1 minute read
EZUSTEKO OPARIA
Etxean nago, Donostiako hiri erdialdean kokatuta dagoen pisuetako batean. Asteburua da eta ez dut eginbehar garrantzitsurik, beno bai, gurasoek eskolako lanak egitera behartzen naute baina niri kontu horiek guztiz axola zaizkit. Nahiago dut lagunekin futbolean jolasten edota lokalean zigarro batzuk erretzen egotea inolako ardurapenik gabe. Zeinek ez, momentu honetan, 16 urteko gazte batek dituen eginbeharrak eskolako eremutik kanpo gelditzen dira.
La que se avecina telesaila ikusten ari naizen bitartean, nahiz eta laugarren aldia izan, amonak egindako txokolatezko opila dastatzen dut, bere baitan duen likido urtsua, beheko ezpainetik behera isurtzen zaidan bitartean.
Advertisement
Bat batean, nire mundutik esnatzen nauen txirrin soinua entzuten dut. Ez dut ideiarik zein izan daitekeen, gurasoak lanean daudelako, bata ospitalean eta bestea tailerrean. Oso garrantzitsua ez dela pentsatu eta sofatik altxatzeko nagikeria ikaragarria sartu zait, duela pare bat urtetatik gauza anitzak egiteko gertatzen zaidan bezala. Isildu denean, ezer gertatuko ez balitz bezala jokatu dut baina konturatu orduko, entzumena urratzeko soinuak ekin du.
Orduan, nahiz eta kostatu, hankak lurrean jarri eta pauso motelean ate aurreraino gerturatu naiz. Erdian dagoen behatxulotik so egin eta inor ez dagoela konturatzean, buelta eman eta berriro ere gehien maite dudan sofarantz nindoala, ume baten negarrak entzun ditut. Ametsa zela pasa zait burutik baina konprobatzeko, atea indar gutxiz ireki dut.
Ezin dut sinetsi parean dudana. Hanketatik bururaino heldu zaidan hotzikara nabaritu dut. Oso urduri nago, ez dakit zer egin eta pentsatu gabe egindako ekintza, atea ixtea izan da. Ezin naiz lasai egon, burua bueltaka baitut eta bihotzak ezin azkarrago funtzionatzen du. Bi aldiz pentsatu eta barrura sartzea iruditu zait aukera onena.
Gurasoei abisatzea nahi izan dut baina begi bistaz bost hilabete gutxi gorabehera dituen umea negar eta negar dabil sotinka, bere familia faltan botako balu bezala.
Ulertezina iruditzen zait egoera hau eta nire burua galdera erantzungaitz anitzez hornitu zait. Zein da ume hau? nondik dator? nork utzi du hemen? zergatik nire ate aurrean?
Azkenean, errealitateaz jabetu eta gurasoei gertakari bitxi honen berri eman diet Beraien ahotsean, arduratasun puntu bat nabaritu dut. Ahotik ateratako hitzak, aguziarlengana eramango dugula eta ez arduratzeko izan dira.
Umea lasaitzeko, berarekin jolasean aritu naiz, gurasoak heldu bitartean eta Donostiako polizia zentrora gerturatu gara. Bertan, umearen eta familiaren daturik ez dagoela informatu digute. Aitak eta amak aurpegi triste batekin begiratu eta banekien beraien asmoa. Bestela umezurtzen zentro batean gelditu beharko zen, txiki txikitatik.
Orain, izen berria jarri eta paper batzuk bete ostean, bizileku berrira ekarri dugu. Ahizpatxoarekin egunak azkarrago igarotzen zaizkit berarekin jolasean ibiliz eta la que se avecina ikusi ordez.
Guztiok, egindako ekintzaz oso harro gaude baita ume galdu bati, bizitza egoki eta berri bat emateaz.