publiko bakarra izateaz gain, euskaraz ematen den zerbitzu bakarra baita haurreskola. Hiru haurreskoletan mobilizazioekin hasi ziren, sinadurak bilduz, kontzentrazioak eginez, prentsara joaz... guraso, hezitzaile eta sindikatuak itxieraren kontra lanean tinko jarri ziren. Lan guzti horren ondorioz, Abetxukon dagoen Virgen Blanca haurreskola ez ixtea lortu da. Bat irekita mantentzea lortu bada ere, beste biak ixteko asmoa dauka Eusko Jaurlaritzak. Matrikulazioaren jaitsiera aitzakitzat hartu dute, honen arrazoiak aztertu gabe. Egun bizi dugun egoera ekonomiko honetan, kuotak garestiegiak dira familia ugarirentzat, (dohakoak izanez gero itxarote zerrenda luzea egongo zela zalantzarik ez dugu), eta ezin dugu ulertu itunpeko ikastetxeak sare publikokoa den Haurreskolak baina kuota merkeagoak izan ditzaketen hainbat tokitan

8

Maiatzean, hurrengo ikasturteari begirako matrikulazio epea zabalduko da. Berriro ere, familiek iraileko kuota bere osotasunean ordaindu beharko dute. Gaur egun, etorkizun laborala kolokan dute familia askok eta hainbesteko diru kantitatea aurreratu behar izatea ezinezkoa egiten zaie. Bidean beste aukerak bilatu (pribatua) eta topatzen dituzte. Bi haurreskola hauetan, familiak, langileak eta kalitatezko proiektuak daude martxan, eta familia horiei irtenbidebat eskaini beharko litzaieke, baina, proposatutako murrizketekin, hurrengo ikasturtean sistema publikotik at geratzeko arriskua dute. STEE-EILAS sindikatuak 0-2 zikloa pribatizaziora daraman eta enplegu publikoaren suntsipena dakarren politika murriztaile hauek salatu nahi ditu, baita ekar ditzaketen gizarte desberdintasunak ere. Beti bezala dohako eta unibertsala izango den 0-2 ziklo baten alde lanean jarraituko dugu.

2013 APIRILA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


LAN OSASUNA

APIRILAK 28, LAN OSASUNEKO NAZIOARTEKO EGUNA Apirilaren 28an, Lan Osasuneko Nazioarteko Eguna ospatuko da. Burutuko diren hainbat ekitaldiren artean gutxi izango dira irakaskuntzarekin lotuta egongo direnak, gure lanaren ondorioz jasotzen ditugun arriskuak ikusezinak dira eta. Baina irakaskuntzan aritzen garenok ondotxo dakigu zer dakarkigun gure egunerokoak: ahotseko gaitzak (noduluak bakarrik onartuta daude lan gaixotasun bezala), bizkarreko minak, ikasleek kutsatzen dizkiguten gaitzak eta batez ere estresa. Ez da lehenengo aldiz estresari buruz hitz egiten dugula, baina, garai honetan non murrizketak gai nagusi bihurtu diren, non ordezkapenak betetzen ez diren, non hainbat kasutan ratioak gainditzen diren eta gainera gaixotzeagatik zigortzen gaituzten (ezin dugu ahaztu soldataren kenketa galanta gaixorik egoteagatik) estresari buruz hitz egitea ezinbestekoa da. Gero eta handiagoa den zama honek estresa areagotzen baitu. OMEk argitaratutako lan osasunaren inguruko gomendioetan (Espoo 1999), estresa langileen osasunerako arazo nagusienetako bat dela onartzen da. Estresatuta dagoen langile batek, gutxiago produzitzeaz aparte, laneko segurtasun gutxiago ere izaten du. Laneko estresa, pertsona batek bere gaitasun, jakintasun edo funtzioekin bat ez datozen laneko presio eta eskakizun aurrean izan dezakeen erre-

