WINDOWS MOVIE MAKER ERABILTZEN Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria
WINDOWS MOVIE MAKER ERABILTZEN
Bideoak editatzeko oinarrizko gida
PILAR ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
WINDOWS MOVIE MAKER ERABILTZEN Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria
AURKIBIDEA
1.
MOVIE MAKER ERABILTZEN
2.
IRUDIAK HARTZEN
3.
ARTXIBOAK INPORTATZEN
4.
PROGRAMAREN LAN-EREMUAK
5.
PROIEKTUA ORDENATZEN
6.
EDIZIOA
7.
TRANTSIZIOAK TXERTATZEN
8.
BIDEO- EFEKTUAK EMATEN
9.
IZENBURUAK JARTZEN
10. SOINUA TXERTATZEN
11. BIDEOA AMAITZEN
PILAR ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
3. 4.
6.
8.
10
11
11
12
13
14
16
2
WINDOWS MOVIE MAKER ERABILTZEN Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria
1. MOVIE MAKER ERABILTZEN Bi modutan egin daitezke bideo-muntaiak Movie Maker programa erabiliz: bideo-kamaratik sekuentzia batzuk hartuta, edo bestela, argazki edo irudiekin bideo muntaia osa dezakegu.
Egin klik azpian duzun
estekan eta Movie
Maker programari buruzko tutorial bat topatuko duzu, programaren oinarrizko aukerak ezagutzeko. http://www.youtube.com/watch?v=a_Jv4pwpOcw&eurl=http://euskalherriaaintzin.team-talk.net/tutorialak-f18/tutoriala-windos-movie-maker-t174.htm Movie Maker programa erabiliz, bideo bat osatu daiteke bideoak, irudi finkoak, testua eta soinua erabiliz. Komenigarria da hasi aurretik proiektua gordetzea,
PILAR ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
3
WINDOWS MOVIE MAKER ERABILTZEN Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria
2. IRUDIAK HARTZEN Normalean irudiak, gure ordenagailuan USB edo firewire kable baten bidez konektatutako bideo-kamara batetik hartuko ditugu. Artxibo hauei Bideoklipak deituko diegu. Pantailaren ezkerraldean, ditugun aukerak agertuko zaizkigu. Lehenengoa hautatuko dugu: Capturar desde dispositivo de vĂdeo. Batzutan honako mezu hau agertzen zaigu, horrek esan nahi du, kamara ez dagoela ondo konektatuta.
Ordenagailuak kamara aurkitzen badu, galdetuko digu non gorde nahi dugun artxiboa:
PILAR ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
4
WINDOWS MOVIE MAKER ERABILTZEN Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria
Ondorengo urratsa oso garrantzitsua da, proiektuaren kalitatea eta formatua erabaki behar baititugu.
Hiru aukera ditugu: 1. Mejor calidad para reproducir en mi equipo. Ordenagailuan gordetzeko eta ikusteko pentsatuta dago. Pantailaren tamaina 320x240 pixeleko izango da, hau da, ez du hartuko pantaila osoa. Programak esaten digu gordetzen dugun minutu bakoitzeko zenbat toki behar duen disko gogorrean (3 MB) eta zenbat gelditzen zaigun oraindik disko gogorrean. 2.
Formato de dispositivo digital . Grabaketaren kalitatea mantentzen du.
AVI DV izaten da bideokamera digitalek erabiltzen duten formatua. Segundoko 25 fotograma erabiltzen ditu eta 720 x 576 pixel izaten ditu. Aukera honek kalitate handiarekin lan egiteko aukera ematen digu. Bideo zinta batean gorde dezakegu eta nahi dugunean berriro editatu.
PILAR ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
5
WINDOWS MOVIE MAKER ERABILTZEN Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria
3.
Otras opciones . Gehienak, bideoa Internetera igotzeko pentsatuta
daude. Aukera bakoitzaren detaileak eta sortuko dugun bideoaren tamaina erabaki ditzakegu hemen. Bideoaren ezarpenak aukeratu ondoren programak galdetzen digu ia zinta guztia grabatu nahi dugun edo eskuz hautatu nahi ditugun interesatzen zaizkigun zatiak. Azken kasu honetan (clips de vídeo), programak kamara kontrolatzen uzten digu ohiko bideo kontrolen bidez (play, stop, pausa, etab.) Etxeetan izaten ditugun bideokamerak hondatu daitezke komando hauek gehiegi erabiliz gero, horregatik, zinta baten zati asko hartu nahi baditugu, aukera ona izaten da zinta guztia hartzea eta gero behar ez duguna ezabatzea. Audioa irudiekin batera pasatzen da ordenagailura. Programak esaten digu zenbat denbora hartu dugun eta sortzen ari den artxiboak zenbat okupatzen duen. Hartzen ditugun zati guztiak artxibo bakar batean gordeko ditu Movie Makerrak gure disko gogorrean. Interesgarria da Crear clips cuando finalice el
asistente
aukera
erabiltzea.
