Administrazioa euskalduntzeko zerbitzuez gain,
bertako kide diren udalerri euskaldunetako udalei, merkatariei eta herritarrei zuzendutako hainbat egitasmo ere bultzatzen ditu UEMAk, eta horiek biltzen ditu katalogo honek.
Berariaz, udalak euskalduntzeko zerbitzuak ez dira hemen ageri. Udalerriak euskalduntzeko zerbitzuak, herritarren sentsibilizazioan eta kontzientziazioan eragin asmo dutenak, eta udalerri euskaldunen zaintzari
dagozkionak baizik.