Txantxangorri 111

Page 4

4

Gaia Paisaiaren eraldaketak espezien eraldaketa dakar

111. alea | 2022ko apirila

Altzo herriaren ikuspegian erraz antzeman daiteke paisaia mota bakoitza. ··· Mikel Olano

Basoa ugaritzen ari da eta landazabala gutxitzen, baina biak dira garrantzitsuak Mikel Olano, basozaina

N

abarmena da azken urte hauetan Gipuzkoako lurraldean behintzat paisaia pixkanaka-pixkanaka eraldatzen ari dela. Basoaren azalera gorantz doa. Azken zortzi hamarkadetako ortofotoak

aztertzen baditugu garbi ikusiko dugu hori. Berez, albiste oso ona da hori. Badakigu mundu mailan arazo nagusienetariko bat deforestazioarena dela, basoen ustiaketa basatia. Badakigu baita ere basoak direla gure arnas gune. Era berean, bioa-

niztasunaren gordailu ezinbestekoak direla. Hori guztia esanda, ‘tokiko’ begirada batetik aztertuko dugu gure ingurua. Baserriaren jarduera beherantz doan honetan, urtetik urtera gehiago dira lantzen ez diren belardiak eta zelaiak. Ondorioz, eta prozesu natural bati jarraiki, astiro-astiro baso bihurtzen ari dira lur sailak. Nolabait esateko basoa gutxika landazabala ‘jaten’ ari da. Eta, non dago arazoa?

Basoak behar ditugu eta gorantz badoaz, hobe. Bai, baina landazabala ere behar dugu. Belardi, zelai, soro eta inguruko basotxoak ‘mosaiko’ antzeko oso habitat berezia osatzen dute, oso aberatsa bioaniztasunari dagokionez. Espezie asko eta asko bizi dira bertan eta habitat mota hori galtzen badugu espezie askoren galera ekarriko luke. Dena baso bihurtzen bada, bertan bizi diren espezien dentsitatea

PINTURA DECORATIVA DECORACIÓN - MANUALIDADES BEASAIN

TOLOSA

Arteka Tolosa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.