Txakur Hiritarrak. Gasteiz, Hiri Berdea eta Txakurrak

Page 1

Gasteiz Hiri Berdea eta txakurrak

1


Txakur hiritarrak Txakur hiritarrak “Gasteiz, hiri berdea eta txakurrak” ekimena “Euskadi txakurrarekin” turismoa bultzatzeko gidak irekitako bidetik dator, gida horrek Euskadi txakurrarekin ezagutzeko eta disfrutatzeko opor-lekua dela erakutsi nahi baitu. Inorentzat ez da berria bertako berdegune, lorategi, parke, baso, paisaia eder eta ingurumen oparoz betetako 10 milioi metro karratuei esker, gure hiria turismorako paraje ezin hobea dela etxeko txakurrentzat, paradisua. Baina, dudarik gabe, hiri berde hau oso erakargarria da, baina, ez paisaiari begira egoteko bakarrik, baizik paisaiarekin bat egin eta inguruarekin murgiltzeko. Oso leku gutxitan gertatzen da natura bete-betean egotea, bertako “uharte berdeei” esker, eta, aldi berean, hiriguneko erosotasunak eskura izatea; Gasteizen bai. Xarmangarria dugu hiria, zalaparta handirik gabe moderno zein polizentrikoa izaten badakiena, han-hemen ibilbide berdez eta parkez edertua. 2


Gasteizen, berdea kolorea baino gehiago da. Gasteizen, berdea, begiratzeko ez, baizik bizitzeko eta elkarrekin banatzeko da. Hain zuzen, elkarrekin banatzea hiritar kontzeptuaren baldintza ezinbestekoa da. Horrexegatik, elkarrekin egote hori gogoan hartuta aurkeztu nahi dizuegu argitalpen hau, gure hiri berde bikain hau ezagutzeko. Eta, horretarako, guk bezalaxe, auzo eta inguruetako berdeguneak erabiltzen dituzten beste herritar horiei nahi diegu erreparatu –txakurrei–, haiek ere hiritarrak izanda, eskubide nahiz obligazioak dituzte-eta. Txakur eta guzti etortzen zaizkigun bisitarientzat, eta bertakoentzat ere bai, jakina, oso lagungarria da gida hau, jakiteko non baliteken txakurrarekin paseatu, txakurra lotu gabe. Txakurrak lotu gabe ibiltzeko berdeguneetatik 14 aukeratu ditugu, Animalien Eskubideen gaineko Adierazpen Unibertsaleko 14 artikuluak gogora ekartzeko, hain zuzen; 2018an dagoeneko 40 urte bete bazituen ere, oraindik ez da batere ezaguna-eta. Gozatu gure hiri berdea... eta txakurrak.

3


Gasteiz

Hiri Berdea eta txakurrak Gasteiz oso hiri erosoa da paseoan ibiltzeko. Baina hiri berdea eta auzoak ez ezik, hirigune aparta du Gasteizek, benetan merezi du bisita! Txakurrak bide eta leku publikoetan nahiz berdeguneetan (lorategi eta parke publikoetan) libre ibiltzeko udal-arauak ezarrita dauzkan atal nagusiak nabarmenduko ditugu ondoren, hirian erosoago egon zaitezten txakurra eta zu.

4


Hiriko berdeguneak Txakurrak -arriskutsuak omen direnak izan ezik, lotuta egon behar dute-eta beti- berdeguneetan besterik ez daitezke eraman lotu gabe. Honako berdegune hauetan izan ezik:: • Katedraleko parkean • Unibertsitateko Kanpuseko lorategietan (María de Maeztuko lorategian bai) • Prado parkean • Floridako parkean (eta Uraren Lorategi Sekretuan) - Natura 2000 Sarearen barruan dauden guneetan: Salburua, Zadorra, Arabako Lautadako uharteko hariztia eta Gasteizko goi-mendiak. Eraztun Berdea • Eraztun Berdean (Salburua, Zabalgana, Olarizu, Armentia eta Zadorra) bertako espezie basatiei enbarazu ez egitearren, orokorrean, lotuta eraman behar dira txaku-

rrak; baina badira libre eramateko moduko leku batzuk (markatuta daude honekin batera doazen planoetan). Txakurren arduradunak Edonola ere, jabeek edo txakurra daramatenek kontrolatuta eduki behar dute beti, gainontzeko jendeari edo animaliei enbarazurik edo kalterik ez egiteko, edo ondasun eta instalazio publikoak ez hondatzeko. Horretarako, begien bistan eduki beharko dute beti txakurra, eta hurbil samar, zerbait gertatuz gero berehala erantzuteko moduan.

Iturriak eta umeentzako jolastokiak Txakurrek debekatuta dute kaleko iturrietatik edatea eta umeentzako jolastokietan egotea (zabu eta txirristetan eta abar). Bideak eta espazio publikoak Hiriko bide eta espazio publikoetan, udalak horretarako baimendutako lekuetan izan ezik, txakurrek lotuta joan behar dute, lokarri edo txakurrarentzat egoki den dena delakoarekin, baina gehienez ere bi metroko luzeran.

Berdeguneetako festak eta ekitaldiak Txakurrak ezingo dira libre ibili txakurrentzako berdeguneetan, festa edo ekitaldiren bat den garaian, beren hobe beharrez.

5


Hiriguneko parke eta berdegune batzuetan, adibidez, Floridako parke erromantikoan, lotuta eraman beharko duzu txakurra beti. 6


Eraztun Berdean, nabarmen markatuta daude txakurrak aske eramateko lekuak.

7


4 3

10 9 11

12

5 13

8 2

14

7

1

8

6


Gida honen edukia Txakurrak lotu gabe eramateko lekuak Eraztun Berdean 1

Armentiako parkea

4

Zadorrako parkea

2

Zabalganako parkea

5

Salburuako parkea

3

Atxa-Landaberdeko ingurua (Zadorra)

6

Olarizuko parkea

Txakurrak lotu gabe eramateko parkeak 7

MarĂ­a de Maeztuko lorategiak

11

Molinuevoko parkea

8

San Martineko parkea

12

Aranbizkarrako parkea

9

Lakuabizkarrako parkea

13

Aranako parkea

10

Arriagako parkea

14

Judimendiko parkea

9


Erkametz baso natural handia da, hiriaren eta Gasteizko mendien artean kokatua. Hiriaren hegoekialdean dagoenez, korridore biologiko ezin hobea da Armentiako basoa,

10

Armentiako parkea

Gasteizko mendiak, hiri inguruko gune berdeak eta hiri-ekosistema ehuntzeko. 104 hektareako zuhaitz sail izugarria dauka Armentiako parkeak, azalera osotik % 70 basoa du-eta.

