Hezkuntza Pro

Page 1

TALAIA ESKOLA HEZKUNTZA PROIEKTUA

2011-2012

Talaia Hondarribiko Eskolako Hezkuntza Proiektua


1.- IKASTETXEAREN ETA INGURUAREN EZAUGARRIAK 1.1.- Ikastetxearen deskribapen historikoa eta fisikoa Talaia Hondarribiko Eskola 1996ko irailean sortu zen, herrian zeuden bi eskola (Biteri-Soroeta Eskola eta Hondarribiko Ikastola) publikoen arteko elkarketaren ondorioz. Metodologia desberdinak izan arren, bat egin zuten, hasiera hasieratik, helburu nagusian: haurrak euskaraz heztea eta gure kultura, ohitura eta tradizioak biziaraztea eta indartzea. Hamabi urteotan egindako lan handi eta eten gabekoaren ondorioz, proiektu bakarra finkatu da eta garatzen ari da. Talaia Hondarribiko Eskola Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako D ereduko Eskola Publiko euskalduna da; Hondarribian, bakarra. Gaur egun, gure eskola hiru eraikuntzetan banaturik dago: Satarka, Biteri eta Bordari. Hauek dira beren ezaugarriak: Satarka (Haur Hezkuntzako bi eta hiru urteko ikasleentzat) 11 gela 2 psikomotrizitate-gela Irakasle-gela Sukaldea eta jantokia 2 logela Jolaslekua Biteri (Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako 1. Zikloko ikasleentzat). 20 gela Musika-gela Ingelesa-gela Laguntza-gelak Irratia

Tutoretzak Gimnasioa Sukaldea eta jantokia Psikomotrizitate-gela Jolaslekua

Bordari (Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. Zikloko ikasleentzat) 19 gela Musika-gela Ingelesa-gela Laguntza-gelak Irratia

Tutoretzak Gimnasioa Sukaldea eta jantokia Erabilera anitzetako gela

Talaia Hondarribiko Eskolako Hezkuntza Proiektua


Administraziorako bulegoak

Jolaslekua

1.2.- Inguru sozio-ekonomikoa Hondarribia, Irun eta Hendaiarekin batera, Txingudi Badiaren inguruan kokatuta dagoen itsasertzeko hiria da. Hamazazpi mila biztanle inguru ditu, eta nekazaritzan eta arrantzan oinarritutako herria izan bada ere, gaur egun, ostalaritza eta turismoa dira jarduera ekonomiko nagusienak. Industriak, merkataritzak eta zerbitzuek ere badute bere garrantzia. Bestalde, langabezia % 3,40koa da eta herritik kanpo lan egiten dutenen portzentajea, berriz, % 75.

1.3.- Egoera soziolinguistikoa: biztanlegoaren hizkuntz gaitasuna (Siadeko-k 1981-2001 urteetan egindako ikerketaren arabera) Hamar lagunetik sei euskaldunak dira (%60,9). Elebidun hartzaileak, hau da, euskaraz ondo hitz egin ez arren ulertzeko gaitasuna dutenak, %14,7. Lau lagunetik bat (%24,4) erdaldun elebakarra da, hots, euskaraz batere ulertzen eta hitz egiten ez duena. Hala ere, % 28,35 dira etxean euskara erabiltzen dutenak.

1.4.- Hezkuntza-Komunitatearen ezaugarriak Ikastetxearen aurkezpena : “TALAIA HONDARRIBIKO ESKOLA� jabego publikoa duen eskola da. Beraz, irakasleria, ikasleen matrikulazioa eta finantzaketari dagokionez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenpean dago. Eskolak, maila guztietan, D hizkuntza eredua eskaintzen du. Hau da, ikasgai guztiak euskaraz ematen dira, gaztelera eta atzerriko hizkuntza izan ezik. Hezkuntza-Komunitatea: Ikastetxeko ikasleria Hondarribiko auzo ezberdinetako haurrek osatzen dute, herriko ekonomia eta kultura maila ezberdinak islatuz. Bestalde, badira Irun eta Hendaiatik etortzen diren ikasle bakar batzuk eta, azken urteotan, atzerritik etorritako haurren kopurua handituz doa. Ikasleak. Azken ikasturte honetan (2011-12) 989 ikasle ditugu, horietatik 428 Haur Hezkuntzan eta 561 Lehen Hezkuntzan. Talaia Hondarribiko Eskolako Hezkuntza Proiektua


Irakasleak 74 dira, zuzendaritza-taldea barne. Bestelako langileak: administraria; eskolazaina; zerbitzuetako 58 langile (jangelakoak, autobusekoak, garbitzaileak...); eskolaz kanpoko jardueretako monitoreak. Gurasoak. Eskolako organo ezberdinetan parte hartzen dute: Eskola Kontseiluan eta bertako Batzordeetan. Bestalde, ikasle guztien gurasoek Guraso Elkartea eta Gurasoen Asanblada osatzen dute, eta hauen bidez ikastetxeko bizitzan aktiboki parte hartzea ahalbideratzen da.

Talaia Hondarribiko Eskolako Hezkuntza Proiektua


2.- IKASTETXEAREN PRINTZIPIO ETA HELBURUAK 2. 1.- Zein da gure Eskolaren zeregina? TALAIA Eskola publikoaren zeregina heziketa euskalduna, integrala, eraikitzailea, kritikoa eta akonfesionala ematea da. Talaia eskolak: • elkarbizitzarako baloreak transmititzen ditu; • aniztasuna kontuan hartuz, guztientzat aukera berberak eskaintzen ditu; • oinarrizko helburuak bermatzeaz gain, ikasle bakoitzaren gaitasunak garatzen ditu; • haurren jakinmina suspertzen ahalegintzen da; • euskal kultura eta euskararen erabilera sustatzen ditu; • komunikazio egokiaren bidez eskola-komunitate guztiarekin elkarlanean aritzen da; • ikasleak gizarteratze egokirako prestatzen ditu, herrian eta mundu zabalean murgiltzeko aukera izan dezaten; • heziketa osasuntsuaren oinarriak bultzatzen ditu; • eta orotariko beharrei, baikortasun giroan, irtenbide egokiak ematen saiatzen da ikasleekin eta haien familiekin bat eginez.

2.2.- Zein da gure Eskolaren etorkizuna? Talaia eskolak hurrengo bost urteetan honelakoa izatera iritsi nahi du: Ondorengo balore eta jarrerak sustatuko dituena: a) b) c) d) e) f) g) h)

Elkarrenganako errespetua, iritzi guztiak kontuan hartuz. Ikasleen autoestima eta ikasteko grina. Autonomia eta ardura, erronka berriei aurre egiteko. Afektibitatea, ikas-prozesua gustura bizitzeko eta norberak duen onena emateko. Eskubideen berdintasuna: sexu diskriminaziorik gabekoa. Jatorri, ahalmen eta maila sozial ezberdinak errespetatuko dituena. Elkarlana. Solidaritatea. Ingurugiroarekiko errespetua.

Denon partaidetza eta elkarlanarekin osatuko den Eskola (ikasleak, dozenteak, ez dozenteak eta gurasoak ), partaide guztien arteko komunikazio zuzen eta egoki batean. Honako hezkuntza eskainiko duen Eskola: INKLUSIBOA eta gizarteak dituen aldaketa eta beharrei EGOKITZEN dakiena; ikasle bakoitzaren BEHAR eta EZAUGARRIETAN oinarrituz ANIZTASUNA kontuan hartuko duena.

Talaia Hondarribiko Eskolako Hezkuntza Proiektua


Haurrak OSOTASUNEAN heziko dituena, garapen AFEKTIBOA, PSIKOSOZIALA eta KOGNITIBOA bermatuz. Ikas-irakas prozesu AKTIBOA lehenetsiko duena. Eskola euskalduna: Euskal kultura eta euskara bultzatuko dituena eta beste hizkuntza, kultura eta pentsakerei irekia dagoena. Komunikazio-hizkuntza euskara izango duena eskola komunitatea osatzen duten partaide guztien artean (ikasleak, dozenteak, ez dozenteak eta gurasoak). Baita eskola eta beste erakundeen artean ere. Herriarekin eta inguruarekin harremana izango duena; jarduerak bultzatuz eta antolatzen direnetan parte hartuz. Irakasleen etengabeko prestakuntza jorratuko duena: Metodologia eta baliabide berriak ikasleen aniztasunari malgutasunez egokitzeko. Gizartearen beharrei erantzuteko. Etapa-zikloen KOORDINAKETA bermatuko duena. Eskolako PARTAIDE guztiek (ikasleak, dozenteak, ez dozenteak eta gurasoak) GATAZKAK bideratzeko OINARRIZKO JOKABIDE eta ESTRATEGIA BATERATUAK erabiltzea ahalbidetuko duena.

2.3.- Zer egingo dugu hori lortzeko? Honako ekintza hauek: 1. Gurasoekin elkarlana hobetzeko tresnak sortu. 2. Eskolan euskararen erabilera areagotzeko estrategiak zehaztu. 3. Tutoretzaren helburuak eta saioak finkatu, zikloen arteko koordinazioa bermatuz. 4. Elkarbizitza-plana egin. 5. Metodologiak berrikusi, esperientzia baliagarrien partekatzea ahalbidetuz. 6. Eskolako kolektibo guztientzat harrera-plana burutu. 7. Etorkinentzako harrera-plana eta hizkuntza eskuratzeko estrategiak landu. 8. Eskola-komunitateko estrategiak zehaztu.

talde

guztien

artean

komunikazioa

Talaia Hondarribiko Eskolako Hezkuntza Proiektua

hobetzeko


9. Eskolako etengabeko prestakuntza-plana langile guztiei zabaldu eta aniztasunaren trataerari lehentasuna eman. 10. Herriko ezaugarriak nahiz jardueretan islatzeko.

gizartearen

norabidea

aztertu,

eguneroko

11. Eskolaren antolaketa berraztertu hobekuntza proposamenak egiteko.

Talaia Hondarribiko Eskolako Hezkuntza Proiektua


3.- Ikastetxeko zerbitzuak 3.1.- Jantokia Talaia Hondarribiko eskolak dituen hiru eraikinetan, jantoki zerbitzua eskaintzen da. Janaria bertan prestatzen da eta kudeaketa zuzena da, hau da, Hezkuntza sailak kontratu bat egiten du enpresa batekin (Auzo Lagun enpresa, kasu honetan) eta hau arduratzen da eskola janariz hornitzeaz eta behar diren begiraleak kontratatzeaz. • • •

Satarkan (160 ikasleentzako lekua txanda batean). Janaria bertan prestatzen da. Biterin (150 ikasleentzako lekua bi txandatan). Janaria bertan prestatzen da. Bordarin (150 ikasleentzako lekua bi txandatan). Janaria bertan prestatzen da.

3.2.- Garraioa Garraio zerbitzuaz baliatzeko eskubidea, soilik, eskola eraikinetik 2 km baino urrutiago bizi direnek dute. Zerbitzua doan ematen da. Autobus bakoitzak, txoferraz gain, arduradun bat dauka, eta garraioaren ibilbidearengatik, ikasleak sarrera-ordua baino lehenago iristen badira eskolara, “Jolaslekuko Zaintzaile” izeneko arduradun batekin gelditzen dira. Delegaritzak eskaintzen duen zerbitzu honez gain, guraso elkarteak premia duten ikasleentzat ordaindutako zerbitzua antolatu du. Zerbitzu honek era baditu bere begiraleak, bai patio bai autobusekoak.

