10 minute read

“EZEZAGUN BATEN MEZUA HELDU ZAIT WASHAPERA

Next Article
THE HAUNTED MANOR

THE HAUNTED MANOR

Engainuaren Mina

Etxean nago, igande euritsua da eta ama ez dago etxean.

Advertisement

Ezin dut aspermen ikaragarri hau jokoen bidez hil, hau dela eta, besaulkian eseri eta nire telesail gustukoena ikusten hasi naiz.

Halako batean, nire ondoan utzi dudan mugikorra piztu da, whatsappeko mezu bat iritsi zait, telefono zenbaki ezezagun batena da eta ongi begiratu dudanean gizon heldu bat ikusi dut perfilean. Hasieran ez irekitzea pentsatu dut, baina ezikusiarena egitea ez denez nire estiloa, aspermenak bultzatuta irekitzea erabaki dut. Hau dio: “Kaixo Idoia! Zer moduz? Badakit denbora asko igaro dela eta sinetsi ezina dela ia, baina Aitor naiz, zure aita”.

Aho zabalik nago, hau gustu txarreko txantxa bat da. Nire aita duela 5 urte hil zen eta ez dago modurik auto istripu beldurgarri horretatik bizirauterik.

Beste mezu bat iritsi zait; “Seguruenik blokeatu egingo nauzu, baina utz iezadazu nire burua azaltzen, zure ama eta bion artean gauzak okerrera bakarrik zihoazen eta banandu ginenean salaketa faltsu bat ipini eta zugandik urruti bidali ninduten, baina ezin dut hau gehiago jasan, egunero oroitzen naiz zutaz, zure argazkia oraindik nire diruzorroan dago eta begiak malkoz betetzen zaizkit zure aingerutxu aurpegi hori ikusten dudan bakoitzean”.

Haserretzen hasia naiz, hobeto esanda, sutsu nago!

Mugikorra nire esku dardaratsuetan hartu eta ahalik eta azkarren idazten hasi naiz: “Ez dakit nor zaren baina oso oker zabiltza inongo frogarik gabe sinetsiko dizudala uste baduzu, nor zara zu nire sentimenduekin horrela jokatzeko?”

Erantzun dit iada: “Lasai laztana, baditut frogak, asko oroitzen naiz zure ohiturez.

Arraroa den arren, zure izozki gustukoena beti izan da menta zaborekoa eta txiki txikitatik izan zara oso futbol zalea, animaliak ere oso gustuko dituzu, txakurrak batez bat, dutxan kantatu ohi zenuen eta zure amak sekulako ohiuak botatzen zizkizun uraren gastua zela eta”.

Aho bete hortz nago, agian nire aita beti egon da bizirik eta gorputzik gabeko kutxa bat lurperatu genuen.

Begiak malkoz beterik idazten hasi naiz: “Aita, sentitzen dut zu zalantzan jarri izana, sinesten dut zure bertsioa eta zurekin elkartu nahi nuke”.

Erne-erne nago bere erantzuna irakurtzen, berak ere ni ikusi nahi nauela dio baina arazo bat duela, dirua, orain beste herrialde batean bizi dela dio eta hona etortzeko hegazkina hartu behar duela. Atsekabetuta nago baina nire aitari ideia bat bururatu zaio:

“Maitea, zergaitik ez duzu zure amaren kreditu txartela hartzen? Atera iezaiozu argazki bat, deituiozu eta esan afaria erostera joan nahi duzula eta pasahitza behar duzula, hori bai! Ez iezaiozu gure artekoa kontatu, egoista hutsa da eta ez du nahi zuk aitarik edukitzerik”.

Dezepzionatuta nago, egia esan amak ez du inoiz aitaz hitz egiten baina hala er nire ahots maitakorrena ipini eta esandakoa egin dut, amak ez du ezer susmatu eta inongo arazorik gabe eman dit pasahitza.

Bat-batean zalantza sartu zait, egia izango ote da? Beste mezu bat bidali dit baina ezikusiaren a egin dut.

Bi minutu beranduago beste bat iritsi zait: “Idoia, zerren zain zabiltza! Ez duzu nire falta sumatzen!?”

Beldurtu egin naiz, agian nire aitak uste du ez dudala maite, ez dut nire aita dezepzionatu nahi eta txartelaren argazkia eta pasahitza bidali dizkiot.

Bost minutu pasa dira eta ez dit ezer gehiago idatzi; agian nire mugikorra gaizki dabilela pentsatu dut baina nire pentsamenduak dei baten soinuaz etenak izan dira, ama da, derdaraz hartu dut deia eta erantzun orduko garrasika hasi zait: “IDOIA! Erotu egin ahal zara! Zer egin duzu nire txartelarekin!? Bankuko diru guztia kandu didate!”

Hiru egun pasa dira eta komisaldegiko itxaron gelako aulkian eserita nago, amak oraindik ez dit hitzik esan, nire bizitzako egunik gogorrenak izan dira, isiltasun honek akabatuko nau, hiru egun isilik, hiru egun salaketa ipini genuenetik, hiru egun gizon bat hilabeteetan zehar nire atzetik ibili dela jakin nuenetik, egiten nuen dena kontrolatzen, nire gustu denak lupaz begiratzen eta hiru egun luze gizon nazkagarri horrek diru guztia lapurtu zigunetik.

Engainuaren minak akabatuko nau.

Mezua Goizean

Goizeko hamaikak dira, buruko mina daukat, hura mozkorra atzokoa. Ordu txikitan pentsatzen jartzen naiz, baina ez daukat ezer argi, ez naiz ezertar ere gogoratzen. Ohean buelta batzuk eman ondoren mugikorraren bila jarri naiz, ez dut aurkitzen. Ohetik altxa eta lurrean botata dauden arropan artean aurkitu dut, ez dauka bateriarik. Kargadorea hartu dut mesanotxeko bigarren kajoitik eta gosaldu bitartean kargatzen jarri dut.

Hamabiak dira jada, ia loak hartu dut gosaldu bitartean, eta azkenean mugikorra piztu dut, washapean sartu naiz. Nire laguna Ismeneren mezua dudala ikusi dut, baina ez zait oso erraza egin hura ulertzea: “lwarundi eturri apirkllkrua”. Bost minutu igaro ditut berrirakurtzen, eta azkenean ulertu dudala uste dut: lagundu, etorri aparkalekura. Kezkatuta nago, dei bat egingo diot. Hiru aldiz deitu ondoren etsi naiz; beraz, lagunon taldean galdetu dut ea baduten Ismeneren berri. Denen erantzuna izan da berdina: “ordubietatik aurrera ez nuen ikusi”, niri iritsitako mezua 02:14etan bidali zen.

Oso arduratuta nago, dutxatu, jantzi eta atzoko diskotekkara bidean naiz. Antxon, jabea, dago garbitzen, jada laguna edo ezaguna dut, ea zer moduz nagoen galdetu dit eta nik ea Ismeneren beri duen galdetu diot. Goizeko edo gaueko hirurak aldera mutil batekin joan zela esan dit, Ismene oso mozkor zegoela eta mutil batek arrastaka eraman zuela. Antxonek esan dit ea nora zioan galdetu ziela eta mutilak etxera eramango zuela esan ziola, Ismeneren lehengusua zela. Nik, ordea, badakit ezetz, Ismenek ez baitu lehengusurik, bi lehengusina soilik ditu.

Antxonek kamerak grabatutako bideoak erakutsi ahal dizkidala esan dit.

Hau ez da posible, ezin da egia izan. Mutila Hodei da, Ismeneren mutil lagun ohia, 16 urte genituenekoa. Hodeik, garai hartan 19 urte zituen eta Ismene harreman sexualak izatera derrigortzen zuen. Ismenek zioen hura normala zela, baina guk bagenekien ezetz, eta gure lagunaren gurasoekin hitz egin ondoren Ismenek Hodei utzi behar izan zuen. Horrek Hodeik Ismene jotzea eta bortxatzea ekarri zuen, baina txakurrek (poliziak) ez zuten ezer ere egin bikote izan baitziren eta lehenago harremanak izan baitzituzten.

Jada bi urte igaro dira ordutik, eta ez genuen Hodeiren berri. Nik, ordea, badakit non bizi den Hodei, edo behintzat non bizi zen duela bi urte. Hara abiatu gara Antxon eta biok, haren autoan. Iritsi gara, urduri nago, beldurrez akabatzen. Antxonek bizilagun baten txirrina jo du atea ireki ahal izateko, eta goikoa plastikozko botila baten bidez lortu du irekitzea. Bertan, Hodeiren gorpua aurkitu dugu, lurrean boata, eta lurra odolez betea, baita paretak ere, eta Hodeiren paparrean labana bat sartuta. Hau bai ez nuela espero. Malko bat, bi, hiru… erori zaizkit begietatik, Antxonek besarkaktu nau eta lasai egoteko esan dit.