Gorriz margotuta: txakurrak lotu gabe ibil daitezkeen berdegunea (arriskutsu omen diren txakurrak izan ezik). Gainontzeko lekuetan lotuta ibili behar dute.


Eraztun Berdea. Armentiako parkea TEDY NAIZ NI ETA 7 HILABETE DITUT. OSO TXAKUR ALAIA ETA ONA NAIZ, ETA IZUGARRI MAITE DITUT UMEAK.

Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

1. artikulua Animalia guztiak jaiotzez berdinak dira, eta bizitzeko eskubide berberak dituzte.

NAHASKETAKO TXAKURRA NAIZ, ERDI BOBTAIL ETA ERDI... AUSKALO ZER. LAGUNEKIN JOLASTEA GUSTATZEN ZAIT: MAX (YORKSHIRE), LUKE (NAHASKETA), MIA (HUSKIE) ETA COCA (NAHASKETA). ETA ADAR TXIKIZ BETETAKO MAKIL HANDIAK ERE GUSTUKOAK DITUT. KALITATE ONEKO PENTSUA JATEA GUSTATZEN ZAIT ETA BARF DIETA EGITEN DUT SASOISASOIKO EGOTEKO. BIZIKLETAK ETA PATINETEAK EZ DITUT BATERE MAITE. BELDURTU EGITEN NAUTE, BAINA IKASIKO DUT KASURIK EZ EGITEN, BESTELA ERRIETAN EGITEN DIDATE-ETA ZAUNKA EGITEN BADIET.

11


Eraztun Berdea. Armentiako parkea

12

BA AL ZENEKIEN HAU? Armentiako parkean 634 landare espezie baino gehiago aurkitu dituzue. Erkametz, pago, gurbeondo, astigar, hurritza eta lizar artean bada basurde,

katagorri, hegazti harrapari ugari, bai eta txori txikien 30 espezie inguru ere (karnaba, txonta, txantxangorri eta kaskabeltzak).


BA AL ZENEKIEN HAU? Aukeratzerik balute, beraiek jango lituzketen elikagaiak ematea da txakurrentzako BARF dieta. % 60-80 hezur mamitsu gordin eta % 20-40 fruta eta barazki gordinak,

arrautzak, tripakiak. Inondik ere ez elikagai komertzialak edo gozagarriekin prestatutako etxeko janariak.

13


14

Zabalganako parkea

Gorriz margotuta: txakurrak lotu gabe ibil daitezkeen berdegunea (arriskutsu omen diren txakurrak izan ezik). Gainontzeko lekuetan lotuta ibili behar dute.


Eraztun Berdea. Zabalganako parkea Gasteizko mendebaldeko parke hau berezia da oso, garai bateko legar-hobia, oso hondatua, bere onera ekartzeko lan izugarria egin behar izan delako. Interes natural handiko lekua da gaur egun, eta oso egokia jendea bertan lasai edo jolasean ibiltzeko.

MIKRA NAIZ NI ETA ZORTZI URTE ETA ERDI DITUT. ADOPTATUTAKOA NAIZ ETA POZ-POZIK BIZI NAIZ NIRE LAGUN ONENAREKIN, DOYLE JAUNAREKIN.

Zabalgana egokitzeko lanak 1993an hasi zituzten eta 1999an bukatu. Gasteizko Eraztun Berdea proiektuan lehendabiziko eragintza handia izan zen hauxe.

BAI, NI NAIZ DOYLE JAUNA, ETA 9 URTE DITUT. ASKO GUSTATZEN ZAIT SALTOKA ETA JAUZIKA IBILTZEA. BAINA GEHIEN-GEHIEN LAGUNAK EGITEA GUSTATZEN ZAIT, ETA ZIZTUAN JOAN ETA BIZIKLETAN DOAZENEI KASU EGITEA.

Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

2. artikulua a) Animalia orok errespetua jasotzeko eskubidea du. b) Gizakiak, beste animalia espezie bat denez, ez du eskubiderik beste animaliak suntsitzeko edo esplotatzeko. Bere jakinduria animalien mesederako erabili behar du. c) Animaliek gizakiengandik arreta, ardura eta babesa jasotzeko eskubidea dute.

15


BELDURTI SAMARRA NAIZ ETA URDURIA, ETA IDOIAREN GONAPEAN IBILTZEN NAIZ, BERA DUT-ETA BABESLEA. GAINERA HOZKILA NAIZ OSO ETA NEGUAN ASKO GUSTATZEN ZAIT BEROKI EPELA ERAMATEA SOINEAN. DOYLE JAUNAREKIN JOLASTEN NAIZ, BESTE INOREKIN EZ, OSO LOTSATIA NAIZ-ETA.

Eraztun Berdea. Zabalganako parkea

16

BA AL ZENEKIEN HAU? Zabalganako parkean denetatik daukagu: belazeak, basotxoak han-hemen, urmaelak, muino eta mendixkak, egoteko lekuak, bidexkak, bai eta erkametzen baso naturala ere, parkeko gunerik nabarmenena, ikuspegi


BORDER COLLIE ETA SETTER ARRAZAKO NAHASKETA NAIZ; HORTIK DATORKIT, ZIURRENIK, BETI ARRASTOARI SEGIKA IBILI NAHIA, BAITA ARGITASUNA ERE! EDADETUA NAIZEN ARREN, TXAKURKUMEA BEZALAKOA OMEN NAIZ, HALA DIOTE. “FELIXIANO” ESATEN DIDATE, JENDEA AGURTZEA ASKO GUSTATZEN ZAIDALAKO ETA NIRE BITARTEZ JENDEA ELKARREKIN HIZKETAN JARTZEA.

ekologikotik. Erkametzaz gain, bada astigar, elorri, ipuru, elorri beltz, binorri eta bestelako arbustu ugari han. Erbinude, erbi, untxi eta azeriak ere badira, baso honetako fauna oso ugaria da-eta: hegaztiak, adibidez,

kaskabeltza, txantxangorria, zozo eta hontza txikia, tarteka ilunabarrean uluka jarduten den gautxori harraparia. Urmaeletan, kopetazuri, uroilo, eta basahateak egoten dira askotan. Sakelak, zapatariak, berdantzak,

sorgin-orratzak eta txitxiburruntziak ere badira, ur-azalean eta ur-ertzetan sortzen diren ihi eta ezpata-belarren artean.

17


18


Eraztun Berdea. Atxa-Landaberde ingurua (Zadorra) Ibaiondoko iparraldean dago parkea, Zadorraren etorbidearen eta ibaiaren ezkerraldeko marjinaren artean. Atxako herrixkako aztarnategi arkeologikoa ere han dago, Atxako muinoan, 1988. urtean bukatu zutena induskatzen.

II. Burdin Aroko (K.a. IV. eta III. mendeak) herrixka da, baina erromatarren kanpamendu militarra ere izan zen beranduago (K.o. I. mendean), Guztira 170.000 m2 zabal da, eta 1.170 m luze.

Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

3. artikulua a) Animaliei ezin zaizkie tratu txarrak eta krudelak eragin. b) Animalia hil behar bada, bat-bateko heriotza, minik gabea eta estutasunik eragingo ez diona eman behar zaio.

Gorriz margotuta: txakurrak lotu gabe ibil daitezkeen berdegunea (arriskutsu omen diren txakurrak izan ezik). Gainontzeko lekuetan lotuta ibili behar dute.

Atxa-Landaberde ingurua

19


ARTZAI TXAKUR ALEMANA NAIZ NI, ETA KISS DUT IZENA. OSO GUSTUKOA DUDANEZ MUSUKA IBILTZEA, USTE DUT HORREGATIK JARRI ZIDATELA IZEN HORI...

TRIPONTZI HUTSA NAIZ, ETA 7 HILABETE BESTERIK EZ BADITUT ERE, DAGOENEKO 29 KILO BANAIZ. EZ DUT OSO ONDO NEURTZEN INDARRA ORAINDIK, BAINA MAITAGARRIA NAIZ EDONOREKIN. ASKO GUSTATZEN ZAIT NAGUSIEK ILEAPAINDEGIRA ERAMATEA, NIRI ILEA ORRAZTEA IZUGARRI MAITE DUT-ETA. BESTE TXAKUR BATZUEKIN EGOTEN NAIZENEAN, ETZAN EGITEN NAIZ LEHENDABIZI, IKUSTEKO ZENBATEKO INDARRA DUTEN ETA JAKITEKO NORAINO EGIN DEZAKEDAN.

BA AL ZENEKIEN HAU?

Artzain-txakur alemanak, bistan denez, Alemaniatik datoz, eta 1899. urtea omen dute jatorria. Hasiera batean ardiak biltzeko eta zaintzeko sortu zituzten (artaldea otsoetatik babesteko 20


BA AL ZENEKIEN HAU?

Parkeko sarreran talaia bikaina dago; iparraldeko eremuaren izugarrizko bista daukagu begi aurrean. Goialdean belazeak eta txilarrak ugari dira, baina behera jo ahala, baso mistoak eta erkametzak nagusitzen dira. Zelai naturalak jarri dituzte erreka inguruan, Zadorra ibaiaren erribera, luze eta zabal, onera ekartzeko eta kontserbatzeko ahalegin itzala egiten ari dira eta.

eta kontu egiteko erakutsita

guztian: gidari izateko, zaintzako

zeuden). Indartsuak, argiak eta

txakur izateko, salbamendurako...

entrenatzeko eta esana betetzeko

Lanerako hazitako arraza

finak direnez, beste lan batzuk

denez, etengabe ari behar du

egiteko ere gogoko dituzte askok

zerbaitetan, beti martxan.

artzain-txakur alemanak mundu 21


Gorriz margotuta: txakurrak lotu gabe ibil daitezkeen berdegunea (arriskutsu omen diren txakurrak izan ezik). Gainontzeko lekuetan lotuta ibili behar dute. 22

Zadorrako parkea


Eraztun Berdea. Zadorrako parkea Hiriaren iparraldeko parke hiritartu honetan Zadorra ibaia da protagonista. Natura aldetik altxorra denez, interes komunitarioko leku (IKL) izendatuta daukate Babestutako Espazio

Naturalen Natura 2000 Sare Europarraren barruan. Gainera, Zadorra eta inguruak leku ezin hobeak dira ondo pasatzeko eta pasieran ibiltzeko.

DR. FREUD NAUZUE, ETA INSTAGRAMEN KANAL BAT ERE BADUT: DR_FREUD. 250 JARRAITZAILE DITUT.

Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

4. artikulua a) Edozein espezie basatiko animaliek eskubidea dute beren inguru naturalean bizitzeko, dela lehorrean, airean edo uretan, bai eta ugaltzeko ere. b) Askatasuna kentzea, baita jendeari erakusteko bada ere, eskubide horren kontra doa.

23


GOLDEN RETRIEVER ARRAZAKOA NAIZENEZ, OSO ONA NAIZ EHIZEAN ETA ARRASTOARI SEGITZEN. 2 URTE ETA 4 HILABETE DITUT ETA BEREZ ASTURIASEKOA NAIZ. TXAKUR LASAIA NAIZ, UR ZALE AMORRATUA.

24

PARKEAN LOTUTA ERAMATEN NAUTE BETI, ASKATZEN BANAUTE ZIZTUAN IHES EGIN ETA GERO NI HARRAPATU EZINIK IBILTZEN DIRELAKO. ZERBAIT NAHI BADUT, ZAUNKA ETA ZAUNKA IBILTZEN NAIZ ETENGABE, ETA USTE DUT JASANEZINA JARTZEN NAIZELA, ZAUNK, ZAUNK, ZAUNK!


BA AL ZENEKIEN HAU? Zadorrako erriberan, Abetxuko

Herritarrei eta taldeei aukera

herritik hurbil, soro ekologikoak

eman nahi izan zaie denbora

jartzeko egokitu dute eremu

librean baratzagintza ekologikoan

handi bat; Urarteko jostatzeko

jarduteko, ikasiz eta disfrutatuz,

baratzak dira.

inguru paregabean.

BA AL ZENEKIEN HAU? Desagertzeko zorian daude

zori larriagoan dago ikusten

animalia txiki hau, eta katamotz

parke honetako espezie batzuk,

zailenetakoa den errekako

iberiarraren ondoren, Europako

hegazti bi, adibidez: okil txikia

biztanle bat, bisoi europarra.

haragijale mehatxatuena omen

eta belatza. Eta are desagertzeko

Uraren bueltan bizi da beti

da. 25


Eraztun Berdea. Salburuako parkea Hiriko ekialdean dago parkea, Salburua auzo modernoaren ondoan. Eraztun Berdeko parkeetatik, jendeak gehien erabiltzen duen parkeetako bat da. Hezegunean bizi diren animalia guztiak bertakoak dira, orkatzak izan ezik, urmaeletako landareak kontrolatzeko sartu dira-eta propio.

26

Salburuako parkea

Gorriz margotuta: txakurrak lotu gabe ibil daitezkeen berdegunea (arriskutsu omen diren txakurrak izan ezik). Gainontzeko lekuetan lotuta ibili behar dute.


Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

5. artikulua a) Animalia guztiek, tradizioz gizakiaren ingurunean bizi izanagatik ere, eskubidea dute beren espeziari dagozkion eran eta erritmoan bizitzeko eta hazteko, bere bizimoduaren arabera, askatasunez. b) Diru-asmotan, gizakiak erritmo edo baldintza horiek aldaraztea eskubide horren kontra doa.

27


POL DUT IZENA ETA URTEBETE DAUKAT. BEGIRA, HAUEK DITUT PARKEKO LAGUNIK ONENAK: IZAN ETA NOCHE.

POZIK NAGO NAHASKETA NAIZELAKO, EUSKAL ARTZAINA ETA BORDER COLLIE ERDIZKA, ARRAZA BAKOITZETIK ONENA DAUKADALAKO. HALA ESATEN DIDATE ETXEAN. ETXEKO HALTZARIETAKO HELDULEKUEI KOSK EZ EGITEN IKASTEN ARI NAIZ...BAINA HAIN GUSTUKOAK DITUDANEZ... OSO GUSTURA IBILTZEN NAIZ PARKEAN ETA OSO KIROLZALEA NAIZ “AGILITY” EGITEN DUT ETA OZTOPOAK GAINDITZEN PRIMERAN PASATZEN DUT. 28


BA AL ZENEKIEN HAU? Arraza argiena omen da Border Collie. Txakur oso biziak dira, eta gizakiekiko oso leialak.

HAU NIRE LAGUN IZAR DA, BI URTE INGURUKOA. ITSASOA ETA IGERI EGITEA MAITE DITU. PARKEAN DENAK EMANDA IBILTZEN DA ARRASTOARI SEGIKA ETA KORRIKA HARA ETA HONA.

Erlojuaren kontra hainbat oztopo dituen ibilbide bat ahalik eta azkarren bukatzen saiatzeko kirol-modalitatea da «Agility».

BA AL ZENEKIEN HAU?

NIRE LAGUN NOCHE EZ DA INOIZ NEKATZEN PARKEAN KORRIKA IBILTZEN, NAHIZ NI BAINO ASKOZ ZAHARRAGOA DEN! PRIMERAN KONPONTZEN GARA ELKARREKIN, OSO ADIERAZKORRA DA-ETA. ZER AURPEGI DUEN IKUSITA, BADAKIT ZER DARABILEN BURUAN.

Salburuan dago Euskadiko hezegune kontinental oparoetako bat. Horrexegatik lortu du Nazioarte mailako garrantzia duen Ramsar hezegunearen eta Natura 2000 Sareko Europar Batasunaren Intereseko Leku (EBIL) sailkapena. Hiztegiak behatzeko bi leku ditu, eta Hezeguneen Interpretazio Zentroa ere bai, Ataria eraikin berrian.

29


30


Eraztun Berdea. Olarizuko parkea 1984an hasi ziren parkea egiten, eta 1995an bukatu. Garai bateko baserri bat zegoen lursailetan egokitu dute parkea, baina baserria ere bertan da oraindik: Etxaldea izena du orain. 1998. urtean, jendeak

ikusteko baratzak jarri zituzten, baratzagintza ekologiko, lorezaintza eta fruitu-arbolen inguruko kontuak ikasteko. 2011an inauguratu zituzten Lorategi Botanikoa eta lakua.

Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

6. artikulua a) Gizakiak lagun egiteko aukeratu duen edozein animaliak eskubidea dauka berezko biziraupen naturalaren araberako bizi luzea izateko. b) Animalia bat abandonatzea ekintza krudel eta umiliagarria da.

Olarizuko parkea Gorriz margotuta: txakurrak lotu gabe ibil daitezkeen berdegunea (arriskutsu omen diren txakurrak izan ezik). Gainontzeko lekuetan lotuta ibili behar dute. 31


JISCO NAIZ NI. 9 URTE ETA 3 HILABETE DITUT, ARTZAIN-TXAKUR ALEMANAREN ETA ARTZAIN-TXAKUR BELGIKARRAREN ARTEKO NAHASTEA NAIZ.

NIRE FAMILIAKOAK MENDIXURREKOAK DIRA. 8 SENIDE IZAN NITUEN JAIOTZEAN. ETXETIK IRTETEN NAIZENEAN, AHOAN DARAMADAN PILOTA SAKRATUA DA NIRETZAT. FALTA BAZAIT, EZ NAGO ONDO. MENDIAN, ASKO GUSTATZEN ZAIT BESTE ANIMALIA BATZUEN ARRASTOARI SEGITZEA, ADIBIDEZ, ORKATZ ETA BASURDEEN ARRASTOARI. BARAZKIEKIN EGOSITAKO OILASKO-HEZURDURAK EMATEN DIZKIDATE JATEKO.

BA AL ZENEKIEN HAU? Olarizu oso berezia da jendearentzat, bertan egiten delako erromeria tradizionala, Olarizu gainean. Muino horretatik hiriaren ikuspegi bikaina dago.

32


BA AL ZENEKIEN HAU? Gasteizko Eraztun Berdean, hiriko hegoaldean, dago Olarizuko Lorategi Botanikoa. 2007. urtean sortu zuten, “bertako, eskualdeko, Europako eta munduko landarebioaniztasuna kontserbatu, zabaldu eta aintzatesteko helburuz�. Hainbat landarebilduma dauzka lorategiak, Europako baso nagusietako adierazgarrien bilduma, besteak beste, bai eta bestelako landaredia ere: guztira, mila espezie baino gehiago. Leku aproposaproposa da pasioan ibiltzeko eta landaren inguruko kontuak ikasteko.

33


34


Hiriko parkea. MarĂ­a de Maeztuko lorategiak Gasteizen sortutako parke handietatik azkena sortutakoak dira Maria de Maeztu lorategiak. “Asilo de las Nievesâ€? izenez ezagutzen zen eraikinaren baratza eta lorategiko lurretan dago lorategia, unibertsitateen inguruan.

Euskal Herriko Unibertsitateko ikasgelak eta liburutegia bertan egiteko, egoitza-etxea okupatu zuten, eta haren inguruko baratzetako sailak Maria de Maeztu parkea bihurtu zituzten.

Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

7. artikulua Lanerako animalia guztiek daukate eskubidea lanaren iraupena eta intentsitatea neurrian mugatuta edukitzeko, elikadura ona jasotzeko eta atsedena hartzeko.

MarĂ­a de Maeztuko lorategiak

35


EPA! TOUS DUT IZENA, ETA URTE ETA SEI HILABETE DITUT. EUSKAL ARTZAIN-TXAKUR ETA BORDER COLLIE NAHASKETAKOA NAIZ.

IZUGARRIZKO ENERGIA DAUKAT, ETA JENDEAK DIO OSO ARGIA NAIZELA. EZ ZAIT BATERE GUSTATZEN INORK HANKAK UKITZERIK. PARKEKO BESTE TXAKUR BATZUREN LAGUN OSO ONA NAIZ. OSO GUSTUKOA DUT KORRIKA EGITEA ETA TXORIEN ATZETIK IBILTZEA. KAKETAN ETA BASETAN IGURZTEA ERE ASKO GUSTATZEN ZAIT.

36


BA AL ZENEKIEN HAU? Egoitza-etxeko garai bateko berokuntzako tximiniak kontserbatu egin dituzte, garai hartako oroimenez. Argazkian agertzen den eskultura Paco San Miguel eskultore gasteiztarrarena da. Markinako marmol beltzez eginikoa da. 2007. urtean kokatu zuten bertan, Las Nieves egoitza-etxeko urteurrena ospatzeko.

BA AL ZENEKIEN HAU? Euskal artzain-txakurra Euskadiko bertako arraza da, gehien-gehienetan artaldeak zaintzeko eta abereei kontu egiteko erabili izan dena. Bi eratako euskal artzain-txakurrak daude: Gorbeiakoa eta iletsua. Biak ere lasaiak dira, goxoak, eta nagusia oso kuttuna izaten dute. Artzaintza eta abeltzaina urritu diren neurrian, urritu egin dira arraza honetako txakurrak ere, eta gaur egun desagertzeko zorian dago arraza. 37


38


Hiriko parkea. San Martineko parkea San Martineko parkea izen berdineko auzoan dago, “Oskolen Etxeak� esaten zaien etxeen alboan. 88.000 m2-ko azalera horretan, 60 espezie ere bizi dira. Indiako gaztainondoak, makalak, gereziondo japoniarrak, likidanbarrak, lizarrak, urkiak, astigarrak, Judasen arbolak

eta pawloniak edonon daude parkean. Urmael txiki bat ere badago, eta ahate asko joaten dira bertara. Bolatokia, umeentzako jokoak, lakua, kirol-eremuak eta harmaila eta guztiko auditoriuma ere badira parkean.

Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

8. artikulua a) Animaliari sufrimendu fisiko edo psikologikoa eragingo dion esperimentazioa ez dator bat animalien eskubideekin, ez esperimentu mediku, zientifiko, komertzial edo bestelako edozein esperimentazio izanda ere. b) Horien ordezko teknikak erabili eta landu behar dira.

San Martineko parkea

39


ROCKSI NAIZ ETA BEDERATZI URTE DITUT. NEGUAN ASKOTAN EGOTEN NAIZENEZ HOZTUTA, BEROKI ETA GUZTI JOATEN NAIZ PARKERA.

PINCHER NANOA NAIZ, ETA OSO GUSTURA EGOTEN NAIZ ETXEAN. POZARREN ARITZEN NAIZ AINARAREKIN JOLASEAN, BERA DA NIRE GIZAKI LAGUN ONENA. EKILIBRISTA OMEN NAIZ, BAINA NIRI GEHIEN-GEHIN TAPAKIAREKIN JOLASTEA GUSTATZEN ZAIT, AZPIAN EZKUTATZEN. 40

BA AL ZENEKIEN HAU? Alemaniatik dator pinscher nanoa. Bizi-bizia da, beti jakin-minez, eta zaintzeko sena duenez, oso txakur zaindari ona da txiki-txikia izan arren. Beste txakur txiki askok bezalaxe, pinscher miniaturak ez du inongo beldurrik txakur

askoz handiagoei aurre egiten, dobermanei, adibidez, kemen eta energia izugarriak baititu, bere tamainak hori adierazten ez badu ere.


BAT NAIZ NI, ZORTZI URTE DITUT ETA SETTER INGELESA NAIZ. LEGUTION JAIO NINTZEN. .

NIRE GISAN IBILTZEA GUSTATZEN ZAIT, BAINA LAGUN ONAK ERE BADITUT PARKEAN, TXATA, TOR ETA LIA. EHIZAKO TXAKURRA NAIZENEZ, ARRASTOARI SEGITZEN APARTA NAIZ, ETA USAIMEN BIKAINA DAUKAT. USOEI ATZETIK SEGITZEA GUSTATZEN ZAIT, JE, JE, JE. AI, EZ, HOBE ESANDA: ZAUNK, ZAUNK, ZAUNK...

BA AL ZENEKIEN HAU? Setterrek Erdi Aroaren bukaeran dute jatorria, Frantzian, brako arrazatik eratorririk. Larrua pikardatua dute, orban lauso eta guzti; hori dute bereizgarrietako bat. Setter ingelesaren espezialitatea da piezak zelai zabaletan bilatzea. 41


42


Hiriko parkea . Lakuabizkarrako parkea 150.000 m2-ko berdegunea da, Ali Gobeo eta Lakua poligonoan kokatua, 1997tik. 3.500 zuhaitz gazte ditu, 20 espeziekoak, besteak

beste, makalak, lizarrak, urkiak, tulipiferoak, altzak eta gereziondo japoniarrak. .

Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

9. artikulua Animalia bat jateko haztekotan, inongo minik edo estutasunik gabe elikatu, instalatu eta garraiatu behar da, baita hala sakrifikatu ere.

Lakuabizkarrako parkea

43


KAIXO! LUCY DUT IZENA ETA URTEA ETA LAU HILABETE DITUT. GORBEIAKO ARTZAINTXAKUR EMEA NAIZ.

44


GASTEIZKO ANIMALIAK BABESTEKO ZENTROAN ADOPTATUTAKO TXAKURRA NAIZ. PARKEKO KUDRILLAREKIN PRIMERAN IBILTZEN NAIZ. ROCO (ARTZAIN-TXAKUR ALEMANA) ETA MINI (UR-TXAKURRA) DITUT LAGUNIK ONENAK. TXAKUR “KAMIOIZALEA” NAUZUE. NIRE LAGUN GIZAKIA GARRAIOLARIA DENEZ, HAREKIN JOATEN NAIZELAKO, HARA ETA HONA, TXAKURKUMEA NINTZENETIK.

