Aizkora hiztegia

Page 1

Aizkora hiztegia Alfredo L贸pez de Sosoaga L贸pez de Robles Jose Luis Ormaetxea Lasaga 芦Txipi禄

Aizkora hiztegia.indd 5

16/7/10 11:21:45


Debekatuta dago liburu hau osorik edo zatika kopiatzea, bai eta berorri tratamendu informatikoa ematea edo liburua ezein modutan transmititzea, dela bide elektronikoz, mekanikoz, fotokopiaz, erregistroz edo beste edozein eratara, baldin eta copyrightaren jabeek ez badute horretarako baimena aurretik eta idatziz eman.

Edizio honek UPV/EHUko Euskara eta Eleaniztasun Errektoreordetzak emandako dirulaguntza jaso du

©

Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua Egileak: Alfredo López de Sosoaga López de Robles, Jose Luis Ormaetxea Lasaga «Txipi» Argazkiak: Alfredo López de Sosoaga López de Robles Azala: Lucia Onzain Barcena I.S.B.N.: 978-84-9860-437-5 Lege gordailua: BI - 2.549-2010 Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop. - Bilbao Zurbaran, 2-4 - 48007 Bilbao Inprimatzea: Itxaropena, S.A. Araba kalea 45, 20800 Zarautz (Gipuzkoa)

Aizkora hiztegia.indd 6

14/10/10 16:17:18


Aurkibidea Eskerrak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

9

Aitzinsolasa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

11

Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

13

Hiztegia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

15

Zerrenda alfabetikoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

145

Euskara. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Gaztelania-Euskara . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Frantsesa-Euskara . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Ingelesa-Euskara . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

147 155 163 171

Bibliografia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

179

7

Aizkora hiztegia.indd 7

13/9/10 09:18:09


Aizkora hiztegia.indd 8

16/7/10 11:21:48


Eskerrak Gure berriemaileei, haien laguntzarik gabe ez baitzen hiztegi hau inoiz argitaratuko: — Koldo Alduntzin kazetariari, — Patxi Astibia aizkolari ohiari, — Luismari Bengoa antolatzaileari, — Donato Larretxea aizkolariari, — Fausto Mugertza aizkolariari, — Ignacio Ortiz de Guinea epaileari, — Fernando Vélez de Mendizabal herri-kirolariari. Alizia, Angel, Jone, Julen, Karlos, Maider, Maricarmen, Markel, Mirari, Pablo, Pili, eta Usueri, emandako laguntzagatik. Lucia Onzaini, argazkiak moldatzean egindako lanagatik. Gerardo Mendazonari, emandako informatika-aholkuengatik. Federazio guztien idazkariei (Arantxa Aristegi, Eli Etxaniz, Idoia Etxeita, Lorena Ibañez eta Belen Plaza), aizkolari federatuen izenak emateagatik. M.ª Vega Fernández de Bobadillari, argitalpena kudeatzeagatik. Egileak

9

Aizkora hiztegia.indd 9

10/9/10 09:23:05


Aizkora hiztegia.indd 10

16/7/10 11:21:48


Aitzinsolasa Urte dezente eman dut kirol-kazetaritzan, idatzizkoan zein ahozkoan. Ahozkoan diodanean, irrati eta telebistaz ari naiz. Irratian eta telebistan aritu nintzenean, kirol gehienak jorratu nituen; idatzizkoan jardun nuenean, berriz, errugbiaz eta herri-kirolez jardun nuen nagusiki. Horrekin adierazi nahi dut ezinbestean menperatu behar nuela euskarazko terminologia, txukun jarduteko hautua egin bainuen. Zorionez, hainbat kiroletako hiztegia ez zitzaidan zaila egin, beste kazetari kide batzuek ireki eta jorratu zutelako bidea. Hortaz, gainerakoek egin zuten bezala, neuk ere tarteka hitz batzuen taxuzko esapidea aurkitu besterik ez nuen egin behar izan. Bestelako kontua izan zen errugbiari buruzko jarduna, kasik terminologia osoa frantsesetik edo gazteleratik baitzetorkigun. Nire ahalegintxoa egin nuen, baina oso lagungarri gertatu zitzaidan Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarietako lankide eta zuzentzaileen laguntza. Halaber, Ipar Euskal Herriko euskal irratietan aurkitu nuen iturria ere aproposa suertatu zitzaidan. Izan ere, haiei laguntzen jardun nuenean, aukera izan nuen errugbi-partidak zuzenean entzuteko, batez ere, Baigorri eta Garazitik; hitz asko ikasi nituen haien jardunetik: uztartzea, uztartze-laxoa, punpa lasterrez‌ Herri-kirolez dihardugunean, berriz, hain zabala eta oparoa da terminologia, ezen oso jardun entretenigarria gerta baitaiteke hemezortzi kirolen hiztegi eta esaeren azterketa egitea. Horrez gain, lekuan-lekuan eta batak eta besteak hitz bat nola erabiltzen duen aberatsa ere bada. Edonola ere, dezente ibili behar da azterketa sakona egin ahal izateko, eta, egia esanda, zoritxarrez ez dago liburu asko idatzita herri-kirolen inguruan, eta idatzita daudenak, historia egiteko, kirolari bat edo bestearen inguruko bizitza eta xehetasunak emateko, marken bildumak eskaintzeko eta ez askoz gehiago. Hiztegigintzari dagokionez, berriz, oso lan gutxi egin da, ez behintzat argitaratua txukun-txukun. Horregatik, begi-bistan dugun aizkoraren inguruko lan honek aukera 11

Aizkora hiztegia.indd 11

29/9/10 09:21:25


egokia eskainiko digu gure zalantzak argitzen laguntzeko, oso bilduma landua iruditzen baitzait. Gainera, ziur naiz entretenigarria ere izango dela askorentzat, aukera emango baitigu han eta hemen nola erabiltzen diren hitzak eta esaerak jakiteko eta eztabaidatzeko. Hortaz, txalo-zarta bat egileei, eta goza dezagula denok. Koldo Alduntzin Kazetaria

12

Aizkora hiztegia.indd 12

16/7/10 11:21:48


Sarrera Euskal Herrian baditugu hainbat kirol mota (herri-kirolak deituak), gehienak jatorria lanean daukatenak, baserri-giroko lanean zehatzago esateko. Kirol horiek herritik bertatik sortu diren arren, gaur egun ez daude oso indartsu eta gure gizarte gero eta hiritartuagoan ez dute oihartzun handirik. Laguntza beharrean daude, desagertzen utzi nahi ez baditugu. Herri-kirolak, bestalde, oso lotuak daude bertako berezko hizkuntzarekin, euskararekin. Herri-kirol bakoitzean mugitzen den jendea (kirolari, epaile, entrenatzaile, antolatzaile, zale‌) nagusiki euskalduna da eta euskaratik bizi du kirol hori. Ikusi besterik ez dago kirolariek berek zein euskara naturala eta aberatsa egiten duten. Herri-kiroletan aizkora dugu nagusietakoa, tradizio handikoa, batez ere Nafarroan. Aizkoran txapelketak eta apustuak tartekatzen dira, eta bi eremu horiek aski islatuak daude hiztegian. Txapelketetan aizkora kirol bihurtu da; apustuetan, ostera, aizkorak jatorrizko giroari eusten dio. Horrez gain, hiztegian egurrari ere tarte handia eskaini diogu. Azken batean, aizkolariak ezin du guztiz jakin zer egongo den enborraren barruan: Egur gozoa izango ote da? Agian eutsia, eman beharrekoa? Adar zikinen bat aterako ote zait?. Horrela, egurra nolakoa, epaia modu batean edo bestean bideratuko du aizkolariak. Aizkora Hiztegia egiteko Estropada Hiztegian erabili genuen metodologia berbera jarraitu dugu. Gure asmo nagusia izan da arlo honetan erabili izan diren eta gaur egun erabiltzen diren terminoak biltzea, antolatzea eta hiztegi moduan ematea. Bilketa-lanaz gain, aukeratze-lana ere egin dugu, eta azken emaitza euskara estandarrean erabilgarri iruditzen zaizkigun kontzeptuen proposamena da. Ondorioz, gure xedea da lana erabilgarria izatea, kontuan izanda hartzaile izan daitezkeenak: kazetariak, aizkolariak, federazioetako arduradunak, ikasleak (gehienbat Soin Hezkuntzakoak), ikerlariak, itzultzaileak, etnografian aritzen direnak... Corpusa osatzeko, bi iturri mota baliatu ditugu: idatziak (egunkari-aldizkarietako kronikak, artikuluak, elkarrizketak, liburuak...) eta ahozkoak (irrati- eta telebista-saioak, baina bereziki kirolariekin beraiekin eta zenbait aditurekin egindako elkarrizketa mamitsuak). Oinarrizko corpus idatzia jaso ondoren, eta corpus hori oinarri harturik, adi13

Aizkora hiztegia.indd 13

16/7/10 11:21:48


SARRERA

tuengana jotzea erabaki dugu. Eta adituak, jakina, aizkora-munduan ibilitakoak eta une honetan dabiltzanak dira. Hala, batez ere aizkolariak elkarrizketatu ditugu. Elkarrizketa horiek guztiak, esan beharrik ez dago, baliagarri gertatu zaizkigu aurretik genuen oinarrizko corpusa baieztatzeko, zehazteko eta zabaltzeko. Azkenean, 650 sarrera inguru bildu ditugu, ordena alfabetikoz. Holako hiztegi terminologikoetan ohi den bezala, sarrera asko hitz bakarrekoak badira ere, beste asko bi hitzez osatuak dira (askotariko egitura dutenak: izena + izenondoa (aizkora txiki), izena + aditza (aizkora zorroztu), izenlaguna + izena (barruko aizkora), etab. Sarrera bakoitzean honako eremu hauek bereizi ditugu: 1) Terminoa, gorriz; 2) Terminoaren gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko ordainak; 3) Sinonimoak, letra etzanez; 4) Testuingurua. Atal honi garrantzi handia eman nahi izan diogu, terminoaren erabileraz informazio ona ematen duelakoan. Saiatu gara termino gehienak testuinguruan kokatzen. Adibide ia guztiak iturri idatzi eta ahozkoetatik jasoak dira. Bakar batzuk, eta kontzeptuaren definizioa zehazte aldera, geuk sortu edo egokitu ditugu. Jatorrizkoak ahalik eta gehien errespetatuz, testuak euskara batuan eman ditugu. Bertsoak, halere, zeuden-zeudenean eman ditugu, euskara batura pasatu gabe. Osagarri eta lagungarri gisa, amaieran zenbait eranskin sartu ditugu: euskarazko terminoen zerrenda, lexema nagusien arabera antolatua; gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko zerrenda alfabetikoak, eta bibliografia. Amaitzeko, hiztegi batek zerbait bizia behar du izan, eta denborarekin aizkoran erabiltzen diren hitzak aldatuko dira, gizarteak balore, teknika eta tresna berriak asmatzen baititu, eta aizkorak ere aurrera egingo du Euskal Herrian eta mundu osoan. Alfredo L贸pez de Sosoaga alfredo.lopezdesosoaga@ehu.es

Jose Luis Ormaetxea Txipi txipi.ormaetxea@ehu.es

14

Aizkora hiztegia.indd 14

10/9/10 09:23:05


Hiztegia

Aizkora hiztegia.indd 15

16/7/10 11:21:49


Aizkora hiztegia.indd 16

16/7/10 11:21:49


A abantaila. G: ventaja F: avantage I: advantage

Baliteke gaurko jokoa kolpe handi horiei esker irabazi izana, abantaila hantxe atera baitiot.

alde, bentaja Aizkolari batzuek diote besteek laguntzailea izatea abantaila litzatekeela, aizkoran gutxiago dakitelako. Bi gazteak oso ongi ikusten ditut, eta zutik ere oso ondo moldatzen dira; hor txanda librean arituko direnez, abantaila dute. Otaegi abantaila hartuta zihoan, baina adar handi bezain itsusia atera zitzaion, eta hor denbora asko galdu zuen. Lehen enborretik abantaila hartu zuen, eta Zubiagak estutu ez zuenez, berak ez zuen bere burua gehiegi behartu beharrik izan. Peñagarikanok hasieratik hartu zuen abantaila, eta amaierara bitarte eutsi zion.

abantaila eman. G: dar ventaja F: donner l’avantage I: to give advantage

abantaila atera. G: sacar ventaja F: tirer profit, profiter de I: to take advantage aldea atera, aldea egin, aldea kendu Nahiko erraz irabazi zuen apustua, enbor-erdi bat baino gehiago atera zion abantaila. Biek kanako enborretik eman zioten hasiera, eta hori bukatutakoan Luxiak hiru minutu baino gehiagoko abantaila ateratzen zion Kortaberri gazteari. Otaegik gogor ekin zion lanari, eta berehala hasi zen abantaila ateratzen.

aldea eman Bera prest legoke berrogei kana-erdikotara jokatzeko, eta abantaila emanez, gainera. Eta apustuetan ez dago Nafarroara joan beharrik kontrarioak aurkitzeko, hemen jendea badago lehian aritzeko, eta ni prest nago; besteari abantaila emanda ere, nik hamar enbor ekarri eta zuk bost, apustua egingo nizuke, ziur egon! Luxiaren aurka jokatu eta gero, hor ibili zen Latasa apustuak egiten kontrarioari abantaila emanez. Dirua parean atera zen, bai baitzegoen beldurra Latasak abantaila handia emana ote zuen.

abantailari eutsi. G: mantener la ventaja F: conserver l’avance I: to hold the advantage aldeari eutsi Lehen enborrean, lehen 45 ontzakoan, hemeretzi segundo ateratzen zizkion, eta bigarren enborrean, lehen kana-erdikoan, abantailari eutsi egiten zion. Aurrea hartu igual lehenengo egurretan, eta: «Eutsi abantailari!». Gipuzkoarrak azkeneko probara aurretik heldu ziren, iraupeneko probara, hain zuzen, baina hor ezin izan zioten aurretik zuten abantailari eutsi. Lehen zatiko azken enborrean ere gipuzkoarrak abantailari eutsi zion, eta lau segundoko abantaila zuen oraindik.

abiadura. G: velocidad F: vitesse I: speed

abantaila atera

Aizkolariak txanda librean, erlojuaren aurka eta buruz buru abiaduran ikusteak ikusmina sorrarazten du. Orain aizkoran ikusten ari garen saioak zeharo desberdinak dira, proba motzak eta abiadura handikoak, atzerritarrek egiten dituztenen antzekoak. Patxi Mindegiak sekulako erakustaldia eman zuen, sekulako kolpea eta abiadura erakutsi baitzituen. Orain lan motzak dira, eta sekulako abiaduran egin behar izaten da lan; eta gorputzak astindu handia hartzen du. Erdozia oso gogotsu ari da eta bere abiadura biziarekin osagarri egokia suertatzen ari da urduritasunak alde batera uzten dituenean.

17

Aizkora hiztegia.indd 17

16/7/10 11:21:49


ABIADURAKO PROBA

abiadurako proba. G: prueba de velocidad F: épreuve de rapidité I: speed event abiadura-proba Aizkolari guztiek zioten gogorra izan zela abiadurako proba. Gainerako probetan, kolpeka eta abiadurakoetan alegia, nahiko ongi konpontzen naiz. Abiadurako proban zorte apur bat behar izaten da. «Guk abiadurako probak egiten ditugu beti, ez iraupenekoak», adierazi zuen Jason Wynyardek, Zeelanda Berriko aizkolariak. Euskal Herrian ez daude ohituta abiadurako probetan, ez eta zutikako enborretan ere, eta euskaldunek ez dute prestatzeko denborarik izan; hor izan dezakete arazorik handiena.

abiadura-proba. G: prueba de velocidad F: épreuve de rapidité I: speed event abiadurako proba Abiadura-proban Arrospide eta Olasagasti bost egurretan nagusitu ziren, eta Larretxea eta Mindegia hirutan. Abiadura-proban hamar egur ebaki beharko dituzte, eta txanda librean, berriz, 80 ontzako bi. Hori amaitutakoan, abiaduraproba izango dute 60 ontzakoarekin, eta azkenik lau kana-erdiko moztu beharko dituzte. Denetarik egin beharko dute zortzi ordezkariek: abiadura-proba etzanda eta zutika, erreleboak...

abilezia. G: habilidad, destreza F: habileté, dexterité I: ability, skill

Latasak serio hartu zuen apustu hura eta prestatzen gogor aritu zen sei hilabete, zenbateko abilidadea zeukan erakutsi nahi baitzuen. Egurra ebakitzeko abilidadea bai, eta egurrik ezin bukatu.

adabegi. G: nudo F: noeud I: knot adar Adabegirik eta adarrik ez dadila azaldu bistara. Gehienetan ez da egur bihurregia aukeratzen. Ez enbor-ipurdia eta ez enbor-burua aukeratzen dira, gerria baizik; haien azalez eta ageriko adabegirik gabe jarri ohi dira enborrak. Adabegirik ez dezatela izan kanpotik nabarmentzeko moduan. Peñagarikanok aitortu du errazegi ikusi zutela garaipena, eta kalte egin ziela, egurretan agerturiko adabegiez gain. Enborra oso txarra atera zaigu barrutik, adabegi askorekin, eta aizkorak ere apurtu dizkigu.

adabegia

abilidade Erraten ahal dugu une horretan Mindegiak ez zuela aurkaririk. Berak nahi zuen guztia egiteko abilezia zuen. Zeukan abilezia guztia ez zuen erakutsi, baina zenbait pertsonak gaizki gidatu zutelako izan zen. Jendea orduan hasi zen konturatzen zenbaiterainoko aizkolaria zen, inork gutxik baitauka adin horrekin lan hori egiteko abilezia.

abilidade. G: habilidad, destreza F: habileté, dexterité I: ability, skill abilezia Latasarekin mendian aritzen zirenak harriturik gelditzen ziren aizkorarekin zuen abilidadea ikustean. Aizkolari handia izan zen, baina pena izan zen ez zuela erakutsi zenbateko abilidadea zeukan. Bi kanako mozten saiatzera noa Aian, batere erakuslerik gabe, nire abilidadez bakarrik.

adabegia atera. G: salir un nudo F: retirer un noeud I: take out the knot adarra atera, adarra irten 60 ontzako egurrean adabegi bihurria atera zitzaion, eta nafarrak ongi baliatu zuen aurrea hartzeko aukera, berari ere aizkora hautsi arren. Lehen bi egurretan adabegia atera zait, eta ezin izan dut errekuperatu. Nazabalek ongi iraun zuen, eta primeran baliatu zuen 60 ontzako proban Olasagastiri adabegia atera izana.

adar. G: nudo F: noeud I: knot adabegi Lopezek denbora asko galdu zuen lehen kana-erdikoan, adarragatik, eta Erdozia bete egin zen lan-erdietatik aurrera. Nazabalek minutu bat eta 37 segundo gehiago behar izan zituen, baina, gutxienez, horren erdia hamargarren enborrean galdu zuen adarragatik.

