2 minute read
BATXILERGOA OLERKIA “ZURI BAINO HOBETO NIRI”
“EGUN ON” GALDUA
Aurreko urtean ezaguturik, Nire maitasuna lortu zuen pertsona bakarra, Esperantzak eman zizkidana.
Advertisement
Erromantizismorik gabeko maitasun bat, Legerik gabeko maitasun bat, Inorrek nahi ez duen maitasun bat, Haurren irudimen amaigabea apurtzen duen maitasuna.
Maitasun lasai eta aldi berean azkarra, Droga eta adikzioetan oinarria duena, Agian gainontzeko egunak kenduko dizkidana.
“¿Esnatuko ote naiz?” diot gauean, “Noiz esnatuko da?” goizean.
Erantzunik gabe, begiak irekiko dituen ikusteko zain, “Egun on” esaldiaren zain.
Sobredosiak eta galdutako biziak inguruan, maitasun apurtuak ondoan, taupada geldituak.
“¿Gu noiz desagertuko gara?”
“¿Noiz joango gara?”
“¿Noiz itxiko ditugu begiak?”
Pentsatzen dut, Askotan desiratzen dudan etorkizuna, Besteetan beldurtzen nauena.
Ez, gaur ez da esnatu, beste hainbat bezala, Ez ditu begiak ireki, ingurukoak bezala, Ez du “egun on” esan, gaur ez.
Esnatu ez naizeneko sobredosia,
Gauean konturatu gabe izan duen sufrimendu eternaldia, Begiak betirako istea behartu diona.
Malkoak nire begietan behera, “Egun on” horren zain betiko.
Hobeto niri zuri baino.
Gaua eta iluntasuna ziren nire adiskide, ez ziren betiko garai onenak.
Poztasuna eta umore ona beharrean, tristura nuen nagusi.
Zure begirada galduari begira nengoen, gau eta gau. Nire begietan ez bezala, alaitasuna begi bistakoa zen zure begietan.
Jende askoren ahotan nengoen egunero:
“Badator jada tipo berezi hau… “
“Noizbait aldatuko al du bere aurpegi tristea?”
“Inoiz ez dut ulertuko bere jarrera ezkorra “
…
Inork ez ninduen maite, ‘arraroa’ bainintzen.
Zu berriz, egun argia zinen. Denen ahotan zeunden, baina ikusezina beharrean, ikusgarria zinen:
“Aupa! Zeinen ondo zauden gaur!”
“Ei! Makina! Zer moduz?”
“Ederra izan zen asteburuko parranda!”
Denek maitatzen zintuzten, ‘onena’ baitzinen.
Zuk soberan zenuen konfiantza, nik somatzen nuen faltan.
Zuri eskainitako laguntza behar nuen nik.
Ulerkorra da maitatuenari maitatzea, baina batzuetan beharrezkoa izaten da ni bezalako ‘arraroei’ maitasuna eskaintzea; zuri baino, hobeto niri.
Kate Beltza
Aldendu hortik esaten didate kanpokoek nik ordea, ez dut hori ikusten zuk hori desikustea lortzen baituzu
Nire barruko ahotsak aldentzeko esaten dit nik berriz, ezin.
Zugandik askatzeko gogoa, beldurrez dator eskutik, beldur beltz, sakon eta amaigabeez lagundurik.
Laguntzeko gogoz beterik hurbildu zintzen zugana, hasieran harreman sakon eta polita zena toxiko bihurtu da
Kate batez lotuta kate indartsu eta lodi batez ezin askaturik nabil, nahi eta ezin
Zuri baino hobeto niri, nire askatasunari inguruko harremanei nire bizimoduari
Egun batean lortuko dut zugandik hurruntzea nire buruaz pentsatzea eta benetako maitasunez betetzea.
Ez dizut zor
Maitatzen ikasi dut; nire burua, ez zu.
Zu maitatu zintudan; eman nizun nintzen guztia, nire maitasuna, nire egia.
Orain maitatzen ikasi dut. Zu maite zintudan, baina ez neu.
Zein naizen ikasi dut, dudan balioaz jabetu naiz, maitale, lagun eta pertsona bezala maitatua izatea merezi dudala. Zurea ez zen maitasuna; nik maite zintudan, zuk ni ordea ez.
Ergela ni, aurretik ez ohartzeagatik, izan nintzen guztia emateagatik, entregatu izanagatik.
Ez dizut ezer zor; zuri ez, nire buruari baizik.
Maitatzen ikasi dut; nire burua, ez zu.
Ikasi dudalako eskertzen dut, handik atera nintzelako ere. Eskerrik asko niri, ez zuri.
Maitemintzen garen momentuan, biok bat bihurtzen gara, eta bestearekin egotean inguruko guztia desagertzen da.
Hortik aurrera dena aldatzen da, dena kolore gorriz ikusten hastean.
Pasioa iritsi da eta geure bihotzetara.
Hurrengo hilabeteetan dena oso polita den arren, bikote guztietan gora-beherak daude.
Geure kasua ez zen desberdina izan, elkarri mina eragiten genion, eta batzuetan elkar maitatzearekin nahikoa ez dela konturatu ginen.
Orduan ohartu nintzen, nire burua baino, bera gehiago maite nuen.
Geure artekoa bukatzear zegoenaren ideiak beldurra eta mina eragiten zuen.
Baina, nire oinen azpian lurperatua amaitu behar zen maitasun hura.
Bihotza geldiarazten duten eta minez beteak dauden olatuetan.
Luzaroan hortaz pentsatu ondoren, hitz egiteko momentua iritsi zen, zuri baino hobeto niri eta elkarri agur esateko momentua.
Neure burua maitatzen ikasteko unea heldu da.
Baina, badakit, pertsona hortaz sentitu izan nuena, inoiz ahaztu ezingo dudan maitasuna izan zela.