BA AL ZENEKIEN HAU?

BA AL ZENEKIEN HAU?

Lakuabizkarrako lursail batean hiriko baratza komunitarioak daude 2018tik, hiriburu arabarreko iparraldeko auzoan. 9.300 metro karratuko azalera dute baratzek, 75 metro karratuko 60 partzela ingurutan banatuta.

Gorbeiako artzain-txakurra zakar samarra da batzuetan, baina nagusiarekin oso lotua egoten da. Komeni da kumetatik jendartean ohitzea, beste txakur batzuekin eta jendearekin ondo egoteko. Zorrotz erakutsi behar zaio, sena lurraldekoia mendean edukitzeko. Lanerako lagun ezin hobea da, artzain-senagatik, eta zaintzeko ere fina da: arrotzen bat edo arriskuren bat bada berehala abisatuko digu. Txakur erasokorra ez bada ere, bere bizia ere emango luke nagusia defendatzeko.

45


46


Hiriko parkea. Arriagako parkea Arriagako San Joaneko Parkea hiriko iparraldean dago. Hiriko parkerik handiena da: 190.000 m2 ditu. 100 zuhaitz espezie baino gehiago daude bertan, baita usain-belar ugari ere. Hainbat kiroletarako pistak,

Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

laku zoragarria (hainbat espezietako hegaztiek bisitatzen dutena maiz), jolas-lekuak eta jateko lekuak ere baditu. 1979. urtean inauguratu zuten.

10. artikulua a) Ezin dira animaliak esplotatu gizakia jostatzeko. b) Animalien erakusketak eta animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunak animalien duintasunaren kontrakoak dira.

BA AL ZENEKIEN HAU? Arriagako San Joaneko ermita daukagu parke honetan, Erdi Aroan noble arabarrak Arriagako edo Arabako kofradia esaten zitzaion hartan biltzen ziren lekua, beren gisan jauna aukeratzeko, justizia emateko eta batzuek ala besteek zituzten arazoez jarduteko. Arriagako Ituna edo “Voluntaria entrega� Arabako historiako agiri oso nabarmena da. 1332ko apirilak 2koa da, eta bertan idatzita dago kofradia hark Gaztelako Alfontso XI.ari emango zizkiola lurrak, hainbat eskaera eta pribilejio onartzekotan.

Arriagako parkea

47


BUDY NAIZ NI, FOX TERRIEN ETA POINTER ARRAZEN NAHASKETA. KUADRILLAKOEKIN NAGOENEAN, DENAK BABESTEA GUSTATZEN ZAIT.

BA AL ZENEKIEN HAU? PARKEKO AHATE ETA UNTXIEKIN JOLASEAN IBILTZEA GUSTATZEN ZAIT. EZ DUT BATERE GUSTUKO ATEAK ITXITA EGOTEA, ORDEA, DENAK ETXEAN DAUDELA JAKIN NAHI DUTETA. TXAKURKUMEAK BABESTEA GUSTATZEN ZAIT. 48

Garai batean, Fox Terrier arrazako txakurrak azeriak beren gordelekutik aterarazteko erabiltzen zituzten, gero txakur azternariek atzetik segitzeko. Oso txakur biziak eta dotoreak dira Fox Terrierrak. Alaiak, argiak, ausartak dira, pozik daude beti eta kementsuak dira gainera. Bizipoz handikoa dute eta jaun eta jabe izatea gustatzen zaie, batzuetan gerta liteke estresatzea nahiko ariketa egiten ez badute.


ARGI DAUKAT IZENA ETA URTEA ETA LAU HILABETE DITUT. PANCORBON (BURGOSEN) JAIO NINTZEN, ETA JENDEAK DIO OSO OTZANA ETA MAITEKORRA NAIZELA.

EUSKAL ARTZAINAREN ETA BORDER COLLIAREN NAHASKETA NAIZ. MENDIRA GOAZENEAN ARDIEKIN JOLASTEA MAITE DUT ETA PARKEAN, BERRIZ, PILOTA ETA MAKILEKIN. PENTSU HIPOALERGENIKOA EMATEN DIDATE JATEKO, TXIKITAN ARAZO GASTRIKOAK IZAN NITUELAKO. 49


50


Hiriko parkea. Molinuevoko parkea Iparraldeko Parkea ere esaten diote gasteiztarrek Molinuevoko Parkeari. Aproposa da zuhaitz artean paseatzeko, umeekin jolaslekuetan ibiltzeko, frontoian jarduteko edo bertako iturri zoragarriei begira egoteko. Behartsuen Ahizpen soroetako lursailetan eta Molinuevo Fundazioko kirol-zelaietako lursailetan sortutakoa da parkea, hortik hartu du izena. Kale hauen

artean dago: Villareal Atea, San Ignazio eta Andre Mariaren Koroatzea. Erdi Aroko gunetik eta Zaramagatik hurbil dago.

Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

11. artikulua Inongo premiarik gabe animaliaren bat hiltzea biozidioa da, alegia, biziaren kontrako krimena.

70 zuhaitz espezie baino gehiago daude bertan, baten batzuk nabarmentzekotan: zipresak, urkiak, sahatsak, katalpak, astigarrak, makalak, platanondoak, lizarrak eta haginak.

Molinuevoko parkea

51


PETRA NAIZ ETA BEDERATZI URTE DITUT. GALGOA NAIZ. JANARIA BESTE KONTURIK EZ DUT BURUAN.

ATSEGINA ETA LASAIA NAIZ. GALGO LEKU ELKARTETIK ADOPTATU NINDUTEN NAGUSIEK. EZ NAIZ UR ZALEA, ETA BAKARRIK EGOTEA ERE EZ DUT GUSTUKO. HOZPILA NAIZELAKO IZANGO DA...BAINA IZUGARRI MAITE DUT EGUZKIA. ETXEAN GILTZARRAPOA JARRI DIOTE HOZKAILUARI, ATEA IREKITZEN IKASI ETA BARRUKO JANARI GUZTIA JATEN DUDALAKO. 52TXAKUR HANDIEN BELDUR

NAIZ.

