4 minute read

Gaia: Baserriak

Next Article
Gaia: baserriak

Gaia: baserriak

Larrea baserria, Beterriko gotiko eredu aipagarriena da. ··· Núñez

Núñez

Dolarea erdigunean zutela, familien ekonomia-iturri ziren baserriak antzina

Advertisement

Amaia Núñez

Monumentu eredu paregabeak ikusteko badirudi atzerrira joan behar garela. Baina etxetik gertu ere monumentu historikoak topatu daitezke. Josu Tellabide etnologoak Gipuzkoako baserrien katalogazioan parte hartu du urte luzez eta lurraldean duten garrantzia azpimarratzen du.

Baserrien ‘Urrezko Aroa’ XVI. mendea izan zen Gipuzkoan. Hasiera horretan «makina izugarriak» ziren baserriak: «dolarea zegoen erdian eta honek uzten zuen tarteetan egiten zuen bizitza familiak», azaltzen du. Honen adibide da Igartubeiti baserria, Ezkion, Foru Aldundiak erosi eta berreraiki zuena. «Katalogazio lanetan geundela, baserritar batek kontatu zigun bere aitak nola kontatzen zion txikia zenean sagardoa egiten zutenean alde egiten zuela, beldurtuta, baserria, krak-karakkrak, guztiz mugitzen zelako. Horrela jakin genuen habe-dolareak nola funtzionatzen zuen. Ordura arte inork ez zekien», azaltzen du.

Baserri eredu hau Europa erdialdetik hartu omen zuten, «Suabia ingurutik, Alsazian ere badaude, Alemania hegoaldean, egitura horiek», eta ingurunera moldatuz dolare-baserriak egin zituzten. Hasiera batean egurrezko eraikinak ziren, gero jabearen edo familiaren ahalmenaren arabera harriz ere egin zitezkeena. Hortik dator Arretxe izena, ‘harri’ eta ‘etxe’ hitz-elkarketatik sortua. «Baserri gotiko oso ona ere bada Amasako Larrea. Tolosa eta Donostia arteko baserri zaharrik hoberena da».

Kalkuluen arabera, posible da garai horretan 6.000 baserri izatea Gipuzkoan. Ondorengo mendeetan, kopuru hori 12.000raino igo zitekeen. Hala ere, suteek suntsituta edo hustu egin zirelako, egun zazpi mila inguru geratu daitezke.

XVI. mende horretan, herriak ez zeuden egun bezala antolatuak. Herri-gunea erdigune administratiboa zen, baina baserriak auzoka antolatuta zeuden. Hori argi ikusten da adibidez Errezil edo Hernialde bezalako herrietan. Garai hartako Udaletxeek herriko baserrien aberastasuna erakusten zuten. Horretarako beharrezkoa zen gutxienez dozena bat baserrietan bizi ziren familiak bertako jabeak izatea. Aberastasun horren eredu dira adibidez Orendain, Alegia, Berastegi, Errezil eta Hernialde.

Dolareak modernizatzen joan ziren heinean, baserrietan hartzen zuten lekua ere gutxitzen joan zen, etxebizitzarako leku gehiago utziz. Lehenengo habe-dolare haiek hiru ardatzeko dolare barrokoak bihurtu ziren XVII. mendean eta ondoren burdinazkoak sortu ziren XVIII.ean. Azkenengo baserriak XIX. mendean eraiki ziren.

Etxeberri baserria. ··· Núñez

Núñez

Baserriak makina izugarriak ziren, dolareak hartzen zuen ia guztia

Alonso baserria, XVII. mendean eraikia. ··· Núñez

Núñez

Arkuak XVIII. mendean egin ziren, gurdia gordetzeko lekua izateko

Componentes y Desarrollos Informáticos, S.L.

Gudari kalea 15, behea 20400 TOLOSA

Tel.: 943 650 199 943 654 836

Dena den, eraikuntza urteak ez du zerikusirik monumentu bezala duen balioarekin. «Niretzat denak dira onak», aitortzen du Tellabidek. Hori bai, katalogatzerakoan kontuan hartzen da eraikin bakoitzak duen elementu originalen maila, hau da, bere garaikoak izatea. «XVII. mendeko baserri batek ehuneko 80a originala badu, oso ona da. Oso zaharra bada ehuneko 50 izatea nahikoa da eta XVIII. mendeko bati ehuneko 90 eskatuko zaio», azaltzen du. «Donostiako Munotxabal baserria , Udalaren jabetzakoa dena, ukitu gabe dago ia. XVIII. mendeko ate originala ere badu. Alkizan, adibidez, Aitzeterdi baserriak egurrezko leiho gotikoak ditu. Normalean harrizkoak dira. Asteasuko Erritzu baserriak ate gotiko oso polita du ere».

Josu Tellabide. ··· Núñez

Núñez

Katalogazioa martxan jarri zutenean «arkua, egurrezko bilbadura edo arkuak zituztenak bilatzea» eskatzen zieten. Hala ere, arkuak ez dira jatorrizkoak baserrietan. «XVIII. mendean egin ziren handitzeak dira. Ezkaratza egin eta arkuetan gurdia gordetzeko. Ohikoak dira Oñati eta Bergara inguruan, baita Bizkaian ere». Lapurdin adibidez, ‘Urrezko aroa’ XVII. mendean izan zuten, «egurrezko bilbadura ezagun horiekin».

Gaur egun, aldiz, baserrien egoera zaila ikusten du Tellabidek. Familien ekonomia iturri izateari utzi baitiote kasu gehienetan. «Azken hamarkadatan berritu dituzten asko etxebizitza bihurtu dituzte», dio. Egun, mila baserri inguru izango dira oraindik zutik darraitenak. «Esan ohi dut Gipuzkoan ez ditugula piramideak Egipton bezala, baserriak dauzkagu. Hauek dira monumentu autentikoak».

CALCOSA - CALDERERIA Y CONSTRUCCION, S.A.

Tlfno. 943 65 24 40 - 43 Fax 943 65 44 73 20270 ANOETA (Gipuzkoa) E-mail: calcosa@calcosa.com www.calcosa.com

This article is from: