Turismo irisgarria. Euskadin, oporrak guzti-guztientzat dira

Page 1

TURISMO IRISGARRIA EUSKADIn, oporrak guzti-guztientzat dira

www.euskaditurismo.net www.tveuskadi.net

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA

DEPARTAMENTO DE INDUSTRIA, INNOVACIÓN, COMERCIO Y TURISMO


KATALOGO HONETAKO IKONOEN ESANAHIA

ANIZTASUN FUNTZIONAL FISIKOA

Gurpildun aulkian doazenak edo mugikortasun mugatua dutenak.

IKUSMEN ANIZTASUN FUNTZIONALA

Pe r t s o n a i t s u a k e d o ikusmen-urritasuna dutenak.

ENTZUMEN ANIZTASUN FUNTZIONALA

Pe r t s o n a g o r ra k e d o entzumen-urritasuna dutenak.

ADIMEN ANIZTASUN FUNTZIONALA

Gaitasun kognitibo mugatua duten pertsonak.

ANIZTASUN FUNTZIONAL ORGANIKOA

Arnasteko zailtasunak dituzten pertsonak edo berariazko dieta behar dutenak.

KATALOGO HONETAKO KOLOREEN ESANAHIA

Liburuxka honetan, Euskadiko 5 helmuga turistikorako proposamenak aurkituko dituzu. Liburuxkako proposamenak hautatzeko, ‘Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Eredua’n jasota dauden irisgarritasun-ezaugarriak hartu ditugu kontuan, hau da, irisgarritasun fisikoari, organikoari eta ikusmenaren, entzumenaren nahiz adimenaren ingurukoari dagozkionak. Horrela, kontratatu aurretik, informazio objektiboa izango duzu eskura, eta, ondorioz, bidaia asebetegarria izango dela bermatuko duzu. Ostatu horiei guztiei eta ‘Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Eredua’ren arabera diagnostikatu ditugun beste batzuei buruzko argibide gehiago Euskadiko Turismo Atarian (www.euskaditurismo.net webgunean), aurkitu ahal izango duzu. Bestalde, gainerako establezimenduen inguruko informazioa osatu nahi baduzu, www.euskaditurismo.net webguneko turismo-bulegoetara jo dezakezu (‘Antolatu zure bidaia’ atalean, turismo-bulegoen zerrenda eta horiekin harremanetan jartzeko modua aurkituko dituzu).

Turismo Irisgarritasuneko Euskal Ereduak Aniztasun funtzionala duten pertsona guztiak establezimenduan beren kabuz sartu eta erabiltzeko jarritako irizpide guztiak betetzen ditu.

B (BERDEA): IRISGARRIA

Turismo Irisgarritasuneko Euskal Ereduak Aniztasun funtzionala duten pertsona gehienak establezimenduan beren kabuz sartu eta erabiltzeko jarritako irizpide gehienak betetzen ditu.

A (ANBARRA): NAHIKOA IRISGARRIA

2

3


Araba Gasteiz 4 26

At e ko no ia ut Le g

azu de Ot go Be Domin

Gasteiz hiribide a

ua

19 8

29

32

b id

ea

KATEDRALA EL CORTE INGLÉS AIALA ARTIUM AMARICA

Alaba

Foru kale a

Post a

30

6

31 Espa ini Plazaako

Eduardo Dato

31 GASTEIZKO TURISMO BULEGOA Bisitaldi gidatuak egiten dira

32 33 34 35 36

35

34

INFORMAZIOA:

APARKALEKUAK:

17

toia a kan

16

27 Jenera

la

Posta

33

14 San Prudentzio

Toki-arazoak direla eta, planoan jasotako establezimenduen kokapena gutxi gorabeherakoa da. Establezimendu hauen eta beste batzuen gaineko informazioa osatzeko, www.euskaditurismo.net webguneko turismo-bulegoetara jo dezakezu (‘Antolatu zure bidaia’ atalean, turismo-bulegoen zerrenda eta horiekin harremanetan jartzeko modua aurkituko dituzu).

4

24

28

F lo

rid

18 ARTE EDERREN MUSEOA 19 ARTIUM

EL CORTE INGLÉS BOULEVARD LAKUA MERKATARITZA GUNEA GOYA GOZOTEGIA ARTEPAN GEREÑU SOUVENIRS KUKUXUMUSU

ohats

An Santa

b il

MUSEOAK:

24 25 26 27 28 29 30

Zuma rraga D

ak oi

CUBE QUERIDA MARÍA BAKH DOLAR AURRERA GARDOKI MUSKARI ATARIAKO TABERNA HOR DAGO ! MARMITAKO

SALTOKIAK:

Tomas

alea zia k Frant

8 9 10 11 12 13 14 15 16 17

23 EUROPA BILTZAR JAUREGIA

9

le a

JATEKO LEKUAK:

22 SALBURUKO PARKEA

5

ia to an K a ari aM t n Sa

ria Santa Ma

1 LAKUA HOTELA (jatetxea) 2 BOULEVARD HOTELA (jatetxea) 3 DUQUE DE WELLINGTON HOTELA 4 IRENAZ APARTAMENTUAK 5 GOBEO PARK HOTELA (jatetxea) 6 DREAM PARK APARTAMENTUAK 7 ARKAIA AGROTURISMOA

21

e ka

OSTATUAK:

GUNE INTERESGARRIAK: 20 HARRESIRAKO BISITALDI GIDATUA (Salmenta-gunea eta bisitaldiaren hasiera) 21 ATARIA (Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa)

22 15

o g il A iz t

HIRIGUNE HISTORIKORA HELTZEKO ARRAPALA MEKANIKOA

IBILBIDE ERABILGARRIA:

2 10

Buruileria plaza 20

ltran

IBILBIDE IRISGARRIAK:

Gorbeia

23

25

a

Gasteiz hiribide a

3

Arriagako Atea

1

18

Florida

36

11

a rid Flo

5

7 13 12


GOMENDATUTAKO BISITALDIAK

DREAM PARK apartamentuak ###

ARTIUM Gure garaiko artea bildu, sortu, hedatu, ikertu eta transmititzeko helburua duen museoa eta kultura-jardueren zentroa da ARTIUM. Horretarako, funtsezko hiru tresna darabil ARTIUMek: arte garaikidearen bilduma handi, koherente eta berezia; aldi baterako erakusketen programa handiguratsua; eta hezkuntzaren eta kulturaren alorretako jardueraprograma trinkoa, publiko mota ugarirentzat egokitua.

Gasteizeko Salburua bizitegi-auzo berrian daude, autoz erraz heltzeko moduan. Guztira 50na metro koadroko 48 apartamentu dira, eta logela, bainugela osoa, sukalde-jangela (beharrezko etxetresna elektriko guztiez hornitua), aire girotua eta telebista dituzte. Interneterako konexioa eta bezeroentzako aparkalekua ere badituzte aukeran.

Ordutegiak eta tarifak www.artium.org webgunean.

DUQUE DE WELLINGTON hotela ## ARABAKO ARTE EDERREN MUSEOA Arabako Arte Ederren Museoan, XIX. mendeko arte espainiarreko lanak (horien artean, Federico eta Raimundo de Madrazoren erretratuak eta Carlos de Haesen paisaia bat nabarmentzen dira) eta XIX. mendetik 1950. urterainoko euskal arteko lanak (Aurelio Artetak, Elias Salaverríak eta Ignacio Díaz Olanok, besteak beste, pintatutako gai kostunbrista ugari) daude. Solairu bat Fernando de Amarica paisajista gasteiztarrari dago eskainita. SARRERA DOAN. Ordutegiak eta tarifak www.alava.net webgunean.

ARKAIA agroturismoa Arkaia Agroturismoa Gasteizen (Araban, Euskadin) dagoen xarmadun ostatua da. Gasteizko hirigune historikotik 5 kilometrora dagoen eremu landatar horretan, atseden hartzeko eta lan-kontuez ahazteko aukera izango du bidaiariak. XIX. mendearen hasierako jatorrizko eraikina kontu handiz zaharberrituz egin zuten Arkaia, arkitektura tradizionala aintzat hartuz. Horri eskerrak, 9 lagunentzako tokia duen landetxe erosoa, modernoa, iraunkorra, ingurumenarekiko konprometitua eta erabat irisgarria da, eta osotasunean alokatzen dute. Egonaldian bezeroak eroso eta pozik egon daitezen, zerbitzu ugari eskaintzen ditu: aparkalekua, lorategi pribatuak, sukaldeko tresneria, garbiketa-produktuak, oheko arropa, eskuoihalak… Bai eta beste zerbitzu osagarri batzuk ere: doako Wi-Fia, informazio-gunea, ile-lehorgailua, sehaska eta abar. Kalitatezko turismo inklusiboaren alde apustu egin duenez, Arkaia Agroturismoak zailtasun funtzionalen bat dutenentzako sarrera eta eremu egokituak, laguntza tekniko bereziak, jasogailua… eskaintzen ditu.

IRENAZ apartamentuak ## Hedatzen ari den LAKUA bizitegi-eremuan daude, eta zuzeneko sarbidea dute autobietara (352 irteera, Gasteiz LAKUA), N-1era (Donostia-Madril noranzkoa), AP-1era (Irun-Frantzia eta Bilbo noranzkoetan) eta aireportura. Lakua merkataritza-gunea 2 minutura eta hiriko bi merkataritza-gune modernoenak (Gorbeia eta Boulevard) 10 minutura dituzte. Gainera, tranbia-geltokia, Eusko Jaurlaritza, Ibaiondoko Gizarte Etxea eta Osasun Zentroa ere inguruan daude. Lorategiz inguratutako eta arkitektura bereziko hiru solairuko eraikin modernoan, gela 1eko edo 2ko 36 apartamentu moderno eta esklusibo egin dira. Diseinuko interiorismoa dute, inguruaren modernotasunaren ildoari jarraiki. Hala eraikinek nola bertako apartamentu eroso eta zabalek oso ikuspegi atseginak eskaintzen dituzte, eta jatetxe eta saltegiez inguratuta daude. Almudena de Villar barne-diseinugile ospetsuak (House Design International 2006 saria) zoragarri dekoratu zituen, ukitu moderno bezain dotorea emanez. Eta, garrantzitsuena: altzari eta ekipamenduetan, xehetasunik txikiena ere zaindu dute; sukaldea (tresneriaz eta etxetresna elektrikoez jantzia), egongela-jangela, bainugela osoa, LCD telebista, leiho handiak eta abar dituzte.

6

Solairu bakarreko hotel dotore eta xumea, dekorazio minimalistaz eta tonu erlaxagarriz jantzia. Pub irlandarren tankerako kafetegia du, eta, garagardo gozoez gain, ardo- nahiz aperitibo-sorta handiaz goza daiteke bertan. Arreta handiz apaindutako aire girotudun 20 gela ditu, satelite bidezko telebistaz, markatze zuzeneko telefonoaz, ile-lehorgailuaz eta segurtasun-kutxa pribatuaz hornituta.

GOBEO PARK hotela ### Hiriaren sarrera garrantzitsuenetako batean dago, Gasteizko erdigunetik eta aireportutik 5 minutura baino ez. Honako hauek ditu: kanpora ematen duten 40 gela, kafetegi-jatetxea, bileraeta oturuntza-gelak, arropa-garbitegia, garaje pribatua, autobusentzako aparkalekua eta Wi-Fi sistema beheko oinean. Geletan, berriz, segurtasun-kutxa, telebista eta irratia, intsonorizazio perfektua, edaritegia, aire girotua, lan-mahaia, Interneterako sarbidea, telefonoa eta bainugela osoa (ile-lehorgailua, eskuoihal-berogailua, handitze-espilua) eskaintzen ditu.

BOULEVARD hotela #### Gasteizko garapen ekonomikorik handieneko eremuetako batean dago hotel original eta moderno hori. El Boulevard merkataritza-gunearen eta Gamarrako eta Betoñuko enpresa-eremuen ondoan dago, eta Arabako Teknologi Elkartegira zuzeneko irispidea du. Bestalde, hirigune historikoan dagoen Santa Maria katedrala 1.400 m-ra baino ez du. 90 gela dotore ditu. Guztiak kanpora begira daude, ekipamendu osoz eta dekorazio zainduz hornituak. Goza ezazu sukaldea ere baduten 54 suite txikiez. Horietan, aparteko kosturik gabe sukaldeko tresneria erabiltzeaz gain, gelako nahiz egongelako telebista ikusiz erlaxatu egin zaitezke, edo bainugela oso, handi eta modernoetan (24k argi naturala dute) txukundu.

Gran Hotel LAKUA ##### 147 gela ditu; horien artean, 3 suite txiki eta 100 metro koadrotik gorako 2 suite presidentzial. Bestalde, 24 apartamentu eta 8 estudio ere baditu, iraupen luzeko egonaldietarako. Gela guztiak materialik onenez apaindu dira, erosotasun maila handia eta dotoretasun fina eskaintzeko.

