www. topagunea.org
2011ko otsaila • 64 zbk.
Topaberriaren aurreko alea “Euskaldunon elkarteen mugimenduaren kongresurantz” esaldiarekin ireki genuen. Harez geroztik, bilkura nagusi horretara eramango gaituen bidea jorratzen ibili gara, hausnarketa prozesu partehartzaile baten baitan.
“Zer esan handia eta zer izan luzea duen jendea elkartu da: ahotsak, gorputzak eta edukiak” 10. orr.
Kike Amonarriz 4. orr.
iritzia
Nekane Goikoetxea
iritzia
elkarrizketa
Orain momentua heldu da Otsailaren 26an Bilbon izango den XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresuan elkarrekin bat egin eta mugimenduaren bilgune handi bat ospatzeko.
Mattin Irigoien 16. orr
Gotzon Barandiaran
Iker Martinez de Lagos
14. orr.
18. orr.
Ilusioak bultzatutako gogoeta prozesu partehartzailea Kongresua egiteko erabakia, gogoeta konpartitu batetik abiatzen da: mugimenduaren betebeharrak, oinarriak, eta helburuak berrikusteko beharretik, hain zuzen. Topagunearen Zuzendaritza Batzordeak aspalditik ezagutzen zuen premia izanik, kanpo eragile batzuengan ere kezka bera zegoela agerian gelditu zen, 2010eko urtarrilean Durangon egindako jardunaldietan, besteak beste. Bertan, argi gelditu zen momentu egokia dela elkarteon artean berriro elkartzeko, gure funtzioa berraztertzeko eta ikuspegiz aberasteko: etorkizuna berriz marrazteko unea. Momentu hartan, barne gogoeta sakon bati ekiteko erronkari heldu zitzaion, ilusioz betetako prozesu parte-hartzaile baten baitan.
dinamizatzeko ardura izan dute. Batzorde Txikiak landutako oinarrizko txostena adostu ondoren, eztabaida Kontraste Talde bati zabaldu zitzaion. Urria eta azaroan zehar, elkarte ezberdinetan aritutako 50 kideren iritzi, gogoeta eta ekarpenak jaso dira, eta azaroaeren 6an talde osoa bildu zen Eibarren, ekarpen ezberdinak guztion artean lantzeko.
Ibilbide emankorra izan da azken hilabeteotakoa, gogoeta hau Udazkenean ekin zaio prozesuaren hasi zenetik, fase nagusiari elkarteetako bazkide guztiei ekarpenak egiteko lagun asko aukera zabalduz. Horretarako, 2010eko azaroa eta abenduan biltzea lortu zehar, Euskal Herri osoko euskara elkarteetako kideek, eskualdeka baitugu: antolatutako batzarretan parte hartu dute. Bertaratutakoek otsaileko elkarteetan Kongresurako proposatu den Ez da txantxa urtarrileko larunbata batean Euskara ibili direnak Prozesu osoan zehar, Euskaldunon oinarrizko ponentziaren edukiak Euskaldunon elkarteen mugimendua antolatzeko oinarrietara Elkarteetako langile eta boluntario diren ehun lagun Ekarteetako bazkideei deia egin zaie izan dituzte hizpide, elkarte guztiek etakezkak oraintxe ari erronka jotzea, pentsamendua elikatzea, transmisioa antolatzea beren konpartitu eta etorkizunerako ilusioakberriak denon artean jartzeko. gogoeta propioa egin ahal izateko. eta elkarteon funtzioa berraztertzea beharrezkoa denaren irudikatzeko batzea. Gogo agerpena izan zen “Olatu” baten moduan, talde txikian Hausnarketa honen emaitza, beste direnak ideiaguztiengana nabarmen nagusitu zen urtarrilean urtarrilekoa, mugimenduko kide diren ehun lagunek lanean hasi eta bazkide elkarteekin batera bertaratutakoen konpartitzeko zabaldu da gogoeta,artean. Kongresuaren aukera izan dugu, urtarrilean zehar Mugimendu politiko-kultural modura aldarrikatu egin zuten mugimendu indartsu eta eraberritua osatzeko egunean den Imanol lana ahalik antolatutako Minerrek lurraldeka Euskaldunon Elkarteenamintegietan. eta ildo nahiaren agerpena. Bertan egoteko aukerarik izan ezaurkeztukozuen izan horretan, dadin. nagusiki erabilera Hau izan da gogoeta prozesuaren lantzetik, erabilera, ezagutza zuenarentzat egunean jasotakoa azaltzea ezeta daaberatsena lan azken portua,agertu Otsailaren 26ko artean. eta motibazioa lantzera jo beharra zen iritzien erraza, baina bada non ikusi eta irakurri urtarrilaren 2010eko maiatzean, “Batzorde Kongresua heldu aurretik. Iritzi sortzaile izan behar dute euskaldunon elkarteek eta 23ko iritzi eta ondorioen gaineko informazioa Txikia” deitutako lantaldea osatu horretarako oinarriak ondo finkatu behar dira. Hizkuntza (www.jardunaldiak.org webgunean aurkituko dituzue zen. Bertan, Euskaldunon Elkarteekin Ibilbide emakorra izan da azken komunitatean Xamarrek elkarteen eguneko hitzaldien bideoak eta www.topagunea.org/ harremana duten aditu eta arituek jarri zuen hilabeteotakoa, gogoetaxede hau eta hasi eginkizun nagusia eta euskalgintzaren diskurtsoaren dokumentazioa/gogoetan-jardunaldiak helbidean parte hartu dute eta bere zeregina, zenetik, lagun asko biltzea lortu ardatza euskaldunongan jarri elkarteetan beharra azpimarratu zen idatzizko materiala). bazkide guztien artean eztabaidatu baitugu: ibili izan direnak jardunaldien ere. elkarteen beharreko gaiak landu eta XXI. ondorioen etaartean oraintxe ariEuskaldunon direnak. Prozesuak Mendeko Elkarteen mugimenduaren oinarriak funtzioak zabaldu etaberak eragileago bihurtzea aldarrikatu Juan Luis Arexolaleiba, Xamar, Imanol Miner eta Rosa Euskaldunon Mugimenduaren Oinarriparrak sendotu proposatu ditu eta guztion artean zen, Juan Luis Arexolaleibak zuenaren ildotik. Ramosen iritziekin abiatu zen gogoeta (merezi du lehenago jasotzen dituen oinarrizko txostena etorkizunerakoekarri erronkak adosteko Elkarteen funtzioak berraztertzeak behar luke aipatutako bideoak ikusi edo ponentziak irakurtzeak); lantzea izan da. Azpimarratu beharra nahia piztu du. Hurrengo urteotan jarduera ildoak ere berrikustea eta horretarako hainbat ondoren, Durangon bildutako guztien txanda izan zen eta dago Mondragon Unibertsitateko XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen galdera eta hausnarketa proposatu zituen Rosa Ramosek. lantaldetan Euskara Elkarteen 25 urtetako lanaren balorazioa HUHEZI fakultateko, Sorguneak Mugimenduaren Oinarriparrak egin eta hurrengo urteetarako erronkak landu ahal izan ikertegiak, ziren. izeneko prozesuan biltzen dituen txostenean jasotako Ondorioak ondorio, egunaren ostekoak Azpimarragarria da ideia eta iritzi aniztasuna izan zela modura nagusi parte eragile hartu duela; gogoetaren emaitza,bimugimenduaren sentimendurekin bukatu zirelaeta esan daiteke. Batetik, partaideen artean, mugimendu anitza denaren ispilu, baina idazkaritzarekin Topaguneko erronka lan-ildo berrietan ikusiko gehiagotan batzeko gogoarekin. Izan ere, lankidetzan, Txikirako eta gehiago dugu. era berean, balorazio eta sentipen asko orokorrak direla ereBatzorde lan programa diseinatzeko gutxitaneta hartzen dugu tartea batzeko eta egoteko ikusi zen argi eta garbi. Argitaratzailea: Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa • Arduraduna: Iker Martinez de Lagos • Lege Gordailua: BI-976/97 2
Ilusioa badago geurean. Euskaldunon Elkarteen Mugimenduak etorkizunari gogotsu eta indartsu helduko dio. Badakigu asko dagoela egiteko, baina argi daukagu oso oinarri sendoa dagoela horretarako.
Kongresuaren egunean, Bilboko Alhondegiko Areto Nagusian bilduko gara, azken hilabeteotako hausnarketaren emaitza guztion artean konpartitzeko, baina festa giroa ere izango da geurean, eguerdiko bazkaritik hasita, eta arratsalde partean Bilboko Kafe Antzokian luzatuko den jaian.
Hala ere, prozesu hau ez da Otsailaren 26an, Kongresuaren egunean amaitzen. Aitzitik, ibilbide luze baten hasiera besterik ez da izango. Orain arte hurbildu direnak, gogoz ari dira aurrera begira eta aurrerapauso berriak emateko baldintzak ematen direla ikusten dugu.
Otsailaren 26an Euskaldunon Elkarte guztietako ehunka kide elkarrekin bilduko gara Bilbon, inoiz mugimendu honen baitan egindako bilkurarik jendetsuenean. Gogoeta jaiarekin uztartzeko topaketa izango da; etorkizunerako oinarri eta lanildoak adosteaz gain, mugimenduaren ospakizun handi bat egingo baitugu.
Horregatik, Euskaldunon Elkarteon Mugimenduko kideok indarrak batzera goaz, jakinda, gure euskarri sendoena batzen gaituen ilusioa dela.
Otsailaren 26an Euskaldunon Elkarte guztietako ehunka kide elkarrekin bilduko gara Bilbon, inoiz mugimendu honen baitan egindako bilkurarik jendetsuenean
(pentsatzeko, hitz egiteko nahiz gozatzeko). Bazkaltzeko tartea labur gelditu zen askorentzako. Bestetik, mugimenduaren etorkizunari buruz hausnarketa sakona egiteko ilusioarekin. Kongresua abian jartzea izan da hurrengo urratsa eta Topaberri honetan zehazten den moduan, ekin zaio gogoeta sakona egiteari eta datozen hilabeteotan izango da eztabaidan parte hartzeko aukera. Topagunetik gonbitea luzatzen dizuegu mugimenduko kide guztiei ekarpenak egin eta eztabaidetan parte hartzeko.
XXI. MENDEKO EUSKARA ELKARTEAK, DIAGNOSITIK ERRONKETARA
Durangon urtarrilaren 23an egindako jardunaldietan jasotako ideia-jasatik egindako ondorioak laburbiltzen dizkizuegu ondoko lerroetan.
Hausnarketa beharra “Gelditu, pentsatu eta berriro hasi” esaldia behin eta berriro aipatu da; euskara elkarteetan gure buruaz birpentsatzeko, gure mugimendua berrasmatzeko, gogoa dago. Hausnartu beharrekoen artean: • Pentsamendua, oinarri teorikoak
• Euskara elkarteen eta mugimenduaren izaera eta funtzioak. • Diskurtsoa, mezua. • Helburuak eta estrategiak. • Antolaketa. Hausnarketa hori euskara elkarte guztien artean egiteko eskaera badago ere, elkarte bakoitzak berea egin beharra duela azpimarratu da, tokian tokiko errealitatera egokitu beharra dagoela.
Pentsamendua elikatu, diskurtso ausarta sortu eta lideratu
Diskurtsoz ahul ikusten da oro har euskara elkarteen mugimendua (eta euskalgintza); batez ere arlo honetan eragin beharra nabarmendu da. Erabileran zentratu ditugu azken urteotako mezu guztiak eta motz (labur) geratu gara, ikuspegi orokorra eskaintzeko aukera galdu dugu. Ezagutza-erabilera-motibazioa ardatzetatik bakarrean gelditu gara. Armatu behar gara, arrazoiez, pentsamenduz eta ikuspegiz. Euskara elkarteen mugimenduaren iritzia politikoagoa izatea proposatu da, euskalduna izatearen eta euskaldunon komunitatearen ideien gainean ardaztua eta kontzientzia eta motibazioa lantzera bideratua. Euskaltasuna ereitera jo behar du euskara elkarteen funtzioak eta herri
Inprimategia: Gertu, Koop. (Oñati) • Diseinua:
berri
3 • Maketazioa: Alba Fatuarte
kronika
Otsailaren 26an Topagunea eta Euskaldunon Elkarteen mugimendua osatzen duten 95 elkarteetako kideak elkarrekin bilduko gara Bilbon, XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresuan.
KIKE AMONARRIZ
Topa! Gunea mugimenduan! Gogo pizgarria eta buru astintzailea suertatu zait “Oinarriparrak adosteko Batzorde txikiaren txostena”. Mamitsua da eta ate asko zabaltzen dizkio eztabaidari. Izenburu nagusiak dioen bezala, oinarri sendoak eskaintzen dizkie XXI. mendeko Euskara Elkarteei. Une egokian dator txostena. Mundua, euskal gizartea, euskalgintza eta Euskara Elkarteak berak asko aldatu dira, berauek sortu zirenetik. Ez aldatu bakarrik, bidegurutze batera ere iritsi dira. Durangon iazko urtarrilean buruturiko lan-jardueran nabarmendu zen bezala, Euskara Elkarteek beraiek beren burua birbideratu eta birpentsatzeko beharra sentitu dute, bizirik eta mugimenduan dauden seinale. Elkarteen errealitatearen eta egitekoen inguruko hausnarketa premiazkoa zen, helburu, funtzio eta funtzionamenduak indartu, birformulatu eta norabide egokian ipintzeko. Txostenaren irakurketak oso sentsazio baikorrak eragin dizkit, hausnarketarako gaiak ongi formulatuta daude eta etorkizuneko estrategia gidatu beharko luketen ildo nagusiak ongi markatuta. Hazkunde-krisi batean baino, garapen-krisi batean gaudela esango nuke; klabe baikorrean interpretatu beharko genukeen krisia. Izan ere, bazkide, langile eta boluntario sare zabala izan arren eta jarduera-gama zabala bideratu arren, Euskara Elkarteek beren burua krisian ikusi dute. Eta krisi hori, batez ere, bete behar duten funtzioaren eta garatu beharreko lan-ildoen inguruan identifikatu da.
Hizkuntza normalizazio prozesua azkartze aldera, ezinbestekoa izango baita erabilera dinamikak indartuko dituzten ekimen mobilizatzaile berritzaileak sortzea, gure herrian hain gustuko ditugun ekintza “sinbolikoetatik” haratago 4
Azken urteotan, Euskara Elkarteen eragin-indarra eta ahalmena murriztu egin direla esango nuke. Lan profesionala gailendu egin da eta askotan, oso esparru jakinetara mugatu da: hedabideak edo zerbitzu eskaintza, esate baterako. Aitzitik, euskararen erabileraren aldeko mobilizazio sozialerako gaitasuna murriztu egin da, nahiz eta jakin, ez dela soilik Euskara Elkarteak ukitzen dituen gaitza, eta hausnarketa sakonak eta berritzaileak beharko direla. Hizkuntza normalizazio prozesua azkartze aldera, ezinbestekoa izango baita erabilera dinamikak indartuko dituzten ekimen mobilizatzaile berritzaileak sortzea, gure herrian hain gustuko ditugun ekintza “sinbolikoetatik” haratago. Errebindikaziotik erabilerara, sorkuntzara eta kontsumora egin behar dugu jauzi. Horretarako, lan militantea eta borondatezkoa birdefinitu eta garai berrietara egokitu behar dute Euskara Elkarteek, partaidetzarako aukerak ugalduz eta zabalduz . Txostenean aipatzen den bezala “instituzioen eta eragile sozialen diskurtsoak auzitan” jarri behar dituzte eta horrekin batera, egiten denaren inguruko hausnarketa etengabe elikatu. Hemendik aurrera ere, Euskara Elkarteek oso oreka konplexua lortu eta mantendu beharko baitute: Elkarteen zuzendaritza, lan profesionala eta lan boluntarioa hobeto definitu
iritzia
eta uztartu; beren eginbeharrak, beste elkarte eta taldeenekin, instituzioekin, eta batez ere, udalen lan eta funtzioekin uztartu; kritika eta lankidetza batera eramanez, eta beren autonomia mantenduz. Eta eskarmentuak esaten digu, batzuetan, finantziazio beharrak zerbitzu-enpresa bihurtzera eraman dituela Elkarteak, eta ez beti profesionaltasun-maila egokiarekin. Bestalde, Udalek ere hainbatetan, beraiek zuzendu edo burutu beharko zituzketen lanak Euskara Elkarteei eman izan dizkiete, hobeto (edo/eta merkeago) egingo zituztelakoan. Honen eraginez, Elkarteon zereginik behinena beharko zukeen euskaldungoaren trinkotzea eta erabilera dinamikak azkartzea, maiz alboratuta gelditu izan da, ezintasunez edo erosotasunez. Ez da erraza gizartea ilusionatzea eta parte-hartzaile bihurtzea. Lehen ez zen erraza –iragan denbora guztiak ez dira hobeak-, eta orain ere ez da, baina herri honek hamaika aldiz frogatu duen bezala, mekanismo egokien bidez posible da eta hori da Euskara Elkarteek lortu behar dutena. Txostenean bertan aipatzen dira lantegi horretan ezinbestekoak izango diren ezaugarrietako batzuk: proposamen positibo eta errealistak egitea, alderdi politikoen liskarretatik at kokatzea, erakundeekin lankidetzan aritzea baina behar denean salaketa eta presio soziala erabiliz, adostasuna desadostasunen gainetik aipatzea, etab. Era honetan, “tokian tokiko euskalgintzan nukleo izateko duten bokazioa” errealitate bihurtu ahal izango dute. Ilusio hau da, Euskara Elkarteek berreskuratu eta herrietako indar euskaltzale guztiekin konpartitu behar dutena. Eta hori da guztiok Euskara Elkarteei eman behar diegun funtzioa, bestelako bilguneak sortzeko tentazioak alde batera utzita. Horretarako, komenigarritzat joko nuke, txosten hau onartzen den egunetik aurrera, Euskara Elkarteek, orain arte lortutako adostasunak eta konplizitateak sendotzea eta zabaltzea helburu izango duen elkarrizketa eta bisita epe bati ekitea Euskal Herri osoan. Euskal Herri osoan idatzi dut, eta ez herriz herri, Topagunearen zuzendaritza funtzioa indartu behar dela uste dudalako. Zuzendaritza indartu, guztion eragin ahalmena ere indartzeko, baina Elkarte bakoitzaren autonomia guztiz errespetatuz, orain arte bezala. Ez ordea, alderdi politikoen ohiko egitura zentralizatuen eredua jarraituta. Kudeaketarako eredu horizontal eta parte-hartzaileak hartu beharko dira erreferentziatzat eta teknologia berriez baliatu komunikazioa eta partaidetza bultzatzeko. Eraginkortasunean eta trinkotasunean irabaziko duen sarea ehunduko da horrela. “Mugimendu kontzientzia sortu” behar dela dio txostenak eta Topaguneari legitimitatea eman behar zaiola. Eztabaida prozesu honek horretarako balio izan duela uste dut. Topagunearen inguruan ilusioa sortu da, zabaldu dituen ideiekiko sintonia eta hausnarketa-prozesua bultzatu duten pertsonenganako konfiantza. Garbi dago “nagusiki zerbitzugintzan aritzetik zerbaiten irudi izatera” pasa behar duela Topaguneak. Bera da une honetan, hizkuntza normalizazioari begira, indarrak, ilusioak eta adostasunak bil ditzakeen euskararen inguruko erakunde nagusietako bat. Aukera eta erantzukizun horiek ditu, eta
komenigarritzat joko nuke, txosten hau onartzen den egunetik aurrera, Euskara Elkarteek, orain arte lortutako adostasunak eta konplizitateak sendotzea eta zabaltzea helburu izango duen elkarrizketa eta bisita epe bati ekitea Euskal Herri osoan berri 5
txostenean irakur daitekeen bezala: ”Euskararen komunitateak badu gidaritza argi baten premia eta Topaguneak bete dezake gabezia hori”. Hitz sendoak bezain astintzaileak. Eta aldamenean bi hitz: Pentsamendua eta artikulazioa. Horra hor mugimenduaren ardatz nagusiak. Eta horiekin batera helburuak eta egitasmoak finkatu behar, “alderdikeriez haratagoko euskaltzaleen bilgune artikulatua” osatze aldera. Bide horretan, funtsezkotzat eta lehentasunezkotzat jotzen dut Topagunea Euskal Herri osoan artikulatzea. Horretarako, herri edo auzokako Euskara Elkarteen ohiko egitura eredutik aparteko antolaketa moduak pentsatu beharko dira, batez ere Iparraldera, baina baita Nafarroa edo Arabako hainbat zonaldetara begira. Topagunearen gidaritza sendo batek bakarrik ahalbidetu dezake jauzi kualitatibo hori ematea eta mugimendua Euskal Herri osora hedatzea. Ipar eta Hegoaldeko euskaldunen arteko harreman-dinamikak sendotzeko (eta kasu gehienetan, sortzeko) erakunderik garrantzitsuena bihur daiteke Topagunea. Amaitzeko, Topagunea zoriondu nahi nuke, Euskara Elkarteon mugimendua, mugimenduan jarri duelako berriro. Kemena eta ausardia erakutsi dituelako, bai bere burua modu kritikoan aztertzean eta baita planteamenduak egiterakoan. Militante, euskaltzale eta profesionalen artean ilusioa (ber)pizten jakin duelako eta azken urteotan Euskara Elkarteon mugimendutik kanpo ibili garen, edo inoiz bertan ibili ez den hainbat jende erakartzea eta mugimenduan jartzea lortu duelako. Hasteko, ez da gutxi. Topa, beraz, Topagunearengatik!
Kudeaketarako eredu horizontal eta parte-hartzaileak hartu beharko dira erreferentziatzat eta teknologia berriez baliatu komunikazioa eta partaidetza bultzatzeko. Eraginkortasunean eta trinkotasunean irabaziko duen sarea ehunduko da horrela
6
Eguna heldu da euskaltzaleok eta euskaldunon elkarte guztietako kideak batzeko, eztabaidatzeko eta baita ospatzeko ere.
iturria: ukberri
UK aldizka
Lander SoLozabal Olatua dakar otsailaren 26ak
iturria: BERRIA
berria
KARMEN
20.000 bazkide ditugu, eta hori sekulako potentziala da, uneren batean euskaraz bizitzeko hautu kontzientea egin dutelako. Euskaraz bizitzeko aukerak ematen dituen elkarte bati atxikimendua eta dirua emateko prest dagoen jendea da. (...) Beraien kezkak jaso eta euskaraz bizitzeko duten gogoa bideratu, hizkuntz komunitatea indartzeko. Azaleratu egin behar ditugu bazkideak
Barren aldizkaria
Mikel Irizar
Aro sinpleago batetik gatoz, aldagai gutxirekin jokatu izan dugu, pentsatuz indar guztia puntu batean jarrita Arkimedesen palankak mugituko zituela euskararen oztopo guztiak. Orain osagai gehiago hartzen ditu analisiak eta neurri horretan aberasten ari da. Zailtzen ere bai, osagai guztiak bateratu behar baitira, bakoitzari dagokion pisua emanda, gainera.
Tribua hausnarrean
ARGIA aldizkaria iturria: argia.com
Ander Soraluze Elgoibarko Izarraren etorkizunari begira
iritzia
Iritziak hedabideetan
Bilboko Kongresuaren ondoren ekingo diogu Elgoibarko Izarraren etorkizunaren gaineko gogoetari. Orain arte egindako bidearen balorazioa egingo dugu ezer baino lehen, eta egindako bideak eman duena baloratu ondoren hasiko gara etorkizuna irudikatzen.
berri 7
Nola ikusten duzu zure elkartea eta mugimendua lau urte barru? ametsak, ilusioak eta gogoak... Lurraldekako mintegietan egindako ariketatxoa
elkarte bizi bat ikusten dut, herri erakunde, eragile eta banakoekin ederki saretua dagoena
gazte jende pilo bat lanean ikusten dut. Inguruko erdaldunekin sentsiberatasuna primeran landu dugu eta gure elkartea errespetatu eta baloratu egiten dute. Gure herrian gero eta gune gehiago dago euskaraz bizitzeko. Txosten honetan planteatu diren ildoak errealitate bihurtzeko bidean daude; ametsa zirudiena errealitate bihurtu da
Topagunea gizarte zein nazio mailan zabal dadin, bestelako herri mugimenduak bilduz; kolaborazio eta borondatezko sarea sor dezan opa egingo nioke
normaltasun osoz lan egiten eta ongi pasatzen duen elkartea izatea, hizkuntza normalizazio prozesuan konplizeak sentituz
AurTen abiatutakO Prozesuak ilusioAren Garrak piztUko ditueN Esperantza daukAt
Topagunea euskara elkarteen elkartea bezala, batzen gaituena jasotzen duen erakundea izatea, helburu baten alde norabide berean arraun egiten duen itsasontzia
8
herriko euskalgintzarekin batera sare bat osatu, diskurtso bateratu baten inguruan, euskaldunon indarra erakuts dezakeena eta euskaltzale erdaldunak integratzeko gai dena. Nazio mailan ere sare hori eratua ikusi nahiko nuke, denok norabide berean lanean
argitze prozesu honen argi printzek mugimendua sendotzea. Elkartetik egingo duguna eta eragin dezakeguna perspektiba osoago batetatik egingo dugu. Oso lagungarria izan da eta izango dela uste dut.
elkartea gaztez osatuta ikusten dut eta herriko txoko guztieten eragiten
elkarte irekiago batean, mundura ateratzeko konplejo eta beldurrik gabe
berri 9
“Herritartasun kontzeptuaren adiera sanoena aldarrikatu behar dugu: aktiboa, inguruarekin engaiatuta eta artikulatua” Nekane Goikoetxea HUHEZIko Sorguneak ikertegiko kide eta Batzorde Txikiko partaidea
2010eko Maiatzean sortu zen “Batzorde Txikia” eta zuzenean parte hartu duzu txostenaren sorreran. Nola bizi izan duzu lantaldearen hilabete horietako hausnarketa? Asteko egunik onena larunbata da niretzat. Larunbata da atsedena, jarduera gustagarria eta lanastea orekatzeko unea. Niretzat larunbata bezalakoa izan da Batzorde Txikian parte hartzea: langintza ezberdina, ardura eta gozamena. Nirea kanpo begirada izan da. Ez naiz Euskaldunon Elkarteetan militatu duen pertsona organikoa. Euskara Elkarteen lehen ezagupidea ikerketa baten karietara izan nuen, duela 18 urte. Kike Amonarrizen zuzendaritzapean Mikel Etxaburu ikaskidea eta biok hainbat euskara elkarte aztertu genituen Eusko Jaurlaritzako beka baten laguntzaz. Oso interesgarria izan zen aurkikuntza hura. Geroztik, hala ere, bi euskara elkarteko bazkide naizen arren, mugimendu honen periferian ibili naiz, gertu baina erabat murgildu gabe.
