128 aski prexko

Page 1

udal aldizkaria

Xanistebanak, herriko festak iruditan

Hilaren 15ean Jai Batzordea aurten azkenekoz elkartuko da balorazioa egiteko Iraila xamurrago hasteko, xanistebanetan bildutako irudiak ekarri nahi izan ditugu orrialde honetara. Datorren asteartean (hilak 15, Manuel Lekuona bibliotekan 19tan), elkartuko da Jai Batzordea herriko festen balorazioa egiteko. Ongi eginak baloratu eta hobetzeko dagoena datorren urterako kontuan hartzea da bileraren helburu nagusia. Antolatzaileei bertan parte hartzea garrantzitsua dela jakinarazi die Kultura sailak.

2015eko IRAILA • 128. ZENBAKIA

Euskara ikasleentzako laguntzak

Udalak aurten ere euskara ikasle oiartzuarrei laguntza emango die. Honela, ikasturte hasieran matrikularen erdia ordainduko die, eta ikasturte bukaeran, baldintzak betetzen dituztenei %70a arte finantzatuko die ikasturtea. Hori dela eta, herriko Intxixu AEK euskaltegiarekin batera matrikulazio kanpaina aurkeztu du Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziak.

Udala, Emakumeen Mundu Martxarekin

Oiartzungo Udaleko zinegotzi eta langileek martxoaren 8an Kurdistandik abiatu zen Emakumeen Mundu Martxaren aldarrikapenarekin bat egin dute, gizarte kapitalista heteropatriarkalaren aurrean alternatibak eraikitzearen alde. Emakumeen Mundu Martxa Portugalen bukatuko da urriaren 17an. Datorren astean, Euskal Herria gurutzatuko du eta ekintzak izango dira gure herrian ere, mugimendu feministak antolatuta.

Kuadrillategin izena emateko epea, irekita

Bide Berdeen Eguna izango da hilaren 20an

Txinalka antzerki taldean izen-ematearen bukaera

Udako igerilekuak gaur itxiko ditu ateak

Kuadrillategi egitasmoan izena emateko epea irekita dute DBH 1. eta 2. mailako ikasle diren gaztetxo oiartzuarrek. Ikastetxeetan hartu eta entregatu behar dituzte izen-emate orriak. Aisialdian euskararen erabilera indartzeko egitasmoa da Kuadrillategi, TturTtur Euskaltzaleon Bilguneak dinamizatzen duena, gaztetxoen euren proposamenak aintzat hartuta. Hilaren 25ean hasiko dira saioak. Aurten, gainera, biltzeko tokia aldatuko dute kuadrillategitarrek: Iturriozko Dorretxetik Landetxe plazara mugituko dira.

Arditurriko Bide Berdearen Eguna izango da datorren igandean, hilaren 20an. Bidegorria eta Arditurri ezagutzera ematea da egun honen helburua. Goizeko 10:00etan abiatuko da Doneztebe plazatik bizikleta segizioa Arditurrira. Aurten, orduerdi lehenago Errenteria, Donostia, Lezo eta Pasai Antxotik ere izango dira abiatzeko hitzorduak. Goizean zehar haur jolasak eta segway zirkuituak izango dira Arditurrin bertan, baita meatzuloak prezio murriztuan bisitatzeko aukera ere (11:00etatik 14:00etara).

Txinalka, herriko helduen antzerki taldean izena emateko azkeneko eguna izango da gaur (hilak 11). Urritik aurrera, astean egun batez bi orduko saioa jasoko dute antzerkizaleek, Edurne Agirrezabala aktorearen gidaritzapean (astelehenetan izango dira saioak, 19etatik 21etara). Izenemate orriak Elorsoro kiroldegian edota udaletxean entregatu behar dira. Oiartzuarrek 60 euroko kuota ordaindu beharko dute eta kanpokoek, 80 eurokoa. Eskolak Karaez kaleko lokalean izango dira.

Udako igerilekuaren denboraldia bukaerara heltzen ari da eta horregatik, gaur puzgarriak eta txokolatada izango dira, urteroko moduan. Jolasak 16:00etatik aurrera hasiko dira eta 18:00etan, aldiz, txokolatada izango da. Igerilekua igandean (hilak 13) itxiko da (11:00etatik 20:00etara egongo da irekita), datorren urteko uda arte. Denboraldiaren balantze erabatekoa oraindik egin gabe badago ere, uda ona izan dela esan daiteke, egun eguzkitsu franko izan baitira uztailean eta abuztuan.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.