udal aldizkaria
Landetxeko udal lokala, gazteen egitasmoen lekuko Kuadrillategi eta gazte asanbladaren proiektua garatuko dira bertan Landetxeko udal lokala gazteria arloan herrian dauden bi eskariri erantzuna emateko bideratuko du Udalak aurrerantzean.
Honez gain, herriko eragileek gaztetxean dauden bilera gelak erabiltzeko aukera izango dute, eskaera eginda.
Batetik, gazte talde bat gaztetxea eta gazte asanblada pizteko proiektua prestatzen ari da, eta dagoeneko Udalarekin harremanetan jarri dira. Momentu honetan euren funtzionamendua nolakoa izango den erabakitzen ari dira gazteak.
Egokitzapen lanak egin dira Landetxeko lokala baldintza egokietan ireki eta erabili ahal izateko lanak eta inbertsioak egin ditu Udalak.
Bestetik, Euskara sailetik, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin elkarlanean, gaztetxoen hizkuntz ohituretan eragiteko gauzatzen den Kuadrillategi egitasmoa ere bertan txertatuko da.
2015eko URRIA • 130. ZENBAKIA
Ate irekiak Abaraxka ludotekan
Abaraxka ludotekan ate irekiak egin dituzte azkeneko bi asteetan, LHko haurrek eta euren gurasoek tokia ezagutu dezaten. Ume asko hurbildu dira tokia ezagutzera. Nekane Martiarena, Garazi Aldaraborda eta Edurne Moreno hezitzaileak arduratuko dira ludotekaz.
Lokala txukuntzeko, besteak beste, arotz lanak, komunak konpondu, margoketa lanak, aireztapena hobetu... dira.
Kuadrillategi, dorretxetik Landetxera Azken urteetan Iturriozko dorretxean elkartu dira DBH 1. eta 2. mailako gaztetxoak eta haien hezitzaileak. Dorretxeak, baina, ez ditu irisgarritasun baldintzak betetzen eta horregatik, Udalak tokia birpentsatu behar izan du. Landetxeko lokalak, berriz, betetzen ditu baldintza horiek.
Erreka garbitu dute Elizaldeko ikasleek
Elizalde Herri Eskolako LH 6. mailako ikasleek Oiartzun errekaren zati bat -Altzibartik Ergoiengo Goikoetxe bitartekoa- garbitu dute. Errekatik atera zuten zikinkeria garbigunera eramateaz udaletxeko brigada arduratu da.
Honela, ostiraletan 17:00etatik 21:30era Kuadrillategi egitasmoa gauzatuko da bertan, gaurtik Euskara eta Gazteria arloko udal arduradunak, Kuadrillategiko hezitzaileekin Landetxeko lokalaren aurrean. hasita.
TELP ikastaroan 11 lagunek parte hartuko dute Herriko elkarteetako kideei euskaraz eroso aritzeko tresnak ematea izango da EMUNek gidatuko duen ikastaroaren helburua TELP ikastaroa egingo dute herriko elkarteetan dabiltzan 11 lagunek datozen hiru asteetan. Parte hartzeko lehentasuna herriko elkarteetan dabiltzanei eman zaie, nahiz eta gainerako herritarrek ere parte hartzeko aukera izan duten. Besteak beste, Arraztalo eta Killirikupe elkarteetako kideak animatu dira.
Hausnarketatik ateratako eskaera Iaz Euskara Elkartera egitasmoaren inguruko hausnarketa egin zutenean Udalak, Ttur-Tturrek eta elkarteek, zenbait parte-hartzailek berriz ere TELP ikastaroa egiteko proposamena egin zuten, aurrez egindako saioak beraientzako erabilgarriak izan zirelako.
10 ordutako ikastaroa EMUNeko teknikari batek emango ditu saioak hilaren 16, 23 eta 30 arratsaldez, Elorsoro kiroldegiko bilera gelan. Guztira, 10 ordutan euskaraz hitz egiten ari garenean, gazteleraz ari den norbaitekin topatzean deseroso ez sentitzeko eta euskaraz hitz egiten jarraitzeko baliabideak, estrategiak eta tresnak emango zaizkie TELPa egingo dutenei.
Torri Gukin martxan jarri da Arraguan
Elorsoron laguntza eskatzeko epea ireki da
Skate plazaren egoera azaltzeko, bilera
Torri Gukin egitasmoa berriz martxan jarri da, herriko erretiratuentzako Udaletik sustatutako aisialdi eskaintza. Astean behin Arraguako Aldeguna Elkartean elkartuko dira ikasturte honetan ere, Garazi Moreno hezitzailearekin. Gizarte-Ongizate sailaren aurtengo erronka Ergoien, Gurutze eta Karrikako erretiratuentzako Torri Gukin-en bigarren taldea sortzea da. Hauentzako espazioa Auzokalte Elkartea izango litzateke (Ergoienen) eta Arraguako taldearen dinamika bera jarraituko luke.
Elorsoro kiroldegian laguntzak eskatzeko garaia da. Azaroaren 13a arte eskaerak aurkeztu ahal izango dira, kiroldegiko sarreran. Elorsoro kiroldegia erabiltzeko bonoak ordaintzeko laguntza da Udalak ematen duena. Elbarrituak direnek edo muga ekonomiko batzuk gainditzen ez dituztenek izango dute jasotzeko aukera. Baldintzei buruzko informazio guztia kiroldegian bertan jaso dezakete interesatuek: bai zeintzuk diren laguntza jasotzeko baldintzak eta baita zer aurkeztu behar den.
Skate plaza egiteko prozesuaren egoeraren berri emateko bilera antolatu du Udalak. Prozesuan parte hartu zuten skatezaleei lehen eskuko informazioa ematea da helburua, izan ere, hasiera batean iragarritako datetan aldaketak izan dira eta atzeratu egin da skate plaza eraikitzea. Hortaz gain, skate plaza egokiagoa izateko, proiektua garatu ahal izateko diru kopuru handiagoa ere aurreikusi du Udalak. Honen guztiaren berri emateko bilera Elorsoroko aretoan izango da, urriaren 13an (asteartea) 18:00etan.
Soinu Zaharreko zapia berriz Oiartzuna
Izar Etxeberria Arruabarrena Olarriko dantzariak hirugarren urtez segidan irabazi du Euskal Herriko Soinu Zahar Txapelketa. Oso gutxitan gertatu izan da dantzari berak hiru urtez segidan irabaztea Euskal Herriko txapelketa. Urteroko moduan, oroigarria Udalari utziko dio, eskaintzan.