Horrela
programak
Klip
desberdinak
erakutsiko dizkigu baina ez ditu zatituko ordenagailuko artxiboan. 3. ARTXIBOAK INPORTATZEN Gure
proiektuan
elementuak
txertatzeko
beste
modu
bat
da,
gure
ordenagailuan ditugun artxiboak inportatzea. Pantailaren
ezkerraldean
ditugun
botoiak
erabilita
Importar
vídeo/imágenes…
PILAR ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
6
WINDOWS MOVIE MAKER ERABILTZEN Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria
Gure proiektuan elementuak txertatzeko beste modu bat da: Importar en colecciones
Baina zein motatako artxiboak txertatu daitezke Movie Makerren?
Audio/Musika artxiboak Irudi artxiboak Bideo artxiboak
.aif,
.aifc, .aiff .asf, .au, .mp2, .mp3, .mpa, .snd, .wav
eta wma .bmp, .dib, .emf, .gif, .jfif, .jpe, .jpeg, .jpg, .png, .tif, .tiff eta .wmf .asf, .avi, .m1v, .mp2, .mp2v, .mpe, .mpeg, .mpg, .mpv2, .wm eta
PILAR ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
.wmv
7
WINDOWS MOVIE MAKER ERABILTZEN Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria
4. PROGRAMAREN LAN-EREMUAK Programa zabaltzen dugunean honako pantaila hau agertzen zaigu: agertzen zaigun pantailan, 4 atal bereiztu behar dira: atazen panela, bildumen panela edo txokoa, monitorea, lan- eremua
Atazen panelean pelikula bat osatzeko eman beharreko urratsak agertzen dira :capturar vídeo, editar película y finalizar película.
PILAR ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
8
WINDOWS MOVIE MAKER ERABILTZEN Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria
Bildumen panela edo txokoa: hemen proiektuan erabiliko ditugun artxibo guztiak gorde behar ditugu (audio, bideoa eta irudiak). Colecciones gainean klikatzen badugu, nabegatzailea agertzen zaigu eta bertan gordeta ditugun artxibo guztiak erakusten dizkigu
Monitorea: leiho honetan Colecciones barruan ditugun klipak eta editatzen egiten ari garenak, ikus ditzakegu. Bideo kontrolez gain bi botoi ditugu hemen. Lehenengoak, bideoa zatitzen du dagoen tokian. Bigarrenak, argazki edo klipa dagoen fotogramaren irudi edo argazki bat harrapatzen du.
PILAR ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
9
WINDOWS MOVIE MAKER ERABILTZEN Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria
Lan- eremua: bideoa editatuko dugun tokia.
Lan- eremua, Gidoi grafiko moduan edo denbora-marra moduan ikus dezakegu ikono honetan sakatuta:
Gidoi grafiko moduan konfiguratuta daukagunean, klip eta irudi guztiak ikusgai ditugu baina audio pista ezin ditugu erabili. Denboraren marrak berriz, proiektua aldatzeko aukera gehiago ematen dizkigu, klipen iraupena aldatzeko aukera ematen digu, ahotsa grabatzeko aukera eta audioaren bolumena igo edo jaisteko. 5. PROIEKTUA ORDENATZEN Material guztia eduki ondoren eta muntaia egiten hasi aurretik komenigarria izaten da dena ordenatzea. Material gutxi baldin badugu, ez da beharrezkoa hau egitea. Bildumak sortu: arratoiaren eskuineko botoia bildumen panelaren gainean jarriz, karpetak sor ditzakegu eta nahi ditugun elementuak eraman
PILAR ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
10
WINDOWS MOVIE MAKER ERABILTZEN Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria
karpetetara. Azpi-karpetak ere sor ditzakegu, proiektuaren izenburuak, klipak, irudiak etab. gordetzeko. 6. EDIZIOA Normalean, klipa egiteko behar duguna baino irudi gehiago grabatzen dugu. Bideoa editatzen dugunean, balio diguten zatiak hartuko ditugu eta besteak ezabatu. Horretarako, klip bat hautatu eta denboraren marrara eramango dugu. Bertan kurtsorea kliparen hasieran edo bukaeran jarriko dugu, gezi gorri batzuk agertu arte. Arratoiaren botoi sakatuta aurrera edo atera eraman ditzakegu geziak modu honetan kliparen hasiera edo amaiera puntua aldatuz.
Klip bat bestearen atzetik jartzen ditugu gure bideoa izango dena osatzeko. Audio edo musika artxiboak ere denboraren marrara eraman ditzakegu eta nahi dugun bezala moztu edo luzatu. 7. TRANTSIZIOAK TXERTATZEN Movie
Makerren,
plano
desberdinak
trantsizioen
bidez
lotu
daitezke
(mosaikoak, leihoak‌). Trantsizioak ataza panelean ditugu. Nahi duguna hautatu eta trantsizio-marrara eramango dugu.
PILAR ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
11
WINDOWS MOVIE MAKER ERABILTZEN Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria
8. BIDEO- EFEKTUAK EMATEN Bideoaren efektuak aplika ditzakegu hartu ditugun irudiak eraldatzeko. Bi modutan egin daiteke. •
Bildumen paneletik,
Efectos de vídeotik, denboraren marran
dagoen edozein klipetara nahi dugun efektua eraman dezakegu. Hori egiten dugunean izar bat agertuko da kliparen gainean, efektu bat eman diogula adieraziz. •
Arratoiaren eskuineko botoiaz klip baten gainean klikatzen dugunean
Efectos de vídeo leihotxoa agertzen zaigu. Hemendik nahi dugun efektua txertatu edo ken dezakegu.
PILAR ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
12
WINDOWS MOVIE MAKER ERABILTZEN Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria
9. IZENBURUAK JARTZEN Movie Makerak irudie izenburuak
jartzeko aukera ematen du. Atazen
panelean Crear títulos o créditos aukeraren gainean klikatzen badugu bi izenburu mota txerta dezakegu: •
Klip baten aurretik edo ondoren jartzen direnak (hauek kolorezko
hondo bat izaten dute •
Kliparen irudien gainean jar daitezkeenak (gardenak)
PILAR ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
13
WINDOWS MOVIE MAKER ERABILTZEN Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria
Testua txertatu ondoren, hizki mota eta kolorea alda ditzakegu:
eta baita berez programak ematen dion animazioa ere:
10. SOINUA TXERTATZEN Soinua oso garrantzitsua da. Bideoa eta audioa osagarriak direla esan dezakegu. Soinua, giroan egoten den zarata edo musika izan daiteke. Zaindu behar dugu bat-bateko etenik egon ez dadin. Movie Makerren denboraren marrak bi audio pista ditu. Bat Audio izenekoa, kamerarekin
grabatzerakoan
hartzen
dugunari
dagokio.
Bestea:
Audio/mĂşsica izenekoa, aldez aurretik programara inportatu dugun musika edo soinu efektuak txertatzeko balio du.
PILAR ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
14
WINDOWS MOVIE MAKER ERABILTZEN Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria
Denboraren marran, ezkerreko ikonoan sakatuta, kameraren soinua eta beheko pistan txertatu dugun musikaren arteko oreka erregulatu dezakegu
Pista bietan hainbat soinu-efektu ezar ditzakegu arratoiaren eskuineko botoiaz gainean klikatuz.
Hurrengo ikonoak, Narrar escala de tiempo, aukera ematen digu gure ahotsa grabatzeko bideoan agertzen dena azalduz. Horretarako, mikrofono bat konektatuta izan behar dugu ordenagailuan.
PILAR ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
15
WINDOWS MOVIE MAKER ERABILTZEN Gasteizko Irakasleen U. Eskola Escuela U. de Magisterio de Vitoria
11. BIDEOA AMAITZEN Edizioa amaitu ondoren, gure proiektua filma bihurtu behar dugu. Horretarako irteerako formatu bat eman beharko diogu, aukera hauek ditugularik:
Emango diogun erabileraren arabera, aukera bat edo bestea egingo dugu. Aukeratzen
duguna
aukeratzen
dugula,
nahi
dugun
formatua
eman
dezaiokegu. Hasieran esan den bezala erabaki behar dugu, ordenadorean, telebistan edo Interneten ikusteko izango den. Hasieran eman diogun formatu bera edo kalitate txikiagoko bat eman beharko diogu. Komeni da bukatutako proiektuaren kopia bat gordetzea etorkizunean berri zere editatzeko aukera ematen duelako.
PILAR ARISTIZABAL- GASTEIZKO IRAKASLE ESKOLA
16