udal aldizkaria
Skate park bat egiteko parte-hartze prozesua martxan jarriko du Udalak datorren astean Hiru saiotan, nolako skate parka egingo den eta gunearen dinamizazioa zehaztuko dira Herrian skate park bat egiteko, hiru saio izango dituen parte-hartze prozesua abian jarriko da datorren asteartean (hilaren 10ean). Gaztetxoek egindako eskaera batetik abiatu da Udala skate parkaren inguruko lanketa egiteko. Gaztetxoekin beraiekin gauzatuko du parte-hartze prozesua, baina interesa duen edozein herritarrek ere partu hartu dezake. Saioen dinamizatzailea Igor Eskudero izango da, bmx-kirolaria eta skatearen mundua ongi ezagutzen duena. Saioetan, Gazteria eta Kiroleko teknikariak eta zinegotziak eta, udal arkitektoak ere parte hartuko dute. 60.000 €ko inbertsioa aurten Saioak gaztetxoentzako dinamikoak izateko moduan planteatu ditu Udalak. Hiru asteartetan izango dira, 18:30ean, Elorsoro kiroldegiko bilera gelan.
EGUTEGIA eta SAIOEN EGITURAKETA: Martxoak 10, asteartea: Udalak egitasmoa eta helburuak aurkeztuko ditu. Kokaguneaz hitz egingo da. Skate park moten gaineko lanketa egingo da: “nolako skate parka nahi dugu Oiartzunen?” galdera erantzuteko. Martxoak 17, asteartea: Skate park mota aukeratuko da. Skate parkaren diseinu proposamenak egingo dira. Martxoak 24, asteartea: Proposatutako diseinuen kostua dirutan kontabilizatua eramango dute Udal teknikariek. Horren arabera, gauzatu daitekeena erabakiko da. Skate parkaren dinamizaziorako proposamanek jasoko dira. Skate parkaren erabilera neurtzeko indizeak markatuko dira. Dinamizazioak eta markatutako indizeek funtzionatzen badute, Oiartzungo Udalak datozen urteetan skate park eremua handitzen eta hobetzen jarraitzeko prestutasuna du.
2015eko MARTXOA • 117. ZENBAKIA
Beloaga balorean jartzeko, hitzarmena
Udalak (Aiora Perez de San Romanek ordezkatua), Beloaga Bizirik Elkarteak (Joxe Etxezurietak ordezkatua) eta Aranzadi Zientzia Elkarteak (Juantxo Agirrek ordezkatua) Beloagako gaztelua balorean jartzeko eta biziberritzeko hitzarmena sinatu dute.
Aholku Kontseiluari, esker onez
Hirigintzako Aholku Kontseiluak Hirigintzako Plan Orokorraren gaiaren inguruan azkeneko batzarra egin berri du. Udalak azken bi legegintzaldietan kontseilu honetan borondatez parte hartu duten herritarrei egindako lanagatik eskerrak eman zizkien. Luntx ttiki batekin bukatu zen saio berezi hori.
Skate parka bera egitea (Gazteria eta Kirola sailak 60.000 € bideratuko ditu aurten azpiegitura honetara) bezain garrantzitsua da Udalarentzako gazteen parte-hartzea sustatzea eta herrriko gazteak kultura honetan trebatzea.
Izokinak agertu dira Altzibarren, Oiartzun ibaian Azken urteetan erreken biziberritzean egindako lanen emaitza da Gipuzkoako Foru Aldundiak Oiartzun ibaian egindako azken laginketan, Altzibar auzoan, bost arrain-espezie identifikatu dituzte, tartean gure ibaietatik erabat desagertua zegoen izokin basatiaren zenbait ale.
Oiartzunen, ibaiko uraren kalitatea hobetzeko egin diren saneamendu lanak oso garrantzitsuak izan dira. Ia ibai guztiko saneamendu lanak bukatuta daude; Lintzirin arroko gune batzuk baino ez dira falta.
