GARBIKETA MUNDIALA - Prentsa Txostena

Page 1

PRENTSA TXOSTENA

GARBIKETA MUNDIALA 2013-KO MAIATZAK 11 - 10:30 – SANTIAGO ORRUA SURFRIDER FOUNDATION EUROPE ZUMAIA-KO UDALA ZARAUZKO UDALA EUSKAL HERRIKO SURF FEDERAZIOA GIPUZKOAKO SURF FEDERAZIOA ZARAUZKO OROKIETA HERRI-ESKOLA ETA BALURDIN GURASO ELKARTEA SALBATORE MITXELENA IKASTOLA ZARAUZKO SURF ELKARTEA, GETARIAKO GAZTETAPE SURF TALDEA CHRISTIAN SURFERS, CROSS CULTURE SURF.

1/ ZERTARAKO GARBIKETA MUNDIALA 2/ EGITARAUA ETA INFORMAZIO PRAKTIKOA 3/ MATERIAL PEDAGOGIKOA KONTZIENTZIAZIORAKO 4/ ANTOLATZAILEEN LEKUKOTASUNAK 5/ ITSAS KUTSADURARI BURUZKO ZENBAKIAK 6/ INFORMAZIO GEHIAGO ETA HARREMANETARAKO


1/ ZERTARAKO GARBIKETA MUNDIALA? GARBIKETA MUNDIALAREN PAPERA Ozeanoak aspaldi bihurtu ziren giza jardueren zabortegi nagusi. Ureko hondakin kopuruaren igoera esponentziala gure kontsumo-ohiturekin zuzenean lotuta dago. Urtero 6,5 milioi tona hondakin isurtzen dira ozeanoetan, hau da, 206 kilo segundoko: hondakin horien gehiengoa han geldituko da betirako. Kutsadura horren aurka borrokatzeko irtenbide onena hondakin horiek ez ekoiztea eta ingurunearekiko ohitura arduratsuak hartzea da, hondakinak ez daitezen izadian geratu. Kutsadura horri aurre egiteko GARBIKETA MUNDIALA ekimena sortzea erabaki dugu INGURUMENA, HEZKUNTZA eta SURF esparruko hainbat eragilek. HELBURU ezberdinak dauzka ekimenak: • • • • •

Gure itsas ingurugiroa babestu Ureko hondakinen arazoari buruz hausnartu, hauen jatorria eta eragina aipatuz Gure egunerokoan kutsadura murrizteko egin ditzakegun ekintzetaz jardun. Esparru ezberdinetako eragile ezberdinen arteko elkarlana bultzatu. Gure itsas ingurugiroaz gozatu

Horretarako interes bereziko bi hondartzan aurkeratu ditugu: ORRUA eta SANTIAGO.

ORRUA ETA SANTIAGO Orrua hondartza surf edo kirol nautikoak praktikatzen dituzten kirolariek batez ere ezagutzen dute, bazterraldean eskuin olatu bat daukalako. Harrizko hondartza ederrera iristeko tunel txiki bat pasa daiteke, zeinetan hondakin ugari pilatzen diren ardura. Santiago hondartza, padura artean dago eta 50 landare-espezie baino gehiago aurkitu ditzakegu bertan. Azken mendean asko aldatu den hondartza da eta bertan dunak joan dira garatzen. Dune hauek balio izugarri daukate bizi diren fauna eta flora espezie berezientzat. UREKO HONDAKINEN NAGUSIA: PLASTIKOA Gaur egun jasotako ureko hondakinen % 75a plastikoek osatzen dute. Urtero ekoizten diren 100 milioi tona plastikoren % 10 inguruk ozeanoetan amaitzen dute (iturria: Greenpeace). Plastikoa mehatxu gogorra da itsas ingurugiroarentzat: itsas animaliei zauriak, liseriketa arazoak edo heriotza eragin diezaiokete. Eguzkia, gatza eta olatuen efektuagatik mikroplastiko izeneko partikula minuskuletan zatikatzen da. Horrek erabat ezinezkoa egiten du plastikoa ozeanotik ateratzea. Elika katean sartuz gero eta gai kimikoz osatua direla eta, mikroplastikoak arriskutsuak bilakatu ahal izango dira epe luzean gizakiarentzat.

2


2/ EGITARAUA ETA INFORMAZIO PRAKTIKOA INFORMAZIO PRAKTIKOA ARROPA Arropa lasaia, kirolerako arropa, zikindu ahal izango dena. Orruako garbiketan egongo direnentzat gomendatzen dugu botekin etortzea, eta txankletak ez erabiltzea.

LEKUA ORRUA hondartza, N-634 errepidearen ertzean dago, Getaria eta Zumaia bitartean. Orruako piszikaktoriaren aurrekaldean dago. SANTIAGO hondartza: 350 metroko luzera du eta N-634 errepidearen eta Urola ibaiaren bokalaren arteko paduran dago. ORRUA eta SANTIAGO hondartzak bata bestearengandik 500 metrora daude.

