OIARTZUN
Agur t´erdi oiartzuar guztiei, Beste urtebete pasatu da eta hemen natorkizue xanisteban jaiak zoriontzera. Aurten ere, azken urteetan bezala, jai xumeak izango ditugu (krisi ekonomikoa dela eta), hala ere ziur gaude oiartzuarrek gogotsu biziko dituzuela aurtengo xanistebanak ere, herriko festak parte-hartzaileak, errespetuzkoak eta parekideak bihurtuz. Azkeneko hau krisi ekonomikoaren legealdia dela esan dezakegu: bankuen espekulazioak eta diru goseak sortutako egoera larri honen eragina herritarrok eta Udalok pairatu dugu. Honen harira, Udala aurrekontuetan egokitzapenak egiteko beharrean suertatu da egoerari erantzuteko eta une zailak pasa genituen (bai udal agintariok eta baita herritarrek ere). Baina egoera zailetan alternatibak bilatu behar dira, gure eredu propioak indartu eta oiartzuarrek ezin hobeto erantzun diote egoera honi: auzolanean, herritarren parte-hartzeari esker.... Erakutsitako jarrera eta ardurarengatik, eskerrak eman behar dizkiet Udalaren izenean oiartzuarrei. Gaur egun, eta herritar guztien laguntzarengatik, Udalaren egoera hobetzea lortu dugu, baina oraindik ekaitzaren mehatxupean aurkitzen gara, atzeraldi ekonomikoa ez baita bukatu. Ordezkari jakin batzuk atzeralditik ateratzen ari garela saldu nahi diguten arren, hau ez da herrian isladatzen. Ez da nahikoa krisi honetan sartu gaituzten bankuak “salbatzearekin”, honek guztiak herritarrengan eraginik ez badu, asko eta asko baitira gaizki pasatzen ari diren familiak. Guk argi dugu ezin dugula berriz ere aurreko hankasartzeetan eta neoliberalismoak markatutako ereduetan erori. Horregatik, benetan uste dugu lantzen ari garen eredu justuagoari eutsi behar diogu. Euskal Herriko egoera politikoa aipatu nahi nuke lerro hauetan. Bakearen eta normalizazioaren bidea ez da erraza izaten ari, oztopo ugarirekin topo egiten ari gara euskaldunak prozesu honetan. Baina aurrera goaz, Espainiako eta Frantziako estatuek hala nahi ez izan arren... Honen erakusgarri argi ditugu gure herrian bertan aurten jasan ditugun inposaketak: - Espainiako estatuak agindu ugari bidali ditu Udalera: administrazioan euskara normalizatzeko hartutako erabakiak eta kontratazio publikoetan euskara lehenesteko Gipuzkoa mailan hartutako kontsentsuaren kontra egin du epaitegietan. Eta hor dugu Espainiako bandera udaletxeko balkoian jartzeko agindua ere. Agindu hauek herritar gehienentzat mingarriak diren arren, argi dugu gurea ez diren ikurrek ez gaituztela sentimenduz aldaraziko eta gure ikurrak eta hizkuntza defendatzen jarraituko dugu. - Oraindik presoen eta errefuxiatuen inguruko erasoek jarraitzen dute: presoek kartzelan jarraitzen dute Euskal Herritik milaka kilometrotara, errefuxiatuak etxeratu ezinik daude... Hala ere, tarteka itxaropena pizten duten albisteak ere iristen dira Euskal Herrira, Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak Parot doktrina ezin dela aplikatu esan baitu, bizi
arteko espetxe zigorrak jartzeko baliatutako doktrina indargabetuz. - Epaiketa politikoak ere ez dira eten: hor dugu Herriko elkarteen kontrako auzia. Oiartzungo elkarte bat (Girizia) eta herritar batzuk ere (Rufi Etxeberria eta Idoia Arbelaitz) epaitu dituzte auzi horren baitan. Oraindik, politika egiteagatik zigortzen gaituzte euskal herritarroi. - Gazte mugimenduaren eta langileen kontrako erasoak ere izan ditugu azkeneko urte honetan. Hala ere, herriak aurrerapausoak ematen jarraitzen du gure etorkizuna eraikitzeko eta entzun gaitzaten. Horren adierazle polita da Gure Esku Dago ekimena (erabakitzeko eskubidearen herritarrek sortu duten mugimendu zabala); preso era errefuxiatuen egoera lantzeko egin herri ekimenak (etxeratzea eskatuz, aske eta gurekin jaiak ospa ditzaten eskatuz…). Baina, zailtasunak zailtasun eta oztopoak oztopo, guk gizarte justu, euskaldun eta sozial baten alde lanean jarraituko dugu, itxaropenerako dauden aukeretatik indarrak hartuz. Eta herriko jaiak ere gozamenerako eta indarrak hartzeko primerako aukera direnez, aurten ere jai zoriontsuak opa dizkizuet oiartzuar denei… gurekin batera ospatu ezin dituztenak gogoan.