3.3.- Eskola-kirola Eskola-Kirolaren helburua da nahi duten ikasle guztiek izatea kirol ezberdinak praktikatzeko aukera. Eskola-kirola 3. mailatik aurrerako ikasleek egin dezakete, urtean hiru kirola eginez, hiru hileko bat. Hauek dira azkeneko urteetan egin direnak: • Saskibaloia. • Futbola. • Eskubaloia Osatzen den talde bakoitzak (2011-2012an, 20 talde) bere entrenatzailea du eta horien guztien lana antolatzeko ardura Eskola-Kiroleko koordinatzailearen esku dago. Talde bakoitzak, astean, bi entrenamendu izan ohi ditu; larunbata goizetan,

Kirol hauetaz gain, bada Atletismoa egiteko aukera ere. Astean hiru egunetan izaten dira saioak Hondartza Kiroldegian eta ikasle bakoitzak 3 egun horietatik bi aukeratu behar ditu. Talaia Hondarribiko Eskolako Hezkuntza Proiektua


berriz, partidak. Talde guztiek Bordarin entrenatzeko lekurik ez dutenez, herriko beste instalazio batzuk ere erabiltzen dituzte: • Biteriko jolastokia • Talaia Institutua • Hondartza kiroldegia Gurasoek, hilero, kuota bat ordaindu behar dute.

3.4.- Eskolaz kanpoko ekintzak Asteazken arratsaldetan klaserik ez dagoenez, eskolaz kanpoko ekintzak guraso elkarteak antolatzen ditu. Gaur egun, honako hauek eskaintzen dira: • • • • • • • • • •

Erritmoa (ordu beteko saioa) Dantza (ordu beteko saioa) Panderoa (ordu beteko saioa) Judoa (2 orduko saioa) Marrazketa (2 orduko saioa) Margoketa (2 orduko saioa) Funky (ordu beteko saioa) Bertsolaritza (ordu beteko saioa) Esku-pilota (2 orduko saioa) Mahai tenisa (2 orduko saioa)

Ekintza guztiak eskolako eraikinean burutzen dira esku-pilota izan ezik; hau, Jostaldi pilotalekuan egiten da. Ekintza borondatezkoa denez, hilero kuota bat ordaintzen da. Kostua ezberdina da ekintza ordu batekoa edo bikoa bada. Hau dena antolatzeko eta aurrera eramateko, koordinatzaile bat dago.

Talaia Hondarribiko Eskolako Hezkuntza Proiektua


4.- ANTOLAMENDUAREN EGITURA 4.1- ORGANIGRAMA Klaustroa

Administraria

Batzorde Pedagogikoa

Eskola zerbitzuko Batzordeak

Zuzendaritza Taldea Zuzendaria HH Ikasketa burua

LH Ikasketa burua

Idazkaria

2 3 urteko koordinatzailea

4 5 urteko koordinatzaile

1.zikloko koordinatzailea

2.zikloko koordinatzailea

3.zikloko koordinatzaile

11 tutore

10 tutore

10 tutore

9 tutore

8 tutore

HH-ko Espezialistak:

Ingelera, 1 Musika 0.5 Euskara errefortzua, 2

LH-ko Espezialistak:

Eskola zerbitzuak eta Batzordeak

Kirola • Z. T. • Kirola arduradunak • 3 guraso

Euskara • Z. T. • 3 irakasle • 3 guraso

Eskola zerbitzuak

LH-ko Koordinaketa bilera *

Musika 1.5 Gorputz Hezkuntza 3 Ingelera 4

Jangela Garraioa

Autobuseko 2 arduradun

Laguntza Taldea

Aholkularia

H H_ko laguntza, 0’5 pertsona

Hezkuntza bereziko hezitzaileak 3

L H-ko Laguntza 3,5 pertsona

Talaia Hondarribiko Eskolako Hezkuntza Proiektua

Elkarbizitza EA21 • Z. T. • Z.T. • 5 irakasle • 2 irakasle • 5 guraso • 3 guraso • 8 ikasle

HH-ko Jangelako arduraduna

4 Sukaldari

LH-ko Jangelako arduraduna

5 sukaldari

20 begirale

14 begirale

Eskolaz kanpoko ekintzak

Mantenamendua

3 arduradun

Hiru eraikuntzarako mantenuko udaleko langile bat.


