LABURBIRA 2013

Page 1


Hamar urte bete ditu jada Laburbirak, film laburren zirkuituak. Urte hauetan, ehunka emanaldi izan dira Euskal Herriko hamaika txokotan, baita Euskal Herritik kanpo ere. Aurtengoa, Erandion hasi eta Igorren bukatuko da, eta tartean izango dira Hernani, Londres, Gasteiz, Atarrabia, Paris eta beste hainbat herri. Ordu eta laurden inguruko emanaldian, sormena, dokumentala, fikzioa zein animazioa uztartzen dituzten ikus-entzunezkoak izango ditugu.


Martxoa EGUNA

ORDUA HERRIA

TOKIA

ANTOLATZAILEA

2013/03/04

19:30

Erandio

Josu Murueta KE

Berbots

2013/03/05

19:30

Hernani

Biteri Kultur Etxea

Dobera

2013/03/07

19:00

Sondika

Sondikako KA

Altzora

2013/03/07

19:30

Biasteri

Biasteriko zinema

Ttiki-ttaka

2013/03/08

19:00

Londres

Oxford House

London Basque Society

2013/03/10

18:30

Soraluze

Gaztetxea

Pil-pilean

2013/03/12

19:00

Arrasate

Kulturate

AED

2013/03/13

19:00

Gasteiz

Montehermoso

GEU

2013/03/13

19:30

Usurbil

Sutegi KE

Noaua!

2013/03/14

19:30

Barakaldo

San Bizenteko KE

Sasiburu

2013/03/14

19:30

Bilbo

La Bolsa

Lizardi Mintza Taldea

2013/03/14

20:30

Ermua

Ermua Antzokia

Euskal Birusa

2013/03/15

19:30

Arespalditza

Udaletxeko Aretoa

Hogeitalau

2013/03/17

18:30

Aramaio

Kultur Etxea

Txirritola

2013/03/17

19:00

Atarrabia

Gaztetxea

Karrikaluze

2013/03/21

19:00

Laudio

Basalarrina KE

Basalarrina

2013/03/21

21:00

Lasarte-Oria

Jalgi Kafe Antzokia

Ttakun

2013/03/23

17:00

Paris

Euskal Etxea

Sustraiak-Erroak

2013/03/27

19:00

Aizarotz

Herrikoetxea

Ametza

2013/03/29

20:00

Igorre

Lasarte Aretoa

Ganoraz


BERRIRO IGO NAUZU Carlos Rodriguez 2012 (9’25’’) Kultur ekitaldietarako ikus-entzunezkoak sortzen dituen ekoiztetxea da Morgancrea, eta Carlos Rodriguez bertako Sormen Zuzendaria da. Bere sorkuntzen artean hainbat museo eta erakusketarako lanak aurki ditzakegu (San Telmo, Bibat, Ontzi Museoa, Victoria Eugenia Antzokia,...). Promozio bideoak ere egin izan ditu (Donostia 2016, Tabakalera). Donostiako Zinemaldiari buruzko “Una historia del Zinemaldia” telesaila egin zuen. Dokumentalak ere sortu izan ditu kultura munduko zenbait pertsonaia ardatz hartuta, hala nola Edward Hopper, Hitchcock, Coppola, Orson Welles edo Hector Berlioz.

SINOPSIA Azken 150 urteotako euskal baserriaren bilakaeraren hurbilpen bat egiten du filmak, Kirmen Uriberen testu batean oinarrituta. Dokumentala eta fikzioa nahasten dituen laburmetraia da, Gipuzkoako hainbat baserritan grabatutakoa. Mundu mailako hogei bat jaialditan izan da aukeratua, eta Alemanian, Italian eta Espainian hainbat sari jaso ditu.


oinaze egoitzak Oihan Amezua Karlos Ibarbia Netzer Bereziartua Asier Sustaeta 2012 (9’30’’) Natatxa Films eta Nazkau ez!! produkzio taldeen bateratzearekin sortzen da “Erabaki Produkzioak”. Bide ezberdinak landu ondoren elkarlanean hastea erabaki zuten. Lehen ekoiztetxeak laburmetraia batzuk eginak zituen, eta iragarkiren bat edo beste ere bai. Bigarrenak, berriz, bideoklipak landu izan zituen ordura arte. Bi taldeek zituzten interes berdinak, eta bateratzea erabaki zuten. Erabaki Produkzioak taldearen helburu nagusia zinea eta bideogintza indartzea da, laburmetraiak ekoiztuz. Eta, aldi berean, Azpeitian dagoen hutsune eta gabezia betetzen saiatzea.

SINOPSIA

Bi pertsonaia bereziren arteko ezinezko amodio batek, beraien ahuldade eta gabeziak azaleratzen ditu.

FILMOGRAFIA Bi ekoiztetxeek banatuta hainbat lan egin zituzten, baina “Oinaze egoitzak” (2012) laburmetraia izan da taldearen lehen lana.


elkartea Kote Camacho 2013 (16’) Oiartzun, 1980. Leioan Arte Ederrak ikasi zituen garaian Napartheid aldizkarian komikiak argitaratu zituen. Ondoren, Madril eta Londresera joan zen, eta bertan “storyboard” marrazkigile lanetan aritu zen Julio Medem eta Juan Carlos Fresnadillorentzat. Oiartzunera itzuli, eta 2010ean “La Gran Carrera” aurkeztu zuen, bere lehen film laburra. Lan honek mundo mailako 70 saritik gora jaso zituen. 2012ko abenduan aurkeztu zuen “Elkartea”, Durangoko Azokako Irudienea gunean. Beasaingo Gau Laburrean film onenaren saria jaso berri du.

SINOPSIA Aspaldiko lau lagun elkartean biltzen dira afaltzeko. Haietako bat, zeini besteek arrastoa aspaldi galdu zioten, oso egoera ekonomiko larrian bizi da. Besteen jarrera orokorra, laguntza eskaintzearena izango da, hasiera batean behintzat. Benetako konpromisoa hartzea ordea, ez da hain erreza izango.


deus et machina Koldo Almandoz 2012 (8’30’’)

Donostia, 1973. Berrogei urte egitear dela, bere biografia ezabatu eta sekta batean sartzea erabaki du. Oraingoz, ez da kontakizun interesgarririk bere bizi berrian... eta zaharrean ere ez.

SINOPSIA Langilea egunero joaten da fabrikara lanera. Eginbehar zehatz bat egin dezakeen langile bakarra da. Egunero makinak pizteko zeremoniari ekin, eta bere lan zehatz eta monotonoari helduko dio. Gaur, ordea, erabaki bat hartu du.

FILMOGRAFIA • Larunbata (2008) • Karea (2008) • Aurrescue (2008) • Columba Palumbus (2007) • Midori (2006) • Desio Ehiztaria (2005)

• Msilale Wanawake (2012)

• Amuak (2004)

• Mantis Estroboscópical (2011)

• Belarra (2002)

• Trikuaren hiztegia (2011)

• A dar ba kar (2000)

• Ahate Pasa (2009)

• Razielen itzulera (1997)


desentxufatuak Bernues anaiak 2011 (9’45’’) Bernues anaiak 2010ean hasi ziren elkarrekin lan egiten. Anaia bat gidoigilea da, beste bi errealizadoreak, eta beste batek arte ikasketak egin zituen. Gune propio bat eduki nahi zuten proiektuak eta ideiak aurrera ateratzeko. Horregatik sortu zen “Acronica Producciones”, Bernues anaien ekoiztetxea.

SINOPSIA Zer egiten duzu dagoeneko ez duzula balio esaten dizutenean, gizarteak albora uztean? Nola egiten diozu aurre azken aurrerakuntza teknologikoak nagusi diren munduari telebista zahar bat baino ez bazara?

FILMOGRAFIA • Musika airean (2012). • Desentxufatuak (2011) • Sin prisa (2010). “Desentxufatuak” lanak jasotako sariak: Berriozarreko “Ficbe 2011”. Nafarroako laburmetrairik onena. Iruñeako “Alternatif 2012”. Nafarroako laburmetraitxorik onena. Lekeitioko “Euskal zine bilera 2012”. Laburmetrairik onena.


hamaiketakoa Telmo Esnal 2012 (4’)

Zarautz, 1966. Zuzendari laguntzaile bezala aritu ondoren, bere lehen lanak jorratzen hasi zen Asier Altunarekin batera. Azken boladan bakarrik lan egiten ere ausartzen da, batzuetan zuzendari, besteetan gidoilari edo ardura biak hartuta.

SINOPSIA Egunero, ordu berean, Antoniok eta Santik elkarrizketa berezi bat dute. Hiru emakume dira horren lekuko.

FILMOGRAFIA • Urteberrion, Amona! (2011) • Hona Bostekoa. KMK10 (2010) • Amona putz! (2009) • Brinkola (2008-09) • Taxi? (2007) • Asedio. Koldobika Jauregi (2007) • Igartubeiti Museorako bideoak (2007)

• Martin (2005-06)

• Trikitraka Trikitron (2005-06) • Aupa Etxebeste! (2005) • Korrika 2001 (2001) • 40 ezetz (1999) • Txotx (1997)


tortila Iñigo Lopez 2012 (8’15’’) 1975ean jaioa. EHUn Arte Ederretan lizentziatua. Kameragile eta telebista teknikari ikasketak egin zituen Salesianotan. Zinema-zuzendaritza ikastaroa ere egin zuen Bilboko Arte Eszenikoetako Eskolan. K2000n, Canal Bizkaian eta Oizmendi Telebistan teknikari eta grafismo lanetan ibilia da. Urko Olazabal eta Fernando Bernal zuzendarien “Agrothriller” eta “La Venganza de los Iturregi” lanetan kamera, muntaia eta posprodukzio alorretan aritu zen.

SINOPSIA Bere senarrak ematen dizkion tratu txar eta irainak direla eta, emakume batek harremanak bukatzea erabakitzen du...

FILMOGRAFIA • Tortila (2012) • Zombie Love Story (2011) • Sagarra (2011) • No hay salida (2004) “Tortila” lanak jasotako sariak: Lekeitioko Euskal Zine Bilera 2012 – Argumentuzko 2. saria Igorreko Film Laburren Lehiaketa 2012 - Aukeratua I Festival Internacional de Cortos de Almuñécar (Huelva) - Aukeratua


beerbug Ander Mendia 2012 (8’)

Getxo, 1978. Arte Ederretan lizentziatua EHUn, hiru dimentsioko animazioaren alorreko masterra ere badauka. Ibilbide profesionala espezialitatearen inguruan garatu du: animazioaren eta grafismoaren inguruan, alegia. Baleuko ekoiztetxean aritu zen lanean modelatze sailaren arduradun gisa, eta hainbat proiektutan moldatzaile eta animatzaile gisa jardun da. Katue ekoizpen-etxea sortu zuen 2010ean, bere proiektuak garatzeko.

SINOPSIA Joek errepide ertzeko gasolindegi batean lan egiten du. Egun batez, garagardo bat edateko atseden hartzea erabakiko du. Edariaz gozatzeko ahaleginak huts egingo dio, norbait lapurretan ari baitzaio muturren aurrean.

FILMOGRAFIA • Betizuak izar artean • Unibertsolariak munduaren ertzaren bila

• Olentzero & the magic log • Olentzero eta oparien ordua • Betizu eta Xagaduko misterioa • Betizu eta urrezko zintzarria • Black to the moon


2013 ANTOLATZAILEA

BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.