![](https://assets.isu.pub/document-structure/220405102907-4b859581183abdcf9e5bef9019f5400e/v1/d74840131e681a4aa4e5e800c756673e.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
4 minute read
Gaia: Paisaien aldaketa
Paisaiaren eraldaketak espezien eraldaketa dakar
Altzo herriaren ikuspegian erraz antzeman daiteke paisaia mota bakoitza. ··· Mikel Olano
Advertisement
Basoa ugaritzen ari da eta landazabala gutxitzen, baina biak dira garrantzitsuak
Mikel Olano, basozaina
Nabarmena da azken urte hauetan Gipuzkoako lurraldean behintzat paisaia pixkanaka-pixkanaka eraldatzen ari dela. Basoaren azalera gorantz doa. Azken zortzi hamarkadetako ortofotoak aztertzen baditugu garbi ikusiko dugu hori. Berez, albiste oso ona da hori.
Badakigu mundu mailan arazo nagusienetariko bat deforestazioarena dela, basoen ustiaketa basatia. Badakigu baita ere basoak direla gure arnas gune. Era berean, bioaniztasunaren gordailu ezinbestekoak direla. Hori guztia esanda, ‘tokiko’ begirada batetik aztertuko dugu gure ingurua.
Baserriaren jarduera beherantz doan honetan, urtetik urtera gehiago dira lantzen ez diren belardiak eta zelaiak. Ondorioz, eta prozesu natural bati jarraiki, astiro-astiro baso bihurtzen ari dira lur sailak. Nolabait esateko basoa gutxika landazabala ‘jaten’ ari da.
Eta, non dago arazoa? Basoak behar ditugu eta gorantz badoaz, hobe.
Bai, baina landazabala ere behar dugu. Belardi, zelai, soro eta inguruko basotxoak ‘mosaiko’ antzeko oso habitat berezia osatzen dute, oso aberatsa bioaniztasunari dagokionez. Espezie asko eta asko bizi dira bertan eta habitat mota hori galtzen badugu espezie askoren galera ekarriko luke.
Dena baso bihurtzen bada, bertan bizi diren espezien dentsitatea
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220405102907-4b859581183abdcf9e5bef9019f5400e/v1/d1467cefb80d3047d548f18a5ac2927c.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Gorantz doazen espezietako batzuk
Orokorrean basoarekin loturiko espezieak dira.
··· Mikel Olano
Okilak. Adibide modura Okil beltza (Dryocopus martius). Azken hamarkada honetan Gipuzkoa osoa kolonizatu du. 2002an argitaratutako Hegazti habiagileen Atlasean leku bakan batzuetan bakarrik azaltzen zen eta posible kategorian. Gaur egun ia lurralde osoan umatzen du.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220405102907-4b859581183abdcf9e5bef9019f5400e/v1/9a72025f5664347e5039978f6eb6cfe3.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Lepahoria (Martes martes). Garai batean Aralar-Aizkorri mendikate inguruetan kokatzen ziren ale bakarti batzuen zitak. Gaur egun lurralde osora zabaldu dira espezie honen aipuak.
Eskinosoa (Garrulus glandarius). Bere garrasi zakarra ohikoa bihurtu zaigu inguruko basoetan.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220405102907-4b859581183abdcf9e5bef9019f5400e/v1/a62930d1c0a435e016d2a6601bed02c6.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Pagousoa (Columba palumbus). Betidanik ‘paseko’ usoa bezala ezagutu da. Gaur egun lurralde osoan umatzen du.
Basurdea (Sus scrofa) eta orkatza (Capreolus capreolus). Basoaren babesean asko ugaritu dira. Orain dela urte batzuk nork esango zuen Gipuzkoan 1.000tik gora basurde eta orkatz ehizatuko zirenik.
··· Núñez
Katagorria (Sciurus vulgaris). Auzokide bihurtu zaigu. Etxe ondoraino etortzen zaigu bisitan intxaur edo urra batzuen truke.
igoko da baina landazabalean bizi diren espezie ugari galduko ditugu.
Horregatik eutsi behar diegu belardiei, zelaiei eta soroei. Horiek babesten baditugu espezie ugari babestuko ditugulako, eta aurrenekoa baserritarra bera.
Goazen orain paisaiaren eraldaketa horrek ze ondorioak izan dituen aztertzera hainbat espezietan. Espezie gutxi batzuk bakarrik aipatuko ditugu adibide modura. Ez gara eztabaida sakonetan sartuko. Horrek denbora eta toki asko eskatuko liguke eta ez da hori momentu honetako asmoa.
Espezie ezberdinen norabidea garbi ikusten da. Batzuk goraka doaz besteak aldiz beherantz. ‘Generalistak’ direnak, hau da, habitat mota ezberdinetara ondo egokitzen direnak (zozoa, txantxangorria, txepetxa eta abar luze bat) ez daukate arazorik eta ondo mantentzen dira.
Hau dena kontuan harturik… Kapazak izango gara basoak zaindu eta landazabala mantentzeko? Zenbat denboran? Momentu honetan ditugun herri txiki, berde, polit horiek jende askoren gozagarri eta bioaniztasunaren gordailu dira, besteak beste nekazariei esker. Luzaroan jarraituko dute gure herri txikiek hain dotore? Lortuko dugu ‘mosaiko’ paisaia mantentzea? Baserritarrik geldituko da? Galdera asko eta erantzun ziurrik ez.
Erronka galanta daukagu aurretik. Guztioi dagokigun erronka, herri txikietan bizi garenoi zein hirietan bizi direnei.
Beherantz egin duten espezie batzuk
Orokorrean landazabalari lotutako espezieak dira.
Espezie hauen beherakada faktore askoren emaitza izan daiteke, ez soilik habitaten garelagatik, baina ez dago zalantzarik galera horrek pisu handia daukala beherakada horretan.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220405102907-4b859581183abdcf9e5bef9019f5400e/v1/cbd0630360157d0a8956b384c35bb42a.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
··· Mikel Olano
Mirotz zuria (Circus cyaneus). Nahiz eta ugaria ez izan gure lurraldean, garai batean erraz ikusten zen espezie bat zen gure belardi eta zelai gainetik barrena ehizan. Gaur egun ikusiezina bihurtu da. Gipuzkoan ia galdu dela esan daiteke.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220405102907-4b859581183abdcf9e5bef9019f5400e/v1/c3da180307ce1cbeb1a41f2e6ca41331.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
··· Mikel Olano
Enara arrunta (Hirundo rustica) eta sorbeltza (Apus apus). Garai batean baserri gehienetako ukuiluetan umatzen zuen enarak Afrikatik bueltatu ondoren. Gaur egun zorionekoa hori ikusi dezakeena. Sorbeltzak hor jarraitzen dute elizetan bueltaka txilioka baina taldeak gero eta txikiagoak dira.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220405102907-4b859581183abdcf9e5bef9019f5400e/v1/924530da49fc7b431efa15428d605dfb.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
Galeperra (Coturnix coturnix). Nire ume garaietan kabiak topatzen genituen eta poxpolin hotsa ez zen hain arraroa. Gaur egun gero eta zailagoa da bere kantua entzutea eta kabia topatzea, ametsa. Landa txolarrea (Passer montanus). Lurraldearen barnealdetik desagertzen ari da. Ez da denbora asko baserriko pareta zuloetan umatzen zuela.
Antzandobi arrunta (Lanius collurio). Izenak dion bezala garai batean arrunta, gaur egun gero eta arraroagoa da gertu ikustea.
··· Mikel Olano
Hontz zuria (Tyto alba). Nahiz eta oraindik topatu gure elizetako kanpandorretan, bere populazioak nabarmen egin du behera. Bere garrasi “fantasmala” ilunabarrean entzutea nahiko zaila bihurtzen ari da.
Erbinudea (Mustela nivalis). Ze gertatu da espezie honekin?. Garai batean arrunta zen baserri inguruetan. Satorrak harrapatzeko zepoa jarri eta askotan bertan erortzen ziren satorrak ehizatu nahian zebiltzanean. Gaur egun ale bakar bat ikusten badugu urte osoan zehar, gustura.
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220405102907-4b859581183abdcf9e5bef9019f5400e/v1/8eefb2f7a3d9660df2733138da4eb44f.jpeg?width=720&quality=85%2C50)
![](https://assets.isu.pub/document-structure/220405102907-4b859581183abdcf9e5bef9019f5400e/v1/01dd58601cb592c191f5bd0d0836e4f6.jpeg?width=720&quality=85%2C50)