4.2.- IKASTETXEKO ORGANOAK Barne Arautegian konpetentziak.

zehazten

dira ikastetxeko organoen betebeharrak eta

5.2.1.- ESKOLA KONTSEILUA (ORDEZKARITZA ORGANO GORENA) Ordezkaritza Organo Gorena (OOG) edo Eskola Kontseilua da eskola-elkarteko kideen partaidetza-organoa Euskal Eskola Publikoko ikastetxeen gobernuan. Berari dagokio eskola-bizitzarako funtsezkoak diren erabakiak hartzea, eta ikastetxearen jardueraren azken erantzulea da, ikastetxearen autonomia esparruan. Bere funtzioak honako hauek dira: • Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua eta arautegia zehaztea eta onartzea. • Prestakuntza-ekintzen, eskolaz kanpoko aktibitateen eta jarduera osagarrien programa garatzea (Urteko Plana). • Zuzendariaren hautaketan parte hartzea eta beste kargu batzuk izendatzea. • Ikasleen sarrerari buruzko erabakietan parte hartzea. • Gatazkei irtenbideak ematea. • Beste ikastetxe batzuekin kultura eta hezkuntza harremanak ezartzea. • Eskolako aurrekontuak eta gastuen likidazioa onartzea. • Egutegia onartzea. • Eskolako instalazioak zaintzea eta berritzea. Eta, orokorrean, ikastetxeko jarduerak eta funtzionamendu ona gainbegiratzea. Ikastetxeko Eskola Kontseilua kide hauek osatuko dute: • Zuzendaria, Organoko lehendakaria izango dena • Ikasketa-buruak • Idazkaria (botorik ez duena) • Irakasleen 11 ordezkari • Gurasoen 15 ordezkari • Administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren ordezkari bat • Udaleko ordezkari bat Bi urtetik behin OOG edo Eskola Kontseiluaren kideen erdia hautatzen da, eta hautaketa lau urtetarako izaten da. ESKOLA KONTSEILUKO BATZORDEAK: • •

a.-Batzorde Iraunkorra b.-Ekonomia-Batzordea

a.-Batzorde Iraunkorra Zuzendaria izango da Batzorde Iraunkorraren burua, eta partaideak hauek: • Ikasketa-buruak • Irakasle bat (Eskola Kontseiluko kidea) Talaia Hondarribiko Eskolako Hezkuntza Proiektua


• 4 guraso (Eskola Kontseilukoak) • Idazkaria (botorik ez duena) • Udaleko ordezkaria Batzorde Iraunkorrak premiazko egoeretan izango du erabakitzeko ahalmena eta hilean behin gutxienez bilduko da. OOGaren funtzioak eta eginkizunak beteko ditu. b.-Ekonomia-Batzordea Ekonomia-Batzordearen burua zuzendaria izango da. Partaideak, berriz, hauek: • Irakasle bat (OOGkoa) • OOG-ko 2 guraso • Administratzailea • Idazkaria Ekonomia-Batzordea, gutxienez, urtean bitan bilduko da. Bere funtzioak honako hauek izango dira: • Aurrekontuen eta gastuen likidazioaren proposamena zehaztea. • Ikastetxearen ekonomi kudeaketaren jarraipena egitea eta instalazio nahiz ekipamenduekin zerikusia duten gaiak bideratzea.

4.2.2.- ZUZENDARITZA-TALDEA Ikastetxeko zuzendaritza-funtzioak betetzen ditu. Taldeko partaideak dira: • Zuzendaria: kudeaketa, zuzendaritza eta ikastetxeko orokorraren arduraduna. • Ikasketa-burua:k pedagogia alorreko arduraduna. • Idazkaria: Administrazio arloaren arduraduna.

koordinazio

Partaide guztien arteko talde-lanaren alde egingo du apustu, zuzendaritza koherente, koordinatu eta eraginkorra izateko.