akzioa da. Hau, langileak ikuskatzaile edo lankideengandik laguntzarik jasotzen ez duela sentitzen duenean areagotu egiten da. Lan giroan presio maila bat izatea saihestezina dela eta lan egiteko presio pixka bat lagungarria izan daitekeela egia bada ere, presio hau gehiegizkoa edo jasanezina denean langileen osasuna benetan kaltetuta atera daiteke. Muturreraino eramanda arazo psikologiko edota psikiatrikoak ere sor daitezke. Laneko emaitzak nolakoak izango diren aipatu gabe. Mutur hauetaraino ez iristeko prebentzio lana ezinbestekoa dela ez dugu zalantzarik. OMEen ustetan laneko estresaren sorburuen artean hauexek daude: lan antolaketa txarra, exijentzia maila altuegia, laguntza falta, ezagupen desoreka, epe zorrotzegiak, lanarekiko segurtasun falta (galde diezaiegun ordezkoei), lantokian mailaz igotzeko aukera eza, sozialki baloratu gabeko lanbidea, beste pertsonen eta beren arazoen ardura izatea, erabakiak hartzeko parte hartze txikia, lidergo ez egokia, erakundearen helburu eta estruktura ez egokia eta abar luze bat. STEE-EILASen gure langileriaren estresa prebenitzeko modu asko dagoela uste dugu, baina neurri guztiek, giza zein materialak izan, errekurtsoen igoera behar dute. Horretarako murrizketen politika hau salatzen eta Departamentuari ez babesteko exijitzen jarraituko dugu.

STRES El stres laboral es la reacción que puede tener una persona ante exigencias y presiones laborales que no se ajustan a sus conocimientos, capacidades o funciones y se agrava cuando siente que no recibe apoyo de colegas y supervisores. En esta época de recortes en que no se cubren sustituciones, estamos por encima de ratios y en las que se nos castiga con una reducción considerable del sueldo si nos ponemos enfermos, el stres que de por si acarrea nuestro trabajo se agrava considerablemente. Por eso, desde STEE-EILAS seguiremos denunciando esta política de recortes y exigiendo a nuestro departamento la no aplicación de los mismos.

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2013 APIRILA

9


JENDARTE MUGIMENDUAK

PALESTINAKO APARTHEID EZKUTUA Otsailean Euskal herriko ordezkaritza batek STTE-EILAS barneastebete egin zuen Palestinan. Bertan, hainbat elkarterekin bilerak izan genituen eta Palestinarrak bizi duten Apartheid egoeraz jabetu ginen, besteak beste, lotsaren harresia, asentamendu judutarrak, preso palestinarren egoera, check pointak.... Otsailaren 9tik 17ra, Euskal Herriko ordezkaritza bat -STEE-EILASkide bat barne- Palestinan izan zen, Bakea eta Duintasunak, Biladik eta Mewando Sareak, Bizkaiko Foru Aldundia, eta Lankidetzako Euskal Agentziaren laguntzaz, antolatutako bidaian. Palestinako Lurralde Okupatuetan giza eskubideen egoerari buruzko testigantzak jaso genituen eta palestinarren herrian israeldarren okupazioak duen eragina, hau da, Giza Eskubideen eta nazioarteko zuzenbidearen urraketa onartezinak egiten dituela egiaztatu genuen. Egonaldi labur horretan izan genituen bisitak, topaketak eta bilerak nahikoak izan ziren azken urteotan urraketa horiek murriztu beharrean areagotu egin direla ikusteko, kopuruz eta larritasunez. LOTSAREN HARRESIA Zisjordanian ikusi ahal izan genuen Israelek hasitako "Apartheidaren Harresia" eraikitzen jarraitzen duela eta amaitzear dagoela. Zisjordania eta Jerusalen Ekialdea inguratzen ditu harresiak, eta palestinarren laborantzarako lurrak, familien eta herrien banaketak eta akuiferoak desjabetu ditu.. Jerusalen Ekialdean, harresiak 225.000 lagun inguru banatzen ditu bere hiritik, etxetik eta, azken batean, bizigunetik. 750 kilometro egin ditu, eta 810 kilometrora luzatu nahi du. 100.000 olibondo baino gehiago suntsitu dituzte. Apartheid-al egiaztatu ahal izan dugu bi testigantza hauei esker : bata, Abu Hamerena , gizon palestina. Bere etxea bisitatu genuen, eta Harresiak isolatuta geratzeko arriskua du bere familiak; bigarrena, Jamal Jumรก-rena, Stop the Wall kanpainaren koordinatzailea750 kilometro egin ditu, eta 810 kilometrora luzatu nahi du., eta