BA AL ZENEKIEN HAU? Galgoak oso antzinakoak dira, munduko hainbat lekutan sortu izan dira eta arraza asko eragin dituzte. Espainiako galgoa Eivissako podenkotik eratorria da, galgo arabiarrarekin nahastuta. Gaur egun, ordea, ez da galgo espainiar pururik. Haien ondorengoak bai, eta Espainian zelaietan erbiak harrapatzeko erabiltzen dituzte. Galgo ingelesa da den-denetan bizkorrena: orduko 70 km-ko abiaduran egin dezake korrika. Karreretarako eta erbiak ehizatzeko apartak dira galgoak. Sarri askotan, bere trebezia horiek gaizki esplotatzen ditugu gizakiok, eta galgoari kalte handia eragiten diegu. Beste edozein arrazatako txakurrei baino sufrikario gehiago eragiten diete jabeek, beren gisa abandonatzen dituztelako ehizarako balio ez duten bezain pronto. Otsaila bereziki txarra izaten dute galgoek, orduan bukatzen baita ehizako sasoia: soberan dituzten galgo gizajoak abandonatu egiten dituzte, edo akabatu ere bai askotan.


LUR NAIZ, BOST URTE DITUT ETA NIRE LAGUNIK ONENA ARTZAIN-TXAKUR BAT DA, SAGU. GAZTAINEKIN JOLASTEA GUSTATZEN ZAIT.

OHITURA TXAR BAT BADUT... MUTURRA ZAKARRETAN SARTZEA GUSTATZEN ZAIT... ERRIETAREN BAT EDO BESTE EMAN DIDATE HORI EGITEAGATIK. EZ ZAIT GUSTATZEN INORK AURPEGIAN PUTZ EGITERIK, BAINA BAI OHE GAINEAN SALTOKA IBILTZEA ETA ARROPAREKIN JOLASTEA...MMMM HORI BAI JOSTAGARRIA! KORRIKA EGITEN AMORRATUA NAIZ, BAINA BURU-ARIN SAMARRA NAIZENEZ, BATZUETAN GALDU EGITEN NAIZ ETA NIRE GIZAKI LAGUNAK AURKITZEA KOSTA EGITEN ZAIT. 53


54


Hiriko parkea. Aranbizkarrako parkea Burgos eta Valladolid kaleen artean 70.000m2 hartzen ditu. Badira futbol-zelaia, jokoak eta iturriak bertan. Eta gaztainondoak, katalpak, urkiak, lizarrak, platanondoak,

intxaurrondo beltzak, robiniak eta abar ditu, 40 espezietik gora. 2.000 arrosa-landare ere baditugu disfrutatzeko.

Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

12. artikulua a) Inongo premiarik gabe animalia basati ugari hiltzea genozidioa da, alegia, espeziaren kontrako krimena. b) Kutsadurak eta inguru naturala desegiteak genozidioa eragiten dute.

Aranbizkarrako parkea

55


KAIXO! MAX NAIZ NI ETA LAU URTE ETA ERDI DITUT. BEAGLE ARRAZAKOA NAIZ. BIZKOR DUT LAGUN KUTUNA.

MEDITERRANEOAN JAIO NINTZEN, MALLORKAKO PALMAN, HAIN JUSTU. NIRE GISAN IBILTZEA GUSTATZEN ZAIT, BAINA ETXETIK KANPO NIRE ZAINTZAILE GIZAKIA BABESTEA GUSTATZEN ZAIT, ETA HARI ITSATSITA JOATEN NAIZ. GORROTO DITUT SUZIRIAK ETA PETARDOAK. BA AL ZENEKIEN HAU Petardoek kalte egiten diete txakur askori. Estutasuna, izua eta takikardiak eragiten dizkiete eta, batzuetan, baita heriotza ere. 56

Inork ez daki zergatik txakur batzuek petardoekin sufritzen duten eta beste batzuek ez.


BIZKOR NAIZ, SEI URTE DITUT ETA POINTER ETA SPANIEL BRETOIAREN NAHASKETA NAIZ. NIRE LAGUNIK ONENA MAX DA.

AZTARNARI AMORRATUA NAIZ, ETA PARKEAN NAGOENEAN USNAKA JARDUTEN NAIZ BETI. USAINEN PARADISUA DA PARKEA! TXAKUR NOBLEA ETA ESANEKOA OMEN NAIZ, BAINA HORI EZAGUN DUT AURPEGIAN, EZTA? GAUZA BERRIAK IKASTEA ASKO GUSTATZEN ZAIT ETA LO EGITEA ERE BAI...BAINA BURUKO ETA GUZTI! BA AL ZENEKIEN HAU Beagle arrazako txakurrak untxari bikainak dira. Untxiak, erbiak eta bestelako harrapakinak ehizatzeko erabiltzen dituzte.

Usaimen onenetakoa dute txakur hauek. Oso argiak dira. Askok gustuko izaten dituzte etxeko lagun

izateko, txikiak direlako, lasaiak eta arazo kongenitorik ez dutelako izaten.

57


Aranako parkea

58


Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

Hiriko parkea. Aranako parkea Hiriko parkerik zaharrenetakoa da. Garai batean lursailak zituenez inguruan, Arana Zelaia ere esaten zitzaion. Santa Luzia auzoaren eta Errekatxiki errekaren artean zegoen. Gaur egun, ordea, askoz txertatuago dago hirian. Kiroletarako pista, jolas-

lekua eta iturriak ditu. India gaztainondoak eta makalak ugari dira bertan. 5.000 aleko arrosadia ere badauka.

13. artikulua a) Animalia hilak errespetuz tratatu behar dira. b) Animaliak biktima diren indarkeriazko eszenak debekatu egin behar dira bai zinean bai telebistan, non eta ez diren animalien eskubideen kontra egiten diren atentatuen berri emateko.

59


BEGIRADA TRISTE SAMARRA DAUKADALA DIOTEN ARREN, OSO ALAIA NAIZ NI, ETA GUSTURA IBILTZEN NAIZ NIRE GISAN.

LUR DUT IZENA, BOST URTE DITUT. IZUGARRI GUSTATZEN ZAIT NIRE JOSTAILUZKO TXAKURRAREKIN JOLASTEA.

JENDEA GUSTUKO DUT, POZIK IBILTZEN NAIZ HAIEK MAKILAK JAURTI ETA NIK BILTZEN. USOAK ETA ZARATA, BERRIZ, EZ DITUT BATERE MAITE. ETA ETXEAN BAKARRIK EGOTEA ERE EZ. UMEAK OSO MAITEAK DITUT.

