MINTZALAGUN EGITASMOEN 20. URTEURRENA Donostian, 2014ko ekainaren 20an.
* Doinua: Topa dagigun (Oskorri) * Egilea: Be単at Gaztelumendi
Hogei urte oroitzeko eta berriak deitzeko topa dagigun topo egiten dugun aldi bakoitzeko. Elkar bihurtu dezagun kide, pareko, euskaldun: gu lagunaren mintzoa gara eta mintzoaren lagun.
Haizea bezain librea ahoz ahoko bidea; nik zure hitza margotuko dut eta zureak nirea.
Hogei urte oroitzeko eta berriak deitzeko topa dagigun topo egiten dugun aldi bakoitzeko. Hauspotu nahian gabiltza euskararen bihotz mintza; hitzak arnasa ematen badu mintza gaitezela mintza.
Euskaldun zahar/berri aipu bereizketan ez jarraitu; hitzak ahora ailegatzen den aldiro berritzen gaitu.
Hogei urte oroitzeko Eta berriak deitzeko Topa dagigun topo egiten Dugun aldi bakoitzeko. Bata zein bestea hasi baietz biok irabazi: maiz ikasiaz irakasten da ta irakatsiz ikasi.
Hitzez euskara opari emanez bagara ari leiho berriak irekiz goaz gure mundu zabalari.
Hogei urte oroitzeko eta berriak deitzeko topa dagigun topo egiten dugun aldi bakoitzeko.