IRATI ETA ENEKO: ezinezko amodio baten istorioa IRATI oihanean sortua da. Lamia baten eta gizaki baten alaba, sorgin batek hezi du, oihanaren bihotzean. Ederra da zinez, baina piztia baten atzaparrak ditu oinen ordez. Beti ezkutuan daramatza oinak, Irati erdi gizaki erdi lamia dela erakusten dutenak. Ama aspaldi hil zitzaion, aita ez zuen ezagutu, eta inork ez dio argitu nor izan zen. Basoaren bihotzean gaztelu izugarri bat eraiki zuen Iratiren amak, galtxagorrien laguntzaz, oihaneko altxor eta izaki magikoak gizakiengandik babesteko. Haien bekaizkeriatik, haien urre-gosetik, eta batez ere haien erlijioetatik. Bi erlijio handi agertu dira euskal mendietan, bata iparraldetik, bestea hegoaldetik: Kristautasuna eta Islama. Haiek hedatzen diren lekuetan, oihaneko sinesmen zaharrek indarra galtzen dute. Horregatik izan zen eraikia gaztelua, sinesmen berriei muga bat jartzeko. Gaztelua bukatzeko eta zaintzeko hezi zuten Irati, baina guztia hondatu du berak, gizon baten maitasunagatik: Eneko. Eneko haranetako buruzagien leinu batekoa da. Bere aitona Ximenok armada bakarrean bildu zituen euskal Pirinioetako buruzagiak, Karlo Handiaren kontrako borrokan, Orreagan. Ximeno zaharrak Eneko ezarri nahi du euskaldun guztien buruzagi bakar. Buruzagi gaztea, mairuen gudaroste bati iheska sartu zen Oihanean. Iratik larri zaurituta aurkitu zuen eta zaindu egin zuen. Maitemindu egin ziren. Ez zuten bakerik izan, ordea. Orduan ikasi zuen Enekok oihaneko etsaiak haranetakoak baino izugarriagoak direla. Mari jainkoaren laguntza magikoa lortu zuen: zaldi bat, inork menderatu ezingo duena; ezpata bat, inoiz hautsiko ez dena. Baina ordainetan, Marik berarekin gorde zuen Enekoren itzala. Baina bi gazteen arteko maitasuna ezinezkoa gertatu zen. Oihaneko emakumea oihanari zor zaiolako, eta menditar buruzagi gaztea, bere herriari. Iratik, maite zuen gizakia libratzeagatik, Tartalo bat hil zuen, Mari jainko handiaren aginduak hautsirik. Oihaneko legeari huts egin zion, maitasunak bultzaturik. Utzi egin beharko du orain oihana bolada baterako, zigor moduan. Gizakien munduan berriz, arrotz da. Ez erabat magiko eta ez erabat gizaki, ez hango eta ez hemengo, Irati badoa, urrun bere sorlekutik eta maitatu nahi izan zuen gizonarengandik.
IRATI: Saiak Lehen edizioa: 2007ko azaroa Bigarren edizioa: 2013ko urria © Joxean Muñoz eta Juan Luis Landa © Euskal Herriko Ikastolak EKE EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea, 124 - 20018 Donostia 943 445 108 - xabiroi@ehik.ikastola.net www.facebook.com/xabiroi www.ikastola.net Lege gordailua: SS-1416-2013 · ISBN: 978-84-941519-9-6 Inprimatzailea: GERTU inprimategia Oñati - 943 783 309
Laguntzaileak:

4
5
4
5
6
7
6
7
8
9
8
9
10