2 minute read
IPAR POLORA BIDAIA
Gaur abenduak 24 da, gabon gaua. Ni sofan nengoen nire familiarekin, iada berandu zen, eta ohera joan nintzen hurrengo egunean opari guztiak zabaltzeko. Ohean sartu eta lo gelditu nintzen segituan. Goizean korrika batean altzatu eta egongelara habiatu nintzen. Ezin nuen sinetsi, zenbat opari! Orduan gurasoen logelara joen eta esnatu egin nituen. Opari guztiak zabaldu eta gero etxeko tinbreak jo zuen. A ze arraroa! Etxeko atarira joan nintzen, eta ez zegoen iñor, bakarrik kaxa txiki bat zegoen, orduan kaxa hartu eta etxean sartu nintzen.
- Ama! Zuk pakete bat eskatu duzu?
Advertisement
- Ez, zergatik?
- Ezer, ezer…
Ni logelara joan eta kaxa zabaldu nuen. Bat batean hotza sentitu nuen, orduan leihotik begiratu eta… Ai ama! Elurra zegoen, ipar poloan nengoen. Txamarra potolo bat hartu eta etxetik atera nintzen.
Nire etxe aurrean txabola bat zegoen, eta txabola barruan argi. Atea jo nuen eta ez zidan inork zabaldu. Orduan, berriro jo eta atea bakarrik zabaldu zen. Barrura sartu eta barruan gizon zahar bat zegoen,
- Kaixo- esan nion eta ez zidan erantzun.
- Kaxa bat heldu zait atarira eta zabaldu dudanean hemen agertu naiz- esan nion.
- Bai, badakit- erantzun zidan.
Gizonarekin egon nintzen hitz egiten eta esan zidan bera Santa Klaus zela eta munduko opari guztiak banatzen lagundu behar niola. Orduan bere trineoan muntatu eta opari guztiak banatzen lagundu nion.
Bat batean, etxean agertu nintzen familiarekin egongelan. Dena amets bat izan zela uste dut.
Kalean nago, ez dakit zer gertatzen ari zaidan, eta beldurrez nago. Gogoratzen dudan bakarra, kalera irteteko nire Mikel eta Sare lagunekin gelditu naizela da, baina ez nago beraiekin.
Duela urtebete ama galdu nuen eta orduandik bizitza txarrera aldatu zait. Eskolaz aldatu behar izan dut, aitaren lanaren ondorioz, eta Mikel eta Sara izan dira kontserbatu ditudan lagun bakarrak. Ez ditut asko ikusten. Oso ondo hasi nuen kurtsoa, baina orduan anaiak motorrarekin istripu bat izan zuen. Oso gaizki pasatzen ari zen, ospitalean gau batzuk iraun zituen. Nik bitartean, gau osoak negarrez igarotzen nituen, eta egunean zehar ez nuen inorekin hitz egiten. Ikasketak oso gaizki eraman nituen. Poliki-poliki lagun talde batekin elkartzen hasi nintzen. Egunero parke berean gelditzen ginen, eta bertan erretzen pasatzen genituen arratsaldeak. Niri ez zait bat ere gustatzen hori, baina ditudan lagun bakarrak dira, ezin naiz eta Mikel eta Sarerekin egunero gelditu.
Atzo berriz ere parkera joan ginen eta bat-batean denak saltoka hasi ziren. Sobre bat atera zuten eta ohi artean, droga zela konturatu nintzen. Bertatik joateko gogoa nuen, baina gaur probatu egin dudala uste dut eta gainera, asko afektatu didala. Bakarrik laga didate.
Ez dakit oso ondo lagun hauei egindako eskertu edo ez, baina badakidana da, nik eskatu ez dudan pakete bat izan direla, eta orain arte kutxa ikusi dut, ireki gabe, baina gaur irekitzera heldu naiz, eta konturatu naiz, ez zaidala nik pentsa beste gustatzen.
Nere Bizitza Aldatu Duen Paketea
Kaixo, Nerea naiz eta nire bizitza aldatu duen istorioa esango dizuet.
Etxean lasai-lasai nengoela, txirrina ukitu zuten. Oso kezkatuta nengoen ez nuelako inoiz ezta ezer espero. Atea ireki eta ez nuen ezer ikusi, baina handik 10 minutura berriz ukitu zuten, eta irekitzera joatean, ume bat negarrez entzun nuen.
Atea irekitzean ume jaioberri bat topatu nuen alfonbran. Oso harrituta nengoen baina ume txikia etxera sartu nuen. Ez nekien zer egin, 112ra deitu eta etxera etorri ziren.
Hurrengo egunean, komisaldegitik deitu ziaten eta ez zituztela gurasorik aurkitu esan ziaten, zer egin ahalko nukeen galdetu nuen eta umetzar hartu ahal nuela esan ziaten, esan nien ez nakiela zer egin eta hurrengo egunan erantzuna emango nuela, ondo pentsatu behar nuelako.
Hurrengo egunean, komisaldegira joan nintzen eta naiz eta diru askorik ezta mutilagunik eduki, ondo pentsatuta umetzat hartu nuen eta taberna baten lana egiten hasi nintzen. Nere familia eta lagunak oso pozik daude nire aukerarekin.
NI ere oso pozik nago nire alaba, eta bizitza berriarekin.