7


AE

Villabuena VIURA hotela ####

Arabako Errioxa

Villabuenan (Arabako Errioxan) dago, Logroñotik eta Harotik 20 minutura eta Ysios eta Marqués de Riscal upategi enblematikoetatik, adibidez, 10 minutura. Toki bikaina da Errioxa deskubritzeko. Lurraren erditik indarrez sortzen direla diruditen eta elkarren gainean apetaz kokatuta dauden kubo batzuek taxutzen dute egitura, eta beirate handiek kanpoko paisaia lasaigarriaz blaitzen dituzte barrunbeak. Jatetxe aparta, taberna, antzinako ardoak eta gimnasioa ditu Viurak, eta, azken oinean, lorategiz jantzitako itzelezko terrazak. Horietatik, 1538 eta 1728 bitartean eraiki zen San Andres eliza ikusten da, bai eta Kantabria Mendizerrako tontor guztiak ere. Gelak (13 Viura, 14 Deluxe eta 6 Suite) estilo garaikidez dekoratuta daude, eremu erosoak sortzeko ezin hobeto pentsatuak; dekorazio-elementurik eta teknologiarik berrienei esker, bakea eta lasaitasuna arnasten dira haietan. Guztiek ere, prestazio handienez gain, taberna pribatua ere badute. Bertan, Errioxako ardoak daude aukeran, eta alkoholik gabeko edariak doan dira.

ca

le to r

bi

ITINERARIOS ACCCESIBLES:

is

m

an

ie

go

lR

Sa

de és ar qu

3

M

5

Solar

Samaniego

UPATEGIA:

tas

6 de

uer

Udaletxea

sH

2 MARQUÉS DE RISCAL JATETXEA 3 VILLA DE ELCIEGO JATETXEA

9

a la

JATEKO LEKUAK:

8

ada

1 MARQUÉS DE RISCAL HOTELA

Baj

IBILBIDE IRISGARRIAK:

lea r ka Ipa

de

a

Eltziego

GUNE INTERESGARRIAK: 7 MARQUÉS DE RISCAL BEGIRATOKIA

rre pid ea

5 BAR GURE 6 EL OLIVAR

7

ko e

TABERNAK

Ce nic ero

Foru Ald undia

4 MARQUÉS DE RISCAL

4 2 1

INFORMAZIOA: 8 ELTZIEGOKO TURISMO BULEGOA Bisitaldi gidatuak egiten dira. 9 APARKALEKUA

Toki-arazoak direla eta, planoan jasotako establezimenduen kokapena gutxi gorabeherakoa da. Establezimendu hauen eta beste batzuen gaineko informazioa osatzeko, www.euskaditurismo.net webguneko turismo-bulegoetara jo dezakezu (‘Antolatu zure bidaia’ atalean, turismo-bulegoen zerrenda eta horiekin harremanetan jartzeko modua aurkituko dituzu).

MARQUÉS DE RISCAL hotela ##### Plazer ikaragarria da Marqués de Riscal hotelean ostatu hartzea. Diseinu esklusibo eta gozoko 43 gela eta suite liluragarritan, Frank O. Gehryren kanpo-arkitektura omentzen da. Zerbitzua, berriz, aparta da. Gure gelek mahastien eta Eltziegoko erdi aroko herri xarmangarriaren ikuspegi pribilegiatua eskaintzen dute, eta luxuzko eta lasaitasunezko mundu ahaztezinera eramango zaituzte. Zure egonaldia are erosoagoa izateko zerbait berezia behar baduzu, esaguzu, mesedez.

8

9


Bastida

Guardia

idea

L a rr azu

Paganoseko Atea

ria

Paganos

ja e torb

10

Paganos

Rio

2

5

L a rr azu ria D ip uta z io eto rb

sia 7 Nagu Kale

Berberana

3

Kale N

1

id e

9

2

Lau kantoi Sant

8

Frontin kalea

agusia

a Eng

racia 13

6

4 14

a Ants

4

1

Toki-arazoak direla eta, planoan jasotako establezimenduen kokapena gutxi gorabeherakoa da. Establezimendu hauen eta beste batzuen gaineko informazioa osatzeko, www.euskaditurismo.net webguneko turismo-bulegoetara jo dezakezu (‘Antolatu zure bidaia’ atalean, turismo-bulegoen zerrenda eta horiekin harremanetan jartzeko modua aurkituko dituzu).

3

12

5

o Ab

p arka

leku asea

a

11

Toki-arazoak direla eta, planoan jasotako establezimenduen kokapena gutxi gorabeherakoa da. Establezimendu hauen eta beste batzuen gaineko informazioa osatzeko, www.euskaditurismo.net webguneko turismo-bulegoetara jo dezakezu (‘Antolatu zure bidaia’ atalean, turismo-bulegoen zerrenda eta horiekin harremanetan jartzeko modua aurkituko dituzu).

IBILBIDE IRISGARRIAK: IBILBIDE IRISGARRIAK:

IBILBIDE ERABILGARRIAK:

OSTATUAK:

GUNE INTERESGARRIAK:

INFORMAZIOA:

1 OSANTE LANDETXEA

3 UDALETXEA (komuna) 4 MARQUÉS DE CARRIÓN UPATEGIA

5 BASTIDAKO TURISMO BULEGOA Bisitaldi gidatuak egiten dira

JATEKO LEKUAK: 2 JUBILATUEN TABERNA

OSTATUAK:

GUNE INTERESGARRIAK:

MUSEOAK:

1 SPA VILLA DE LAGUARDIA HOTELA 2 LOS PARAJES OSTATUA

5 AMELIBIA JATETXEA

8 PLAZA NAGUSIA

6 HIRUKO TABERNA

12 ARDOAREN VILLA LUCÍA MUSEOA

JATEKO LEKUAK: 3 EL MEDOC ALAVÉS (VILLA DE LAGUARDIA HOTELA) 4 LA HUERTA VIEJA

INFORMAZIOA: 7 GUARDIAKO INFORMAZIO BULEGOA Bisitaldi gidatuak egiten dira

9 STA. MARIA DE LOS REYES ELIZA 10 CASA PRIMICIA UPATEGIA 11 URTEGIA

OSANTE landetxea Osante landetxea Bastidan dago, Araba Garaiko Errioxan. Ia Ebroren ertzean dago, Harotik 4 km-ra, Guardiatik 21 km-ra, Logroñotik 35 km-ra eta Gasteiztik 43 km-ra. XIX. mendearen hasierako eraikin batean oinarrituz birgaitu genuen etxea, materialak, hormak, itxura, baina, batez ere, oroitzapena eta esentzia errespetatuz, egonaldia ahalik eta atseginena izan dadin. Tximinia, sukaldea, gosaria, Interneterako sarbidea, jangela, bainugela, afariak, bazkariak, egongela, batzar-gela, gaztelania, euskara, frantsesa, ingelesa, DVDa edo bideoa, musika-ekipamendua, mikrouhin-labea, berokuntza, sarbide asfaltatua, telefonoa.

HOSPEDERÍA DE LOS PARAJES hotela #### Arabako Errioxaren bihotzean dago, Guardian. Hotel hau ezberdina da: historia eta modernotasuna uztartzen ditu, sentsazioz betetako eremu eta zerbitzuak eskaintzeko. Guardiako harresia ate nagusitik zeharkatutakoan, herriaren erdiko plazan, eraikin bikain bat aurkituko duzu. Horren hormen artean eraiki dugu gure hotela. 18 gela berezi ditugu, bakoitza bere izenarekin eta nortasunarekin. Horien tamainari, barne-diseinu zainduari eta arreta handiz aztertutako xehetasunei esker, aparteko 18 eremu dira. Ardoterapiako spa, ardandegia eta bi jatetxe ditugu, guztiak futs bakarrarekin: kalitatea.

VILLA DE LAGUARDIA hotel & spa

####

Arabako Errioxaren hiriburuan dago, edonolako jarduerak egiteko eremu paregabean, besteak beste, ibilbide gastronomikoak eta Ardoaren ibilbidea (upategi garrantzitsuak bisitatzeko). Hainbat golf-zelai eta balio kultural handiko zonalde arkeologikoak ditu inguruan, eta Logroño 15 km-ra eta Gasteiz 52 km-ra. 84 gela ditu guztira, zein bere dekorazio esklusiboarekin: 69 gela bikoitz, goi-mailako 6 gela bikoitz, 4 suite txiki eta 5 suite. Upategia ere badu hotelak, dastatzeak egin eta aperitiboak hartzeko, aurrez erreserba eginda. Lorategian, kanpoko igerilekua du (uztailean eta abuztuan egoten da irekita), bai eta Wine Oil Spa eta ardoaren Villa Lucía zentro tematikoa ere. Inguruko upategi eta eraikin tipikoen herri-arkitektura ezin hobeto islatzen duen eraikin enblematikoa da. Arabako Errioxako pasaia erakargarrienetako batzuk ikusmiratzeko aukera ematen du, eta, 10.000 m2-tik gorako hedaduran, mundu osotik ekarritako zuhaixka eta espezieak dituen lorategi botanikoa jartzen du bisitariaren eskura, bai eta eskuz egindako aspaldi-aspaldiko makineria eta abar ere. Hainbat jarduera egin daitezke bertan: bisitaldi gidatua, ardoak dastatu, ardo-dastatzeko hastapen-ikastaroa, patxaranaren sekretuak parrilladarekin, zaldi gaineko paseoak…

10

11

13 HISTORIAURREKO LA HOYA MUSEO HERRIXKA 14 APARKALEKUA


Bizkaia Bilbao

BILBOKO ITSASADARRA

6

Uribitarte pasealekua

7

RA

17

al ek

JATEKO LEKUAK: 7 GUGGENHEIM JATETXEA 8 BELTZ THE BLACK (DOMINE hotela) 9 ETXANOBE (EUSKALDUNA jauregia)

Lcdo Urkix o zum

GUNE INTERESGARRIAK: 12 13 14 15 16

ALHONDIGA PLAZA BARRIA (Zazpi Kaleak) SANTIAGO KATEDRALA ERRIBERAKO AZOKA TERMIBUS

uez A

rias

a

illa Erc

Kale

N agu

2 arkale

a

Indautxu Plaza

INFORMAZIOA: 17 GUGGENHEIMEKO TURISMO BULEGOA 18 ARRIAGAKO TURISMO BULEGOA 19 ZABALGUNE PLAZAKO TURISMO BULEGOA Bisitaldi gidatuak egiten dira

. Poz

INDAUTXU

no

BILBAO Aterpetxea

16

o kix Ur

12

Ibáñez

de Bilb

a le ka ar m zu

do rta u H

Plaza Biribila

de

a ag ez Am

ao

Udaletxeko zubia

s re Ai s o en Bu

sia

Autonomia Autonomia

1

Albia lorategia

E lc a

1 SPA HUSA JARDINES DE ALBIA HOTELA 2 ERCILLA HOTELA 3 HESPERIA BILBAO HOTELA 4 GRAN BILBAO HOTELA 5 PETIT PALACE ARANA HOTELA 6 ARTETXE HOTELA

10 GUGGENHEIM MUSEOA 11 ARTE EDERREN MUSEOA

Rodr ig

Moyua Plaza

Go rd on iz Iparr agui rre

OSTATUAK:

MUSEOAK:

Sabin

IBILBIDE IRISGARRIAK:

o Ara

na

19 Zabalgune plaza

ua

Reka lde z uma rkale a

se

illa Erc

ua ek al se pa

Aterpetxea

sia

e rt ita ib Ur

ano

N agu

Zubizuri

do arre Maz

Elc

Kale

CAMPO VOLANTÍN

pa

11 Casilda Iturrizar parkea

BILBAO

do rre za Ma

do arre Maz

9

3

in nt la Vo po m Ca A RR DA SA SA IT

8 Euskadi Plaza

Jesusen Bihotza plaza

10 O OK LB BI

R DA a ASA S T eku I eal KO s a O p B BIL rte bita Uri

Na fa rro a

Areatzako zubia

18 Er

ra rib e

5

Mesedeetako zubia

Zabálburu plaza

14 15

Toki-arazoak direla eta, planoan jasotako establezimenduen kokapena gutxi gorabeherakoa da. Establezimendu hauen eta beste batzuen gaineko informazioa osatzeko, www.euskaditurismo.net webguneko turismo-bulegoetara jo dezakezu (‘Antolatu zure bidaia’ atalean, turismo-bulegoen zerrenda eta horiekin harremanetan jartzeko modua aurkituko dituzu).

12

4

13

13

ZAZPI KALEAK


GOMENDATUTAKO BISITALDIAK

HESPERIA BILBAO hotela ####

ARTE EDERREN MUSEOA Bilboko Arte Ederren Museoko bilduman, zortzi milatik gora pieza daude, besteak beste, pinturak, eskulturak, paper gaineko lanak eta arte aplikatuak. Ondare multzo nabarmen horretan, XII. mendetik gaur egunera bitarteko lanak bildu dira. Antzinateko artearen adibide garrantzitsuez gain, arte modernoko eta garaikideko aleak ere badaude. Interesgarriak dira, inondik ere, eskola espainiarreko eta flandestarreko pintura eta euskal artisten presentzia oparoa.

Eraikuntza berriko hotel horretan, abangoardiako diseinua eta kokapen ezin hobea uztartu dira; izan ere, Guggenheim museoaren aurrean dago, hiriko denda-eremu nagusitik 200 metrora. Bidaia aisiaz gozatzeko nahiz negozioetarako egin, inguruko denda eta negozioen gertutasunari probetxua aterako diozu. Gelak argitsuak, handiak eta modernoak dira. La Ria jatetxean, bertako sormenezko sukaldaritza dastatu ahal izango duzu. Gainera, La Orilla kafetegiak atseden hartu eta lagunekin elkartzeko aukera emango dizu.

Ordutegiak eta tarifak www.museobilbao.com webgunean.

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA

GRAN BILBAO hotela ####

Guggenheim Museoa, mundu zabaleko ikonoa, titanioz, harriz eta kristalez eraikitako eskultura handia da, Frank O. Gehry arkitekto iparramerikarrak diseinatua. Erakusketa-aretoak, egitura harrigarrikoak batzuk eta itxura erregularragokoak beste batzuk, erdiko atari ikusgarri baten inguruan kokatu dira. Atari horrek lore metalikoaren formako zeruko argi-zuloa du. Bilduma iraunkorraz gain, kalitate handiko aldi baterako erakusketak ere eskaintzen ditu, ikusleari arte modernoaren eta garaikidearen ikuspegi zabala emateko. Ordutegiak eta tarifak www.guggenheim-bilbao.es webgunean. Š FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbo, 2011. Erika Barahona Ede. Eskubideak erreserbatuta. Debekatuta zati bat edo osoa erreproduzitzea.

Mirafloreseko alderdi berrian dago, AP-8ko Miraflores irteeratik gertu. Atxuriko tren-geltokitik 500 metrora baino ez dago, eta hiriko gastronomiaz eta kulturaz gozatzeko toki pribilegiatuenetik, Zazpi Kaleetatik, oinez bost minutura. Garraio publiko bidez oso ondo komunikatuta dagoenez, 10 minutu inguruan turismoaren eta kulturaren alorretako toki interesgarrietara helduko zara (Guggenheim museora, Arriaga antzokira eta Euskalduna biltzar-jauregira, esaterako) edo merkataritzaren eta finantzen alorreko lekuetara (Don Diego Lopez Haroko Kale Nagusira, adibidez). Kanpora ematen duten 204 gela argitsu ditu. Altzari modernoz eta kolore beroz dekoratuta dago, egonaldia erosoa izan dadin.

SPA HUSA JARDINES DE ALBIA ####

ARTETXE hotela ## Artetxe hotela 2000. urtean sortu zen, Artetxe familiak egindako apustuaren ondorioz. Bilboko hiri osoaren ikuspegi ikusgarria eskaintzen duen inguru pribilegiatu honetan egonaldi lasaiak eskaintzea du xede. Landa-inguru lasai eta atseginean dagoen hotel horretan, familiarteko giroan, banan-banako tratua ematen dute, alderdi profesionala ahaztu gabe. Bilboren erdigunetik oso gertu dago, 2 km-ra baino ez. Kokapen estrategikoa du, Loiuko nazioarteko aireportutik eta negozio-zentro garrantzitsuenetatik hurbil.

Bilboko merkataritza- eta negozio-barrutiaren bihotz-bihotzean dago, hotelari izena ematen dion Albia lorategiaren ondoan. Metro gutxi batzuetara ditu, besteak beste, Guggenheim museoa, Euskalduna biltzar- eta musika-jauregia eta Zazpi Kaleak, eta 15 minutura aireportua. 138 gela handi eta eroso ditu, horietako bi suite txikiak. Gimnasioa, batzar-aretoak, doako Wi-Fi konexioa, business centerra, kafetegia, 24 orduko gela-zerbitzua, tindategi-zerbitzua, bizikleta-alokairua, aparkalekua eraikinean bertan, spa hiritarra eta Zuria jatetxea, euskal sukaldaritza tradizionalean eta autore-sukaldaritzan espezializatua, eskaintzen ditu. Eraikinaren ondoan, autobusentzako aparkalekua ere badu. Hotelaren eremu nobleetan, arte garaikideko etengabeko erakusketa bat dago ikusgai. Bezeroek spa-zerbitzuak erabili ahal izango dituzte, erreserba egin ostean, eta deskontekin, gainera. Zubia jatetxeak autore-sukaldaritzaren kontzeptu berria eskaintzen du, Zaldua taldeko Zaldua Erretegi ezagunaren tradizioa eta esperientzia alde batera utzi gabe.

Gran Hotel ERCILLA BILBAO ####

PETIT PALACE ARANA hotela ### Aurki ezazu XIX. mendeko hotel xarmangarri hau. Doako Wi-Fia eta hidromasajedun dutxak ditu gela guztietan. Hiriaren alde zaharraren sarreran dago eta 2002an goitik behera eraberritu zuten. Hotelaren eraikin enblematikoa euskal arkitekturakoa da, eta balkoi jarraitudun 64 gela ditu. Kontraste handia sortu da harrizko hormen eta egurrezko habeen eta barru eroso eta modernistaren artean. 1850 urteaz geroztik, zezenketaren munduko pertsona ezagunak, antzerki- eta zarzuela-taldeak, boxeolariak eta antzezle eta dantzari ospetsuak izan dira hotelean, eta gaur egun Bilboko hotelik antzinakoena dela esan dezakegu. Belgikako Balduino erregearen eta Fabiolaren ezkondu aurreko erromantzearen lekuko mutua izan zen. Maskotak onartzen dituzte, aparteko kosturik gabe.