Torri Gukin, erretiratuekin batera
Torri Gukin, erretiratuentzako aisialdi programa martxan hasi da Arraguan, bederatzi parte-hartzailarekin: museoetara bisitak, mahai-jolasak, kantu saioak... egin dituzte dagoeneko. Aldeguna Elkartean biltzen dira astean behin.
Azken urteetan ibaien berreskurapenean eman diren urratsak (presak kentzea, uraren kalitatea hobetzeko saneamendu proiektuak...) positiboak izan direla baieztatzen du ekosistemaren aldetik erabat garrantzitsua den albiste honek. Izan ere, arrain-espezie hauek gure ibaietatik desagertu baziren, gizakiok gure eguneroko jardunarekin (etxekoa zein industriala) eragin ditugun aldaketa eta kalteengatik izan da.
Erraldoiak dantzarazten ikasteko tailerra, bihar
Eskalada Eskola martxan 17 ikaslerekin
Ibilgailuen tasa ordaintzeko epea irekita
KZgunea irekita dago berriz Madalensoron
Herriko lau erraldoiak xanistebanetan eta auzoetako festetan dantzarazteko taldea osatu dute herritar batzuek, borondatez. Hauek, zein gaian interesa duen beste edozein, erraldoien munduan trebatzeko ikastaroa izango da bihar (hilak 7) 11:00etan, Doneztebe plazan (eguraldi txarra eginez gero, Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan izango da ikastaroa). Donostiako Irrintzi konpartsako kideak izango dira oinarrizko ikastaroa emango dutenak. Honez gain, Udalaren lau erraldoiak zaharberritu dira.
17 ikaslerekin jarri da martxan Eskalada Eskola. Martxel Bereau eskalatzaile eta gorputz hezkuntzako irakaslearen gidaritzapean hasi dira eskaladan trebatzen gaztetxo hauek, bi taldetan banatuta. Astean bi egunetan elkartzen dira 10 eta 16 urte arteko haur eta gaztetxoak, eskaladako oinarrizko kontzeptuak ezagutzeko eta barneratzeko. Eskalada Eskola martxan jartzeaz gain, Elorsoro kiroldegiko rokodromoaren mantenu lanak eta hobekuntzak ere egitea aurreikusten da, Bereau bera arduradun dela.
Ibilgailuen (autoak eta motorrak) tasa ordaintzeko epea irekita dago. Ia bi hilabeteko denbora tartea izango dute herritarrek udalarekiko betebehar ekonomiko hau betetzeko: datorren apirilaren 30a arte, hain zuzen ere. Udaletxeko kontu-hartzailetzak jakinarazi duenez, ordainketak helbideratuak dituzten herritarrei apirilaren 1ean kobratuko zaie dagokien kopurua horretarako erraztu duten kontu korrontetik. Urtean behin ordaintzen den zerga da ibilgailuengatik jabeek Udalari ordaintzen den hau.
KZgunearen Madalensoroko egoitza berriz irekita dago, azken hilabeteetan berrikuntza eta segurtasuna hobetzeko lanengatik itxita egon ondoren. Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen zerbitzuak ordenagailuak, Interneterako sarbidea eta teknologi berrietan formazioa eskaintzen ditu; denak, dohainik. Honez gain, bilera gela bat ere badute herriko elkarteentzako erabilgarri, formakuntza saioak edota bilerak egiteko. Informazio gehiago lortzeko Madalensorora jo edo 943 02 36 70 telefonora deitu daiteke.