GOZA XANISTEBANAK! GORA OIARTZUN! ETA ONGI PASA!
Aiora Perez de San Roman Uria. Alkatea
XANISTEBANAK
LARUNBATA
2014KO ABUZTUA
2
Oiartzungo Udalak, herriko elkarteen laguntzaz eta herritar guztien gozamenerako, abuztuaren 2, 3, 4, 5 eta 6rako eratu duen JAI ETA KULTUR EKINTZEN EGITARAUA
16:00etan: Auzoz auzoko 33. ibilaldia: OIARTZUNGO MUSIKARIZ osatutako taldea ibiliko da auzoz auzo, Xanistebanak hastera doazela iragarriz. Antolatzailea: Lartaun KJKE elkartea
19:30ean: Udalbatzako kideek SOKA DANTZA dantzatuko dute,
Herriko Plazan, Haurtzaro Dantza Taldearen eta txistularien laguntzaz.
Ondoren: Oiartzungo Jai Batzordeak proposatuta, LARTAUN
ABESBATZAKO kideek, beren 50. URTEURRENA ospatuz, Oiartzungo alkateak, Udalbatzako kideek eta Jai Batzordeko kideek lagunduta, lehen SUZIRIA botako dute, eta horrek, kanpai-soinu alaitsuekin batera, jaien hasiera adieraziko du.
Jarraian: OIARTZUNGO ERRALDOIEN ETA TXISTULARIEN kalejira, herrian zehar.
20:30ean: Preso eta iheslarien aldeko BRINDISa, Eliza ondoan. 23:00etan: DANTZALDIA, honako talde hauekin, Done Eztebe plazan. Joxe Replay Ingo al deu?
24:00etan: DJ gunea, Landetxeko frontoian.
TTBUU Royal Jaleo Dog Kids Fi Meataka T. Inziart Antolatzailea: Oiartzungo Gaztiak
00:00-03:00: TESTING, legez kanpoko drogei buruzko ANALISIA eta INFORMAZIO zerbitzu anonimoa, Landetxeko plazan. Antolatzailea: Herri Gizarte Hezkuntza Kontseilua
IGANDEA
3
XANISTEBANAK 2014KO ABUZTUA
Xanisteban Eguna
07:00etan: SOKAMUTURRA, Beheko Plazan.
Antolatzailea: Ergoiengo Jai Batzordea
09:00etan:
GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin.
09:00etan:
33. EHIZA ZAKUR LEHIAKETA, Irastortza baserriko zelaietan. Antolatzailea: Bizardia Ehiza Taldea
09:00etan:
23. PLATER-TIRAKETA ekitaldia, Arkaleko zelaian, herritar eta bazkideentzat. Sariak beterano, gazte eta emakumeentzat. Antolatzailea: Lartaun KJKE
10:00etan:
67. XANISTEBAN TXIRRINDULARI SARIA, 23 urtez azpiko eta elite mailako txirrindularientzat. Antolatzailea: Lartaun Zikloturistak
11:00etan: HERRI MEZA NAGUSIA, Done Eztebe Parrokian. Ondoren:
Oiartzungo AROZENATARRAK anaia txistularien saioa. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea
11:30ean:
POTTOKAK ETA ZEZEN TTIKIAK, Beheko Plazan. Antolatzailea: Ergoiengo Jai Batzordea
13:00etan:
PASAKA eskuz. Oiartzungo III. Herri Txapelketaren finala, Kontzejupean. Antolatzailea: Txost pilota elkartea
17:00etan: Elorsoro kiroldegian,
Oiartzungo Auzoen Arteko 28. SOKATIRA TXAPELKETA. Antolatzailea: Artaso Elkartea
17:00etan: PILOTA PLAZA LIBREAN, Beheko Plazan. 17:00etan Joko Garbi (gazteak/helduak) 18:30ean BOTE LUZEA (Zaldin/Sorondo) Antolatzailea: Txost pilota elkartea
17:00etan: Oiartzualdeko HAURREN KROSA: irteera, Done Eztebe plazatik.