10

hark Israelgo Apartheidaren Harresia erakutsi zigun. ASENTAMENDUAK / KOLONIAK Israelek Zisjordanian asentamenduak (edo legez kontrako koloniak) etengabe eraikitzen ari da palestinarrak kanporatzeko eta haien lurrak bereganatzeko. Horrela kontatu zigun Yehuda Shaulek, Israelgo armadako ofizial ohiak eta "Breaking the Silence" (Isiltasuna hausten) erakundeko kideak. Estrategia horri esker, gainera, Estatu sionistak palestinarrei baliabide natural beharrezkoenetakoa konfiskatzen die: ura. Zisjordanian zulatutako 42 putzuetatik ateratako uraren %80 Israelek hartzen du legez kontrako koloniak hornitzeko. Soberan dutena palestinarrei saltzen die. Sergio Yahni-k, Informazio Alternatiboaren Zentroko (AIC) zuzendariak adierazi zigun kolonietako israeldarrek abantaila fiskalak dituztela eta dirulaguntzak jasotzen dituztela. Palestinako gizartearen garapenerako kolonia horiek dituzten ondorioak oso kaltegarriak dira. Alde batetik, judutarrentzako erabilera esklusiboko errepide-sarea osatzen dute: palestinarrak zatitu eta bereizten dituen apartheidestrategia berria. Eta bestetik, Palestinan laborantzarako erabil daitezkeen lurren eta ur-baliabideak desjabetzen dituzte. Horrek guztiak palestinarren garapen ekonomikoa oztopatzen du. Egoera hori ez zen gertatzen apartheidaren garaiko Hegoafrikan ere. Bidaian bertatik bertara egiaztatu ahal izan dugunaren arabera, Israelek lurralde osoa anexionatzeko estrategiarekin jarraitzen du, asentamendu berriak iragarri baititu. ONDORIOAK Aipatu nahi dugu presoei babesa emateko, ADDAMER elkarte palestinarraren arabera,

2013 APIRILA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


JENDARTE MUGIMENDUAK Israelgo kartzeletan 5.374 preso palestinar daudela, eta horietatik 700, Israelgo kartzeletan duten egoera dela eta, protesta egiteko gose-greba egiten ari direla. Amaitzeko, okupazioaren aurka palestinarrek egindako erresistentzia nekaezina nabarmendu nahiko genuke. Bidaian ikusi ahal izan genuenaren arabera, indarkeriarik gabeko erresistentzia da, mugimendu sozial eta herri-batzordeen bidez egiten dena, beren eskubideen alde eta Nazioarteko Komunitateak Israeli nazioarteko legea betearaz diezaion.

Gaur egun, emakume alfabetatugabeko tasa %12,6ra igo da. Eskolara ez joatearen arrazoi nagusienak ezkontza goiztiarrak eta eskoletara heltzeko zailtasunak ejertzitoak ezartzen dituen errepide kontrolen eraginez- izan daitezke. Beraientzat eta emakume palestinar guztientzat ere gure errekonozimendu osoa. STEE-EILASetik dei egiten dizuegu egingo diren ekintza eta jarduera guztietan parte har dezazuen, banaka zein modu kolektiboan,palestinarrekin elkartasunez, Israelek nazioarteko betebeharrak bete arte eta Giza Eskubideak errespetatu arte.

