31 ERANTZUN “SONATU”, 31 GALDERA EZ OSO XALORI
Irribarreen Unibertsoa
31 ERANTZUN “SONATU”, 31 GALDERA EZ OSO XALORI
Irribarreen Unibertsoa Yurdana Burgoa ILUSTRAZIOA
Alex Orbe
BILBO 2015
Liburuaren salmentarekin bildutako dirua UNICEF-Euskal Herriko Batzordera bideratuko da. Debekatuta dago, legeak ezarritako mugen barruan eta legez aurreikusitako kasuetan salbu, lan hau osorik edo zati batean erreproduzitzea, inolako bitarteko edo prozeduraren bidez, hala prozedura elektroniko nola mekanikoen bidez; era berean, debekatuta dago lana modu informatikoan tratatzea, alokatzea edo beste edozein eratan lagatzea, copyrightaren titularren aurretiko baimen idatzirik gabe. © Ideia eta textuak: Yurdana Burgoa © Argitaratzailea: Yurdana Burgoa © Ilustrazioa: Alex Orbe Lehen argitaraldia: 2015ko abendua Diseinua eta maketazioa: UR Gráfica Lege-gordailua: BI-1774-2015 ISBN: 978-84-608-3828-9 Inprimatze: Grafilur Arte Gráfico Laguntzaile: Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia
Luisarentzat, berak erakutsi baitzidan galderen deskubrimendu-boterea; unibertsoko edozein txokotan zaudela ere.
Eskerrik asko
Eskerrak emateko orduan, ez dakit nondik hasi ere. Akaso, hasteko, Martini eman beharko nizkioke, lehen galdera hura egiteagatik, horri esker otu baitzitzaidan liburu hau sortzea. Eta bere aitari ere, berari esker existitzen baita Martin. Eta gure aita-amei, beraiei esker baikaude gaur hemen, eta geure aiton-amonei... eta ez nuke sekula amaituko. Eskerrik asko nire familiari, beraz, nire altxorra baita. Zuei guztioi. Nire dei, email, galdera eta zalantzei erantzun diezuen guztiei, edo, areago, Martinen galderak erantzun dituzuenei. Ainhoa, Alberto, Alex, Alicia, Ana, Andres, Basilio, Edu, Eneko Arruebarrena eta Eneko Atxa, Garazi, Ignacio, Joane, Jon, Josu, Juan Ignacio P. eta Juan Ignacio V., Juan Mari, Kepa, Iùigo, Lydia, Manuela, Mikel H. eta Mikel U., Olentzero, Pedro, Roberto, Unai, Wang Yong Mei, Xabier‌ Eskerrik asko zuen irribarreengatik, zuen konfiantzagatik, zuen borondate on eta laguntza eskuzabalagatik, zuen begirada konplizeengatik, ezagutzen ez zenuten bost urteko haur bati erantzunez. Plazera izan da, eta neuk ere pila bat ikasi dut. Unai eta Igor, eskerrik asko zuen tandem perfektuari, giza garapenerako ezinbestekoa den espazio horren aldeko apustua egiteagatik, espazio hori konpartitzeagatik eta defendatzeagatik eta horretan sinesteagatik, munduko txoko guztietan. Unibertsoko txoko guztietan. Bizkaiko txoko guztietan. Bidea nirekin egin dutenei: Unairi, diseinu itzel honengatik, maitasunez egina; Alexi, zure ilustrazio alai eta dibertigarriek barre eginarazi didatelako; Aneri, zure begi lagunengatik, beti bezala; eta Caperi, nire konplizeari. Eskerrik asko. Berehala amaituko dut, zin dagizuet. Itxura zuhur eta begirada argi horren atzean zaude zu, beste Unai hori. Liburu honetan Presente egon zara, letra larriz, lehenbiziko hitzetik bertatik. Lehenengo zirriborrotik bertatik. Eskerrak ematea ez da nahikoa. Istorio bakoitzari esker deskubritzen joan naiz zernolako pertsona itzela zaren. Unibertso honi zor diot hori ere.
Ongi etorri Irribarreen Unibertsora
Bat-batean, danba! Galdera bat! Gure txikiak gure mundua deskubritzen hasten direnean, alegia, helduen mundua, aurreikusi ere egiten ez genituen gauzei erantzun behar diegu. Gure txikiak zinezko ikertzaileak dira, abenturazaleak, ausartak eta aseezinak, jakintzari dagokionez. Beren buru txikiak borborka ari dira, galderaz beteta, eta emantzat jotzen dute guk erantzun guztiak jakingo ditugula... Onar dezagun, irudimena behar-beharrezkoa da! Noizbait, geu ere izan ginen haur, eta gu izandako haur horiek gure aurrean agertzen dira, geure seme-alaben galderetan. Beren planteamenduen erdigunean daude guk aintzat hartzen ez ditugun gai pila bat. Begi horiekin, emozioz beteta, eta sorpresa-keinu horiekin, gure azalpenen zain daude, gure erantzunen zain, eta horiek guztiek beraiek ulertzeko moduko hizkuntzan egon behar dute. Gau batean, Martin ohean sartzen ari zen bitartean, galdetu zidan ea nor zen Euskadiko buruzagia. Galdera hark hauspotu zuen liburu hau. Egun gutxi batzuen buruan, bere bizitzako lehen bost urteetan eginak zizkidan hainbat galdera bildu nituen. Ostadarraz hitz egiten zidan, eta hegazkinez, arrainez, beste arrazetako pertsonez, itsasontziez, musikaz, mendiaz, diruaz, bere anai-arrebez, nitaz... Hainbeste gauzaz! “Irribarreen Unibertsoa� liburuak ahalegina egiten du 31 galderari erantzuteko. Neure omenaldi pertsonala da, geure txikiei eskainia. Familian konpartitzeko moduko tokia da, haurrei gauzak deskubritzen laguntzeko. Erraza da: orriak pasa, murgildu marrazkietan, interpretatu testuak, eta, batez ere, ondo pasa, elkarrekin. Ongi etorri!
Aurkibidea
Hitzaurrea
14
Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia
Nola egiten dute hegan hegazkinek?
18
Ainhoa Mugarra Turbo-makinen Kalitate-burua, ITP taldea
Zer esan nahi du estaldurarik ez edukitzeak?
25
Alberto GarcĂa Erauzkin Euskalteleko Presidentea
Eguzkitik gero eta gertuago bagaude, zergatik egiten du hotz handiagoa?
28
Alex Txikon Mendigoizalea
Nola etorri da Joane?
32
Alicia Valtierra Erizaintza Obstetriko-ginekologikoko Ikasketen Burua, Euskadiko Emaginen Irakaskuntza Unitatean
Posible al da ostadarra ukitzea?
37
Ana Urrutia ETB-ko kazetaria
Zergatik ez dakite euskaraz CĂĄdizeko nire lagunek?
42
AndrĂŠs Urrutia Euskaltzainburua
Pertsona batzuek txakur bat behar dute ibiltzeko. Zergatik?
47
Basilio San Gabriel ONCEko Lurralde-ordezkaria, Euskadi
Gure telebistan Bob Belaki ikusteko 6. katea ipini behar da, eta Peiorenean 9. katea. Zergatik? 53 Edu Barinaga EITBko Zuzendaria
Zergatik egiten ditugu puzkerrak babarrunak jan ostean?
58
Eneko Atxa Azurmendi Jatetxeko Sukaldaria. 3 Michelin Izar
Metroek ez daukate gurpilik, zergatik? Eneko Arruebarrena Bilboko Metroko Zuzendari Nagusia
63
Nola sortzen dira olatuak?
69
Garazi Sánchez Euskadiko Surf Txapelduna
Nola pizten da argia, etengailuari ematen diodanean?
74
Ignacio Sánchez Galán Iberdrolako Presidentea
Nor da Euskadiko buruzagia?
80
Iñigo Urkullu Lehendakaria
Zergatik dago tximinia bat barraka hauen guztien erdian?
88
Jon Azua EnovatingLabeko Sortzaile eta Presidentea
Aldapan behera noanean, geratu egiten nauzu, eta aldapan gora noanean, bultzatu. Zergatik? 93 Joane Somarriba Munduko Txapelduna eta hiru aldiz Frantziako Tour-eko Irabazle
Zergatik gara athletic-zaleak?
98
Josu Urrutia Athletic Club de Bilbao Taldeko Presidentea
Arrainak zergatik ez dira itotzen?
104
Juan Ignacio Pérez Biologoa
Gizakiek zergatik margotu zituzten Santimamiñeko kobak?
110
Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendaria
Gizon hori ez du inork zaintzen?
115
Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea
Nola egiten da musika?
120
Kepa Junkera Trikitilaria
Ume beltzak beltzarantzen al dira?
125
Lydia Kinson Mulisol GKEko Idazkari eta Koordinatzailea
Zu ez bazara bere amatxo, baina aita bere aita bada, zer gara Joane, Telmo eta hirurok? 129 Manuela Benedí Haurren Psikologoa
Zabor-edukiontziek zaborra irensten dute?
133
Mikel Huizi Zabalgarbiko Zuzendari Nagusia
Eskuarekin ematen badiozu, min egiten du?
139
Mikel Urrutikoetxea Eskupilotako Txapelduna, 2015
Nola banatzen ditu Olentzerok opari guztiak gau bakar batean? 144 Olentzero
Nora joaten da kaka?
149
Pedro Barreiro Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko Zuzendari Nagusia
Zergatik ez dauka pitilinik Joanek?
154
Roberto Fernรกndez de Pinedo Pediatra
Zergatik ez dira hondoratzen itsasontziak?
159
Unai Basurko Nabigatzaile eta Pakea Itsasontziko Kapitaina
Nondik dator dirua?
164
Xabier Sagredo BBK Fundazioko Presidentea
Nire lagun Iraiak nik baino okerrago ikusten du?
171
Wang Yong Mei Nihao China Ikasketa-zentroko Irakaslea
Ama, zergatik egiten duzu lan? Yurdana Burgoa Komunikazio-aholkularia
175
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Hitzaurrea Unai Rementeria Aita eta Bizkaiko Ahaldun Nagusia
IIII
14
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Eman bostekoa, Martin! Zergatik? Bada, opari itzela egin didazulako. Liburu hau itzela da, ikastolan dauzkagunak baino askoz hobea. Sinetsi iezadazu, askoz-askoz hobea! Ba al dakizu nola deitzen den nire ikastola? Bizkaiko Foru Aldundia deitzen da, eta Bilbon dago. Ikastola benetan handia da, gela mordo batekin, ordenagailuekin, eta, hara non, kristalezko igogailu batekin! Baietz, baietz: kristalezkoa da! Zatoz egunen batean, eta erakutsiko dizut. Ikastola polita da, eta asko ikasten dugu, baina sekulako akatsa dauka: ez dauka jolastokirik. Benetan gogaikarria, ezta? Ez daukagunez jolastokirik, ez daukagu futbolaterik edo saskibaloiko saskirik ere, eta, barruan ezin dugunez baloiarekin jolastu, zertxobait aspergarria da, baina, tira. Etxerako lan asko ematen al dizkizute ikastolan, Martin? Niri bai. Batez ere zenbait egun garrantzitsutan. Gaur ez ditut gehiegi egin (batuketa eta kenketa batzuk, eta ordu erdiz irakurri), eta, horiek amaitzean, zure liburuarekin jolasean hasi naiz. Hasteko, orrialde batzuk irakurri ditut. Gero, erdialdetik ireki, eta zoruaren gainean ipini dut. Etxe baten teilatua dirudi, ezta? Horren azpian auto batzuk sartu eta garaje bat zela irudikatu dut. Mendiaren antza ere badauka, animalia mordo batekin; edo pizza-zati batena, edo erreka baten gainean dagoen zubi batena. Demagun jolas hau zubi bat dela, ados? Bai? Ea, aurrera, itxi begiak eta esadazu nora zaramatzan zubi horrek. Kontuan hartu gure zubi hau magikoa dela, eta bakoitzak norberaren zubia daukala. Ezberdinak dira denak, eta zubi bakoitzak norabait eramaten zaitu. Bakoitzak nahi duen tokira. Helduok zubiak egiten ditugu kontinenteak elkartzeko, badakizu, mundua osatzen duten herrialde handi horiek elkartzeko; zubiak egiten ditugu herrialdeak elkartzeko, kontinenteen modukoak baitira, baina txikiagoak; eta zubiak egiten ditugu herriak elkartzeko, herrialdeen modukoak baitira, baina txikiagoak, badakizu, jostailuzkoak balira bezala. Ba al dakizu nora doan nire zubia? Bada, begira, nire zubiak ez ditu kontinenteak, herrialdeak
IIII
15
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
edo herriak elkartzen. Nire zubi honek umeak eta gurasoak elkartzen ditu. Ez al duzu sinesten? Bada, egia da. Nire zubiak, alegia, zure liburuak, zure gurasoekin elkartzen zaitu. Danel eta Markelekin elkartzen nau, alegia, nire semeekin, bai eta beren amatxorekin ere. Eta espero dut Malen, Ane, Peio, Miren, Arrieta eta nire gainerako lagun guztiak ere beren gurasoekin elkartzea, liburu honen bidez. Ez al da itzela zure liburuaren zeregina? Bada, are gauza gehiago egiten ditu! Liburu hau magikoa da. Izan ere, zubia zeharkatu, eta jende jator pila batekin egin dtut topo. Eta jende garrantzitsua izan behar du, gorbata eta hori dena baitzeramaten. Euskadiko buruzagiarekin elkartu naiz, I単igorekin, eta beste andre batekin ere topatu naiz, eta hark azaldu dit nola egiten duten hegan hegazkinek. Sekretu bat kontatuko dizut, ados? Ez nekien nola egiten zuten hegan hegazkinek, ez neukan arrastorik ere, benetan. Ez nekien, ezta ere, nola egiten duen igeri itsasontzi batek, nahiz eta hamaika aldiz bete dudan bainuontzia, Lego piezekin egindako ontziak bertan sartzeko. Hala ere, hondoratu egiten zitzaizkidan, beti (akaso, itsaspeko ontziak egiten nituen, itsasontzi arruntak zirela pentsatuta). Eta esaten nuen, bainuontzi batean hondoratzen badira, nola demontre egingo dute igeri itsasoan burdinazko itsasontzi erraldoi horiek? Ez nuen ulertzen, baina orain bai. Ulertzen ez nuen beste gauza bat: zergatik egiten ote du hainbesteko hotza mendi-gailurrean, eguzkia hatzekin ukitzeko bezain gertu badago? Horregatik, mendiak marrazten ditudanean, elurra ipintzen dut gailurrean, beti. Zuk ere bai, ezta? Seguru asko, nik baino askoz mendi itzelagoak marraztuko dituzu. Ni ez naiz marrazkilari trebea, baina asko gustatzen zait musika. Zuk gustuko al duzu musika? Ea, natorren harira. Ba al dakizu zer gustatu zaidan gehien? Bada, azkenik, jakin dudala nola iristen diren olatuak Mundakara, herri horretan bizi bainaiz. Nik zera uste nuen, pertsona handi-handi eta ikaragarri
IIII
16
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
indartsu batek bultza egiten ziola itsasoari, besoarekin, eta horrela sortzen zirela olatuak. Zuk ez al dituzu olatuak sortzen bainuontzian zaudenean? Bai, ezta? Bada, nik hori uste nuen, guk bainuontzian sortzen genituen modu berean sortzen zirela itsasoko olatuak ere. Zure liburuari esker, sekretuaren berri izan dut. Benetan, liburu itzela da. Ba al dakizu? Nire adiskide guztiei azalduko diet zure liburua sekulako liburua dela; ikastolako atsedenaldian azalduko diet. Izan ere, liburu hau hainbat gauza izan daiteke: etxe bat, inbutu bat, auto-garaje bat, indioen denda bat, bai eta zubi bat ere. Nahi duzun guztia izan daiteke liburu hau. Begiak itxi, irudikatu, eta listo: egiazko bihurtu da. Begiak itxita eutsi bitartean, magiak irauten du. Atzera irekitzen badituzu, liburu arrunt bat bilakatzen da berriz, baina begiak beste behin itxi, eta beste zerbait irudikatzen baduzu, magikoa izango da berriro. Sinestezina da. Nire lagunei esango diet, eskatu diezaietela beren guraso edo aiton-amonei, edo eskatu diezaiotela Olentzerori. Izan ere, jolastu ez ezik, gauza itzel mordoa ikasiko dute. Eta jaun eta andre ikaragarri jatorren lagun egingo dira. Eta are dibertigarriagoa dena: guztiok elkarrekin jolastu gaitezke, elkarrekin amestu dezakegu eta elkarrekin dibertitu: gurasoak, seme-alabak, anai-arrebak, aiton-amonak...
Elkarrekin, Martin. Hori itzela da, ezta? Unai
IIII
17
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Txiki-txikia zenetik, Martinek biziki gustuko ditu hegazkinak, zeruan ikusten baitzituen, bere gainetik igarotzen. Gorantz begiratu, irribarre egin, eta ero moduan hasten zen oihuka: “Agur! Agur! Ondo ibili oporretan!�. Bi urterekin hartu zuen hegazkin bat estreinako aldiz; beraz, ez zen ia ezertaz ohartu. Hala ere, iaz, Lanzarotera joan ginen (sumendi ugari dituen uhartea da Lanzarote, ilargia dirudi), eta Loiuko aireportuan, hegazkinera igotzean, zera galdetu zuen:
Nola egiten dute hegan hegazkinek? Ainhoa Mugarra Turbo-makinen Kalitate-burua, ITP taldea
IIII
18
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Orain dela urte mordoxka batetik hasita, gizakiok beti bilatu izan ditugu hegan egiteko moduak. “Txoriek hegan egiten badute, seguru badagoela moduren bat gizakiek ere hegan egin, eta txoriak bezain laster lekualdatu daitezen”, horixe pentsatzen zuen Leonardo Da Vincik, jaun oso adimentsu eta sortzaile batek, XV. mendeko garai urrunean. Hain zuzen, hainbat “makina hegalari” diseinatu zituen. Lehenengo proiektu haietan, pertsonek hego erraldoi batzuei eragin behar zieten, beren beso eta hanken indarrarekin. Txorien hegoen antza zeukaten hego haiek, baina askoz handiagoak ziren, pertsonen pisuari eusteko. Hala ere, gizakiek ezin zuten beren kabuz sortu hegan egiteko adina energia. 1903an, Wright anaiek lehenengo hegazkina hegaldarazi zuten, motor txiki bati esker. Hegazkinak 12 segundoz egin zuen hegan, eta 40 metro egin zituen! Hala ere, horixe izan zen gizakiek hegan egin zuten estreinako aldia. Une horretatik aurrera, lan asko egin zen teknika hobetzeko eta hegaldi-denborak handitzeko. Diseinu eta kalkulu zail asko egin ostean, hegazkin batek Mantxako Kanala zeharkatu zuen, gero Ozeano Atlantikoa, eta horrelaxe jarraitu zuten hegazkinek aurrera egiten, gaur egun ezagutzen ditugun hegaldiak lortu arte. Adibidez, gaur egun, Singapurretik Londresera 13 ordutan irits gaitezke. “Zenbat denbora beharko genuke distantzia hori bizikletan egiteko? Nire lagun bat horrexetan ari da, eta urtebetetik gora beharko du!”. Gaur egun, hegazkinez, helikopteroan edo globoz egin dezakegu hegan. Helikopteroetan, adibidez, “hego birakariak” sekulako abiadan biratzen dira, eta nahikoa indar sortzen dute,
IIII
19
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
helikopteroa bertikalki altxatzeko. Horrela, helikopteroek ez dute aireratzeko edo lur hartzeko pistarik behar. Edozein tokitan abiatu daitezke, baita etxeorratz baten sabaian ere! Globoen kasuan, altuera kontrolatzeko, belaren barruko airearen tenperatura egokitu behar da, erregailu batzuen bidez berotuz. Edonola ere, haizeak ezartzen du norabidea, nondik datorren... Egia esatera, ez da erabilgarriegia, ez, behintzat, oporraldiko helmugara ahalik eta azkarren iritsi nahi baduzu. Gutako ia gehienok hegazkina erabiltzen dugu munduko hainbat toki ezagutzera joateko; hainbeste daude-eta! Seguru asko, dagoeneko ibiliko zinen hegazkinean, 5 urtetxo baino ez dituzun arren. Hala ere, zure gurasoak txikiak zirenean, jendeak ez zuen hain sarri hegazkina hartzen oporretara joateko. Ez zen batere ohikoa 5 urteko umeak hegazkinean ibiltzea. Hegazkinen sekretua hegoetan datza. Hegoek forma berezi-berezia daukate, eta, horri esker, hegazkina martxan dagoenean, airea ez da abiadura berean pasatzen hegoen gainetik eta azpitik; aitzitik, azkarrago pasatzen da gainetik azpitik baino, eta, horri esker, hegazkina ez da erortzen. Hala ere, hori gertatzeko, hegazkinak abiadura jakin bat lortu behar du lehen-lehenik, eta, horretarako, motorrak dauzka, motor ikaragarri handiak. Hegazkin batzuek 2 motor dauzkate, eta beste batzuek, ordea, 4. Hegazkinak aireratu nahi duenean, atzealdetik aireturrusta bero bat jaurtitzen du, eta, horri esker, hegazkina aurrerantz ateratzen da, ziztu bizian, aireratzeko behar duen abiadura lortu arte (hegaldiko une ederrenetako bat da hori!). Antzeko zerbait gertatzen da globo bat eskutan
IIII
20
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
HEGAZKINEN SEKRETUA HEGOETAN DATZA. HEGOEK FORMA BEREZI-BEREZIA DAUKATE, ETA, HORRI ESKER, AIREA HEGOEN GAINETIK ETA AZPITIK IGAROTZEN DA, ETA HEGAZKINAK HEGAN EGITEN DU. HORI GERTATZEKO, HEGAZKINEK OSO AZKAR JOAN BEHAR DUTE, MOTOR IKARAGARRI HANDIEKIN.
IIII
21
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
daukazunean, itxi gabe, eta askatzen duzunean, airea ahotik atera bitartean: globoa ziztu bizian ateratzen da, kontrako norabidean. Hegoetako “flap�-ei eta isats-lemari esker, norabidea kontrolatu daiteke, horrela, nahi dugun tokian geratu gaitezke, zehatz-mehatz. Bidaiari-hegazkinez gain, karga-hegazkinak ere badaude. Horietan, paketeak eta salgaiak bakarrik garraiatzen dira. Herrialdeetako armaden hegazkin militarrak ere badaude. Bidaiari-hegazkin handiena Airbus A380 da: bi solairu ditu, eta 850 bidaiari garraiatu ditzake. Pentsa, hegazkin erraldoi horietako batzuetan, gimnasioa eta guzti egoten da! Ikaragarri pila pisatzen dute. Pentsa, hegazkin huts batek 275 tona inguru pisatzen du (180 autoren pare). Hegazkin hauek oso garestiak dira: 400 milioi euro balio dute, 16.000 autok bezainbeste! Oso garestiak dira, hain zuzen, jende pila batek lan egiten dugulako, egunero, horiek hobetzeko. Langintza horretan ari gara ITP gisako enpresak. Bertan, moduluak ekoizten ditugu, zuk hegan egiten duzun hegazkinetako motorrentzat.
Pozarren hartu dut parte liburu honetan, Martin. Mila esker nirekin akordatzeagatik. Ainhoa
IIII
22
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Igande hartan, Martinek gelako lagun baten urtebetzeospakizunera joan behar zuen, Santutxura. Gatikatik abiatu, eta Egirletatik igo ginen; orduan, Martinek galdetu zidan ea nola deitzen zen mendi hura. “Egirleta” deitzen zela esan nion. Bidea jarraitu genuen, eta bere aitak telefonoz deitu zidan, baina deia eten egin zen. Hori gertatzen zen ia beti; beraz, zera esan nuen: “hemen ez dago estaldurarik”. Martinek bere ohiko galderetako bat egin zidan:
Zer esan nahi du estaldurarik ez edukitzeak? Alberto García Erauzkin Euskalteleko Presidentea
IIII
23
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Martin, ba al zenekien, garai batean, orain dela ez hainbeste urte, telefonoak ez zirela mugikorrak? Geldi egoten ziren, beti toki berean: egongelako mahaian, bulegoan... Seguru zure etxean ere egongo dela telefono finkoren bat, oraindik ere. Telefono zaharrek kable bat zeukaten, entxufe batean konektatzeko. Gainera, gurpiltxo bat zeukaten, zenbakiekin, nahi zenuen telefonoa sakatzeko. Sakatu nahi zenuen zenbakiaren zulotxoan hatza sartu, eta gurpiltxoa biratzen zenuen. Orduan, adibidez, ti-ti-ti aditzen zenuen (3. zenbakia), edo ti-ti-ti-ti (4. zenbakia). Ondo dakizun moduan, pertsona gehienoi asko gustatzen zaigu hitz egitea, eta telefono horiek gero eta gutxiago erabiltzen hasi ginen, izan ere, ezin genituen edozein tokitan erabili, jakina. Bestalde, ezin ginen etxetik edo bulegotik atera, telefonoa besapean, kableak laburrak zirelako. Horregatik, edozein tokitara eraman zitezkeen telefonoak sortu ziren, kablerik gabeak. Orain dela urte batzuk gertatu zen hori. Lehenengo telefono mugikorra orain dela 50 urte sortu zuten, gutxienez, baina oso deserosoa zen. Pentsa, maleta batean eraman behar zenuen, oporretan zoazenean bezalaxe! Hitz egiteko, maleta ireki behar zenuen, gero, telefonoa atera eta toki batean gelditu behar zenuen. Ondoren, berriz dena gorde, eta atzera eraman behar zenuen. Pixka bat gogaikarria zen. Mugikorrak sortzen dituzten pertsonak gero eta mugikor txikiagoak egiten saiatu dira. Egiatan, orain dela 15 urte lortu zuten mugikor benetan txikiak egitea, 1995ean, gutxi gorabehera, zure amatxok 23 urte zituela. Gaur egun, mugikor mordoa daude. Adibidez, pertsona nagusientzako telefonoak daude. Zu, Martin, oso mutiko bizkorra izango zara, seguru, eta mugikorrarekin argazkiak egin nahi izango dituzu, eta bideoak, eta bestelako gauza
IIII
24
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
GARAI BATEAN, EZIN GENUEN TELEFONOA ETXETIK EDO BULEGOTIK ATERA, KABLEAK ERABILTZEN ZITUZTELAKO. HORREGATIK, KABLERIK GABEKO TELEFONOAK SORTU ZIREN. LEHENENGO TELEFONO MUGIKORRA ORAIN DELA 50 URTE SORTU ZUTEN, GUTXIENEZ, BAINA OSO DESEROSOA ZEN. PENTSA, MALETA BATEAN ERAMAN BEHAR ZENUEN!
IIII
25
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
mordo bat. Baina jende nagusiak deitzeko bakarrik erabiltzen du mugikorra, eta, gainera, batzuetan, ez dituzte zenbakiak ondo ikusten, txiki-txikiak direlako. Beraz, pantaila eta zenbaki handiagoak dauzkaten mugikorrak sortu ditugu, soilik deitzeko eta deiak jasotzeko balio dutenak. Oso erabilerrazak izan behar dute: botoi berdea deitzeko eta botoi gorria deia eteteko. Estaldurarik ez daukagula esaten dugunean, zera esan nahi dugu, ezin dugula hitz egin. Hitz egin nahi duzu, baina ez duzu lortzen. Telefonoek nola funtzionatzen duten azalduko dizut. Pentsatu dezagun telefono mugikorrek magia daukatela. Deitu nahi duzunean eta zenbaki bat sakatzen duzunean, ke moduko bat ateratzen da, antena batera joaten da, eta, gero, antena mordo baten bidez, deitu nahi duzun pertsonarengandik gertuen dagoena antenara iristen da. Antena horrek kea garraiatzen du beste pertsonaren telefonoraino. Kea telefonora iristen denean, soinua egiten du, eta beste pertsonak telefonoa hartzen du. Gainera, oso modernoak direnez, deitzen ari zaren pertsonak zure zenbakia badauka, zuk deitzen diozula jakingo du, telefonoaren pantailan zure izena agertuko delako, adibidez, Alberto agertuko da, edo Martin. Horrela, telefonoa hartzean, agurtu egin gaitzakete: “Kaixo, Martin, zer moduz zaude?”. Kearekin gertatzen den horixe da estaldura. Baldin eta kea antenatik antenara pasa badaiteke, deitzen ari zaren pertsona hori dagoen tokiraino, orduan, estaldura dago. Kea ez bada iristen, ez dago estaldurarik. “Antenak baldin badaude, zergatik ez dago estaldurarik?”, esango duzu. Bada, bi arrazoirengatik:
IIII
26
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
1. Geldi bazaude, etxean, eta lagun batekin hitz egin nahi baduzu, kea iristeko, antena ezin da oso urruti egon. Oso urruti badago, baliteke kea ez iristea, eta, orduan, ezin izango duzu deia egin. 2. Mugitzen ari zarenean ere gerta daiteke. Adibidez, autoan zoaz, gurasoekin. Telefonoa daukazu, eta hizketan ari zara. Antenek nabaritzen dute mugitzen ari zarela, eta, orduan, antenek kea pasatzen diote zugandik gertuen dagoen antenari. Gerta daiteke, bat-batean, bi antena elkarrengandik oso urruti egotea, edo zugandik oso urruti egotea. Orduan, ez duzu ezer entzuten, eta deia eten egiten da. Beste gauza garrantzitsu bat: zu bezalako haurrek, adin ertainekoek, ez zenukete telefono mugikorrik eduki behar. Niri semeak, adibidez, 13 urte bete arte ez zuen telefonorik eduki. Egia esan, orain, zuk ez daukazu inongo beharrik jende guztiari deitzeko, izan ere, egiten dituzun kontu guztietan, primerako entrenatzaileak dauzkazu, gauza batzuk konpontzen dizkizutenak: hortxe daude ama, aita eta aitona-amonak. Konfiantza eduki behar duzu zure gurasoengan. Mugikor bat edukitzeko prest zaudela uste dutenean, baimena emango dizute, seguru.
Martin, telefonoa oso tresna erabilgarria da, baina, era berean, ardura bat da. Urte batzuk barru, gaur esan dizudana ulertuko duzu, seguru. Alberto
IIII
27
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Etxetik ordu erdira dago Gorbeia mendia. Gailurrean, burdinazko gurutzea dago. Zenbait pertsonak “maitasunaren gurutzea� esaten diote. Neguan, elurra egiten duenean, zuriz janzten da, eta, eguzkiak ematen dionean, altxorra dirudi. Martin ez da sekula gailurreraino iritsi; aitzitik, handik gertu dagoen babesleku batera joan izan gara. Pottokak daude, bai eta behiak, putreak eta beste animalia mordo bat ere. Udan joan ginen; hala ere, igo ahala, arropak jantzi behar izan genituen, eta Martinek zera galdetu zidan:
Eguzkitik gero eta gertuago bagaude, zergatik egiten du hotz handiagoa? Alex Txikon Mendigoizalea
IIII
28
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Galderari erantzun aurretik, nire burua aurkeztu nahi nuke. Alex deitzen naiz, eta Lemoakoa naiz, Bizkaiko herri batekoa. 33 urte ditut, eta munduko hainbat herrialdetan ibili izan naiz. Mendi erraldoiak eskalatzeko eta igotzeko bidaiatzen dut, 6.000, 7.000 eta baita 8.000 metroko mendiak ere igotzeko. Martin, ba al dakizu nola deitzen den munduko mendirik altuena? Everest deitzen da, eta 8.850 metro garai da. Ba al dakizu munduan zenbat mendi dauden, 8.000 metrotik gorakoak? 14 daude, eta horietako 10 igo ditut nik. Maite dut mendi altuetara igotzea, bai eta ez hain altuetara ere, baina are gehiago maite dut bidaiatzea, eta inork edo bakan batzuek baino ikusi ez dituzten tokiak deskubritzea. Mendiaren gailurrean, hain justu ere, eguzkitik gertuago daude, baina eguzkia hain dago urruti, ezen apenas nabaritzen baita mendiaren gailurrerainoko edo mendiaren oinerainoko aldea. Demagun Euskadiko mendirik altuenera igo garela, Aitxurira: 1.550 metro garai da. Kenketak ikasten ari zaren honetan, jakin badakizu: gure eta eguzkiaren artean dauden 150 milioi metroei mendiaren 1.550 metroak kentzen badizkiozu, oso urruti egongo gara, oraindik ere. Beraz, goian hotz handiagoa egiten du, bai, baina bestelako arrazoiak direla medio. Kontua da eguzkiaren izpiek lurra berotzen dutela, eta lurretik gertuen dagoen airea. Alegia, aiseago berotzen da mendiaren oina mendiaren gailurra baino. Gainera, lurra berotzen denean, gasak sortzen ditu, eta, gas horiei esker, beroa ez da atmosferatik ateratzen. Negutegi moduko bat da atmosfera, badakizu, gure baratzeko berdurak babesten dituzten horien modukoa, eta beroari eusten dio. Han goian, mendietan, aire gutxiago dago, bai eta beroa babesten duten gas gutxiago ere; hortaz, hotz handiagoa egiten du. Akordatzen naiz nola, 21 urte nituela, 8.000 metroko mendi bat igo nuen, lehenengo aldiz. Bilbotik abiatu ginen, hegazkinez, Islamabaderaino, alegia, Asiako Pakistan herrialdeko
IIII
29
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
EGUZKIAREN IZPIEK LURRA BEROTZEN DUTE, BAI ETA LURRETIK GERTUEN DAGOEN AIREA ERE. ONDORIOZ, GASAK SORTZEN DIRA, ETA, GAS HORIEI ESKER, BEROA EZ DA ATMOSFERATIK ATERATZEN; IZAN ERE, ATMOSFERA BEROA HARRAPATZEN DUEN NEGUTEGI BAT BEZALAKOA DA. HAN GOIAN, MENDIETAN, BEROA BABESTEN DUTEN GAS GUTXIAGO DAUDE; BERAZ, HOTZ HANDIAGOA EGITEN DU.
IIII
30
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
hiribururaino, Broad Peak mendia igotzeko asmoz. Iritsi ginenean, izugarrizko beroa egiten zuen, eta janaria ez zitzaidan batere gustatu, min-mina baitzen. Horrelako mendi altuak igotzen dituzunean, ezin zara kolpe bakarrean igo. Lehenengo egunetan beroa egin zuen, bai, behintzat, kanpamentu nagusira iritsi arte, alegia, gailurrera heldu aurretik mendizaleek atseden hartzeko eta indarrak biltzeko erabiltzen duten kanpamentura iritsi arte. Azkar asko, ordea, zenbat eta gorago joan, gero eta hotz handiagoa egiten hasi zen. 15 edo 20 gradu egiten zuen zero azpitik, eta horrela egiten genuen lo (Euskadin, hotz handia egiten duenean, ez dugu sekula izaten 5 gradu baino gutxiago zero azpitik). Ai, eneeee, oinak eta sudurra izozten zitzaizkidan!!! 2003ko uztailaren 15ean iritsi ginen Broad Peakeko gailurrera. Gauerdian atera ginen, zero azpitik 25 gradurekin. Zaila da neguan horrelako mendi alturik igotzea. Orain lau urte, G1 mendian, 7.100 metrora, termometroak 56 gradu markatzen zuen zero azpitik. Bai hotzaaaaa!!! Antartikan ere ibilitakoa naiz. Han ez dago mendi alturik, baina igotzeko zailak dira, izan ere, sekulako hotza egiten du, eta izotza dago nonahi. Baldin eta mendian izotza badago, kontu handiz ibili behar duzu, zuloak egon daitezkeelako, eta pitzadura benetan sakonetara jausi zaitezkeelako. Horregatik, ez duzu bakarrik joan behar, eta mendizaleok bata besteari lotuta joaten gara, beti. Horrela, lehenengoa jausten bada, atzetik doan kideak eusten dio. Mendian zaudenean, oso garrantzitsua da elkarri laguntzea, Martin. Animatu nahi zaitut: joan zaitez mendira, eta gozatu ezazu naturarekin eta bizi garen herrialde eder honekin. Alex
31
IIIIIII
IIIIIIIIIII
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Martinek lau urte zituela, haurdun geratu nintzen. Nire sabela handitzen joan ahala, gauza batzuk apurtxo bat aldatu ziren, zenbait hilabetez. Adibidez, asko kostatzen zitzaidan Martin besotan hartzea, bizkarrak min egiten zidalako. Egun batean, bere arreba iritsi zen, eta, apurkaapurka, normaltasunera itzuli zen dena. Alde txiki eta aldi berean handia zegoen, jakina: haurtxo bat geneukan etxean. Goiz batean, esnatzean, Martin ikusi nuen, sehaskatxora begira. Ikusi ninduenean, burua altxatu, eta zera esan zidan:
Nola etorri da Joane? Alicia Valtierra Erizaintza Obstetriko-ginekologikoko Ikasketen burua, Euskadiko Emaginen Irakaskuntza Unitatean
IIII
32
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Hara, laztana, bai galdera ederra egin duzuna. Badakizu haurtxoek 40 aste igarotzen dituzuela gure sabelen barruan. Tarte horretan, zuen gorputza sortzen hasten da, eta oso gustura egoten zarete, ur beroz betetako zakutxo baten barruan. Bertan jaten, jolasten eta lo egiten duzue. Zenbaitek esaten dute bederatzi hilabete irauten duela haurdunaldiak, 40 aste beharrean. Gutxi gorabehera, gauza berbera da, baina haurdun dauden amatxoekin lan egiten dugunoi 40 aste horiek aipatzea gustatzen zaigu, hobeto ulertzen dugulako. Zure galderari erantzungo diot, oso modu dibertigarri batean, eta horrela ulertuko duzu nola iritsi den zure arreba etxera. Ados? Haurtxo ia guztien istorioa musu batekin hasten da. Aitak eta amak elkarri ematen dioten musu bat da, maitasunez betetakoa. Estu besarkatzen dute elkar, eta aitaren zatitxo bat amaren barruan sartzen da. Orduan, zuek sortzen zarete. Lehenengo hilabetean, enbrioi 単imi単o bat zarete, mitxoletahazi baten neurrikoak, baina hain zarete indartsuak, ezen gorputz-organo batzuk garatzen eta funtzionatzen hasten baitira. Super-heroi txiki-txikiak zarete. Zortzigarren eta bederatzigarren astetik aurrera, babarrun baten neurria daukazue, eta zuen hatzak ikusteko gai gara. Etengabe mugitzen zarete! Hala ere, amatxook ez ditugu zuen mugimenduak nabaritzen, oraindik. Hamabigarren eta hamahirugarren asteetan platanoerdi batek bezainbeste pisatzen duzue, eta ilar-leka baten tamaina daukazue. Une horretan, amaren sabela hazten da, eta zuek erabat osatuta zaudete. Laugarren hilabetearekin batera, badator sorpresa, izan ere, orduantxe hasten gara amatxook zuen mugimenduak sentitzen. Sekulako poza da! Orain, piper baten tamaina daukazue, eta zuen hezurrak gogortu egiten dira. Hilabete geroago, bosgarren hilean,
IIII
33
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
azenario bat dirudizue, eta bekainak eta betazalak dituzue. Seigarrenean, luzoker ertain baten neurria daukazue: gorputza beteago daukazue, eta azala ez daukazue hain zimurtuta. Hiru hilabete baino ez dira geratzen zuek iristeko! Zazpigarren hilabetean, begiak itxi eta irekitzeko gai zarete, eta zuen inguruan gertatzen dena ikus dezakezue, sabelaren barruan. Gogoko duzue igerian ibiltzean, eta kuiatxo baten neurrikoak zarete. Haurdunaldiaren azken puska honetan, gutxika-gutxika, izango zareten pertsonatxoak bilakatzen zarete. Zortzigarren hilabetean, meloi bat bezain handiak zaretenean, zuen nerbio-sistema osatzen doa, eta birikak dauzkazue, dagoeneko. Helmugara iristeko zorian gaude: bederatzigarren hilabetea! Azken asteak. Emozioak jota gaude! Etxeko guztiok irrikan gaude zuen aurpegitxoa ikusteko, eta zuek laztantzeko, zaintzeko eta kantuak abesteko. Azken asteotan, kuia txiki baten tamaina hartzen duzue. Urratsik zailena egiteko prestatzen ari zarete, alegia, zuen ezkutalekutik ateratzeko. Dena dela, izaki txiki eta ausartak zarete, oso indartsuak. Ba al zenekiten gure barruan zaudetenean kanpoko ahotsak entzun ditzakezuela? Jakina baietz. Baita musika ere, eta norbaitek kolpe bortitz bat ematen badu, sustoa hartu eta ostikoa ematen duzue... sekulako abentura da. Zuentzat, bai eta aita eta amarentzat ere. Oso gauza dibertigarri bat azalduko dizut: amatxo ibiltzen doanean, geldi-geldi egoten zarete, izan ere, mugimenduari esker, lo hartzen duzue. Gauez, ordea, amatxo atseden hartzen dagoenean, sofan edo ohean, ero moduan mugitzen hasten zarete.
IIII
34
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
HAURTXO IA GUZTIEN ISTORIOA BERDIN HASTEN DA, MUSU BATEKIN. ZUEK 40 ASTE IGAROTZEN DITUZUE GURE SABELEN BARRUAN, ETA, TARTE HORRETAN, ZUEN GORPUTZA OSATU EGITEN DA. OSO GUSTURA EGOTEN ZARETE, UR BEROZ BETETAKO ZAKUTXO BATEN BARRUAN, JATEN, JOLASEAN ETA LOTAN. IRISTEN ZARETEN EGUNEAN, AMATXOEK ETA ZUEK GAUZA PILA BAT EGIN BEHAR DITUZUE ELKARREKIN, ZUEK GUGANDIK IRTEN AHAL IZATEKO, TXIRRISTA BAT DIRUDIEN BIDE BATETIK! UNIBERTSOKO MAITASUN-ISTORIO INDARTSUENAREN HASIERA DA.
IIII
35
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Iristen zareten egun hori oso egun garrantzitsua da, eta amatxoek eta zuek gauza pila bat egin behar dituzue elkarrekin. Azaldu egingo dizut. Hasteko, sabelak min handia egiten digu amatxooi. Ba al dakizu zergatik? Bada, zuek egon zareten zorroari eusten dion giharra tenkatzen eta uzkurtzen hasten delako, zuek atera ahal izateko. Oinaze horri esker, badakigu berehala etorriko zaretela, prest zaudete-eta. Tarte luze bat igarotzen da, harik eta gugandik ateratzeko gai zareten arte, nondik eta txirrista bat dirudien bide batetik! Ateratzerakoan, negar egiten duzue, eta arnasa hartzen hasten zarete. Azkar batean, amari eta zuei laguntzen aritzen garen pertsonok, ginekologoak eta emaginok, zuek hartu, eta amaren besoetan ipintzen zaituztegu. Agian, horixe da zuen bien bizitzetako unerik zoriontsuena, unibertsoko maitasun-istorio indartsuenaren hasiera.
Ondo gogoan dut zu jaio zinen eguna. Oso ausarta izan zinen, zure arreba bezala. Amama Ali
IIII
36
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Gatikan, eguzkia ateratzen bada eta aldi berean euria egiten badu, ostadar handi bat sortzen da, Jata mendiaren ondoan. Batzuetan, euria eta eguzkia adiskidetzen badira eta ez badira haserretzen, bi ostadar sortzen dira! Egun horiek magikoak dira, eta, egun magiko batean, Martinek zera galdetu zuen:
Posible al da ostadarra ukitzea? Ana Urrutia ETB-ko kazetaria
IIII
37
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Bazen behin Anouk izeneko neskato bat. Oihal ederrez egindako etxe txiki-txiki batean bizi zen, kolore bizikoa, eta hondarrez inguratuta. Alaba bakarra zen Anouk, eta bakarrik jolasten ikasi zuen, bere etxe inguruko natura lagun. Egunero-egunero, eskolatik itzultzean, etxeko lanak egiten zituen, eta, gero, harri edo zuhaixkaren bat bilatzen zuen, txabola bat eraiki ahal izateko. Pilatutako hondarrarekin eta amaren zapiekin apaintzen zuen. Saharako basamortuan bizi zen Anouk. Batzuetan, eskolan, bere lurraldearen inongo antzik ez zeukaten tokietako argazkiak ikusten zituen. Toki berde haiek ikustean, lur emankorrez eta ibai oparoz beteta, ez zen sekula jeloskor jartzen: inondik ere! Ez zen triste jartzen bere lurraldea hondarraren moduko horia zelako, eta ezin zelako haritz sarrietara igo: inondik ere! Anouk oso triste jartzen zen argazki askotan bazegoelako “zerbait�, berak sekula ikusi gabea: ostadarra. Zer ote zen arku miragarri hura, airean handi-handi zintzilik, kolore biziz? Zergatik ez zuen sekula ikusi? Eta posible izango ote zen hura ukitzea? Udaberriko egun batean, bero-beroa eta hautseztatua, bisita izan zuten eskolan: Euskal Herriko haur batzuk etorri ziren. Mordo bat ziren, baina, Anouki, mutiko batek eman zion arreta gehien: ilehoria zen, belarri irtenekin, eta oso jatorra ematen zuen. Peru deitzen zen. Berehala, lagun minak bihurtu ziren, eta Anoukek bere txabola erakutsi zion Peruri, adarrez eta harriz egina. Elkarrekin, etxe inguruan zegoen mendixka altuenera igo ziren, basamortuaren paisaia ikusteko. Peruri izugarri gustatu zitzaion: sekula ez zuen ikusi hain lur lehor eta horirik.
IIII
38
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
EGUZKIAREN IZPIEK EURI-TANTAK ZEHARKATZEN DITUZTE, ETA HORRELA SORTZEN DIRA KOLOREAK. EGUZKIAREN ARGI ZURIAK EURI-TANTAK ZEHARKATZEN DITUENEAN, ARGI HORI ZIZTUAN ATERATZEN DA, ETA 7 KOLORE DISTIRATSUTAN ZATITZEN DA, EZ GEHIAGO EZ GUTXIAGO.
IIII
39
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
“Hondartza erraldoi bat ematen du!”, esan zuen, goi-goitik. Peru alai bazegoen ere, mutikoak azkar igarri zuen Anouk triste zegoela. “Anouk, zer gertatzen zaizu? Ez al zaizu zure bizitokia gustatzen?”, galdetu zion. “Asko gustatzen zait, baina triste nago beste arrazoi batengatik, eta ez naiz inori esatera ausartzen”, erantzun zion berak. “Beno, ni zure laguna naiz; beraz, lasai azaldu niri”, lasaitu zuen Peruk. Anoukek, isil-isilik, zera esan zion: “Sekula ez dut ostadarrik ikusi”. Peru harrituta geratu zen, berak hainbeste aldiz ikusi zuen ostadarra bere herrian... Anouki azaldu zion eguzkiaren izpiek euri-tantak zeharkatzen dituztela eta horrela sortzen direla koloreak; izan ere, eguzkiaren argi zuriak euri-tantak zeharkatzen dituenean, argi hori ziztuan ateratzen da, eta 7 kolore distiratsutan zatitzen da, ez gehiago ez gutxiago. Azaldu zion bere lurraldean barra-barra egiten duela euria, eta gero eguzkia ateratzen dela, eta horregatik ikusten dela ostadarra hain sarri. Anouk negarrez hasi zen. Negar eta negar egin zuen, Peruren besoetan. Bat-batean, ostadar erraldoi bat agertu zen beren aurrean, eta koloreek indartsu egiten zuten distira: gorria, laranja, horia, berdea, urdina, anila eta morea.
IIII
40
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
“OOOOOOOOOOOO”, oihu egin zuten, biek. Basamortuko eguzkiaren izpiek Anouken malkoak zeharkatu zituzten, eta eguzkiaren argi zuria, malkotxoak zeharkatzean, kolorez betetako distira bilakatu zen, kolore bizi eta eder haiekin osatutako arku miragarria osatuz. “Ukitu al dezaket? Ukitu al dezaket?”, garrasi egiten zuen Anoukek. “Peru, arren, esadazu! Ukitu al dezaket?” “Ez, Anouk, ezin da ukitu, ikusi baino ez. Gure begiek baino ezin dute gozatu, gure eskuek ezin baitute ukitu. Baina, nahiz eta ezin dugun ukitu, sentitu bai sentitzen dugu, ezta?” hausnartu zuen txikiak. Anouk eta Peru mendixkan eserita geratu ziren, ostadarra desagertu arte. Iluntzen hasia zen, eta gurasoak bila izango zituzten. Etxera itzuli ziren, elkarrekin, eskutik helduta eta irribarretsu. Zoriontsu zeuden, eta energiaz beteta; izan ere, begien bidez, ostadarraren energia xurgatu zuten.
Martinentzat, bihotz-bihotzez. Ana
IIII
41
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Cádizera joan ginen lehenengo udan, Martinek bederatzi hilabete zituen. Izugarri gustatu zitzaizkigun bertako hondartzak, kostaldeko eta mendiko herrixkak, jendea, janaria... Beraz, hiru udatan joan gara, eta, iaz, Martinek bi lagun ezagutu zituen. Nagusiena Juan deitzen zen, eta bestea José, ahoskera oso dibertigarria zeukan haur ilehori eta begi berdedun bat. Batzuetan, Martinek ez zien ondo ulertzen, izan ere, Cádizen, letra batzuk beste modu batera ahoskatzen dituzte. Adibidez, “s” ahoskatu beharrean, “z” ahoskatzen dute, eta, jakina, apur bat nahasgarria da. Hala ere, Martin berehala ohartu zen berari ere ez ziotela den-dena ulertzen, batez ere euskaraz hitz egiten zuenean, eta zera galdetu zuen:
Zergatik ez dakite euskaraz Cádizeko nire lagunek? Andrés Urrutia Euskaltzainburua
IIII
42
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Nire lagun batek, Irati izeneko neskato baten amak, istorio bat kontatu zidan, uda batean. Itxura denez, behin batean mundu bat egon zen, eta, bertan, pertsona guztiek hizkuntza berbera hitz egin eta elkar ulertzen zuten. Laster, taldeak sortu ziren: zuriak eta beltzak, garaiak eta txikiak, beltzaranak eta ilehoriak... Egun batean, ezberdinak izan nahi zutela erabaki zuten. Guztien hizkuntzan hitz egiteari utzi, eta talde bakoitza bere hizkuntzan hitz egiten hasi zen. Ez zutenez elkar ulertzen, munduan zehar sakabanatu ziren, eta, nahiz eta guztiek zekiten hizketan, hizkuntza bakoitza ezberdintzen joan zen, inguruan zeuzkaten gauzak izendatzeko. Izotzetan bizi zirenek honako hitz hauek asmatu zituzten: “iglu”, “itsas txakurra” eta “mortsa”; hala ere, ez zekiten zuhaitzei nola deitu. Basamortuan bizi zirenek “gamelua” eta “jogurt” hitzak asmatu zituzten, baina haiek ere ez zekiten zuhaitzei nola deitu. Mendietan bizi zirenek mendian zeuden zuhaitz-mota guztiak izendatu zituzten, bai eta hostoak ere, eta “erbinude” edo “katagorri” deitzen zieten basoetako animaliei. Era berean, esaten da itsasoaren hondoan edo itsasertzen bizi izan zirela beste pertsona batzuk, eta banan-banan, arrain guztiak izendatu zituztela, bakoitzak bere hizkuntzan. Taldeak banatu zirenean, pertsona batzuk Gatikara iritsi ziren, eta beste batzuk Cádizera. Gatikakoek, euskaldunek, beren hizkuntza zeukaten, euskara, eta honako hitz hauek: “etxea”, “lurra” eta “zerua”. Cádizekoek, ordea, hainbat hizkuntza izan zituzten, Cádizen talde asko bizi izan baitziren. Ez zuten elkar ulertzen; ondorioz, zenbait pertsonak hizkuntza bat edo gehiago ikasi behar izan zituzten, eta, gero, pertsona horiek azaldu egiten zuten batak besteari, bakoitzak bere hizkuntzan, esaten ziona. Pertsona horiek “interprete” eta “itzultzaile” deitzen ziren. Horietako batzuek bi hizkuntzatako
IIII
43
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
hitzak idatzi, eta lehenengo “hiztegiak” egiten hasi ziren, hain zuzen, liburu horietan agertzen da nola esaten diren gauzak beste hizkuntza batean. Adibidez, “etxea” esateko, gaztelaniaz, “casa” esaten dute, eta ingelesez, ordea, “house”. Euskaldunak ere munduan zehar ibili ziren, oso nabigatzaile trebeak zirelako, eta baleak arrantzatzera joan ohi ziren. Behin batean, itsaso bidez joan ziren izotz-herrialdeetara. Eta hiztegi bat egitea erabaki zuten, beren hizkuntzarekin, euskararekin. Apurka-apurka, munduko pertsona ezberdinak hizkuntza komunak ikasten hasi ziren, beraien artean hitz egin ahal izateko. Horrela, Gatikakoek eta Cádizekoek, bi-biek, hizkuntza konpartitu bat ikasi zuten: gaztelania. Euskadin, euskaraz hitz egiten dugu oraindik, Iratik eta zuk ikastolan egiten duzuen bezala. Oso garrantzitsua da hizkuntza sekula ez ahaztea, altxorra delako. Nire adiskideak istorioa amaitu zuenean, bere alaba, Irati, isilik eta pentsakor geratu zen, tarte batean. Bere lagunei euskara irakastea erabaki zuen! Goiza amaitu, bazkaltzeko ordua jo, eta amak Iratiri dei egin zionean uretatik ateratzeko, lagunek “agur” esan zioten, ozen. Beraz, Martin, Cádizera joaten zaretenean, elkar uler dezakezuen hizkuntza batean hitz egiten duzue. Orduan, zure buruari galdetuko diozu ea zertarako balio duen euskarak. Martintxo, euskara gure hizkuntza da, gure guraso eta aitonamonek utzi zigutena, gure errekei, basoei eta mendiei izena jarzeko balio diguna, geure buruak izendatzeko eta geure artean hitz egiteko. Gainera, pertsonok munduan bizi gara, eta elkar ulertu behar dugu; horregatik, garrantzitsua da beste hizkuntza batzuk
IIII
44
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
PERTSONAK MUNDUAN ZEHAR BANATU ZIRENEAN, HIZKUNTZA BAKOITZA EZBERDINDU EGIN ZEN, INGURUKO GAUZAK IZENDATZEKO. IZOTZETAN BIZI ZIRENEK “IGLU”, “ITSAS TXAKURRA” ETA “MORTSA” HITZAK ASMATU ZITUZTEN. BASAMORTUAN BIZI ZIRENEK “GAMELUA” ETA “JOGURT” HITZAK ASMATU ZITUZTEN. MENDIETAN BIZI ZIRENEK MENDIAN ZEUDEN ZUHAITZ-MOTA GUZTIAK IZENDATU ZITUZTEN. APURKA-APURKA, MUNDUKO PERTSONA EZBERDINAK HIZKUNTZA KOMUNAK IKASTEN HASI ZIREN, BERAIEN ARTEAN HITZ EGIN AHAL IZATEKO. HORRELA, GATIKAKOEK ETA CÁDIZEKOEK, BI-BIEK, HIZKUNTZA KONPARTITU BAT IKASI ZUTEN: GAZTELANIA.
IIII
45
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
jakitea, adibidez, Cádizeko lagunena, beraiekin jolasteko, bai eta basamortuetako eta izotzetako jendearena ere, hiri eta herrietakoena, lehorrekoa eta itsasokoa. Bestela, pertsonak ezingo ginateke elkarrekin bizi. Agian, pentsatuko duzu munduko hizkuntza guztiak ikasi beharko genituzkeela, baina hori ezinezkoa da! Garrantzitsua da, bai, hizkuntza bat baino gehiago jakitea! Aurten ingelesa ikasten hasi zara, ezta? Seguru asko, zure adiskide Juan eta José ere hasiko ziren ingelesa ikasten, eta, handiak zaretenean, hirurek hitz egingo duzue hizkuntza hori. Zuk euskara irakats diezaiekezu, eta, horrela, beraiek ere gure hizkuntzan hitz egiteko gai izango dira, Euskadira etortzen direnean edo zuk Cádizen ikusten dituzunean.
Martin, euskara gure altxorra da. Eta zuk euskaraz hitz egiten baduzu, nagusia izan arte, zure seme-alaba eta bilobek ere hitz egingo dute. Andrés
IIII
46
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Martini ikaragarri gustatzen zaio korrika egitea, plazan jolastea, ikastolan, igerilekuan... eta azkar-azkar joaten da beti. Batzuetan, erori eta zauriren bat egiten du, baina laster batean sendatzen da. Egun batean, andre bat ikusi zuen kaletik ibiltzen, txakur bat lagun zuela, gauzen aurka tupust ez egiteko. Txakur ederra zen, hondar kolorekoa eta begirada maitakorrarekin. Begi marroi handi-handiak zituen, eta zabalzabalik zeramatzan. Berarekin zihoan andreak, ordea, ez zituen begiak irekitzen. Martinek zera galdetu zuen:
Pertsona batzuek txakur bat behar dute ibiltzeko. Zergatik? Basilio San Gabriel ONCEko Lurralde-ordezkaria, Euskadi
IIII
47
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Lagunek hazka egin zion bere eskuineko belarri luzeari, atzeko zangoarekin, pareko banku zaharraren azpian sakon lo geratu baino segundo bat lehenago. Izan ere, hantxe gelditzeko agindu zion bere jabeak. Lehenengo ametsean, bere burua ikusi zuen, korrika, bi hilabete eskaseko txakurtxoa zenean, etxe erraldoi bateko pasabide luzean barrena. Atzetik zetorkion deabrutxo ilegorri bat, kosta ahala kosta harrapatu nahian. Topatu zuen lehenengo ohearen azpian ezkutatu zen, ahal izan zuen moduan, jostailuz betetako gela batean, eta esperoan gelditu zen, isilik eta begiak itxita. Begiak irekitzean, esku ñimiño bat ikusi zuen: ohea bi aldetatik estaltzen zuen tapakia altxatzen ari zen, isil-misilean, eta isatsetik heldu nahi zion. Ziztu bizian atera zen handik, Ander izeneko deabrutxoaren belaun artetik pasa, lehenengo bihurgunean lerratu, eta egongelako besaulkiaren aurka jo zuen, bete-betean. Horrelako bihurrikeriak egin ohi zituen, eta are txarragoak ere; izan ere, Anderren amonak sarritan zapaltzen zuen, nahi gabe, eta Anderren aitak errieta egiten zion etengabe, eta beste hainbat gauza ere gertatzen ziren, baina, oraingoz, hobe da horri buruz hitzik ez egitea. Amets horren ondoren, beste amets bat egin zuen. Bertan, zertxobait helduagoa zen, eta orduko hartan aginduei men egiten zebilen, etengabe: “Lagun, igo eskailerak”, “Lagun, eser zaitez!”, “Lagun, gurutzatu kalea!”, “Lagun, aurkitu irteera...!”. Bai egun astunak! Beti berbera: igo, jaitsi, eseri... Hala ere, agindurik zailena honako hau zen, muturren parean ogi-puska bat ipintzen ziotenean, ogi hura ez jatea. Zenbat zaplazteko
IIII
48
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
ONDOTXO ZEKIEN: ARNESA IPINTZEN ZIOTENEAN, UXUERI LAGUNDU BEHAR ZION, ETA LANGINTZA SERIOA ZEN HORI; EZERK EZ ZION ARRETA GALARAZTEN.
IIII
49
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
ez zizkioten emango! Zergatik? Zergatik ipintzen ote zioten janaria muturren parean, ezin bazuen jan? Garai zailak izan ziren, baina men egin beharra zeukan, hori bazekien. Garai hartan, beste txakur batzuk ezagutu zituen, bera bezalakoak, aginduei men egin behar zietenak. Une itzelak igaro zituen haiekin. Eskolara joatea bezalakoa zen: lanorduak eta aisialdirako orduak, lagun onekin, eta, batez ere, Land izeneko txakur batekin. Biek batera, korrika egiten zuten eskolaren inguruan, sekretuak kontatzen zizkioten elkarri, beren hezitzaile eta zaintzaileei buruz hitz egiten zuten... Azken batean, txakur-bizitza zen. Zur eta lur oroitzen zuen nola, egun batean, dotore-dotore jantzitako pertsona batzuek bisitaldia egin zieten, gizonak jantzi eta gorbatarekin eta emakumeak soineko itzel batzuekin. Errege eta printzesei buruz ari ziren, edo horrelako zerbait iruditu zitzaion Laguni; izan ere, bezperan, tentu handiz bainatu eta orraztu zituzten, beraiek ere guztiz dotore joateko. Ederrena, ordea, Uxue ezagutu zuenekoa izan zen, oreztaz betetako neskatila hura, beti irribarrez. Ilea laztatzen zion, eta gauza ederrak esaten zizkion, txakur batentzako ikaragarri ederrak, eta oso garrantzitsu sentiarazi zuen. Egun batzuk lehenago, patioan zeudela, hezitzaile batek zera esan zion besteari: “Nire iritziz, Uxueri oso ondo etorriko litzaioke Lagun alboan edukitzea. Biak dira oso alaiak, oso dibertigarriak eta jatorrak: ondo moldatuko dira, ziur�. Hasieran, pentsakor geratu zen, eta orain, ezin uka, zertxobait urduri zegoen. Baina Uxue ezagutu bezain laster, zalantza guztiak uxatu zitzaizkion, eta berehala konturatu zen lagun minak bilakatuko zirela.
IIII
50
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Arnes bat ipini zioten, eta Uxuerekin zegoen guztietan arnesa eraman behar zuen, baina azkar asko konturatu zen arnes hura ezinbestekoa zela; izan ere, Uxuek ez zuen ikusten, eta berak gidatu behar zuen. “A zer garrantzia eta ohorea, gida-txakur bat izatea!�, horixe esaten zion bere buruari. Hiru anai-arreben artean txikiena zen Uxue, eta oso ondo jarduten zuten berarekin. Uxuek uste zuen ez zela itsutasunagatik, baizik eta xarma handia zeukalako. Etxean, arnesik gabe, Lagun bestelako txakurra zen, alaiagoa, jostariagoa eta maitakorra. Hala ere, ondotxo zekien: arnesa ipintzen ziotenean, Uxueri lagundu behar zion, eta langintza serioa zen hori; ezerk ez zion arreta galarazten. Zenbait pertsonak ez zuten ulertzen, eta, kalean zeudenean, bere arreta desbideratzen saiatzen ziren: laztandu egiten zuten edo gauzak esaten zizkioten... ez al zuten ulertzen une horretan Uxue gidatzea zela gauzarik garrantzitsuena! Beno, jakin badakigu nolakoak diren gizakiak.
IIII
51
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Bat-batean, ahots gozo batek iratzarri zuen: “Goazen, Lagun, ez zaitez alferra izan, etxera itzuli behar dugu”. Ezkutalekutik atera zen, giharrak luzatu, eta gorputza astindu zuen, udaarratsalde hartako sargoria gainetik kendu nahi balu bezala. Ondoren, Uxueren aginduak entzun zituen, adi-adi. “Eraman nazazu etxera, Lagun!”. Lagunek ondo baino hobeto ezagutzen zuen etxerako bidea, sarritan egiten baitzuen. Ibiltzen hasi zen, poliki, zeremoniatsu, desfile bat izango balitz bezala. Ezkerrerantz mugitu zen, eta zakarrontzi bati iskintxo egin zion, Uxue jo ez zezan. Pauso batzuk aurrerago farola bat zegoen, eta gauza bera egin zuen. Espaloian geratu zen, zebrabide baten aurrean, hain ondo ezagutzen zituen semaforo-soinuak entzun arte, eta, une hartan, begiak urtuta, zera pentsatu nuen: benetan naiz zoriontsua! Eta hazka egin zion bere eskuineko belarri luzeari, atzeko zangoarekin.
Espero dut ipuin hau gustuko izatea, Martin, eta beste hainbeste galdera sorraraztea, eta irakurtzen duzun bakoitzean gurekin akordatzea, pertsona itsuokin edo ikusmen-desgaitasun larriak ditugunokin. Besarkada estu bat, Basilio
IIII
52
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Gure lagun batek, zeinak, gainera, liburu honetan idatzi baitu, Martini esaten dio, beti, umeen bizitzan hiru gauza benetan garrantzitsu daudela: esana betetzea (hirugarren aginduaren ostean bada ere), fruta jatea eta pertsona ona izatea. Horrez gain, telebista asko ikusteak burmuina hondatzen duela esaten dio, eta gauza dibertigarriagoak egin behar direla. Hori esanda, esan behar dugu gure ilehori gogokoenak tartetxo bat hartzen duela, egunero-egunero, marrazki bizidunak ikusteko. Egun batean, egongelan ikusi nuen, intriga-aurpegiarekin...
Gure telebistan Bob Belaki ikusteko 6. katea ipini behar da, eta Peiorenean 9. katea. Zergatik? Edu Barinaga EITBko Zuzendaria
IIII
53
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Kar-kar-kar! Bai galdera ona, Martin! Erantzuna ulertzeko, honako hau irudikatu behar duzu: telebista magiatrikimailu bat bezalakoa da, eta etxean gaudenok gara azti garrantzitsuenak. Badakizu, etxera iritsi eta telebistaren aurrean jartzen zarenean, pantaila ilun-ilun dago, eta, orduan, agintea hartu, botoi bat sakatu, eta... hara! Batbatean, marrazki bizidunen film bat agertzen da, edo jaun bat, munduan gertatzen ari diren gauzei buruz hizketan, edo futbol-partida bat, edo amari eta aitari gustatzen zaien film bat... Nahi izanez gero, botoia berriz sakatu, eta telebista ilun geratzen da atzera. Non abiatzen da hori guztia? Bada, telebista-kamerak grabatzen ari diren tokiren batean. Telebista-kamerak argazki-kameren modukoak dira, baina handiagoak, eta gauza gehiago egiten dituzte. Kristalaren bidez, bisorea izenekoa, kamerek ikusten dituzten irudiak “bahitzen” dituzte, zuk argazki bat egiten duzunean bezalaxe, eta bulkada elektriko bilakatzen ditu, arranpen antzekoak. Kolore bakoitzak bere arranpa propioa du. Gero, “kolorezko arranpa” horiek igorri, eta gure etxeko antenaraino iristen dira. Antenatik gure etxeko telebistaraino jaisten dira, kable baten bidez, guk agintearekin pizten dugunean. Eta esango duzu... nola igortzen dira kolorezko arranpak? Galdera ona. Bada, begira, bulkada elektrikoek hainbat modutara bidaiatu dezakete: hedagailu-sare baten bidez (antena moduko batzuk dira, eta jasotzen dutena bidaltzen dute), kableen bidez (espaloi eta autopista-ertz guztietan zehar kableak daude), satelite bidez (adibidez, Argentina eta Alemaniaren arteko partida ikusteko, Mundu Kopako finala, partida grabatu duen kamerak satelite batera bidaltzen du grabaketa, eta, bertatik abiatuta, Artxandan dagoen hedagailu batera iristen da, eta gero gure etxeetara), bai eta Internet bidez ere.
IIII
54
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
TELEBISTA MAGIA-TRIKIMAILU BAT BEZALAKOA DA, ETA ETXEAN GAUDENOK GARA AZTI GARRANTZITSUENAK. TELEBISTAKAMERAK GRABATZEN ARI DIREN TOKIREN BATEAN, HANTXE JARTZEN DA MARTXAN TELEBISTA. KRISTALAREN BIDEZ, BISOREA IZENEKOA, KAMEREK IKUSTEN DITUZTEN IRUDIAK “BAHITZEN” DITUZTE, ETA BULKADA ELEKTRIKO BILAKATU, ARRANPEN ANTZEKOAK. KOLORE BAKOITZAK BERE ARRANPA PROPIOA DU. GERO, “KOLOREZKO ARRANPA” HORIEK IGORRI, ETA GURE ETXEKO ANTENARAINO IRISTEN DIRA. ANTENATIK GURE ETXEKO TELEBISTARAINO JAISTEN DIRA, KABLE BATEN BIDEZ, GUK AGINTEAREKIN PIZTEN DUGUNEAN.
IIII
55
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Nire iritziz, magia gure etxeetan dago, baita ere, gure telebistak kameren justu aurkakoa egiten duelako. Seinaleak gure telebistara iristen direnean, gure telebistak esaten du “hara!, eta orain zer egin behar dut nik arranpa hauekin?”. Bada, hain zuzen ere, atzera ere kolore bilakatu, elkartu eta irudiak sortzen ditu. Noski, hau guztia ordenan jartzen ez badugu, futbol-talde baten modukoa da, alegia, ez badakigu nor den atezaina, nor den defentsa edo aurrelaria, denok irtengo gara tropelean zelaira, eta sekulako nahastea sortuko dugu. Hori bera gertatzen da hemen ere; gauza ezberdinak ikusi nahi ditugu guztiok, eta horregatik sortu ziren telebista-kateak. Batzuetan, marrazki bizidunak egoten dira; beste batzuetan, natura-saioak, eta, telebista-kate asko daudenez, bakoitzak bere frekuentzia propioa dauka. Zer den frekuentzia bat? Bulkada elektrikoen abiadura da. Denak ez dira abiadura berean joaten, aldi berean ez agertzeko. Autobidean bezala: bide bakoitzean auto bat doa, izan ere, trafikoa antolatu ezean, istripuak egongo lirateke. Kate ezberdinak abiadura ezberdinean doaz. Hori guztia agintearen bidez antolatzen dugu, gure aginteak badakielako zer zenbakitan dagoen kate bakoitza. Aitak edo amak kateak antolatu eta “ehizatzen” dituzte. Seguru asko, Peioren agintea eta zurea ez dira berdinak, edo, bestela, bere gurasoek beste modu batean ordenatu dituzte kateak, eta ez zure gurasoek bezala. Garai batean, telebista ez zen horrelakoa. Amonarekin edo aitonarekin hitz egiten baduzu, azalduko dizute beren telebista zuri-beltzean zegoela, izan ere, kamerek kolore horiek bakarrik ikusten zituzten. Kate bakarra zegoen, eta filmek ez zeukaten soinurik. 1978an, zure amak urtebete zeukanean, kolorea iritsi zen telebistara. Seguru asko,
IIII
56
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Athleticeko partidak ikusiko dituzu ETBn ematen ditugunean, ezta? Bada, gure telebista, ETB, zure aitaren 11. urtebetetzeegunean jaio zen, 1982ko abenduaren 31n. Ba al dakizu zergatik gustatzen zaigun hainbeste telebista? Hunkitzen gaituelako. Eta pertsonok daukagun gauzarik garrantzitsuena sentipenak dira. Zer den hunkitzea? Bada, adibidez, Joaneri edo Telmori musu bat eman nahi izatea, zure gelako norbaiten adiskide egin nahi izatea, tartean behin haserretzea...
Telebista ez da inoiz desagertuko, izan ere, istorioak kontatzeko eta pozak eta tristurak sortzeko makinarik handiena da. Horri deitzen zaio bizitzea, Martin. Besarkada bat. Edu
IIII
57
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Martinek biziki maite du fideo-zopa. Amona Alik, batzuetan, fideo “lodiak” egiten ditu, eta Martini ez zaizkio asko gustatzen. Esaten du ez dela “benetako zopa”, baina fideo finen zopak erotu egiten du. Entsalada ere sarritan jaten du, eta, egun batean, ozpina ipini beharrean, soja-saltsa ipini zion. Egia esan, izugarri ona dago. Barregarriena iruditzen zaiona, ordea, babarrunak dira, neguan jaten ditugunak. Azenarioak, patatak eta txorizo apur bat ipinita gustatzen zaizkigu (hori bai, ez dadila min-mina izan). Igande batean, bazkalostean, sabela puztuta zeukan, eta puzkertxo batek ihes egin zion. Zera galdetu zidan:
Zergatik egiten ditugu puzkerrak babarrunak jan ostean? Eneko Atxa Azurmendi Jatetxeko Sukaldaria. 3 Michelin Izar.
IIII
58
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Akordatzen naiz nola, txikitan, etxeko sukaldean elkartzen ginen denok, eta amonak hainbat plater prestatzen zituen, izugarri goxoak. Usaintzearekin bat pizten zitzaidan gosea. Euskal Herrian, nire amona jaio baino askoz lehenagotik, jendeak gustuko zuen janariak prestatzea, eta nahiko ondo egiten dugu. Gainera, zorionekoak gara, izan ere, produktu batzuk hemen bakarrik lor daitezke. Adibidez, Zalla izeneko herri batean, emakume batek eta bere familiak kolore ederreko tipula bat ereiten dute: morea da! Hain da goxoa, ezen zapore berezi-berezia gehitzen baitio tipula horrekin prestatzen den janari orori. Martin, nire iritziz, janaria prestatzen dugunean, egiatan, gure asmoa da prestatutako janari hori jango duena zoriontsu egitea. Seguru asko, hori izango da aitaren asmoa gauero afaria prestatzen dizuenean, zuek gustuko izatea eta ohera pozik joatea. Arreta handia ipintzen du beti, mahai gaineko platerak goxoak izan daitezen, usain ona eduki dezaten eta bero-bero edo hotz egon daitezen, plateraren arabera, ezta? Horrez gain, jaten ditugun elikagaiak onak badira, gure bizitza ere hobea izango da, eta hori ere garrantzitsua da. Elikagai bakoitzak gauza “magikoak� ematen dizkigu. Sarritan entzungo zenuen moduan, laranja-zuku asko edaten badituzu, ez duzu hotzeriarik hartzen; arraina jaten baduzu, zure burmuina hobeto egongo da; haragiak eta platanoek indartsuago bilakatzen gaituzte; azenarioek on egiten diote gure ikusmenari... Horrelako beste hainbat trikimailu daude. Ondo jaten baduzu, indar handiagoa daukazu, hobeto jolas dezakezu, ikasi, hazi, gauzak aiseago oroituko dituzu... Elikagaiek, zapore goxoa edukitzeaz gain, sendatzen laguntzen digute, eta, ondo jaten ez badugu, gaixotu egiten
IIII
59
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
GURE BARRUAN, “SOLDADUTXO IKUSEZIN” MORDOA DAUDE; ZAINDU EGITEN GAITUZTE ETA OSASUNTSU MANTENTZEN GAITUZTE. ELIKAGAIEN OSAGAIETAKO BATZUK EZ ZAIZKIE BATERE GUSTATZEN GURE SOLDADUTXOEI, HORREGATIK, NOLA EDO HALA KANPORATU BEHAR DITUZTE. HORIXE GERTATZEN ZAIE BABARRUNEKIN ERE. ASKO GUSTATZEN ZAIZKIE ETA INDARRAK EMATEN DIZKIETE, BAINA, DAKIZUN BEZALA, GERORA, SABELA PUZTEN ZAIGU, BARRUAN GLOBO BAT EDUKIKO BAGENU BEZALA. BAT-BATEAN... PRUUUUUUUUF, PUZKERTXOA!
IIII
60
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
gara. Denetik jan behar da; hala ere, pertsona batzuek alergiak dituzte, eta, horregatik, ezin dituzte elikagai guztiak jan. Akaso, zuen urtebetetzea denean, ezin duzue ikastolara “litxarreriarik” eraman, beste haur batzuek ezin dituztelako gauza guztiak jan, asko gaixotzen direlako. Zeure buruari galdetuko diozu ea nola zaintzen duten elikagaiek gure gorputza. Bada, begira: gure barruan, “soldadutxo ikusezin” mordoa daude; zaindu egiten gaituzte eta osasuntsu mantentzen gaituzte. Baina, noski, geuk ere zaindu behar ditugu beraiek, eta, horretarako, indartu egin behar ditugu, eta ondo jan, pozik egon daitezen. Soldadutxo hauek sekulako tripontziak dira, eta denetik dastatzea gustatzen zaie. Egun batzuetan, berdurak eman behar dizkiegu; beste batzuetan, haragia; gero, arraina, zerealak, jogurtak, ogia, espagetiak eta makarroiak. Gainera, frutak eman behar dizkiegu egunero, ondo funtzionatzeko. Jakina, babarrunak ikaragarri maite dituzte. Bai, bai, bai... Zoratu egiten dira! Puzkerren kontua azalduko dizut. Begira, elikagai bakoitza substantzia eta osagai ezberdinekin osatuta dago. Elikagai batzuek gatza daukate, beste batzuek azukrea, beste batzuek ura, beste batzuek burdina, eta beste batzuek bitaminak, alfabetoko letren izenak dauzkatenak eta hainbat funtzio betetzen dituztenak. Laranja-zukua eta hotzeria aipatu ditugu lehen, ezta? Bada, zukua ona da, C bitamina asko daukalako, eta, bitamina horri esker, gure soldadutxoak hotzeriaren aurka borrokatzen direlako. Bestalde, egia da: elikagaien osagaietako batzuk ez zaizkie batere gustatzen gure soldadutxoei, horregatik, nola edo hala kanporatu behar dituzte. Horixe gertatzen zaie babarrunekin
IIII
61
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
ere. Asko gustatzen zaizkie eta indarrak ematen dizkiete, baina, dakizun bezala, gerora, sabela puzten zaigu, barruan globo bat edukiko bagenu bezala. Bota egin behar dugu, bestela tripako mina edukiko genuke. Eta badakizu nola amaitzen den istorioa... Sabela puztuta daukagunean... batbatean... pruuuuuuuuf, puzkertxoa! Airea kanporatzen dugu, globo bat puztu eta korapilorik egiten ez diogunean bezala: den-dena ateratzen da!
Niretzat, maitasuna eta estimua erakusteko modu bat da sukaldaritza, Martin. Gozatu horrekin, ahal bezainbeste. Eneko
IIII
62
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Gabonetako turroia Bilboko Alde Zaharrean erosi izan dugu beti, familiako tradizioa baita. Amona Aurorarekin joan ohi ginen, eta, hori baino lehen, amona bere gurasoekin joaten zen. Orain, nire seme-alabak ere historia horren parte dira, eta metroan joan ohi gara, Areatzako geltokiraino. Martinek estreinako aldiz metroa ikusi zuenean, zalantza bat sortu zitzaion:
Metroek ez daukate gurpilik, zergatik? Eneko Arruebarrena Bilboko Metroko Zuzendari Nagusia
IIII
63
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Nork esan dizu metroek ez daukatela gurpilik? Jakina baietz, gurpilak dauzkate! Kontua zera da, akaso ez dituzula ikusi, izan ere, trenaren azpialdean daudenez, zu zauden nasa baino beherago daude, eta ezin dituzu ikusi. Gure metroan, trenak lau edo bost autoz osatuta daude. Bai, badakit, jendeak bagoi deitzen die, baina animaliak edo gauzak garraiatzeko erabiltzen dira bagoiak. Jendea eramaten duten trenak, ordea, autoz osatuta daude. Auto bakoitzak 8 gurpil ditu; beraz, orotara, metroek 32 gurpil dituzte, baldin eta lau autoz osatuta badaude, edo 40 gurpil dituzte, baldin eta bost autoz osatuta badaude. Metroko eta autoetako gurpilak oso ezberdinak dira. Metroko gurpilak handiak eta astunak dira. Altzairuz eginda daude, trenbidean barrena ibiltzeko. Autoetako, autobusetako eta bizikletetako gurpilak ez bezala, metroko gurpilak ezin dira edozein tokitan ibili. Bi errailetako bideak behar dituzte, altzairuzkoak horiek ere. Beraz, metroa bidean muntatu ostean, gurpilak errailen gainean biratzen hasi, eta mugitu egiten dira. Baina, nola mugitzen dira gurpil astun horiek? Erantzuna ulertzeko, atzera begiratu behar dugu, eta ikusi behar dugu nola aldatu den garraioa historian zehar. Izan ere, pertsonok, betidanik, toki batetik bestera joan behar izan dugu, elikagai bila, gauzak eramateko, edo toki berriak ezagutzeko jakinminagatik. Hasieran batean, oinez joaten ginen. Gero, zenbait neurri hartu genituen, ibili beharreko distantzia luzeak apur bat gerturatzeko. Lehenengo, animalien laguntza baliatu genuen, eta gauzak hobetu egin ziren. Hasiera batean, animalien gainean jartzen ginen, baina, gurpila asmatu ondoren, animaliek tira egindako orgak erabiltzen hasi ginen. Pentsa nola diren gauzak, gurpilek
IIII
64
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
ORAIN DELA URTE MORDOXKA BAT, ANIMALIAK ERABILTZEN GENITUEN MUGITZEKO. GERO, GURPILA ASMATU ZEN, ETA ANIMALIEK TIRA EGINDAKO ORGA ERABILTZEN HASI GINEN. EURIA EGITEN ZUENEAN, GURPILEN ARRASTOA LOKATZEZ BETETZEN ZEN; HORREGATIK, ERRAILAK JARRI ZIREN, LEHENIK EGURREZKOAK ETA GERO METALEZKOAK. HORRELA SORTU ZEN BIDEA. ORAIN DELA 200 URTETIK GORA, TRENA SORTU ZEN, ETA, ELEKTRIZITATEA GARRAIOAN TXERTATU ZENEAN, TREN ELEKTRIKOA SORTU ZEN. EZAGUTZEN AL DITUZU AUTOTXOKEAK? BADA, ELEKTRIZITATEA TRENETARA IRITS DADIN, ANTZEKO SISTEMA BAT ERABILTZEN DA.
IIII
65
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
lurrean uzten duten arrastoari errail deitzen zitzaion! Hala ere, jakina, euria egiten zuenean, lokatzez, urez eta oztopoz betetzen zen, eta oso deserosoa izaten zen. Beraz, egurrezko errailak ipini ziren, eta, gero, metalezkoak. Horrelaxe sortu zen bidea. Egia esan, askoz gutxiago nekatzen ginen, baina animalia gizagaixoek leher eginda amaitzen zuten. Gainera, beti ez zen hain azkarra izaten. Denbora asko pasata, norbaitek gauza berri bat asmatu zuen, gurpilaz eta bideaz gain: lurrunezko makina. Horrela, orain 200 urtetik gora, trenbidea asmatu zen, Galesen. 70 pertsona garraiatu zituen, 14,5 kilometroan barrena, eta lau ordu behar izan zituen. Munduko lehen trenbide-sareko lehen lurrunezko lokomotorea, pertsonak garraitzen zituena, “Rocket� deitzen zen (kohetea, ingelesez). Ehun zaldik adinako indarra zeukan. Gaur egun, Bilboko Metroko trenek 3.925 zaldik adina indar dute, eta 14 kilometro igarotzeko 22 minutu behar dituzte, barruan 800 pertsona edukita. Asmakuntzak izan zuen alde txarrik, izan ere, lurrunezko tren horiek mugitu ahal izateko, energia asko behar zen, eta, energia hori lortzeko, egur eta ikatz asko erre behar izaten zen, galdaratan, eta oso prozesu zikina zen. Siemens anaiek, Alemanian, sistema bat sortu zuten, garraioan elektrizitatea erabili ahal izateko, eta, horri esker, tren elektrikoa asmatu zen, askoz sistema garbiagoa, azkarragoa, erosoagoa eta seguruagoa. Baina, trenak nola hartzen du energia hori? Bi gauza behar dira, garai zaharretako senar-emazte batzuen izena bezalakoak: Pantrografo eta Katenaria. Katenaria kable luzeluze bat da, bide osoan zehar doana, trenaren gainetik, eta pantografoa antena erraldoi bat da, trenaren sabaian jarrita dagoena, eta, trena martxan denean, katenaria ukitzen doa,
IIII
66
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
etengabe. Elektrizitatea katenarian zehar garraiatzen da, eta, pantografoaren bidez, trenera pasatzen da. Tren bati begiratzen badiozu, pantografoa eta katenaria ikusiko dituzu, baina elektrizitatea ezin izango duzu ikusi, izan ere, hain azkar doanez, ikusezina da. Ezagutzen al dituzu autotxokeak? Bada, antzeko zerbait da hau ere. Trenekin batera, autoak eta tranbiak ere asmatu ziren, eta buxadurak, kutsadura eta zarata etorri ziren hirira. Hortaz, kaleak ezin zirenez txiklea balira bezala luzatu, eta kaleei ezin zitzaienez zarata kendu telebistako mandoarekin bezala, norbaitek pentsatu zuen trenak kale-azpitik joan zitezkeela. Buru-belarri lanean hasi, eta 1863an munduko estreinako metroa sortu zuten, Londresen. Orduz geroztik, 150 metro inguru egin dira munduan. Horietako bat Euskadin dago: Bilboko Metroa. Metro berrienetakoa denez, oso metro modernoa da, azkarra, erosoa, segurua eta oso dibertigarria, gozatzeko modukoa. Sekretu bat azalduko dizut. Ba al zenekien Bilboko metroa automatikoa dela? Bai, bai, trenaren aurrealdeko kabinan gidari
IIII
67
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
bat dago, baina zenbait gauza bakar-bakarrik egiten ditu trenak. Gidariak, besteak beste, gauza hauek kontrolatu behar ditu: bidea libre egon dadila, geltoki bakoitzera iristean ateak ireki daitezela eta abiatu aurretik itxi daitezela, abiatzeko agindua ematea, eta trena ondo dabilela egiaztatzea, martxan dabilen bitartean. Hala ere, eta magia dirudien arren, trenak badaki zer abiaduratan joan behar duen bideko tarte bakoitzean, eta ez du baimenik ematen gehienezko abiadura hori baino azkarrago joateko. Gainera, badaki geltokietan non geratu behar den, zehatz-mehatz, jendea igo eta jaisteko. Horrez gain, seguru doa beti, aurrean eta atzean trenak doazelako, eta beraien aurka talka ez egiteko. Hori guztia lortzeko, metroak agintepostu bat dauka. Bertan, ordenagailuak daude, erabakiak hartzen dira eta metroa zuzentzen da. Hainbat pertsonak egiten dute lan bertan, metroa segurua izan dadin. Etengabe ziurtatzen dute trenak garaiz iristen direla, mugitzeko nahikoa elektrizitate daukatela, eta metroaren barruan bidaiatzen ari diren pertsona guztiak seguru daudela. Kameren bidez, gertatzen den guztia ikusten dute, egunez eta gauez; horrela, arazoren bat badaukazu, ez izan dudarik, lagundu egingo zaituzte. Gure amabitxi magikoak dira.
Gonbidapena egiten dizut, zuri eta zure kuadrillari, Bilboko metroan bidaia berezi bat bizi dezazun, aginte-postua ikusiz eta treneko kabinan bidaiatuz, aldez aurretik abisua ematen badiguzu. Besarkada bat. Eneko
IIII
68
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Galdetzen didatenean ea nora joaten naizen nire buruarekin baketzeko, Sopelako haitza etortzen zait burura, beti, irail eta urri arteko egunetan. Ilunabar gorri horiek, hegohaizea dabilenean. Martinek kresala usaindu du, nire sabelean zegoen garaitik bertatik. Gustuko du igeri egitea, gustuko du itsasoa eta gustuko ditu olatuak! Baina itsasoari errespetu handia zor zaio, ezagutu egin behar dugu eta jakin behar dugu noiz egingo digun ongietorria. Nik erabiltzen ez dudan bodyboardarekin sartzen da uretara Martin, eta zeruertzari erreparatzen dio, adi, olatu txikia “ehizatzeko� gogotsu. Gaiak jakin-mina piztu dio, eta, Bakion geunden batean, honako zalantza hau sortu zitzaion:
Nola sortzen dira olatuak? Garazi SĂĄnchez Euskadiko Surf Txapelduna
IIII
69
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Hondartzara joan eta olatuak ikusten ditugunean, ez zaigu batere arraroa iruditzen. Betidanik ikusi izan ditugu, olatu handiago edo txikiagoak, beti daude hor. Hala ere, olatuak oso urruti sortzen dira, ez guk ikusten ditugun tokian. Urrutira begiratzen dugunean, zerbait ikusten dugu, helduek zeruertza deitzen duten hori. Euskadin, marra horren atzean ezkutatzen da eguzkia, gauez, eta hantxe jaiotzen dira olatuak. Gure ikusmena heltzen ez den tokietan, ekaitz handiak daude, indartsuak eta haize zakarrekoak. Hain indartsuak dira, ezen itsaso-puska hori mugiarazten baitute, gutxi gorabehera, haizearen indarraren arabera. Horrelaxe jaiotzen da olatuen haurtxoa. Mugimendu horri esker, ur-mendi bat mugitzen hasten da, eta bere etxeraino joaten da, alegia, hondartzetaraino. Olatuei ere, gehienoi bezala, etxean egotea gustatzen zaie, eta, horregatik, gogor saiatzen dira hondartzara iristeko. Batzuetan, bide luze-luzea egin behar dute, eta denbora asko behar izaten dute; orduan, gero eta helduagoak eta handiagoak egiten dira. Olatu bakoitzak bere bideari jarraitzen dio, eta hainbat ekaitzekin topo egin dezake. Olatu bakoitzak egiten duen bidearen arabera, ezberdin iristen da hondartzara. Horregatik, toki batzuetako olatuak beste toki batzuetakoak baino handiagoak dira. Zer gertatzen da etxera iristen direnean? Bada, hondarra topatzen dutela eta ikaragarri pozik jartzen direla, beren amatxo baita. Gero eta handiagoa bilakatu den ur-mendi hori bere amarekin aurkitzen denean, ikaragarri pozten da, eta, ospatzeko, guk apurtu nahi izaten ditugun olatu horietakoa bilakatzen da. Urak eta hondarrak elkar besarkatzen dutenean, olatuak lehertu egiten dira, eta itsasertzera iristen dira. Horixe
IIII
70
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
ZERUERTZEAN OLATUAK JAIOTZEN DIRA. UR-MENDIAK DIRA, ETA, MUGITU EGITEN DIRA, BERAIEN ETXERA IRITSI ARTE, ALEGIA, HONDARTZETARA IRITSI ARTE. ZER GERTATZEN DA HONDARTZARA IRISTEN DIRENEAN? BADA, HONDARRAREKIN TOPATZEN DIRA, BERAIEN AMATXO BAITA, ETA IKARAGARRI POZTEN DIRA. URAK ETA HONDARRAK ELKAR BESARKATZEN DUTENEAN, OLATUAK LEHERTU EGITEN DIRA, ETA ITSASERTZERA IRISTEN DIRA.
IIII
71
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
zen beraien helmuga, zeruertzean jaio ziren unetik bertatik, aitarenean. Pertsona askori olatuak gustatzen zaizkie, baina ez ezazu ahaztu: olatuak ere gu bezalakoak dira. Errespetuz eta estimuz tratatzen badituzu, beraiek ere gauza bera egingo dute. Gure lagunek ondo tratatzen bagaituzte, geuk ere ondo tratatu nahi izaten ditugu, eta ondo pasatzen dugu elkarrekin. Egia da; batzuetan, olatuak haserretu egiten dira. Akaso, ekaitz potolo batekin topo egingo zuten bidean, eta hondarretara iristeko arazoak dituzte, eta, noski, indar handiz iristen dira eta handiagoak dira. Horrelako egunetan, askoz hobeto da olatuak bakean uztea, lasaitu daitezen. Seguru asko, zuri ere gertatuko zitzaizun horrelakorik noizbait, ezta? Egunen batean, haserre egongo zinen, eta zure lagunak zurekin jolastera etortzean ez zenuen gogorik izango, eta ez zenituen behar bezala tratatuko... Bada, olatuekin, berdin. Itsasoa haserre eta indartsu badago, bere horretan utzi behar dugu, errespetatu, eta ez dugu zertan bere beldurrik izan. Baretu egingo da, eta, luze barik, aukera izango dugu berriro ere berarekin jolastu eta gozatzeko. Ni surfean aritzen naiz. Esan didatenez, ondotxo dakizu zer den surfa. Nire iritziz, surfean aritzea da olatuekin jolastea hondarretara bidean doazenean, eta beraiekin batera ospatzea, lehertzen direnean. Ikaragarri gustatzen zait une hori itsasoarekin konpartitzea. Istorio bat azalduko dizut: Orain dela urte asko, bazegon herri txiki bat, itsasoaren ondoan. Bertan bizi ziren pertsonak arrantzan aritzen ziren, baina arazo asko izaten zituzten arrantzan aritu ostean
IIII
72
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
hondartzara itzultzeko. Herriko biztanleak haserre zeuden olatuekin, ez baitzieten etxera itzultzen uzten, beraien senideengana. Egun batean, ordea, pertsona horietako batek zera pentsatu zuen: haserretu beharrean, modu bat bilatu zezaketen, denak pozik egon zitezen. Olatuak lehertu egingo ziren, eta herritarrak etxera itzuliko ziren, arrantzan aritu ondoren. Hasieran, etxera itzultzeko baino ez zuten egiten, baina, gero, ospakizun-dantzarekin dibertitzen hasi ziren. Perun gertatu zen hori, eta lehenengo oholak, edo, hobeto esanda, lehenengo ontzi horiek, Totorako Zalditxoak deitzen ziren. Orain dela 200 urtetik gora, Hawaiiko uhartean, itsasoa urdin turkesa den tokian, he’enalu deitzen zioten ur azalaren gainetik irristatzeko arteari. Gizon trebeena zen tribuaren buruzagia, eta oholik onena zeukan, zuhaitz onenaren egurrarekin egina. Sinestezina ematen badu ere, garai batean, beste herrialde batzuetako jendea iritsi zen uharte horretara, eta surfa debekatu zuten. Hala ere, XX. mendearen hasieran, Hawaiiko aspaldiko erregeen oinordeko-talde batek surfari ekin zion berriz, egurrezko oholak erabiliz, Waikikiko hondartzan. Europa mailan, euskaldunok nahiko goiz hasi ginen surfa gure hondartzetara ekartzen, eta, begira, Mundakako olatua oso famatua da munduan, ezker-olatu sonatuenetarikoa da!
Olatuak gure modukoak dira, bai eta itsasoa ere. Zaintzen eta errespetatzen baditugu, beraiek ere zaindu eta errespetatuko gaituzte. Let´s ride! Garazi
IIII
73
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Entxufeak. Helduok beldurra hartzen diegu tramankulu horiei, gure txikiak deskubritze-aro abenturazalean murgildu bezain laster. Garai horren hasieran, etengabe esaten diegu: “ez sartu hatzak!”. Martin lau hankatan ibiltzen zen gure pasabidean zehar, eta jakin-minez begiratzen zigun. Pentsatzen dut horrela sentitzen garela denok, esaten digutenean ezin dugula zer edo zer egin. “Zer gertatuko litzateke, baldin eta...?”, horrelako zerbait izango zuen buruan, pentsatzen dut. Ibiltzen hasi zenean, etengailuetara iristen saiatzen zen, etxeko beste tramankulu dibertigarri bat, baina, jakina, ez zen iristen. Etengailu bat jo eta argia piztea lortu zuen egunean, sabaiko lanparara begiratu zuen, sinesgaitz, eta zera galdetu zigun:
Nola pizten da argia, etengailuari ematen diodanean? Ignacio Sánchez Galán Iberdrolako Presidentea
IIII
74
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Martin, ziur naiz zure galderak ere, heldu eta haurrek geure buruoi egiten dizkiegun galdera askok bezala, harridura eta sorpresa dituela iturri: nola da posible etengailu bat sakatuta, besterik ez, iluntasuna utzi eta argia lortzea, inguruan daukagun guztia ikusteko, egunez balitz bezala? Magia dirudi, ezta? Bada, magia hori posible da energia elektrikoari esker, izan ere, argi bihurtzeko gai da, atzamar bakarraren indarrarekin. Gainera, lanparak piztu eta ingurua argiztatzeko balio izateaz gain, energia elektrikoa entxufeetaraino iristen da, eta, horri esker, martxan jartzen dira egunero-egunero goizean goizetik erabiltzen ditugun gailu asko. Itxi begiak eta pentsatu zenbat gauza dauzkazun etxean, energia elektrikoari esker dabiltzanak... Hori da! Ikus dezagun: zure bideokontsola, telebista, hozkailua, ordenagailua, garbigailua, mikrouhin-labea, aire girotua, berogailuak, zure jaki gustukoenak prestatzen dituen sukaldeko plaka... eta gogora ekar genitzakeen beste mordoxka bat. Hain dira ugariak, ezen zaila gertatuko bailitzaiguke elektrizitaterik gabe martxan jarraitzea, ezta? Baina nola iristen da energia hori zure etxeraino? Horixe galdetuko diozu zure buruari. Bada, kable batzuen bidez bidaiatzen du; horren barruan joaten dira elektroi izeneko partikula batzuk, eta hain dira 単imi単oak, ezen ezin baititugu ikusi ere egin. Mugimendu hori, erreka baten korrontea bezalakoa, elektrizitatea deitzen da. Etengailuari ematen diozunean argia pizteko eta bidekontsolaren botoia sakatzen duzunean jolasean hasteko, dei egiten diozu energia elektrikoari, etor dadin. Orduantxe, elektrizitatearen bidaia abiatzen da, ekoizten
IIII
75
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
den tokitik zure logelaraino. Oso bidaia luzea da, baina baita ikaragarri azkarra ere. Argiaren abiaduran! Ea, bada, azaltzen saiatuko naiz. A, bide batez esateko, oraindik ez dizut nire burua aurkeztu. Ignacio deitzen naiz, eta enpresa handi-handi batean egiten dut lan. Bilbon jaio zen, orain dela ehun urtetik gora, eta Iberdrola du izena. Seguru asko, hamaika aldiz entzungo zenuen dagoeneko izen hori. Badakizu zer den enpresa bat, ezta? Pertsona-talde bat da, emakume eta gizonez osatua, eta elkarrekin lan egiten dute, helburu bat lortzeko. Iberdrolaren helburua da elektrizitatea ekoiztu eta hainbat tokitara eramatea: etxeak, eskolak, fabrikak, erietxeak, jolas-parkeak, San Mames... nahinora eta une oro. Hartara, eskura izan dezagun, beharrezko dugun guztietan. Gure herrialdeko txoko guztietara garraiatzen dugu, bai eta beste herrialde urrun batzuetara ere, geografia ikastean deskubrituko dituzun tokietara: Erresuma Batua, Estatu Batuak, Mexiko, Brasil... Horietan guztietan, elektrizitatea gertu dago, bere bidaia abiatzeko. Ekin diezaiogun bide horri! Elektrizitatea ekoizten den fabrikan abiatzen da gure bidaia, alegia, zentral elektrikoan. Elektrizitatea sortzeko, sorgailu izeneko makina batzuk mugiarazi behar ditugu. Ez zaitez sorgailu hitzarekin tematu, izen bat baino ez baita. Garrantzitsuena zera da, makina handi-handiak direla, biraka egiten eta elektrizitatea ekoizten dutenak. Baina, nola mugitzen dugu makina? Indar bat behar dugu, bultza dezan, eta indar hori uraren, haizearen edo lurrunaren bidez lor dezakegu. Urari eta haizeari esker lortutako energiari energia berriztagarria esaten zaio.
IIII
76
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
MAGIA DIRUDI, EZTA? BADA, MAGIA HORI POSIBLE DE ENERGIA ELEKTRIKOARI ESKER; IZAN ERE, ENERGIA HORREN BIDEZ DABILTZA ONDO EGUNERO ERABILTZEN DITUGUN GAILU ASKO. ENERGIAK KABLE BATZUEN BIDEZ BIDAIATZEN DU; KABLEETATIK JOATEN DIRA ELEKTROI IZENEKO PARTIKULAK, HAIN TXIKIAK, EZEN EZIN BAITITUGU IKUSI ERE EGIN. MUGIMENDU HORI, IBAI BATEN KORRONTEA BEZALAKOA, ELEKTRIZITATEA DEITZEN DA, ETA, ELEKTRIZITATEA SORTZEKO, MAKINA BIRAKARI HANDI BATZUK MUGIARAZI BEHAR DITUGU, URAREN, HAIZEAREN EDO LURRUNAREN INDARRA ERABILIZ.
IIII
77
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Garbia da, eta ez da agortzen. Ez da kutsakorra, eta, horri esker, elektrizitatea sor dezakegu, naturari eta ingurumenari kalterik egin gabe. Kerik gabe. Konturatu al zara nola, batzuetan, amarekin eta aitarekin autoan zoazenean, bat-batean errota erraldoi batzuk agertzen diren, bira egiten duten hegal handi-handiekin? Bada, haizeak mugitutako errota horiek ere elektrizitate garbia sortzen dute. Ekoiztu ostean, elektrizitateak bere bideari ekiten dio, beharrezkoa den toki guztietaraino. Eta nondik bidaiatzen du? Errepidean zehar? Jakina ezetz. Kable batzuetan barrena bidaiatzen du, oso dorre garaietan zintzilik daudenak. Landagunean ikusiko zenituen, noiz edo noiz. Bidaia horretan, errekak, mendiak eta basoak gurutzatzen ditu, elurra, euria ala sargoria egin. Herri eta hirietara hurbiltzean, kableak gero eta finagoak egiten dira, eta lur azpian sartzen dira, etxeetara iritsi arte, zeurera bezala. Orduan, paretak zeharkatu, eta elektrizitatea etengailu eta entxufeetara iristen da. Listo dago dena, behar duzunean elektrizitatea erabiltzeko. Orain, badakizu nola ekoizten den energia elektrikoa eta nola iristen den zure etxeraino; beraz, bi gauza oso garrantzitsu esan nahi dizkizut. Lehenik eta behin, handitzen zaren arte, helduek erabili behar dituzte gailu elektriko guztiak. Elektrizitateak indar handia dauka, eta, oso azkar hazten zaren arren, hobe duzu zure gurasoen gomendioei jaramon egitea beti, elektrizitatea modu seguruan erabiltzeko, arriskurik gabe. Bigarrenik, garrantzitsua da argia itzaltzea, baldin eta eguna nahiko argia bada, gauzak argi elektrikorik gabe
IIII
78
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
ikusteko; badakizu, txorrota ere itxi egiten dugu ura edaten eta eskuak garbitzen amaitzean. Horrela, energia aurreztu dezakegu, eta elektrizitatea beste toki batera joan daiteke, beharrezkoa den norabait. Helduei sarritan ahazten zaie kontu hau; beraz, zuk har dezakezu beraiei gogorarazteko ardura.
Tira, honezkero gauza berri asko ikasi dituzu energia elektrikoaren inguruan. Espero dut aurrerantzean ere galdera asko egingo dituzula, ulertzen ez dituzun gauzei buruz, horixe baita asko ikasteko biderik onena. Ignacio
IIII
79
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Normalean, ohera laguntzen diot Martini, ia gauero, hortzak garbitu ostean. Koko-lurrina ipintzen dut izaretan, uda gogorarazten digulako, eta surf-oholen parafina-usaina. Maite dut une hori, Martin nekatuta dagoenean eta nire eskua oratzen duenean, begiak itxi eta hatzak askatzen joan bitartean. Edo eskatzen didanean bizkarra laztan diezaiodala, lo hartu arte. Txikitxoa zenean, nire masailen aurka paratzen zuen aurpegia, eta ametsen munduan barneratzen zen. Batzuetan, barrez lehertzen gara, beste batzuetan azalpenak ematen dizkit, egun horretan zer gustatu ote zaion; eta egun batean, nire lanari buruz ari ginela, zera galdetu zidan:
Nor da Euskadiko buruzagia? I単igo Urkullu Lehendakaria
IIII
80
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Kaixo, Martin, I単igo deitzen naiz, eta, jakin dudanaren arabera, zure amak esan dizu Euskadiko buruzagia naizela. Aitortuko dut: ez zait gehiegi gustatzen buruzagi hitza, baina ez iezaiozu inori esan, ados? Esan dezagun beste modu batera: nik daukat Euskadi ondo ibiltzeko eta aurrera egiteko erantzukizun handiena. Lan hori egiteko hautatu ninduten, lau urteko eperako. Baina, ez pentsa, ez naiz ni bakarrik ari! Jende askok laguntzen dit, gauzak hobeto joan daitezen. Talde itzela daukat. Seguru asko, zuri ere gauza bera gertatuko zaizu: zerbait garrantzitsua egin nahi duzunean, baldin eta zure adiskideek edo zure gurasoek laguntzen badizute, askoz hobeto irteten da, ezta? Bada, nire kasuan ere, berdin. Uste dut beste galdera bat zeneukala: jakin nahi duzu ea litxarreriak gustatzen zaizkidan. Bada, bai, bereziki fruitu lehor batzuk ikaragarri gustatzen zaizkit, edo gustatzen zitzaizkidan, orain ez baititut gehiegi jaten. Litxarreriak ikusten ditudanean, nire herriarekin akordatzen naiz, Alonsotegirekin. Bertan jaio nintzen orain dela 53 urte, eta, artean, Barakaldoren parte zen. Mungiarekin ere akordatzen naiz, nire beste herriarekin, bertan bizi izan bainintzen txikitan. Bestalde, egia esan, ez zegoen eta ez geneukan litxarreriak lortzeko bide handirik. Gazte garaiaz ari garela, oroitzapen zoriontsu mordoa dauzkat, baina oroitzapen batek arreta emango dizu. Hain zuzen, Alonsotegik errekonozimendua jaso, eta Udal propioa izan zezala lortu genuen, ilusioz beteta eta elkarlanean arituta. Arrakasta itzela izan zen. Horren aurretik, txikia nintzenean, atsegin nuen txistua eta danbolina jotzea, abesbatzan kantatzea, aurreskua dantzatzea eta kirola egitea. Defentsa aritu nintzen Larramendi taldean; sekulako taldea zen, eta Espainiako Gazteen Lehen Mailako Ligara iristea lortu zuten. Esan didatenez, zuk Gatikan jokatzen duzu, eta ezkertia zara; beraz, hara hor, antza daukagu! Hala ere, ez daukat zalantzarik, ziur zu ni baino askoz hobea zarela.
IIII
81
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Litxarrerietara itzulita, baina sukaldearen eremuan, aitortu behar dizut ez naizela bereziki iaioa janariak prestatzen; gustuko dut, baina ez diot sekula bete-betean heldu. Etxean, bestelako lanak egiten ditut. Aisialdirako denbora daukadanean, mendira joatea edo paseatzea gustatzen zait, baita txakurrak hartuta ere, eta toki berriak ezagutzea. Orain dela urte dezente, neska bat ezagutu nuen, eta hainbeste gustatu zitzaidan, ezen adiskideak egin baikinen, gero bikote egin ginen, eta, azkenik, ezkondu egin ginen. Beltzarana da, begi marroiak ditu, eta gustuko du ilea motz eramatea, nahiz eta, ezagutu nuenean, ile luze eta kizkurra eduki. Lucia deitzen da. Esan didate gustuko duzula izen hori, zure adiskide bat ere horrela deitzen delako. Lucia Durangokoa da, eta ezetz asmatu... bere aita Athleticen ibili zen! Hiru semealaba ditugu: Kerman, Malen eta Karlos. Zu baino nagusiagoak dira; hala ere, Lucia eta biok sarritan akordatzen gara txikiak ziren garaiarekin. Galderak egiten zizkiguten, etengabe, zuk bezala. Asko ikasi dugu elkarrekin; ikasteko modu bakarra galderak egitea da. Ikasi ere ikasi behar da, gero! Seguru asko, sarritan esango dizute hori. Nik zure etxe ondoan ikasi nuen, Derion. Nire gurasoek ahalegin handia egin zuten, eta nire aitak lan egiten zuen fabrikak bekak ematen zituen; horri guztiari esker, aukera izan nuen ikasi nuen lekuan ikasteko. Enpresa eta erakunde batzuek laguntzak ematen dituzte, dirurik ez daukan jendeak ikasketak egin ahal izateko: horixe dira bekak. Asko gustatzen zitzaidan eskola, eta maisu aritu nintzen, lehenengo Portugaleten, gero Bilbon, eta, azkenik, Durangon. Maisu jardun eta hezkuntzan lan egiteaz gain, politikak ere asko erakartzen ninduen, egia esan. Zerbait gehiago egin nahi nuen Euskadiren alde, pertsonen alde, gure kulturaren eta
IIII
82
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
IÑIGO NAIZ, ETA GAUZA BAT AITORTU BEHAR DIZUT: EZ ZAIT GEHIEGI GUSTATZEN “BURUZAGI” HITZA. BERAZ, ESAN DEZAGUN NIK DAUKADALA EUSKADI ONDO IBILTZEKO ETA HEMEN BIZI GARENOK ZERTXOBAIT ZORIONTSUAGOAK IZATEKO ERANTZUKIZUN HANDIENA. EUSKADIKO LEHENDAKARIA NAIZ, BAINA EZ DUT BAKARRIK LAN EGITEN, INOLAZ ERE! PERTSONA ASKOK LAGUNTZEN DIDATE, ETA GUZTION ARTEAN LORTZEN DUGU GAUZAK HOBETO ATERATZEA. TALDEAN EGITEN DUGU LAN.
IIII
83
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
gure hizkuntzaren, euskararen, alde. Beste pertsona batzuekin batera parte hartu nahi nuen, eta elkarrekin lan egin, gauzak hobetzeko. Kide on-onekin topo egin nuen, eta bide horretan jarraitzeko xaxatu ninduten. Zeure buruari galdetuko diozu ea zergatik naizen Lehendakaria, eta ez zure futbol-entrenatzailea. Ez pentsa nik nahi nuelako iritsi naizenik hona. “Buruzagia� naiz, zuk diozun moduan, milaka lagunek hautatu nautelako, Euskadi hobetzeko egin genuen proposamenaz fidatu zirelako, lehen esan dizudan moduan. 18 urtetik gorako pertsonek hautatzen dituzte lehendakariak, udaletako politikariak eta legebiltzarkideak, botoa emateko eskubidea baitaukate. Botoaren bidez, euskal instituzioen arduradunak aukeratzen dituzu. Eta, zer dira, bada, instituzioak? Bada herrietako Udalak (Gatikako alkatea, adibidez, Leixuri da); Aldundiak (Bizkaiko Ahaldun Nagusia Unai deitzen da) eta Eusko Jaurlaritza. Pertsona horiek guztiak aukeratzea, lau urterik behin, horixe da demokrazia.
IIII
84
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Greziarrek asmatu zuten demokrazia, Atenas izeneko hiri edereder batean, tenpluz beteta dagoena, eta orain dela denbora asko gertatu zen hori, orain dela bi mila urte baino gehiago. Demokrazian, hiritarrek, alegia, 18 urtetik gorako herritarrek, aukeratzen eta erabakitzen dute nola egingo diren gauzak. Jakina, Grezian, garai hartan, bestelakoak ziren kontuak, eta pertsona guztiek ezin zuten botoa eman: ez emakumeek, ez esklaboek, ezta hiritik kanpokoak ziren pertsonek ere. Orain bai, demokrazia osoagoa da; hala ere, zaindu egin behar da, eta gauzak ondo egiten saiatu behar gara, jende guztiak eman dezakeelako botoa, eta boto guztiek balio berbera daukatelako. Baita zureak ere, 18 urte betetzen dituzunean. Euskadiren berezitasunei buruz galdetu didazu. Hasteko, gure berezitasun nagusia gure hizkuntza da, euskara, eta baita gure kultura ere, alegia, gure bizimodu ezberdina. Ez da besteena baino hobea edo okerragoa, baina geure-geure da, eta horregatik defendatzen dugu. Euskara oso garrantzitsua da, izan ere, Europako hizkuntzarik zaharrenetakoa da, eta zientzialari asko erabat harrituta daude, bizirik dirauelako oraindik, hainbeste denbora igaro ostean. Gainera, historian zehar, euskal herritarrak beren modu propioan antolatu eta bizi izan dira, instituzio eta lege propioekin. Gernikako Arbolaren historia entzungo zenuen, ezta? Euskal demokraziaren ikurra da, izan ere, zuhaitz horren azpian biltzen ziren euskaldunen ordezkariak, erabakiak hartzeko. Urte mordoa igaro da, baina gure zuhaitz sakratua da, gogora ekartzen baitigu pertsonen askatasuna eta demokrazia oso garrantzitsuak direla. Orain, ikurrinaren berri emango dizut, geure bandera baita. Orain dela ehun urtetik gora marraztu zuen Sabino Arana izeneko euskaldun batek. Lan handia egin zuen Aranak, gure herria eta kultura berpiztu zitezen eta ez zitezen galdu. Gaur egun, lanean jarraitzen dugu, haren ideiak mamitzeko, baina,
IIII
85
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
hori bai, XXI. mendeko mundura eta errealitatera egokitu ditugu. Gure lehenengo Lehendakaria Jose Antonio Agirre izan zen; berak ipini zuen martxan estreinako Eusko Jaurlaritza, orain dela ia laurogei urte, eta garai zailak bizi izan zituen, gerra eta diktadura zirela-eta. Demokraziaren aurkakoa da diktadura: pertsona batek bakarrik agintzen du, berak nahi duena egiten du, eta ez du kontuan hartzen besteen iritzia. Jose Antonio Agirre Athleticen ere aritu zen, eta Parisera joan behar izan zuen, ihesi, garai hartako “buruzagi espainiarra� diktadorea zelako; ez zuen jendeak aukeratu. Franco deitzen zen, eta berak agintzen zuen zer nahi zuen eta zer ez; pentsa, euskara debekatu zuen! Urte haietan, Agirre lehendakaria herrialde askotara joan zen, laguntza eskatzera eta euskal errealitatea azaltzera. Orain dela 40 urte diktadorea hil zen, diktadura desagertu zen, eta demokrazia itzuli zen. Pertsona asko, milaka eta milaka, ni neu bezala, alderdi politikoetan antolatu ziren, beraien herrientzat desio zituzten ideiak defendatzeko. Garai berriko lehen Eusko Jaurlaritza sortu zen, herriak aukeratua, demokrazian botoa emanez. Gernikako Estatutua onartu zen, alegia, euskaldunok bakarrik erabaki ditzakegun gaien multzoa, bai eta Espainiarekin konpartitzen ditugun gaiak ere. Horrela, autogobernua lortu genuen, hau da, geure arazoak guk geuk kudeatu ditzakegu, zuzenean, Espainiaren mende egon gabe. Ezagutzen dituzun gauza mordo bat, hala nola, Ertzaintza, EITB, Osakidetza edo ikastolak, autogobernuaren ondorio dira. Orain dela berrogei urte, erakunde horiek guztiak eta gaur egungo bizitza-sistema ez ziren existitzen. Asko aurreratu dugu; hala ere, oraindik ez dugu desio dugun guztia lortu. Urte batzuk barru hobeto ulertuko duzu hori, azalduko dizut. Lehen esan bezala, gure lana da Euskadi martxa onean ibiltzea eta aurrera egitea. Eusko Jaurlaritzak bermatu behar
IIII
86
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
du hemen bizi garen pertsonok ahalik eta ondoen bizitzea. Zure kasuan, adibidez, hezkuntza ona izan dezazun desio dugu, bai eta osasun-zentro onak ere, gaixotzen zarenerako, eta kirol-azpiegiturak. Era berean, desio dugu familiek bizitza duina izan dezatela, eta, horretarako, etxebizitza, enplegua, autobusak, trenak eta ondo zaindutako parkeak eduki behar ditugu. Laguntza ematen diegu euskal enpresei, ondo ibil daitezen eta produktu asko sal ditzaten, eta saiatzen gara turistak ere erakartzen, oporrak Euskadin egin ditzaten, ondo pasa dezaten, gure kultura ezagutu, eta hona itzultzeko gogoa izan dezaten. Gure lanaren parte da hori guztia, eta ordu luzez aritu behar izaten naiz, Lehendakariaren ardura sorbalden gainean. Baina harro nago, aukera baitaukat euskaldun guztien bizitza hobetzen saiatzeko. Egunero, gauza berbera pentsatzen dut: are hobeto egin dezakegu. Zeuk ere gauza bera pentsatuko duzu, seguru.
Egunen batean, gure lan-eraikinetako batera etorri beharko zenuke. Lakua deitzen da, eta uste dut ikaragarri gustatuko zaizula. Jendeak dioenaren arabera, espazio-ontzia dirudi! I単igo
IIII
87
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Pepita, Munduko Zirkuaren jabea, amama Aliren lagun mina da; horregatik, urtero, Aste Nagusian, zirkura joaten gara, eta barraketan ibiltzen gara. Martini noria erraldoia gustatzen zaio, bai eta igela eta autotxokeak ere, eta dardoak jaurtitzea, puxikak lehertzeko. Behin batean, pelutxe bat irabazi zuen. Ezinezkoa da Martinek jakitea, baina orain hamarkada batzuk, nire aitonak hemen egiten zuen lan, EchevarrĂa fabrikan. Hala ere, Martinek sekulako jakin-mina dauka, eta zera galdetu dit:
Zergatik dago tximinia bat barraka hauen guztien erdian? Jon Azua EnovatingLabeko Sortzaile eta Presidentea
IIII
88
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Hain zuzen ere, galdera hori oso lotuta dago tximinia honen helburuarekin: ez dezagula sekula ahaztu hemen zer egon zen. Monumentu bat da, Bilboko eta Euskadiko industriaren omenez. Oroitzapen bat da, eta esker on bat, gu gaur parke honetan egotea eta barraketan ibiltzea ahalbidetu zuten langileei eskainia. Parke eder hau ez da beti hain garbi eta berde egon. Orain dela urte mordo bat, fabrika handi-handi bat zegoen hemen: EchevarrĂa fabrika. Bertan, gure meategietako burdina hartu, eta altzairu bilakatzen zuten. Altzairu horri esker, txapak, xaflak eta antzeko gauzak ekoizten zituzten; ondoren, beste fabrika batzuetara eraman, eta beste gauza asko eraikitzen ziren, adibidez, autoak, mundu osoan saltzen zirenak. Fabrika eta lantegi horietan labeak zeuden, burdina urtzeko, alegia, burdina likido bilakatzeko, eta, gero, moldeetan sartzen zuten, nahi zuten forma eman ahal izateko. Burdina likidoa hozten zenean, mota ezberdinetako osagaiak sortzen ziren, eta osagai horiek gauzak eraikitzeko erabiltzen ziren, hala nola, makinak, itsasontziak, trenak, autoak... Badakizu, etxean ere, batzuetan, ura limoi eta azukrearekin nahastu, eta, edukiontzi batzuetan ipinita, izozkailura sartzen dugu, izozkiak sortzeko. Fabriketan tximinia erraldoiak zeuden, eta horietatik kea ateratzen zen. Tximinia batetik kea ateratzen bada, fabrika hori martxan dago. Behin batean, jendeak gauza horiek erosteari utzi zion, edo gauzak munduko beste toki batzuetan erosteari ekin zion, edo gauza horiek beste modu batera egiten hasi ziren; edozein modutan, fabrika itxi egin zen, eta tximiniak itzali egin ziren eta martxan egoteari utzi zioten. Fabrika handi hori, lantegiz eta eraikin industrialez beteta, itxita egon zen, hainbat urtez. Pentsa, gaur egun Etxebarriako parke hau guztiau zabortegia zen, zikina eta grisa. Azkenean, bota egin zuten, eta lorategi bilakatu, bidexkekin, jolas-eremuekin eta dibertitzeko lekuekin.
IIII
89
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
PARKE EDER HAU EZ DA BETI HAIN GARBI ETA BERDE EGON. ORAIN DELA URTE MORDO BAT, FABRIKA HANDI-HANDI BAT ZEGOEN HEMEN: ECHEVARRÍA FABRIKA. BERTAN, GURE MEATEGIETAKO BURDINA HARTU, ETA ALTZAIRU BILAKATZEN ZUTEN. ALTZAIRU HORRI ESKER, TXAPAK, XAFLAK ETA ANTZEKO GAUZAK EKOIZTEN ZITUZTEN; ONDOREN, BESTE FABRIKA BATZUETARA ERAMAN, ETA BESTE GAUZA ASKO ERAIKITZEN ZIREN, ADIBIDEZ, AUTOAK, MUNDU OSOAN SALTZEN ZIRENAK. TXIMINIA BAINO EZ ZAIGU GERATZEN, FABRIKA ERRALDOIA GOGORATZEKO.
IIII
90
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Tximiniaz gain, fabrika erraldoi horretako beste gauza batzuk ere geratu zaizkigu. Zuek, txikiek, honako hau ulertu behar duzue: parkeetan zehar ibili eta bertan ondo pasatu ahal izateko, Bilboko eta Euskal Herriko toki batzuetan fabrika eta lantegi berriak eduki behar ditugu, osagaiak sortzen dituztenak, bertan langile askok lan egin dezaten (garai batean aitonak egin zuen bezala). Izan ere, baldin eta enpresa horiek ekoizten dutena saltzen badute, dirua edukiko dugu, parkeak sortzeko, Aste Nagusia bezalako festak antolatzeko, ikastolak eta erietxeak eraikitzeko, autobusak eta metroa edukitzeko... eta beste hainbat gauzatarako. EchevarrĂa bezalako pertsonak behar ditugu (fabrika sortu zuen enpresaburua), fabrikak eta enpresak sortu ditzaten. Handiak zaretenean, zuk eta zure lagunek ere aukera izango duzue enpresa bat sortzeko, nahi baduzue. Horretarako, ikasi egin behar da, eta gauza berriak ezagutu. Horrela, egunen batean, tximinia berri asko egongo dira, eta ez dira apaingarriak eta oroitzapenak izango. Aitzitik, martxan egongo dira, eta lan asko sortuko dute. Bizkaian, gauza askok gogorarazten digute gure iragan industriala. Aduana edo fabrika izandako eraikinek, garabiek (esate baterako, Carola, San Mamesen ondoan dagoena) edo Bilboko itsasadarrak. Orain itsasadar garbi-garbia daukagu, ertzetatik paseatzen dugu eta itsasontzian joaten gara Santurtziraino, baina, garai batean, itsasontzi erraldoiak igarotzen ziren bertatik, salgaiz beteta. San Antongo zubiaren inguruan jaio zen Bilbo (Erriberako merkatuaren ondoan; horra joaten zara amarekin arraina erostera, eta Ascenek hestebeteak ematen dizkizu, probatzeko), orain dela 700 urtetik gora. Haraxe iristen ziren itsasontziak, salgaiak saldu eta erosteko asmoz, trukatu egiten baitziren, zuk zure lagunekin kromoak trukatzen dituzun moduan. Apurka-apurka,
IIII
91
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
jardun hura antolatzen joan zen, eta, adibidez, hondatutako itsasontziak konpontzeko, ontziola izeneko lantegiak sortu ziren. Ontzioletan, gainera, itsasontziak egiten hasi ziren, egurrezkoak lehenengo, eta altzairuzkoak gero, EchevarrĂa bezalako fabrikek ekoizten zuten altzairuarekin. Apurka-apurka, langileek lan egiteko metodo berriak ikasi zituzten, eta makinak, labeak eta tresnak ekarri zituzten beste herrialde batzuetatik, batez ere Ingalaterratik eta Alemaniatik. Horiei esker, lantegi berri asko zabaldu zituzten, bai eta tximiniadun fabrikak ere. Ahalegin horri guztiari esker, Bilbo eta Euskal Herria hazi egin ziren, gaur egungo gure hiri eta herrialdea bilakatu arte. Gaur, tximinia hori ikusten duzunean, edo burdinarekin, altzairuarekin edo beste edozein metalekin egindako zerbait ikusten duzunean, gogoan izango duzu fabrika-mota honekin lotuta dagoela, bertako tximiniekin, eta, batez ere, bertako langileekin.
Etxebarriako tximinia geure oroitzapena da, eta, era berean, gure itxaropena, zuek fabrika berriak sortu ditzazuen eta zuhaitz berriak landatu ditzazuen, etorkizuneko parkeetan. Jon
IIII
92
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Martinen lehenengo bizikleta zuri-urdina zen, arrain laranja baten marrazkiarekin, eta krokodilo-formako turutarekin. Hiru urte egin zituen egunean oparitu genion. Zer-nolako nekeak ez genituen hartu hura oparitarako biltzeko! Hala ere, esnatu eta pakete erraldoi hura ikusi zuenean, garrasika hasi zen: opari bat! opari bat! Bizikleta hark gurpiltxoak zeuzkan, jakina. 5 urte bete zituenean, Telmok erabili izandako bizikletan ibiltzen hasi zen, albo-euskarririk gabe. Akordatzen naiz Butroen ibili zela estreinako aldiz, ontzira-lekutik gertu. Aitak lagun egiten zion, gorputza zuzen manten zezan, eta, une batean, jausteko zorian egon zen. Hori ikara! Biratu, gugana begiratu, eta zera galdetu zion Unairi:
Aldapan behera noanean, geratu egiten nauzu, eta aldapan gora noanean, bultzatu. Zergatik? Joane Somarriba Munduko Txapelduna eta hiru aldiz Frantziako Tour-eko Irabazle
IIII
93
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Neuk ere galdera horixe egin nuen bizikletan ibiltzen hasi nintzenean. Badago azalpen zientifiko bat, urte batzuk barru ulertuko duzuna, baina, egia esan, zure pisuagatik da. Aldapan behera zoazenean, zure pisuaren ondorioz, bizikletak abiadura handiagotzen du, eta zuk geldiarazi egin behar duzu. Aldapan gora zoazenean, zure pisuaren ondorioz, bizikleta ez dabil hain azkar, eta gelditu ere gelditu daiteke, baldin eta ez badiezu pedalei indarrez eragiten. Txikia nintzenean, Sopelan bizi nintzen, eta garajearen irteeran, atzealdean, lautadatxo bat eta aldapa bat zeuden. Hantxe hasi ginen bizikletan ibiltzen hiru ahizpa nagusiok, txikiena txikiegia zelako, oraindik. Gure ama han zegoen beti, bizikletaren aulkitxoari eusten, guri bultza egiten... eta orduantxe hasi zen dena. Sekula ez dut ahaztuko nire Torrot berdea; bizikleta hark aulki luze bat zeukan, eta han eramaten nuen nire ahizpa Iraide. Nitaz fio zen, antza! Txirrindularitza oso garrantzitsua bihurtu zen niretzat, txikitxikitatik. Lehenengo lasterketetan, mutilekin lehiatzen ginen, oso neska gutxik parte hartzen genuelako. Urte haietako gauzarik onena asteburuak ziren. Amarekin akordatzen naiz, tortillak prestatzen ibiltzen zen, gero gu denok Bizkaiko herrietara joateko, lehiatzera. 12 edo 13 urterekin, mutil askoren aurretik iristen nintzen. Iraultza bat zen hura: “neska batek garaitu gaitu!�, esaten zuten. Besteak beste, Erromon eta Leioan ibili ginen. Sekulako giroa egoten zen. Zenbait pertsonek guztia irakatsi ziguten, ezeren truke. A zer meritua! Gaur egun, hor daude oraindik ere; miresteko modukoak dira. Garai hartan, akaso, ez nuen nahikoa baloratzen hor zegoen jende hori, aholkuak ematen, irakasten... Baina jende horrengatik ez balitz! Haurtzaro ahaztezina izan zen, entrenamenduek eta urduritasunak lagunduta, beti.
IIII
94
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
BADAGO AZALPEN ZIENTIFIKO BAT, BAINA, EGIA ESAN, ZURE PISUAGATIK DA. ALDAPAN BEHERA ZOAZENEAN, ZURE PISUAREN ONDORIOZ, BIZIKLETAK ABIADURA HANDIAGOTZEN DU, ETA ZUK GELDIARAZI EGIN BEHAR DUZU. ALDAPAN GORA ZOAZENEAN, ZURE PISUAREN ONDORIOZ, BIZIKLETA EZ DABIL HAIN AZKAR, ETA GELDITU ERE GELDITU DAITEKE. GRABITATEA DEITZEN ZAIO. BIZIKLETAN IBILTZEKO GAUZARIK GARRANTZITSUENA KASKOA JARTZEA DA, BEHAR DEN MODUAN, ETA BETI, ADOS? GAINERA, ZIRKULAZIO-ARAUAK JARRAITU BEHAR DITUZUE, TXINTXO-TXINTXO. ERREPIDEA GURUTZATU AURRETIK, BI ALDEETARA BEGIRATU BEHAR DUZUE, ETA BIDEGURUTZEAK ERRESPETATU BEHAR DITUZUE.
IIII
95
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Gero, hazi egin nintzen, eta gazteen kategoriara igaro nintzen, eta Espainiako Txapelketan parte hartu nuen. Ene! Unibertso zabalera joatearen parekoa iruditu zitzaidan hura, pentsa, Zamorara joatea! Agur esaten nien nire ahizpei, eta, egiten genituen espantuak kontuan hartuta, bazirudien ez nituela sekula gehiago ikusiko... kar-kar-kar! 14 urte nituela, Espainiako Txapelketa irabazi nuen lehenengo aldiz. Aitor dut: orduantxe hasi nintzen konturatzen, akaso ona nintzela. Olinpiar Jokoak dira sekula kirolari gisa gertatu zaidan gauzarik onena. Atlantan egon nintzen, 1996an, Sidneyn egon nintzen 2000an, eta Atenasen egon nintzen 2004an. Bartzelonakoetara ezin izan nintzen joan, min hartu nuelako. 1992an izan ziren, eta oso gaizki ibili nintzen. Benetan gaixo egon nintzen, eta asko kostatu zitzaidan hura gainditzea. Pentsa, sendagile batek esan zidan ezin izango nintzela berriro bizikletan ibili. Izugarri atsekabetu nintzen. Bereak eta bi egin behar izan nituen sendatzeko, baina bizikletara itzultzea lortu nuen. Gauza asko ikasi nituen, hala nola, gauzak lortzeko ahalegin handia egin behar dela. Sinesten ikasi nuen, bai eta konstantea izaten ere. Italiako Giroa irabazi nuen, 1999an eta 2000an, eta Frantziako Tourra, 2000an, 2001ean eta 2002an. 2003an, Munduko Txapelduna izan nintzen, erlojupeko kategorian. Nire ametsei heldu diet. Hala ere, ba al dakizu zer den zauriaren ondorioz ikasi nuen irakasgairik garrantzitsuena? Bada, lehiaz gain, bestelako bizitza bat ere badagoela. Bizitza eder bat. Eta hementxe daukat. Etxean, nire senarrarekin, nire babesle sutsuena baita, eta nire seme-alabekin. Orain dela hamar urte, lehiatzeari utzi nion, eta zin dagit: ez dut horren falta sumatzen. Maite dut bizikleta hartu eta buelta bat ematea. Gozatzea. Betidanik nire inguruan egon diren paisaietatik igaro eta horiei arreta ematea, sekula ez bezala. Nire alaba Regi ikusi nuen, bi urte
IIII
96
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
zituela, gurpiltxorik gabe bizikletan ibiltzen, eta asko gustatu zitzaidan. Pozik ikusi nuen. Ama eta aita askok liburu hau irakurriko diete beren semealabei; ondorioz, honako hau esan nahi dizuet: bizikletan ibiltzeko gauzarik garrantzitsuena da kaskoa jartzea. Beti jarri behar duzue, ados? Kaskorik gabe joatea biluzik joatea bezalakoxea da. Haur bat ezin da bizikletan ibili kaskorik gabe, eta behar den moduan jarri behar duzue. Nire semea, Markel, Mungian erori zen, ia-ia geldi zegoenean, eta kaskoa puskatu zuen! Zorionez, soinean zeraman, bestela, zauria egingo zukeen buruan. Gainera, zirkulazio-arauak jarraitu behar dituzue, txintxo-txintxo. Errepidea gurutzatu aurretik, bi aldeetara begiratu behar duzue, eta bidegurutzeetako ordena errespetatu behar duzue. Martin, zin egidazu kaskoa jarriko duzula beti, eta kontuz ibiliko zarela errepidean. Eta zure adiskide guztiei ere esaten badiezu, bada, askoz hobeto!
Ba al dakizu nori eskainiko nizkiokeen nire garaikur guztiak? Nire amatxori. Regina deitzen zen. Bera gabe, hau guztia ez zen gertatuko. Plazan ikusiko dugu elkar! Joane
IIII
97
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Martin jaio zenean, hainbat opari egin zizkioten, tartean, lehenengoetakoa, Athleticeko body bat, lehoitxo baten marrazkiarekin. Horrez gain, txanodun toalla bat ere oparitu zioten, lehoi baten brodatuarekin. Seguru asko, horrelako gauzek markatu egiten zaituzte. Baita ere, akaso, aita eta bere kuadrillako “txoto”-en ikuspegiak, erraietatik bizi baitute Athletic. Pentsa, partidetara joaten direnean, bandera erraldoi bat eramaten dute, “The Rebel Way” lemarekin. 2012an, Barçaren aurkako kopa-finalean, Gatikako plaza zuri-gorriz jantzi zen. Kepak, Alboka tabernakoak, pantaila erraldoi bat jarri zuen plazaren erdigunean, eta sekulako iraultza izan zen hura. Martin zoriontsu zegoen, “Athletic gorri eta zuria...” abestu eta abestu, baina, bat-batean, isildu egin zen, begira geratu zitzaidan eta zera galdetu zidan:
Zergatik gara athletic-zaleak? Josu Urrutia Athletic Club de Bilbao Taldeko Presidentea
IIII
98
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Ikasteko, behar-beharrezkoa da gauzen zergatiari buruz galdetzea, gauzak zergatik gertatzen diren ulertzeko eta segurtasuna sentitzeko, guri gerta dakigukeenari buruz. Edonola ere, ez dago zertan galdetu ea zergatik garen Athleticekoak, izan ere, ez du azalpenik behar. Athleticekoak gara, eta kito. Athletic-zaleak gara athletic-zaleak garelako, hori iruditzen zaigulako aukera bakarra, eta gainerako taldeak hain direlako ezberdinak, ezen ez baitzaigu inondik inora posible iruditzen beste talde batekoa izatea. Txikiak garenean, gure herria edo gure auzoa baino ez ditugu ezagutzen, ez dakigu beste toki batzuk ere egon badaudela, eta jakinda ere, gure herrikoak edo gure auzokoak izaten jarraitzen dugu. Ez dugu beste toki batekoak izan nahi, nahiz eta zenbait pertsonak esan gure kaleak ez direla oso politak, edo beste herri batzuetan iturri gehiago, lorategi gehiago, jolas-parke gehiago edo futbol-zelai gehiago daudela. Leialak gatzaizkio gure lagun-taldeari, gure kaleei, eta harro defendatzen ditugu. Eta ez diogu geure buruari galdetzen ea zergatik den, horrela baita, besterik gabe. Athleticekin ere antzeko zerbait gertatzen zaigu. Seguru asko, jaio aurretik ere, amaren sabelean gaudenean, dagoeneko adituko genuen hitz hori: Athletic. Jaio ostean, norbaitek elastiko bat oparituko zigun, edo pelutxezko lehoi bat, Athleticeko jantziekin. Bazkaltzen gauden bitartean, aspaldiko kontuak azaltzen dizkigute: “Badakizu zer? Ni San Mamesera joaten nintzen, eta Zarra ikusi nuen jokoan, eta Txopo...”, edo “Ni hantxe nengoen, Liga hura irabazi genuenean”, edo “lan egiteari utzi, eta fabrikatik atera ginen denok, gabarrari agurra egiteko”... Aitaren taldea da Athletic, eta baita amonarena, anaia nagusiarena eta larunbatero askalorduan gurekin jolasten
IIII
99
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
IIII
100
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
AITAREN TALDEA DA ATHLETIC, BAI ETA AMONARENA, ANAIA NAGUSIARENA ETA LARUNBATERO ASKALORDUAN GUREKIN JOLASTEN DEN LEHENGUSU HORRENA ERE. ATHLETICEN JOKATZEN DU GURE HERRIKO MUTIL HORREK, IZUGARRI TREBEA OMEN DENAK, ETA ILUSIOZ BETETZEN DITU JOKOAN IKUSTEN DUTEN GUZTIAK. ATHLETICEK TOKIA HARTZEN DU ZURE BIZITZAN, HEDATZEN HASTEN DA, ETA PENTSATZEN HASIA ZARENEAN FANTASIA HUTS BAT DELA, IDEIA EDER BAT, HORRETAN PENTSATZEKO ETA HORREKIN AMESTEKO BALIO DUENA, ORDUANTXE, EGIAZKO BILAKATZEN DA. SAN MAMESERA JOATEN ZAREN ESTREINAKO EGUNA DA.
IIII
101
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
den lehengusuarena ere. Athleticen jokatzen du gure herriko mutil horrek, izugarri trebea omen denak, eta ilusioz betetzen ditu jokoan ikusten duten guztiak. Athleticek tokia hartzen du zure bizitzan, hedatzen hasten da, eta pentsatzen hasia zarenean fantasia hutsa dela, ideia eder bat, horretan pentsatzeko eta horrekin amesteko balio duena, orduantxe, egiazko bilakatzen da: San Mamesera eramaten zaitu norbaitek, eta gogoan iltzatzen zaizu Katedralera egindako lehen bisita hori. Akaso, oso txikia zinen, txikiegia akordatzeko, baina hainbeste aldiz kontatu dizute, ezen baitirudi gaur bertan gertatu dela... Etxean zaudenean, irratia pizten duzu partidak entzuteko, edo pantaila bat bilatzen duzu, jende gehiagorekin batera partidak ikusteko. Athleticeko elastikoa jartzen dugu parkean futbolean jokatzeko, bai eta ikastolara joateko ere, matematika edo ingurumen-zientzietako azterketa daukazun egunean. Eta ez dakizu nola gertatu den, edo agian bai, baina dagoeneko Athleticekoa zara. Aspaldiko kontu zuri-gorrien nire istorio txikiari begira, gauza hauek guztiak oroitzen ditut: athletic-zalea izatea, zergatik ez banekien ere, hainbeste denboraz athleticzalea izaik. Edonola ere, hunkituta akordatzen naiz etxeko postontzira egindako joan-etorriekin, zain bainengoen, Lezaman proba batzuk egiteko hitzordua zekarren gutuna noiz iritsiko. Herrian zurrumurrua zebilen, deitu egingo nindutela, eta egun haiek ikaragarri luzeak egin zitzaizkidan. Era berean, ondo akordatzen naiz beste egun batekin. 11 urte nituela, taldeko beste kide batzuekin batera, pasabidea egin genien Txopori eta Iribarri, San Mamesen bertan, beren omenaldian.
IIII
102
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Egia da: guztiek ez dute Lezaman ibiltzeko aukerarik, edo San Mamesen jokatzeko aukerarik, edo Athleticen une ederretan lehen lerroan parte hartzeko aukerarik. Hala ere, Athleticen jende guztiak jokatzen du, eta horregatik gara hainbeste pertsona athletic-zaleak. Jende guztiak egiten du bultza, jende guztiak begiratzen dio baloiari, aurkarien ateraino mugiarazi nahian. Igandero, badirudi 11 jokalarik jokatzen dutela, baina ez da horrela. Ia 50.000 pertsonak jokatzen dute San Mamesen, eta beste ehunka milaka beren etxeetan jokatzen dute, beren telebista eta irratien bidez. Nahiz eta hainbeste pertsonak jokatu 11 jokalariei laguntza emateko, batzuetan, ez dugu partida irabazten. Orduantxe, Athleticekoa izatearekin batera, Txoporen esaldi bat hartu behar dugu gogoan, nik neuk askotan oroitzen dudana: “Athleticek beti irabazten du, baita galtzen duenean ere�.
Beraz, horregatik gara Athleticekoak. Athleticekoak garelako. Konturatu gabe eta inongo azalpenik gabe... Josu
IIII
103
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Hasiera batean, Martin igeriketa-eskoletan hasi zenean, jolasean aritzen ziren, batez ere. Baina bigarren urtean, Inaxio eta Iñaki irakasleek besoak mugitzen irakatsi zieten, oinei eragiten eta ur azpian zeudela burbuilatxoak sortzen. Peio, Uxue, Aizeti, Iker, Udane eta Martin bera igerileku txikitik handira aldatu ziren, eta sekulako arrakasta izan zen. Egun batean, Martinek galdetu zidan ea zertarako balio duten burbuilek, eta zera erantzun nion: “airea hartzeko eta igeri egiten duzun bitartean arnasa hartu ahal izateko”. “Ama, arrainek ere burbuilak ateratzen dituzte?”, galdetu zidan. “Ez, laztana”, erantzun nion. Bekozkoa ipinita, zera esan zidan:
Arrainak zergatik ez dira itotzen? Juan Ignacio Pérez Biologoa
IIII
104
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Martin, ez da erraza galdera horri erantzutea. Ea, bada, honako hau argi dago: arnasarik hartu ezin dutenean itotzen dira animaliak. Ni neu, adibidez, ito egingo nintzateke, baldin eta eztarria, ahoa eta sudurra itxiko balizkidate aldi berean. Lurreko animalia guztiei gertatzen zaigu hori, alegia, lurrean bizi garen guztioi. Horregatik, ni neu edo katu bat edo txakur bat uretara jausiko bagina eta ezingo bagina bertatik atera, ito egingo ginateke, ur azpian ezin baitugu arnasa hartu. Pertsonok eta lurreko animaliek birikak dauzkagu arnasa hartzeko. Oxigenoa gure biriketara iristen da, ahoaren edo sudurraren bidez, eta oxigeno hori, airearen parte baita, beharbeharrezkoa da guk arnasa hartzeko. Arrainak, ordea, bestelakoak dira. Ez dira uretan itotzen; izan ere, uretan bizi dira, uretako animaliak dira. Beraientzat, gauza arrunta da ura, guretzat ere airea gauza arrunta den bezala. Baina, jakina, bestelako modu batean hartzen dute arnasa: biriken ordez, brankiak dauzkate. Brankiei esker, ur barruan arnasa hartzeko gai dira, baina kanpoan ezin dute. Begira, arrain gehienek, uretatik ateratzerakoan, ezin dute arnasa hartu, eta ito egiten dira, beren brankiek ez dutelako behar den moduan lan egiten. Hala arrainek nola guk geuk oxigenoa arnasten dugu, baina arrainen oxigenoa uretan dago, eta gurea, aldiz, airean. Arrazoi berberagatik jaten eta arnasten dute animaliek. Animalia batek arnasten duena eta jaten duena uztartu egiten dira, eta horri esker hazi, mugitu eta bizi gara. Zenbait animaliak, uretan bizi arren, aireko oxigenoa arnasten dute, guk bezala, adibidez, baleek eta izurdeek. Bi animalia horiek gure modukoak dira, eta elefanteen, itsas txakurren, pinguinoen eta lehoien modukoak. Birikak dauzkate! Airea hartzeko, burua atera behar izaten dute itsasotik. Beste animalia askori gertatzen zaie hori: ur azpian bizi dira, baina ez dira arrainak, adibidez, horrelakoak
IIII
105
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
HALA ARRAINEK NOLA GUK GEUK OXIGENOA ARNASTEN DUGU, BAINA ARRAINEN OXIGENOA URETAN DAGO, ETA GUREA, ALDIZ, AIREAN. PERTSONOK ETA LURREKO ANIMALIOK BIRIKAK ERABILTZEN DITUGU. ARRAINAK, ORDEA, BESTELAKOAK DIRA. EZ DIRA URETAN ITOTZEN; IZAN ERE, URETAN BIZI DIRA, BAINA, JAKINA, BESTE MODU BATEAN HARTZEN DUTE ARNASA: EZ DAUKATE BIRIKARIK, BRANKIAK BAIZIK, ETA URAREN BARRUAN FUNTZIONATZEN DUTE, BAINA KANPOAN EZ.
IIII
106
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
dira dortokak eta zenbait suge. Ez duzu sinetsiko, baina animalia batzuk, brankiak eduki arren, uretatik kanpo arnasa hartzeko gai dira, adibidez, karramarroak eta lanpernak. Zenbat maite ditudan horiek... zeuk ere bai, ezta? Benetan bereziak dira arrainak. Batzuk itsasoko ur gazitan bizi dira; beste batzuk, ordea, ur gozotan, erreka, laku eta zingiretan. Eta, badakizu zer? Ur gozotako arrainek pixa egiten dute! Eta ur gazitakoek ura edaten dute! Gabon-kanta batek dioenaren arabera, arrainek errekako ura edaten dute, baina ez da egia. Eta marrazoek, itsasoan bizi diren arren, ez dute urik edaten. Akaso, izokinen istorioa azalduko zizuten noizbait. Arrain horiek errekan jaiotzen dira, gero itsasora bidaiatzen dute, eta, azkenean, jaio ziren errekara itzultzen dira. Izokinek, errekan daudenean, pixa mordoa egiten dute, eta, itsasoan daudenean, ur mordoa edaten dute. Nahiko bizkorrak dira, beraien modura. Hala ere, orokorrean, arrainak ez dira oso azkarrak. Azkarrak dira loroak, usoak, tximinoak, izurdeak, baleak eta baita elefanteak ere. A, bai! Beleak ere harrigarriki bizkorrak dira. Zenbatzeko gai dira, eta batzuek batzen eta kentzen dakite. Jakina, kopuru txikiak bakarrik menderatzen dituzte. Matematikak zinez interesgarriak dira, Martin. Ziur dagoeneko deskubritu duzula hori, ikastolan.
Espero dut zure galderari erantzun izana, Martin. Orain badakizu zer garrantzitsua den igeri egiten jakitea, batez ere Euskadin, itsasoa asko maite dugulako. Juan Ignacio
IIII
107
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Joanek gustuko du etxeko pareta eta altzariak margotzea, bi urteko haur guztiek bezala. Biribilak egiten ditu, marrak... denetarik! Zorteko gaudenetan, arkatzarekin margotzen du, baina, batzuetan, errotuladoreak harrapatu, eta koadro baten moduan uzten du horma. Jakina, Martin barrez lehertzen da, eta esaten dio hori ez dela egiten. Berak ere egiten zuen, txikia zenean, eta Telmok barre egiten du guztia entzutean. Ni serio jartzen naiz, eta txikiari azaltzen diot hori ez dagoela ondo, gure etxetxoa zaindu behar dugula. Horretan ari ginela, egun batean, Martinek zera galdetu zidan:
Gizakiek zergatik margotu zituzten Santimami単eko kobak? Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendaria
IIII
108
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Grogek mar-mar egin zuen. Haserre zegoen, izan ere, margotzen ari zen bisontea ez zen berak zehatz-mehatz nahi zuen modukoa. Bai lardaskeria! Bisonte honek mamuta dirudi! Baina nork margotu lezake ganorazko bisonte bat kobazulo hotz, umel eta ilun honetan? Kobazulo sarrerako suaren inguruan, tribuko gainerako kideek istorio dibertigarriak eta ehiza-pasadizoak kontatzen zituzten; bien bitartean, Grog tematuta zegoen, bere animalia, ikur eta irudiak margotzen, haitzuloaren sakonean. - Bai gogaikarria! – pentsatu zuen. – Izoztuta dauzkat eskuak. Baina Grogek ondotxo zekien bere lana garrantzitsua zela. Ez zekien zuzen zergatik, baina hori sentitzen zuen. Suaren alboan azaldutako istorioak ezin ziren idatzi, izan ere, Grogen garaian, orain dela milaka eta milaka urte, oraindik ez zegoen idazketarik. Beraz, aukera bakarra zeukan: kobazuloko paretetan margotzea. Bere margoak sortzeko, suzko ikatza erabiltzen zuen, eta koloretako lurrak nahasten zituen, urarekin eta animalia-gantzarekin. Haitzetan markak egiteko, silex-harri gogorra erabiltzen zuen. Marrak marraztu eta formei kolorea emateko, ordea, pintzela eta eskuak erabiltzen zituen. – Egia izango ote da marrazkiak magikoak direla? – pentsatu zuen Grogek, jakin-minez. Zenbaiten ustez, ehizaldi baten aurretik bisonte bat margotzen bazenuen, misioak arrakasta izango zuen. Grog ez zegoen erabat seguru, baina tribukoek langintza zail hura mamitzeko agindu zioten, alegia, kobazuloko paretak marrazkiz betetzeko.
IIII
109
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
GROGEK GUSTUKO ZUEN SORTZEA. ONDO ATERATZEN EZ ZITZAIONEAN APUR BAT AMORRATZEN ZEN ARREN, BIHOTZEZ SENTITZEN ZUEN BERE MARRAZKIEK EKARPEN GARRANTZITSUA EGITEN ZUTELA. MILAKA URTE GEROAGO, GROGEN KOBAZULOTIK EZ OSO URRUTI, ANE IZENEKO ARTISTA GAZTE BATEK GAUZA BERA SENTITZEN ZUEN. ARTE-IRAKASLEA ZEN, 5 URTEKO HAURREN GELAN, ETA GAUZA GARRANTZITSU BAT IRAKATSI ZIEN: MUSEORA JOATEN ZARETENEAN, GARRANTZITSUA DA PARTE HARTZEA, BEGIRATZEA, ARAKATZEA, ETA, BATEZ ERE, GALDERAK EGITEA ETA ERANTZUNAK BILATZEA.
IIII
110
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
– Margotzen baduzu, gertatu egingo da, seguru. – ziurtatzen zioten, konbentzimendu osoz. Hala ere, ororen gainetik, Grogek sormen-prozesuarekin gozatzen zuen. Ondo ateratzen ez zitzaionean, apur bat amorratzen zen, eta, kobazuloko arroketan irristatzen zenean, marruka egiten zuen; hala ere, barrenean sentitzen zuen: bere marrazkiek ekarpen garrantzitsua egiten zuten. Milaka urte geroago, Grogen kobazulotik ez oso urruti, Ane izeneko artista gazte batek gauza bera sentitzen zuen. Irudi erreal edo ezagutzeko modukoak margotu beharrean, adibidez, bisonteak, Anek beste modu batean adierazten zituen bere sentipenak: kolore eta marken bidez. Hala ere, Grogek bezala, Anek ere bere mundu-ikuskera pertsonal eta originalaren bidez nahi zituen gauzak adierazi. – Nola margotu nezake eguzkiaren beroa? Zer kolore aukeratuko dut? Koadro benetan handi bat izan behar du, ikusleari beroa helaraziko dion koadro bat...– pentsatzen zuen, zalantzati, hasi aurretik. –Eskailerak beharko ditut, horrelako koadro handi baten goialdea margotzeko. Gainera, Ane arte-irakaslea zen, Bilboko ikastola batean, 5 urteko haurren gelan. Eskolan zeuden, umeak bere inguruan jesarrita, biribilean, eta zera azaltzen zien: -Mundua hasi zenetik, artistek irudiak sortu dituzte, marrak, koloreak eta formak erabiliz. Hiru osagai horiek daude guztiguztiaren oinarrian: osagai horietatik eta osagai horien nahasketa posible guztietatik abiatuta, ehunka artelan sortzeko gai izango zarete. Umeek zur eta lur begiratzen zioten, harrituta. Oso zaila iruditzen zitzaien artelan bat sortzeko lan hura.
IIII
111
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
- Baina, beno, apurka-apurka hasiko gara: norbaitek ba al daki marra bat zer den? Guztien artean, Aneren laguntzarekin, zera ondorioztatu zuten: bi punturen artean egindako trazua da marra, adibidez, arkatzarekin edo klarionarekin egindakoa. - Gainera, marra baten muturrak elkartuta, forma bat sor daiteke. Adibidez, marra bihurri bat hartzen badugu, irribarre baten modukoa, eta horren muturrak elkartzen baditugu, biribil bat sortuko dugu. Era berean, lau marra zuzen elkartuta, karratu bat sor dezakegu, eta hiru marra zuzen elkartuta, ordea, hiruki bat. Non topa ditzakegu horrelako formak? Umeak isil-isilik geratu ziren, eta Anek laguntza txiki bat eman zien: - Formak nonahi daude: eguzkia biribila izan daiteke, eta mendia, aldiz, hirukia. Zer-nolako forma dauka telebistak? Eta gurpil batek? Orduan, haur guztiek eskua altxatu zuten, erantzuteko gogotsu.
IIII
112
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
- Eta koloreak, zer? Gauza guztiek daukate kolorea; formak eta marrak ere koloretakoak dira. Belarra berdea da, zerua urdina, odola gorria. Batzuetan, artistok aske uzten dugu irudimena, eta gauzei kolore bereziak jartzen dizkiegu, adibidez, emakume baten aurpegia morez margotzen dugu, behi baten azala horiz margotzen dugu eta mendi urdin bat asmatzen dugu. Zernolakoa izango ote litzateke mundua kolorez aldatuko balitz? Gustatuko al litzaizueke etxean txakurtxo berde bat edukitzea? Umeak barrez lehertzen ziren, pentsatzea ere! - Historian zehar, koloreei esanahi berezia eman izan zaie. Gorriak, adibidez, maitasuna edo arriskua esan nahi du, eta urdinak, berriz, konfiantza. Zer kolore gustatzen zaizue gehien? Zer ekartzen dizue gogora? Zer sentiarazten dizue? Askotariko erantzunak egon ziren. Anek azaldutakoaren arabera, bakoitzak bere modura ulertzen ditu koloreak, bere oroitzapen eta sentipenen arabera, eta, batzuetan, baita norberaren familiaren edo bizitokiaren arabera ere. Ikasturteko azkeneko eguneko arte-eskola oso berezia izan zen, izan ere, haurrak Guggenheim Bilbao museora joan ziren, Anerekin batera. - Jendea museora etortzen da gaur egun sortzen diren artelanak ikusteko, eta museoko aretoetan erakusten dituzten margolan, eskultura, argazki, film eta beste hamaika gauza dibertigarriekin gozatzeko –azaldu zuen Anek–. Gaur eguneko artistei esperimentazioa gustatzen zaie, tradizioarekin haustea, eta artea egiteko modu berriak asmatzen dituzte, etengabe. Batzuetan, eguneroko material sinpleak erabilita, artelan ikusgarriak sor daitezke, izan ere, erabilitako materialek bizi berria izan dezakete.
IIII
113
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
- Nik ere artista izan nahi dut! –esan zuen ume batek, gogo beroz–. Eskultura bat egingo dut jogurt-potoak erabilita! Bisitaren ostean, plazara atera ziren, eta Puppyrengana hurbildu ziren, talde-argazki bat atera, eta oroitzapen modura gortzeko. Mundu osoko turistak zeuden bertan, lorez egindako eskultura hari argazkiak ateratzen: japoniarrak, frantziarrak, estatubatuarrak... - Museoa zabaldu zenetik, herrialde pila bateko bisitariak etortzen dira Bilbora –azaldu zuen Anek–. Eta horri esker, hiri osoa biziberritzen da! - Baina Puppy pozik egongo al da argazki hauekin guztiekin? –galdetu zuen haur batek. - Zera pentsatuko du: ikaragarri ederra naiz, eta ulertzekoa da jendeak hainbeste argazki ateratzea! –erantzun zuen bere lagunak. Esaldia entzunda, denek barre egin zuten. Anek gauza garrantzitsu bat irakatsi zien: museora joaten zaretenean, garrantzitsua da parte hartzea, begiratzea, arakatzea, eta, batez ere, galderak egitea eta erantzunak bilatzea. Artista batzuek artelan misteriotsuak sortzen dituzte, ikusle bakoitzak bere esanahi propioa topatu diezaien.
Martin, milaka urteren ondoren, argitu gabeko misterio bat da artea, oraindik ere. Juan Ignacio
IIII
114
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Martin sei urte egitekoa zen. Larunbat goiz batean Bilbora joan ginen, lehen hezkuntzarako motxila berria erostera. Aurrez edukitako motxilak baino zorro handiagoa zen, izan ere, ordutik aurrera etxeko lanak emango zizkioten. Kale Nagusitik gindoazen. Nik bultza egiten nion Joaneren aulkiari, eta Martin bere kasa zihoan, patinetean. Izkina batean gizon bat ikusi genuen, lurrean eserita, kartoi-puska batekin. Zera zioen: “langabezian nago, eta ez daukat jateko dirurik�. Martinek begiratu egin zion, eta galdetu zidan ea zer gertatzen zitzaion. Jakin nahi izan zuen ea etxerik zeukan eta ea jendeak ez zuen maite. Euro bat eskatu, berarengana hurbildu, eta kapelan bota zuen. Gugana itzuli zen, serio, eta esan zidan:
Gizon hori ez du inork zaintzen? Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea
IIII
115
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Erreparatu zure eskuei, Martin. Nola jartzen dituzun, armiarmaren edo itsas izarraren itxura hartzen dute. Eskuak behar-beharrezkoak dira: amarekin edo aitarekin kaletik paseatzeko ezer gertatzeko beldurrik gabe, idazteko, marrazteko, pilotarekin edo futbolean jolasteko, lagunekin, batez ere atezaina izatea egokitzen zaizunean. Orain dela bi mila urtetik gora, oso gizon jakintsu bat bizi izan zen, Anaxagoras. Bai, egia da, zaila da bere izena ahoskatzea... Kontua da antzinako Greziako gizon hark gauza ezin ederrago bat esan zuela eskuei buruz, sekula esan den gauza ederrenetakoa, eta argi utzi zuen eskuak zer garrantzitsuak diren pertsonontzat. Anaxagorasek esan zuen pertsonok argiak garela, hain zuzen, eskuak dauzkagulako. Eskuokin, inguruan daukagun mundua ukitzen dugu, eta maite ditugun pertsonei txera erakusten diegu. Adibidez, kolpe bat hartzen duzunean, aitak eta amak laztandu egiten zaituzte, eta lasai egoteko esaten dizute, ez dela ezer. Gaixo zaudenean ere, ohean etzanda, bekokia ukitzen dizute, ikusteko ea sukarrik daukazun. Orain ulertzen duzu zergatik esaten dugun “esku bat ematen dugula”, jendeari laguntzen diogunean. Helduek hitz luzeluzea erabiltzen dugu ideia hori bera adierazteko. “Elkartasuna” deitzen diogu. Ezagutzen duzu, ezta? Hara, bada, elkartasuna gure gizartearen oinarria da. Begira, orain dela milioika urte, Anaxagoras jaio baino askoz lehenago, gure arbasoen arbasoen arbasoak haitzuloetan bizi ziren, gauza oso gutxirekin eta ez oso eroso.
IIII
116
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
GIZON GREZIAR OSO JAKINTSU BATEK, ANAXAGORASEK, ZERA ESAN ZUEN: PERTSONOK ARGIAK GARA, HAIN ZUZEN, ESKUAK DAUZKAGULAKO. ESKUOKIN, INGURUAN DAUKAGUN MUNDUA UKITZEN DUGU ETA MAITE DITUGUN PERTSONEI TXERA ERAKUSTEN DIEGU. JENDEARI LAGUNTZEAZ HITZ EGITEN DUGUNEAN, “ESKU BAT EMAN” ESAPIDEA ERABILTZEN DUGU. HELDUOK HITZ LUZE-LUZE BAT ERABILTZEN DUGU IDEIA HORIXE BERA ADIERAZTEKO: “ELKARTASUNA”. GURE GIZARTEAREN OINARRIA DA.
IIII
117
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Larruarekin bakarrik janzten ziren, eta ezin zuten etxe bat edo jauregi bat eraiki, ekaitzetatik, hotzetik eta animalia basatietatik babesteko. Horregatik, talde txikietan bizi ziren, eta elkarri laguntzen zioten, erortzen zirenean edo animalia bat ehizatu behar zutenean edo zuhaitz batera igo behar zutenean, fruta bila. Gero, beraien eskuekin sua sortzen ikasi zuten, eta, suari esker, animalia basatiak uxatu, eta lehen herriak eraiki ahal izan zituzten. Horrela jaio zen gizartea, elkarri laguntzen zioten hainbat familia-talde batu zirenean: elkarrekin, lurra jorratzen ikasi zuten, bizitza errazten zuten gauzak sortzeko, besteak beste, arropa, zapatak, edalontziak, platerak..., gaur egunera iritsi arte. Ikusten duzun moduan, Martin, elkartasuna da elkarri laguntzea, pertsona guztiok hobeto bizitzeko. Bai, bai, ondo aditu duzu: pertsona guztiok. Demagun egun batean gaixo zaudela ohean eta ez dela inor etortzen zu ikustera. Oso tristea izango litzateke, ezta? Jakina, zuk ez dakizu, aita eta ama eta familia osoa dauzkazulako; beraiek maite zaituzte, eta beti laguntzen dizute. Horretarako, pertsona guztiok ondo bizi gaitezen eta denetik izan dezagun, hala nola, arropa, gaixo gaudenerako sendagilea, bizitokia, pertsona askok eta askok lan egiten dute Euskadin, beharrak dauzkaten pertsonei laguntzeko. Adibidez, suhiltzaileek suteetatik babesten gaituzte eta poliziek pertsona gaiztoengandik babesten gaituzte. Horrez gain, pertsona on pila bat daude, familiarik gabeko jendeari laguntzen diotenak, edo ibili ezin diren edo arazo handiak dituzten pertsonei laguntzen dietenak. Adibidez, dirua
IIII
118
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
banatzen dute, dirurik ez daukatenak hobeto bizi ahal izateko, edo langabezian dagoen jendeari laguntzen diote, beste lan bat topatu dezaten, edo, gauza berriak ikasita, lan hobe bat edo bestelako lan bat aurkitu dezaten. Hori guztia posible da haitzuloetan bizi eta animalia basatietatik babestu behar ziren lehen pertsona haiek elkarri laguntzen ikasi zutelako, eta, guri, ordea, erakutsi digutelako zer esan nahi duen batak besteari esku bat emateak. Ikusten duzun moduan, eskuak ikaragarri garrantzitsuak dira, eta pertsona onak izango gara soilik elkarri laguntzen badiogu, elkarri esku bat ematen badiogu, helduok “elkartasuna� deitzen dugun hori lantzen badugu. Bestelakorik egitea ergela litzateke, ezta? Greziar jakintsu hark esan zuen moduan, pertsonok argiak gara, hain zuzen, eskuak dauzkagulako.
Akordatzen zara nola deitzen zen jakintsu hori? Juan Mari
IIII
119
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
“Ikusi mendizaleak, baso eta zelaiak, mendi tontor gainera, igo behar dugu…”, biziki maite dugu kantu hori. Martinek eta Telmok buruz dakite, ikastolan ikasi dutelako. Beraiek bezala abesten saiatzen da Joane, eta aitak eta biok ahal duguna egiten dugu, izan ere, egia esatera, ez gara oso artista iaioak. Hum... Beste kantu hau ere abesten dugu: “Egun baten Kanuto, kalera joan zan... Kanuto zi-zilindro, zilindro, zilindro...”, Joaneri ikaragarri gustatzen baitzaio. Goiz euritsu batean, egongelan geundela, Martin isildu egin zen, eta zera esan zigun:
Nola egiten da musika? Kepa Junkera Trikitilaria
IIII
120
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Ondo gogoan dut nire bizitzako egun bat, Martin, eta azaldu egingo dizut: Txikitan aditu nuen lehenengo soinua panderoarena izan zen. Gizon heldu batek jotzen zuen, txapela buruan. Nire aitona zen. Jendeak primeran pasatzen zuen! Beste gizon bat, bere alboan eserita, akordeoi txiki batekin jolasten ari zen, trikitixarekin. Asko gustatu zitzaidan bi soinuen uztarketa. Nire ama dantzan hasi zen, eta, bat-batean, jende mordo bat altxatu zen, eta biribil handi bat osatu zuten. Eskutik heldu ziren guztiak, irribarrez, eta niri iruditu zitzaidan musika hura gustuko nuela, jendea lagun bilakatzen zuelako. Zoriontsu eta pozik ematen zuten guztiek. Gogoan daukat aitonaren lagun bat, txapelarekin hori ere, nigana hurbildu, eta belarrira esan zidala: “Hau musika da, Kepa�. Ez nekien zuzen zergatik, baina irribarrez ari nintzen, eta nire oinek magikoak ematen zuten, nik agindu gabe mugitzen zirelako. Orduz geroztik, musika hitza nire baitan egon da, etengabe. Forma ezberdinekin, soinu eta erritmo ezberdinekin... Beti berdin, eta, aldi berean, desberdin. Egun hartan, zera erabaki nuen: handitan, trikitilari izan nahi nuen. Egia esan, Euskadin zorte handia dugu, izan ere, beste herrialde batzuetan ez dauden musika-tresnak dauzkagu. Adibidez, txistua daukagu: hiru zulodun flauta bat. Txistuaren lagunik minena danbolina da, danbor txiki eta itxi bat. Txistua ezkerreko eskuarekin jotzen da, eta danbolina, aldiz, ezkerreko besoan zintzilikatzen da, eskuinarekin jotzeko. Horrez gain, trikitia daukagu, eta baita txirula, panderoa, txistua eta txalaparta ere. Gainera, geuk bakarrik dantzatzen ditugu euskal dantzak. Dantza bakoitzak bere historia propioa
IIII
121
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
GAUZA DIBERTIGARRIA DA MUSIKA. MUSIKA-TRESNAK NOLA LAZTANTZEN DITUZUN, MUSIKA-NOTA EZBERDINAK ATERAKO DIRA, ETA HORI DA MUSIKARION HIZKUNTZA PROPIOA. NOTA BAT BESTE BATZUEKIN ELKARTZEAN, MUSIKA ETA KANTUAK SORTZEN DIRA. MUSIKAK BALIO DU ARRAZA ETA TRADIZIO EZBERDINETAKO PERTSONEK ELKAR ULERTZEKO. HERRI BAKOITZAK BERE MUSIKA PROPIOA DAUKA: EUSKALDUNEK, PORTUGALDARREK, TXINATARREK, GALIZIARREK, FRANTZIARREK, AFRIKARREK, INDIARREK...
IIII
122
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
dauka: batzuk gudei buruzkoak dira, beste batzuk maitasunari buruzkoak, edo uztari edo agurrei buruzkoak... Honako hauek dira dantza eta erritmo ezagunenak: biribilketa, fandangoa, arin-arina, porrusalda, ezpata-dantza, jota... Gauza dibertigarria da musika. Begira, trikitiaren hauspoa, alegia, tolesten zen zatia, zenbat irekitzen duzun, soinua ezberdina da! Hainbat musika-nota sortzen dira! Musikanotak hizkuntza propio bat dira, eta musikariok hitz egiten dugu, geure musika-tresnekin. Ezagutzen dituzun musikatresna guztiak musika-notak sortzeko gai dira, eta, elkartzen diren moduaren arabera, mota bateko edo besteko kantu eta melodiak sortzen dituzte. Mota bateko ala besteko musika. Musika unibertso handi bat da, eta gure iraganaz oroitzeko balio digu. Ikusi duzunez, nire aitonak ere musika egiten zuen, eta gure oraina eraikitzeko balio izan zuen. Niri, ordea, gure etorkizunarekin amestea gustatzen zait. Jende askok ezagutzen ez duen zerbait esan nahi dizut: musikak balio du arraza eta tradizio ezberdinetako pertsonek elkar ulertzeko. Herri bakoitzak bere musika dauka: euskaldunek, irlandarrek, andaluziarrek (flamenko izeneko musika ederra daukate), portugaldarrek, galiziarrek, oihanetako herriek, txinatarrek, afrikarrek... Batzuetan, musika ezberdinak nahastu, eta melodia ederrak sortzen dira. Hain da ederra! Zer egin daiteke musikarekin? Seguru asko, zera erantzungo didazu: “dantza egin�. Noski! Eta, gainera, ziur asko maite duzula dantzatzea. Baina, horrez gain, asko gustatzen zaizkizun gauzei ere musika eskain diezaiekezu, hala nola, itsasoari, zure herriari, lagunei, familiari, mendiari... eta baita
IIII
123
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Athletici ere! Buruz dakizu Athleticen ereserkia, ezta? Karkar, baita nik ere! Nire iritziz, musikariok esker onekoak izan behar dugu. Ni, gutxienez, zorionekoa naiz. Musikari esker, jende jator pila bat ezagutu dut, eta munduko hainbat hiritan aritu izan naiz lanean: New York, Oakland, Paris, Casablanca, Istanbul, Atenas, Boise (Idaho), San Frantzisko... Ez dakigu zehatz-mehatz nondik datorren musika. Inork ezin du ziurtatu noiz eta nola jaio zen, eta inork ez du sekula ziurtatu ahal izango. Hala ere, batzuek azaltzen dute nola Nafarroan, historiaurreko kobazulo batean, txori-hezur bat aurkitu zuten: hiru zulo zituen, eta txistuaren sekulako antza zeukan!
Niretzat, airea bezalakoa da musika, ura edo ogia bezalakoa... Nire jolas gustukoena da. Ume askok irakurriko ahal dute istorio hau, eta umeetako batzuk egingo ahal zarete musikari! Izan ere, gure musika-tresna eta kantuak zaintzen baditugu, betiko iraungo dute. Kepa
IIII
124
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Martinek zuri-zuria du azala. Neuk bezala. Joane eta Telmok, ordea, beltzaranagoa daukate, aitak bezala. Etxekooi asko gustatzen zaigu hondartzara joatea, eta krema ematen dugu, ez erretzeko, izan ere, erretzen bagara, azkura eta mina ematen digu, eta ez da oso atsegina. Batzuetan, Martinek ez du krema jartzeko gogorik izaten, eta protesta egiten du. Nik gauza bera esaten diot beti, alegia, oso garrantzitsua dela krema ematea, baina, egun batean, zera galdetu zigun, petralduta:
Ume beltzak beltzarantzen al dira? Lydia Kinson Mulisol GKEko Idazkari eta Koordinatzailea
IIII
125
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Jakina, Martin, eguzkia egiten duenean, ume beltzak beltzarandu egiten dira, zeuek bezala, eta, kremarik ematen ez badute, erre egiten dira, nahiz eta, azal beltz edo marroia daukatenez, erredurak eta eguzkiaren eragina ez hain nabarmen igarri. Horregatik, hondartzara doazenean, zuk egiten duzun gauza bera egin behar dute. Gizaki guztiok berdin-berdinak gara barrutik; kanpotik, ordea, ezberdinak gara, hainbat arraza baitaude. Arrazak geneen ondorioz sortzen dira. Geneek agintzen dute nolakoak izan behar duten pertsonen gorputzek. Ume beltzek azal beltza dute, Afrikan jaio zirelako edo beren guraso edota aitonaamonak Afrikan jaio zirelako. Gene afrikarrak dituzte, zeintzuek azalari agintzen baitiote beltza edo marroia izateko. Zenbait haurren kasuan, gurasoetako bat beltza dute eta beste bat zuria; ondorioz, geneak nahastu egiten dira, eta haurtxo mulatoak jaiotzen dira, alegia, ni bezain beltzak ez direnak. Mulato hitzak esan nahi du pertsona horrek nik baino azal argiagoa daukala, baina zurea baino ilunagoa, Martin. Afrikan sekuuuuulako beroa egiten du. Euskadin hotza egiten du neguan, eta beroa udan, baina han sekulako beroa egiten du urte osoan. Hortaz, Afrikako pertsonon geneek agintzen dute gure azalak zurea baino beltzagoa edo askoz ilunagoa izan behar duela, hain aise ez erretzeko. Ni Ekuatore Ginean jaio nintzen, Afrikako herrialde tropikal batean. Liluragarria da, eder-ederra. Jakingo duzun moduan, Afrikan animalia asko daude. Egia da. Hala ere, eremuaren araberakoa da. Animalia batzuk sabanan bizi dira, besteak beste, lehoiak eta elefanteak; beste batzuk, ordea, leku tropikalagoetan bizi dira, adibidez, tximinoak. Nire herrialdean Elur Maluta bizi da, alegia, gorila albino bat. Albinoa izateak esan nahi du bere ilea zuria dela eta begi urdin-urdinak dituela txikitatik. Badaude pertsona albinoak ere, eta horiek tentu handiz ibili behar dute eguzkiaren eraginetik babesteko.
IIII
126
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
GIZAKI GUZTIOK BERDIN-BERDINAK GARA BARRUTIK; KANPOTIK, ORDEA, EZBERDINAK GARA, HAINBAT ARRAZA BAITAUDE. ARRAZAK GENEEN ONDORIOZ SORTZEN DIRA. GENEEK AGINTZEN DUTE NOLAKOAK IZAN BEHAR DUTEN PERTSONEN GORPUTZEK. UME BELTZEK AZAL BELTZA DUTE, AFRIKAN JAIO ZIRELAKO EDO BEREN GURASO EDO AITONA-AMONAK AFRIKAN JAIO ZIRELAKO. GENE AFRIKARRAK DITUZTE, ZEINTZUEK AZALARI AGINTZEN BAITIOTE BELTZA EDO MARROIA IZATEKO.
IIII
127
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Nire herrialdean pentsatzen dudanean, gure herriko ibaiaz oroitzen naiz. Akaso, Gatikan ere izango duzu ibairik, Martin. Izugarri gustatuko litzaidake nire herriko ibaian berriz bainatzea. Asko gustatuko litzaidake nire seme-alabekin joatea eta Ekuatore Ginea erakustea. Lau seme-alaba ditut, bi mutil eta bi neska. Txikia nintzenean, asko ibiltzen ginen etxetik kanpo; seguru asko, zu ere hala ibiliko zara. Lagunekin jolasten ginen, eskolara joaten ginen... Bakarrik joaten ginen eskolara, eta ez ginen beldur, izan ere, herri hartan denok ezagutzen genuen elkar. Akordatzen naiz, baita ere, fruta asko jaten genuela, goxo-goxoa! Oso dibertigarria zen. Afrikan, familiak ugariagoak gara, eta batak bestearekiko erantzukizunak ditugu. Horrek esan nahi du egoera onenean dagoenak besteei lagundu behar diela. Begira: nik 7 nebaarreba ditut, bi mutil eta bost neska. Batzuk Bartzelonan bizi dira, beste batzuk Madrilen, beste batzuek Ekuatore Ginean jarraitzen dute, eta ni Bilbon bizi naiz. Gutxi ikusten dugu elkar, baina barra-barra hitz egiten dugu, telefonoz. Ba al dakizu, Martin? Ikaragarri gustuko dut bidaiatzea; asko ikasten da. Bizitzari beste modu batean begiratzen ikasten duzu, bai eta gauzak baloratzen ere.
Martin, gustatuko litzaidake zuk Ekuatore Ginea ezagutzea, hazten zarenean. 18 edo 20 urte dauzkazunean, hango egoera hobea izango da, eta bisita egiteko aukera izango duzu, nire seme-alabekin batera. Lydia
IIII
128
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Martinen gelan litera bat dago. Goian Telmok egiten du lo, eta behean, ordea, Martinek. Martin jaio zenean, Telmok 5 urte zituen. Aitaren semea da, baina ni ez naiz bere amatxo. Telmo ez da egunero gurekin egoten Gatikan, bere amarekin ere bizi behar delako, eta, hasieran, Martinek ez zion garrantzi handiegirik ematen kontu horri. Orain dela bi urte, Joane iritsi zen, eta bera bai, bera gurekin bizi da, egunero. Martin konturatu zen bere anaia bi asteburutan behin egoten dela gurekin, eta oporraldien erdian. Zera galdetu zuen:
Zu ez bazara bere amatxo, baina aita bere aita bada, zer gara Joane, Telmo eta hirurok? Manuela BenedĂ Haurren psikologoa
IIII
129
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
“Baziren behin Paula izeneko amatxo bat eta Alex izeneko aitatxo bat. Etxetxo batean bizi ziren, basoz inguratuta, eta beraien inguruan ez zen inor bizi, beraiek iritsi baitziren lehenengo basora. Denbora bat pasata, Ibon izeneko seme bat izan zuten. Ibon beraiekin bizi izan zen, harik eta, egun batean, zera azaldu zioten arte: handik aurrera, basoan beste etxe bat egongo zen, aurrerantzean aita eta ama ez zirelako elkarrekin biziko. Lagunak izaten jarraituko zuten, eta Ibon beti izango zen beraien bizitzetako pertsonarik garrantzitsuena, baina bi etxe edukiko zituen: bata amarekin egoteko eta bestea aitarekin egoteko. Apurka-apurka, basoaren erdian herri polit-polit bat hazi zen; bertan, hainbat familia bizi ziren, eta, horri esker, herria gero eta handiagoa bihurtu zen. Etxe batzuetako leihoak berdeak ziren, eta beste batzuk urdinak ziren. Etxe batzuetan lorategiak zeuden, eta beste batzuetan, zuhaitzak. Etxe batzuek tximiniak zeuzkaten, eta beste batzuek, ez. Hala ere, den-denek osatzen zuten Ibon bizi zen herria. Egun batean, aitak bere neska-lagun berria aurkeztu zion Iboni: Libe. Ordutik aurrera, Libe eta aita elkarrekin biziko ziren, asko maite zutelako elkar. Ezkondu egin ziren, eta Ibonen familia hazi egin zen: bere bi anai-arrebak jaio ziren, Mikel eta June. Jakina! Bere anai-arrebak ziren, Alex zelako guztien aita. Hasieran, Iboni pixka bat arraroa iruditu zitzaion, izan ere, noski, bera ez zegoen denbora guztian aitarekin, baina Mikel eta June bai, eta inbidia pixka bat ematen zion. Laster asko, ordea, konturatu zen bere aita beti izango zela bere aita, eta berdin-berdin maite zituela hirurak. Ulertu zuen, gertatzen zena gertatzen zela, familia bateko pertsona guztiek toki bera hartzen dutela beti, eta inor ez dela bestea baino garrantzitsuagoa. Gainera, orain, bi anai-arrebatxo zeuzkan, eta zekien guztia erakutsiko zien. Libe ere ezagutu zuen, eta Libek izugarri maite zituen bai aita
IIII
130
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
JOANE ETA ZU TELMOREN ANAI-ARREBAK ZARETE, JAIO ZINETEN EGUNETIK, IZAN ERE, ZUEN AITA BAT ETA BAKARRA DA: UNAI. GAINERA, AITON-AMONAK ERE BERBERAK DIRA: AMONA BEGO ETA AITONA EUSE, BAI ETA OSABA-IZEBA ETA LEHENGUSUAK ERE: AITZI ETA OLATZ IZEBAK, AITAREN AHIZPAK, AITOR ETA JON OSABAK, ETA PERU, LIBE ETA ARITZ LEHENGUSUAK. GAUZA MORDO BAT KONPARTITZEN DITUZUE: IRRIAK, ABENTURAK, SEKRETUAK, GATIKAKO ETXEA, ATHLETIC, ELKARREKIN EGITEN DITUZUEN OPORRAK, BAI ETA KONPARTITU NAHI DITUZUEN GAINERAKO GAUZA GUZTIAK ERE.
IIII
131
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
eta bai Ibon. Lagun onak bilakatu ziren, berarekin fidatu zitekeen eta maitasun handiz tratatzen zuen, nahiz eta errieta ere egiten zion, bihurrikeriatan ibiltzen zenean. Egia esan, familiako parte sentitzen zen, familiako parte zelako. Mikel eta Juneren anaia nagusia zen Ibon, eta hori ez zen sekula aldatuko. Ama ere, Paula, beste pertsona batekin hasi zen bizitzen, eta oso pozik zegoen. Hainbat motatako familiekin bete zen basoa. Ibonen lagun batzuei gauza berbera gertatu zitzaien: bere gurasoek banatzea erabaki zuten, beste pertsona batzuekin bizi ziren eta anai-arrebak eduki zituzten, edo gurasoak banatu ziren eta bakarrik bizi ziren. Beste batzuk ez ziren banatu�. Martin, ipuin hori irakurri eta gero, ondo ulertuko duzu Joane eta biak Telmoren anai-arrebak zaretela. Anai-arrebak zarete jaio zineten egunetik, izan ere, zuen aita bat eta bakarra da: Unai. Gainera, aiton-amonak ere berberak dira: amona Bego eta aitona Euse, bai eta osaba-izeba eta lehengusuak ere: Aitzi eta Olatz izebak, aitaren ahizpak, Aitor eta Jon osabak, eta Peru, Libe eta Aritz lehengusuak. Gauza mordo bat konpartitzen dituzue: irriak, abenturak, sekretuak, Gatikako etxea, Athletic, elkarrekin egiten dituzuen oporrak, bai eta konpartitu nahi dituzuen gainerako gauza guztiak ere. Ez izan inongo zalantzarik: Telmo zuen anaia nagusia da. Eta helduok ez gaudenean, zuek elkarrekin jarraituko duzue.
Familia bakoitza historia handi bat da, Martin: modu ezberdinean idatzia, pertsonaia ezberdinekin. Bakoitzak bere rola dauka. Musu erraldoi bat. Manuela
IIII
132
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Goizero, autobus-geltokira eramaten dugu Martin, bere aitak edo nik neuk, ikastolara joateko. Bertara bidean, zabor-edukiontzi batzuen paretik igaro ohi gara, eta zabor-edukiontzi gehiago daude autobus-geltokiaren inguruan. Lau koloretako zabor-edukiontziak daude: berdea, horia, urdina eta laranja. Zabor-poltsak botatzen ikusi gaitu Martinek, behin baino gehiagotan, eta egun batean, autobusera igo aurretik, zera galdetu zigun:
Zabor-edukiontziek zaborra irensten dute? Mikel Huizi Zabalgarbiko Zuzendari Nagusia
IIII
133
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Ez, Martintxo, zabor-edukiontziek ez dute zaborra irensten, garraiatu egiten dute. Dena dela, garrantzitsuena zera da, zaborrik ez sortzen saiatzea, ez etxean, ezta ikastolan ere. Tratu bat proposatuko dizut: baldin eta frogatzen badizut zaborra oso ondo bilduz gero gauza askotarako berrerabil daitekeela, ez diogu zaborra deituko, baizik eta “hondakina”, ados? Eta, gero, hondakin hitzari tiraka, beste hitz bat sortuko dugu, “baliabidea”: horrek esan nahi du balio gisa balioko digula. Zure aitona-amona eta gurasoek, txikiak zirenean, zaborraz bakarrik hitz egingo zuten, seguru. Bestela, galdetu beraiei, eta ikusiko duzu. Ea, bada, tratuarekin hasiko naiz: Zaborra daukagu, baina, orain, nora eraman behar dugun jakin behar dugu. Seguru Gatikan badagoela zabor-edukiontzi pila bat, hainbat koloretakoak. Zabor-edukiontzi laranja: olioa botila batean biltzen baduzu, bi edo hiru aldiz erabili ostean, hemen bota dezakezu. Gogoan izan ondo itxi behar duzula, bestela, ihes egin eta lurra zikinduko da, eta nahaste-borraste bat izango da. Bi astean behin, kamioi bat etortzen da, eta botila guztiak hartzen ditu, olioa garbitzen duen fabrika batera eramateko. Ogi-apurrak eta bestelako arrastoak kentzen dizkiote likidoari, eta prestatu egiten dute, berriro erabili ahal izateko, adibidez, xaboia egiteko! Erabiltzen dituzun xaboi gehienak horrela osatuta daude: olio berrerabili eta garbi-garbiarekin. Edukiontzi berde argia: beira ere bereizi behar da, aitak eta amak egin ohi duten moduan. Ardo-, garagardo- eta oliobotila hutsak dira. Laudion, Arabako herri batean, beirazko botilak ekoizten dituen fabrika bat dago; 150 urte daramatzate hori egiten. Orain dela 20 urtera arte, beste toki batzuetatik
IIII
134
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
GARRANTZITSUENA ZERA DA, ZABORRIK EZ SORTZEN SAIATZEA, EZ ETXEAN, EZTA IKASTOLAN ERE. GAUZA BAKOITZA DAGOKION KOLOREKO EDUKIONTZIRA BOTA BEHAR DA; HORRI ESKER, BERRERABILTZEA LORTUKO DUGU. PAPER BERRIA EGIN AHAL IZANGO DUGU, DUTXARAKO XABOIA, AUTOAK, MENDIKO ARROPA, HURKOARI LAGUNTZA EMATEA, HORMIGOIA... ETA BAITA ENERGIA ERE!
IIII
135
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
ekartzen zituzten botilak ekoizteko lehengaiak, baina konturatu ziren hori oso garestia zela, eta erabaki zuten guk zaborretan uzten genituen botilak biltzen hastea. Garbitu egiten zituzten, eta beira berreskuratzen zuten. Hain ondo egin zuten, ezen, gaur egun, Europako laugarren beira-fabrika garrantzitsuena baitira! Freskagarri-botilak egiten dituzte, eta baita olio- eta ardo-botilak ere. Edukiontzi urdina: ondo baino hobeto ezagutuko duzu hau, ziur. Honako honetan, papera, kartoia eta gehiegi gustatu ez zaigun ipuinen bat ere botatzen dugu. Erabilitako paper horrekin paper gehiago egiten da. Jakina, paper guztiak ez dira kalitate berekoak. Adibidez, Athleticeko aldizkariko papera hobea da hestebeteak biltzeko erabiltzen duguna baino. Beraz, planta batera eramaten ditugu guztiak, fabrikaren antzeko toki batera, eta, bertan, bereizi egiten dituzte paper onak eta paper txarrak. Bertatik, hainbat fabrikatara eramaten dute, gauza bat ala bestea egiteko. Botatzen dugun paper gehiena komuneko edo sukaldeko papera egiteko berrerabiltzen da, bai eta mukizapiak egiteko ere: tisu papera deitzen da. Eta zer lortzen dugu horrekin guztiarekin? Bada, zuhaitz gutxiago moztea; izan ere, badakizu: papera zuhaitzetatik ateratzen da. Edukiontzi horia: honako honetan, plastikozko edukiontzi guztiak bota behar dira: jogurtak, esnea, freskagarri-latak, hegaluze-latak... Edukiontzi horietan guztietan ikur bat dago, biraka ari diren bi gezirena. Beste fabrika batera eramaten dira hauek guztiak, bereizteko. Pentsa, bi ordutan, 10 tona garraiatzen dituen kamioi baten zama guztia bereizten da. Hori, gero, erosi egiten da. Adibidez: autoak egiteko, metala behar da, eta metala mendiko burdinatik erator daiteke, baina, era berean, lata asko hartu daitezke, elkartu, garbitu, eta hortxe daukazu autoa egiteko materiala. Horrez gain, soinean daramazun arropa gehiena egiteko erabiltzen da.
IIII
136
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Batez ere mediko arropak egiteko, izan ere, edukiontzi horian birziklatutako plastikoekin egiten dira gehienak (jantzi polarrak...). Edukiontzi solidarioa (koloretakoa): bertan jasotzen dira estu geratzen zaizun arropa, dagoeneko irakurrita dituzun liburuak, erabiltzen ez dituzun jostailuak... laguntza behar duten pertsona eta haurrentzat. Fabrika batera eramaten dira guztiak, eta, bertan, garbitu eta konpondu egiten dituzte, ondoren saltzeko. Lortutako dirua baliabiderik gabeko jendeari ematen zaio. Hori da elkartasuna. Edukiontzi marroia: zenbait tokitan edukiontzi hau dago, eta, bertan, sobera geratzen zaigun janaria botatzen da, adibidez, lekak prestatzen ditugunean (alboak kentzen dizkiegu, gogorrak direlako), edo entsalada (letxugaren gainaldeko hostoak), melokotoien azala... Zabor hori guztia berehala usteltzen da, eta azkar-azkar kudeatu behar da, usain txarra dariolako. Hondakin horiekin guztiekin, lurra egiten da. Edukiontzi berde iluna: Zabalgarbira iristen den zaborraz hitz egin behar dugu orain. Toy Story 2 ikusi baduzu, seguru
IIII
137
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
asko, jakingo duzu Woody zergatik ez den erretzen. Guri, Zabalgarbira, gainerako zabor guztia iristen zaigu. Zer egingo dugu oilasko-hezurrekin? Edo edukiontzian sartzen ez den plastiko horrekin, bai ala bai bota nahi dudana? Edo ardo-botiletako kortxoarekin? Edo arrautza-oskolekin? Edo zikin dauden lastairekin, gauez txizak ihes egin digulako, behin baino gehiagotan? Athleticeko elastiko zaharrarekin, apurtuta dagoena pila bat aldiz erabili dugulako? Hemen, hori guztia erretzen dugu, baina kontu handiz. Sua kontrolatzen dugu, inor ez erretzeko, eta, batez ere, bero hori erabiltzen dugu ura berotzeko. Ur pila-pila-pila bat berotzen dugu, eta lurruna sortzen da. Lurruna oso azkar garraiatzen da, hodi baten bidez, eta turbina izeneko errota baten hegalak mugiarazten ditu. Turbina horrek zenbat eta bira gehiago egin, orduan eta elektrizitate gehiago sortuko du. Energia! Horri deitzen zaio energia berriztagarria. Guztia erre ostean, sobera geratzen dena berritu behar da, alegia, zepa (errepideak egiteko erabiltzen dugu) eta errautsak (hormigoi-blokeak egiteko erabiltzen dugu). Batzuetan, behar ez den tokian botatzen dira gauzak, adibidez, zartagin bat. Baina, ai! Horrelako kasuetarako, iman bat daukagu hemen, eta erre behar ez dena erakartzen du. Horixe gertatu zitzaion Woodyri, imanak harrapatu eta salbatu zuen, metala zeukalako.
