MATRIKULAZIO KANPAINAKO SPOTAREN EGILEAK Aurtengo
matrikulazio
kanpainarako
Andra Mari, I単igo Aritza eta Txioka ikastolek elkarrekin spot bat osatu dugu. Eskualdeko herri guztiek hartu dute parte proiektu hau osatzeko garaian ikasle eta ikasle ohi, guraso eta guraso ohi, ikastolako fundatzaileak eta hainbat herrietako eragile, talde eta pertsona ezberdinek lagundu dute. Ez da lehendabiziko aldia ikastolarentzako horrelako lan bat egiten duzuela, lehendik ikastolako matrikulazio kanpainarako DVDa, euskararen eguneko lipdub-a, karrakako grabazioak, etab.etan parte hartu duzue. Zer sentitzen du ikastolako guraso batek berak apartatutako lanak fruitu oparoak ematen dituela ikusten duenean?
Amaia: poztasuna. Ikastolak aurrera egin dezan nahi badugu ikastola osatzen dugun pertsona guztiok lagundu beharko dugu, bakoitzak ahal duen moduan. Nik beste gauza askotan ezin dut aportazio handiegirik egin, bideoak grabatzen lagundu ahal badut ba hori egingo dut. Oscar: satisfazioa sentitzen da, ilusioarekin eta gogoekin egindako lana ongi ateratzeak satisfazio handia sentiarazten du.