Ipuingintzaren historia ELS 8_p5-19

Page 1

EGUNGO EUSKAL IPUINGINTZAREN HISTORIA Jon Kortazar (Zuzendaria)

Alvaro Rabelli (Alearen arduraduna)

I単aki Aldekoa, Ur Apalategi, Miren Billelabeitia, Ibon Ega単a, Jon Kortazar, Alvaro Rabelli, Iratxe Retolaza, Fco. Javier Rojo Cobos

Ipuingintzaren historia ELS 8.indd 5

8/7/11 11:41:10


Cip. Biblioteca Universitaria Egungo euskal ipuingintzaren historia / Jon Kortazar (zuzendaria) ; Álvaro Rabelli (alearen arduraduna) ; Iñaki Aldekoa … [et al.] — Bilbao : Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua = Servicio Editorial, D.L. 2011. — 300 p. ; 22 cm. — (Euskal Literatura Saila ; 8) D.L.: BI-2.757-2011. — ISBN: 978-84-9860-558-7 1. Literatura vasca – Historia y crítica. 2. Narración corta. ed. lit. II. Rabelli, Álvaro, ed. lit. III. Aldekoa, Iñaki 821.361-32.09 ”19/20”

I. Kortazar, Jon,

Azaleko irudia: Jesus Mari Lazkanoren Ascensor de Begoña IV Akrilikoa oihal gainean. Lan hau Euskal Herriko Unibertsitateak babesten duen GIC 10/100 eta Euskal Jaurlaritzak bultzatzen duen IT 495/10 ikerketa proiektuen barnean egin da.

© Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ISBN: 978-84-9860-558-7 Lege gordailua: BI - 2.757-2011 Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop. Zurbaran, 2-4 - 48007 Bilbao Inprimatzea: Itxaropena, S.A. Araba Kalea, 45 - 20800 Zarautz (Gipuzkoa)

Ipuingintzaren historia ELS 8.indd 6

20/10/11 18:10:49


AURKIBIDEA

Aurkezpena, Jon Kortazar . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

9

Sarrera. Gaurko euskal ipuingintzaren historia. 1983-2003, Alvaro Rabelli . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

13

Jon Kortazar, Joseba Sarrionandia: Narrazioak (1983) . . . . . . . . . . . . . . . . . .

107

Ur Apalategi Idirin, Joxemari Iturralde: Dudular (1983) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

117

Iratxe Retolaza, Inazio Mujika Iraola: Azukrea belazeetan (1987) . . . . . . . . . . . .

125

Fco. Javier Rojo Cobos, Koldo Izagirre: Mendekuak (1987) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

137

Ur Apalategi Idirin, Bernardo Atxaga: Obabakoak (1988) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

145

Iratxe Retolaza, Edorta Jimenez: Atoiuntzia (1990) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

151

IĂąaki Aldekoa, Juan Gartzia: Itzalen itzal (1993) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

161

Jon Kortazar, Pello Lizarralde: Sargori (1994) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

169

Fco. Javier Rojo Cobos, Pako Aristi: Auto-stopeko ipuinak (1994) . . . . . . . . . . . . . . . . . .

179

Jon Kortazar, Mikel HernĂĄndez Abaitua: Bazko arrautzak, (1995) . . . . . . . . .

187

Miren Billelabeitia, Arantxa Iturbe: Lehenago zen berandu (1995) . . . . . . . . . . . . . .

197 7

Ipuingintzaren historia ELS 8.indd 7

11/10/11 09:37:57


Alvaro Rabelli, Anjel Lertxundi: Piztiaren izena (1995) . . . . . . . . . . . . . . . . . .

205

Jon Kortazar, Patxi Iturregi: Haize kontra (1996) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

213

Alvaro Rabelli, Xabier Montoia: Gasteizko hondartzak (1997) . . . . . . . . . . . . .

219

Iratxe Retolaza, Harkaitz Cano: Telefono kaiolatua (1997) . . . . . . . . . . . . . . . . .

227

Alvaro Rabelli, Jose Luis Otamendi: Euri kontuak (1999) . . . . . . . . . . . . . . . . .

239

Miren Billelabeitia/Jon Kortazar, Javier Cillero: Hollywood eta biok (1999). . . . . . . . . . . . . . . . . .

247

Ibon Ega単a, Karlos Linazasoro: Ez balego beste mundurik (2000) . . . . . . . . .

257

Miren Billelabeitia/Jon Kortazar, Iban Zaldua: Traizioak (2001) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

267

Fco. Javier Rojo Cobos, Itziar Rozas: Sartu, korrontea dabil (2001) . . . . . . . . . . . . . . . .

277

Ibon Ega単a, Jokin Mu単oz: Bizia lo (2002) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

287

8

Ipuingintzaren historia ELS 8.indd 8

11/10/11 09:37:57


AURKEZPENA

Ikerketa-talde baten aurkezpena Ezer baino lehen, literaturaren alorrean ari den ikerketa-talde baten fruitua dugu liburu hau. Lehendik ere hainbat sailetan literaturaren inguruko ikerketan eta irakaskuntzan aritutako talde baten sendotze-lana da esku artean duzuen hau. Taldean ikertzaile ezberdinak daudela azpimarratu behar dugu, eta eraberritua agertzen dela sei urtean (2004-2009) elkarrekin lanean aritu ondoren. Zenbait, unibertsitateko irakasleak dira (I単aki Aldekoa, Ur Apalategi, Ibon Ega単a, Xabier Etxaniz, Manu L坦pez Gaseni, Iratxe Retolaza, Javier Rojo). Bestalde, unibertsitate barneko bekadunak ere badira, tesiak bidean dituztenak (Amaia Serrano, Iratxe Martin), bai eta bigarren mailako irakaskuntzan aritu eta trebatutakoak (Miren Billelabeitia), itzulpengintza-lanetan trebatutakoak (Miren Ibarluzea), azken urteotako euskal literaturaz hitz egin dutenak (Alvaro Rabelli) zein egunkarietan eguneroko kritikaz ari direnak (Ibon Ega単a, Alvaro Rabelli, Javier Rojo) ere. Taldearen sendotasuna eta koherentzia ezin dira ukatu, eta, batik bat, bertakoen gaztetasuna eta etorkizuna aipatu beharrean gaude. Gazteak dira batez ere lanean dabiltzanak, baina horrek ez du esan nahi ongi prestatuak ez direnik. Batek baino gehiagok Euskal Herritik kanpoko Unibertsitateetan ikasi ditu literatur kritikaren lan-esparruak. Ez da gaurkoa, halere, taldea. Pixkana-pixkanaka joan da sendotzen. Lehen agerpena Quimera aldizkariaren eskutik etorri zen. 2003ko irailean Bartzelonako aldizkariak Literatura Vasca actual lana aurkeztu zuen, eta bera izan zen taldeak monografikoak egiteko duen trebeziaren froga eta lehen bultzada. 1990eko hamarkadan euskal literatura egiten hasi zirenen azterketa zehatza da aldizkariak erakusten duena. 9

Ipuingintzaren historia ELS 8.indd 9

8/7/11 11:41:10


Ondoren, Hiria eta Literatura Mintegian parte hartu du taldeak, bai eta Alemaniako Kiel-eko unibertsitateak eraturiko Hiria Modernitatean eta Modernitatea ondorengoko irudimen literarioan mintegian ere parte hartu zuen, 2004ko maiatzean, Sehlendorf/ Ostsee hirian, Kiel, Bartzelona, Paris VIII eta Tartuko unibertsitateko lan-taldeekin batera. Han aurkezturiko hitzaldiak Bilboko Aequus arkitektura-aldizkariak argitaratu zituen, banan-banan —eta ez monografia gisa— izan bazen ere. Nazioarteko II. Mintegia Estoniako Tartuko unibertsitatean (Tartu Unikool) egin zen 2005eko ekainean, Literatura eta hiria Modernitatearen eta Ultra-modernitatearen artean izenburupean; han aurkezturiko hitzaldiak Cuadernos de Alzate aldizkariak emango ditu argitara monografiko gisa. III. Mintegia Donostian egin zen 2006ko uztailean (Literatura eta hiria: hausnarketa teorikoak eta aplikapen praktikoak), eta IV.a Kielen berriro ere, urte bereko abenduan. V.ak Parisko VII Unibertsitatea izan zuen aurkezpen-tokitzat, eta, oraingoz, azkena 2009ko maiatzean ospatu zen Compostelan. Euskal Literatura eta Gerra Zibila gaitzat harturik taldeak bere emankizuna erakutsi zuen 2008ko urrian Argentinako La Platako Unibertsitate Nazionalean. Taldearen jarraibidea aldatu egin da azken urteotan, eta Haur eta gate Literaturari zein Feminismoari buruzko hainbat kongresutan hartu dute parte kideek, hainbat unibertsitatetan: Bartzelonan, Alacanten edo Vigon, esaterako. Cuadernos de Alzate aldizkariak taldearen beste monografiko bat eman zuen argitara, 2005eko uztailean, Ficción, historia y memoria izenburupean. 2006an La ciudad y la literatura eman genuen argitara, eta, 2007an, horren osagarri gisa, Literatura y Ciudad. Perspectivas teóricas lana Santiago de Compostelako Unibertsitateko irakasleekin lankidetzan osaturiko obra etorri zen. 2009ko uztailean Literatura de la postmodernidad monografikoa argitaratuzen, hori ere Santiago de Compostelako iraksleekin lankidetzan. Laster argitaratuko du aldizkari horrek La Guerra Civil en la literatura vasca monografikoa, bestalde. Orain arteko indarrak neurtzeko ahaleginak izan diren arren, ikerketa-talde honek nahikoa frogatu du zein den bere ahalbidea, eta oraindik ez dago esaterik noraino iritsi daitekeen. Taldeak Euskal Literatura Hiztegia deituriko asmoa ere bideratu du. Ale bi argitaratu ditu orain artean: Euskal Literaturako Hiztegia I. Idazlanak lanean 221 idazlanen kritikak ikus ditzake irakurleak. Literatura Hiztegia II. Idazleak lanean, berriz, 200 bat euskal idazleren ibilbideak ikus ditzake; biak ala biak Euskal Herriko Uniber10