Ez dugu Ismeneren berri. Bat-batean zenbaki ezezagun baten deia jaso dut, erantzun egin dut, negarrez ari den ahots ezagun bat entzun dut orduan, Ismene. Ismene da, kaleko telefono kabina batetik ari zait deika, plazara joateko esanez. Bertara abiatu naiz korrika, Antxon, berriz, diskotekara itzuli da. Ismene aurkitu dut, negarrez, atzo zeraman erropa soinean, narrats, plaza izkinan dagoen koska batean eserita. Besarkada bat eman diot orduan, ordu erdi inguruan egon zait gertatutakoa kontatzen, gogoratzen duena behintzat; hortaz, gaur goizean gertatutakoa soilik kontatu dit, atzo gauekoaz ez baita gogoratzen. Biok pasa fugu denbora luze bat negarrez. gero poliziarengana joan gara, zoritxarrez, haiek gertatutakoa gugandik jakiteaa hobea baita rgun gutxi barru Hodeiren gorpua aurkituz jakitea baino.

2007ko maiatzaren 3a, gaueko 22:30ak, Ander izeneko mutiko gazte bat afaltzen zegoen telebista ikusten zuen bitartean, beti egiten zuen modura.

Berriak ikusten ari zen, gauero bezala, eta atentzioa deitu zion berri bat agertu zen, “26 urteko emakume bat desagertu da, polizia-etxetik iritsi zaigun datu bakarra “WhatsApp”-era mezu misteriotsu bat iritsi zaiola da”

Anderren ametsa detektibea izatea zen, eta lan hartan murgiltzeko aukera ezinhobea zela pentsatu zuen.

Gau guztia igaro zuen kasu hartan pentsatzen, oso arraroa zen, datu asko falta baitziren eta mezuaren edukia e zen ezagutzen, horregatik “WhatsApp” horretan jarri zuen atentzioa, ordenagailuaz informazio ugari ateraz.

2:30ak jo zuten, momentu hartan bi datu garrantzitsu aterata zituen, neskaren telefono zenbakiaz baliatuta:

22:56etan iritsi zen mezua eta 126º 14’ 27,6427” koordenatuetan izan zela bere azken konexioa.

Hau aterata, harro zegoela joan zen ohera, berandu baitzen eta hurrengo egunean gurasoen etxera joango zela erabaki zuen.

Biharamunean, Ermuara joan zen neskaren gurasoen etxera, itaunketa bat egitera, lehenengo galderak prestatu behar zituen, bazekien edozein ez zela baliogarria izango, eta bere buruari buelta handiak eman ondoren.

Eraikinera iristean neskaren abizenekin lortu zuen interfonoaren zenbakia jakitea.

– Kaixo, sentitzen dut alabarena, zaila izango da, baina galdera batzuk egin diezazkizuet?

– Gogorra da, bai, baina gure alaba aurkitzeko edozer egiteko prest gaude –erantzun zuen amak.

– Orduan, hasiko naiz, zein izan zen alaba ikusi zenuten azken unea?

– Egia esanda ez zen etxera etortzen, horregatik ez naiz gogoratzen– erantzun zuen aitak ama kafeak prestatzera joan zen bitartean.

– Ados, eta urduri somatzen al zenuten azkenaldian? – Anderrek.

– Egia esanda ez – aitak.

Orduan ama etorri zen sukaldetik eta katilu bana ekarri zuen bakoitzarentzat, bera barne.

– Eta lanari dagokionez, nola zebilen?

– Nik dakidanez ez zuen arazorik, ondo zebilen – amak.

– Nik, ordea, galduta ikusten nuen azkenaldian – aitak.

Itaunketaren informazioarekin etxera itzuli zen, baina asko pentsatu ondoren, erantzunak baliogabeak zirela ohartu zen, eta neskaren koordenatuetan zentratzea erabaki zuen.

Ermuan ziren, gurasoen etxetik oso gertu, aitarengan susmoak zituen, urduri zegoen, aspaldian joan ez zela esan zion, baina mugikorraren azken konexioa inguru horretan izan zen, orduan, aita izan zitekeen desagerpen haren eragilea?

