Toleranziari buruzko tratatua

Page 1

AURKIBIDEA

SARRERA «Sei milioi bostehun mila inguru...» Intolerantzia-espirituari buruz zenbait ohar Kronologia laburra

VII XXXI

Voltaireri buruzko bibliografia hautatua TOLERANTZIARI BURUZKO TRATATUA I. kapitulua: Jean Calasen heriotzaren istorio laburra II. kapitulua: Jean Calasen estiraren ondorioak III. kapitulua: XVI. mendeko Erreformari buruzko zertzelada batzuk IV. kapitulua: Tolerantzia arriskutsua ote den eta zer herrialdetan onartzen den V. kapitulua: Tolerantzia nola onar daitekeen VI. kapitulua: Intolerantzia lege naturala eta giza eskubidea ote den VII. kapitulua: Greziarrek tolerantzia ezagutu ote zuten VIII. kapitulua: Erromatarrak toleranteak ote ziren IX. kapitulua: Martiriei buruz

—V—

XXXV 1 3 23 27 33 47 55 57 63 71


Aurkibidea

X. kapitulua: Elezahar faltsuen eta jazarpenaren arriskuaz XI. kapitulua: Intolerantziaz abusatzea XII. kapitulua: Judaismoan, intolerantzia jainkoaren legea ote zen eta beti gauzatu ote zen XIII. kapitulua: Juduen izugarrizko tolerantzia XIV. kapitulua: Jesu Kristok tolerantzia irakatsi ote zuen XV. kapitulua: Intolerantziaren kontrako lekukotasunak XVI. kapitulua: Hilzorian dagoen gizon baten eta osasun ona duen beste baten arteko elkarrizketa XVII. kapitulua: Le Tellier jesuitari onuradun elizgizon batek idatzitako gutuna, 1714ko maiatzaren 6an XVIII. kapitulua: Intolerantzia giza eskubidea den kasu bakarrak XIX. kapitulua: Txinan gertatutako erlijio-eztabaida bati buruzko kontakizuna XX. kapitulua: Herria sineskerian itsututa izateak deusetarako balio ote duen XXI. kapitulua: Bertutea zientzia baino hobea da XXII. kapitulua: Tolerantzia unibertsalari buruz XXIII. kapitulua: Otoi, Jauna XXIV. kapitulua: Post-scriptum XXV. kapitulua: Jarraipena eta bukaera

87 99 109 125 129 143

149

155 163 169 175 181 185 193 197 209

Eranskina, non Calas sendiaren aldeko azken epaiaren berri ematen baita

217

Voltaireren oharrak

225

— VI —


SARRERA José Luis Villacañas

«Sei milioi bostehun mila inguru...» Intolerantzia-espirituari buruz zenbait ohar

1. ERRETORIKA ETA ZIENTZIA POLITIKOA

Voltaireren tratatu labur hau irakurri ondoren, ez dakigu zehatz-mehatz tolerantzia zer den, baina bai, ordea, pertsona intolerantea nolakoa den, eta argi dakigu ez dugula horrelakoa izan nahi. Horrexegatik du garrantzi berezia Tolerantziari buruzko tratatuak. Irakaspen hori erabakigarria da kasuaren garrantziagatik ez ezik, zientzia politikorako metodologia egokia eskaini ere egiten duelako. Horixe da, hain zuzen, tratatu honen xedea, zientzia politikoa egitea, nahiz eta —ulertzen ez ditudan arrazoiengatik—, gaur egun, zientzia politikoa, kopuruz, datuz, zenbakiz, joerez eta iritziz osatutako eta ordenagailu bidez asmatu edo bideratutako gezur aspergarri eta gogaikarriari deri-

