emari 2015eko azaroa · 3 zenbakia EUSKARAREN ARNASGUNEETATIK SARERA UDALERRI EUSKALDUNEN MANKOMUNITATEAren agerkaria
UEMAn sartzeko eskaera egin du Eako Udalak, "arnasgune izaerari eusteko eta azken urteotako joerari buelta emateko" URTARRILEAN EGINGO DUEN BATZAR OROKORREAN ONARTUKO DITU UEMA-K ESKAERA BERRIAK
Argazkia: @pelices
(Bizkaiko kostaldeko herria da Ea. 905 biztanle ditu, eta horietarik %77,1 da euskalduna).
AZAROAREN 24an egindako udal osoko bilkuran, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea onartu zuen Eako Udalak. EH Bilduko 4 zinegotzien aldeko botoarekin eta EAJko bi zinegotzien abstentzioarekin hartu zuten erabakia. Behin Udalak erabakia hartuta, UEMAra bideratuko dute eskaria, eta honek urtarrilean egingo duen batzar orokorrean onartuko ditu eskaera berriak. Gaur egun, 73 udalek osatzen dute Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. UEMAko kide izatea onartzeaz gain, Eako Udalak UEMAko batzar orokorrean izango duen ordezkaria ere izendatu zuten. Zehazki, Arritxu Zelaia alkateordea eta Euskara eta Kultura batzordeburua izango da ordezkaria. Ordezkoa, berriz, Aitor Okamika zinegotzia. Ea, Natxitu eta Bedaroan euskararen ezagutza %15,6 jaitsi da azken 30 urtean, baina hala ere udalerri euskalduna da Ea oraindik. Gaur egun, %77,1 da euskararen ezagutza indizea. Eako Udalak jakinarazi duenez, “arnasgunea da, oraindik ere modu naturalean euskaraz egin daitekeelako, askorik pentsatu gabe. Belaunaldiz belaunaldi jarraipena izan du euskarak Ean”. Azken urteotako joerak, ordea, kezka sortu du herritarrengan eta udal ordezkariengan, eta horri erantzun nahi izan diote erabakiarekin: “Orain bidegurutzean gaude, eta UEMAn sartzeko erabakiak datozen urteotako norabidean eragina izango du dudarik gabe. Arnasgune izaera horri eusteko ahalegina egin beharrean gaude eta azken urteotako joerari buelta eman behar diogu”, nabarmendu du Arritxu Zelaia alkateorde eta Euskara zinegotziak. “Horregatik erabaki dugu UEMAn sartzea, indar handiagoz ekiteko, elkarrekin indar handiagoa izango dugulako. Natxitu, Bedaroa eta Ea euskaldunak izaten jarraitu nahi dugu gerora, eta izango dira horrela nahi baldin badugu”.
Euskararen Eguna ospatzeko hainbat ekimen euskaldun berrien ekarpena aitortzea adostu dute EAE-ko hainbat erakundek
G
ainean dugu abenduaren 3a, Euskararen Eguna, eta ospatzeko hainbat ekimen izango da batean eta bestean, erakunde, udal eta elkarte ugarik antolatutako ekitaldiekin. UEMAk adierazpen instituzionala plazaratu du, udalerri euskaldunen garrantzia berariaz nabarmenduz.
Arartekoaren txostena aurkeztu du UEMAk Nafarroako Parlamentuan euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak hartzea proposatu du arartekoak, ia 600 herritarrek aurkeztutako kexei erantzunez
A
zaroaren 13an Nafarroako Parlamentuan izan ziren Etxarri Aranazko alkatea eta UEMAko zuzendaritza batzordekidea den Eneka Maiz eta Sakanako Euskara Mankomunitateko Izaskun Razkin, Arartekoaren txostena aurkezten alderdi politiko guztiei, horretarako bereziki egin zen agerraldian eta lan saioan. Eneka Maizek Nafarroako Gobernuaren Osasun Sailari eta Hezkuntza Sailari zuzendutako kexa aurkeztu zuen uztailean, 592 eskaerarekin batera, Etxarriko osasun zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubidea aldarrikatuz. Kexa hori Behatokian eta Nafarroako Arartekoan ere aurkeztu zuen. Jasotako kexa eta eskaerei erantzunez, Nafarroako Arartekoak adierazi du legeak eskubide hori aitortzen diela herritarrei, eta Nafarroako Gobernuko Osasun eta Hezkuntza Departamentuei zenbait eskaera egin dizkie herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko, besteak beste foru dekretu batzuk aldatzeko. Eneka Maizek zehaztu zuen moduan "Nafarroa osoan %20 gara euskaldunak, eta plantilla organikoan %1ari soilik eskatzen zaio euskara jakitea”. EH Bilduko David Anautek, Geroa Baiko Maria Solanak eta Ahal Duguko Eduardo Santosek oro har bat egin zuten txostenaren edukiarekin eta foru dekretuak aldatzeko eskaerekin. UPNko Iñaki Iriartek berriz “funtzio publikoetara heltzeko nafar guztion eskubideak ere bermatu behar" direla esan zuen, “euskara ez dakiten nafarren eskubideak ere aintzat hartzekoak” direla esanez.
Goiko argazkian, azaroaren 13an Nafarroako Parlamentuan alderdi guztiekin izandako lan-saioa, Arartekoaren txostena aurkezteko. Behean, Etxarri Aranazko alkate eta UEMAko zuzendaritza batzordekide Eneka Maiz, aretoan bertan, hedabideen galderei erantzuten.
Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien edukia, liburu batean otsaileko jardunaldien edukia biltzen duen liburua argitaratu dute
akuilari.eus
Akuilari: hizkuntza eskubideak babesteko aplikazio berria hizkuntza eskubideen behatokiak sortu eta aurkeztu berri du aplikazioa, eskubide urraketak salatzeko eta euskararen aldeko praktika onak nabarmentzeko
E
uskaraz bizitzeko aukera egin dutenei zuzendutako aplikazio berria aurkeztu du aste honetan Hizkuntza Eskubideen Behatokiak. "Edonon euskaraz jarduteko arazoak aurkitzen dituztenean, euskaraz bizitzeko nahiari eutsi, oztopoei aurre egin eta egoera hobetzeko bidea eskaini nahi du". Nabarmendu dutenez, "euskaraz bizitzeko nahia errealitate bihur dadin, zailtasunen gainetik duintasunez elkarrekin aurrera egiteko". App Store eta Google Play dendetan eskuragarri dago aplikazioa, doan.
H
irigintzak eta euskarak duten harremanaz hitz egiteko, eta zehatzago lehenengoak bigarrenean duen eragina aztertzeko, Lurraldea eta Hizkuntza II. jardunaldiak antolatu zituzten UEMAk, GFAk, UEUk eta Kontseiluak otsailaren 5ean eta 6an. Besteak beste, “Uemak herri euskaldunetan egindako ikerketa soziolinguistiko eta sozioekonomikoaren aurkezpena, lurraldetasun linguistikoaren azterketa, hainbat diziplinatako adituen esperientziak, eta eragin linguistikoa ebaluatzeko tresnaren aurkezpena” izan ziren jardunaldien mamia. Orain, jardunaldien edukia biltzen duen liburua argitaratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta PDFa eskuragai jarri du sarean, gipuzkoaeuskara.eus webgunean.
'Ahuakemonala', Ondarroako esaerei buruzko aplikazioa
O Aktak euskara hutsean bidaltzearen aldeko epai irmoa eman du EAEko Auzitegi Nagusiak IRURAKO UDALARI ARRAZOIA EMAN DIO AUZITEGIAK, LEHEN EPAI IRMOA PLAZARATUZ Espainiako Gobernu ordezkaritzak eskatutako aktak euskara hutsean bidali ostean, Donostiako Lurralde Auzitegiak, Irurako Udalari eman zion arrazoia, akta eta informazioa euskara hutsean bidaltzea zilegi zuela adieraziz. Helegitea jarri zion epaiari Carlos Urkijok, eta EAEko Auzitegi Nagusira iritsi zen kontua. Urriaren amaieran, epai irmoa eman zuen azken honek, Irurako
Udalaren alde, EAEn euskara ofiziala denez administrazio publikoek euskaraz aritzeko eta, beraz, euskara ulertzeko gai izan behar dutela ebatziz. Epaia garrantzitsua da, irmoa delako eta jurisprudentzia aurrekaria sortzen duelako. Orain arte Bilboko eta Donostiako Lurralde Auzitegien epaiak heldu izan dira, aktak euskara hutsean bidaltzearen zilegitasunaz. Orain, lehen aldiz, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia dator, eta irmoa da gainera.
UEMAren hezkuntza proiektuari buruzko lanak irabazi du Hausnartu Saria uema-KO TEKNIKARI xABI AIZPURUA UGARTE GAILENDU DA SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAK ANTOLATZEN DITUEN SARIETAN “Euskararekiko pertzepzio soziolinguistikoa nola landu udalerri euskaldunetako ikasleekin: hizkuntza ekologia eta arnasguneen ideia” lanarengatik jaso du Hausnartu Soziolinguistika Saria Xabi Aizpurua Ugarte UEMAko teknikariak. DBHko eta Batxilergoko, LHko eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Masterra amaituta, master amaierako lana eta eguneroko lanbidea uztartzen dituen egitasmoa landu zuen Aizpuruak, UEMAren ildo estrategikoetako bati erantzuteko. Zehazki, udalerri euskaldunetako herritarrak sentsibilizatzea eta ahalmentzea da oinarrietako bat, arnasguneen garrantziaz ohartu daitezen, hizkuntza ohituretan euskararen aldeko hautua egiteko. Gai hau udalerri euskaldunetako eskoletan lantzeko egitasmoa prestatu zuen Aizpuruak, eta proba moduan zenbait herritan abian jarri du ikasturte honetan UEMAk. Datozen urteetan, euskararen arnasguneen ideia eta hizkuntza ekologiaren ikuspegia ikasgeletan zabaltzea da UEMAren asmoetako bat.
ndarroako Udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, Ondarroan erabiltzen diren 600dik gora esaera eta hitz berezi batu ditu ahuakemonala.eus webgunean eta izen bereko aplikazioan. Telefono mugikorretan eta tabletetan erabiltzeko aplikazioa da oinarria, eta Ondarroako esaerak eta hitz bereziak biltzeko eta zabaltzeko asmoarekin sortu dute. Aplikazioa Google Play bidez eskuratu daiteke, doan, Android sistema erabiltzen duten telefono eta tabletetan.
Etorriberrien Harrera Plana, euskaratik
E
uskara eta Gizarte-Ongizate sailek elkarlanean antolatu dute etorriberrien Harrera Plana Oiartzunen, bizilagun berriek heldu orduko herria ezagutzeko eta hauei integrazioa errazteko. Oiartzun herri euskalduna dela gogoratu eta bertan errotzeko euskarak duen garrantzia nabarmendu diete herritar berriei, horretarako prestatu duten DVDan, herria, bertako zerbitzuak, kultura eta hizkuntza ezagutarazteko. Azaroaren hasieran aurkeztu zuten DVDa. Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, "DVD hau ikusiko dute herrian aurrerantzean erroldatzen diren guztiek, eta alkatearen gonbita ere jasoko dute harrerarako”.
Hitanoa sustatzeko material didaktikoa aurkeztu dute
A
zpeitiko eta Zumaiako ikastetxeetako irakasleekin elkarlanean, azken bost urteotan “hitanoa sustatzeko materiala sortzen, probatzen eta hobetzen” aritu da Soziolinguistika Klusterra, eta urte hauetan egindako lanaren emaitza aurkeztu dute orain: “LHrako eta DBHrako 12 material didaktiko herri bakoitzeko hitanoaren erabilera sozialak ezagutu, hitanoa darabiltengana hurbildu eta erabiltzen hasi edo jarraitzeko”.
udalerri euskaldunen adierazpen instituzionala 2015eko abenduaren 3an, euskararen egunean
"Aurten euskaldun berrien ahalegina eta ekarpena aitortu nahi dugu"
2
015eko abenduan, Leitzako* Udalak honakoa nabarmendu nahi du, udalerri euskalduna eta euskararen arnasgunea den heinean.
Euskara gure herriaren oinarrizko orubea da, gure hizkuntza denez, munduari begiratzeko daukagun leihoa eta mundura zabaltzeko daukagun atea baita. Euskaraz gara, eta euskaratik egiten dugu bidea, eguneroko lanean eta bizitzan. Mendeetan zehar belaunaldiz belaunaldi gure ahoraino heldu den hizkuntzak ez du ibilbide samurra izan, eta gaur egun ere, oraindik, artaziak hurbil sumatzen dituzte euskaldun askok beraien herrietan, ofizialtasunik gabe eta euskaraz aritzeko inolako erraztasunik gabe. Udalerri euskaldunetan bestelakoa da egoera. Legez ofiziala da euskara, euskaraz modu naturalean aritzen gara, oraindik ere nahi baino esparru gehiagotan zailtasunak ditugun arren. Horri aurre egiteko lanean segitzea dagokigu, zenbaitek larrekoa nahi duten hizkuntza noranahikoa izan dadin benetan. Euskara lau haizetara zabaltzeko ahalegin horretan, aintzat hartzekoa eta aitortzekoa da hiztunek, euskaldun berriek eta herri eragileek zein erakundeek egindako lana. Horien guztien euskaraz bizitzeko nahiak ekarri baikaitu honaino. Aurten, bereziki, eta hainbat erakunde publikok horrela adostuta, berariaz aitortu eta nabarmendu nahi dugu euskaldun berrien ekarpena eta ahalegina.
[ *Testu honetan Leitza ageri den arren, UEMAko udal guztietara helarazi den adierazpen instituzionala da honakoa] Udalerri euskaldunak dira euskara- egingo baita, euskararen normalizazio proren arnasguneak, hizkuntzaren transmi zesua arriskuan jarriz. sioan eta balio erreferentzialean duten garrantziagatik. Euskararen gune hegeHorregatik, euskaldun berriei monikoak dira, eta baita eredu ere hain aitortza hau egiteaz gain, euskaldun euskaldunak ez diren eremuentzat. berriak sortzen jarraitzeko eta horretarako bitartekoak jartzeko eta erraztasunak Udalerri euskaldunek izaera horri emateko konpromisoa hartzen dugu. Baita eutsi baldin badiote, eragile asko- udalerriaren erabateko euskalduntzean ren ahaleginari esker eta hiz- dugun ardura eta egiten dugun ekarpetunen hautuari esker izan da. na aztertzekoa ere, horren inguruko Aurten, bereziki, euskaldun hausnarketa eginez, ditugun baliabideen berrien ekarpena aitortu eta eskumenen baitan.
"Arnasguneak zaindu eta hedatu ezean, beheranzko joera areagotu egingo da, euskararen normalizazio prozesua arriskuan jarriz"
Gaur, beraz, 2015eko Euskararen Egunean, Leitzako Udalak honakoa adierazten du:
eta eskertu nahi dugu, euskara ikastearekin, Udalerri euskalduna den heineudalerri euskaldunek an, Leitzako Udalak, honen bidez, gure hizkuntzari eusteko euskaraz bizitzen segitzeko borondatea dagokien alea jarri dute- berretsi nahi du, harrotasunez, herri holako. nen kulturari eta izaerari egin diezaiokeen ekarpen ederrenetakoa dela iritzita. Era Udalerri euskaldunetako bi- berean, aitortu eta eskertu egin nahi du, lakaera soziolinguistikoak, hala egunero euskarari hauspoa ematen dioere, azken urteotan ezagutzak behera egin ten herritar guztien hautua eta ekarpena duela erakusten du, eta datu horiek kezkaz eta, aurten, bereziki, euskaldun berriena. ikusten ditugu. Arnasguneak zaindu eta hedatu ezean, beheranzko joera areagotu
Leitzan, 2015eko abenduaren 3an.