Miren artetxe: "Bertsolaritzaren transmisoa Lapurdin" - Topaldia

Page 1

Bertsolarizaren transmisioa Lapurdin (Talde) identitatea eraikiz euskaratik eta euskaraz

Miren Artetxe Sarasola Topaldia 2015.01.29 Durango


Ikerketa hau zergatik? 

Esperientzia pertsonala oinarri

Perspektiba berria abiaburu

Gogoetatik ikerketara


Ikerketa eremua TOKIANTOKIKO ERAGILEAK

AISIALDIA

PLAZAK

BERTSO-ESKOLAK HEZKUNTZA ARAUTUA

KOMUNIKABIDEAK FAMILIA

• Bertsolaritzaren transmisioa

• Bernat Etxepare Lizeoko ikasleak

• Hizkuntza portaerak

• Hizkuntz/Bertso ibilbide anitzak


Datuak oinarri 

Elkarrizketak 6 bertsolari gazte

Behaketa Saioak, Txapelketak, Topaketak...

Azterketa bibliografikoa

Dokumentazioa

“Baina ni ez bainaiz hemen, neuk sortu hutsean ari...”


Abiaburua Transmisioaren « etena » 1980 Bertsularien Lagunak elkartearen sorrera 1998-1999 lehen bertso-eskolak

2014an 29 bertso-eskola, 196 ikasle Ikastolen sareko ikasleen % 6,5 Gazteen bertso-eskola bat (15-18 urte)


Abiaburua Hizkuntza gaitasuna 7/10 ez du euskara ulertzen Gaur egun elebidun gazte gehiago 16-24 urte %17,6

Gaitasun erlatiboa 1/10 hobeki euskaraz 4/10 euskaraz eta frantsesez paretsu 1/2 hobeki frantsesez

Lagun arteko erabilera %14 gehienbat euskaraz %65 gehienbat frantsesez


Abiaburua ARRUE txostena Kideen arteko harremanen garrantzia Eskolaz kanpoko eremuen eragina, bereziki aisialdiarena Hizkuntza hautuaren kezka Ulertzen dugu gazte elebidunentzat hizkuntza hautuak ze inplikazio dituen? Ze faktorek eragiten duten hautu horretan?


Makrotik mikrora... Goitik beherako transmisioa vs. ikuspegi holistikoa Identitate zurruna vs. Identitate performatiboa Hiztun kontzeptu estatikoa vs. Hizkuntza Ibilbideak Hiztun Komunitatea vs. Jarduera Komunitatea Hizkuntza elementu isolatu vs. Hizkuntza elementu integratu


Jarduera komunitatea Eckert & McConnell-Ginet (1992): “Jarduera baten inguruko elkarrekintzan, gauzak egiteko moduak, hitz egiteko moduak, siniskerak, balioak, botere harremanak sortzen eta garatzen dira�.


Jarduera komunitatea (Hizkuntz) identitatearen eraikuntza Eckert (2006): “Soziolinguistikaren (eta hizkuntz antropologiaren) egitekoa, hitz egiteko moduak eta bizitza sozialean parte hartzeko moduak harilkatzea da. Ez soilik ulertzea ze korrelazio dagoen forma linguistiko baten eta egitura edo ekintza sozial baten artean, baizik eta nola gorpuzten den esanahi soziala hizkuntzan. (‌) Jarduera komunitatea berebiziko gunea da hizkuntza portaeren eta identitatearen eraikuntzarakoâ€?.


(Hizkuntz) identitatearen eraikuntza

Elementu linguistikoak

Elementu ez linguistikoak


Bertso-eskolan 

Rima/metrika lanzeko ariketak Teknika poetiko/erretorikoak lantzekoak Besteek sortutako bertsoekoizpenaren analisia Norbere bertso-ekoizpenaren analisia Komunikazioa/harremanak: feedback-a ematea, jasotzea


Ezagutza eta erabilera Ezagutza Sintaxia, morfologia, lexikoa, semantika, pragmatika... – Adierazkortasuna, erraztasuna... Erabilera –

– –

Euskararen berezko erabilgunea Aisialdia


Euskararen berezko erabilgunea M.A.S. : Arauak aldatzen dira, nunbait, bertso-eskolan. Bai. Bai. Nik orain, aspaldi ez dudala egiten esaldi oso bat frantsesez e... lagunekin ere ez, fin, salbu ez bada eremu bat nun frantsesa hitz egin behar dudan bortxaz. bai, ta bertso... ez, ez dut uste bertso eskolan, e... Ez. M.A.S. : Bitxia eginen zuen, ez? Bai biziki. Bizikibiziki-biziki - Neska [L], 17 urte. Bernat Etxepare lizeoko bertsoeskolako kidea (Baiona).


