ARABA
Lacorzanako urmaela .
lur-biltze bideetan.
Udalerria: Armiñón. Hurbileko herria: Lacorzana.
Ingurunea ez dago arriskuetatik kanpo.
Ingurumen-garrantzia. Lacorzanako urmaela eta inguruak berriki erosiak ditu Eusko Jaurlaritzak. Horrek baldintza hidrologikoen lehengoratzea eta Hamabi hektareako eremu baten birsortzea ekarri du, eta horrela, kalitate ekologikoa hobetzeaz gain, herritarren gozamena ahalbidetu da. Aintziraren inguruko lurrak laboreak ereindakoak dira. Aintziraren ur-gaina ez dago ia ikusterik lezkadi-belarrak direla-eta. Faunari dagokionez, mediterraneoko anfibioak, anatidak eta limikolak ugari dira.
Euriteek eragindako uholdeak gertatzen direnean, anfibioen ugalketa handia izango dugu. Hiru hegazti berezi katalogatu dituzte inguru hauetan: Udako zertzeta (Anas querquedula), Ahate gorrizta (Netta rufina) eta Abozeta (Recurvirostra avosetta). Beste hegazti mota batzuk ere ikus ditzakegu: Euskal Herrian Laurogeiko hamarkadan desagertutzat jotzen zen zingira-mirotza (Circus aeruginosus), basahatea (Anas platyrhynchos), kopetazuria (Fulica atra), mirotza (Circus
cyaneus) eta belatz gorria (Falco tinnunculus) besteak beste. Urmael honen birjaiotzeari esker beste espezie batzuk ere ugaldu dira: zapo lasterkaria (Epidalea calamita), zapo esproidun arrunta (Pelobates cultripes), ur-igel arrunta (Pelophilax perezi) eta beste zenbait intsektu, hala nola mariorratza. Bestalde, inguruetan badira urlandareria duten antzeko urmaelak, batez ere lezka.
Bizkaia Gipuzkoa
Araba
LACORZANAKO URMAELA