!
aski prexk aldizkaria
MIKEL ANTERO: “Oso zaila egiten zait esperientzia berriei ezetz esatea” Mikel Anterori Aski Prexko!-rako elkarrizketa hau egiteko proposamena luzatu genionean zera esan zuen: “Itzalpean nabil eta ez nuen uste inor nitaz gogoratzen zenik!”. Itzalpe hitza erabili duen arren bere jarduna definitzeko, mila proiektutan dabil buru-belarri Antero. Fermin Muguruzaren azken proiektua, Black is Beltza, komiki eta animazio bihurtu duzu. Nola izan duzu egitasmo honetan parte hartzeko aukera? Sekulako aukera izan da eta zoragarri pasatu dut Ferminekin lanean. Fermin eta biok duela urtebete-edo ezagutu genuen elkar, Tania De Sousaren proiektua produzitzen hasi zenean. Taniak ni aukeratu ninduen diskoaren irudia eratzeko eta oso erraza izan zen Muguruzarekin lan egitea. Beranduago, nire musika taldearekin (Correos) kolaboratzeko eskatu genion 2014ko Sonoramarako. Donostiatik Burgosera biok autoan gindoazela BisB-ren proiektua azaldu zidan eta parte hartzeko eskatu. Eta nik baiezkoa eman nion, nola ez. Aitatasunaren ajeak ere komiki bihurtzen dituzu. Aita izatea eramangarriagoa bihurtzen zaizu honela? Nire lehendabiziko komikia Haurtzaro Ikastolako Txinpart aldizkarian egin nuen. Harrezkero, beti izan dut komikiaren mundua nire inguruan (komiki denda bat ere ireki nuen, Sputnik comics, Donostian) eta gertakariak bultzatuta eta eskua ez galtzeko premisarekin, komiki digital bat osatzera bultzatu nuen nire burua.
(Diario de un padre novato du izena eta facebooken jarraitu daiteke).
Askok oraindik gogoan izango dute ETB1eko Hasiberriak telesaileko Jokin hura. Zuk nola gogoratzen duzu garai hura? Kar-kar-kar! Ba egia esan, oso-oso positiboa. Gaur egun nire alboan dagoen jende asko ezagutu nuen, ikus-entzutekoen lanbidean hortik sartu nintzen; horri esker antzerkia egin dut urtetan zehar; benetazko lanbidea ikasi nuen barrutik; Pausoka produktoran errealizadore aritu nintzen Vaya Semanita-n; Goenkale-n aktore… Eta guztia Hasiberriak telesailak hasi zuen. Beraz, guztiz eskertuta nago. Anitzele programan ere aritu zinen. Berriz ere prest egongo zinateke horrelako zerbait egiteko? Oso zaila egiten zait esperientzia berriei ezetz
esatea. Hain justu, garai hartan Vaya Semanita-n nenbilen lanean. Euskitzek luzatu zidan gonbidapena. Ez nuen inoiz kazetari/musikari/aurkezle rol hori jokatu, gainera zuzenekoan! Egunez errealizadore nintzen eta gauean Anitzele grabatzen genuen. Oso estresantea izan zen, baina sekulako esperientzia. Oso gustura errepikatuko nuke, dudarik gabe!
Klixk! Gure Esku Dago Oiartzun josten hasi da
Gure Esku Dagok dinamika berriaren aurkezpena egin du herrian, ekainaren 21ean Donostian egingo den nazio mailako ekimenerako motorrak berotzen hasteko. Kultura, kirola, politika, hezkuntza eta soziolagia arloetako herritar laguntzarekin aurkeztu zuten jostunen ekimena izango dena.
Zure ibilbidea, bizitza, musikari estu lotuta dago. Eta ez bakarrik Muguruzarekin egindako kolaborazioarengatik edota Anitzele-n gonbidatuen bizitza musikatu izanagatik. Ibargain Musika Eskolako orkestra hartako garaiak gogoratzen dituzu? Argi eduki behar dira bakoitzaren sustraiak, oraindik gogoan dut nola joaten nintzen Ibargainera Mitxel (Muñoz) maisuarekin gitarra klaseak hartzera, edo Gorka Urrarekin, edo nire lehen taldearekin ensaiatzera: Eberlau! (Garikoitz Arabolaza eta Iñigo Segobiarekin; denak oiartzuarrak). Gogoan dut Hasiberriak-eko kastingak hasi zirenean nola etorri ziren gure entsegu bat grabatzera, a ze oroitzapenak!! Gurutzeko baserrian!! Itzela!