APARKATZEKO ORRUAn, aparkatu daiteke Orruako piszikaktoriaren atzekaldean. SANTIAGOn, aparkatu daiteke ZUMAIAko udalerriaren sarrerako parkinean.

URA

EGITARAUA

10:30: HITZORDUA ORRUA ETA SANTIAGO HONDARTZETAN Helduentzako ekintza ORRUA hondartzan burutuko dugu. Gaztetxoek ekintza Santiago hondartzan burutuko dute. Banaketa honek aukera emango digu kontzientziazio saioa egokitzea adin tarte ezberdinei.

10:45: AURKEZPENA ETA MATERIAL BANAKETA Garbiketa ekintza nola burutuko den aurkeztuko da eta segurtasun arauak irakurriko dira. Garbiketa ekintzarako beharrezkoak diren zakar poltsa eta eskularruak banatuko dira.

11:00: GARBIKETA EKINTZA Garbiketari ekingo dio bakoitzak hondakinak bilduz.

11:45: KONTZIENTZIAZIO SAIOA Kontzientziazio saioan, bildu diren hondakinak aztertuko dira. Beherago zehazten den material pedagogikoaren bidez, ureko hondakinen jatorria, akumulazioa eta tipologiari buruz jardungo dugu eta kutsadura horri aurre egiteko aukera ezberdinak aztertuko ditugu.

12:30: MATERIALA ETA ZABOR POLTSAK BILDU Zabor poltsak bertan egongo diren kontenedoreetan sartuko dira.

Gomendatzen dugu norberak URA ekartzea.

13:00: BARBAKOA

Orrua eta Santiago hondartzetako bi taldeak elkartuko gara BARBAKOA baten inguruan.

3


3/ MATERIAL PEDAGOGIKOA KONTZIENTZIAZIORAKO

Kontzientziazio saioa burutzeko SURFRIDER FOUNDATION EUROPE elkarteak ekoiztutako hainbat material erabiliko da. BANDEROLA PEDAGOGIKOA Hiru zati pedagogikotan banatuta dago, eta zati bakoitza moztu egin daiteke ondoren horman zintzilikatzeko. Lehenengo zatian ureko hondakinen zikloa jasotzen da eta ibaiertzetan aurkitzen ditugun hondakinak pentsatzen duguna baino askoz ere urrunagotik datozela erakusten da. Bigarren zatian, ureko hondakinek itsasbazterretan eta ozeanoetan duten sei eragina isladatzen dira. Hirugarren zatian hondakin ekoizpena murrizteko gutako bakoitzak har ditzakeen neurriak azaltzen ditu. Hiru jokabide mota hobetsi behar dira: MURRIZTU, BIRZIKLATU, BERRERABILI. POSTALA Garbiketetan bildutako ureko hondakinen artean plastikoaren presentzia beldurgarria ikusita plastikoaren jakin baten aurkako kanpaina berezi bat bideratu du SURFRIDER-ek: erabilera bakarreko plastikozko poltsak. Esate baterako, urtero milioi bat itsas txori eta 100.000 itsas dortoka hiltzen dira plastiko-hondakinak janda edo horietan harrapatuta. (IFREMER erakundearen txostena, 2010) Postal honen bidez, Europako Komisioari erabilera bakarren poltsen banaketa debeka dezan eskatu nahi zaio. Helburua: 20 000 izenpedura lortzea da eta web-aren bidez izenpetu daiteke ere: www.surfrider.eu/act

4


4/ ANTOLATZAILEEN LEKUKOTASUNAK

NIKOLAS - ZARAUZKO SURF ELKARTEA Garbiketa Mundialan parte hartuko dut, nazkatuta nagolako surfeatzea hondakinen artean. Batzen al zara zu ere bai?

ALIZIA – ZARAUZKO INGURUMEN ZINEGOTZIA Parte hartuko dut Garbiketa Mundial honetan eta denok animatzen zaituztet etortzera. ZATOZTE!

JOSEBA – CROSS CULTURE SURF Maiatzaren 11-an Garbiketa Mundialan parte hartuko dugu eta gonbidatzen zaituztegu parte hartzera ere bai, giro ona egongo delako eta bakoitzak badaukagu ardura hondartzak garbitzeko.

5


4/ ANTOLATZAILEEN LEKUKOTASUNAK

KIMETZ / HARITZ – SALBATORE MITXELENA IKASTOLA Aupa! Gu Kimetz eta Haritz gara, hartuko dugu, animatzen zara?

Garbiketa Mundialean parte

JONATHAN – CHRISTIAN SURFERS Hello, my name is Jonathan and my family and I have just move to the Basque Country. I would like to invite you to be part of the Big beach clean-up. Hope to see you there.

AITOR – ZUMAIAKO INGURUMEN ZINEGOTZIA Garbiketa Mundialean parte hartuko dut, oso garrantzitsua ikusten dut plastikoak eta kentzea, animaliak arriskuan jartzen dituztelako. Animatzen zaituztet parte hartzera zuei ere.

6


4/ ANTOLATZAILEEN LEKUKOTASUNAK

IBON – GAZTETAPE SURF TALDEA Maiatzak 11an gonbidatzen zaituztegu GARBIKETA MUNDIALEAN parte hartzera. Denon artean garbi eduki dezagun hondartza eta inguruko guztia, batik bat Orrua. Milesker etorriko zareten guztiei.

AINES – SURFRIDER FOUNDATION EUROPE Maiatzaren 11an Garbiketa Mundialean parte hartuko dut, ingurugiro hau babesteko denok elkarrekin. Eta zu, animatzen zara?

OROKIETA ZARAUZKO HERRI ESKOLA Parte hartuko dugu GARBIKETA MUNDIALEAN, beharrezkoa delako umeei irakastea zer kalte eragiten diogun itsasoari kutsadurarekin. Hondartza garbiaz gozatzeko ahalegin txiki bat egitea merezi du eta garbiketa mundial hau aukera ona da, etorri gurekin!!!

7


5/

ITSAS KUTSADURARI BURUZKO ZENBAKIAK

206 kg

% 60-90

%5

100 kg

% 25-80

Segundo bakoitzeko 206 kg hondakin isurtzen dira gure ozeanoetara. Horiek guztiak gizakiak sortutako hondakinak dira. (Nazio Batuen Ingurumen Programa)

Ureko hondakinen % 6090a plastikoz osatua dago. (“Ocean Initiatives” ekitaldia eta NBIP)

Ekoitzitako plastikoaren % 5a baino ez da birziklatzen. (5 Gyres, Algalita Foundation)

100 kg plastiko: hori da Europa mendebaldeko eta Ipar Amerikako pertsona batek urtean erabiltzen duen plastiko kopurua. (NBIP-ren txostena, 2011)

Hori da Europan energia sortzeko birziklatzen den plastikozko materialen tasa. Norvegian eta Suitzan % 80a gainditzen dute. (NBIP-ren txostena, 2011)

500 bilioi

267

Milioi 1

100

6 aldiz gehiago

Munduan 500 bilioi plastikozko poltsa erabiltzen dira urtero. (Rise Above plastics)

Kutsadurak munduko 267 espezie kaltetzen ditu; % 85 itsas dortokak dira, % 44 itsas txoriak eta % 43 itsas ugaztunak. (5 Gyres).

Urtero milioi bat itsas txori eta 100.000 itsas dortoka hiltzen dira plastikohondakinak janda edo horietan harrapatuta. (IFREMER erakundearen txostena, 2010)

Plastikoa jan duten 100 itsas txoriren espezie sailkatu dira berriz ere. (IFREMER erakundearen txostena, 2010)

Planktona baino 6 aldiz plastikoa gehiago dago, baita elikadura-katearen oinarrian ere. Hori da ozeanoko leku batzuetan aurkitzen duguna. (Algalita)

46.000

% 10

250 bilioi

956tik 42.826ra

30 metro inguruko sakoneran, 46.000 plastiko-zati daude 2,5 km² bakoitzeko. (NBIP-ren batez bestekoa, 2006ko ekaina)

Urtero ekoizten diren 100 milioi tona plastiko horietatik % 10ek ozeanoetan amaitzen dute. (Greenpeace)

Mediterraneo itsasoan 250 bilioi plastikozko mikro-zati daude. (Expédition Méd)

Azaleko sare berezi baten laguntzarekin, ordu eta erdi batean 956 eta 42.826 plastiko-zati artean kendu dira kilometro karratu bakoitzeko. Zibilizaziotik urrun dauden lurraldeetan ere bada hondakin plastikoek eragindako kutsadura.

8


6/ INFORMAZIO GEHIAGO ETA HARREMANETARAKO

KARTELA Jeitsi ezazu kartela web formatuan HEMEN eta zabal ezazu zure sareetan!! BIDEOAK Ekitaldia promozionatzeko hiru bideo daude, zabal itzazu zure sareetan!! Lehenengo bideoa: http://youtu.be/uEL3uWjozgo Bigarren bideoa: http://youtu.be/ldz6YG_QuAM Hirugarren bideoa zintzilikatuta egongo da Maiatzak 6-ean hemen: http://www.youtube.com/user/sfesuratlantico FACEBOOK Batu zaitez GARBIKETA MUNDIALAREN Facebook ekitaldira: https://www.facebook.com/events/378053945637252/

HARREMANETARAKO Logistika: Aines Arizmendi aarizmendi@surfrider.eu - 688 684 618 Komunikazioa: Sabina Hourcade shourcade@surfrider.eu - 688 684 611

9


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.