18

Aizkora hiztegia.indd 18

16/7/10 11:21:49


ADARRA ATERA

Ota単ok bigarren adar bat ere izan zuen, eta horrelako lan txikiak direnean, nahikoa izaten da saioa galtzeko. Adarren bat egokituz gero, ez dago zer eginik, baina biok izango dugu arrisku bera.

adar bihurri. G: nudo enrevesado F: noeud difficile I: complicated knot adar itsusi, adar zikin Egurrak antolatzaileek plazaratu zituzten, eta gozoak irten ziren, txanda bakoitzeko lehen kana-erdikoek adar bihurria izan bazuten ere. Lehen enborrean adar bihurria atera zitzaidan, eta nahikoa lan izan nuen saihesteko. Adar bihurriak oso gaiztoak izaten dira. Izaten dira hola adar batzuk, eta gero barrenean izaten dute hola ziri bat bezala, gurutzatua izaten dute. Eta kriminalak dira horiek. Deskuidatzen bazara, aizkora ere klask! hausten da.

adar itsusi. G: nudo enrevesado F: noeud difficile I: complicated knot adar bihurri, adar zikin Azken enborrean Beizamakoari adar itsusi bat atera zitzaion eta Nazabalek ia aurrea hartu zion, baina azken ahalegina egin zuen Pe単agarikanok eta garaipena lortu zuen. Otaegi abantaila hartuta zihoan, baina adar handi bezain itsusia atera zitzaion, eta hor denbora asko galdu zuen. Baina hor hasi zitzaizkion komeriak Larretxeari, lehen oinbikoetan adar itsusiak atera eta denbora dexente galdu baitzuen.

adar koskor. G: nudo peque単o F: petit noeud I: small knot Enbor bat moztera zen, eta hor adar koskor bat ateratzea nahikoa da ez irabazteko. Ordurako ikusten zen Nazabalek ez zuela orain arte erakutsi duen freskotasun hori, eta hori gutxi balitz, lehen oinbikoan adar koskor bat ere izan zuen, eta akabo, Igeldokoak ihes egin zion, eta lehen postuak emozio guztia galdu zuen, garbi baitzegoen txapela nora joango zen.

adar zikin. G: nudo enrevesado F: noeud difficile I: complicated knot adar bihurri, adar itsusi Urrezko Aizkoran ez zuen zorterik izan, adar zikin bat atera baitzitzaion. Galdu genuen adar zikin bat irten zitzaigulako, bestela beharbada irabazi egingo genuen.

adarra atera. G: salir un nudo F: retirer un noeud I: take out the knot adarra

Erasunek erabat haserre amaitu zuen, egur pare batean adar bihurriak atera baitzitzaizkion. Nazabali adar bihurri bat irten zitzaion hamargarren egurrean eta 4 minutu eta 26 segundo behar izan zituen ebakitzeko.

adabegia atera, adarra irten Azken enborrean aldea bazuten, eta guri, gainera, adar bat atera zaigu, baina azkenean aurretik amaitu dugu.

adar handi. G: nudo grande F: gros noeud I: big knot Azkeneko lana lau kana-erdiko moztea izan zen, eta berriro ere Nazabal izan zen nagusi, eta berriro ere Olasagastiri adar handia egokitu zitzaion. Laugarren 60 ontzakoan adar handi bat atera zitzaion, benetan egur gaiztoa, eta hor galdu zuen bai denbora asko eta bai indarrak ere. Adar handia irten zaidak. Horregatik aldea. Bestela irabaziko nian igual. Enborren batean adar handi bat ateratzea nahikoa da denbora asko galtzeko.

adar bihurria

19

Aizkora hiztegia.indd 19

16/7/10 11:21:50


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.