14

Gela erosoak eta zerbitzuz eta xehetasunez beteak eskaintzen ditu, negozioak nahiz oporrak tarteko bakarrik bidaiatzen dutenek ezeren faltarik suma ez dezaten. Gimnasiorako edo spa-eremurako sarbidea doakoa da. Non dagoen spa‌? Azken solairuan! Eguneko tabernan, chill-out giroa dago. Bilboko topaguneetako bat da, eta aire berritzaileaz gozatzeaz gain, lana ere egin daiteke bertan, hotel osoan dagoen Wi-Fi sistemari esker. Topaleku moduan duen kokapen estrategikoari eta prestigio handiari esker, Hall The Lobby arte-galeria gisa ere hautatzen dute artista ugarik, eta ohikoa izaten da erakusketa bikainak ikusi ahal izatea. Bermeo jatetxeak, bestalde, autore-ukitudun benetako euskal sukaldaritza eskaintzen du. Hoteleko jatetxe onenaren saria jaso du, eta ezin da ahaztu, jatetxeen edozein gidatan edo gure gastronomiari buruzko edozein aipamenetan. Osagaiak, prestakuntza eta aurkezpena onenen eskura.

15


Gipuzkoa Donostia 20

Pas e URGULL MENDIA

a le k

u Be

Zurriola hondartza 10

rria

22

16

o

Ko nt xa pa se ale ku a

Kontxa hondartza 19 Kontxa pasealekua

3 2

SALTOKIAK:

24 S. MARTIN MERKATARITZA GUNEA 25 LA BRETXA MERKATARITZA GUNEA 26 KUKUXUMUSU

a de ibi r i ah los To

ANTIGUA

4

7

INFORMAZIOA:

27 DONOSTIAKO TURISMO BULEGOA Bisitaldi gidatuak egiten dira

6

16 AQUARIUM 17 SAN TELMO MUSEOA

28 OKENDO 3290BOULEVARD 30 SAN MARTIN 31 KURSAAL

a ide irib ah los To

15 EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA

ta ne

AMARA ZAHARRA

APARKALEKUAK: MUSEOAK:

Urumea pasealekua

EL TXOKO DEL MONTADITO TERESATXO CAFÉ DE MARIO VIA FORA BRANKA LA FÁBRICA PEOPLE NI NEU XARMA VIENTO SUR BOKADO

i eg arr a k la e ma ibid Zu hir

a Urd

Urumea ibaia

4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14

18

ia

JATEKO LEKUAK:

Satrustegi hiribidea

ONDARRETA HONDARTZA KONTXA HONDARTZA ZURRIOLA HONDARTZA OKENDO PLAZA OTEIZAREN ESKULTURA KURSAALEKO KUBO ARETOA

r eta

18 19 20 21 22 23

24 30

la

1 IRENAZ RESORT APARTAMENTUAK 2 CODINA HOTELA 3 NH ARANZAZU HOTELA

Ondarreta hondartza

Gu

KONTXAKO BADIA

io Lo

GUNE INTERESGARRIAK:

an

8 IBILBIDE IRISGARRIAK:

OSTATUAK:

El c

Sta. Klara uhartea

IGELDO MENDIA

26 ALDE ZAHARRA 25 9 27 ardia 28 m zu rd 29 a v 21 ule Bo ERDIGUNEA ea b id h ir i n re una ta s a k As

r ia Ma a o n e ku l Rampasea Li l i ia iba ea um Ur

14

a ide GROS irib h 23 31 la rrio 11 u Z 13

17

Toki-arazoak direla eta, planoan jasotako establezimenduen kokapena gutxi gorabeherakoa da. Establezimendu hauen eta beste batzuen gaineko informazioa osatzeko, www.euskaditurismo.net webguneko turismo-bulegoetara jo dezakezu (‘Antolatu zure bidaia’ atalean, turismo-bulegoen zerrenda eta horiekin harremanetan jartzeko modua aurkituko dituzu).

16

12

5 1

15

17


GOMENDATUTAKO BISITALDIAK

IRENAZ RESORTGROS apartamentuak ## Hotel ARRIZUL

AQUARIUM Donostiako Aquariuma (Itsas Jauregia) 1928an inauguratu zuten, eta natura-zientzietako lehen museoa izan zen. Hiriko atrakziorik bisitatuena izan ohi da: sortu zenetik, 12 milioi lagun izan dira bertan. Aquariumean bizirik diraute dibulgatzeko helburuak, zientzian aurreratzeko konpromisoak eta ingurumen-arazoez sentikortzeko egiten duen apustuak. 1998an, handituta ireki zuten Aquariuma. Zerbitzu eta instalazio ikusgarriak (erdian tunela duen 1.800.000 litro ureko tanga, adibidez) eransteko ez ezik, erakundearen misioa behin betiko sustatzeko ere balio izan zuen handitze horrek. Alegia, ozeanoarekiko errespetua hedatzeko, itsas inguruaren ezagupena bultzatzeko, Euskal Herriko itsas eta ontzi-ondarea zaindu eta erakusteko, hezkuntza-proiektu bat garatzeko eta aisiaren turismoa sustatzeko balio izan zuen.

Ordutegiak eta tarifak www.aquariumss.com webgunean

SAN TELMO MUSEOA San Telmo museoa 1902an inauguratu zuten, eta Euskal Herriko zaharrena da, nahiz eta gaur egun berriztatuta egon eta helburu berri asko izan. Bertako lan gehienek euskal gizartearekin dute zerikusia. Horietan oinarrituta, San Telmo museoan hausnarketa bat proposatzen dute: iragan kultural eta historikoa egungo gizartearen ernamuina dela. Diziplina anitz ukitzen ditu eta elkarrizketa eta eztabaida garaikidera irekita dago. Gaur egun, hainbat kategoriatan sailkatutako 26.000tik gora pieza ditu museoak. Etnografia, arte ederrak, argazkigintza, arkeologia eta historia ukitzen ditu. Nabarmendu beharrekoa da, San Telmo museoa euskal gizarteari eskainita dagoen bakarra dela inguruan, gizarteari irekitako museoen ikuspegitik, eta, aldi berean, arte ederren arloa ere baduen bakarra da hirian. Behar bezala egokituta dago, mugikortasuna murriztuta duten pertsona guztientzat. Bestalde, entzuteko eta zeinuen bidezko gidak ditu, bai eta gurpil-aulkiak eta aulki-bastoiak ere. 2011n bisitaldi gidatuak egin dituzte, Oncerekin eta Begisare elkartearekin lankidetzan, eta ibilbide bereziak eskaini dituzte.

Ordutegiak eta tarifak www.santelmomuseoa.com webgunean

Donostiako apartamentu-hotel bakarra da. Aiete-Miramon bizitegi-eremuan dago, N1etik (Gasteiz-Madril noranzkoan) eta A-8tik (Irun-Frantzia edo Bilbo noranzkoan) gertu. Miramongo Teknologi Elkartegia, Eureka! Zientzia Museoa eta ospitaleen zonaldea (onkologikoa, poliklinika, Gipuzkoa ospitalea) 2 minutura baino ez daude. Apartamentu eta estudio moderno eta esklusiboak eskaintzen ditu, arkitektura bereziko eraikinean. Oso irisgarriak dira, hala Resorta eta eraikina, nola apartamentu eta estudio eroso handiak, eta terraza zabalak eta ikuspegi panoramikoak dituzte. Restorta lorategiz inguratuta dago. Ekipamendua osatzeko, honako hauek ditu: egongela pantaila erraldoiko TB eta guzti, autozerbitzuko taberna-eremua, ziberreremua (lorategietarako sarbidearekin), harrera eta Wi-Fia eta ADSL konexioa eraikin osoan.

CODINA hotela ### Goitik behera zaharberritutako hotela. Kokapen pribilegiatua du, Ondarreta hondartzatik metro gutxira, tren-geltokitik 2 km-ra eta Miramar jauregitik 250 metrora. Kanpora ematen duten 65 gela ditu: 11 goi-mailakoak dira, eta horietatik 5ek terraza dute azken solairuan. ZERBITZUAK Kafetegia, doako Wi-Fi zerbitzua, plasmazko TBdun egongela, Telepizza-zerbitzua geletan, moneta-trukea, tindategia, garajea, aretoen alokairua eta ur minerala doan eskaintzen duen logelako edaritegia.

NH ARANZAZU hotela #### Hotel ARRIZUL GROS

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA Donostiako Miramongo Teknologi Elkartegian dago, inguru natural pribilegiatuan. Museo elkarreragilea da, informazioa modu erakargarrian aurkezten duena, objektuen manipulazioan eta esperimentuetan oinarritutako komunikazio-estilo berriaren bidez. Bi zatitan banatutako erakusketa iraunkor bat du. Batetik, GAIA dago, iraunkortasunaren eta ingurumena zaintzearen aldeko apustua. Bestetik, HIPATIA dago. Bertan, zientziaren hainbat arlotan zehar ibili ahal izango gara, 8 areto tematikotan banatutako 160 modulu elkarreragile baino gehiagori esker. Azken belaunaldiko PLANETARIUMa du, 142 lagunentzako tokiarekin. EUREKA! ZIENTZIA MUSEOAn beste hauek ere badaude: behatoki astronomikoa 30 m-ko dorrean, Foucaulten pendulua kristalezko 14 metroko dorrean eta animazio eta ikuskizun mota ugari; elektrizitatearen ikuskizuna da nabarmengarriena, Estatu osoko bakarra da eta. Eremu ludikoago bat ere badu, errusiar mendiaren simulatzaileekin harritzeko paregabea. Kutxaren Gizarte Ekintzak bisitarien eskura jartzen dituen zerbitzuak osatzeko, doako aparkalekua, kafetegi-jatetxea, denda, haur-parkea, gauzak uzteko armairuak eta piknik-gunea ere eskaintzen ditu.

Kokapen paregabea du: batetik, autoz erraz eta azkar hel daitekeelako eta, bestetik, Ondarretatik hondartzara oinez 5 minutuan hel daitekeelako. Gela handiak ditu, eta 80 plazatik gorako aparkaleku pribatua hotelean bertan (zuzeneko sarbidearekin) eta Kukuarri jatetxea. Euskal sukaldaritza eskaintzen du, zaporez betea, eta lehengaien kalitatea eta aurkezpen oso dotorea uztartzen ditu. Oso menu interesgarria du, jaki mota ugariz osatua; aste osorako taxutzen dute menua, larunbatak eta igandeak barne hartuta.

Ordutegiak eta tarifak www.eurekamuseoa.com webgunean

18

19


Gipuzkoa Zarautz Getaria

14

Itsas

Elkano

17

ertza

18

5

N agu

Merkatu 13

8

Nafarroa

19 11

sia 23

25

1

16

20

S. Fran tzisko

Elizaurrea

10

24

Iger

12

Matxitako

Itsasertza 21

CRISTÓBAL BALENCIAGA MUSEOA

4

15 Playa

Gipuzkoa

Gipuzkoa

Nagusia 22

2

7

9

6

3

Toki-arazoak direla eta, planoan jasotako establezimenduen kokapena gutxi gorabeherakoa da. Establezimendu hauen eta beste batzuen gaineko informazioa osatzeko, www.euskaditurismo.net webguneko turismo-bulegoetara jo dezakezu (‘Antolatu zure bidaia’ atalean, turismo-bulegoen zerrenda eta horiekin harremanetan jartzeko modua aurkituko dituzu).

MUSEOAK:

IBILBIDE IRISGARRIAK: IBILBIDE ERABILGARRIA:

OSTATUAK:

1 2 3 4

ROCA MOLLARRI HOTELA TALAIMENDI ITULAZABAL HABITACIONES ZARAUTZ PLAYA 5 OLATU HOTELA

JATEKO LEKUAK:

6 7 8 9 10 11

ARIZIA LAGUNAK ERRETEGIA BATZOKIA SALBIDE CHARLI SALEGI TABERNA

PUB 12 MAREA GORA

13 PHOTOMUSEUM 14 CRISTÓBAL BALENCIAGA MUSEOA GUNE INTERESGARRIAK:

15 16 17 18 19 20 21 22

HONDARTZA MALEKOIA GETARIARAKO IBILALDIA MUSIKA PLAZA LEGE ZARREN ENPARANTZA FRANTZISKOTARREN ELIZA MUNOA PLAZA IÑURRITZAKO BIOTOPOA

SALTOKIA:

Cristóbal Balenciaga Museotik, XX. mendearen erdialdeko Parisko goi-mailako jantzigintzako sortzaile sofistikatuenaren diseinuei darien dotoretasuna, luxua eta irudimena hedatu nahi dira, gaur egungo munduan. Inguruko paisaia zoragarriarekin bat eginez, ekitaldietarako eremu eroso eta zabalak eskaintzen ditu. Cristóbal Balenciaga Museoa Aldamar jauregiari erantsitako eraikin berrian dago. Topografiaren ikuspegitik Getaria koroatzen duen mendixka batean kokatutako jauregi hori Casa Torre markesen bizilekua izan zen, eta horiek Balenciagaren babesle izan ziren, haren karrerako lehenengo urteetan. Balenciaga Museoko erakusketa iraunkorrean, kontu handiz hautatutako 72 pieza daude ikusgai. Horien bidez, jostunaren bizitza eta lanak aztertzen dira, hastapenetatik azken sorkuntzetaraino. Gaika antolatutako 6 aretotan banatuta dago erakusketa; hauek dira gaiok: hastapenak, eguna, koktela, gaua, emaztegaiak eta Balenciagaren oinarrizkoa.

Ordutegiak eta tarifak www.cristobalbalenciagamuseoa.com webgunean

23 AZOKA INFORMAZIOA:

24 ZARAUZKO TURISMO BULEGOA Bisitaldi gidatuak egiten dira (Kulturlanbi) APARKALEKUA:

25 FORUEN KALEA

OLATU hotela # Zarauzko hirigune historikoan dago, Musika plazaren eta hondartzaren arteko kale jendetsu batean. Hotelak 2008ko abuztuan ireki zituen ateak, barnean erabat zaharberritutako XIX. mendeko eraikin batean. Hoteletik 150 metro eskasera, pintxoak jateko taberna ezagunak, malekoia eta hondartza daude. Donostiarekin ongi komunikatuta dago, bai errepidez, bai garraio publiko bidez.

GOMENDATUTAKO BISITALDIAK

PHOTOMUSEUM Zarauzko Photomuseuma argazkigintzako eta zinemagintzako arteak eta teknikak aztertu eta ezagutaraztea helburu duen museoa da. Bilduma iraunkor handian, tresna ugari daude ikusgai, kronologia eta didaktika aintzat hartuz sailkatuta, aurreargazkigintzatik hasi eta gaur egungo elementuetara. Era berean, argazkilari multzo oparoaren lanak biltzen ditu, argazkigintzako orotariko teknikak eta arte-joerak ukituz. Ildo berean, erakusketa iraunkorrean, argazkigintzaren eta zinemagintzaren erabilerak beha daitezke. Hori guztia osatzeko, aldi baterako erakusketa-programa zabala eskaintzen du, bai eta biltzarrak, emankizunak, hitzaldiak eta zenbait argitalpen ere. Zerbitzu horiez gain, agiritegi, liburutegi eta hemeroteka espezializatuak; liburu-denda; zerbitzu pedagogikoa eta ikus-entzunezkoak ere baditu.

TALAIMENDI apartamentuak ¬ ¬ 17 aparta-suite dira, eta mendiaren ikuspegi bikainak eskaintzen dituzte, txakolin-mahasti bereizgarri eta guzti. Gure bezeroen bizi-kalitatea bermatzea denez gure asmoa, funtzionalitatea, estetika eta gustu ona uztartu ditugu. Etxean bezala egongo zara… edo hobeto. Aparta-suiteetan hauek aurkituko dituzu: logela, bainugela pribatua, egongela ederra, erabat hornitutako sukaldea (tresnak, arropa-garbigailua, ontzi-garbigailua, mikrouhin-labea, bitrozeramika, hozkailu-izozkailua, kafe-makina…), 32 hazbeteko plasma-telebista, Wi-Fi bidezko konexioa doan eta, gehienetan, terraza edo balkoi pribatua.

Ordutegiak eta tarifak www.photomuseum.es webgunean

20

21


ITULAZABAL Nekazalturismoa 2003an birgaitutako baserria da, landa-estilokoa. Hiru solairu ditu, eta, bigarrenean, sukaldea, egongela (TB eta DVD eta guzti) eta ikuspegi ederreko terraza handia ditu. Apartamentuan 4 lagun sartzen dira, eta erabat hornitutako sukaldea, egongela, 2 logela, balkoia eta bainugela ditu; bainugelan ez da ezer falta: bainuontzia, konketa, komunontzia eta bideta. Geletan eta apartamentuan, berokuntza orokorra dago instalatuta. Kanpoan, zolatutako aparkaleku-eremu handia du. Nekazaritzako lanetan parte hartzeko aukera ematen dugu. Landa-produktuak saltzen ditugu. Zarauzko hirigunetik 2 km-ra gaude eta Donostiatik (Kursaal, Aquarium...) 10 minutura, Bilbotik (Guggenheim, Erakustazoka...) 45 minutura eta Gasteiztik (Artium museoa) ordu eta erdira.

ROCA MOLLARRI hotela # Zarauzko udaldiko villa tradizional hau birgaitu egin zuten barrutik, 2000. urtean hotel moduan irekitzeko. Orduz geroztik, giro klasiko eta erosoa eskaintzen du, hala ostatuan nola gosari-zerbitzuan. Hamabi logela eskaintzen dituzte, eta zuzeneko tratu pertsonalizatua da ugazaben konpromisoa. Gelak eta hotel osoa estilo klasikoz dekoratuta daude. Hori oihaletan eta zurezko piezetan nabarmentzen da, batik bat. Dena den, funtzionaltasuna eta bezeroen premiak ez dituzte ahaztu, kontuan hartuz atseden hartzera etorri direnak eta negoziotarako bidaiatu dutenak. Hondartzatik 30 metro eskasera dago, eta, A-8an zehar, Donostiatik 15 minutura. Hiru hiriburuekin ere ezin hobeto komunikatuta dagoelarik, Bilboko aireportua 45 minutura du.

Habitaciones ZARAUTZ PLAYA Ostatu hau hondartzan bertan dago, Karlos Argui単anoren hotelaren ondoan. Geletan, bainugela eta terraza eskaintzen dituzte. Giro atsegina eta erosoa da nagusi, eta aparkaleku-zerbitzua dago aukeran.

22

Gaur egun, 600 turismo-establezimenduri baino gehiagori buruzko diagnostikoa dago eginda, eta bakoitzaren irisgarritasunaren xehetasunak eskaintzen dira. Liburuxka honetan, horietako batzuk aukeratu ditugu. Bestalde, www.euskaditurismo.net webgunean eta turismoinformazioko bulegoetan, establezimenduen irisgarritasunari eta beste baliabide batzuei buruzko argibide gehiago eta aniztasun funtzional mota bakoitzaren inguruko datuak lortu ahal izango dituzu. Era berean, turismo-zerbitzuen kateari dagokionez, irisgarritasunean eraginik handiena duen elementu bakoitzaren zehaztasunak ezagutuko dituzu. Informazio horiei guztiei esker, EUSKADI guztiongandik hurbilago egotea espero dugu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.