10
Asko gozatu dut, esan bezala, Batzorde Txikiaren prozesua kanpo begirada horren bitartez, behaketa lan interesgarria izan da: nork nola komunikatzen duen, zer dioen, zein min antzeman litekeen, zein ilusio… zer esan handia eta zer izan luzea duen jendea elkartu da: ahotsak, gorputzak eta edukiak.
jarraitzeko bidea eskaini beharko luke Euskaldunon Elkarteen Mugimenduak. Ez kanpo faktoreengatik bakarrik (euskara, herrigintza, balioak…) baizik eta gutako bakoitzari merezi digulako (pertenentziak on egiten digulako, hazteko aukera ematen digulako, ongi pasatzen dugulako, barrua berotzen digulako).
Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren xedea gogora ekartzen da txostenean, “euskal hiztunen komunitate osasuntsu eta iraunkorra indartu eta elikatzea” eginkizun modura zehaztuz. Hizkuntza komunitatea indartzea horretan, zer funtzio dute euskaldunon elkarteek?
Elikadurari, transmisioari berebiziko garrantzia ematen zaio. Jakintza metatua dago euskaldunon elkarteetan baina ez da jakin hori transmititzen. Balorazioetan agertu den hutsune nabarmenetako bat da.
Berebizikoa. Herritartasun kontzeptuaren adiera sanoena aldarrikatu behar dugu: aktiboa den herritarra, bere inguruarekin engaiatuta dagoena eta parekideekin antolatua, artikulatua. Euskaraz bizi nahi dugunok XXI. mende honetan izaten
Gaur egun presak aurrea hartu digu. Dena da aktibitatea gure gizartean. Nekez hartzen dugu patxada detaileei erreparatzeko, agerikoa ez dena sumatzeko. Goizetan ikastolara joateko azken minutuan berokia BERAK BAKARRIK lotu behar duela esan ohi dit Oihana
alaba txikiak. Alabarekin ikasi dut okerragoa izaten dela bera estutzea; arnasa hartu behar dudala eta itxaron etxetik garaiz irteteko. Elikadura eta transmisioa 2. mailan geratu dira, beti daukagu zerbait urgenteagoa egiteko. Baina gure energia behera etortzen da jan ezean. Energia emango diguna behar dugu antolatu: jakintza metatua transmititu, osatu, berritu.
Eta zer funtzio jokatzen dute motibazioak eta ezagutzak? Izan ere, euskara elkarteen mugimenduan erabilera sustatzea lehen planoan egon da beti, eta motibazioaz ere maila batean edo bestean hitz egin den arren, erabilera bultzatzeko elkarte modura aurkeztu izan dira beti elkarteok. Zergatik irauten dute gizaharremanek? Zergatik eusten diegu?
Zergatik da garrantzitsua gure familia? Eta lagunak? Eta euskara elkartea? Bestetik, Euskaldunon Elkarteak zergatik izan daitezke garrantzitsu gure gizartean? Zeintzuk dira gure indarguneak? Zer daukagu emateko eta eskatzeko? Zergatik hartuko gaituzte aintzat boteregune sozial, ekonomiko eta politikoek? Funtzioez hitz egiterakoan itaun horiek guztiak aztertuko nituzke.
Egite eta eragitearen arteko orekari ere erreferentzia ugari egin zaizkio txostenean. Hain zaila al da oreka? Dudarik gabe indar handiagoa jarri da egiten besteengan eragiten baino. Euskaldunon Elkarteek bete duten esparruak sarritan uko egin dio eragiteari, gizartean beste sektore batzuengandik egon den eragiteko modua ez delako izan eraginkorra.
berri 11
elkarrizketa
“Euskaraz bizi nahi dugunok XXI. mende honetan izaten jarraitzeko bidea eskaini beharko luke Euskaldunon Elkarteen Mugimenduak. Ez kanpo faktoreengatik bakarrik, baizik eta gutako bakoitzari merezi digulako�
“Nerbio-sistema artikulatua behar da hezurdura eta giharrak ondo mugitzeko� Giltzarri izango da aurrerantzean eragiteko modu eraikitzaileekin asmatzea. Arte handia behar da horretarako, estrategia adimenduna, asertibitatea, errealismoa, pazientzia eta enpatiarako gaitasun handia. Hori guztia landu egin behar da, horregatik da garrantzitsua janzte lana. Nerbio-sistema artikulatua behar da hezurdura eta giharrak ondo mugitzeko.
Ia 100 elkarteetan, 450 lagunetik gora profesionalki lanean, 1.400 boluntariotik gora eta 20.000 bazkidek osatutako masa kritiko indartsu bat ere daukagu, herriz herri sarea eraikiz. Ezin ukatu esperientzia eta azpiegitura badugula, baina guzti hau modu egokienean artikulatzen asmatzeak mugimendu hau beste puntu batean kokatuko luke. Indargune garrantzitsuak dira, inondik ere. Amets egiten ausartu beharko ginateke, haurren dohainetara itzuli. Ingeniaritza eta poesia behar dira horretarako.
Euskaldunon Elkarteen mugimenduko kideoi batzen gaituen bilgunea sustatzeko, nazio mailako ahots bat modu eraginkorrean artikulatzeko premia dagoela aipatzen du txostenak. Herriz herri sortutako mugimendua izanik tokian tokiko autonomia da mugimendu honen oinarri nagusietako bat, baina lidergo baten beharra ere aipatu izan da hainbatetan. Nola uztartu bi alderdi hauek? zein funtzio bete beharko luke Topaguneak ahotsaren eta mugimenduaren artikulazioan? Ez zaigu komeni XXI. mendean egitura hierarkiko bat eraikitzea. Elkarrengandik gertu daudenek inguruari erantzuteko duten autonomian dago gakoa, sare deszentralizatuak antolatzean. Elkarrengandik gertu egoteko moduak aldatzen joango dira, ordea. Gune geografikoak, afektiboak, zaletasunen araberakoak‌irizpide ezberdinak konbinatu beharko dira.
Elkarrengandik gertu daudenek inguruari erantzuteko duten autonomian dago gakoa, sare deszentralizatuak antolatzean 12
berri 13
gotzon barandiaran
Euskalgintzak ebatzi
2010eko azaroaren 24 eta 25ean, Kontseiluak “Euskararen unibertsoak pauso bat haratago” jardunaldiak antolatu zituen Iruñeako Planetariumean. Lehen egunean euskararen egungo egoeraren diagnostikoa aurkeztu zelarik, zenbait ondorio sano argigarri mahai-gaineratu dira: • Hizkuntz-politikak: Azken 25 urteotan Euskal Herri osoko instituzio publikoetatik bideratutako hizkuntza-politikek bere horretan badiraute, euskara ez da egundo normalizatuko. • Sektoreen azterketa: Hezkuntzaren, Helduen euskalduntze-alfabetatzearen, lanmunduaren, hedabideen eta euskara elkarteen baldintzak aztertuta: Ez dago aldeko baldintza politikorik, beraz ez dago aldeko baldintza juridikorik ezta ekonomikorik ere. Ostera, baldintza sozialak oso aldekoak dira. Euskarazko kulturgintzari buruzko azterketarik aurkeztu ez bazen ere, ondorioak berdintsuak direlakoan gaude. Ez dago euskarazko kulturgintzaren aldeko baldintza politikorik, ez juridikorik ez ekonomikorik, baina euskal herritarren gehiengoak euskarazko kulturaren aldeko jarrera du. Halandaze, zelan lortu genezake baldintza politiko, ekonomiko eta juridikoak aldekoak izatea?
Babes soziala baldintza politiko bihurtuta Hizkuntza-politikak eta ondorioz kultura-politikak, euskalgintzak eztabaidatu, adostu eta gauzatu behar ditu. Ezin dugu hizkuntza-politika lau urterik lau urtera instituzio publikoetan agintean daudenen gidaritzapean utzi. Atzo Kulturaren Euskal Plana zena gaur Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratua da eta bihar Planaren Aldeko Herritartasun Kultura izango da edo auskalo beste zer. Eta bitartean azken 40 urteotan euskalgintzan eta euskarazko kulturgintzan lanean ari garen herri mugimenduok ez dugu ezer erabakitzeko botere gunerik irabazi. Euskal herritarrak gure lanaren aldekoak badira ere, euskarari zein euskarazko kulturari baldintza politiko ekonomiko juridikorik bermatzen ez diotenek antolatutako foroetara joaten gara ekarpenak egitera.
azken 40 urteotan euskalgintzan eta euskarazko kulturgintzan lanean ari garen herri mugimenduok ez dugu ezer erabakitzeko botere gunerik irabazi 14
Lau urtetik lau urtera instituzio publikoetan agintean daudenek proposatzen dituzten foroetan parte hartzeari utzi egin behar diogu. Foro horietako kide izanik, hizkuntzapolitika zein kultura-politika gure esku ez daudela onartzen dugu, inoren gidaritza onartzen dugu. Foro horien bultzatzaile diren instituzioetako agintariek eurek aitortzen badigute gure ekarpenak euren nahierara erabiliko dituztela, zergatik hartzen dugu parte morroi papera inposatzen diguten antzezlanetan? Ez dezagun instituzio publikoen menpekoak diren Euskararen Aholku Batzorde eta enparauetan parte hartu, sortu ditzagun gure Euskararen Aholku batzordeak eta instituzio publikoek parte har dezatela baina gure
Euskal Herriko instituzio publikoetan agintean daudenentzat euskara eta euskarazko kultura ez dira lehentasunezko, euskalduntzea ez dago eragile horien helburuetan. Zergatik onartzen dugu euren gidaritza? Zergatik uzten dugu hizkuntza eta kultura politika euren esku? Zerk eragozten digu euskalgintzako kideoi presio sozio-politikoa nahikoa egingo duen subjektu politiko bilakatzea? Euskalgintza osotzen dugunok norberaren proiektua estrategikoena dela pentsatzeari utzi behar diogu eta euskararentzat eta euskarazko kulturarentzat estrategikoa zer den adostu behar dugu, auzolanean. Euskalgintza osotzen dugunok, nor bere aldetik, gogoeta sasoian gaude. Berandu orduko bildu, gogoeta horiek trukatu, eztabaidatu eta ebatziak hartzen has gaitezke. Euskalgintza osotzen dugunok euskararen eta euskarazko kulturaren aldeko subjektu politiko bilakatu gaitezke, instituzio publikoetan emango diren aginte aldaketak aldaketa, dagoena dagoela, datorrena datorrela, hizkuntza eta kultura politika geuk gidatuko dugula ulertarazi geniezaieke euskal herritarrei eta klase politikoari. Sinets dezagun horretarako gai garena, badugula nahikoa indar, auzolanean edozertarako gai garela, herritarrak alde ditugulako. Ostantzean, orain arte legez, erresistentzia lanetan iraungo dugu, nekaraziko gaituzte eta nekatuko gara. Idazleak froga ukaezinak bildu ditu: “Euskararen iraupena erresistentzia luze eta miresgarri baten ondorioa izan da eta izango da. Gure klase politiko nagusiak albora bota du euskara, ez zaio interesatzen kultura egiteko eta unibertsaltasuna hedatzeko tresna bezala. Euskararen historia marjinazio baten historia da. Eta politikoki eragin beharko dute euskaldunek, nik ez dakit nola baina, marjinazio horretatik ateratzeko. Euskarak ez du aurrera egingo munduko idazlerik onenak, munduko kantaririk onenak eta munduko bertsolaririk onenak edukita.� Euskalgintzak hamarkadetan egin duen lan eskergak ematen dion zilegitasuna eta bermea aldarrikatu behar ditu euskal herritarren gehiengoa jabetu dadin geu garela Euskal Herrian hizkuntza-politika zein kultura-politika gidatu behar dugunak.
iritzia
gidaritzapean. Non dago euskararen eta euskarazko kulturaren aldeko masa kritikoa ez bada euskalgintzan? Non daude euskararen eta euskarazko kulturaren aldeko militanteak ez bada euskalgintzan? Non biltzen gara euskara erabili eta euskarazko kultura kontsumitzen dugunok ez bada euskalgintzaren inguruan?
“Euskalgintza osatzen dugunok, nor bere aldetik, gogoeta sasoian gaude. Berandu orduko bildu, gogoeta horiek trukatu, eztabaidatu eta ebatziak hartzen has gaitezke�
Euskalgintzak hamarkadetan egin duen lan eskergak ematen dion zilegitasuna eta bermea aldarrikatu behar ditu euskal herritarren gehiengoa jabetu dadin geu garela Euskal Herrian hizkuntza-politika zein kultura-politika gidatu behar dugunak. berri 15
Mattin Irigoien
Objektiboki... euskara-subjektu bilakatu ! Beste inkesta soziolinguistiko bat eginen da beste urtean, eta baliteke oraingoan euskaldun deklaratzen direnen kopurua herritarren erdizpera pasatzea Baxenabarre eta Xiberoan. Kolpe bat gehiago, jakinik deklaratzeak ere ez duela ematen erabilera ahalaren segurtamenik. Bizkitartean, iparraldeko haurren % 30ak eskolan euskaraz ikasten du. Horietan %5a dabiltza imertsio sisteman. Autonomian berriki egin inkesta batek erakutsi du D ereduko hiru haurretarik biek baizik ez zutela hizkuntza gaitasun maila bat gainditzen, B ereduan hiruetarik batek, haurren hamarretarik zortzi edo dabiltzelarik eredu horietan. Ikus orduan zer emanen duen hemen hamarretarik zazpik euskararik ez badakite badenez, beste hiru horietarik baten erdia D ereduan... UNESCOk erran berri du iparralde honetan, euskara gal bidean dela (oso arriskuan). Marrazki beltza margotzen dut, eta ez da gure artean politikoki zuzena horrela mintzatzea. Omenaldikrazian gabiltza denik ere euskaltzaleen artean, eta ahaleginak eskertzen dira, egiten diren entseguak hanpatzen, eta kritika motzak biziki gaizki hartzen, egileak isolatzen, erre ditezen berek anuntziatu infernuetan.
