Emari, 4 zenbakia

Page 1

emari 2016ko otsaila 路 4 zenbakia EUSKARAREN ARNASGUNEETATIK SARERA UDALERRI EUSKALDUNEN MANKOMUNITATEAren agerkaria

Udalerri Euskaldunen Eguna, maiatzaren 28an, Leitzan UEMA-ren 25. urteurrena ospatzeko hainbat ekimen izango da urtean zehar UEMA sortu zenetik 25 urte beteko direnez maiatzean, urteurrenarekin bat eginez, udaberriaren atarian aurkeztuko ditugu hurrengo hilabeteotarako antolatzen ari garen ekimenak eta ekitaldiak. Izango duzue horien berri, baina oraingoz gorde agendan egun zehatz bat: maiatzaren 28a, larunbata. Egun horretan, UEMAk Batzar Nagusia egingo du Leitzan, zenbait herri berri sartuko mankomunitatera eta, ondoren, Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko dugu Leitzan bertan, hainbat ekitaldirekin eta egun osorako egitarau oparoarekin. Leitzako Udalarekin elkarlanean ari da dagoeneko UEMA, egun honen nondik norakoak zehazten, baina Leitzako talde, elkarte eta herri eragileek izango dute zeresanik handiena. Hauekin lehen bilera otsailaren 17an egingo da, egitarauaz eta gainerakoez aritzeko.

Ea UEMAko kide da dagoeneko, eta Dimako Udalak ere sartzeko eskaera egin du, udalbatzarrak onartuta URTARRILAREN 23AN ZARAUTZEN EGINDAKO BATZAR nagusiaz geroztIK uema-KO 73. UDALERRIA DA ea. dimako udala izango da hurrengoa Udalerri euskaldunen lurgunea zabaltzen eta sendotzen ari da. Eako Udala da agintaldi honetan UEMAra sartu den lehenengoa, baina atzetik badira beste hainbat ere. Dimako Udalak, esaterako, dagoeneko onartu du UEMAra sartzeko eskaera egitea, eta hurrengo hilabeteotan hainbat udal gehiago izango direla aurreratu du Zuzendaritza Batzordeak.

Mari Jose Korta, UEMAren sorreraz

Hausnartu Saria, Xabi Aizpurua Ugarterentzat

Mankomunitatearen lehen urratsak gogoratu ditu duela 25 urte Aizarnazabalgo alkatea zenak

UEMAren hezkuntza proiektuari buruzko lana saritu dute Hausnartu Soziolinguistika sarietan


Hurrengo hilabeteotako erronkak eta helburuak aurkeztu ditu UEMAk Batzar Nagusian, Zarautzen mankomunitatearen 25. urteurrena erakundea sendotzeko mugarri izango dela nabarmendu du zuzendaritza batzordeak, batzarrren ostean

P

sa den urtarrilaren 23an egin zuen UEMAk Batzar Nagusia, Zarautzen. Zuzendaritza Batzordeak azken hilabeteotan prestatu eta onartutako lan-ildoak aurkeztu zitzaizkien bertan udal ordezkariei, eta behin lan-ildoak eta 2016rako lehentasunak onartuta, zuzendaritza batzordekideek prentsaurrean eman zuten horien berri. Zehazki, agintaldi hau UEMA sendotzeko eta UEMAren ildoak finkatzeko giltzarria izango dela nabarmendu zuen UEMAko lehendakari Josu Labakak: “Hurrengo lau urteotako plana osatu dugu, eta hori urtez urte aletu, erabateko adostasunez. Lau urteotako plan horren berri eman diogu Batzar Nagusiari, eta plan horren baitan, baita 2016 honetarako lehentasunak eta helburuak finkatu ere”. Labakak zehaztu zuenez, “izan ere, urte berezia da 2016a UEMArentzat. 25 urte beteko ditugu maiatzean. UEMA sortu zenetik 25 urte igaro dira. Orduko ilusioa, lanerako gogoa eta euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko premia, ordea, bizi-bizirik daude oraindik. Indarberrituta, esango genuke”. 25 urteko jardunean UEMAk euskarari eta euskararen normalizazioari egin dion ekarpena ere gogoratu zuen lehendakariak: “25 urtean, egundoko ekarpena egin du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. 17 udalek sortu zuten duela 25

UEMAren hezkuntza proiektuari buruzko lanak jaso du Hausnartu Saria XABI AIZPURUA UGARTE-ren lana gailendu da SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAK ANTOLATZEN DITUEN SARIETAN: NOLA LANDU ARNASGUNEEN IDEIA UDALERRI EUSKALDUNETAKO IKASLEEN ARTEAN.

UEMAko kide diren herrietako udal ordezkariek osatzen dute UEMAren Batzar Nagusia, eta hau da erabakiak hartzen dituen organu gorena.

urte, eta egunez egun, euskaraz eskubide osoz bizitzeko hautua egin duten udalak gehituz eta gehituz joan dira. 73 udalek osatzen dute gaur egun UEMA, eta aurreratu dezakegu, aurten, urtea bukatzerako, 80 bat izango garela. Gero eta gehiago baitira euskarari eusteko eta euskara babesteko, arnasguneen sare honetara gehitzeko asmoa agertzen ari zaizkigun udalak”. Hurrengo hilabeteotako ildoei dagokienez, udalak euskalduntzen segitzeaz gain, udalerriak ere euskalduntzeko ekimenak abiarazteko premia nabarmendu zuen Batzar Nagusiak.

U

rtarrilaren 29an Donostiako San Telmo museoan egin zen ekitaldian jaso zuen UEMAko teknikari Xabi Aizpurua Ugartek (Oikia, 1982) Hausnartu Saria, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuorde Patxi Baztarrikaren eskutik. DBHko eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Masterra amaituta, master amaierako lana eta eguneroko lanbidea uztartzen dituen egitasmoa landu zuen Aizpuruak, UEMAren ildo estrategikoetako bati erantzuteko. Zehazki, udalerri euskaldunetako herritarrak sentsibilizatzea eta ahalmentzea da oinarrietako bat, arnasguneen garrantziaz ohartu daitezen, hizkuntza ohituretan euskararen aldeko hautua egiteko. Gai hau eskoletan lantzeko egitasmoa prestatu zuen Aizpuruak, eta proba moduan zenbait herritan abian jarri du ikasturte honetan UEMAk, 400 ikasle ingururengana iritsiz. Hurrengo ikasturtean proiektua eskola guztietara zabalduko du UEMAk, Jaime Altunak jaso zuen bigarren saria, Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari Mikel Irizarren eskutik. Hirugarren saria ere udalerri euskaldunekin lotura duen lan batek jaso zuen. Zehazki, Haritz Etxeberria abokatu azpeitiarraren 'Gehiengo euskalduna duten EAEko udalerriak epaitegi erdaldunetan' izeneko lana saritu baitzuen Soziolinguistika Klusterrak. Besteak beste, “administrazioan euskara lan hizkuntza bihur dadin lege mailako arau organiko bat beharrezkoa” dela nabarmendu zuen Etxeberriak sari banaketa ekitaldian.


Eragin linguistikoa ebaluatu du Orioko Udalak

"Udalak gaztelera hutsean aritzen ziren; euskaraz aritzen dira orain"

beste zenbait udalek ere adierazi dute ELE kontuan hartzeko asmoa

Gipuzkoako Hitza egunkariak Mari Jose Kortaren elkarrizketa plazaratu zuen otsailaren 5ean. UEMAren sorreraz eta hastapenaz aritu ZEN orduan Aizarnazabalgo alkatea zena.

P

lan orokor berriak lantzerakoan gero eta gehiago dira hiri antolamenduak hizkuntzan duen eragina kontuan hartzen duten udalak. Orio da horietako bat. Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak herrian izango duen eragin linguistikoa neurtzeko Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) egin du azken hilabeteotan, etxebizitza berriak eraikitzeak euskararen erabileran izango duen eragina aztertzeko, eta behar izanez gero neurri zuzentzaileak hartzeko. Elhuyar enpresa, Orioko Udala eta UEMA aritu dira lan honetan elkarlanean, eta hurrengo asteotan jakinaraziko dituzte ondorioak. UEMAk balorazio positiboa egin du bai Orioko Udalak hartutako erabakiaz, eta baita hurrengo hilabeteotan ELE erabiltzeko interesa agertu duten beste zenbait udalen lehen urratsez ere. 2014an eta 2015ean Foru Aldundiak eta UEMAk antolatutako Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien ondoren sortu zuten ELE tresna

Euskara bazterrean udal langileen ikastaroetan ivap ETA eudel-EN EUSKARAZKO IKASTAROEN ESKAINTZA HUTSALA DA

U

daletara iritsi berri da IVAPek eta EUDELek udal langileentzat urtero prestatu ohi dituzten kastaroen eskaintza. Aurten ere euskarazko ikastaroen eskaintza hutsaren hurrengoa da, ehunekoetan begiratuz gero. Horren harira, UEMAtik gutun bana helarazi zaie kexa adieraziz, eta hurrengoetarako euskarazko ikastaro askoz gehiago eskaintzeko eskatuz. Gutun horren eredua bidali du UEMAk udaletara ere, udalek ere beraien kontura kexa eta eskaera bera egin nahi izanez gero ere, indar gehiago izango duelakoan aldarrikapenak. Jasotako erantzunaren arabera zehaztuko ditu UEMAren Zuzendaritza Batzordeak gai honi buruzko hurrengo urratsak, ez baita hau gertatzen den lehen aldia.

Duela 25 urte, Aizarnazabalen sortu zen Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Euskal Herriko hainbat udalerrik parte hartu zuen mankomunitatearen sorreran; Aizarnazabalgo orduko alkate Mari Jose Kortak (Aizarnazabal, 1961) ondo gogoan ditu hastapenak. NOLAKOA IZAN ZEN UEMA SORTZEKO PROZESUA? Uema sortu baino lehen, Euskal Herrian Euskaraz taldean ibiltzen nintzen. Han atera zen Uema sortzeko ideia, udalek euskaraz funtzionatu behar zutela uste zelako. Batzorde haietan esaten zen kalean eragiteaz gain udaletxeetan ere zerbait egin behar zela. Izan ere, Aizarnazabalgo alkate kargua hartu nuenean, udaleko paper guztiak-eta gaztelaniazkoak ziren; euskarazkorik ez zen bat ere. Denborarekin sortu zen mankomunitatea, udalen funtzionamendua gorpuzteko. Herri txiki askok parte hartu zuen sorreran, eta tartean ziren Aizarnazabal eta Errezil. AIZARNAZABALEN EGIN ZEN UEMAren SORRERA EKITALDIA. Mankomunitatearen sorrera ekitaldia eta festa eguna Aizarnazabalen egin zen. Emozioz betetako eguna izan zen; urduri geunden, baina oso ondo joan zen dena. Gainera, Galesko ordezkari batzuk etorri ziren, eta Uema sortzen zela zioen dokumentua sinatu genuen haiek eta guk. Aizarnazabaldarrek eta inguruko herrietakoek asko lagundu zuten. Oso egun garrantzitsua izan zen Aizarnazabalentzat. MANKOMUNITATEA SORTZEAK ZERTAN ERAGIN ZUEN? Herri txikiak hasi ginen martxan, udaletxeetan dena gaztelaniaz egiten zelako. Erabaki zaila izan zen; dena gaztelaniaz egiten zen lehen, eta euskaraz eskatzera igaro ginen. Idatzi sinple bat euskaraz eskatzea ez zen hainbestekoa, baina herritarrek proiektu bat ekarri behar zutenean‌ Dena den, erraztu egiten genien lana, testuak non itzul zitzaketen esanez eta. Pixkanaka, herri gehiagok hartu zuten erabaki bera. URTEOTAN ZER LORTU DU UEMAk? Lorpen asko egin ditu. Lehen, udalak gaztelera hutsean aritzen ziren, eta euskaraz lan egiten dute orain. Ez da hain erraza euskara hutsean egitea, baina mankomunitateak indar handia egin du horretan. Uema oso garrantzitsua da udalentzat. Izan ere, ez da udal barruko planteamendua soilik; herritarren hizkuntz eskubideei ere eragiten die. ZER ERRONKA IZAN DITZAKE UEMAk AURRERA BEGIRA? Ni orain Uematik kanpo nago. Gu bere garaian, agian, erradikal xamarrak izan ginen herritarrekin. Derrigortuta egiten diren gauzen emaitzak ez dira oso onak izaten, eta hori ikusi genuen. Udala fuerteegi jartzen bada, igual, kontra jarriko dira herritarrak. Lana egin behar da, jendeari insistitu behar zaio, baina ez hain gogor. Bizitzaren esperientziak erakutsi dit hori, baina hor egon behar da, jardun, insistitu, mezuak kaleratu‌ Uemari aurrera jarraitzeko esan nahi diot. Hor egon behar du sendo, lanean. Eutsi behar dio orain artekoari, eta jarraipena eman. ZERTARAKO BALIO IZAN DU UEMAk? Herritar guztiei begiak irekitzeko, eta ez udalei bakarrik. Udalak zutabe bat izan dira bide horretan, baina Uemak balio izan du eragiteko eta herritarrak kontzientziatzeko. Julene Frantzesena, Gipuzkoako Hitza, 2016-02-05


Hizkuntz eskubideen oinarrizko dekalogoa

uema.eus

1 2 3 4 5

Hitz egin euskaraz leku guztietan. Hitz egiten den hizkuntza da bizirik dagoen hizkuntza.

Erakutsi eta hitz egin euskara seme-alabei. Transmititzen diren hizkuntzak dira bizi ohi direnak.

Hitz egin euskaraz ahal duzun guztietan, eta eskaini euskaraz egiteko aukera etorri berriei eta ikasten ari direnei.

Errespeta eta balora itzazu hizkuntza guztiak, eta aldarrikatu eskubide bera euskararentzat.

Aitortu eta estimatu euskalki guztiak. Aniztasuna baita hizkuntzen aberastasuna.

6 7 8 9 10

Euskara egokian hitz egin ezazu. Eredua zara haurrentzat eta ikasten ari direnentzat.

Babes itzazu euskarazko hedabideak, eta kontsumitu euskaraz etiketatutako produktuak. Gozatu euskarazko kultur produktuekin (literatura, zinema, antzerkia, musika...) eta ezagutarazi lagun artean. Euskaraz aritu sare sozialetan ere. Horrela, euskaldun agertuko zara mundura.

Aldarrikatu zure hizkuntza eskubideak, eta euskarazko zerbitzua nahi duzula nabarmendu. Zure eskubidea da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.