1 minute read
“NIK ESKATU GABEKO PAKETEA
HELDU ZAIT ETXERA”
Nik Eskatu Gabeko Oparia
Advertisement
Kaixo, Oihane izeneko neskatxa bat naiz eta 12 urte ditut. 12 urte hauetan oroitzapen asko batu ditut eta horietako gehienak aitona Jesusekin izan dira.
Oroitzen dut bere txikitako trikitixa hartu eta garai hartako abestiak erakutsi zizkidan eguna. Instrumentua aurkitzea asko kostatu zitzaigun, izan ere Frankoren garaian debekatutako zerbait zen.
Gogoratzen dut behien ikuilura joan ginen egun horietako bat. Txikitan behien ikuiluaren gainekaldean bizi zirela esan zigun, beroa aprobetxatu ahal izateko. Baina horren desabantailak ere jasan behar zituzten, izan ere behi bat erditzen jartzen zenean, beraiek ikuilura jeitsi, txalari ateratzen lagundu eta gero berriz ere ohera joaten ziren lotara. Hurrengo egunean eskolara lo gutxi eginda joan eta fraileak jasan behar izateko …
Gogoan dut ibai ertzera jolastera joan ginen egun hura. Baloiarekin ibili ginen jolasean eta halako batean, aitonak baloiari oistikoa ematean, bere zapatila hegan atera zitzaion.
Askoz ere oroitzapen gehiago ditut buruan, baina gaur nik eskatu gabeko oparia iritsi zait etxera. ez, ez da zuek espero duzuen pakete zoriontsu eta koloretsu hori. Pakete hau tristea eta guztiz grisa da. Gaur, medikuak esan digu aitonari burua lainotzen hasi zaiola eta agian ez dituela oroitzapen guztiak gordeko, agian ez dela gutaz gogoratuko eta agian mundu honetatik joan beharko dela. Baina guk argi dugu, bera ez zaigula inoiz ahaztuko, berarekin ditugun oroitzaoenak ez zaizkigula inoiz ere joango eta beti izango dugula bere ahotsa eta izaera gure arimetan gordeta.
Izan ere gure esku dago bera mundu honetan geratzea, oroitzapenetan bada ere. Ez al da horrela?