emari 2016ko uztaila ¡ 6 zenbakia EUSKARAREN ARNASGUNEETATIK SARERA UDALERRI EUSKALDUNEN MANKOMUNITATEAren agerkaria
Albiste onak eta garrantzitsuak heldu dira epaitegietatik EAE-ko Auzitegi Nagusiak behin betiko epai irmoa eman du aktak euskara hutsean bidaltzea zilegi dela ebatziz Azken asteotan, albiste garrantzitsuak heldu dira epaitegietatik, eta udalerri euskaldunen aldekoak izan dira gainera. Batetik, EAEko Auzitegi Nagusiak behin betiko epai irmoa eman du aktak euskara hutsean bidaltzea zilegi dela ebatziz. Honekin behin betiko amaitzen da gai honek epaitegietan egin duen bidea, oraindik zabalik dauden gainerako epaiak ebazteko irizpidea ezarri duelako EAEko Auzitegi Nagusiak. Bestetik, Udalak UEMAra sartzeagatik jarritako salaketak erretiratu ditu Espainiako Gobernu Ordezkaritzak. Salaketa guztiak EAEko Udal Legea onartu aurrekoak ziren. Apirilaren 15az geroztik indarrean den EAEko Udal Legeak, ordea, hizkuntza politika garatzeko eskumena ematen die udalei, eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzeko aukera ere legez babesten du. Lege hau onartu eta lehen hilabeteak igaro direnean, Espainiako Gobernu Ordezkaritza erretiratzen hasi da udalerri euskaldunak UEMAn sartzearen aurka jarritako salaketak.
Nafarroako Gobernuari izandako jarrera aldaketa eskertu, eskua luzatu, eta urrats ausartagoak eskatu dizkio UEMAk "Eskertzeko da elkarlana. Baina urrats esanguratsuagoak emateko garaia ere bada. Hizkuntza eskubideez ari gara" UEMAko kide diren Nafarroako udalerrietako alkate eta ordezkariek agerraldia egin zuten ekainaren 22an IruĂąean, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikari buruz aritzeko. Gaur egun, Nafarroako 13 udalerri dira UEMAko kide: Araitz, Arantza, Arbizu, Areso, Basaburua, Baztan, Bera, Etxalar, Etxarri Aranatz, Goizueta, Igantzi, Larraun eta Leitza. Herri horietako hainbat alkate eta udal ordezkari izan ziren IruĂąeko agerraldian. Besteak beste, Araitz, Baztan, Bera eta Etxarri Aranazko alkateak, eta Berako eta Arantzako zinegotziak. Nabarmendu zutenez, "udalerri euskaldunekiko hizkuntza politikak aldaketa izan du Nafarroako Gobernu "Nafarroako berriarekin. Lehen urtean, UEMAren eta Nafarroako hizkuntza Gobernuaren artean zubiak eraiki eta lankidetzarako politikak erabaki ildoak zehaztu ditugu, eta zintzoki eskertzen ausartak behar ditu oraindik dugu zabaldu den bidea". Oraindik, ordea, euskaldunon euskaldunon eskubideak bermatzeko Nafarroako eskubideak hizkuntza politikak erabaki ausartak behar dituela bermatzeko" eta horiek hartu egin behar direla gogorarazi zuten udalerri euskaldunetako ordezkariek: "Erabaki horiei atea zabalduz, gure babes guztia izango du Nafarroako Gobernuak".
Euskalgintzako eta erakunde publikoetako ordezkaritza zabalarekin ospatu zuen UEMAk 25. urteurrena UEMA sortu zen herri eta egun berean ospatu zen urteurrena, 25 urteko bidea gogoratuz: maiatzaren 5ean, aizarnazabalen, erakunde publikoetako eta euskalgintzako ordezkariekin
U
EMA euskararen aldeko herri mugimendutik sortu zen, 32 udalek Euskal Herrian Euskaraz elkartearen mozio bat onartu ondoren, 1988an. Udal horietako batzuk elkarren artean biltzen eta koordinatzen hasi ziren, udalak ere euskaraz lanean hasi ahal izateko, eta honela, mankomunitate izaera hartuta, erakunde publiko ere bihurtu zen UEMA 1991n. Maiatzaren 5ean Aizarnazabalen egindako ekitaldian nabarmena izan zen UEMAren izaera, euskalgintzako zein erakunde publikoetako ordezkaritza zabala izan baitzen ospakizun ekitaldian. Elkarte eta erakunde ugarik egin nahi izan zuten bat UEMArekin, 25. urteurrena ospatu eta egindako lana eta bidea aitortzeko. Erakunde publiko, sindikatu, alderdi, hedabide eta euskalgintzako eragileen artean izan ziren UEMAren 25 urteko ibilbidean lehendakari izandako hainbat lagun ere: besteak beste, Kontxi Gabantxo, Mikel Illarregi, Antton Iztueta, Jon Bollar eta Maren Belastegi, urte horietan guztietan UEMAko zuzendaritza batzordekideak izandako beste alkate eta hautetsi askorekin batera. UEMAren historia eta ibilbidea gogoratzeaz gain, ekitaldian Kontxi Gabantxo lehendakari ohi bermeotarrak Iñaki Arregiren ekarpena gogoratu zuen, 2010ean hildako euskaltzalea “UEMAren arima” izan zela nabarmenduz.
Udalerri Euskaldunen Eguna, Leitzan festa eta aldarrikapena uztartuz HAINBAT EKITALDIREKIN ETA UDALERRI EUSKALDUNETAKO HERRITARREKIN, FESTA GIROAN HARTU ZUEN LEITZAK UDALERRI EUSKALDUNEN EGUNA, MAIATZAREN 28AN
Erakunde publikoetako, euskalgintzako eta herri eragileetako ordezkaritza zabala elkartu zen Aizarnazabalen.
M
aiatzaren 28an festa ederra antolatu zuten elkarlanean Leitzako Udalak, bertako hainbat elkartek eta eragilek, eta UEMAk, Udalerri Euskaldunen Eguna behar bezala ospatzeko. Giro ederra izan zen egunean zehar, eta bateko eta besteko ekitaldietan jende asko elkartu zen egun osoan zehar. Txistularien dianarekin hasi zen eguna, eta goizean zehar UEMAren batzar nagusia, arnasguneen tailerra eta herrien arteko kirolak izan ziren. Eguerdian ekitaldi instituzionala ere egin zuen UEMAk, eta ondoren bazkari herrikoian ehunka lagun elkartu zen. Arratsaldean, haurrentzako ikuskizunak eta elektrotxarangak eman zioten kolorea festari, eta gauean kontzertuak ere izan ziren egunari amaiera emateko.
ELE, Hitzargiak topaketetako proiektuetako bat ERAGIN LINGUISTIKOAREN EBALUAZIOARI BURUZKOEK BESTE HIZKUNTZETAKO ERAGILEEN ARRETA PIZTU DUTE DONOSTIAN
D 'Lurraldea & Hizkuntza' jardunaldiak, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioaz ELE-ri buruzko graduondokoa ere sortu du UEU-k UEMAk, GFAk, UEUk eta Kontseiluak antolatuta, maiatzaren 12an EHUren Donostiako Carlos Santamaria zentroan izan ziren 'Lurraldea & Hizkuntza. Oraina eta Geroa' III. jardunaldiak, hirigintzak hizkuntzan duen eragina aztertzeko eta Eragin Linguistikoaren Ebaluazioaren etorkizunaz hitz egiteko. uema.eus webgunean ikusgai daude jardunaldietako bideo guztiak.
onostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzak antolatuta 'Hitzargiak, elkar argitzen duten hizkuntzak' izeneko topaketa egin zen ekainaren amaieran, eta UEMAk Eragin Linguistikoaren Ebaluazioaren nondik norakoak aurkeztu zituen bertan. Europako hizkuntza aniztasuna ikusarazteko ez ezik, Europako hizkuntza gutxituak biziberritzeko batean eta bestean egindako lanaren berri emateko ere balio izan zuen topaketak, batzuen eta besteen esperientziak, proiektuak eta arrakastarako gakoak konpartituz. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioak duen garrantzia eta denbora laburrean gurean egin duen bidea nabarmendu zuen UEMAren koordinatzaile Miren Segurolak.
Jardunaldi hauetan oinarritutako graduondokoa, gainera, EHUren 2016/2017 ikasturtearen Berezko Tituluen eskaintzan onartu dute, eta dagoeneko eman daiteke izena. 30 ECTStako eskaintza da, urritik maiatzera bitartean gauzatuko dena, eta edukien erdia aurrez aurrekoa eta erdia online eskainiko dena. Aukera ederra da eduki hauetan sakondu eta gai honi loturiko proiektuak abiatzeko.
Diru laguntzetan leiho berriak Bizkaian eta Nafarroan udalerri euskaldunen babeserako ekimenak diruz laguntzeko partidetan berrikuntzak ageri dira deialdietan
E
uskara sustatzeko zein euskararekin lotutako proiektu zehatzak diruz laguntzeko deialdien baitan, leiho eta aukera berriak zabaldu dira Bizkaian eta Nafarroan. Bizkaiko Foru Aldundiaren ohiko deialdian, esaterako, Munitibarren Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa egiteko partida ageri da. Bizkaian, hirigintza proiektu batek hizkuntzan izango lukeen eragina neurtzeko eta neurri zuzentzaileak hartzeko ekimenak diruz laguntzen diren lehen aldia da. Nafarroan, berriz, udal esparruan euskara erabiltzeko eta sustatzeko laguntzen baitan, Euskarabideak 147.000 eurotik 300.000ra igo du partida.
Hezkuntza Proiektuak indartuta ekingo dio 2016-2017 ikasturteari 2016-2017 ikasturtean irakasleek formazioa jasoko dute, gero ikasgelan unitate didaktikoak erabili ahal izateko, ikasleaK ARNASGUNEEN GARRANTZIAZ JABETU DAITEZEN
A
urten esperimentazio fasea modu positiboan amaituta, proiektua hedatzeko asmoarekin, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak dituzten UEMAko udalerri guztietan aurkezpen bilerak egin dira apiriletik ekainera bitartean. Oso harrera beroa izan du hezkuntzako eragileen aldetik eta 2016-2017 ikasturtean DBHko 40 ikastetxe ingurutan irakasleek formazioa jasoko dute, gero ikasgelan unitate didaktikoak baliatu ditzaten. Gainera, Batxilergoko 20 zentrotan UEMAko teknikariek tailerrak emango dizkiete ikasleei.
Lankidetza hitzarmena berritu dute UEMAk eta Garabide elkarteak Garapen-lankidetzarako diruaren %25 hizkuntzak eta kulturak biziberritzeko esperientzietara bideratzeko proposatu die UEMA-k udalei
U
EMAk eta Garabide elkarteak lehen aldiz 2013an sinatutako lankidetza hitzarmena berritu dute. Garabideko presidente Andoni BarreĂąa eta UEMAko lehendakari Josu Labaka Azpeitian elkartu ziren apirilaren amaieran, bi aldeen elkarlanerako hitzarmena zehazteko eta sinatzeko agerraldian. UEMA osatzen duten udalek bakoitzak bere kasara kudeatzen du garapenerako lankidetzaren funtsen bat. Gaur egun, ordea, dirua ia bere osotasunean garapen bidean dauden herrialdeetako komunitateetako interbentzio-proiektuetara bideratzen da. Hau irauli nahi dute UEMAk eta Garabidek hitzarmen honen bidez, eta horretarako UEMAk honako proposamena luzatu die bere udalei, garapen-lankidetzan bakoitzak duen eskumenaren baitan: 1. Nazioarteko garapenerako lankidetzetan hizkuntzak biziberritzeko jarduera-esparru berria eranstea, lehendik daudenekin batera ibilbide propioa egin dezan. Jarduera-esparru berri honek hizkuntzak biziberritzeko proiektuak identifikatu, sustatu, garatu eta ebaluatuko dituen jarduera-esparru berezia izan beharko du. 2. Horretarako, UEMAk bere udalei proposatuko die lankidetza funtsera bideratzen duten diruaren edo diru laguntzen %25
Garabideko presidente Andoni BarreĂąak eta UEMAko lehendakari Josu Labakak sinatu zuten hitzarmena, Azpeitian.
jatorrizko hizkuntzen biziberritze-egitasmoetara bideratzea. 3. Garapen-lankidetzan, hizkuntza-irizpidea gainerako jardueraesparru guztietako egitasmoetan uztartuko den zehar-lerro berria izatea. 4. Garapen bidean dauden herrialdeetako komunitateetako interbentzio-proiektuez gain, nazioarteko garapen-lankidetzak hizkuntzak biziberritzeko jarduera-esparru berri honen arloan bertako gizartearen sentiberatzea eta elkartasuna lortzeko jarduerak ere bultzatzea. UEMAk honen berri eman die udalei, barne-mailako ohiko komunikazio bideak erabilita. Bi aldeek, berriz, bakoitzaren komunikazio eta sare bideak erabiliko dituzte hitzarmen honen berri emateko eta oinarrian duen kooperazio ildo berria jendarteratzeko.
Dima, Legorreta eta Ziortza-Bolibar ere UEMAko kide dira dagoeneko, Batzar Nagusiak onartu ostean MAIATZAREN 28AN SARTU ZIREN HIRU UDAL BERRIEKIN, DAGOENEKO 76 HERRI DIRA UDALERRI EUSKALDUNEN MANKOMUNITATEKO KIDE, 230.000 BIZTANLE INGURUKO LURGUNE EUSKALDUNA OSATUZ GUZTIEN ARTEAN
EMARI Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen agerkari digitala 2016ko uztaila Leitzan egindako Batzar Nagusian onartu zituzten UEMAko kide diren hiru udal berriak.
I
noiz baino herri gehiago ditu UEMAk bere baitan. Maiatzaren 28an egindako Batzar Nagusiak Dima, Legorreta eta Ziortza-Bolibarko udalek egindako eskaerak onartu ostean, dagoeneko 76 baitira mankomunitateko kide.
Guztien artean, 230.000 biztanle inguruko lurgune euskalduna osatzen dute. Hurrengo Batzar Nagusirako beste zenbait eskaera egotea ere espero du UEMAko zuzendaritza batzordeak, urtea amaitzerako 80 udalerrira helduz.
Argitaratzailea: UEMA komunikazioa@uema.eus uema.eus
SARE BIDEAK
Twitter: @UEMA_eus Facebook: UEMAeuskaraz Issuu: UEMA_eus