Martxoaren 8rako, dena prest
Martxoaren 8aren harira herriko mugimendu feministak antolatutako ekimenen baitan, erakusketa eta Lilatoia dagoeneko pasatu dira, baina asteburu honetarako egitarau interesgarria prestatu dute: gaur Kurdistango emakumeei buruzko hitzaldia izango da; bihar Artistak plazara! ekimena eta igandean, Feministak plazara! eta feministen bazkaria Girizia Elkartean.
Correos taldea ere bada zure kurrikulumeko parte garrantzitsu. Mikel Antero musika gabe biziko litzateke? Guztiz ezinezkoa izango litzateke hori… 14 urterekin lapurtu nion anaiari bere gitarra klasikoa eta hortik aurrera beti izan dut alboan. Donostiako taberna guztietan egin ditut akustikoak urtetan zehar; bakarrik eta lagunekin. Sekulako zortea izan dut Correos taldea ezagututa. Badira jada hiru urte elkarrekin gabiltzala eta Espainiako estatu guztian ibili gara jotzen; beste esperientzi ahaztezin bat, dudarik gabe. Artista multidisziplinarra zarela ezin da ukatu. Artetik bizitzeko aukera bakarra delako, akaso? Egia esan, sekulako arazoak izaten ditut “zertan lan egiten dudan” galdetzen didatenean erantzuten. Baina bai, egia esan, zaila da lanbide honetan gauza bat bakarrik eginez bizitzea. Orain arte sekulako zortea izan dut eta gustatzen zaidana egitetik bizi izan naiz, eta hori oso zaila da. Gaur egun, nire produktora txikian nabil (Maikstudio), Kunsthal eskolan marrazketa eta animazio klaseak ematen ditut, eta kamara atzean erlaxatuago lan egiten dut. Baina dudarik gabe nire ttikiak (Abbey du izena) ematen dit lan gehien, eta poz handiena. Aita izatearen lanbideak izan beharko luke nire kurrikulumean atalik garrantzitsuena.
EHE, koloretsu euskararen alde
Espainiako Gobernuko ordezkari den Carlos Urquijok hizkuntzapolitika aurrerakoiak garatzen dituzten udalerrien kontra hartu duen bidea kontuan hartuta, herriko EHEk protesta koloretsua egin zuen, Kontseiluak eta UEMAk Donostian deitutako manifestazioaren aurretik.
TELEFONO BALIAGARRIAK: - Udaleko informazio bulegoa: 943 49 01 42 - Udaltzaingoa: 943 49 33 11 - Atez ateko Informazio Bulegoa: 900 49 11 11 - Udal Etxebizitza Bulegoa: 943 49 10 00 - Taxia eta taxibusa: 943 49 14 74 - Iparbus: 943 49 18 01 - Xorrola: 900 13 51 35 - Eusko Trenbideak: 902 543 210 - Elorsoro udal kiroldegia:943 49 25 52 - Manuel Lekuona udal biblioteka: 943 49 38 64 - Osasun Zentrua: 943 00 65 05 - Elizalde Herri Eskola: 943 49 01 93 - Haurtzaro Ikastola: 943 49 16 59 - Oiartzun Irratia: 943 49 37 11 - Helduen Heziketa Iraunkorra-EPA: 943 49 00 48 - Bidez Bide/Bidelagun programak: 690 769 466
GUARDIAKO FARMAZIA: Martxoaren 6tik 12ra
Egunez: Gorostiaga • Lartzabal etxadia, z/g • 943 49 43 48 Gauez: Querejeta • Pablo Iglesias, 7 (Errenteria) • 943 34 45 18