Ikusten duzunez, zenbat eta hondakin gutxiago sortu, hainbat hobeto zuretzat, Joanerentzat, zeure etorkizuneko semealabentzat... Musu bat Mikel
IIII
138
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Martinek eskolako frontoian egin zuen dantza lehenengo aldiz, Gatikan. Hiru urte zituen, eta frontoia berdea zen. Orain, ordea, urdina da. Denbora igaro da, eta, aurtengo udan, osaba Guiller, Martin eta hirurok frontoiko eserlekuetan egon ginen, urteroko pala txapelketa ikusten, aitak eta Capek, urdinez jantzita, gorriz jantzitako Unai eta Mikelen aurka jokatu baitzuten. Partida zertxobait luzea egin zitzaion Martini, eta eserlekuetan gora eta behera hasi zen, paseoan, ahots goran hitz eginez. Nola edo hala entretenitu behar genuen; beraz, azaltzen hasi nintzaion, halamoduz, zernolako kirolak jokatzen diren frontoian. Besteak beste, eskupilota jokatzen da, jakina. Martinek, frontoira begira, ezin zuen sinetsi. Jakina, berehala galdetu zidan:
Eskuarekin ematen badiozu, min egiten du? Mikel Urrutikoetxea Eskupilotako Txapelduna, 2015
IIII
139
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Bada, bai. Sarritan, min egiten du; horregatik, eskuak babesten ditugu. Orain dela urte asko, pilotariek, alegia, frontoiko kirolen batean aritzen diren kirolariek, ez zituzten erabiltzen; dena dela, beraien pilotak eta gureak ez dira berdinak. Gaur egun, ia ezinezkoa da babesik gabe jokatzea, izan ere, ba al dakizu zer materialekin egiten diren pilotak? Larruarekin! Izugarri gogorrak dira. Gure eskuei erreparatzen badiezu, kirol honetan aritzen garela nabarituko duzu. Izan ere, atzamar batzuk okertuta dauzkagu, eta, batzuetan, atseden hartu, eta masajistarenera joan behar izaten dugu, senda gaitzan. Gure eskuak dira gure altxorra, eta min egiten badu ere, gustuko dugu jokatzea. Oso garrantzitsua da partiden aurretik beroketak egitea. Seguru asko zeuk ere, entrenatu aurretik, luzaketak eta beroketak egingo dituzu, ezta? Giharretan zaintiraturik ez gertatzeko egiten ditugu, giharrak ez daitezen hautsi. Egia da: egun batzuetan, zaila da berotzea. Neguan, batez ere, zeren eta frontoi batzuek hozkailuak dirudite, kar-karkar. Gure atzamarrak estalaktiten modukoak dira, badakizu, kobazuloetan daudenak bezalakoak; noiz edo noiz ikusiko zenuen baten bat, seguru! Euskal pilotaren ataletako bat da eskupilota, eta hainbat tokitan joka daiteke: 36 metroko frontoian, trinketean eta plazan (mota horretako jokoa oso ohikoa da Iparraldean). Binaka edo banaka joka daiteke, eta jokalariak pilotari eman behar dio, eskuarekin, pilotak frontoiko zoruan bi bote egin aurretik, eta, gero, frontisean jo behar du (alegia, aurrean dagoen paretan), eta atzera ere kantxako eremu zedarriztatuan. Binaka jokatzen dugunean, elastiko gorriak eta urdinak erabiltzen ditugu, Gatikako txapelketan aitak egin bezala. Trikimailu bat azalduko dizut, zeuk ere zure lagunei azal
IIII
140
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
BADA, BAI. SARRITAN, MIN EGITEN DU; HORREGATIK, ESKUAK BABESTEN DITUGU. BA AL DAKIZU ZER MATERIALEKIN EGITEN DIREN PILOTAK? LARRUAREKIN! IZUGARRI GOGORRAK DIRA. EUSKAL PILOTAREN ATALETAKO BAT DA ESKUPILOTA, ETA BINAKA EDO BANAKA JOKA DAITEKE. BINAKA JOKATZEN DUGUNEAN, ELASTIKO GORRIAK ETA URDINAK ERABILTZEN DITUGU. BA AL DAKIZU HAINBAT KOLORETAKO FRONTOIAK DAUDELA? BADA, BAI: BERDEAK, URDINAK, GORRIAK ETA BELTZAK. NIRI BELTZAK GUSTATZEN ZAIZKIT GEHIEN. BILBON, ADIBIDEZ, BADAGO FRONTOI EDER-EDER BAT, BIZKAIA FRONTOIA IZENEKOA.
IIII
141
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
diezaiezun: gorriz doan taldean pertsona helduena egoten da, edo, bestela, aurreko urteko txapeldunak. Kantxan, bi jokalari aurrean jartzen gara (aurrelariak) eta beste bi atzean (atzelariak), ekipo bakoitzetik bana. Sakea nork egingo duen jakiteko, ausaz aukeratzen da, “txapa� bat jaurtiz. Txapa horrek gorria dauka alde batean eta urdina bestean, eta ateratzen den koloreak egiten du sakea. Eta nola hasten da partida bat? Bada, sakea egingo duen taldeko aurrelariak pilota hartu, eta 6. lerroan kokatzen da. Aurrerantz korrika egin, eta, 4. lerrora iristean, pilotarekin zoruan bote egin, eta esku-ahurrarekin jotzen du, frontiserantz jaurtiz. Eta... horra hor, hasi da festa! Euskal pilota Euskal Herrian sortu zen, baina, begira, jendeari hainbeste gustatzen zaio, ezen federazioak daude Argentina, Bolivia, Brasil, Kanada, Txile, Costa Rica, Kuba, Ekuador, Salvador, Estatu Batuak, Filipinak, Guatemala, Herbehereak, India, Italia, Paraguai, Peru, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Uruguai eta Venezuelan. Horrez gain, Salamancan, Errioxan, Valladoliden, Leonen eta beste zenbait tokitan ere zale asko daude, eta eskertzekoa da. Norbaitek esaten dizunean zure partida bat ikusi duela, ilusio handia egiten dizu, egia esan. Gogoan daukat nola hasi nintzen nire herriko pilota-taldean jokatzen, Zaratamon. 5 edo 6 urte neuzkan, zuk bezala, Martin. Niri ez zidan ilusio handirik egiten, baina, nire lagun guztiak frontoira joaten zirenez, bada, ni ere joan nintzen. Azkenean, itzel pasatzen nuen, jokoan eta lagunekin egonean. Hogei urte daramatzat kirol honetan, eta, eskupilotari esker, pertsona interesgarri asko ezagutu ditut, bai eta Euska Herriko hainbat herri ere. Ba al dakizu hainbat eratako frontoiak daudela? Bada, bai: berdeak, urdinak, gorriak eta beltzak. Niri beltzak gustatzen zaizkit gehien. Bilbon, adibidez, badago frontoi eder-eder
IIII
142
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
bat, Bizkaia Frontoia izenekoa. Aukera badaukazu, joan zaitez hura ikustera egunen batean: hain da handia, ezen, goi-goian esertzen bazara, jokalariek 単imi単oak ematen baitute! Horrez gain, frontoi guztiak ez dira neurri berekoak. Txikiena trinketea da, gero 30 metroko frontoia, gero 36 metrokoa, eta, azkenik, 54 metroko frontoia da handiena, Jai Alai du izena, eta bertan jokatzen dira zesta-puntako partidak. Euskal pilotako joko bat da, eta zumezko saski batekin jokatzen da. Zesta-puntan, pilota saskiarekin hartu, indarra hartu, eta frontoirantz jaurtitzen da. Saskia egiteko, gaztainondo-egurra erabiltzen da; ondoren, zumearekin ehuntzen da, eta forma bihurria du: konkaboa, luzexka eta estua. Pilotarien eskuekin bat egiten du, eskularru bat balitz bezala. Baldin eta galdetuko bazenit ea zerk egin didan ilusio handiena nire kirolari-ibilbidean zehar, zera esango nizuke: Aimar Olaizola pilotari itzelaren aurka jokatu nuen eskupilotako azkeneko finalak. Txiki-txikitatik, bera izan da nire eredua, eta sekulako poza hartu nuen haren aurka irabaztean. Beste zerbait azaldu nahi nizuke: eskupilota profesionalean ez da emakumerik lehiatzen. Batzuk saiatzen dira, baina gero palatan jokatzen hasten dira. Pena da ez jarraitzea, beraiek ere oso jokalari trebeak direlako. Sekretu bat azalduko dizut, ados? Nik ez dut sekula jokatu pala batekin.
Gozatu kirolekin, gustukoen dituzun kirol horiekin. Garrantzitsuena da lagunak egitea eta zoriontsu izatea. Mikel
IIII
143
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Martinek, txikitan, txupetea erabiltzen zuen, baina lotarako bakarrik. Izan ere, nik esaten nion moduan, egun guztian zehar txupetea erabiltzen bazuen, ezin izango genituen bere hitzak ulertu. Hiru urte egin zitueneko Gabonetan, plater batean utzi genuen txupetea, esnearekin eta turroiarekin batera, Olentzerok har zitzan. Biharamunean, hara, Olentzerok eramana zuen txupetea! Ordainetan, Martinek eskatuak zizkion jostailu mordo bat utzi zituen. Martinen begiak arranpalo zabaldu ziren, eta zera galdetu zigun:
Nola banatzen ditu Olentzerok opari guztiak gau bakar batean? Olentzero
IIII
144
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Kaixo, Martin! Zertxobait zaila da zure galderari erantzutea. Jakin nahi duzu ea nola banatzen dizkiedan hainbeste opari Euskal Herriko umeei gau bakar batean, ezta? Bada, begira, pentsatuko duzun moduan, ez da lagintza erraza, izan ere, haur pila bat zarete, eta are jostailu gehiago eskatzen dizkidazue. Hori bai, zera aurreratuko dizut, helburua lortzeko, pertsonaia oso berezi batzuen laguntza jasotzen dut. Horien ilusio eta magiari esker aritzen gara Napo eta biok zoriontasuna banatzen, abenduaren 24an, zuen etxeetan barrena. Tira, batzuetan ez da horrela. Nik guzti-guztia dakit, eta, batzuetan, ez duzue merezi eskatzen duzuen guztia. Beti-beti ez zarete txintxoak izaten, noizbait ez zenuten bazkaria amaitu, ez zenuten telebista itzali amak edo aitak agindutakoan.... Baina, tira, gehienetan, nahi duzuen guztia lortzen duzue, gutxi gorabehera. Nik bakarrik egin ditzakedan gauzetako batzuk ulertzeko, gogoan izan behar dugu hau: Olentzero naiz ni. Istorio bat azalduko dizut, eta adi-adi egon behar duzu, ados? Ea, bada, aurrera! Orain dela ehunka milaka urte, eguzkia eguzki izan aurretik, eta ilargia ilargi eta izarrak izar, basoko biztanleak elkartu egiten ginen, urte amaieran, hitzen zuhaitzaren inguruan, basoko sekretuen kobazuloren sarreran. Hantxe bilduta geundela, bat-batean, sekulako iskanbila aditu genuen. Tximista ikaragarri batek itsutu egin gintuen, ezin genuen ezer ikusi. Ikaratuta, haitzulora sartu ginen, korrika, babes bila. Tira, den-denok ez. Batek ez zuen korrikarik egin, ez baitzen beldur: nik neuk ez nuen korrikarik egin, argi hura magikoa iruditu zitzaidalako. Eta halaxe izan zen; zarata hark eta argi hark indarra eman zidaten, bai eta ilusioa eta gogoa ere, zoriontasun haren berri emateko basoko gaineraeko biztanleei. Orduz geroztik,
IIII
145
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
ORAIN DELA URTE ASKO, TXIMISTA IKARAGARRI BATEK BASOKO BIZTANLEAK ITSUTU GINTUEN. IKARATUTA, HAITZULORA SARTU ZIREN DENAK, NI IZAN EZIK, ARGI HURA MAGIKOA IRUDITU ZITZAIDALAKO. ZARATA HARK ETA ARGI HARK INDARRA EMAN ZIDATEN, BAI ETA ILUSIOA ETA GOGOA ERE, ZORIONTASUN HAREN BERRI EMATEKO GAINERAKO IZAKIEI. ORDUZ GEROZTIK, KOBAZULOAN EZKUTATU ZIRENEK KIXMI DEITZEN DIDATE, ETA BASO MAGIKOAN BIZI DIRENEK, ORDEA, OLENTZERO.
IIII
146
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
kobazuloan ezkutatu zirenek Kixmi deitzen didate, eta baso magikoan bizi direnek, ordea, Olentzero. Zuk gustuko duzu galdetzea; beraz, hau dena jakin nahi izango duzu orain: zer da hitzen zuhaitza? Zer dago sekretuen kobazuloaren barruan? Non dago baso magikoa? Espero dut erantzuteko gai izango naizela, izan ere, horixe gustatzen zait gehien, umeok zuen gutunetan egiten dizkidazuen galderei erantzutea. Hitzen zuhaitza oso berezia da. Zuria da, eta, hazteko, jendea behar du inguruan, etengabe, istorioak eta ipuinak kontatzen dituen jendea. Zuhaitz horrek hitzak maite ditu. Eta zenbat eta istorio gehiago aditu, orduan eta handiagoa egiten da eta orduan eta hosto gehiago ateratzen zaizkio. Zuhaitz miragarria da, eta, gainera, pozik dago beti. Horregatik, zuhaitza haz dadin, irakurri egin behar duzu. Zenbat eta gehiago irakurri, orduan eta hobeto. Horrela, hitzen zuhaitza garaiagoa izango da. Sekretuen kobazuloan gaueko biztanleak bizi dira. Gauean atera, gauean lan egin eta basoa zaintzen dutenak, gainerakoek atseden hartzen duten bitartean. Beraz, gauez zaratak aditzen badituzu, ez larritu, beraiek dira. Gure ingurua zaintzen ari dira. Eguna argitzen hastean kobazulora itzuli behar dute, izan ere, tximista ikusi zutenetik, ezin dute egunaren argia jasan. Eta beste galdera? Ah, bai! Jakin nahi zenuen ea non dagoen baso magikoa. Magikoa denez, ez da aise deskubritzekoa. Izenadubabasoa deitzen da, eta horrek esan nahi du “izen duen guztiaren basoa� dela. Baso hori deskubritzeko amestu egin behar duzu, gauza eta hitz berriak asmatu, izena daukatenak. Horrela, egunen batean, zu konturatu gabe, deskubritu dituzun hitz berri horietako bati esker, Izenadubabasoa-ra eramango zaituen hitz magikoa topatuko duzu.
IIII
147
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Baso horretan, izena daukan orok izana du, eta izan baden orok izena du, baita izaki fantastikotzat jotzen ditugunek ere: Basajaun, Tarttalo, Galtzagorriak, Mari‌ Hainbat aldiz aditu dituzun pertsonaia horiek guztiak Izenaduba-n existitzen dira. Baita beste batzuk ere, amesten dugunean irudikatzen ditugunak, alegia. Horiek ere existitzen dira, izan ere, Izenadubabasoa-n, dena da posible. Eta orain esango didazu: bai, oso ondo, baina oraindik ez didazu azaldu nola banatzen dituzun opariak. Ondo, Martin, ondo. Galdera batzuen erantzunak apurkaapurka joaten dira argitzen, denbora behar da erantzun horiek ulertzeko. Adibidez, jan duzuna bola baten moduan geratu zaizu eztarrian, eta esaten dizute irensteko, baina ez dago modurik, harik eta begiak itxi eta azkenean lortzen duzun arte. Bada, nire trikimailua horrelako zerbait da: orain ez duzu ulertzen, baina ez kezkatu, egunen batean jakingo baituzu. Hori gertatzean, ondo gogoan hartu amari eta aitari aurpegira begiratzea, eta musu handi-handiak ematea.
Egunen batean ulertuko duzu erantzun hau, baina ez ahaztu: izena duen guztiak izana du. Izena duen guztia, bada. Halaxe uste du zure lagunak. Olentzero
IIII
148
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
“Martin, egiozu tira ponpari, mesedez�. Makina bat aldiz errepikatu da esaldi hori gure etxean azken hiru urteotan... Seguru zuen aitatxo eta amatxoek ere barra-barra esaten dutela, ezta? Tira, denok ahazten dugu tartean behin, ez kezkatu, baina saiatu behar duzue gogoan hartzen, bestela... badakizue! Martin komuna erabiltzen hasi zenean, pixoihala eta pixontzia utzi ostean, zerbaitek sekulako arreta piztu zion. Komunzulora begira geratu zen, eta, begiak zabal-zabal, zera esan zuen:
Nora joaten da kaka? Pedro Barreiro Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko Zuzendari Nagusia
IIII
149
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Kakek txangoak egiten dituzte igerilekura, izan ere, aurrez bururatu ez bazaigu ere, igerilari trebeak dira. Igerileku bereziak dira, noski, eta kaka ia-ia guztiak desagertzen dira bertan. Jakina, hara iritsi arte pare bat tokitan geratu behar dute. Hasteko, gure komuneko ura dago, badakizu, komunean biltzen dena. Ponpari tira egiten diogunean, botoi baten edo kate baten bidez, hodi batean zehar bidaiatzen dute kakek, apurka-apurka disolbatzen dira, eta ihes egiten dute gure etxeetatik. Hodi horiek kalera ateratzen dira; hain zuzen, espaloien azpitik doaz, eta beste hodi askoz handiago batzuetara iristen dira, biltzaile izenekoak. Gero, putzu handi batzuetara iristen dira, Ur Partzuergora, hantxe garbitzen baitugu ura. Nola garbitzen dugun? Bada, hainbat fase daude, eta hainbat sistema erabiltzen ditugu. Azaldu egingo dizut: ur zikina gure putzuetara iristen denean, ura bereizten dugu; batetik, alde likidoa (ura bera), eta, bestetik, alde solidoa (oraindik disolbatu ez diren zatiak). Hortxe dauzkagu, beraz, ur zikina eta hondakin solidoak. Ur zikina burdin hesi eta galbahe batzuetatik pasatzen dugu (badakizu, aitak zukua egiten duenean bezala, berak ere iragazkia jarzen du zukugailuaren azpian, ez dadin laranja-zatirik erori edalontzira). Horrela, artean uretan zeuden gauzaren batzuk kentzea lortzen dugu. Ur hori igerileku handi batzuetara igarotzen da, hain zuzen, lehen aipatu dizkizudan horietara. Badakizu den-denak ez duela igerian egiten; beraz, oraindik hor dauden hondakinak hondoratu egiten dira, eta horiek erraztatzaile handi batekin harrapatzen ditugu, alegia, erratz erraldoi batekin. Erraztatzaile hori uraren azpitik dabil, zikinkeria guztia biltzen du, eta biltzaile batzuetara eramaten du, tratatu dezaten. Ur hori oraindik ez dago zeharo garbi; beraz, beste
IIII
150
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
KAKEK TXANGOAK EGITEN DITUZTE IGERILEKU BEREZI BATZUETARA, ETA KAKA IA-IA GUZTIAK DESAGERTZEN DIRA BERTAN. BIDAIA AMAITZEAN, UR HORREK LORATEGIAK UREZTATZEKO ETA KALEAK GARBITZEKO BALIO DU. “BAKTERIA KAKA-JALEEK” AKABATU EZ DITUZTEN HONDAKIN SOLIDOAK ERRE EGITEN DIRA, ETA ERRAUTSAK PORLANA, ERREPIDEETAKO ASFALTOA ETA LAUZAK EGITEKO ERABILTZEN DIRA. MUNDUAN, HAMAR PERTSONATIK LAUK EZIN DIOTE KOMUNEKO PONPARI TIRA EGIN; BERAZ, ZORIONEKOAK GARA.
IIII
151
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
igerileku batzuetara eramaten dugu, “bakteria kaka-jalez” beteta dauden igerileku batzuetara. Bakteria horiek zikinkeriazati disolbatu guztiak jaten dituzte: ñam-ñam-ñam. Ura berriro erabili ahal izateko, demagun, lorategiak ureztatzeko edo kaleak garbitzeko, jalkitze-andel batzuetatik pasa behar da, ur horretan egon litezkeen zomorro guztiak behin eta betiko akabatzeko, eta, horren ostean, UVA izpien saio bat ematen diogu. Hori guztia egin ondoren, ur hori gertu dago ingurumenera garbi itzultzeko, eta, garbi-garbi dagoenez, gure errekak hobetzeko. Hala ere, kontuz ibili! Ur hori ezin da edan. Ez pentsa! Sekulako tripako mina emango liguke. Pentsatzen ariko zara, ea zer egingo ote genuen bereizi dugun alde solido horrekin. Hori ere biltzaile batzuetara eramaten dugu, eta erabat zapaltzen dugu. Zapaldu ondoren, zikinkeria-orri moduko batzuk sortzen dira, eta erre egiten ditugu. Erre ostean, bi hondakin geratzen zaizkigu: kea (berebiziko arreta jartzen dugu, ez dezan gure airea kutsatu) eta errautsak. Seguru asko, galdetuko banizu ea zertarako erabiltzen ditugun errautsak, ez zenuke inolaz ere asmatuko zertarako erabiltzen ditugun benetan; hau da, ez zenuke asmatuko errepideak egiteko erabiltzen ditugula, edo porlan-fabriketara eramaten ditugula, edo espaloietako lauza-mota bat ere gure labeetako errautsekin osatzen dela. Hara! Porlan, errepideko asfalto eta lauza bilakatzen da kaka; honezkero, ez da kaka! Orduan, dagoeneko ez da ezer geratzen. Komunera botatzen dugun guztia desagertu zedin lortu dugu. Sistema hauek guztiak nahiko berriak dira. Txikia nintzenean, hondartzara joan, eta sekulako azkurarekin ateratzen nintzen
IIII
152
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
itsasotik, izan ere, ur zikina gure hondartza eta erreketara joaten zen. Batzuei sekulako kiratsa zerien, eta, beste batzuetan, ezin izaten ginen bainatu ere egin. Zuri ez zaizu hori gertatuko, Martin. Zorionekoak gara. Munduan, hamar pertsonatik lauk ez diote komuneko ponpari tira egiten, ez baitaukate inongo hodirik, igerilekurik ezta laberik ere, kaka horiek deuseztatzeko. Eta zikinkeria guztia itsasora edo errekara joaten da, zuzenean. Gainera, ur hori edatean, gaixotu egiten dira, kutsatuta dagoelako.
Pribilegio handiak ditugu, munduko beste toki batzuekin alderatuta, gure sistemak oso aurreratuta daudelako. Planeta zaindu behar da, Martin. Besarkada bat. Pedro
IIII
153
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Joane jaio zen egunean sekulako beroa egiten zuen. Bezperan joan nintzen erietxera, sabela bete-beteta, Joanek ostiko asko ematen zizkidalako. Martinek pentsatu zuen akaso futbolaria izango zela. Gu ikustera etorri zenean, nire sabela ez zegoen hain beteta, zertxobait bakarrik, eta bere arrebatxoa kristalezko sehaskatxo batean zegoen, txano zuri batekin. Esku ĂąimiĂąoak zituen, bai eta belarriak ere. Ez zekien hizketan, eta lotan zegoen, etengabe. Martinek bere hankak ikusi nahi izan zituen, eta aitak erakutsi zizkionean, antza, zerbait arraroa ikusi bide zuen, izan ere, zera esan zigun:
Zergatik ez dauka pitilinik Joanek? Roberto FernĂĄndez de Pinedo Pediatra
IIII
154
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Ikusten dudanaren arabera, konturatu zara, Martin: Joanek ez dauka pitilinik. Hala ere, seguru asko konturatuko zinen beste gauza honetaz ere: mutiko guztiok, handiek eta txikiek, pitilina daukagu. Den-denok: aitak, lehengusu eta osabek, aitonak, nik neuk, Athleticeko jokalariek, zure ikastolako mutikoek; mutil guztiek, azken batean. Aitzitik, neskek, Joanek bezala, ez daukate pitilinik. Den-denek: amak, amonak, andere単oak, Athleticeko nesken taldeko jokalariek edo zure ikastolak neskek ez daukate pitilinik. Zeure buruari galdetuko diozu ea zergatik den hori horrela. Begira, kontu hori ez da aukeratzen. Jaiotzen zarenean, mutiko edo neska jaiotzen zara, pitilinarekin edo pitilinik gabe. Izan ere, bai aspergarria guztiok berdinak bagina! Pentsa, zer gertatuko litzateke guztiok aurpegi berbera izango bagenu, altuak izango bagina, ileko kolore berdinarekin eta berdin jantziko bagina? Ikaragarri aspergarria izango litzateke, ezta? Horrexegatik, pertsonak ezberdintzeko moduetako bat izan zen emakumeak eta gizonak sortzea, eta gure arteko alde kuriosoenetako bat hori da, pitilina. Neskek ez dute pitilinik, baina badaukate zakutxo moduko bat, barrurantz sartzen dena, bagina izenekoa, eta mutikoek ez daukate horrelakorik. Begira, pertsonen kasuan ez ezik, animalia gehienen kasuan ere gertatzen da hori. Animaliei buruz hitz egiten dugunean, emakumeak eta gizonak edo neskak eta mutilak aipatu beharrean, emeak (animalia neskak) eta arrak (animalia mutilak) aipatzen ditugu. Ondo begiratzen baduzu, ar guztiek pitilina daukate. Horregatik, hemendik aurrera, txakur bat ikusi eta konturatzen bazara pitilina daukala, ez duzu esango gizona denik, baizik eta arra dela. Era berean, ez badauka pitilinik, ez duzu esango emakumea denik, baizik eta emea dela.
IIII
155
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
GIZONEK EZAUGARRI JAKIN BATZUK DITUZTE, ETA HORREGATIK DIRA GIZONAK; EMAKUMEEK BESTE EZAUGARRI BATZUK DITUZTE, ETA HORREGATIK DIRA EMAKUMEAK. HALA ERE, HONAKO HAU OSO GARRANTZITSUA DA: EZAUGARRI BATZUK EZ DIRA BESTEAK BAINO HOBEAK, EZBERDINAK DIRA, BESTERIK GABE. GARRANTZITSUENA DA DAUKAZUNAREKIN ETA ZARENAREKIN GUSTURA EGOTEA.
IIII
156
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Jolas bezala, bestelako animaliei erreparatu diezaiekezu: adibidez, katuei, zaldi eta behorrei (zaldi emeak), edo, zoora baldin bazoaz, tximino eta elefanteei. Jolas horrek ez du akatsik; beraz, animalia bat ikusten baduzu eta pitilina badauka, dagoeneko badakizu arra dela, eta ez badauka pitilinik, badakizu emea dela. Gainera, bestelako aldeak ere ikusiko dituzu, emakumeen eta gizonen artean: emakumeek titiak dituzte (zuk titietatik jaten zenuen txikia zinenean), eta gizonek, ez; gizonen ahotsa emakumeena baino grabeagoa da; gizonek bizarra eta bibotea izan ohi dute, eta emakumeek ez. Alegia, gizonek ezaugarri jakin batzuk dituzte, eta horregatik dira gizonak; emakumeek beste ezaugarri batzuk dituzte, eta horregatik dira emakumeak. Hala ere, hona hemen oso gauza garrantzitsu bat: ezaugarri batzuk ez dira besteak baino hobeak, ezberdinak dira, besterik gabe, eta gustura egon behar duzu daukazunarekin eta zarenarekin. Beste gauza bat ere jakin behar duzu: neska askok, ez baitaukate pitilinik, pentsatzen dute zerbait falta zaiela, eta mutiko askok, oker baitaude, uste dute hobe dela pitilina edukitzea. Hori dela eta, neskei esaten diete: “kar-kar, zuk ez daukazu!�, eta, ondorioz, neska batzuek pentsatzen dute zerbait falta zaiela, benetan. Martin, ez izan zalantzarik, ez zaie ezer falta: neskak dira, besterik ez. Pentsa, zentzugabea litzateke, emakume heldu batek gizon baten bizkar barre egingo balu bezala, zergatik eta gizonek ez daukatelako titirik. Heldua zarenean, ulertuko duzu nola pitilinaren eta baginaren arteko alde horrek zerikusi handia daukan umeen jaiotzarekin. Zuen guztion jaiotzarekin: zu, Joane, Telmo, ama,
IIII
157
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
aita, aiton-amonak, ni neu, edo Athleticeko jokalari neskak eta mutilak... Lurreko pertsona guzti-guztien jaiotzarekin! Eraikuntza-jolasekin jolastea bezalako zerbait da, legoekin, adibidez. Autoak edo etxeak edo beste edozer gauza eraiki nahi baduzu, piezak ondo egokitu behar zaizkio elkarri, pieza batzuetako zuloek bat egin behar dute beste piezetako kubotxoekin. Ez badira ondo egokitzen, ezin duzu ezer eraiki: ez etxerik, ez autorik; ezertxo ere ez. Haurtxoak eraikitzeko orduan, antzeko zerbait gertatzen da. Bi pertsona helduk, emakume eta gizon, elkar maite dutenean, elkarrekin ondo egokitzen direnean, baldin eta batzen badira eta estu-estu besarkatzen badute elkar, gizonak pitilina daukanez eta emakumeak bagina, gerta daiteke ume bat jaiotzea, bederatzi hilabeteren buruan. Horrelaxe izan da beti, eta, ez izan zalantzarik, horrelaxe izango da hemendik aurrera ere. Beraz, orain zertxobait hobeto ulertu dezakezu kontua, alegia, nesken eta mutilen arteko aldeak oso-oso garrantzitsuak direla.
