IKUSI MENDIZALEAK‌
Pasa zen urtean bezala, ikasturte honetan IĂąigo Aritza eta Andra Mari ikastolaren artean dugun mendi taldea martxan da. Iaz bezala, asmoa hilean behin, normalean hileko hirugarren igandean, bi ikastolen familiek mendi irteera bat egiteko aukera edukitzea da. Proposatzen diren irteerak 6-8 km-koak dira eta ez oso zailak adin txikiko haurrek egiteko modukoak. Hitzordua 9:30ean izaten da, elkartu ondoren irteera abiatzen den puntura batera joaten gara. Ibilbide erdia egin ondoren norberak eramandako hamaiketakoa egiten da. Indarrak berritu ondoren, ibilbidearen bigarren zatia egiten da. Bukatu ostean, tragotxo bat hartzen dugu eta bazkal garairako etxera itzultzen gara. Adin desberdinetako haurrek parte hartzen dute eta bakoitzak bere erritmoan denek ibilbidea gustura bukatzen dute. Oso pozik sentitzen dira ibilaldia amaitu dutelako. Gainera taldean errazago egiten dute eta hobeki pasatzen dute. Ikasturte honetan egin genuen lehenengo irteera Etxarriko Auntzetxera izan zen, Urrian Baztango Xorroxinera joan ginen, azaroan eguraldi txarragatik irteera bertan behera utzi behar izan genuen, abenduan ez da irteerarik egiten agenda oso estu egoten baita, urtarrilean Lacturalera bisita polit bat egin genuen, otsailean Arbizuko Artabakar bordara joatea aurreikusita bazegoen ere, elurteagatik azkenean Ergoienako bira egin genuen. Hemendik aurrera hiru irteera gelditzen zaizkigu: martxoaren 17an Atako haranera, apirilaren 21ean