Gero mezua bidali zuen mugikorraren zenbakiari erreparatu zion, ez zen zenbaki pertsonal bat, enpresa batekoa baizik.

Ander korrika atera zen etxetik, autoa hartu eta Ermuara abiatu zen, gurasoen etxerantz bideratu, iritsi eta atariko atea irekita zegoenez bere plana burutu zuen, etxeko atea jo aurretik zenbaki misteriotsura deitu zuen, espero zuen bezala soinua etxe barrutik zetorren.

Etxeko txirrins jo zuen orduan, baina ez zuen inork irekitzen, berriro ere jo eta erantzun bat izan zuen, baina atearen azpitik, paper zati bat agertu zen:

“Barkatu, nik hil dut alaba, orain nire buruaz beste egingo dut”.

Bitartean emaztearen negarrak entzuten ziren, eta Ander txundituta gelditu zen.

Azkenean, polizia-etxera eraman zuen kasua, eta detektibe garrantzitsu bat bilakatu zen.

Zer Gogorra Den Bakarrik Hiltzea

Etxera iritsi nintzen eskolan egun triste bat igaro ondoren. Jada egunerokoa zen esnatu, prestatu eta eskolara joatea hain bakarrik egoteko gaizki zer egin nuen nire buruari behin eta berriro galdetzeko.

Ez dakit zein den inork nirekin bost minutu baino gehiago igaro ahal ez izatearen arrazoia, ezta nire gelakide guztiek ni hainbeste gorrotatzea ere ez. Agian beraien laguna izateko nahikoa ez naizela? Edo lotsatiegia naizela? Edo agian ez dute hain apurtua dagoen pertsona bat alboan izan nahi? Ba ez dakit, eta ez dut uste inoiz jakingo dudan.

Etxera iritsi eta egunero bezala anaiari bazkaria prestatu eta ospitalera joan nintzen kimioterapia hartzera. Bai, kantzerra dut eta gorputz osoa hartzerako bidean dago. Hilzorian nago eta ez diot inori hitzik ere esan honi buruz, ezta anaiari ere ez. Laster hilko naiz eta oraindik ez dut ezer lortu bizitzan. Ez dut liburu bat idazteko nire ametsa bete ezta lagunik izan ere ez eta jada etsi egin dut. Badakit bakarrik hilko naizela eta oraindik eta txarrago, nire anaia bakarrik utziko dudala. Gure gurasoak duela urtebete joan ziren, atzera begiratu ere egin gabe eta egia esan ez naiz kexatuko, hobe gaude haiek gabe.

Etxerantz nihoan mezu bat iritsi zitzaidanean WhatsAppera. Harritu egin nintzen, hau ez baitzen ohiko gauza bat. Mezua ireki eta nire gelakide bat zela ikusi nuen, Markel. Ez nuen inoiz hitzik gurutzatu harekin baina mutil jatorra zirudien ala ere ez nuen nirekin zergatik hitz egiten zuen ulertzen.

Mezua ireki eta zer moduz negoen galdetzen zidala ikusi nuen. Ziurrenik etxerako lanak eskatu nahiko zizkidala pentsatu nuen eta besterik gabe jatorra izan nahi zuela hauek eskatu aurretik. Bestela zertarako idatziko zidan ba neri mutil batek?

Ez erantzutea erabaki nuen eta etxera iritsitakoan afaria prestatu eta ohera joan nintzen.

Hurrengo egunean, eskolan nengoela, Mikel nire alboan eseri zen eta hizketan hasi zen. Hasieran ez nuen berarekin hitz egin izan nahi, baina azkenean oso lagun onak bihurtu ginen. Oraindik ni emozionalki hainbeste irekitzea nola lortu zuen ez dut ulertzerik ez dut lortu.

Momentu hartan ez nuen niregana zergatik etorri zen ulertu, baina orain bai.

Ez dakit nola baina nire gaixotasunaren berri zuen, eta nire azken hilabeteak ezinhobeak izango zirela sin egin zion bere buruari, eta horrela izan zen.

Zinemara joan ginen, batera bazkaldu genuen eta nire lehen liburua idazten lagundu zidan. Nire bizi osoan zehar egin ezin izan zuena hilabete horietan egin nuen eta gainera bakarrik hilko ez naizela esan dezaket.