Hizkuntza ohitura M.A.S. : Uste duzu dela bertso-eskolan ari zirelako mintzatzen zirela euskaraz edo euskaraz gehio mintzatzen zirelako... [galdera eteten du] Biak, nere ustez. Alde batetik... Bat: alde batetik, nik uste dut bertsoa... euskaraz... euskaraz gehien ari girenok xekatu dugula, agian inkontzienteki edo, eremu bat nun euskaraz mintzatzen ahal ginen, eta euskara... eta euskaraz mintzatze horrek eragin digula, fin, bertsotan aritze horrek eragin digula euskaraz gehio mintzatzea. - Neska [L], 17 urte. Bernat Etxepare lizeoko bertsoeskolako kidea (Baiona).


Hiztuna jarduerakide (...) bertso-eskola on bat baldin baduzu, fin, ez dakit nola esplikatu ez dakit zer den bertso-eskola on bat, mais, giro on bat baldin baduzu bertso-eskolan bortxaz hori ateratzen da kanpora eta islatzen duzu besteengan eta... Ez ta nik uste dut ez dela aski zuk zure buruari erratea 'euskaraz mintzatuko naiz', fin, nik uste dut, nik adibidez, badakit ez dudala aski indar errateko nere buruari 'bo, are, hemendik aitzina euskaraz mintzatuko naiz', fin, ez, fin, behar dut senditu nere lagunak hor ditudala, ta, 'guk ere hala inen dugu' edo... 'hor gira' edo... fin, ta orduan bai, fin, taldean, ez, fin, nik, badakit nik bakarrik ez dakit ukanen nukeen indarrik egiteko, fin, ez dakit bertso-eskolan ez banintz ze izanen zen. - Neska [L], 17 urte. Bernat Etxepare lizeoko bertso-eskolako kidea (Baiona).


Pentsaera kritikoa Bertso-eskola gogoeta-gune Ez, ba gero, ba hori, lagunak, giroa, eta... Baita ere erreflexio putu bat, osea... bertso-eskolan beti... bertso-eskolak ekartzen dizu erreflexio bat. Igual beste gauzak ez dizutenak ekarriko. Ez dakit. Hai... hainbeste jartzen zaren beste pertsonen tokietan, ba azkenean, bueno, neri behintzat, pentsarazten... ni behintzat pentsarazten nau. - Neska [U], 17 urte. Bernat Etxepare lizeoko bertso-eskolako kidea (Baiona).


Pentsaera kritikoa Elite sentimentua? Eztabaida bat edukitzea bertsotan dabilen batekin, eta eztabada... eztabaida bat edukitzea ez dabilen batekin, ez da berdina. - Neska [U], 17 urte. Bernat Etxepare lizeoko bertso-eskolako kidea (Baiona).


Identitatearen eraikuntza Ni naiz  Be, bertsolaritzari esker, ez dakit, nik uste dut ber... bai, bertsoeskolak, adibidez, ar... bertso-eskola arrosak ukan duenez indarra, edo, ongi sentiarazi nau, eta orduan, ongi sentiarazte hortan ni naizena edo bertso-eskola... be... zinez bertso eskolan girelarik, edo, bertso-udalekutan edo bertsoari lotua den gauzetan, ni ni naiz, fin, ez dakit nola esplikatu.- Neska [L], 17 urte. Bernat Etxepare lizeoko BEko kidea (Baiona).


“Not only a place to learn” I’ve always identified with the group at the bertso-eskola. It’s given me the human part of it, the possibility of doing things as part of a community or group. [...] The parties, the performances . . . it was a group of people who had the same enthusiasm, and we shared our feelings about the bertsos. It was a group with whom you could talk about bertsos and performances . . . it was more a bunch of friends than a place to learn for me.” Eizagirre, E. (2007). Interview With Maialen Lujanbio Zugasti. Oral Tradition, 22(2), 187197.


Ezagutzatik erabilerarako jauzia Helburua :

Haurrek [gazteek] beren adinkideekin komunikazio egoera ez instituzionalizatuetan euskaraz aritzea

Paula Kasares-ek formulatutako helburua, Jean Claude Corbeil-en hitzak berrartuz (EHU Uda ikastaroak 2014. « Euskararen transmisioaren bide berriak »)


Ezagutzatik erabilerarako jauzia Harreman instituzionalizatuetan euskaraz

Harreman ez instituzionalizatuetan euskaraz


Ezagutzatik erabilerarako jauzia Harreman instituzionalizatuetan euskaraz

Harreman erdi-instituzionalizatuetan euskaraz

Harreman ez instituzionalizatuetan euskaraz


Ezagutzatik erabilerarako jauzia Harreman instituzionalizatuetan euskaraz

Harreman erdi-instituzionalizatuetan euskaraz

Talde izaera

Norberarentzat zentzua

Harreman ez instituzionalizatuetan euskaraz


Kultur komunitatearen baitako guneetan kidetza sustatzea Kultur eta hizkuntza esperientzia kolektiboak norbere bizitzan zentzua izatea Bizipen esanguratsu horien baitako harremanak lantzea, emozioak kontuan hartzea...


Mila esker!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.