AURKIBIDEA
VII
Euskal jansenismoa Kronologia laburra
XXIII
Pascali buruzko bibliografia hautatua
1
Gogoetak I.
XXVII
ATALA: Sailkaturiko paperak I. Ordena II. Hantustea III. Zorigabetasuna IV. Gogaitasuna V. Ondorioen arrazoibidea VI. Handitasuna VII. Nahigabeak VIII. Jolasa IX. Filosofoak X. On Nagusia XI. Port-Royalen XII. Hasiera
—V—
3 3 6 24 36 37 48 54 66 78 81 84 93
XIII. XIV. XV. XIX. XXVI.
Arrazoimenari men egitea eta hura baliatzea Gorentasuna Iraganaldia Legea irudizkoa zela Kristau morala
96 98 99 115 117
II. ATALA: Sailkatuta ez zeuden paperak I. Saila II. Saila III. Saila V. Saila XI. Saila XXI. Saila XXIII. Saila XXIV. Saila XXV. Saila XXVI. Saila XXVII. Saila XXVIII. Saila
123 123 130 142 144 146 148 150 169 176 184 190 192
Oharrak
193
Epilogoa: Nire Pascal
199
— VI —
EUSKAL JANSENISMOA
Esteban Antxustegi Igartua
Unamunoren lanetan behin eta berriro agertzen den «Pascalen fedea» bezalako aipamena obsesiboa da. Horrela irakur daiteke, 1926an1 Frantzian erbesteratuta zegoela, frantsesez idatzi zuen Kristautasunaren agonia izeneko lanean: «Baina nik, euskalduna eta horregatik are espainolagoa naizen honek bereizi dut Pascalengan bi euskal izpirituek izan zutela eragina: Saint-Cyrango abadearenak, Port-Royaleko benetako sortzailearenak, eta Loiolako Iñigorenak, Jesusen Lagundiaren fundatzailearenak. Elkarren arteko hain 1
Unamunok gaztelaniara 1931ra itzuli zuen, Espainiara bueltatu zenean..
— VII —
Euskal jansenismoa
borroka latza izan zuten Port-Royaleko jansenismo frantsesak eta jesuitismoak, bi euskaldunei zor diete jatorria. Gerra hori agian gerra zibil bat baino mingarriagoa izan zen: anaien artekoa, ia bikien artekoa, Jacoben eta Esauren arteko gerra bezalakoa. Anaien arteko gerra hori Pascalen ariman ere gertatu zen». Saint-Cyranez eta euskal jansenismoari edo euskal katolizismo jansenistari buruz aritzeko Jose Artechek (1906-1971) idatzitako liburuaz baliatuko naiz: Saint-Cyran du izenburua (1959). Bertan, Artechek izaera euskalduna ikertu du, eta bere ustez, Jansenioren lagun eta iradokitzaile izan zen abade baionarraren nortasunak euskaldun izateko modu batekin egiten du bat: “kontra” egiten duenarekin, ideiari tinko eusten dionarekin eta fanatikoarekin, nahiz beste hainbat dohainen jabe izan. Izaera euskaldun horretaz zera dio Artechek: «Egolatria euskaldunen artean maiz aurkitzen den bizioa da. Euskalduna totalitarioa da eta mendekuak mugiarazten du ematen duen baino gehiagotan». Halako erretratua oso urruti dago euskaldunaren irudi idealizatutik eta unibertsaletik. Artecherentzat, Saint-Cyran euskaldun izateko beste eredu baten kontrako ispilu da gainera, Loiolako
— VIII —
Esteban Antxustegi Igartua
Ignaziok ordezkatzen duen ereduarena. Bigarren hau bere bizitzaren gidari hartu zuen Artechek, eta biografia bat eskaini ere, modernitatearen bedeinkazioa izan ez duen Ignazioren figura errebindikatuz. Euskal jansenismoa izaera berezi bati lotutako berezko ezaugarri gisa sortzen da Artecheren liburuaren arabera; nahiz «euskaldunak duen gaitasunaren benetako maila batez ere jaioterritik kanpo ematen duela» gaineratzen duen. Jean Ambroise du Vergier de Hauranne, geroago abade sonatua izango zena Saint-Cyranen, Brenneko abadetxe beneditarrean, Turena, Berry eta Poitouko mugan, 1581. urtean jaio zen Baionan, hiriko goi burgesia merkatariaren euskal familia baten mundu praktikoan. Baionak, hiri gaskoiak, euskal azoka eta kaiak, Nafarroako erreinuaren portuak, punta-puntako merkataritza-gune ingelesak edo Espainiako muga ondoko frantsesen gotorlekuak, baditu ere ezaugarri espainarrak: Espainiako aldetik behin-betiko kokalekua edo beti gerta daitekeen erbesteratzearen lehenengo etapa gisa ekarri ohi da gogora Baiona. Baionan, gaskoiak, euskaldunak edo biarnesak, horiek denak baionesak soilik direlako adiskidetzen
— IX —
Euskal jansenismoa
dira; halere, Baiona muga-hiria da, eta mugatik zabaltzen diren giza esperientziaren lezioak hartzeko beti adi-adi egon da; baina egun gehien igartzen den eragina, nahiz biarnesak, euskaldunak eta gaskoiak anaiarrebak bezalakoak izan, euskal eragina da, batez ere ostegunetan, azoka egunetan. Halere, ez da beti horrela gertatu, mendeetan zehar baionesen bizitza burgesia gaskoiak zuzendu zuelako, nahiz egun inoiz baino ageriago nabarmentzen den izaera euskaldunaren presentzia eta handiustea Baionan. Arima euskaldunak lainoen arteko magalean babesten duen nostalgiaren munduko toki bat da Baiona. Eta ifar haize fina azaltzeko Bayonako aizia dela esaten duen bezala, euskaldunak, hunkituta dagoenean eta erritmo samingarriarekin bihotzaren erditik sortzen duenean kantua, Baionako izenarekin batera, bertako barra korapilatsua, itsasoa, langarra eta maitasuna ekartzen ditu gogora. Hiriaren iragan nordikoa azaltzeko era inkontzientea ote?: Ichasua laĂąo dago Bayonako barraraino. Nik zu zaitut maitiago Choriyak bere umiak baĂąo
—X—
Esteban Antxustegi Igartua
Saint-Cyranen gaztetako ibilbidea Agengo jesuiten kolegioan hasi zen: beti ikasteko egarriz zegoen gaztea, liburujale ase ezina eta ikasle porrokatua. Humanitateak irakasten fama lortu zuen ikastetxe sonatu hartatik Sorbonera, Parisko Teologia eskolara, iritsi zen; han, ikaskide izan zuen Petau, geroago jesuita ezaguna eta Jansenioren Augustinus eta Arnaulden De la fréquente communion liburuen etsai amorratua izango zena. Ondoren, Sain-Cyranek Lovainako Unibertsitatera jo zuen teologia ikasketak jarraitzeko; eta Jesusen lagundiaren kolegioan aritu zen berriro. Bertan «Grazia jainkotiarraren» inguruko jansenismoaren aitzindaria izan zen Bayoren eta Lesiusen arteko eztabaida biziak puri-purian ezagutu zituen. Saint-Cyran baionarrak, nahiz geroago aurka azaldu, Jesusen Lagundiak emandako hezkuntzaren zigiluak utzitako seinalea izango du beti; eta bere iloba Barcos ere, Saint-Cyrango abade-etxeko oinordekoa izango zena, Lovainako jesuiten kolegiora bideratu zuen ikasketak egitera. Hala ere, bizitza osoan zehar erabateko gorrotoa azaldu zien jesuitei, denborarekin pasio edo sentimendu hori eritasun bihurtuko zitzaion arte.
— XI —
Euskal jansenismoa
Saint-Cyranek harreman ugari izan zituen garaiko pertsona ospetsuekin. Horien arteko bat, Bertrand de Echauz, Baionako apezpikua, babesle izan zuen. Echauz, denborarekin, Tourseko artzapezpiku eta Frantziako Enrike IV.a eta Luis XIII.a erregeen kontseilari eta konfesore izan zen. Sarako erretoreak, Axularrek, Guero klasikoa idatzi zuenean, ezin goragoko alabantzak eskaini zizkion Echauzi, beharbada euskaraz euskaldun batek beste euskaldun bati inoiz bota dizkion jasoenak. Euskaldunak ez du alabantza gustuko, eta agindupeko batek prelatu bat horrela estimatzeak balio izugarria du. Halaxe dio Axularrek: «Zure Etxea, egon eta ibilli zaren leku guztietan, beti ere izatu da euskaldunen etxea, pausalekua eta portua. Guztiek zuregana laster. Zuri bere arrenkurak, egitekoak, koaitak eta ondikoak konta. Eta zuk guztiak, arraiki eta alegeraki errezibi, zuhurki kontseilla, kida, goberna eta burutan atera. Zu izan zara eta izanen zara euskaldunen ohorea, abea, iabea, sostengua eta kantabres fina, naturala eta egiazkoa». Richelieuren aldeko eta lagun izan zen Echauzek erabat babestu zuen Saint-Cyran, batez ere karreraren hasieran (aurrena Saint-Cyranek onartu ez zuen Itxas-
— XII —
Esteban Antxustegi Igartua
soko abadetza eskainiz, eta beranduago Baionako katedraleko kalonjetzarekin), Echauzen irudiko diozesi horretako apaiz adimentsuena zen eta. Izendatu berriak ohorea onartzeari uko egin zion berriz, eta ez zen konprometitu kalonjetzarekin igandetan eta hainbat jai ospetsuetan korora ez joateko Kabildoaren baimena lortu zuen arte. Jarrera hori ikasteko antsiak eta liburuen desira amorratuak indartzen zuten. Saint-Cyranek ez zuen aldarte alairik, uste sendoak zituen soilik, eta ziur egotearen irmotasuna. Egoskor hutsa zen, erabat zorrotza, burugogorra, harekin ez zegoen inoiz eta inola ere moldaketa lortzerik. Baionarraren loreak osinarenak zirela idatzi zuen Saint-Beuvek hari eskaini zion biografian. Eta Artechek gehitzen dio: «zaila da euskaldun batek jatorriko zakartasuna alde batera uztea». Eta jarraitzen du: «Euskaldunaren lehenengotariko dohaina kontraesan-espiritua da. Horra euskaldunak egiten duen apustuetako bizioaren sekretua: kontra egiteko espiritua. Aurka egoteko zerbait beharko du beti. Euskalduna ez da kolaboratzailea; mendi baten aurrean bakarrik egonda ere burubelarri joko du haren kontra: duen zintzotasuna bera ere zurruna da, beti zerbaiten aurkakoa».
— XIII —
Euskal jansenismoa
Erlijiotasun euskaldunaren jarrera zorrotz/rigorista hori azpimarratzeko, Artechek Pierre Lhande jesuitak, Baionako beste seme batek, Le Pays Basque à vol d´oiseau izeneko lanean esandakoak aipatzen ditu: «Jainkoa euskaldunarentzat, erabateko Maisua da batez ere, Buruzagi gorena, agintzeko erabateko ahalmena duena eta ekiteko botere osoa duena. Jainko Probidentziala gure ardura duena eta laguntzen gaituena ere bada, baina hori ondorena da beti. Jainko-Maitasunari, zaintzen gaituenari dagokionez, aldiz, euskaldunak erredentzioaren dogma fedez sinesten duela egia bada, nik esango nuke xalotasunagatik, heziera onagatik sinesten duela: inola ere ez senagatik edo arrazaren sentimenduak eragindako bultzada entzungorragatik. Euskaldunaren aburuz justizia da Jainkoaren pribilegio nagusia, eta ez miserikordia». Eta jarraitzen du Lhandek: «Ez zait gehiegizkoa iruditzen euskaldunak Jainkoari maitasuna baino gehiago izua diola esatea. Ama euskaldun batek ez dio semetxoari esango: ez ezazu hori egin. Jesus haurrari pena handia emango diozu eta; horren ordez esango dio: ez ezazu hori egin. Jainkoak debekatu du edo Jainkoak zigortuko zaitu esango dio. Gure misioetako ibilaldietan,
— XIV —
Esteban Antxustegi Igartua
entzuten gaituztenen espirituetara gehien iristen den mezua ez da Jainkoak bekatariarekin miserikordia duela, aldiz, epaiketa, heriotza eta Infernua bezalako ideiak barneratzen dituzte entzuleek. Euskaldunarentzat, hizlari onenak gaiak era indartsuan jorratzen dutenak dira eta pulpituko barandan ematen ahots ozenari ukabilkadekin laguntzen diotenakÂť. Ez da zailegia izango horrelako ukitu jansenista ilunak aurkitzea ere guregandik hurbilak diren belaunaldien erlijiotasunaren teorian eta praktikan eragina izan zuten irakurketetan eta jarreretan. Jaunartzerako prestakuntzaren adibidea, hilobien zaletasuna edo heriotzaren espektroa herri honetako formazio katolikoaren eredu jansenista argiak dira. Christus factus est pro nobis obediens usque ad mortem autem crucis (Kristok heriotza arte obeditu zuen, gurutzean hil arte), Miserere mei, Deus, secundum magnam misericordiam tuam (Erruki zakizkit, zure miserikordia handian), Amplius lava me ab iniquitate mea: et a peccato meo munda me (garbi ezazu nire gaiztakeria; garbi ezazu nire pekatua), Tibi soli peccavi et malum coram te feci: ut iustificeris in sermonibus tuis, et vincas cum iudicaris (Zure kontra egin dut bekatua soilik eta zure aurrean egin
— XV —
Euskal jansenismoa
dut gaizkia: zure hitzek arrazoia eman diezazuten eta epaitzen zaituztenean garai dezazun) edo Auditui meo dabis gaudium et laetitiam: Et exultabunt ossa humiliata (Poza eta alaitasuna emango diozu nire belarriari: eta nire lur jotako hezurrak poztuko dira), Misereretik hartutako salmo horiek guztiak duela gutxiko dotrina katolikoak zituen arauetako oinarri jansenistaren eredu nabariak dira. Halako otoitz motek eta apaiz katolikoek hilobiaren aurrean egiten zituzten hilarriaren gaineko predikuek Euskalerriako masa erlijiosoen espiritua hezi zuten, eta behin-betiko forma eman zioten. Gainera, nahiz jansenismoaren irmotasunaren gaineko garaipen gisa azaldu, jansenismoaren ezaugarriez aski kutsatuta zeuden katolikoak. Garailea garaitu berri zuen proposamenez beterik zegoen; azkenik, katolizismoak onartu zituen gogor kondenatu zituen oinarrizko proposamenak. Kanporatutako partaideen izenak pulpituan irakurtzea bezalako bizipenak, jatorri jansenista zuen penitentzia publikoaren praktiketako bat izan zen; kanporatuak, behin okerra egin eta gero, beste guztien atzetik jaunartzera behartuta zeuden, berriz onartuak izan arte.
— XVI —
Esteban Antxustegi Igartua
Jansenismoak protestantismotik ezaugarri asko hartzen ditu, kasik kalbinismo mozorrotua bihurtzeraino. Eta kalbinismoak, ezarri zen lekuetako kultura errotik atera zuen moduan, jansenismoak eta ustez inposatu zitzaion katolizismo garaileak ere kalte handiak egin zituzten euskaldunen artean. Hala agertzen da 1791n Palacios Aita2, sermolari katoliko sonatuaren hitzetan: «Danbolin jolearen arima arriskuan dago, ofizioa behingoz uzten ez duen bitartean», eta jarraitzen du: danbolin jolea da, dantza publikoan, «bekatu handiena egiten duena, eta absoluzioa nahi badu, ofizioa utzi beharko du». Lanceloten arrazoiak erabiliz, Palacios aitaren ustetan danbolin joleei Jaunartze Sakratua ukatu behar zitzaien komikoei ukatzen zitzaien bezala, sakramentu santua hartzeko arauak jarraituz. XIX. mendearen erdialdean ere baziren Euskalerrian danbolin joleak bekatari publikotzat hartzen zituzten konfesoreak, eta ukatu egiten zieten danbolin joleei barkamena, harik eta parrokoari txistua eta danbolina ematen ez zizkioten arte
2
P. Francisco Antonio de Palacios, Respuesta satisfactoria del Colegio de Misioneros de N. P. San Francisco de la N. Villa de Zarauz a la consulta, y dictámenes impresos por la N. Villa de Balmaseda, Iruña, 1791.
— XVII —
Euskal jansenismoa
sutara botatzeko. Hori egin gabe, danbolin joleek ezin zuten jaunartzera hurbildu ere egin eta, beste parrokia edo komenturen bateko barkamena izanda ere, jaunartzera hurbiltzen baldin baziren ukatu egin behar zitzaien. Saint-Cyran eta bere ikasle leiala zen Antoine Arnauld ere jarrera horien aitzindari izan ziren penitentzia bete arte barkamena ez emateko beharra defendatzen zutenean. 1612an, Saint-Cyran eta Jansenio etorri ziren Parisetik Baionara. Bertan, Janseniok, berriro Echauz apezpikuaren laguntzari esker, hiriko kolegioaren zuzendaritza eskuratu zuen. Han etengabeko lanean oinarritutako adiskidetasun intelektualak elkartu zituen katedraleko kalonjea eta jansenismoaren sortzailea. Saint-Cyranek eta Janseniok Baionan eman zuten denboran grazia jainkotiarraren eta giza askatasunaren inguruko eztabaidan aritu ziren, horiek baitziren mende horretako teologiaren gai nagusiak. Gaia ez zen berria, eztabaidarako oinarriak Miguel de Bayok aurretik ezarri zituen eta. Hortaz, gizakia, bekatu originalaren ondoren, natura eroriko egoeran aurkitzen zen, eta ikuspuntu horrek itxaropenik gabeko protestantismo berriari irekitzen zion atea.
— XVIII —
Esteban Antxustegi Igartua
Baionan, Jansenio eta Saint-Cyran san Agustinen lanak behin eta berriz aritu ziren irakurtzen. Bi gizon autore berberaren lanak miatzen, Jansenioren bizitzako lana izango zen Augustinus (1640) liburuaren iruzkinetarako materialak biltzen. Saint-Cyranen inspirazioa ukatu ezina da lan horretan. Halako zorroztasun giroan ez da harritzekoa XVII. mendean Justiziaren eta Bekatu-ordaintzearen ideien inguruan eskola erlijioso jantziena sortu izana. Jansenismoa edo saintcyranismoa Euskalerrian sortu zen. Hiponako Agustinen filosofiaren alde baten interpretazio zorrotzena eginez, Janseniok erabateko predestinazioaren alde eman zituen argudioak; hortaz, giza izakiek ez dute ongia egiterik grazia jainkotiarraren laguntzarik gabe. Beraz, badu gizakiak halako delectatio terrestris (lurreko gauzak gustuko izatea) gaindiezina; eta, hori horrela, bekatuaren ondorengo egoeratik ateratzeko ez da aski «nahikoa den grazia», eta «grazia eraginkorra» ere nahitaezkoa da. Hau da, gizakiak laguntza hori gabe bekatua besterik ezin du egin: ez da aski bekatuan ez erortzeko aukera emango dion laguntza; aitzitik, bekaturik ez egiteko laguntza eraginkorra behar du.
— XIX —