STEE-EILASek ere bat egiten du borroka baketsu horrekin. Borroka horren oinarria, 2005etik, BDS da (Boikot, Desinbertsioak eta Israelgo Estatuari jarritako Isunak), apartheid garaian Hegoafrikan inspirazio-iturri hartu duen kanpaina, eta hainbat erakundek babestu dutena, betiere, nazioarteko legeak betetzeko Israeli presioa egiteko asmorekin.

SUKRAN, ESKERRIK ASKO

Azken urteetan EILASTASUNA, sindikatuko nazioarteko elkartasun fondotik, laguntza ematen dugu UPWC-ren (Palestinako Emakume Komiteen Batasuna) proiektu bati, emakume palestinarrek okupazio kolonialari aurre egiten dion taldeari. Askotan bigarren mailan kokatuta, emakumeak eta beraien eskubideen aldarrikatuz, askapen prozesuan diharduen taldea da: Jerusalenen eta Zisjordanian dauden neska palestinarrekin lan egiten du, hezkuntza ez formal baten bidez hezkidetzan hezteko helburuarekin.

EL OCULTO APARTHEID CONTRA PALESTINA Desde Eilastasuna colaboramos con un proyecto de una organización, UPWC, que trabaja la educación y el género dentro de Palestina y, habiendo visitado el proyecto, hemos visto la realidad en la que está inmersa el pueblo palestino. Los ataques del gobierno y ejército israelíes son continuos y entre sus delitos se cuentan ataques contra instalaciones civiles, arrestos masivos y arbitrarios de civiles, detenciones sin juicio, ejecuciones extrajudiciales, torturas sistemáticas, restricciones a la libertad de movimiento, asentamientos ilegales etc. Por ello STEE-EILAS os pide que participéis en todas las campañas, como puede ser el BDS, que denuncien este genocidio.

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2013 APIRILA

11


LABORALAK

NEGOZIAZIOA: HEZIKETA BEREZIA ETA IRAKASLE LABORALEN ASANBLADAK ETA NEGOZIAZIO MAHAIA Otsailaren bukaeran eta martxoan zehar, informazio-asanbladak burutu ditugu hainbat herrietan LAB eta ELArekin batera. Lan hitzarmenaren egoera, murrizketak, Lan-erreformaren eragina negoziazio kolektiboan, alternatibak eta mobilizazioak izan dira jorratutako puntuak. Asanblada hauen helburua hauxe izan da: Gure lan-baldintzak negoziatzeko prozesuan aurkitzen ditugun oztopoak eta arriskuak ondo ezagutzea, horiei aurre egiteko indarrak batzeko asmoarekin. Gure lan-baldintzak, ezagutu genituen bezala, galtzeko zorian daudela argi dago. Azken urteotan okerrera aldatzen ari direla guztiok ikusi dugu eta lan-erreformak gure panorama iluntzen du askoz gehiago, posible bada!

Langileoi hitz egiteko eta negoziatzeko gero eta aukera gutxiago uzten digute. Baina badaukagu zer esanik, eta hori behar duenari entzunarazteko ezinbestekoa da guztion inplikazioa. Beraz, erne eta prest egon, zure lan-etorkizuna jokoan dago eta. Beste alde batetik, pasa den apirilaren 18an, LAB, ELA eta STEE-EILASeko ordezkariok Lakuan itxialdia egin genuen negoziazio mahaia biltzeko data finkatzeko asmoarekin. Hor sei ordu egon ostean, Administrazioak amore eman zuen eta apirilaren 26rako data lortu genuen.

NEGOCIACIONES: ASAMBLEAS INFORMATIVAS Si no has tenido la oportunidad de acudir a las asambleas que, junto con LAB y ELA, hemos llevado a cabo en distintos lugares de los tres territorios, solicita información sobre la actual situación del convenio colectivo y estate atenta/o y preparada/o porque tu futuro laboral está en juego. El día 26 de abril se reunirá la primera mesa negociadora del sector con la actual administración.

ERRETIRO PARTZIALA Pasa den martxoaren 15ean, Madrilgo gobernuak onartu zuen "adineko langileen lan bizitzaren luzapena bultzatzeko eta zahartze aktiboa sustatzeko" neurrien dekretuan, erretiro partziala eskatzeko baldintzen aldaketak jaso-tzen dira. Dekretuak esaten dituenen artean, baldintza berri hauek aurki ditzakegu: 2013ko martxoaren 17tik aurrera, 6 urteko antzinatasuna behar da enpresan, eta erretiratze arrunterako adina baino 4 urte gutxiago gehienez. Lan jardunaldiaren murrizketa %25aren eta %50aren artean egongo da (orain arte %75 izan da). Gutxienezko kotizazioa 33 urtera igotzen da. Baina... ADI EGON!!, 2019 urtera arte, 61 urte-

rekin eta %75arekin erretiratzeko aukera uzten du, martxoaren 31a baino lehenago erretiro partzialen plan baten barruan egonez gero. Plan horretan 2019ko urtarrilean baino lehenago 61 urte betetzen dituzten pertsona guztiak sartzen dira eta Gizarte-segurantzan erregistratu behar zen apirilaren 15 baino lehen. Dagoeneko, Administrazioak baldintza horiek betetzen dituzten langileen zerrenda osatu eta erregistratu du. Beraz, egoera horretan bazaude, 61 urterekin erretiroa eskatu dezakezu. Bitartean ez duzu ezer egin behar.

JUBILACIÓN PARCIAL Nos están dejando bien claro que la jubilación parcial es una modalidad en vías de extinción. No hay más que ver el endurecimiento de las condiciones que se recogen en el último decreto aprobado en Madrid. De todas formas, todavía queda una oportunidad para los/as que cumpláis 61 años antes de enero de 2.019. Infórmate

12

2013 APIRILA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


LABORALAK

SEKTOREKO INFORMAZIO BATZUK Pasa den martxoaren 20an, Lakuan izan genuen Batzorde Parekidean, gure sektoreko informazio batzuk aurreratu zizkiguten.

Zentru Terapeutikoak

Birbaremazioa

Zentru terapeutikoen plazek LPZtik kanpoan jarraitzen dute eta, horren ondorioz, Hezkuntza Laguntzako Espezialista finkoei berriro esleitzeko aukerarik gabe utzi ditu. Estas plazas siguen fuera de la RPT, por lo que no se podrán ofertar al personal fijo.

Leku-aldatze lehiaketa Parte hartzeko epea apirilaren 22tik maiatzaren 10 arte izango da. Eta, honetan ere lanpostuen zerrenda ez handitzeak eragina handia dauka, gero eta plaza gutxiago eskaintzen baitira. Dakizuen bezala, leku-aldatze lehiaketan langile finkoek bakarrik parte har dezakete, eta hauek bakarrik bete ditzakete lanpostuen zerrendan dauden plazak. Concurso de traslados. El plazo de inscripción es del 22 de abril al 10 mayo (ambos inclusive).

IRALE 2013-14 ikasturterako ikastaroetan parte-hartzeko eskaerak egiteko epea apirilaren 11tik 25era (egun biak barne) zabalduko da. Adi egon!!

Apirilaren 22an fitxak ikusi ahal izango dira eta erreklamazioak eta aldaketak egiteko epea apirilaren 23tik maiatzaren 3ra irekiko da. Garrantzitsua da norberak ondo aztertzea zer komeni zaion: zein lurraldetan, jardun osoa edo murriztua... eta, behin-behineko zerrendetan agertzen diren datuak ondo begiratzea, azken orduko sorpresarik egon ez dadin. Rebaremación. El plazo para realizar reclamaciones y cambios será del 23 de abril al 3 de mayo.

Irakasleak: seiurtekoak Azkenean, Administrazioak lan-legepeko irakasleen 4. eta 5. seiurtekoen ordainketa gauzatzeko agindua eman du. Zein langileei eta bakoitzari ze kopurua dagokion aztertu dute eta apirila edo maiatzako nominan sartuko dutela baieztatu digute. En la nómina de abril o mayo, los y las profesoresas laborales recibirán el cobro correspondiente al 4º y 5º sexenio.