BA AL ZENEKIEN HAU? Arana auzoa lau kalek moldatutako kuadrilateroa da: Valladolid kale, Judizmendi Etorbide, Santiago Etorbide eta Madril kaleak (hiriko garai bateko ingurubidea). Hurrenez hurren, auzo hauek ditu muga: Aranbizkarra iparraldean, 60

Santiago ekialdean, Aranzabala mendebaldean eta Santa Luzia hegoaldean. Arana 1960ko hamarkadan sortu zuten. Langile-auzo jendetsua izan zen bere garaian, ekimen pribatuak abiarazia. Gaur egun ere

auzoko etxeen % 95 hamarkada hartan eraikiak dira. Gasteizko ipar-ekialdean kokatutako lautada bat zen hasieran auzoa, aspaldidanik Arana zelaia esaten zitzaiona.


TRUFO NAIZ, ETA HAMAHIRU URTE DITUT. SCHNAUZER ETA YORKSHIRE ARRAZEN NAHASKETAKOA NAIZ. OSO GUSTURA IBILTZEN NAIZ MENDI-BUELTAK EGITEN DITUGUNEAN.

URA, ORDEA, EZ ZAIT BATERE GUSTATZEN, BUF....IZUTU EGITEN NAU. JENDE ASKO DAGOEN LEKUETAN ERE EZ NAIZ ONDO MOLDATZEN, LARRITU EGITEN NAIZ ETA. ASKO GUSTATZEN ZAIT NIRE LAGUN GIZAKIAREKIN HARRAPATZEN JOSTATZEA PARKEAN, BAINA PILOTAREKIN ERE PRIMERAN IBILTZEN NAIZ NI NEU ETXEAN. ERABAT GORRA NAIZENEZ, BATZUETAN PIXKAT DESPISTATU EGITEN NAIZ.

BA AL ZENEKIEN HAU? Schnauzer arrazak XV edo XVI. mendean dauka jatorria, Alemanian. Alemanez, “muturra” eta “bibotea” aipatzen ditu Schnauzer izenak.

61


62


Hiriko parkea. Judimendiko parkea Judimendiko parkea Gasteizko erdialdetik eta Erdi Aroko gunetik hurbil dago. Errege Katolikoek XV. mendean judutarrak hiritik bota zituztenean hiriari eman zioten hilerri judutarraren gainean ezarrita dago. Aljama judutarrak baldintza bat jarri zuen, ordea, sail haiek emateko:

Judimendiko parkea

lur haien gainean eraikinik ez jartzea inoiz. “Polvorín Viejo” ere esaten zaio inguru honi, 1853-1901 urteen artean armamentu eta lehergaien biltegiak zeudelako bertan. Makal zuri ikusgarriak ditu parkeak.

Animalien eskubideen aldarrikapen unibertsala.

14. artikulua a) Animaliak babesten eta zaintzen ibiltzen diren erakundeek lekua izan behar dute gobernuan. b) Legez defendatu behar dira animalien eskubideak, gizakien eskubideak bezalaxe.

BA AL ZENEKIEN HAU? Judimendi auzoan Yäel Artsi artista israeldarraren eskultura bat dago jarrita 2004. urtetik, Erdi Aroan Gasteizen bizi ziren taldeen arteko elkarbizitza baketsua sinbolizatzeko. “Elkarbizitza” du izena. Honako idatzita dauka eskulturak gaztelaniaz, euskaraz eta hebrearez: “Isaías 2-4 – eta beren ezpatetarik eginen dituzte goldeak eta beren lantzetarik segak: jendaiak jendaiaren kontra ez du altxaturen, eta ez dira gehiago guduka ariko.” 63


THOR NAIZ, ETA ZAZPI HILABETE DITUT. UR-TXAKUR ESPAINIARRA NAUZUE. CADIZ-EKOA NAIZ.

NIRE ARRAZAN ESPEZIALIZATUTAKO TREBATZAILE BATENGATIK JASO NINDUEN NIRE FAMILIAK. GAZTEA IZANAGATIK, ZENTZUDUNA ETA PATXADATSUA OMEN NAIZ. ESANA BETETZEN DUT, ZUZEN NARAMATELA IRUDITZEN BAZAIT. GUSTUKO DUT BESTE TXAKURREKIN JOLASTEA, BAINA GEHIEN-GEHIENA ITSASOA GUSTATZEN ZAIT. MAITE DUT IGERIAN IBILTZEA ETA BATEZ ERE...UR AZPIAN IBILTZEA!! UMEAK ERE GUSTATZEN ZAIZKIT. PARKERA JOAN, ETA BESTE TXAKURRIK EZ BADAGO, ASPERTU EGITEN NAIZ APURTXO BAT. BA AL ZENEKIEN HAU?

64

Ur-txakur espainiarra Andaluziako arraza da jatorriz. XVIII mendean lanerako erabiltzen zituzten txakurrok, nola artzaintzarako hala ehizarako. Igerian hain onak direnez, Espainiako iparraldeko arrantzaleek ere erabili izan dituzte lanean laguntzeko.


KAIXO! KOSKA NAUZUE, HIRU URTE DITUT. EUSKAL ARTZAIN-TXAKUR ETA SETTER NAHASKETA NAIZ. BILBOKO TXAKURTEGITIK HARTU NINDUTEN.

OSO ESANEKOA ETA OTZANA NAIZ. LOSINTXARIA ERE BANAIZ, OSO. ZERBAIT NAHI BADUT, IMINTZIOAK EGITEN HASTEN NAIZ. JUDIZMENDIN KORRIKA IBILTZEA GUSTATZEN ZAIT. PRIMERAN IBILTZEN NAIZ PARKEKO LAGUNEKIN, BATEZ ERE ASTEBURUETAN. HAURTXO BAT DAUKAGU ETXEAN, ETA NIRE LANA IZATEN DA KAKA NOIZ EGIN DUEN ABISATZEA.

65


GASTEIZKO ANIMALIAK BABESTEKO ZENTROAN ADOPTATUTAKO TXAKURRA NAIZ.

66


Txakurra adoptatzekotan al zabiltza? Gasteizko udaleko animaliak babesteko zentroan ondo kontu egiten diete galdutako, abandonatutako edo kalean istripuren bat izandako animaliei.

Ordutegiak Adopzioetarako eta animalia lagunak bisitatzeko orduak Goizez:

11:00h - 13:00h

Arratsaldez: 15:30h - 17:30h Asteburu eta jai-egunetan: itxita. Izapideak egiteko ordutegia Goizez:

9:00h - 13:00h

Arratsaldez:

15:30h - 17:30h

Asteburu eta jai-egunetan: itxita.

Harremanetan jartzeko Animalien babeslekua Armentia gaina z/g 01007 - Gasteiz Telefonoa: 945161755 Apasos Vitoria www.apasosvitoria.org 67


www.turismo.euskadi.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.