— VII —


Sarrera

tzogun. Izan ere, pentsamendu politiko tradizionalaren soinu loriatsuko hitz potolo guztiek «tolerantzia» hitzaren patu berbera dute. Gauza bera gertatzen da «justizia», «subiranotasun» eta antzeko hitzekin ere. Sekula ez dugu jakiten benetan zer esan nahi duten, baina hunkitu egiten gara ekintza justu edo tolerante bat ikusten dugunean. Normala denez, hitz horietako batek zertan hezur mamiturik ez duenean, ez du esanahirik izaten. Horixe bera gertatzen da «subiranotasun» hitzarekin: ez dugu inoiz ikusi ekintza subiranorik, ez gara horrelakoren baten aurrean sekula hunkitu. Voltaireri esker, ordea, badakigu «intolerante» hitzak zer esan nahi duen, eta beste zenbait idazleri esker, noiz gauden ekintza justu baten aurrean. Alabaina, ekintza subiranorik, nik behintzat, ez dut sekula ikusi. Horrenbestez, iruzkin horiek aski izan beharko lukete gu konturarazteko zientzia politikoa lehenbailehen birmoldatu behar dela kontzeptu eraginkorrei sarbidea eman ahal izateko. Horretarako, idazlan entzutetsu honetan Voltairek baliatu zuen lan-eskema erabili behar da, erretorika-generoari dagokion lan-eskema, hain justu. Zinez, erretorikarik gabe ez dago politikarik, baina, erretorika politika izatera hel dadin, halako handitasun berezi bat behar du. Idazlan honen berezitasuna, ospetsu egin duen ezaugarria, hau da: kasu konkretuak kontatuta, gure jokabidea bidera-

— VIII —


José Luis Villacañas

tzeko baliagarri diren paradigmak eta adibideak ematea. Gauza konkretuaren indarra tenkatzen da hemen, hainbesteraino ezen gure egoera pertsonalak bideratzen, alderatzen, zalantzan jartzen, aldatzen eta leialtasun-jarrera serioski uztartuta mantentzen baititu. Testu honetan, gauza konkretuaren indarra gezi baten antzera ateratzen da ziztu bizian beste jomuga konkretu baterantz. Ezbairik gabe, giza ekintza oro da berezia; alabaina, erretorikak soilik ematen dizkio traszendentzia-indarra eta funtzio paradigmatikoa.

2. BAIKORTASUNA

Voltaireren erretorika-ariketa honek ezin hobe funtzionatzen du, besteak beste, konplexua delako, ñabardura asko dituelako eta xehetasun horiek guztiak pieza bakar batean egokitzen direlako. Hala, Calas sendi kalbinistaren kasu hunkigarriaren inguruan antolatzen da istorioa, horrexek ematen dio hasiera eta amaiera kontakizunari, eta familiaren hasierako tragedia eta zorigaiztoa goitik behera aldatzen dira azkenik, Parisko Parlamentuak justizia egiten duelako. Egitura narratibo horren baitan, garaipen-usaina hedatzen da Voltaireren idazlan osora: filosofoaren garaikide zirenen kontzientziak prestatzen ditu ordurako jada anakronikoa eta disfuntzionala zen iragan gaizto eta iraunkorra alde ba-

— IX —


Sarrera

tera utz dezaten. Egiaz, justizia poetikoa oinarri hartuta dago eraikita idazlana, munduaren justiziarik ezari aurre egin dion ama bertutetsu horri dagokionez ez ezik, higanoten oroitzapenari dagokionez ere, hain zuzen, haien jazarpen izugarri eta odoltsuaren mendeurrena bete zen urtean. Nolabaiteko lasaitua hartzen dugu guk konturatzen garenean Voltairek irrigarri utzitako Frantziako errealitate horietako asko Espainiako historiaren espezifikotasunarekin identifikatzen ditugun berberak direla: inkisidore zorrotzak, kofradiakide sektarioak, penitente buruberoak, epaile prebarikatzaile eta harroputzak, jaun arbitrarioak, fanatiko anonimoak, jendaila superstizioso eta epileptikoa… Gure begietan, halako pertsonaiak jada atzerakadan ziren Frantziako historian, baina oraindik indar handia zuten garai hartako Espainian. Egia esateko, Voltaire behingoz bederen, Leibnizen modura ez bada ere, baikor agertzen zaigu. Tratatu honetan, baikortasuna pedagogikoa da, eta —zergatik seguru ez jakin arren— normalean zaldi irabazlearen aldeko apustua egiten duen gizaki ahula konbentzitu nahi du. Kasu honetan, tolerantzia-kausa dagoeneko garaile dela argudiatzen da, nahiz eta hori ez den tolerantziaren bertute konkretuari esker lortu. «Azkenetan den gaitz epidemikoa da eztabaida, dagoeneko sendatu dugu izurri hori» (V. kapitulua) —baieztatzen du Voltairek—. Leibnizek hori entzungo balu, barre egingo luke.

—X—


José Luis Villacañas

Ildo horretan, tratatuaren erretorika nagusiaren azpian, Frantziako Iraultzaren garaiko ikusmolde-aldaketa iragartzen duten ezkutuko zantzu batzuk antzematen dira. «Parisen, arrazoiak garaitzen du fanatismoa, zein ere handia den; probintzian, aldiz, fanatismoak irabazten dio arrazoiari ia beti» —dio Voltairek—. Hiriburu handiko Parlamentuaren alde egiten du nabarmen, eta probintzietako parlamentuen aurka. Botere legegilearen kontzentrazioa aurresaten du horrek, azkenik, Asanblada Nazionalean gauzatuko dena. Paris erregearen kausarekin lotzen da oraindik; haatik, igartzen da identifikazio horrek, finean, lotura handiagoa duela hiriburuko abangoardia sozialarekin erregearen prestigioarekin baino. Halaber, igartzen da Luis XV.ak jada ezin duela saihestu Parisko iritzi publikoa zerbitzatzeko keinua egitea, batez ere, «zuhur eta desinteresatua zen jendeak» eta «alderdikeriarik gabeko pertsona sentiberek» osatzen zuten eta ordurako masiboa zen gizarte-arloaren zerbitzura egotea. Neurrian politizaturiko hiritarrak izateko nahia sumatzen da jokabide horretan, duda-mudako etorkizun baten utopia. Horri eskaintzen dio, hain zuzen, Voltariek lan hau. Geroago Frantziako Iraultza izango denaren argitan baino ezin da ulertu Voltaireren asmoa, eta, ikuspegi horretatik, bistan da porrota. Tratatu honen funtsezko helburua da biztanleriaren parte bat —haien izaera, sinesmen eta ideiekin

— XI —


Sarrera

batera— osotasunaren adierazgarritzat jotzeko jarrera fanatikoari uko egitea. Hirugarren Estatuak ere xede berbera izango du. Frantziako Iraultzaren garaian, Voltairek berriz argitaratuko zukeen idazlan hau, zalantzarik gabe, jakin izan balu ustez irabazia zuen borroka historikoa, ezohiko indarrez, indar askoz handiagoz, berpiztuko zela. Horren haritik, paradoxa bitxi bat aurkezten digu tratatuak, susmo batekin batera zeharka bezala adierazi nahi dudana. Le Tellier jesuitari onuradun elizgizon batek idatzitako gutunean, Voltairek egitasmo bat antzeratzen du Frantziako hala-holako katolikoak eta heretikoak garbitzeko. Egia esan, erreinuko biltzarrak leherrarazi eta sei milioi bostehun mila jansenistak akabatu baino ez da egin behar (XVII. kap.). Frantziako Iraultzako botere-kontzentrazioak eta orduko izu—jardunbideak beteko dute amets dogmatiko hori, zeina emantzipatzailea baino tradizionalagoa baita.

3. WESTFALIAKO BAKEAK ESKAINITAKO AUKERA

Idazlan hau, berez, ez da iraultzailea, ilustratua eta aurrerakoia baizik. Egia esan, Aro Modernoko printzipio arrakastatsuena du jokaleku: cuius regio eius religio. Nahiz eta Voltairek erlijioaz duen benetako eredua Ipar Amerikako kolonien ulerkuntza sektarioa izan

— XII —


José Luis Villacañas

—zentzu weberiarrean betiere— «Zenbat eta sekta gehiago izan, orduan eta arrisku txikiagoa du bakoitzak» (V. kap.), Ingalaterrako egoera hartzen du abiapuntutzat, bai eta bertako erlijio politiko ofizialaren ideia ere, disidenteak jazarri ez baina diskriminatzen dituen erlijio nagusiaren ideia, alegia. Voltaireren argudioa, ikuspegi horretatik, pragmatikoa da batez ere, eta lotura estua du erretorikarekin; izan ere, zera aitortzen du: «nazioen interesaz baino ez naiz mintzo, eta, gizartearen ongizate fisiko eta morala baino ez dut gogoan» (IV. kap.). Hori dela eta iruditzen zaizkio Europako gertaera garrantzitsuak direla Westfaliako Bakea eta kontzientzia-askatasuna (V. kap.). Ildo horretan, garaiko espiritua, Zeitgeist, ulertzen dugu, idazleak askatasuna baliatzen duenean bere buruari mugak ezartzeko, hamarkada pare bat geroago Kantek egingo zuen bezala. «Ez dagokigu guri ministerioari zer egin behar duen esatea, aski da zoritxarrekoen alde egin dezan erregutzea» —dio zuhurtzia-sen handiaz—. Argien Mendearen benetako abiapuntua azaltzen zaigu lan honetan, zeina Lessingek laster doktrina bihurtuko baitu eta politikaren zentzu erretorikoa aberasten baitu: «Oraina izan behar dugu beti abiapuntu» (V. kap.); horixe da egiazko inperatiboa, konkrezioaren inperatiboa, hain zuzen ere. Haatik, zuhurra izateaz gain, gauzak ulertzeko modu katoliko ofiziala higatzeko borrokatzen da Voltaire, eta ikus-

— XIII —


Sarrera

molde hori gainditzen saiatzen da; izan ere, barneko kristautasunaren alde egiten du, zeinak ez baitu kredo instituzionalik diskriminatuko hiritarrak, haien eskubideak eta betekizunak aintzat hartzeko garaian. Neurri batean, zatiaren eta osoaren arteko dialektika hori Voltaireren erretorika-estrategiatik dator. Erlijio kristau unibertsalistaren ideia plazaratzen du Voltairek, aurreko bi mendeetako borrokaldietan sortutako ideia, Erreformaren bilakaeratik atera zena, eta orain katoliko tradizionalen zein erreformatu erradikalen kontra erabiltzen dena. Horrela, Voltairek Erreformaren bilakaera konplexuena bere egin eta hautatzen du, Estatuarekiko eta botere politikoarekiko erlazioan kredo jakin bati abantaila ematen dioten identifikazio guztien kontra bilakaera horren emaitzak aurrez aurre jartzeko. Horixe adierazten du III. kapituluan, Erreformari «giza espirituaren garapena zor diogula» dioenean. Erreformatuen eboluzionatzeko gaitasun hori asko nabarmentzen du Voltairek. Aitortzen du «fanatismoz liluratu eta odolez zikindu direla, gu bezalaxe» —itxura denez, Voltairek katolikotzat du bere burua—; alabaina, erakutsi nahi duen zeharkako efektua da «egungo belaunaldi» erreformatua ez dela «haien gurasoena bezain barbaroa», erakunde katoliko ofizialen jarraikitasun etengabearekin eta aurrera egiteko ezintasunarekin alderatuz gero. Bestalde, ondorioa kasik zuzena da Alsaziako protestanteak goresten di-

— XIV —


José Luis Villacañas

tuenean. IX. kapituluan, zera dio sotilki: «Ez dut hutsa egiaren parekotzat jotzen, baina Farelek —Joan Kalbinen aurrekoak—…». Lehena gehiegizko erlijio-grinagatik immolatu zen: huts argia Kalbinen, egiaren, aldean; izan ere, Joan Kalbinen testuan, «miserikordia» da gehien aipatzen den hitza. Bistan da Voltaireren ustez martiriak izan zirela lehen intoleranteak. Horrek tratatuaren muinera garamatza: intolerantziaren jatorria identifikatu nahi izatea, alegia.

4. INTOLERANTE TOLERAEZINA

Intolerantzia patologia gisa eta horren kontrakoa, tolerantzia, bertute gisa Europako landare endemikoa da, eta Erromatar Inperioaren garaitik botere politikoaren eta sozialaren babesa izan duten (IX. kap.) teologo adituen edo clerc deritzenen erlijio kristauak jasandako esperientzia historikoaren araberakoa da. Politikaren eta erlijioaren arteko batasun hori teokrazia juduaren garaian jada gertatzen zela iradokitzen den arren (XII. kap.), begi-bistakoa da teokrazia honetan bestelako zerbait dagoela; izan ere, espiritu profetikoak ez du zerikusirik eskola-sotiltasunarekin, zeinak kontzeptu-bereizketa bat baliatzen baitu pertsona bat erailtzeko arrazoi gisa. Berezitasun horrek ematen dio, neurri batean bederen, Europari etengabe ebolu-

— XV —


Sarrera

zionatzen, mobilizatzen eta aldatzen den kulturaren izaera, eta hori ez dute beste zenbait kulturak ezagutu. Espezifikoki eskolakoa den eboluzio intelektual horren aldean, bai Biblian bai Koranean «tolerantzia unibertsalaren argi-izpi batzuk egiten dute ihes» (XII. eta XIII. kap.). Kultura horien aurrean, Ebanjelioko hitz xumeena, teologoen eskuetan, indarkeriaren erabilera hermeneutikoaren aitzakia izan daiteke, nahiz eta Ebanjelioa bere osotasunean espiritu intolerante horren kontrakoa izan. Horixe gertatu zen, hain zuzen, idazlan honetan aipatzen den Ebanjelioko parabola batean: emaztegaiaren aitak, ezkontza-egunean gonbidatuak etorri ez zitzaizkiola ikusita, morroiak «bidez bide eta bazterrik bazter» bidali zituen, eta bidean aurkitzen zuten oro «etxe barrura sarrarazteko» agindua eman zien. Testu labur honetan, printzipio histeriko hori da jazartzeko eta erailtzeko eskubidearen oinarria. Egiatan, «espiritu jazarle» horren bortizkeriaren helburua da interpretazioak berezko eta funtsezko duen ondorio bat eragoztea. Hermeneutikak ezin du etengabeko interpretazio-aniztasuna besterik ekarri, mito baten testu literarioaren aurrean jartzen garenean gertatzen den bezalaxe. Espiritu jazarlearen, teologiaren espiritu sotilaren, clerc-en espiritu plebeioaren asmo nagusia da interpretazio bakarra finkatzea, dogma baten kualifikazio arbitrarioa emango dion bat, hain zuzen ere. Testu ebanjeliko, literario eta

— XVI —


José Luis Villacañas

poetikoa, zerbaiti buruz zeharka hitz egiten duen testua, antolatzea eta dogma bihurtzea lantegi gertagaitza da, indarkeria hutsez egiten ez bada. Horixe da intolerantziaren erroa. Testu batek komunitate bat sor dezake baldin eta eragile guztiak bata bestearekin erlazionatzen badira irakurleen dohainen bidez, hau da, Voltairek «eztitasun, pazientzia eta barkaberatasun» (XIV. kap.) gisa identifikatzen dituen dohainen bidez. Dogmak testu ebanjelikoa eta biblikoa desjabetuta baino ezin du funtzionatu. Horixe izan zen Eliza katolikoak XIII. mendetik aurrera izan zuen politika. Mendebaldeko lehen desjabetze handia izan zen. Gero, res publicaren desjabetzea etorri zen, eta, horren ondotik, ondasun ekonomiko komunen, lurren eta lanabesen jabetza kentzea, harik eta bizimoduak ere desjabetu eta hizkera ele-mele irrigarri eta erakuskeriazaleaz ordeztu zituzten arte. Hori dela eta, Elizaren antolaketa juridiko-dogmatikoa baino lehenagoko Aiten lekukotasuna aipatzen du Voltairek, humanistek bezala, XV. kapituluan, eta haien eta erreformatuen, galikanoen eta jansenisten arteko jarraitutasuna azaltzen du. «Antzinako Elizaren arrastoak» gorde nahi ditu, eta Henrike IV.aren politikarekin eta Nantesko ediktuarekin indartu direla erakutsi nahi du. Espiritu jazarleak ez du onartzen gizakiari dagokionak interpretazio anitz izaterik, eta espiritu horren alderdi erabakigarria da bertute oro deuseztatzen duela.