Ahal duzunean, erreparatu iezaiezu alde horiei, eta esango didazu ea zer iruditzen zaizkizun. Eta, batez ere, gogoan hartu bizitzarako hiru ikasgai garrantzitsuenak: 1. Fruta jatea. 2. Telebista gehiegi ez ikustea. 3. Garrantzitsuena: pertsona ona izatea. Roberto
IIII
158
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Aitari izugarri gustatzen zaio nabigatzea, eta ni neu, gizakia ez banintz, izurdea izango nintzateke. Martinen haurdunaldiko bosgarren hilabetean, Mallorcara joan ginen (Mediterraneoan dagoen uharte eder-ederra, ur epel-epelarekin) eta nabigatzen aritu ginen, bost egunez, hirurok batera. Etengabe gogoratzen ditut une haiek, haize-boladak, usainak, ikusi genuen arrain hegalari oro. Martin jaio zenean, belaontzi bat geneukan, “Dreamaker�, eta zera jakin nahi izan zuen:
Zergatik ez dira hondoratzen itsasontziak? Unai Basurko Nabigatzaile eta Pakea Itsasontziko Kapitaina
IIII
159
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Nik uste dut ez direla hondoratzen itsasoa adiskide dutelako, eta itsasontziak eraikitzen direlako uraren gainetik nabigatzeko. Kontua zera da, asko pisatzen dutenean, edo arazoak dituztenean, itsasoak eta bertako biztanle guztiek lagun egiten diote itsasontzi horri, behetik bultza eginda, ez dadin hondoratu. Guk ezin dugu ikusi, baina hegalekin egiten dute bultza, indarra sortzen dute itsasotik ontziraino, igerian jarrai dezan. Zur eta lur geratuko zara, baina munduko itsasontzi handienetako batzuk Bilboko lau edo bost eraikin handik adina pisatzen dute. Pentsa zenbat bale, olagarro, izurde eta marrazo aritzen diren horiei bultzaka! Itsasoari aditu egin behar zaio, berarekin hitz egiteko. Gogo aldarte aldakorra du, guk geuk bezala. Batzuetan, bare-bare dago, eta ez dabil haizerik; beste batzuetan, alai dago, eta haizea eta olatuak lehertzen dira. Baina beste egun batzuetan, izugarri haserretzen da, eta ekaitzaldia bidaltzen digu. Itsasoarekin hitz egiten dugu itsasontzitik bertatik, nabigatzen goazen bitartean. Geure sekretuak azaltzen dizkiogu... Nik, behintzat, nire sekretu guztiak azaltzen dizkiot, ondo gordetzen baititu. Hondo-hondoan. Akaso, behin edo behin pentsatuko zenuen ea zergatik hartzen dituen itsasoak kolore ezberdinak. Bada, hain zuzen, planetako toki ezberdinetan argia oso ezberdina delako. Zenbat eta eguzki biziagoa, orduan eta argiagoa eta gardenagoa ura, eta zenbat eta hodei gehiago, orduan eta ilunagoa ura. Itsaso askotan barrena ibili naiz ni, Martintxo. Ipar Atlantikoan, Hego Atlantikoan, Indiako Ozeanoan, hegoaldeko Ozeano Barean, iparraldekoan ere pixka bat, Antartikakoan, Artikoan... Pinguinoak ikusi eta ukitu ditut. Behin, zure amaren eta bion lagun bat, Kepa Acero surflaria, pinguinoekin batera ibili zen
IIII
160
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
ITSASONTZIAK EZ DIRA HONDORATZEN ITSASOA ADISKIDE DUTELAKO, ETA URAREN GAINETIK NABIGATZEKO ERAIKITZEN DIRELAKO. ARAZOAK DITUZTENEAN, ITSASOAK ETA BERTAKO BIZTANLE GUZTIEK LAGUN EGITEN DIOTE ITSASONTZI HORRI, BEHETIK BULTZA EGINDA, EZ DADIN HONDORATU. BATZUETAN, ITSASOA BARE-BARE DAGO; BESTE BATZUETAN, ALAI DABIL, ETA, BESTE EGUN BATZUETAN, IZUGARRI HASERRETZEN DA. ITSASOAREKIN HITZ EGITEN DUGU ITSASONTZITIK BERTATIK, NABIGATZEN GOAZEN BITARTEAN. GEURE SEKRETUAK AZALTZEN DIZKIOGU, ONDO GORDETZEN BAITITU. HONDO-HONDOAN.
IIII
161
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
surfean! Badirudi ziztatu egiten dutela, baina ez; aitzitik, asko hitz egiten dute. Oso jatorrak dira. Baleak dira sekula ikusi ditudan animaliarik harrigarrienak. Bale asko ikusi ditut, ozeano askotan, bata bestearekin komunikatzen diren baleak, Europatik Amerikaraino. Beraien kultura propioa daukate, eta gurasoek gertatu zaienaren berri ematen diete seme-alabei. Ugaztunak dira, gu bezala, baina gu baino milioika urte gehiago daramatzate lurrean. Behin batean, baleen bideo bat grabatu berritan, afaria prestatzen ari ginen, eta, orduantxe, bale bat agertu zen, gugandik metro eskasera, burua uretatik osorik aterata, honako hau esanez bezala: “zuek amaitu duzue, ezta? Bada, orain nire txanda da, nik begiratuko zaituztet�. Askotariko baleak ikusi ditugu: kaxaloteak, xibarta baleak, zereak, orkak, belugak... Batzuetan, izurdeak eta baleak itsasontziaren ondoan joaten ziren, hainbat orduz eta baita egunez ere, batez ere belaontzien ondoan, izan ere, horien ondoan ez dute zaratarik egiten. Nahiz eta, normalean, itsasontziak ez hondoratu, nabigatzen dugunok igerilari txukunak izan behar dugu. Itsasontzi barruan beti daude hegalak, betaurrekoak, igeri-jantziak eta urpekaritzakoak. Garrantzitsua da ondo igeri egiten jakitea, batzuetan uretara sartu behar baitzara konponketaren bat egitera, edo, besterik gabe, izurdeak ikusi edo dortoka batekin jolastera. Itsasoan denok gara berdinak, lurrean bezala, eta itsasontzian ere neskak eta mutilak batera joaten gara. Begira, nire andrea igerilari iaioa da, barra-barra nabigatzen du, eta, orain, gure alaba Izadi ere, urtebeteko umea, nabigatzen ibiltzen da. Gure ametsa da gurekin nabigatzen jarrai dezala. Hara non, bi neska eta mutil bat gara. Bi urte nituela, nire aitak itsasontzitxo bat erosi zuen, Viking izenekoa: 8 metro
IIII
162
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
neurtzen zuen, eta laranja zen. Nire anaia eta amarekin hasi nintzen nabigatzen, eta, hasieran, klikekin jostatzen nintzen... Gero, bela-ikastaro batzuk egin nituen, eta, hamar urterekin, izurdeak ikusi nituen estreinako aldiz, CĂes uharteetan, ura hotz-hotza den tokian. 13 urterekin Ingalaterrara joan nintzen, joan eta etorri, eta orain dela urte batzuk munduari bira eman nion, itsasontzi batean, neuk bakarrik. Horretarako, asko prestatu behar izan nintzen, izan ere, egunak ederrak direnean, ikaragarri ederrak dira, eta itsasontziaren eta gizakiaren arteko harremana estua da, baina garaiak gorriak direnean, logale zarenean, bestelako arazoren bat daukazunean edo eguraldia txarra denean, garai gorri horiek izugarri areagotzen dira. Ez nuen beldurrik sentitu, izan ere, egoera zailetan zaudenean, beldurrak ez dizu ezertan laguntzen. Bizi-bizia, ahaztezina, nekez errepikatzekoa eta miragarria izan zen.
Seguru nago itsasoarekiko sentitzen duzun interesak hazten jarraituko duela, Martin, zuk zeuk bezala. Zaindu ezazu itsasoa, hark gu zaintzen gaituen bezala. Unai
IIII
163
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Egun batean, Martinek bi euroko txanpon bat topatu zuen kalean. Ilusio handia egin zion, pentsatu baitzuen litxarreria pila bat erosi ahal izango zituela. Esan nion ezin zuela den-dena egun bakarrean xahutu, bi euro diru gehiegi baita 5 urteko haur batentzat. Antza, azalpena ez zitzaion sinesgarriegia iruditu, honako hau galdetu baitzidan, berehala:
Nondik dator dirua? Xabier Sagredo BBK Fundazioko Presidentea
IIII
164
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Azaldu behar dizudan istorio txiki hau ulertzeko, herrialde urrun batera joan behar dugu, non, orain dela ehunka milaka urte, Lidia izeneko herri bat baitzegoen. Toki txiki hura Egeo itsasoaren ertzean zegoen, eta kolore bizitako natura zeukan. Ibarretan, kolore guztietako loreak hazten ziren, eta, mendietan, zuhaitz sarriak sortzen ziren; ondorioz, herriak xarma berezia zeukan. Hala ere, Lidiaren ezaugarri nagusiena bertako azoka zabala zen; hilean behin antolatzen zen, itsasoaren ertzean. Egun osoan zehar, herriko biztanleak eta inguruko herrietako jendea herrigunera bildu, eta beraien salgaiak ekartzen zituzten, guztiak batera erakutsi, eta behar zituzten bestelako gauzekin trukatzeko asmoz. Familia guztiek gogor egiten zuten lan, hil osoan zehar, azokan beraien denda jarri ahal izateko, eta, horrela, ahalegin handiz lortutako produktu haiek saltzeko. Azoka-eguna iristean, herritarrak dotore-dotore jantzi, eta irribarretsu ateratzen ziren kalera, beraien helburua lortzeko. Modu horretan, beraien familiak aurrera atera, eta egunerokoa zertxobait erosoago bizitzeko aukera izango zuten. Eta hantxe zegoen Baqur, gure istorioko protagonista, ispiluari begira, orraztu eta txapela kontu handiz jarri bitartean, hilero bezala azokara atera aurretik. Amak maitasun handiz jositako jantzia zeraman. Egun handia izan zitekeen hura. Baqur, zeinak jakintsua esan nahi baitzuen, mutil gaztea zen, eta bere familiarekin bizi zen, herriko hegietako batean. Familiaren ortu txikiaz arduratzen zen, horri esker egiten baitzuten aurrera, hilabetez hilabete. Tomateak, azenarioak, piperrak, letxugak; irudikatu dezakezun berdura oro zegoen han, eta, gainera, produktu guztiak goxoak eta kalitatezkoak ziren. Jaki haiek oso ezagunak ziren azokan; beraz, hilero
IIII
165
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
EZ EZAZU PENTSA BANKUAK DIRUA OPARITZEN ZUENIK. GOGOR LAN EGIN DUTEN PERTSONEK BAINO EZIN DUTE DIRUA ATERA, ETA, JAKINA, BETIERE, ALDEZ AURRETIK BERAIEK GORDE BADUTE DIRU HORI BANKUAN.
IIII
166
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
ondo kalkulatu behar zuten, saltzeko adina merkantzia edukitzeko. Garrantzitsuena zera zen: beraien berdurak erosi nahi zituzten herritarrak topatzea, prest egongo zirenak berduren truke balio bereko zerbait emateko. Batzuek abereak eskaintzen zituzten, beste batzuek zereal-zakuak, eta iaioenek, aldiz, egurra zizelkatzen zuten, trukatzeko moduko sukaldeko tresnak sortzeko. Azokaren aurreko egunetan, Baqur-ek senideei galdetzen zien, beti, ea zer beharko zuten zetozen asteetan; horrela, erosteko orduan, ondo jakingo zuen zer erosi. Batzuetan, oihalez betetako zaku batekin itzultzen zen etxera, amak jantziak egin zitzan, eta, beste batzuetan, oilo bat lortzen zuen, arrautzetarako. Zereal-zakuak ere ekartzen zituen maiz, ogia eta opilak egiteko, hainbeste maite baitzituen bere arreba gazteak. Hala ere, negozio ona ez zen beti aise lortzen. Truke izeneko ordainketa-sistema hori ondo atera zedin, bi pertsonak ados jarri behar zuten. Baqur-ek bere azenarioak saldu nahi bazituen, ezinbestekoa zen erosi nahiko lituzkeen norbait topatzea, eta pertsona horrek, gainera, Baqur-i interesatzen zitzaion zerbait eskaintzeko modua izatea. Ez zuten beti lortzen akordio batera iristea. Hori dela eta, gero eta arazo gehiago sortzen ziren. Ondorioz, denbora pasata, tresna gehiago bilatu zituzten, azoketan aiseago ordaintzeko. Ez zen bilaketa erraza izan, ordea: zerbait iraunkorra behar zuten, ez zena epe laburrean galduko; toki batetik bestera aise garraia zitekeen zerbait, eta biltzeko toki gehiegi beharko ez lukeena; aldatzen ez zen zerbait, eta, gainera, hainbat zatitan banatzeko modukoa. Horregatik, ez
IIII
167
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
zuen denak balio, eta lehenengo diru-mota sortu zen: metal baliotsuak. Baldintza guztiak betetzen zituzten, eta, ondorioz, horiei esker, Baqur-ek eta gainerako herritarrek modu erraz eta azkarrean elkartruka zitzaketen beren salgaiak. Azoka eguna iristean, hantxe joaten ziren denak, beren metal baliotsuak oihalezko zakutxotan bilduta, erosketak ordaintzeko prest. Urrea, zilarra eta kobrea eramaten zituzten, batik bat. Ordaintzeko orduan, metala pisatzen zen, ikusteko ea zenbat behar izango zen erosketak ordaintzeko. Ulertuko duzun moduan, kontua ez zen hain erraza izaten, eta bestelako arazoak sortu ziren. Pisuak eta ematen ziren metalen kalitateak arazoak sortzen zituzten. Izan ere, baten batzuek tranpa egin, eta saltzaileak engainatu nahi zituzten, metal faltsuak emanda. Horregatik, engainuak saihesteko, zigilu bat erabiltzen hasi ziren, emandako pieza kalitatezkoa zela eta erosleak esandakoa pisatzen zuela bermatzeko. Modu horretan, norbaitek zerbait erosi nahi zuenean, bere metal baliotsu zigilatua eman behar zion saltzaileari; bestela, ez zen akordiorik egingo. Baina hortik harago ere, ordainketa-sistema hobetzen
IIII
168
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
joan zen, apurka-apurka, erosketak are gehiago errazteko. Hurrengo pausoa txanpona izan zen. Guztiek modu berean ordain zezaten, metalezko piezei forma jakin batzuk ematen hasi ziren, puska txikitan moldatzen, denak ere tamaina eta forma berekoak izan zitezen. Lidia izeneko herri txiki hartan sortu ziren lehenengo txanponak, zilar eta urrezkoak, lehoi baten irudiarekin, horixe baitzen herriaren ikurra. Gero eta azoka gehiago egiten ziren hainbat herri eta hiritan, eta produktuak ere ugaritu egin ziren. Horregatik, munduko txoko askotatik etortzen ziren saltzaileak, lehorretik zein itsasotik, negozioak egitera. Beraz, munduko beste herrialde batzuetan ere ordainketa-sistema berri hau erabiltzen hasi ziren. Txinatarrek sortu zituzten billeteak, ordainketa-sistema modura, askoz geroago. Izan ere, zerbait erosteko diru asko behar zenuenean, txanponak astunegiak ziren. Horrela, billeteak sortu ziren, diru-kopuru handiak ordaintzeko. Baina, non gordetzen zuten herritarrek beren dirua? Azkenerako, txanpon mordoa pilatu zituzten, eta ez zeukaten tokirik haiek ezkutatzeko. Gainera, gero eta tamaina eta balio gehiago zeuden, eta, ondorioz, zaila zen haiek guztiak ordenatuta edukitzea. Horregatik, bankuak sortu ziren, kutxa gotor batzuen antzekoak, pertsona bakoitzak gogor lan eginez irabazitako diru hura modu seguruan gordetzeko. Horrela, ez zuten zertan arduratu dirua non gorde, eta nahi zutenean atera zezaketen. Hala ere, ez ezazu pentsa bankuak dirua oparitzen zuenik. Gogor lan egin zuten pertsonek baino ezin zuten dirua atera; jakina, diru hori beraiek gorde zuten bankuan, aldez aurretik. Horregatik, oso garrantzitsua zen ondo jakitea zer sartzen
IIII
169
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
eta zer ateratzen zenuen bankutik. Ezin zenuen dena batera xahutu, eta apurtxo bat gorde behar zenuen beti, badaezpada, arazo edo beharren bat sortzen baldin bazen. Aurreztea, halaxe deitzen zioten beraiek. Jakin badakizun moduan, bankuek bizirik jarraitzen dute gaur egun, antzinako banku haiek berritu egin baitira apurkaapurka. Ordainketa sistema bera erabiltzen dugu oraindik ere, txanponak eta billeteak, baina, orain, kutxazain automatikoak ere badauzkagu, eta, txartel bat erabilita, behar duzun dirua ematen dizute. Ondo gogoan hartu: diru hori aldez aurretik irabazi dugu gure lanari esker, eta, ondoren, bankuan sartu dugu. Eta ez ezazu pentsa erraza denik dirua lortzea; ahalegin handia egin behar da. Ondorioz, gorde egin behar dugu, eta, beharrezkoa izan ezean, ez dugu xahutu behar. Aurreztu egin behar da, horrela, nahi dugun guztia erosi ahal izango baitugu etorkizunean, hain justu, Baqur-ek bere herrian egiten zuen moduan, azokaren ostean.
Martin, oso gustura azaldu dizut diruaren jatorria. Espero dut ume askok irakurriko dutela ipuin hau, beraiek ere deskubritu dezaten. Musu bat. Xabier
IIII
170
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Martinen gelan 25 pertsona ertain daude. Zuen geletan bezala, neskak eta mutilak daude. Adin berekoak dira guztiak: 5 urte (tira, batzuek 6 dauzkate dagoeneko), baina denak ez dira berdinak. Ume ilehoriak daude, Martin bezalakoak, bai eta beltzaranak ere, aita bezalakoak. Batzuek betaurrekoak dituzte; beste batzuek, begi urdinak, nik bezala; beste zenbaitek begi marroi edo berdeak dauzkate... Martinen lagun bat, neskatoa, txinatarra da. Iraia deitzen da. Egun batean, ikastolatik itzultzerakoan, Martinek honako hau galdetu zigun:
Nire lagun Iraiak nik baino okerrago ikusten du? Wang Yong Mei Nihao China Ikasketa-zentroko Irakaslea
IIII
171
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Badakizu zer, Martin? Txinan badago esaera bat, badakizu, hizkuntza guztiek daukaten esaldi horietako bat, zerbait irakasten saiatzen dena, eta zera dio: “begi txikiek begi handiek baino hobeto ikusten dute, izan ere, begi handiek gauza asko ikusten dituzte, eta txikiek bat edo bi bakarrik, baina arreta osoz”. Nire herrian horixe esaten da, begi handiek begi txikiengandik ikasi behar dutela, ondo ikusteko. Zure lagun Iraiaren begiak ikustean zuri gertatu zaizun horixe bera gertatzen zaie haur txinatarrei ere, zuek ikusten zaituztetenean: ez dute ulertzen zergatik ez dituzuen begi “normalak”. Garrantzitsuena da zera uler dezazuela: begi urratuak gure ikurra dira. Begira, gure sudurra ere zertxobait ezberdina da. Txikiagoa da, eta ez daukagu zuek daukazuen hezur hori, sudur punta eta begitartea lotzen dituena, sudur-trenkada izenekoa. Bi alaba ditut. Batek nire antza dauka eta begi urratuak ditu, eta besteak aitaren antza dauka, eta zuk bezalakoak ditu begiak, aita ez baita txinatarra. Gure izenak ere ezberdinak dira. Nire alabak, zuen hizkuntzan, Maria eta Ana deitzen dira, baina izen txinatarrak ere badauzkate: Kin Len, alegia, “Jainkoaren oparia”, eta Kin Lue, alegia, “egun osoa pozik”. Ni Wang Yong Mei deitzen naiz. Meik “aranondolore” esan nahi du, eta Yongek, “goraipatu”. Wang nire abizena da. Sekretu bat azalduko dizu: aranondo-lorea neguko unerik hotzenean irekitzen da. Gure kaligrafia ere ezberdina da. Orain, karaktereak erabiltzen ditugu, baina orain dela piiiiiiiiiiila bat urte, marrazkien bidez idazten genuen. Adibidez, “eguzkia” idazteko, biribil bat marrazten genuen.
IIII
172
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
ZURE LAGUN IRAIAREN BEGIAK IKUSTEAN ZURI GERTATU ZAIZUN HORIXE BERA GERTATZEN ZAIE HAUR TXINATARREI ERE, ZUEK IKUSTEN ZAITUZTETENEAN: EZ DUTE ULERTZEN ZERGATIK EZ DITUZUEN BEGI “NORMALAK”. GARRANTZITSUENA DA ZERA ULER DEZAZUELA: BEGI URRATUAK GURE IKURRA DIRA. GURE SUDURRA, IZENAK ETA IDAZKERA ERE EZBERDINAK DIRA. HALA ERE, BADA GAUZA BAT BERDIN-BERDINA DENA TXINAN ETA EUSKAL HERRIAN: AMOK ETA AITOK ZUEKIKO SENTITZEN DUGUN MAITASUNA.
IIII
173
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Ikusten duzun bezala, Txinako bizitza ez da Euskal Herrikoa bezalakoa. Han, pertsona askok ez dauzkate zuk eta zure lagunek bezain beste gauza. Han, oraindik ere, neskak eta mutilak ezberdinak garela uste dute. Behin batean, gure alaben argazki bat bidali genien gure Txinako senitartekoei. Ikastolako argazki bat zen, eta harritu egin ziren, neskek eta mutilek elkarrekin jolasten zutelako. Mulan filmean bezala, neskek ezin zituzten gauza batzuk egin, baldin eta helduek pentsatzen bazuten gauza horiek soilik mutilenak zirela. Orain, gauzak aldatzen ari dira pixkana-pixkana, baina, jende askok denbora luzea daramanez gauzak horrela egiten, oraindik ez dute erabat ulertzen. Nire ama Txinan bizi da, bai eta nire neba ere. Ni oso pozik nago Euskadin, baina oraintxe azalduko dizudan gauza bat gertatzen zait: hemen nagoenean, nire amaren falta sumatzen dut, eta, han nagoenean, nire senarraren falta sumatzen dut. Beraz, ikasi dut oso garrantzitsua dela bizitzako une guztietan pozik egotea. Hala ere, gauza bat berdin-berdina da Txinan eta Euskal Herrian. Izan ere, amok eta aitok zuekiko sentitzen dugun maitasuna erraldoia da, bakarra, barru-barrutik datorren maitasun-mota bat da. Horregatik, nire alabekin azken muturreraino gozatu nahi dut, egunero. Ume bat edukitzen duzunean, sekula ulertu ez dituzun gauzak ulertuko dituzu. Gure altxorrak zarete.
Espero dut zu laster ezagutzea, Martin. Zure argazki bat ikusi dut, eta, irribarre egiten duzunean, txinatar-begiak jartzen zaizkizu. Oso eder zaude. Yong Mei
IIII
174
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Martinek, batzuetan, begirada galdua izaten du, zerbaitetan pentsatzen ariko balitz bezala, arreta handiz. Dei egiten diot, pare bat aldiz, eta galdetzen diot ea zertan ari den pentsatzen, agian lagundu ahal izango diodalako. Begiratu egiten dit, bihurri, eta zera esaten dit, irribarrez: “ezertan ere ez, amatxo”. Egun batean, lan-kontuak zirela-eta etxera berandu iristen ari nintzen aste batean, dutxaren ostean, Martinen begiradak ihes egin zuen, berriro. Estu-estu besarkatu nuen, eta “buru-irabiakia” egin bitartean, ilea lehortzeko, jakin nahi izan nuen ea zer zerabilen buruan. Duda-izpirik gabe erantzun zidan:
Ama, zergatik egiten duzu lan? Yurdana Burgoa Komunikazio-aholkularia
IIII
175
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Zu izan zinen nire sabelean hazi zen lehenengo umetxoa. Zehatz-mehatz oroitzen dut haurdunaldia. Ikerketatxo batzuk egin nituen, eta dokumentu bat topatu nuen. Bertan, adituek xeheki deskribatzen zuten aste bakoitzean zer gertatzen zen, 40. astera arte. Zazpi egunean behin, zer gertatuko zitzaizun irakurtzen nuen, nola garatuko zinen, nola joango zen hazten zure gorputza, nola egiten zuen taupada zure bihotz 単imi単oak, noiz hasiko zinen entzuten, noiz zure burua ukitzen... eta hori guztiori kontatzen nizun. Lehenengo aldiz ikusi zintudanean, erietxeko pantailan, lehenengo ekografian, ezin izan nien malkoei eutsi. Pozaren pozez egin nuen negar. Merche ikustera joaten ginen bakoitzean, Merche sendagileak ikusi baitzintuen jaiotzen, eta ekografia bat egiten zidanean, ero baten moduan gozatzen nuen. Bederatzi hilabete iraun zuen, hilabete ezin ederragoak. Sentitu egiten zintudan, hitz egiten nizun, eta baita kantatu eta zaindu ere, ondo egon zintezen eta osasuntsu eta indartsu haz zintezen. Alferkerian ibili zinen: ez zenuen atera nahi. Ni poz-pozik nengoen zu barruan edukita; beraz, neuk ere ez nizun presa handirik sartu. Aitari eta bioi esan zigutena baino 10 egun beranduago iritsi zinen. Gau hartan, urriaren 15ean, abisua eman zenidan: bidean zeunden. Zure etorrera prestatu genuen, hainbat orduz. Amama Ali etorri zen etxera, eta han egon ginen aita, amona, zu eta laurok, erlaxatzen. Ez dut sekula ahaztuko bainu bero hura, kandelatxoekin, eta ezta ere arnasketak, intsentsua, erietxerako bidaia, eta zer jator aritu ziren gurekin egon ziren pertsona guztiak. Tarte batean apur bat urduri ipini nintzen, berehala ikusi nahi zintudalako, baina Merche eta amama Ali agertu ziren, eta aita ere bertan zegoen, ez baitzen une batez ere nigandik urrundu, eta, azkenerako, lasaitu egin nintzen. Eta baita zu ere.
IIII
176
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
EZIN IZANGO DUT SEKULA AHAZTU AMAMA BEGOREKIN UTZI ZINTUDAN LEHENENGO EGUNA, HARK ZAINDU ZINTZAN, NI LANEAN HASI BEHAR NINTZELAKO. LAN EGITEN BADUZU, DIRUA IRABAZTEN DUZU, ETA GAUZAK ORDAINTZEKO BEHAR-BEHARREZKOA DA DIRU HORI: ZUEN ARROPA, GURE ETXEA, JANARIA, JOSTAILUAK, LIBURUAK... BATZUETAN, NAHI BAINO DENBORA GUTXIAGO IGARO DEZAKET ZUREKIN. ZIN DAGIZUT. EGUN BATZUETAN APUR BAT TRISTE EGOTEN NAIZ, BAINA... BA AL DAKIZU NOLA ALAITZEN NAIZEN? ELKARREKIN EMATEN DITUGUN TARTEAK AZKEN MUTURRERAINO GOZATUZ.
IIII
177
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Azkenean! Burutxoa erakutsi, eta atera egin zinen. Gogor egin zenuen negar, ozen, osasuntsu. Nire gainean ipini zintuzten; begiratu egin zintudan, besarkatu, usaindu, muxukatu, eta negar egin nuen berriro, pozez. Azkenik, gure artean zeunden. “Ongi etorri bizitzara, maitea�, esan nizun. Bost urte hauetan, egunero erakutsi didazu zerbait. Iruditzen zait elkarrekin goazela bide batean barrena, eta biok deskubritzen ditugula gauza berriak. Zure lehenengo gaileta, zure lehenengo irribarreak, zure lehenengo urratsak, zure lehenengo panpina, pixontzian egindako lehenengo txiza, lehenengo eguna eskolan, lehenengo eguna ikastolarako autobusean: hain zeunden alai, pottoki urdinen motxilarekin! Ezin izango dut sekula ahaztu amama Begorekin utzi zintudan lehenengo eguna, hark zaindu zintzan, nik lanera itzuli behar nuelako. 16 aste zenituen. Egun hartan negar egin nuen, berriro ere. Orduko hartan, ordea, penaren penaz. Une hartan zerbait hautsi zitzaidan barruan, gehien maite zaituen emakumeetako baten besoetan utzi zintudanean. Atea ixtean iruditu zitzaidan beste aro bat hasia zela, eta oso gogorra egingo zitzaidala. Gustuko dut nire lana. Oso gustuko. Irmoki sinesten dut egiten dudan hau ona dela, zure etorkizunari begira. Eta, baita ere, beste haur askoren etorkizunari begira. Izan ere, nire ustez, pertsonek elkar ulertzea eta errespetatzea lortzen badugu, hobeto joango da dena. Lan egiten baduzu, dirua irabazten duzu, eta gauzak ordaintzeko behar-beharrezkoa da diru hori: zuen arropa, gure etxea, janaria, jostailuak, liburuak, ikastola, igeriketa-eskolak, oporrak... Zenbait lanpostutan, ordutegi finkoa daukazu, alegia, badakizu noiz hasiko zaren eta noiz amaituko duzun; baina
IIII
178
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
nirea ez da horrelakoa. Ondo dakizu hori. Amatxok sarritan hitz egin behar du telefonoz, eta mezuak bidali behar izaten ditu ordu arraroetan; eta, batzuetan, nahi baino denbora gutxiago igaro dezaket zurekin. Zin dagizut. Egun batzuetan apur bat triste egoten naiz; izan ere, nahiago nuke zuekin denbora gehiago igaro. Baina, ba al dakizu nola alaitzen naizen? Elkarrekin ematen ditugun tarteak azken muturreraino gozatuz. Orduak eta orduak eskainiz, zuek pertsona onak izan zaitezten. Zuekin hitz eginez, eta zuei azaltzen saiatuz zer-nolakoa den gu bizi garen mundu hau, gure errealitatea, eta erakutsiz badaudela gurea ez bezalako beste errealitate batzuk. Zuei ulertaraziz konpartitzea oso garrantzitsua dela, bai eta zuen buruak zaintzea eta besteak zaintzea ere, ondo pasatzea, jolastea, irakurtzea, musu ematea, besarkatzea... Ulertu dezazuen zer ederra den bizitza. Begiratzen dizut, eta nire mutikoa ikusten dut, nire pertsonatxo handia.
Badago gauza bat dohainik dena eta besteak zoriontsu egiten dituena; ba al dakizu zer den? Irribarrea, Martin. Ez ezazu sekula galdu. Maite zaitut. Maitatu daitekeen guztia. Amatxu
IIII
179
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
IIII
180
IIII
IIII IRRIBARREEN UNIBERTSOA IIII
Yurdana Burgoa “Pertsonak gustatzen zaizkit�. Esaldi horrekin deskribatu litezke nire lan-ibilbidean bizi izan ditudan hainbat abentura; izan ere, azken 15 urteotan komunikazio-aholkularitzan aritu izan naiz, erakunde publiko eta pribatuen estrategiak diseinatzen. Aditua naiz tokiko erakundeen eta erakunde autonomikoen kudeaketan, eta BIOK Komunikazio Estrategikoaren sortzaileetako bat naiz. Marketin zuzendaritzako masterra egin nuen, eta kazetaritzan lizentziatua naiz. 1977ko maiatzaren 26an jaio nintzen, eta, beraz, 38 urte dauzkat. Eta bai pozik nagoela! Nire ustez, jendearen adimena eta gaitasuna errespetatuz gero, enpresak, markak eta erakundeak urrunera iristen dira. Izan ere, errespetua da harremanetarako gakoa maila guztietan. Egunetik egunera are seguruago nago: komunikazioa harremana da. Aditzea eta hitz egitea. Ezinbestekoa da norberaren buruarekin koherentea izatea; bestela, galdu egiten zara. Itsasoa gustatzen zait. Gustuko ditut itsasoaren kolorea, usaina eta ekartzen dizkidan sentipenak. Kirola gustatzen zait. Gustura sentiarazten nau. Bidaiatzea gustatzen zait. Ezagutzea. Deskubritzea. Ikastea. Horrelakoa naiz. Pertsona, emakumea, amatxo.
IIII
181
IIII