Ipuingintzaren historia ELS 8.indd 10

8/7/11 11:41:10


tsitateko Euskal Institutuko orrialdean daude ikusgai (http://www. ehu.es/ehg/literatura/). Proiektu nagusia Gaur artekoak, baina, proiektu nagusi baten inguruko lantxoak baino ez dira izan. Esku artean duzun Egungo euskal ipuinginztaren historia asmo horren laugarren pausoa da. Egungo euskal literaturaren historia nagusi baten laugarren atala. Egungo euskal eleberriaren historia argitaratu zuen lehenik ikerketa-taldeak 2007. urtean, eta Egungo euskal poesiaren historia 2008an. Egungo euskal nobela eta zinema (2009) zinemaren eta nobelaren arteko elkarrizketaz hitz egiten duen liburua da, eta gure literaturaren historiaren alde berria aztertu nahi izan du. Literaturaren historiaren barnean toki berezia izango du Egungo euskal ipuingintzaren historia honek, gutxik aztertu baita Ipuingintzaren itzalek euskal literaturan izan duten alde joria, batez ere kontuan generoaren izaera era zabal eta oparoan hartu denean. Joko antzera hasi ginen lanean. 1980-2000 urteen arteko garaia berraztertu eta berrikusi nahi genuen, beti ere lanak ongi irakurriz, nahiz eta pixkanaka-pixkanaka azken urte-muga hori gure egunetara hurbiltzen joan garen, urte hori ez zelako guretzako hautsi ezineko muga. Ikuspegi zabalago baten mesedetan, 2003koa da hemen aipatzen den azken ipuin-liburua. Jokoaren trama zen, bada, lanak aukeratu, aztertu eta hogei urteren buruan gertatu izan den garapena ikustea. Esan dezagun gure asmoa urrunago doala. Aldi horretako euskal literaturaren historia egin nahi genuke, generoka. Eleberria sail nagusi baten lehen alea besterik ez da. Aurrerantzean ere, Egungo euskal literaturaren historia honen genero ezberdinei buruzko azterketak argitaratzen jarraitu nahi genuke, haur literaturarekin, antzerkiarekin zein saiakerarekin, gure garaiko euskal literaturak eman duen guztiaren historia dinamikoa eta gaurkotua egin arte. Literaturaren historia bat egitea garaiak literaturari buruz egiten duen irakurketaren historia egitea dela esan ohi da, ez dugula literaturaren historia bat egiten, gure irakurketen historia baino. Eta hortxe datza gure asmo nagusia. Gure indarren neurrian, irakurketa sakon eta originalen historia bat egin nahi genuke sail osoaren bidez. Ikerketa-proiektu hau aurrera eramaten lagundu duten erakundeei eskerrak eman beharrean gaude. Lehen-lehenik BBK Funda11

Ipuingintzaren historia ELS 8.indd 11

8/7/11 11:41:10


zioari, itsu-itsurik sinetsi zuelako egingo genuen lanean. Ondoren, UPV/EHU unibertsitateari, jarri digun laguntzagatik. Bego berton erakunde bioi zor diegun errespetua, eta har bedi lan hau haien konfiantzari emandako erantzun gisa. Jon KORTAZAR

12

Ipuingintzaren historia ELS 8.indd 12

8/7/11 11:41:10


Sarrera Gaurko euskal ipuingintzaren historia. 1983 / 2003

Behiala, hegaztiak mintzo zirenean, xori bat neguan hotzez hila habia bati arrimatu zela, eta hura bertze xori batez hartua edirenik, haren hantik ateratzeko, sinhets arazi nahi uken ziola, Orhin ekhia bero zela; ordea bertzeak haren mina ezaguturik, inharddetsi ziola, bazekiela Orhiko berri, ezi hantik etorri-berri zela. (A. Oihenart)

20 urte, 20 ipuin, eta 1 erregalukoa Horrelako izenburuak gogora dakarkigu 80ko hamarkadaren hasierako Hasier Etxeberriaren ipuin-bildumak, Ipuin ezberdinak eta erregalukoak hark. Orduan, sortu berriak ziren argitaletxeak eta plazara irteten ziren hamaika idazle gazte sutsu lehiatzen ziren ipuin liburuak eta antologiak argitaratzeko. Une horretantxe berebiziko gertaera bizi izan zuen euskal literaturak; berau zabaldu eta errotzeaz batera, ordura arte gure artean ia ezezaguna zen generoak, ipuingintzak, egundoko abiadura eta garrantzia hartu zuen. Baiki, ipuingintza garaikidea dugu euskal literaturara beranduen sortu den genero modernoa. 1970ean Anjel Lertxundiren eskutik heldu zitzaigula esan genezake, asko erratu barik. Azkena eta beranduen ibili dena izanagatik ere, azkarren berau garatu dela esango bagenu, ez ginateke orduan ere asko erratuko. Hain da horrela, ezen hamarkada bi nahiko izan baititu ipuingintzak tradizio zabala erdiesteko eta euskal literaturarako gailurtzat jo genitzakeen izenburuak emateko. Horra, besteak beste, Bernardo Atxagaren Obabakoak (1988) eta Joseba Sarrionandiaren Narrazioak (1983) liburu entzutetsu bezain loriatsuak. 13

Ipuingintzaren historia ELS 8.indd 13

8/7/11 11:41:10


Orain arte proiektu honetan egin dugun bezalaxe, hogeita bat izenburu ditugu bidelagun, azken urteotako euskal ipuingintzaren nolakotasunak luze eta zabal jorratzeko. Hogeita bat izenburuek hogei urteko ibilbidea marrazten dute, 83ko eztandatik milurteko berriaren lehenengo urteetara arte, 2003ra arte hain zuzen ere. Halakoetan esan ohi denez, ez daude egon zitezkeen guztiak, seguru, baina daudenek euskal ipuingintzaren ikuspegi zabala eskaintzen digute, hemen eman daitekeen bezain zabala behintzat. Hatatuen artean, ez daude bakarrik euskal ipuingintzari dagokionez kanona ezarri duten liburu eta egileak (zenbaitetan urtez urteko libururik esanguratsuenak aukeratu nahi izan diren arren) baizik eta, ahalik eta ikuspegirik zabalenari eustearren, hogei urteko ibilbide hori ondoen azaldu eta laburtu dezakeen hogeita bat liburuko sorta hobetsi da. Asmoa ez da izan antologia bat planteatzea, aniztasunari eustea baino, sorta zabal baina mugatu honetan euskal ipuingintza garaikidearen alderdi hau, hori eta bestea azaltzea beharrezkotzat jo dugulako. Ondokoak dira, kronologiari jarraituta, hogeita bat izenburuak: 1983: Narrazioak, Joseba Sarrionandia (Elkar). 1983: Dudular, J.M Iturralde (Erein). 1987: Azukrea belazeetan, Inazio Mujika Iraola (Erein). 1987: Mendekuak, Koldo Izagirre (Susa). 1988: Obabakoak, B. Atxaga (Erein). 1990: Atoiuntzia, Edorta Jimenez (Susa) 1993: Bazko arrautzak, Mikel Hernandez Abaitua (Elkar). 1993: Itzalen itzal, Juan Gartzia (Alberdania). 1994: Sargori, Pello Lizarralde (Pamiela) 1994: Autoestopeko ipuinak, Pako Aristi (Susa). 1995: Piztiaren izena, Anjel Letxundi (Alberdania). 1995: Lehenago zen berandu, Arantxa Iturbe (Alberdania). 1996: Haize kontra, Patxi Iturregi (Elkar). 1997: Gasteizko hondartzak, Xabier Montoia (Susa). 1997: Telefono Kaiolatua, Harkaitz Cano (Alberdania). 1999: Hollywood eta biok, Javier Cillero (Alberdania). 1999: Euri kontuak, Jose Luis Otamendi (Susa). 2000: Ez balego beste mundurik, Karlos Linazasoro (Erein). 2001: Traizioak, Iban Zaldua (Erein). 2001: Sartu, korrontea dabil, Ixiar Rozas (Erein). 2003: Bizia lo, Jokin Muùoz (Alberdania). Horietan datza, esan bezala, euskal ipuingintzaren garapenaren ibilbidea, haren ezaugarri eta balio narratiboak, lorpenak, bestelako generoekiko harremanak‌ Baina, hala ere, ez genuke gauza handi14

Ipuingintzaren historia ELS 8.indd 14

8/7/11 11:41:11


rik lortuko, horri guztiari behar bezalako testuingurua eskainiko ez bagenio, hanka motz geldituko ginateke. Horregatik, abiatu dugun sarrera honetan ahalegindu egingo gara aukeratu ditugun ipuin liburuetatik haratago begiratzen. Labur bada ere, testuinguru zabalagoa ematen saiatuko gara, merezi du eta. Ipuingintzaz, euskal ipuingintzaz endemas, jardutean, berehalako koskak planteatzen zaizkigu, gogoratu beharreko koska, zailtasun eta arazoak. Horietako asko generoari dagozkion berezko ezaugarriak dira, beste batzuk, ordea, euskal ipuingintzari,, baino ez dagozkionak dira bere bilakaerari gehien bat. Alabaina, elkarri eragiten diete. Hasieran esaten bagenuen euskal ipuingintzak lorpen handiak erdietsi dituela, genero garrantzitsutzat hartzen dela, eta areago, euskal narratiba orokorraren garapenean ezinbesteko tresna eta ibilgailua izan dela onartuta ere, ez da beti horrela izan. Ikuspegi hori nahiko berria dela esan liteke, eta hori ere bada euskal ipuingintzaren ezaugarri nagusietako bat, hots, zelan definitu dugun bertoko ipuingintza orain arte, ezen ez baita da hain aspaldi bigarren mailako literaturatzat jotzen genuenekoa. Iban Zalduak, azken urteotako ipuingile oparoenetakoa eta generoaren defendatzaile sutsuak, honelaxe planteatzen zituen ipuingintzaren zenbait aje eta ezaugarri: «Ipuinaren eta eleberriaren inguruko eztabaida zaharra da, bai, baina gure kultur ingurunean batez ere. Beti dago hor dialektika —edo, dialektika baino gehiago, gogoeta gaia, azkenean eleberria nagusitu delako—, eleberriak ipuinak baino garrantzi handiagoa ote duen, ipuina eleberrira iristeko urratsa ote den, eta ez da helburu bat duen genero gisa hartzen. Eta, horren kontrastean, gero oso lan onak sortu dira hemen». «Garbi dago argitaletxeei eleberriak interesatzen zaizkiela, baina horrek ez du dena azaltzen: ipuinak gehiago salduko balira, argitaratuko lirateke gehiago. Prestigio arrazoia, hemen lotzen baita ipuin tradizionalarekin, ahozko tradizioarekin, komikiarekin ere bai, eta eleberriaren prestigioa besterik da, zerbait serioa ematen du. Mediterraneoko tradizioan xviii. mendetik datorren iritzia da: ipuina lan txikia da, eta eleberria lan ona»1

Gaude hiruzpalau gako garrantzitsu jotzen zituela Iban Zalduak bere iruzkinean: generoaren definizioa eta autonomia, generoen arteko hibridazioak eta mugak eta generoaren prestigioa eta eginki1 ZALDUA, Iban: «Ipuinek sekulako garrantzia izan dute gure literaturan azken urteotan». Euskaldunon Egunkaria, 1997-2002 hemeroteka.