Orain, nire ohean nago nire azken hitzak idazten, Mikel eta anaia alboan ditudala. Esan dezaket ezezagun baten mezuak nolabait bizia salbatu zidala, nahiz eta ni emen egongo ez naizen, badakidalako jendea egongo dela emen ni gogoratuko nauena.

Mezu Esanguratsua

Gaur goizean, nire mugikorraren soinuak esnatu nau iratzargailuak jo baino bi minutu lehenago. Hasiera bikaina! Baina mementuko amorrua alde batera utzi eta mezua norena zen begiratu dut. “Zenbaki ezezaguna” irakurri dudanean nire harridura handitu egin da. Mezua ireki eta zera zioen: “Hau al da Ainitzeren telefonoa?” Beldurtu egin nintzen nire izena baitzekien. Baina kasurik ez egitea erabaki nuen; zenbakia blokeatu eta nire egunerokoarekin ezer gertatu ez balitz bezala jarraitzea erabaki dut.

Ohetik jaiki, dutxatu, jantzi, gosaldu eta eskolara bidean abiatu nintzen. Uste dut ez dudala lehenago aipatu, baina neska okupatu bat naizela esan dezakegu. Batxilergoko bigarren mailan nago nahiz eta txiki-txikitatik nire ametsa pianista izatea zen. Hori dela eta, arratsalde gehienak kontserbatorioan sartuta pasatzen ditut. Batxilergoarena etorkizun seguruago bat izateko bidea besterik ez da.

Institutura heltzen ari nintzela beste mezu bat jaso dut eta beste zenbaki ezkutu bat zen goizeko mezu berarekin: “Hau al da Ainitzeren telefonoa?” Nire harridura sekulakoa izan zen orduan ere. “Ezin da izan, nor ote da?” pentsatu nuen. Baina galderak burutik aldendu eta goizean egin bezala jarraitu nuen aurrera.

Eguna aurrera zihoan heinean mezuak eta deiak jaso eta jaso ibili nintzen eta nire ezinegona geroz eta nabarmenagoa zen. Eguna mezuak eta deiak etengabe iristen jarraitzen nuen baina nire jarrera ez zen aldatu, belurra ematen zidanez ez nien jakinarazpenei kasurik egiten.

Egunak joan egunak etorri egoerak berdin jarraitzen zuen.

Egun horietako batean kontserbategitik irteten nengoela auto bat geldi zegoen espaloiaren aldamenean, norbaiten zain zeudela zirudien, baina nahiko ohikoa zenez klaseetatik irten eta zure bila etortzea, ez nien kasu handiegirik egin niri begira zeudela ikusi nuen arte:

- Ainitze? - entzun nuen

Atzera begiratu nuen nor zen ikusteko asmoz eta non ikusi nuen autoan zegoen emakumea autotik irteten:

 Ainitze, zure bila etorri gara. Gurekin etorri behar zara.

Orduan ohartu nintzen egoeraren larritasunaz eta korrika hasi nintzen harengandik ihes egiteko asmoz edo. Baina ez nuen ezer lortu. Harrapatu eta autoaren atzealdean sartu ninduen.

Etxe zahar bateko sotoan sartu ninduten indarrez eta nire nahien kontra. Leku ilun-iluna zen eta abandonatuta zegoela zirudien. Halako batean, kotxera sartu ninduen emakumea agertu zen iluntasunean:

 Azkenean elkartu gara.

 Nor zara zu? Zer nahi duzu? Utz nazazu bakean.

 Lasai, ez dizut ezer egingo. Ez dizut minik egin nahi.

“Noski, hori da pelikula guztietan esaten dutena eta gero…” pentsatu nuen. Sentiten nuen ikara geroz eta handiagoa zen baina halako batean argiak piztu zituzten.

Ez zen inola ere nik uste nuen bezalakoa. Leku argi eta garbi bat zen izugarrizko pianoa zuena gelaren erdialdean.

Hori ikusi ostean nire harridura sekulakoa zen eta emakumearen hitzak entzun ostean ez dakit lasaitu edo urduriagotu egin nintzen.

Munduko musika unibertsitate oneneko zuzendaria zela esan zidan eta niri bertan ikasteko aukera eman nahi zidala zion.

Egun hortatik aurrera nire bizitza erabat aldatu zen. Batxilergoko ikasketak utzi eta musikara dedikatzen hasi nintzen, horrela nire ametsa betez.

This article is from: