Baxua ergoien

Page 1

Ergoiengo jaiak 2018 Ekainak 8,9, 10 eta 17

Antolatzailea: Ergoiengo jai batzordea



Ergoiengo jaiak 2018

Ongi pasa!


EKAINAK 8, OSTIRALA

Arratsaldeko 18:30ean: Lehenengo suziria botako da Auzokalte inguruan, LARTAUNgo txistulari eta BURUHAUNDIEN laguntzarekin San Antoniyuk hastera doazela iragarrriz. Arratsaldeko 20:00etan: KARTELADA ibiltaria, Auzokalten hasi eta auzoan zehar, urrun ditugun senide eta lagunak gogoratuz. Gaueko 22:00etan: TRUK TXAPELKETA Auzokalte elkartean. Sari mundialak jokoan. (Izen-ematea 21:45ean itxiko da) .


EKAINAK 9, LARUNBATA

Goizeko 10:00etan: Goiz eresia LARTAUNGO TXISTULARIEN eskutik. Goizeko 10:00etan: Ergoiengo IV. GANADU eta ARTISAU AZOKA Uztapide/Urtxale plazan. Ardi moztaileen erakustaldia eta goiz osoan zehar, jan-edana eta giro mundiala. Taloak ere egongo dira.

Eguerdiako 12:00etan: Haurtzaro dantza taldearekin batera: Ball de bastons d L’Arboça (Katalunia) taldearen erakustaldia Uztapide/Urtxale plazan. Eguerdiko13:30ean: AUZO BAZKARIA Auzokalte elkartean bakoitzak etxetik ekarritakoarekin.


Arratsaldeko 16:30ean: V. INTXIXU TRAIL MENDI LASTERKETA. Distantzia: 15,5 km. Hasi eta amaitu Uztapide/Urtxallen. Helduen lasterketa abiatu ondoren emango zaio hasiera haurren lasterketari. Arratsaldeko 17:00etan: Drac de Banyeres del Penedès (Katalunia) suzko herensugearen kalejira.. Arratsaldeko 19:00etan: DANBORRADA, Pakitik hasi eta auzoan zehar ibiliko da. Gaueko 21:00etan: BERTSO AFARI mundiala, MAIALEN LUJANBIO eta IKER ZUBELDIA bertsolariekin. Afaltzera etortzerik ez duena, lasai etor daiteke bertso saiora. Animatu! Ondoren Dja: UZI CUZY goizalderarte


EKAINAK 10, IGANDEA Ergoiengo Jai Batzordeak bat egingo du Gure Esku Dago-k antolatutako giza katearekin. Eguerdi partean: AMULLETA DANBORRADAREN KOFRADIAK auzoa alaituko digu txarangak lagunduta. Eguerdiko 13:00etan: Soinuenea bisitatzeko aukera, doan. Eguerdiko 14:00etan: AUZO BAZKARIA auzotar guztientzat Auzokalte elkartean (Txartelak Tolaren egongo dira salgai). Arratsaldeko 16:30ean: Gaztetxoen PILOTA PARTIDUAK. Arratsaldean zehar: HAUR JOLASAK AUZOKALTE inguruan. Arratsaldeko 18:00etan: gaztetxoentzako BETIZUAK ibiliko dira Auzokalte elkarte inguruan Ondoren, jaiei bukaera emateko: ZEZEN SUZKOA eta AZKEN SUZIRIA

EKAINAK 17, IGANDEA Goizeko 09:00etan: herri mailan egingo den AITOR TXIKIren OMENEZKO X. PLATER TIRAKETA Arkaleko tiro eremuan. Parte hartzaile guztiek federatuak izan behar dute.






Jaietan ez da eraso sexistarik onartuko Jai Batzordea ez da gerta daitezkeen ezbeharren erantzule egingo

Amak eman ziraden lenengo bularra, handik hartua nuen bertsotako indarra, geroztik biotzera datorkit su-garra, egunsentia joan zan, lasite ilunabarra, gero ta beerago Uztapide zarra

idatz iezaiezu! oraindik urrun dauden herritarrei


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.