17:30ean: OARSOALDEKO ERRALDOIEN kalejira
Oiartzungo herrian zehar, Landetxeko plazatik abiatuta, musikarien eta txarangaren laguntzaz. Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa
18:30ean: Oiartzualdeko XVIII. HERRI KROSA: irteera, Done Eztebe plazatik. Antolatzailea: Marmikros Taldea
18:45ean: Kirol egokituko Usurbilgo eta Errenteriako eskolako ezinduen
19:30ean:
PILOTA partidak, Madalensoro pilotalekuan. Oiartzungo IV. Esku Pilota Saria, promesa eta jubenil mailako Oiartzungo eta Euskal Herriko pilotarientzat. Antolatzailea: Oiarpe KE
19:30ean:
Oiartzungo “BILERA”, Kastroko iturrian. Balsa, muxikoak, polka, fandangoa, arin-arina, eta abar dantzatzeko aukera dantza maisuak lagunduta. Lartaun Txistulari Taldearen musikaz. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa eta Lartaun Txistulari Taldea
22:00etan:
22:45ean:
KONTZERTUA, Eliza ondoan: Guri 5 taldearekin. Antolatzailea: Preso eta Iheslarien lagunak
23:30ean:
MUSIKA JAIALDIA, Landetxeko plazan. Tinnitus Niña Coyote eta Chico Tornado Estricalla Antolatzailea: Oiartzungo Gaztiak
23:45ean:
MIKEL MARKEZen KANTALDIA, Done Eztebe plazan.
eskutik, PILOTA PARTIDAK Madalensoro pilotalekuan. Antolatzailea: Mindara Elkartea
ZINEMA kalean, Madalensoroko plazan: “Echevarriatik Etxeberriara” eta “Otsoko”. Zuzendaria: Ander Iriarte.
ASTELEHENA
4
XANISTEBANAK 2014KO ABUZTUA
Baserritar Eguna
09:00etan: GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin. 10:00etan:
Oiartzungo XIX. KALEKO MARGO LEHIAKETA, Done Eztebe plazaren inguruan. Antolatzailea: Margosoro Pintura Akademia
10:30ean:
IDI DEMAren lehenengo txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan. Oiartzungo harria erabiliko da (1.800 kg-koa). 1.100 kg-tik gorako pisua duen idi pare bakoitzak 1,5 kg-ko gain-zama hartu beharko du gainditzen duen kilo bakoitzeko. Federatuak izango dira. Antolatzailea: Esku Garbiak Elkartea
11:00etan:
ZAHARREN EGOITZARAKO BISITALDIA, Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldearekin, txistulariekin eta trikitilariekin. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola
11:30ean:
Oiartzungo PRODUKTU EKOLOGIKOEN AZOKA. Antolatzailea: Arraztalo Elkartea eta Kontsumo Taldea
11:50ean:
Inaxio Uharte XV. SAGARDO LEHIAKETAren hasiera, Done Eztebe plazan.
Herriko sagardoa dasta eta balora ezazu edalontzia erosiz! Antolatzailea: Ibargain Elkartea
12:00etan:
Preso eta iheslarien lagunek antolatutako PINTXO-LEHIAKETA, Eliza ondoan.
12:30ean:
BERTSOLARIAK, Done Eztebe plazan. Amaia Agirre eta Sebastian Lizaso bertso kantuan. Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskola
13:30ean: Oiartzungo XIX. KALEKO MARGO LEHIAKETAren sari banaketa, Udal Areto Nagusian. Antolatzailea: Margosoro Pintura Akademia
13:30ean:
Inaxio Uharte XV. SAGARDO LEHIAKETAren sari banaketa, Done Eztebe plazan.
14:00etan:
Oiartzungo Udalak BAZKARI GOXO BAT ESKAINIKO DIE HERRIKO ERRETIRATUEI, Gazte Izanak elkartearen laguntzarekin. Ondoren, musika izango da, nahi duenak dantza egin dezan.
14:30ean:
Preso eta iheslarien aldeko HERRI-BAZKARIA, Eliza ondoan. Bazkalondoan, BINGOA.
16:30ean: Haurrentzako KALE-ANIMAZIOA, Done Eztebe plazan.
RUM RUM ROCK. Formula 1eko autoa iritsi da herrira. Zuen musika, jolas eta animoekin iritsiko da helmugara! (Eguraldi txarra balitz, Elizalde Eskolako pilotalekuan) Antolatzailea: Elizalde Herri Eskolako Guraso Elkartea
17:00etan: IDI DEMAren bigarren txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan. 17:00etan: Oiartzungo Emakume Taldeak egindako lanekin,
HELDUEN TAILERREN XVII. ERAKUSKETA (margoak, bolilloak, eskulanak, taila, joste-lanak, pachwork, altzari-berritzea, eta abar), Kontzejupean. Antolatzailea: HELTA Helduen Tailerrak
18:00etan: LIGOTEO SANOA tailerra, Alaitz Ma単esen eskutik, Landetxeko plazan. Antolatzailea: Antiju Morik
19:30ean: HERRI KIROLEN JAIALDIA, Haurtzaro Ikastolako plazan.
Luis Eraso Berastegiko artistak egurrezko irudiak egingo ditu motozerrarekin.
Aizkolariak: Floren Nazabal eta Donato Larretxea. Antolatzailea: Iturri-Berri Elkartea
19:30ean: Elkartasun FLASHMOBLIPA, Done Eztebe plazan. Antolatzailea: Preso eta iheslarien lagunak
21:00etan: AFARI FEMINISTA, Landetxeko plazan. Antolatzailea: Antiju Morik
22:00etan: KUKAI dantza konpainiaren Gelajauziak ikuskizuna, Elorsoro kiroldegian. Antolatzailea: Haurtzaro Dantza Taldea
22:30ean: Txikiren umorezko BAKARRIZKETA, Eliza ondoan: mil a zien. Antolatzailea: Preso eta iheslarien lagunak
23:00etan: DANTZALDIA-ERROMERIA,
Iru単eko Ortzadar taldearen eskutik. Muxikoak!!! Animatu dantzara, dantza-maisu erakusleak izango dira!
23:30ean: HELDUEN DANBORRADA, Oiartzungo kaleetan zehar.
Antolatzaileak: Ergoiengo Jai Batzordea eta Haurtzaro Ikastola
23:30ean: DJ BULL, Eliza ondoan. Girorik ez da faltako! Antolatzailea: Preso eta iheslarien lagunak
24:00etan: BAD SOUND SYSTEM, Landetxeko plazan. Antolatzailea: Oiartzungo Gaztiak
ASTEARTEA
5
09:00etan:
XANISTEBANAK 2014KO ABUZTUA
Gazteen Eguna
GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin.
10:00etan: GAZTEEN BAZKARIA prestatzen hasiko dira, Done Eztebe plazan. 11:00etan: Kirol egokituaren inguruko SENTSIBILIZAZIO SAIOA: saskibaloia, txingak, kirolak eta jokoak, Oiartzualdeko ezinduen eskutik, Done Eztebe Plazan. Antolatzailea: Mindara Elkartea
12:00etan:
KANTU KANTARI. Kantuzale den guztiak herri-kantuen sorta ederra abesteko aukera izango du herriko kaleetan barrena (herritar guztiak gonbidatuta daude). Antolatzailea: Lartaun Abesbatza
13:00ean:
Helduen ikastaroetako KANTU ETA GITARRA SAIOA, Done Eztebe plazan. Antolatzailea: HELTA Helduen Tailerrak
14:00etan:
GAZTE TXUPINAZOA, plazan.
14:30ean:
GAZTEEN BAZKARIA, Done Eztebe plazan. Antolatzaileak: Oiartzungo Gaztiak.
16:00etan:
Haur mailako banakako XVII. XAKE LEHIAKETA, Kontzejupe plazan. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola
16:00etan: Oiartzungo HAURREN PALA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiartzungo Eskola-Kirola
16:30ean:
Kuadrillen arteko JOKOAK, Done Eztebe plazan.
Ondoren: POTEOA elektrotxarangarekin.
Antolatzaileak: Oiartzungo Gaztiak
17:30ean: Binakako PALA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, Kontzejupean. 17:30ean Gazteak, 18:30ean mutilak; 19:00etan neskak. Antolatzailea: Girizia Pilota Saila eta Oiartzungo Eskola-Kirola
17:30ean:
ANTZINAKO JOLASAK haur eta gazteentzat, Euskal Herria plazan. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola
18:00etan:
KALEJIRA, elektro-txarangarekin eta herriko gazteekin. Antolatzaileak: Oiartzungo Gaztiak.
18:00etan:
24. ARIN-ARIN ETA FANDANGO TXAPELKETA, gaztetxoentzat, Landetxeko plazan. Gipuzkoa osoko dantzariak, 14 urtetik beherako neska-mutilak. Antolatzailea: Aldeguna Elkartea
18:30ean:
APAR JAIA, haur, gazte eta helduentzat, Aialde kalean. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola
19:30ean:
OIARTZUNGO “BILERA”, Kastroko iturrian. Dantzatzeko parada Juan Mari BELTRANen eta Luis ASTIASARANen musikarekin. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa eta Lartaun Txistulari Taldea
22:00etan:
KARAOKEA, Landetxeko plazan. Antolatzaileak: Oiartzungo Gaztiak eta Euskeran Itotiyak
23:00etan:
DANTZALDIA, Done Eztebe Plazan LAIOTZ taldearekin.
24:00etan:
BERBENA, Landetxeko plazan. Antolatzaileak: Oiartzungo Gaztiak
ASTEAZKENA
6
XANISTEBANAK 2014KO ABUZTUA
Haurren Eguna
09:00etan:
GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin.
10:00etan:
Xanistebanetako HAURREN ESKU-PILOTA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, binaka, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiarpe KE
11:30ean:
Gaztetxoen DANBORRADA. Antolatzaileak: Ergoiengo Jai Batzordea eta Haurtzaro Ikastola
12:30ean:
ARKUME ERRETZEA: ARKUMEA BURDUNTZIAN, A ZE POZA TRIPAN SARTZIAN. Done Eztebe plazan, herri-poteoaren hasiera.
14:30ean:
ARKUME JATEA. Bazkalondoa, TXARANGAk alaituta. Antolatzailea: Ardi Latxa elkartea
16:00etan:
Xanistebanetako XIX. Elkartasun TRUK TXAPELKETA, Madalensoro Pilotalekuan. Antolatzailea: Preso eta iheslarien lagunak
16:00-20:00: Haurtzaro Ikastolako jolastokian, UME ETA GAZTEENTZAKO PARKEA (quad pista, super jumping, sagardotegi mugikorra + artzain txakurra, ludoteka, dantza-plaza). Den-dena doan, 3 urtetik 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola
17:00etan:
ARETO-FUTBOL TXIKIA, Xanistebanetako VI. Txapelketa: LHko mutilen finala (8-12 urte), Elorsoro kiroldegian.
17:40ean:
ARETO-FUTBOL TXIKIA, Xanistebanetako VI. Txapelketa: LH eta DBHko nesken finala (8-16 urte), Elorsoro kiroldegian.
18:00etan: DULTZAINEROEN TOPAKETA, herrian zehar. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa
18:00etan:
Oiartzualdeko XIX. MARMITAKO TXAPELKETA, Landetxeko Plazan. Izena ematea: Intxixu jatetxean. Ondoren: Marmitakoa dastatzeko aukera, Landetxeko plazan. Antolatzailea: Marmikros Taldea
18:15ean:
ARETO-FUTBOL TXIKIA, Xanistebanetako VI. Txapelketa: DBHko mutilen finala (12-16 urte), Elorsoro kiroldegian.
18:30ean:
Haurrentzako TXOKOLATADA, Ikastolako jolastokian. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola
19:00etan:
Preso eta iheslarien lagunek antolatutako AITOR TXIKI VII. ARETO FUTBOLEKO TXAPELKETAren finalak, Elorsoro kiroldegian.
23:00etan:
Elizaldeko kaleetan zehar, ZEZENSUZKOA ibiliko da, Lartaun Txistulari Taldeak Idiarena doinuz lagundurik.
23:00etan:
ROCK jaialdia, Landetxeko plazan. Kasernarat Octopussys Antolatzailea: Oiartzungo Gaztiak
24:00etan:
Dantzaldia, BIDE BATEZ taldearekin, Done Eztebe plazan.
01:00etan:
GAUEKO JOKOAK. Presoen aldeko gunetik, txosnaz txosna poteatu, jolastu eta aldarrikatu! Antolatzailea: Txosna Batzordea
Oharra Barraketan prezio bereziak izango dira Oiartzunen Xanistebanetan:
kirol ekitaldiak UZTAILAK 31, OSTEGUNA 10:30ean:
Xanistebanetako HAURREN ESKU-PILOTA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, banaka, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiarpe KE
ABUZTUAK 1, OSTIRALA 19:00etan:
AITOR TXIKI VII. ARETO FUTBOLEKO txapelketako Finalerdiak, Elorsoro kiroldegian.
Jarraian, 21:00etan:
Kostilla jatea, Eliza ondoko txosnan. Antolatzailea: Preso eta Iheslarien lagunak
kultur ekitaldiak UZTAILAK 31, OSTEGUNA 19:30ean:
LARTAUN ABESBATZAren eskutik, musika jaialdia, Done Eztebe elizan, HIESaren aurkako Harri Beltza elkartearen eskutik.
ABUZTUAK 1, OSTIRALA 18:00etan:
Arizmendienea etxeko lorategian, Xanistebanetan ohitura den bezala, Oiartzun 2014 urtekariaren aurkezpenari ekingo dio Udaleko Kultura Batzordeak. Euria eginez gero, Udaletxeko Areto Nagusian izango da. Jarraian, Joxe Mari Belokik eta beste batzuk Mugarri bildumarako idatzi duten liburua aurkeztuko da: Oiartzungo txirrindulariak. Era berean, Xanistebanak 2014 kartel lehiaketako irabazleen sariak banatuko dira. Ondoren, Udaletxeko Areto Nagusian jarritako artista oiartzuarren margo eta eskulanen erakusketa zabalduko da. Bukatzeko herrian nabarmendu direnei omenaldia egingo die Udalak.
Xanistebanak irauten duten bitartean, ERAKUSKETA hauek izango dira: Artista oiartzuarren margo eta eskulanen erakusketa. Erakusketa hori Udaletxeko Areto Nagusian izango da, abuztuaren 3tik 6ra bitartean, goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00ak arte, eta arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00ak arte.
Udaletxean: Oiartzungo Kaleko XIX. Pintura Lehiaketan parte hartu duten lanen erakusketa. Goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00ak arte, eta arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00ak arte. Uztailaren 22tik 29ra, Udal Areto Nagusian:
Xanistebanak 2014 Kartel Lehiaketan parte hartu duten kartelen erakusketa. Goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00ak arte.
ABUZTUAK1, OSTIRALA 22:00etan:
Animazioa, ZO-ZONGO!rekin, tabernaz taberna. Antolatzailea: Oiartzungo tabernariak
23:00etan:
Dantzaldia, honako talde hauekin, Landetxeko plazan. SAIA JON PE McONAK Antolatzailea: Oiartzungo Gaztiak
24:00etan:
Dantzaldia, LOS DEL GAS taldearekin, Done Eztebe plazan, Oiartzungo tabernarien eskutik. Antolatzailea: Oiartzungo tabernariak
XANISTEBANETAN
*
Abuztuaren 2tik 6ra, Xorrola herri barruko autobus zerbitzua egongo da. Anbulategiko eta Yon O単atibia kaleko geltokiak Bibliotekako parera pasatuko dira.
Oharra: Oiartzungo Udalak ez ditu bere gain hartuko jai hauetan gerta daitezkeen zorigaitzak. Halaber, egitarau honetan adierazten diren festa edo ekintzetan iruditzen zaizkion aldaketak egiteko ahalmena du.
Azala: Xanistebanak 2014 iragartzen dituen kartela. Egilea: Andoni Videira Vazquez