Oinez basoa sortzeko ideia Jaso Ikastolan otu zitzaien 2008. urtean Nafarroa Oinez jaia antolatzen ari zirelarik. Proiektua bi helburu uztartzeko asmoaz eraiki zen: euskara bultzatzea eta ingurumenarekiko konpromisoa erakustea. Oinez urteak ordea, azkar alde egin zien eta ezin izan zuten burutazioa gauzatu. Lekukoa Andra Mari Ikastolak hartu zuen 2.009an. Patxi Lakuntza buru izan zuen lantaldeak elkarlanari ekin zion, bidean, Nafarroako Ikastolen Elkartea, Arbizuko Udala eta Ekopass-Naider Elkartea lagun zituela. Erronka, 7,5 hektareako lur eremuan 9 espezie ezberdinetako 5.200 zuhaitz landatzea. Euskal hizkuntzaren berreskurapenari eta ingumenari ekarpena egin zioten erakunde, enpresa, elkarte eta norbanakoei esker Andra Marik Utzubar parajean kokatutako basoan 2.000 zuhaitz inguru babestea lortu zuen.
Andra Marin gertatu zen antzera, euskara eta ingurumena lagundu nahian egindako ekarpenei esker Utzubarren babesteke zeuden bi herenak estaltzea lortu zen. 2011. urtean Tafallako Garces de los Fayos Ikastolari egokitu zitzaion Nafarroa Oinezen antolaketa eta honekin batera Oinez Basoa proiektuarekin aurrera egiteko ardura. Urtean zehar Ikastolak aintzat hartu zuen auzolanaren ildotik, bigarren Oinez Baso bat sortzea markatu zen helburu, 6.700 artez eta erkametzez osatuko zen baso mediterraneoa, Monte Planon kokatuko zena.
Monte Plano 2012, landaketarako auzolana
Arbizuko Oinez Basoaren bista, goiko aldetik
2010. urtea Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolaren txanda. Nafarroa Oinezen bitartez proiektuaren berri eman zuten, egitasmoari beste ekarpen bat egin ziotelarik “Basoak basora� ekimenaren bitartez. Ikastolen jaiak aitzindariak izan dira edalontzi berrerabilgarriaren erabilera bultzatzerakoan. Ordura arte, egunean zehar erabilitako edalontzia itzultzerakoan hasieran ordaindutako dirua berreskuratzen zen. Paz de Zigandak jardutea Oinez Basoari ekarpena bilakatzeko aukera eskaini zuen, edalontzien truke jasotako dirua zuhaitzak babestera bideratu baitzen.
Monte Plano, landaketa buruturik
2.012 urtea, Zizurreko San Fermin Ikastola Oinez Basoaren gidari. Erronka, Monte Planoko Oinez Basoko 3.700 landareentzat babesleak bilatzeaz gain hainbeste familia biltzen dituen ikastolaren bitartez proiektua hedatzea. Helburua bete da, dagoeneko erabat babesturik baitago Tafallan sortutako 2. Oinez basoa.