15

Ipuingintzaren historia ELS 8.indd 15

8/7/11 11:41:11


zuna literatur sistema barruan, Guk geuk haiei gehituko geniekeen generoarekiko ardura kritikaren partez, dira, aldi berean, generoaren ezaugarri eta egoeraren berri ematen digutenak. Dena den ez dirudi oraindik eztabaida bere horretan amaitu denik: berriki, Joseba Gabilondo irakasleak ostera hitz egiten zuen ipuinak eleberriarekiko omen daukan morrontzaz eta baita bere iritziz eta literatura sisteman izan beharko lukeen eginkizunaz ere. «Ipuingintza eta bestelako genero txiki eta hibridoak eleberriaren morrontzatik atera behar ditugu, eta era berean eleberria normalizazio-beharkizun politikoaren morrontzatik askatu, orain daukan irakurle politiko bakarra —legea: Eusko Jaurlaritza, instituzioak, sariak— arbuiatuz. Galiziako literaturan gehiago gertatu den bezala —hor dago Manuel Rivasen adibidea— eleberriari hobetsi beharrean, ipuinetik eta bestelako genero txikietatik eleberrira hedatzen den tarteko espazio hori, motz eta zatikatu hori, ospatu eta promobitu behar dugu. Bestela esanda, eleberria produktu bukatu eta biribiltzat eskatu beharrean —beti ere motz eta galtzen aterako baikara eskakizun politiko honetatik— eleberriaren eta ipuinaren artean hedatzen den espazio heteroglosiko eta hibrido hori landu beharko genuke»2

Lehenengo arazoari helduta, generoaren definizioaz ari garelarik, definizioan bertan dugu ipuingintzak ezartzen digun lehendabiziko koska. Izan ere, oraindik ere hiztegi askotan ipuina bereziki umeentzako genero gisa definitzen baita. Ez da gezur handia, baina nahasmen iturria ere bada. Umeentzako ipuingintza, edo ahozko ipuingintza tradizionala genero orokor honen alderdiak, edo bestelako generoak, baino ez lirateke izango, eta azpigenero hauek ez lukete, inondik inora, generoa, bere osotasunari begira, ezaugarrituko. Ipuina beste genero batzuen artean, narratiba laburraren genero bat dela esatea hobe litzateke, autonomoa, neurri laburra delarik ipuinaren ezaugarririk behinena. Gurean ohikoa da dena-delako ipuina «ipuinagoa» dela entzutea, edota beste hura errelatoa baino ez dela. Beste hainbatetan, ordea, ipuina, errelato laburra eta narrazioa sinonimotzat hartzen ditugu. Nahasmenaren beste alderdi bat: ipuinaren esanahi hertsienari bagagozkio, ipuin hitzak, euskaraz, gezurrezko kontua esan nahi du, bere baitan kontu single eta xalo baten oihartzuna dakarrena nonbait; umeena horregatik? Azpian

2 GABILONDO, Joseba. «Ipuingintza eta nobelaren artean dagoen espazio hibrido hori landu behar dugu». Diario Vasco. 2008-06-06.

16

Ipuingintzaren historia ELS 8.indd 16

8/7/11 11:41:11


dugun oihartzun horrek, jakina, ez gaitu asebetetzen halako ezaugarriak ez dituen ipuin bat aztertu behar dugunean eta horregatik jotzen dugu beste izendapen batzuetara. Konponbidea ez da erraza. Hibridazioa da aitzakotzat hartu behar dugun beste ezaugarri bat, definitzen gaitza eta arantzatsua berau ere. Ezaugarri honek generoen arteko mugak zehazten lagundu beharko liguke, baina hain da handia ipuinaren gaitasuna beste genero batzuen ezaugarriak ere hartzeko, ezen sarri askotan haien arteko mugak lauso gelditzen diren. Horra Gabilondoren heteroglosiaren kontzeptua, non hizkera, hizketa eta ahots aniztasuna lantzeko berebizikotzat jotzen duen ipuina. Egia esan, ipuina eleberriaren mugetatik olerkiaren bazterreraino ibil daiteke, mutur batetik bestera. Hori generoaren indar sortzaile eta malgutasunaren seinalea litzateke, ez nahitaez zailtasun bat, ez bada askok ipuina eleberriaren uberan, morrontzapean, ikusi nahi izan dutelako. Ez dira gutxi, bestalde, ipuina beste muturrean, olerkiaren pare, jartzen dutenak. Ipuinaren indar iradokitzaileaz ari dira, ipuinak gure baitan uzten duen berehalako zirraraz, eleberriak beti lortzen ez duen intentsitateaz. Ezaugarriz ezaugarri definizio txukunago bat osatzetik hurbilago gara, hortaz: ipuina genero moderno eta garaikidea dugu, inoiz baino garaikideagoa, narratiba laburrari dagokiona, autonomoa bai, baina bestelako generoen ezaugarriak bere egiteko erraztasun handia duena eta olerkia hainako iradokitzailea. Orain arte aipatu ditugun ezaugarri eta zailtasunak generoari dagozkio, alegia, berezkoak zaizkio. Bestelakoak dira dagoeneko hizpidera ekarri ditugun beste biak: generoaren prestigioa literatur sistemaren barruan eta generoarekiko ardura kritikaren partetik. zuzen. Ezin esan bi horiek literatura guztietan orokorrak eta arruntak ere izan ez direnik, gure inguruko literatura guztietan ipuinak horrelakoetatik igaro behar izan baitu; dena dela, euskal literaturaren beraren egoerari lotuago agertzen zaizkigu, horien gaineko eztabaida ez baita oraindik atertu. Euskal sistema literarioa garatu ahala, beti bateratsu doazen prestigio eta arrazoi ekonomikoak tarteko, aldian-aldian genero jakin batzuen alde egin izan da, gehienetan, gainera, beste batzuen kalterako. 80ko hamarkadan sistema literarioak ipuinaren alde nabarmen egin bazuen, ez zen gauza bera gertatu hurrengo hamarkadan. Gure sistema literarioak benetako sistema izatea lortu zuen unean eleberriaren alde egin zituen, ipuingintza, neurri batean behintzat, bigarren maila batera behartuz. Kontrara, ordura arte gertatu ez bezala, generoa kritikaren arreta bereganatzen hasi egin zen: kritikak ezaugarriak, sormen literariorako balioak eta gure literaturan erdietsitako lorpenak agerian uzten zituen. Funtsez17

Ipuingintzaren historia ELS 8.indd 17

8/7/11 11:41:11


koak izan ziren, horretarako, 80eko euskal ipuingintzaz erditu ziren balio handiko liburu arrakastatsuak, Atxaga eta Sarrionandiarenak batez ere. Euskal ipuinen balio estetiko eta literarioa azpimarratu zituen lehenengo antologia, Euskal Ipuinen Antologia (Alberdania, 1993) I単aki Aldekoari zor diogu. Liburu mugarria, inondik ere, gure ipuingintzaren ezagutzan. Ostean etorri dira zuzenki edo zeharka euskal ipuingintza garaikideaz arduratu diren beste liburu batzuk, Atxaga eta Sarrionandiaren lan arrakastatsuak gainbegiratzen dituzten I単aki Aldekoaren Antzarra eta ispilua (Erein, 1992), Mari Jose Olaziregiren Bernardo Atxagaren irakurlea (Erein, 1998) eta Aitzpea Azkorbebeitiaren Joseba Sarrionandia. Irakurketa proposamen bat (Labayru, 1998) saioak, esaterako. 90eko ipuingintza berria aztertzen duen Iratxe Retolazaren 90eko hamarkadako narratiba berria (Labayru, 2000); Sarrionandiaren ipuingintza osoa aztertzen duen Jon Kortazarren J. Sarrionandiaren ipuingintza. Zuhaitz erromesa (Utriusque Vasconiae, 2005); euskal ipuingintzari ikuspegi zabala eskainitako Alvaro Rabelliren Bizkaiko euskal idazleen ipuingintza modernoa (Labayru, 2005); edota orain arteko ipuingintzak emandako emaitza borobilen adibide den Mari Jose Olaziregiren Mende berrirako ipuinak (Erein, 2005) antologia. Edozein modutan ere, kritikak genero honi berandu heldu izana generoak gurean izan duen ibilbide gorabeheratsuaren isla da. Aurrerapen gisa, aipatzekoa da zer nolako garrantzia izan duten aldizkari literarioek generoaren garapenean. Halaxe da baina, bestalde, esan beharra dago euskal ipuinak ez duela izan gure inguruko gaztelaniazko ipuingintzak izan duen Lucanor3 bezalako aldizkari bereziturik, ipuinari soilik zuzendua, eta generoa iker zezakeena. Hori ere oraintsura arteko ipuinak izan duen arreta eskasaren beste adibide bat izan liteke. Labur-labur, ipuinak buztana luze Gaur egun ezagutzen dugun ipuin modernoaren hastapena Edgar Allan Poe estatubatuar idazlearen ipuingintzan koka genezake. Berari zor diogu ipuin modernoaren lehenengo eredu klasikoa. Beraz, euskal literaturaren eremuan ez ezik, gure inguruko literaturetan ere genero honen berantiartasunaz hitz egin beharko genuke. Egia