Alta, helburua euskaraz bizitzea bada... Abertzaleak izan badira motorrak euskararen salbatzeko tresnen sortzeko unean, ikastolak, gau-eskolak, irratiak, kultur elkarteak - eta egin izan dena itzela izan da -, salaketa eta delegaziorako gailu izan dugu gehienik euskara. Euskaldun zaharren gazte errebelde multzoa masiboki alfabetatzea ez dugu kausitu azken 20-30 urte hauetan.
Euskal Kultur Erakundea sortu denetik, frantses egiturek dirustatu beraz onartu norabideetan garatzen dira lan ardatzak: ondarea, elebitasuna, profesionalismoa, sorkuntza. Elkarte mundu hura ere norabide horietan sartu da, helburuak eta norabideak berez inposatzen balira bezala. 16
Bada bizi izan dugun trauma hori, hizkuntz ordezkatze basa bat frantses eskoletan sartzean. Duela hiru belaunaldi euskal elebakar zirenak, frantses monolingue dira orain. Gaur oraino, euskara gure analfabetasunaren agiria da, gure jatorriari lotu problema psiko eta skizo bat, eta frantsesa aldiz, modernotasuna, askapen ekonomiko eta pertsonala, ezagutza soziala, ‌ Duela 25 urte, sendi zen elkarte sare sendo bat bazela, kultur deitu asteak antolatzen, sorkuntza edo esperientzia batzu bultzatzen. Euskal Kultur Erakundea sortu denetik, frantses egiturek dirustatu beraz onartu norabideetan garatzen dira lan ardatzak: ondarea, elebitasuna, profesionalismoa, sorkuntza. Elkarte mundu hura ere norabide horietan sartu da, helburuak eta norabideak berez inposatzen balira bezala. Euskararen Erakunde Publikoarena ere garaipen itzela da, gure egoera kontutan hartuz. Baina borondatearen gainean finkatua denez, borondatearen pizten asmatzen ez badugu... Eta nago anekdotaz haratago
ulertu behar direla bere lehendakariaren hitzak, Lartzabalen biltzen ginela Baxenabarreko hainbat herrietako hautetsi, euskararen aldeko engaiamendu bat hartzerakoan herriko etxeen izenean. Non eta han erran zigun deplauki, gehienik gibelatzen ari zen lurraldea zela Baxenabarre eta nolazbait mugitu behar genuela. Nola eta frantsesez, nork eta delako frantses eskola elebakar segregatzailearen oinordeko politiko zuzenak, nori eta euskaraz zerbait egitera ausartzen ziren hautetsi gaixo horieri ! Eta ongi heldu zaigu, ez gara burua altxatzera heltzen, intuizioz uste dut dakigula objektiboki galdua dugula, porrosken salbatzen ari garela, helburuak apaltzen, exijentzia maila desesperantzara ez erortzeko nibelean ezartzen... Ez gaude bakean euskararekin, burua jankatua dugu lehen egunetik, eta edo sobera maitatzen dugu, edo hastio, gauza bera baita. Bada zerbait konjuratzen jakiten ez duguna, objektiboki, gure jendeak, euskaldunak, bere hizkuntza eta iraganarekin bakea egin dezan, beldurrak eta ahalgeak huxa, eta naturaltasunez honen hautua egin, beretako, bere haurrendako, planetan ez delakotz beste lekurik hau egiteko, eta guk ere bizi bat baizik ez dugulakotz ororen buru. Kontestua hau da, eta azken urteetako esperientziak profitatuz, estrategia eta molde bat adostu behar dugu : − Egoera ukatzen xahutu energia libratzeko funtsezko zereginentzat, minorian garela onartuz, jendartean eta gure artean ere; minoriaren ikuspundutik, erran nahi baita homologazio bila joan gabe lan eginez. − Euskaratik eta euskaraz pentsatzen duten guneak eta uneak sortuz, indarrak bilduz helburu xinple batzuen inguruan, gure arteko desberdintasunak asumituz eta onartuz oraingoan. − Euskararen suspertzea aldaketa sozialaren bidetik baizik ez delakotz posible, guhaur hasiz, gure gustuko alorretan, besteeri buruz abiatzeko, politikoen kalkulu zurietarik libre, eta gure ekintzaren karga subertsiboaz jakitun. Elkarte proiektua da hau, instituzioez kanpo, era autonomoz eta jendearen parte-hartze aktiboaz obratzeko... Guti ginen, gehiago izateko frantsesez hasi ginen misionest edo moralista lana egiten, ohartu gabe frantsesez eman denborak euskara xuhurtzen zigula, eta ororen buru kopuruak ez dira minimora helduko. Guti gara, euskaraz egin dezagun egitekoa, ez dakigu kopurua izango dugunez baina euskara aberatsago aterako zaigu, eta euskara, izanen garen subjektuak, egileak izanen da... Amikuzen, beste leku batzuetan bezala, zerbait holako entseatzen dugu guk ere.
berri 17
iritzia
Euskararen suspertzea aldaketa sozialaren bidetik baizik ez delakotz posible, guhaur hasiz, gure gustuko alorretan, besteeri buruz abiatzeko, politikoen kalkulu zurietarik libre, eta gure ekintzaren karga subertsiboaz jakitun.