— XVII —


Sarrera

Maiz ahazten da Voltairek intolerantziak lurra basamortu bihurtzen duela defendatu nahi duela: ez da bigarren mailako, alboko, bertute txikiago bat, baizik eta gizakiak desiragarri duenari begiratzeko modua, bertute morala modernotasunaren forma espezifikoan, etikaren mintzaira errefraktatzen duen kristala. Hilzorian dagoen gizon baten eta osasun ona duen beste baten arteko elkarrizketan, Voltairek azpimarratzen du espiritu jazarleak, inposatzen denean, bizitza subjektiboaren iturriak, zintzotasuna, tolesgabetasuna eta askatasuna suntsitzen dituela batez ere. «Nik nahi dudana ezin sinets badezakezu, esan sinesten duzula eta kito» (XVI. kap.). Inkisidoreak ulertzen du bizitza subjektibotik hazi behar duela sinesmenak; horregatik ez da saiatu ere egiten sinesmen zintzoa pizten. Inkisidoreak ez du inongo asmorik uste sendo pertsonalak ezartzeko; are gehiago, halako usterik badago, ezereztea interesatzen zaio. Aski zaio kanpora begirako fedea izatearekin, baina jakin badaki hori aitortzeak barneko fedea akabatzen duela. «Hil zaitez hipokrita» esaten dio hilzorian dagoen gizonari, arraroa izanik ere, kontziente den inkisidoreak, Dostoiewskiren pertsonaiaren aurrekari bat den inkisidore horrek. Azken batean, nork bererik ezer gabe, sinesteko deusik gabe, gelditzea da helburua. Hilzorian dagoen gizona zinez sinestuna da —Historian zehar, epaitegi inkisitorialen aurrera eramandako hainbat errugabe bezala—,

— XVIII —


José Luis Villacañas

eta, jazarlearen zinismo krudela sumatuta, haren aldeko otoitz labur hau besterik ez du egiten: «Jainkoari erregutuko diot bihotza uki biezaio eta konberti beza berori». Egia esan, horixe da kontua: subjektibotasunarekiko errespetua eta norberaren sinesmena sortzeko eskubidea hartzea bizitza moralaren oinarritzat. Errespetu hori onartzen ez duenak eta fanatiko bihurtzen denak ez du besteen «tolerantzia merezi». Haatik, fanatikoari ezin zaio fanatismoz eta intolerantziaz erantzun. Fanatikoari kontra egiten dionak ez du haren subjektibotasuna espresuki lantzen, eta ez dio aurrez aurre aurka egiten; aitzitik, legearen bidez baldintzatzen du fanatikoaren jokabidea, eta jazarlearen askatasuna mugatuz haren ekintzak eragotzi nahi ditu batez ere. Horrenbestez, intolerantearen aurka ez da intolerantzia altxatzen, legea baizik. Voltaire erretorika sotila baliatzeko nahira lerratzen da, kasu horietan «intolerantziak bidezko dirudiela» esaten duenean (XVIII. kap.). Ez da egia. Egia da intoleranteak toleraezinak direla, baina ezin da haien kontra intolerantzia baliatu. XIX. kapitulu ezin hobean azaltzen den mandarin jakintsuak fanatikoak espetxeratu besterik ez ditu egiten, haien ekintzek errugaberik kaltetu ez dezaten. Hala ere, espetxean ez dute alde batera utzi behar haien subjektibotasun kaltetua, eztabaida beroekin, diatriba suharrekin eta dogma bortitzekin jarrai

— XIX —


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.