Plazo de presentación de solicitudes para el próximo curso: del 11 al 25 de abril.

Apirilaren 18an, STEEEILAS, LAB eta ELAren ordezkariok Lakuara joan ginen, asmo bakar batekin: data bat jartzea negoziazioak hasteko, eta 6 ordu pasa ondoren lortu genuen.

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2013 APIRILA

13


EMAKUMEA KRISIALDIAREKIN EMAKUMEAREN OSASUNA OKERRAGO! Krisialdi ekonomikoari buruz egindako hainbat ikerketen emaitzek diotenez, garai hauetan, gaixotasunen gehikuntza dago, batez ere buru-osasunekoak, hala nola, depresioa, drogen menpekotasuna... eta honekin batera heriotza tasa handitu egiten da: gaixotasun kardiobaskularrak, lesioak eta suizidioak. Indarkeria gehiago ere egoten da orokorrean eta, bereziki, emakumeen aurkako indarkeria etxeko esparruan. Krisiak, langabeziak eta kalean edo etxebizitza prekarioetan bizi diren pertsonen kopuruak harreman zuzena du gaixotasun infekzioso hartzeko arriskuaren areagotzearekin. Era berean, garai hauetan gobernuak eta enpresek albo batean uzten dituzte beren laneko osasun neurriak eta horrek lan istripu eta heriotzen gehikuntza dakar. Bien bitartean erabaki politikoek bankuen erreskatea eta defizita jaistea lehenesten dute osasun esparruan murrizketak ezartzen dituzten bitartean. Osasun sistemaren sartzeko baldintzak gogortu egin dira, itxaron zerrenda handiagoak dira, kirurgikoak zein medikoak, eta honekin batera ematen den arreta-kalitatea eskasagoa. Krisiak baliabide gutxiago duten emakumeengan eragina handiagoa da, batez ere gazteak eta etorkinak diren emakumeengan. Depresioak

garrantzi berezia hartzen du eta emakumezkoei gizonezkoei baino gehiago eragiten die, eguneroko jardunaldi bikoitzari lan segurtasun eza, menpekotasuna eta langabetuen familiei zuzendutako laguntzaren murrizketa gehitu behar zaiolako. Gainera, estresak nerbio eta hormona sisteman du eragina eta horrek immunitate sisteman ondorioak ditu: hilekoaren nahasteak, bularretako minbizia, infekzioen arriskua, diabetesa, hipertentsioa, muskulu eta artikulazioetako mina, bihotzekoak,... Berriki egindako ikerketetan, arrisku baskularren faktoreei dagokionean, emakumezkoen pronostikoa gizonezkoena baino okerragoa dela baieztatu da, batez ere, paziente zaharragoak izanik diagnostikoa atzeratu egin delako. Langabezian dauden emakumeen artean, haurdunaldiaren borondatezko etenaldia areagotzeko joera ikusi da. Askotan klinika pribatuetara jo behar izaten dute osasun publikoan atzerapenak izaten direlako. Hau guztia areagotuko da Gallardonek proposatutako abortu legearen erreforma aurrera badoa: prekarietate egoeran dauden emakumeak legez kanpoko abortuak egitera behartuta egongo dira bere osasuna arrisku larrian jarriz.

EN TIEMPOS DE CRISIS LA SALUD DE LAS MUJERES MÁS PERJUDICADA Investigaciones realizadas sobre los efectos de la crisis en la salud demuestran que aumentan las enfermedades, sobre todo mentales lo que lleva a depresiones, drogodependencias, lesiones y suicidio. También aumenta la violencia en general y la doméstica contra las mujeres en particular. Esto afecta especialmente a las mujeres jóvenes emigrantes y a las desempleadas que muestran un índice alto de depresiones. La crisis produce también más casos de hipertensión, diabetes, infartos, alteraciones hormonales y cáncer de mama.

14

2013 APIRILA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2013 APIRILA

15


IRAKASKUNTZAN ERE

16

2013 APIRILA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.