iker martinez de lagos
Bihar
“Zerbitzuetan baino gabezia gehiago sentitzen dut hausnarketan. Adibidez 10. urteurreneko jardunaldietan ikusten ziren aldagai berri batzuk; reflexio gogo batzuk... Nahiago nuke zerbitzu bat gehiago ematea baino, bat gutxiago ematea eta hausnarketa bide berri horiei sistema baten bidez heltzea”. Iñaki Arrutiren hitzak jaso zituen Larrun aldizkariak 2008 urtean Euskara Elkarteen 25. Urteurrenaren bueltan osatutako zenbakian. “Bestetik, zer egin beharko luke Topaguneak? Kultur Errota garrantzitsua da, baina hori bere neurrira eraman behar da eta maila ideologikoan eta erreferentzialtasunean sakondu” zioen Juan Luis Arexolaleibak ondoren. Laster hiru urte beteko dira Larrun aldizkariak antolatutako mahai inguruan (Larrun, 122.) iritzi hauek jaso zirela eta irakurri ahal izan genituela. Gerora (baita lehenago ere) sarri entzun ditugu Topaguneko kideok bazkideen aldetik antzeko hitzak eta iaz gaiari behar bezala heltzea erabaki genuen. Izan ere, gogoetari duela urtebete ekin bagenion ere, lehenago somatua zen beharraren ondorio izan zen 2010eko urtarrilean Durangon abiatutakoa. Beraz, bide luze batetik heldu gara otsailaren 26ko Bilboko geltokira, geltokia baino ez den bilkurara. Euskaldunon elkarteen gogoeta (Kongresu izena eman diogun gogoeta ariketa luzea) irudikatu genuenean izaera hori aurreikusi genion Bilbokoari, geltokia (tarteko helmuga, txirrindularitzaren zaleok nahiago baduzue), hausnarketaren lehen zati oso garrantzitsu baten bilgune izatea aurreikusi genuen eta; ez da bidaiaren bukaera. Izan ere, “nora?” galderari erantzun nahi izan diogu lehen zatian eta “nola?” galdera denon artean erantzuteko gelditzen zaigu oraindik ere.
Eta otsailaren 26tik aurrera, zer?
Erronka handiak jarri dizkiogu euskaldunon elkarteen mugimenduari lehen urratsean, hiztun komunitate osasuntsu eta iraunkor batek behar dituen erronkak eta mugimendu honetako kideok geure egin nahi ditugunak 18
Tarteka tarteka horrelako gogoeta sakonak egiteko denbora hartzeak (“zerbitzu bat gutxiago, hausnarketarako sistema bati lekua eginez”, Iñakik zihoen moduan) balio izaten du mugimenduaren egoeraren irakurketa sakon bat egin eta, autokritikatik, indargune eta ahulguneen kontzientzia argia izanez, ditugun balio nagusiak norabide berrituan baliatzeko. Erronka handiak jarri dizkiogu euskaldunon elkarteen mugimenduari lehen urratsean, hiztun komunitate osasuntsu eta iraunkor batek behar dituen erronkak eta mugimendu honetako kideok geure egin nahi ditugunak. Erronka horiei heltzeko tresnak esku artean ditugu, azken ia 30 urteetan izan ditugunak izango direla ez dugu zalantzan jartzen: Euskal Herriko herri, auzo eta eskualdetan (eta baita eskola, lantegi, lagunartetan,…) ongi errotuta dagoen euskaldunon elkarteen sarea, ezaugarri propioak eta aberatsak dituena eta baita lan egiteko modu zein estilo propioa ere. Tresna horiek dira etorkizuneko abiapuntua eta tresna horiek dira mugimendu honek dituen indargune nagusiak.
iritzia
Datozen hilabeteetan beraz, erronka horiei nola erantzungo diegun erabakitzeaz gain, esandakoak praktikan jartzea dagokigu. Gure egite/eragite jarduerak orekatzeko urratsak ematea, gizartean eragile eta pizgarri izatea, herritar talde ezberdinekin lan zuzena egitea, barne elikadura sistema aberats eta emankorrak antolatzea eta mugimenduaren artikulazioan urratsak ematea dira hurrengo hilabeteetan lantzeko ditugun ildo nagusiak. Eta hori, beti egin izan dugun modura egingo dugu, urratsez urrats, euskara elkarteen sorreratik funtzionatu izan duen ereduari jarraituz: aitzindarien lanarekin. Izan ere, lehenago aipatzen genituen mugimenduaren balio handienetako bat aitzindaritzarena da. Euskaldunon elkarteen mugimenduaren sorrera ezin daiteke ulertu aitzindarien ekarpenik gabe. Arrasateko AED hartzen dugu euskara elkarte aitzindari modura, egiteko modu berri bat ekarri zuen euskalgintzara eta eredu izan da mugimenduko kideontzako. Elgoibarko Izarra ere ezin dugu ahaztu, historia luzeko elkartea izanik, egokitzen asmatu zuelako eta ingurukoentzako erreferentzia izan delako urte askoan eta jarduera askotan. Donostiako Bagera lehen Mintzalagun egitasmoarekin, Bilboko Zenbat Gara askorentzat eredu den Kafe Antzokiaren sorrerarekin, Iru単eako Karrikiri Nafarroan erreferente argia, Gasteizko Geu elkartea Arabako proiektu komunikatibo aitzindariarekin, Arrasate Komunikabideak eta Ttipi Ttapa herri komunikabide eredu berri bat proposatuz, Kuadrilategi eta Euskararen Maratoia moduko egitasmoak martxan jartzeko ausardia izan zuen Lasarteko Ttakun, Arabar Errioxan lan eskerga egin duen Ttiki Ttaka elkartea edo 111 Akademia sortzearen aldeko apustua egin duen Manuel Larramendi Kultur Bazkuna, nork bere arloan eta eremuan aitzindari funtzioa jokatu izan duten beste hainbat elkarte aipa genitzake. Elkarte guzti horiek ezagunak dira mugimenduan, baina euskara elkarte asko izan dira eredu beren lan-arloan edo beraien eremu hurbilenean. Guztiak aitzindari edo bide erakusle izan dira gainontzekoentzako. Ereduei jarraituz eraiki da mugimendu honen gorputza eta bihar ere, aitzindarien lanari esker ekingo diegu erronka berri(tu)ei. Mugimendua gorpuzteko eta artikulatzeko erronka dugu tartean, Euskaldunon Elkarteen mugimendu eragileago bat osatzekoa (garenaren neurrikoa) eta aitzindarien funtzioa honetan ere ezinbestekoa izango da hurrengo hilabete eta urteetan. Azken urtean, Kongresuaren bueltan elkarte askotako lagunekin egoteko suertea izan dugunontzat, ibilera guzti honek balio izan digu mugimendu bat garela baieztatzeko eta duela hamarkada batzuk lehen euskara elkarteak sortu zituztenek zeuzkaten asmo eta gogoak bere horretan jarraitzen dutela ikusteko. Bihar, otsailaren 26tik aurrera, badugu egitekoa oraindik ere, baina indarberrituta gaude eta ez dugu zalantzarik egiten asmatuko dugula.
Mugimendua gorpuzteko eta artikulatzeko erronka dugu tartean, Euskaldunon Elkarteen mugimendu eragileago bat osatzekoa (garenaren neurrikoa) eta aitzindarien funtzioa honetan ere ezinbestekoa izango da hurrengo hilabete eta urteetan
berri 19
Arlozabal 8 bis, 1. C , 48220 AbadiĂąo, Bizkaia. T: 94 621 57 80 / F: 94 681 47 32
www.topagunea.org
943 783 309 Zubillaga Industrialdea, 9 20560 OĂ‘ATI