3 Lucanor aldizkaria hamar urtez, 1988tik 1999ra, argitaratu zen Iru単ean. Oso-osorik ipuingintzari eskainia, bertan, sormen lanak argitaratzeaz gain, gaztelaniazko literaturaren ipuingintza garaikidea aztertzen zen.

18

Ipuingintzaren historia ELS 8.indd 18

8/7/11 11:41:11


da, eta ez dugu ahaztu behar, bestelako genero narratibo laburrek, ahozkoek zein idatzizkoek, aurretiaz tradizio zabala eta aberatsa zutela. Ipuin modernoak askotan edan izan du tradizio horren iturrietatik. Poeren ipuingintzaz geroztik, ipuina, garaian garaiko idazle askoren ekarpenari esker, etengabeko bilakaeran egon da, egun den genero konplexua izateraino. Bilakaera hori kontuan hartzeak lagun liezaguke generoa hobeto ulertzen. Ricardo Pligia4 argentinarrak, generoaren bilakaera azaltzeaz batera, ipuin modernoaren gako nagusiak laburtzen dizkigu. Txejovek jasotako anekdota bat hartuta —Gizon batek, Montecarlon, kasinora joan eta miloi bat irabazten du, etxera itzuli eta bere buruaz beste egiten du— Pligiak ipuinaren eredu klasikoa azaltzen du. Errelatoaren gunea idatzi ez den istorioan datza. Aurreikusgarria eta arrunta izan zitekeenaren aurka (jokatu-galdu-bere buruaz beste egin), intriga paradoxa gisa planteatzen da. Anekdotak jokoaren istorioa eta suizidioaren istorioa, zein bere aldetik, bereiztera jotzen du. Bereizketa hori ezinbestekoa da ipuinaren formaren izaera bikoitza ulertzeko. Beste era batera esanda: ipuin batek istorio bi kontatzen ditu. Ipuin klasikoak lehenengo planoan kontatzen du lehenengo istorioa (jokoaren istorioa) eta isilean, bitartean, bigarren istorioa eraikitzen du (suizidioaren istorioa). Ipuingilearen trebetasunak lortu beharko du bigarren istorioa lehenengoaren zirrikituetan ematea. Beraz, agerian dagoen errelato batek beste bat ezkutatzen du, berau zatika eta modu eliptikoan kontatzen delarik. Ipuin klasikoaren indarra amaieran biltzen da, amaierak lortzen duen bat-bateko ustekabean. Ustekabe efektua, ezkutuko istorioa azaleratzen denean gertatzen da. Istorio bakoitza, gainera, ezberdin kontatzen da. Istorio bi lantzeak kausalitate sistema ezberdin bi lantzen direla esan nahi du. Gertaera berdinek elkarren aurka ari diren bi logika narratibo ezberdin gisa jokatzen dute. Ipuin baten funtsezko osagaiek ere eginkizun bikoitza dute eta era ezberdinean erabiltzen dira istorio bakoitzean. Ipuinaren eraikuntzaren gune nagusiak istorio biak elkarlotzen dituzten lotuneak dira. Sarritan, istorio horietako batean azalekoa dena, bigarrenean ezinbestekoa da. Osagai anbiguoek ipuina den makineria narratibo mikroskopikoa ibilarazten dute. Esan bezala, ipuina isileko errelatoa gordetzen duen errelatoa da. Ez da interpretazio kontua, ordea: Istorioa modu enigmatikoan edo isilean kontatzen dela, besterik ez. Errelatoaren estrategiak isi-

4 PIGLIA, Ricardo, «Tesis sobre el cuento» In Crítica y ficción. Buenos Aires. Siglo Veinte. 1990, 84-90.

19

Ipuingintzaren historia ELS 8.indd 19

8/7/11 11:41:11


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.