4.2.3.- KLAUSTROA Ikastetxeko irakasle guztiak partaide diren organoa da. Zuzendaria izango da buru. Klaustroak prestatu eta gauzatzen ditu irakaskuntza mailako jarduerak.

4.2.4.- GURASO-ELKARTEA Talaia Eskolako ikasle guztien gurasoen Elkartea da. Elkartearen helburuak honako hauek dira: •

Eskolako eguneroko bizitzan gurasoen presentzia bermatzea, Euskal Eskola Publikoaren Legeak arautzen dituen organoetan parte hartuz.

Talaia Hondarribiko Eskolako Hezkuntza Proiektua


Eskolako talde profesional eta gurasoen arteko koordinazioa bultzatzea eta areagotzea.

4.2.5.- GURASOEN ASANBLADA Kideak: guraso edo tutore legal guztiek osatzen dute. Funtzioak: • • • • • • • •

Eskola Kontseiluan ordezkari izango diren gurasoen hautaketa eta izendatzea egitea. Gurasoen partehartzea bultzatzea. Ordezkariei informazioa eta gestioaren berri eman dezaten eskatzea. Gurasoek ordezkaritza duten organoetan nahiak eta iritziak azaltzea. Barne araudiaren moldaketa edo aldaketarako proposamenak egitea. Eskolaz kanpoko jardueraz eta jarduera osagarriez Batzorde Iraunkorrari proposamenak egitea. Komunikaziorako beharrezko diren bideak ezartzea. Elkarte beraren estatutu, helburu, irizpide orokor, kuota, eta abarren inguruan erabakiak hartzea.

4.2.6.- BESTE BATZORDE BATZUK 4.2.6.1.- Elkarbizitza Behatokia Ikasketa burua izango da Elkarbizitza Batzordearen burua. Partaideak hauek izango dira: • • • • •

Zuzendaritza Taldea Aholkularia edo laguntza taldeko irakasle bat 2 irakasle (Lehen Hezkuntzako bat eta Haur Hezkuntzako bat) 5 guraso 3 irakasle

Batzorde honen funtziorik nagusiena da Elkarbizitza-plana kudeatzea.

4.2.6.2.- EA21 honako partaide hauek izango ditu: • • • •

Zuzendaritza Taldea 2 irakasle (Lehen Hezkuntzako bat eta Haur Hezkuntzako bat) 3 guraso 3. zikloko 8 ikasle

Funtzioak: Talaia Hondarribiko Eskolako Hezkuntza Proiektua


Eskola agenda 21 proiektua aurrera eramatea.

4.2.6.3.- Euskara batzordeak honako partaide hauek izango ditu: • • •

Zuzendaritza Taldea 3 irakasle 3 guraso

Funtzioak: •

Euskararen erabilpena eskolako ingurunean sustatzea.

4.2.6.4.- Kirola batzordeak honako partaide hauek izango ditu: • • •

Zuzendaritza Taldea Kirola arduradunak 3 guraso

Funtzioak: •

Eskola agenda 21 proiektua aurrera eramatea.

5.- EBALUAKETA ETA ALDAKETA Hezkuntza Proiektuaren ebaluaketa Eskola Kontseiluari dagokio, beti egokitzapena eta hobekuntza bilatzen, proiektu honen eraginkortasuna lortzeko. Ebaluaketa honetan eskola-komunitatearen sektore guztietatik datozen ekarpen guztiak kontuan hartuko dira. Sektore hauek edozein momentutan IHPri buruzko proposamenak egin ahal izango dituzte. Aldaketak baldin badira, sektore desberdinetan eta gobernuorganoetan eztabaidatuko dira, gero Eskola Kontseiluak onar ditzan. Ikastetxeko memoria egitean IHPren garapena eta betetze maila aztertuko da.

Talaia Hondarribiko Eskolako Hezkuntza Proiektua


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.