1 minute read

DBH 2. ZIKLOA “NIK ESKATU GABEKO PAKETEA HELDU ZAIT ETXERA”

Next Article
THE HAUNTED MANOR

THE HAUNTED MANOR

Espero Ez Nuen Kaxa

Asteartea da, nire 46. urtebetetzea eta Alazne eta Alex jada eskolara abiatu dira. Alazne eta Alex nire seme-alabak dira, 3 urteko aldea dute bien artean. Alazne da nagusia, batxilergoko 2. urtean dago eta arratsaldeak bere logelan sartuta pasatzen ditu ikasten. Afaltzen gaudela ea nola dagoen galdetuz gero “nekatuta aita” esateko ohitura hartu du. Alexi berriz, eskolak ez dio inporta bat ere ez, ez du behar duen beste ikasten baina beti ateratzen du nota onargarriak. Alexek arratsaldeak lokalean sartuta pasatzen ditu, nor daki zertan.

Advertisement

Gaur, nire urtebetetzea ospatzeko, jai hartu dut lanean eta amarekin geratuta nago goizean Hondarribiara joateko pasiatzera. Aita ez dut inoiz ezagutu, 2 hilabete nituela alde egin zuen, amari utziz nire arrebaren eta nire bizitzaren jabe. Egun arrunt bat bezala hasi nuan eguna, eguneroko ohiturekin jarraitu nuen, betiko kafea oliozko tostadekin gosaldu nuen.

Bat-batean, etxeko tinbreak jo zuen eta nik salto txiki bat eman nuen sustoagatik. Atea ireki nuen, eta pakete bat aurkitu nuen, espero ez nuen pakete bat. Etxean sartu eta paketea ireki nuen, bertan egurrezko kaxa bat aurkitu nuen. Kaxa irekitzean, argazki bat eta gutun bat aurkitu nituen. Argazkian, ni nire aitarekin agertzen naiz eta gutuna, nire aitak idatzitakoa da. Bertan, bere egoera eta bere ihesaldiaren arrazoia azaltzen ditu. Egoera oso larrian dagoela dio.

Bere amarekin hitz egitea nahi du, gutuna erakutsiko dio eta ea nola erreakzionatzen duen.

Amarekin egoteko momentua heldu zen, inoiz baino isilago zegoen, bazekien paketea heldu zela eta bere semeak paketearengatik galdetuko diola. Gutuna erakustean, amak begiak malkoz beteta zituela esan zuen, “beti egon da gurekin, nahiz eta gu ez ohartu”.

This article is from: