Xabiroi 64

Page 1


14€HARPIDETZA

4

www.xabiroi.eus info@xabiroi.ikastola.eus www.facebook.com/xabiroi

ZENBAKI URTEAN

ALBISTEAK

Igor Leturia

AMAIUR! LIBERA STATE, AMAIURKO GAZTELUAREN HARTZEARI BURUZKO ASISKOREN KOMIKIA AMAIUR GAZTELU ELKARTEAK, HERRIMAK, GURE BERRIAKEK ETA ERROAK ATERA DUTE GERTAKARIAREN 500. URTEURRENEAN Gaztelak 1512an Nafarroako Erresuma konkistatu ondoren, berau askatu eta berreskuratu zen, apurka-apurka berriz ere galtzen joateko eta 1522ko Amaiurko gazteluaren erorketaren ondoren Nafarroa Beherean soilik mantentzeko. Bada, berebiziko garrantzizko 10 urte horietako gertaerak eta, bereziki, Amaiurko gazteluaren hartzea kontatzen dira Amaiur! Libera State komikian. Komikia Amaiur Gaztelu Elkarteak, Herrima eta Erroa argitaletxeek eta Gure Berriak komunikabideak atera dute elkarlanean gertakari esanguratsu eta ezagun hura izan zenetik 500 urte bete diren honetan.

Egilea Asisko Urmeneta Xabiroiko kolaboratzailea dugu, gure herriaren historia ederto ezagutzen duen eta komikiaren bidez ezagutarazteko lan handia egiten duen egilea (Gartxot, Aztihitza – Xahoren biografikoa, 1620 Nafarroa Beheregaina, Sugarren mende, Basolatik berri onik ez...). Komiki honek ere, zalantzarik gabe, ekarpen ezinbestekoa egiten du zeregin beharrezko horretan. AZTARNA FALTSUAK, DUHAMEL-EN BESTE KOMIKI BAT EUSKARAZ OHI BEZALA, HARRIET ARGITALETXEAREN ESKUTIK Bruno Duhamelek azken urteotan ateratzen duen ia guztia euskaratzen ari da Harriet argitaletxea, eta gu zorteko gara horregatik,

bizitza salbatzen lagunduko dion Ignir itsasoko herensugearen harribitxia lapurtu dutenen atzetik jarraitzen du. Bitartean, bere ama Silkek zailtasunak ditu herrian botereari eusteko, azpijokoan ari baitzaio bere neba, igarlearen laguntzarekin.

bikainak baitira. Itzulera, Inoiz ez, #kontaktuberria_, Abelen bidaia... eta orain Aztarna faltsuak hau, ohikoa duen gisan gaia aldatuz. Urte luzez jolas-parke batean mendebalde urruneko sheriff ezagun baten rola egin ondoren, kasik benetan hura dela pentsatzen du Frank-ek. Orain, lanetik egotzi ostean, mendebalde urrun hartarako bidaia bati ekingo dio... TINTINEN BESTE KOMIKI BAT BERRARGITARATU DA EUSKARAZ: UHARTE BELTZA ZEPHYRUM ETA TRILITAK AZKEN URTEOTAN ATERA DUTEN LAUGARRENA DA Duela 3 urte hasi ziren Zephyrum eta Trilita argitaletxeak Tintinen albumak euskaraz berrargitaratzen. Castafioreren bitxiak, Ilargia helburu eta Ilargian oinez-en ondoren, orain Uharte beltza istorioari tokatu zaio txanda, gure zorionerako. Inazio Mujika Iraolak egin du itzulpena. Beste klasiko eder bat euskaraz! HARRIET-EK HARALD ETA IGNIR-EN ALTXORRA KOMIKIAREN JARRAIPENA ARGITARATU DU Harriet etxearen sailekin jarraituz, 2019an argitaratu zuen etxe honek Harald eta Ignir-en altxorra saileko lehenengo zenbakia. Matthieu eta Antoine Brivet anaiek egiten dituzte, hurrenez hurren, gidoia eta irudiak sail nordiko honetan. Eta orain datorkigu jarraipena. Bertan, Harald bikingo gazteak bere aita Dagmar erregeren

GAZTEON ALDIZKARIA www.kontaizu.eus

doan banatzen da), gazteak eta migrazioari buruz. KONEXIO IREKIA (Cáritas Bizkaia, gidoia Cáritas Bizkaiako Namasté taldea, marrazkia Kike Infame, doan eskuragarri), beste herrialde batzuetatik datozen gazteen sormentrebetasunak eta sare soziala zabaltzen laguntzeko komikia. 24 ORDU HARRI AROAN (Ttarttalo, gidoia Lan Cook, marrazkiak Laurent Kling), Harri Aroaren ingurukoa.

KOMIKI ALDARRIKATZAILEDIBULGATZAILE-PEDAGOGIKOEN UHOLDE AMAIEZINA Hezkuntza eragileek helburu dibulgatzaile/pedagogikoekin edo GKEek euren mezua hedatzeko komikia baliatzea ez da gauza berria, baina azken aldian euskaraz ikusten ari garen mota horietako komikien kopurua izugarria da. Zenbaki honetan aurten edota iaz kaleratutako beste 8ren berri eman behar dizuegu, baina denak labur-labur aipatuta, ezinbestean: EINSTEIN: JAUZI KUANTIKOA (Ikaselkar, gidoia eta marrazkiak Jordi Bayarri, kolorea Dani Seijas), zientzialari ezagunaren bizitza eta ekarpenaren ingurukoa.

BIHURRIKERIAK SABIKAN (Sauré, gidoia eta marrazkiak Gerardo Cosenza), Granadako erresumaz. GABRIELA LEKU BERRI BATERA JOAN DA BIZITZERA (Elkarbanatuz, gidoia eta marrazkiak Irati Aretxabaleta,

AHLAM, BIZITZA BATEKIN AMESTUZ (UNWRA Euskadi, gidoia Cristina Bueno, marrazkiak Susanna Martin, doan eskuragarri), Libanon errefuxiatu gisa bizi diren emakume palestinar zenbaiten istorioak.

ZER GERTATZEN DA KLIMAREKIN? (Erein, gidoia Ole Mathismoen, marrazkia Jenny Jordahl), berotzeglobalari buruzkoa.

UNAMUNO. GIZONA ETA ARRAZOIA (Gallo de oro, gidoia Borja Crespo, marrazkia Alex Orbe), Bilboko idazle eta filosofoari buruzkoa.

musika, teknologia, literatura, sexua, zinema denbora-pasak, kirolak, antzerkia, sarea, Lorea, bertsolaritza, elkarrizketak...

www.facebook.com/kontaizu.aldizkaria


2022 EKAINA

64

EDITATZAILEA:

EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus KOORDINATZAILEAK:

Arantza Munduate eta Dani Fano.

EGILEAK:

Aritz Irigoien, Andoni Imaz, Asisko Urmeneta, Martin Etxeberria, Xabi Etxeberria, Iñaki Holgado, Unai Iturriaga, Eñaut Gantxegi, Joseba Beramendi, Igor Leturia, Manu Ortega, Alex San Vicente, Julen Ribas, Patxi Huarte, Eider Eibar eta Iban Zaldua.

03 AUZOMORRO Sanvi

06 BOTERE HANDI BATEK Iban Zaldua eta Julen Ribas

06 12

HIL ALA BIZIKOA Xabi eta Martin Etxeberria eta Iñaki Hogado

18 ARRANOTXU ZaldiEroa

12

20 KOMIKITAUN elkarrizketa Unai Elorriaga eta Alex Orbe 22 MINTZO ZEN HAIZEARI Unai Iturriaga eta Sanvi 28 MEMORIA KOTUAK Eñaut Gantxegi eta Eider Eibar

22 31 28

ZOOLA3KA Manu Ortega, Exprai, Asisko

Hurrengo zenbaknia! 2022ko URRIa

“KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAK (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) DIRUZ LAGUNDUA”

AZALAREN EGILEA:

Raquel Alzate.

EUSKARA ZUZENTZAILEAK:

Mikel Barrios.

Miel A. Elustondo,

INPRIMATZAILEA:

GERTU inprimategia. Oñati. Te.: 943 783 309

ISSN: 2530-2485 LEGE GORDAILUA:

SS-1552-2016


4


Gidoia eta irudiak Sanvi

5


1980, Hego Euskal Herriko herri batean…

Zenbat denbora daukagula uste duzu?

Pikoletoen kuartel hurbilena ordu laurdenera dago, lasai, astia dugu.

Hobe duzue egiten ari zaretena bertan utzi, ala…

Beti berdin. Ezin zinen atetik sartu, mundu guztia bezala?

izorratuta gaude. Kaka zaharra!

12


Gidoia Iban Zaldua Irudiak Julen Ribas

Lasai egon zaitezte. Ez zaigu ezer gertatuko.

Lasai? Begira, Fisio, hemen dugu ohiko axkar usteko gaizkilea…

Geldi hor, etakoak gara.

etakoak?

Bai, euskal langileriak izerditutako plusbalioa konfiskatzen ari gara.

Zuretzat oso-osorik, fusio.

Baina gogoratu nola engainatu gintuzten aurrekoan Basaurin…

Zer egingo dugu? ’Delitu arruntak’, pfff… Horiek ere sistemak eragindako kalte sozialak ez balira bezala!

Superheroion Akordioaren arabera, ezin gara honetan sartu, badakizu. Soilik delitu arruntetan. Bai, poliziari joko zikina egiten diozue!

Utziko diguzue lana amaitzen, bera? Presaka gabiltza.

Berdin dio. Ezin gara arriskatu. Nik, badaezpada, ez nuke zuen zortea tentatuko… Ea, Fusio, goazen hemendik.

7


Botere handi batek

handik egun batzuetara…

Fusio, lehenbailehen elkartu beharra dugu. Armendariztarren baserrian.

Gure Mikel da eta!

handik Ordu batzuetara…

Bai, bere kabuz joan zen. Telefonoz deitu ziguten, kuartelera joan behar zuela, errutinazko zerbait zela…

Egia da bere kuadrillako bi desagertu zirela lehengoan.

Beraz, ez duzue uste ETAkoa zenik.

Mikel? Ezta pentsatu ere. Horregatik joan zen lasai asko… orduan?

iparraldera alde eginda-edo. Herriko sukurtsalaren lapurretarekin zer ikusia izan zezaketela zabaldu da…

lapurreta?

Bai, han ibili zineten zuek une batez, ezta? Hori kontatu didate behintzat… Edonola, Guardia Zibilak dio horren inguruko galdeketa egin ziotela Mikeli, eta gero joaten utzi ziotela.

Baina inork ez du harrezkero ikusi.

Lasai egon zaitezte, topatuko dugu. Gure kontu.

8


Mikel gure laguna da. Hau ez da kontu politiko bat.

Zuk uste duzu ideia ona dela honetan nahastea? ’Gatazka’ tartean egonda…

arrazoi duzu, baina...

Esan dizut onean ala txarrean kontatuko zenigula Mikeli zer gertatu zitzaion.

Beti bezala jokatuko dugu: martxan erabakiko dugu.

Benetan diotsuet, guk alde egiten utzi genion… Baina…

Baina zer.

Goikoek beste plan batzuk zituzten antza. Hori besterik ez dakit. Haiek arduratuko zirela txaletera eramateaz…

txaletera?

Zuen lekuan, kontuz ibiliko nintzateke! Zuen moduko batzuk daude tartean nahastuta…

Bai, Barne Ministerioak duen egoitza bat, Donostiako aldirietan…

Oraintxe bertan esango diguzu nola heldu hara…

paperezko edizioan jarraitzen du...

9


Unai Elorriaga lex rbe A O “Gidoiak iradoki egiten du, zehaztu baino gehiago” Desesperatuta dagoen alaba bat da Jarraitu inurriari komikiko protagonista. Aita ez da etxearen kargu egiten, eta, bila aritu arren, ama ez da inon ageri. Etsipenaren eta itxaropenaren artean dabil Unai Elorriaga idazleak (Bilbo, 1973) eta Alex Orbe marrazkilariak (Barakaldo, Bizkaia, 1973) sortu duten istorioa; Elorriagak idatzi duen lehen komikia da. Bi egileak Algortan bizi dira eta, 2018an, Erraldoiek ez dute lagunik jaten liburu ilustratua ondu zuten elkarrekin. Elkarri nola entzuten eta hitz egiten dioten ikusita, erraza da sinesten komikia sortzeko bidea elkarlan gozoa eta dibertigarria izan dela haientzat. Testua eta argazkia: Andoni Imaz Nola elkartu zineten?

Unai: Erraldoiek ez dute lagunik jaten enkargu bat izan zen, pixka bat bideratua; nik proposatu nien Alexekin egitea. Algortatik ezagutzen nuen, baina ez genuen ezer egin elkarrekin. Alex: Berak apur bat behartu zuen lehenengoa, eta nik bigarrena: «Ez zenuke

komiki bat egin nahi?», proposatu nion. Unaik helduentzat eta haurrentzat idatzi izan duenez, pentsatu nuen asmatuko zuela komikiaren hizkuntzara moldatzen. Komiki irakurlea da, gainera. Iruditzen zitzaidan bazuela mundu propio bat, gurera egokitzeko modukoa. Eta, egia esan, erraza da gu konbentzitzea. Unai: Bai, horrelako gauzetarako bai. Ez eskatu niri meategira joateko, gero! Tira, komikigintza bada nahikoa meategi... Kar, kar... Ez naiz komiki irakurle amorratua ere, baina irakurtzen dut komikirik, gustatzen zait. Norbaitek proposatzen dizunean zuk idatzitakoa irudi bihurtzea, perspektibarekin, itzalekin, koloreekin... luxua da, film bat egiteko esaten dizutenean bezala. Zer moduz moldatu zara?

Unai: Hasieran, apur bat galduta. Alexek esaten zidan lasai egoteko, erraza zela, baina nik ez nuen inoiz komiki gidoi bat ikusi. Alex: Orain dela gutxi irakurri dut David Muñozen Escribir con viñetas, pensar en bocadillos liburua, gidoilarien metodoei buruzkoa, eta, azkenean, bakoitza bere aitarena eta bere amarena da: batzuek dena segidan idazten dute marrazkilariak bere

20

kasa moldatzeko, besteek binetaz bineta pentsatzen dute zehatz-mehatz... Ez dago metodorik. Bi pertsonaren arteko harreman bat da; kontua da zuk kontatu nahi duzuna ondo transmititzea, hori irudietara eramateko.

“Ahal badut, ez dut testu laguntzailerik sartzen; irudiekin eta elkarrizketekin kontatu badezaket, ez dut besterik behar” Erraz aurkitu duzue zeuen metodoa?

Unai: Nik uste nuen horrela izango zela, nik idatziko nuela istorio bat, eta bera arduratuko zela hori orrialdeetan eta binetetan banatzeaz. Eta esan zidan: «Ez, ez, hori ere zuk egin behar duzu». Hasi nintzen, baina pentsatzen nuen dena aldatzeko esango zidala. Eta berak, gauza batzuk zuzendu arren, nik jarritakoa egiten zuen. Ez dakit txiripaz asmatu nuen edo zerbait geratu zaidan irakurri izan dudanetik. Alex: Nik intuizioan sinesten dut. Irakurleak kontatzen ere badaki, nolabait. Denok ikusi


dugu zinema asko, eta, irakurtzerakoan, irudikatu egiten dugu eszena: autoa nondik sartzen den, pertsonaiak zer keinu egiten duen... Xabiroin ere aritu izan zara gidoilari hasiberriekin. Aholkuak prest izaten dituzu?

Alex: Komiki gidoirik egin ez duen idazle batekin lan egiten badut, badakit gauza batzuk egingo dituela, baina akats txikiak izaten dira, erraz konpontzekoak. Normala da, literaturatik datoz. Ez dakit hau esan ote nizun [Unairi], baina niri ez zaizkit gustatzen testu laguntzaileak. Ahal badut, ez ditut sartzen; irudiekin eta elkarrizketekin kontatu badezaket, ez dut besterik behar. Unai: Ez zenidan esan, baina niri ere ez zaizkit gustatzen. Umetan Asterix asko gustatzen zitzaidan, eta Tintin-en, berriz, gustatu arren, molestatu egiten zidaten sartzen zituzten testu puska horiek.

Kosta zitzaizuen izenburu egokia asmatzea?

Unai: Beti erotzen naiz izenburuarekin... Garrantzitsua da; ez du izan behar obraren sintesi bat, baina bai deigarria eta erakargarria. Horregatik, ingurukoekin kontsultatu ohi dut. Azkenean, 1596ko Refranes y sentencias liburuan topatu nuen inurriari arraio esaera, hitanoan eta aditz trinkoarekin idatzita. Atentzioa eman zidan: liburuko umea ikusi nuen, nola jolasten duen inurriekin, nola bera ere jarraitu beharreko inurri bat den.

Komikiko beste istorioarekin ere lotu daiteke, gainera: inurri baten gisa lanean ari den emakumearekin.

Alex: Hori da. Denetariko interpretazioak iritsi zaizkigu. Unairen gidoiak iradoki egiten du, zehaztu baino gehiago. Guk buruhausgarri bat ematen dizugu; zeuk muntatu, nahi duzun bezala. Berdin dio zer itxura duen gero, denek balio dute. Unai: Bakoitzak bere bizitza du, eta bere bizipenen arabera interpretatuko du istorioa. Seme-alabak dituenak modu batera, ez dituenak beste batera, alaba denak ere bai... Bakoitzak bere erara. Uste dut literaturak hori egin behar duela: tripak mugitu, hausnartzea eragin. Gai asko landu dituzue: absentzia, heriotza, ludopatia, aitatasuna...

Alex: Aitatasuna, eta ardura falta. Nik uste dut gizon hori gaizki pasatzen ari dela, eta batzuek depresioa horrela adierazten dute: ardurarik ez hartzen. Unai: Polita da jarreraz aldatzen duenean, umeak istripua izan eta gero. Ondo dago beste aukera bat ematea. Alde horretatik, optimista da.

Eta, gaiak larriak izanagatik, ez da sekulako drama ere; umoretsua da.

Unai: Bai, umorea hasieratik zegoen hor. Alex: Tonua arina da; arinegia, agian. Unai: Baina iradokitzen duena, funtsa, oso dramatikoa da. Ama falta da.

Aita-alaben istorioarekin batera kontatu duzue lanean harrapatutako emakumearena. Nola sortu duzue lanaren tenplu hori, itxura sobietarreko beirate horrekin?

Alex: Ideia gidoian zegoen, eta nik eliza handi bat irudikatu nuen, mahaia aldarearen lekuan zegoela. Beiratea oso sobietarra da, bai, baina zeharo kapitalista. Azkenean, lanaren xurgapenaz ari da, bizitza lapurtzeko duen moduaz. Nik kapitalismoa erlijio gisa irudikatu nuen, berak behartzen baikaitu bizitzaren onena lanari ematera.

“Umorea hasieratik zegoen hor. Baina iradokitzen duena, funtsa, oso dramatikoa da. Ama falta da” Amonaren pertsonaia hirugarren plano batean bezala iristen da istoriora. Zer asmorekin sartu zenuten?

Unai: Beti gustatu izan zait naturaz gaindiko zera hori; ez bereziki mamuen kontuak, nahiz eta, azkenean, bera mamu bat den, hilda dagoelako. Aita eta alaba daude, eta amona hori aitaren ama da. Harremanak desberdinak dira. Nik amarekin izan nuen harremana eta alabarekin dudana bi mundu dira; ez hobeak, ez okerragoak, baina ez dute zerikusirik. Alex: Gainera, aita epaitu egiten du, edo bera epaitua sentitzen da, behintzat. Batzuetan esaten dugu: «Zer pentsatuko luke amak?». Kilker Hiztuna da, eta umorezko kontrapuntu bat ere bai.

JARRAITU INURRIARI Unai Elorriaga eta Alex Orbe Arg. Harriet ediciones 72orrialde I 18€ Marrazkietan, deigarriak dira orri osoko konposizioak, nola horrek laguntzen dien erritmoari eta ekintzen jarraitutasunari.

Alex: Hori ezinbestekoa iruditzen zait. Komiki bat da eta bineten bidez kontatu behar da, baina ez da zinema, ordulariak ez du beti berdin egiten aurrera. Nahiz eta irakurleak bere erritmoa izan, nik iradoki dezaket nola irakurri. Storyboard-a eztabaidatzen genuenean, komikia hor zegoen. Beste guztia apaingarria da. Hor ahalegin handia egiten dut nik, marrazkian bertan baino handiagoa. Beste baliabide bat dira atzeko irudirik gabeko binetak, ekintza bat nabarmentzeko.

Alex: Emozio bat transmititu nahi baduzu, ezin duzu arreta galdu apaingarriekin. Plano orokor batean erakutsi baduzu non dauden, ez duzu besterik behar. Kolorearekin ondo moldatu zara?

Alex: Hori infernua da. Ni marrazkilaria naiz, eta kolorea gehigarri bat da niretzat. Ulertzen dut bere balio dramatikoa eta espresiboa, baina... daltonikoa naiz, eta badut nahiko lan horrekin. Niretzat, koloratzea bizirautea da. Tentsio uneetan kolore beroak ematen saiatzen naiz. Orokorrean, leuna da, ez batere kargatua.

Alex: Uste dut marrazkia nahiko betea dagoela; kolorea gehiago kargatuz gero, irakurgaitza da. Los enciclopedistas-en kolorea oso oinarrizkoa zen; hemen gehiago dago. Agian album formatuak hori eskatzen du. Lehen esperientziaren ondoren, baduzu komiki gehiago idazteko gogorik, Unai?

Unai: Bai, bai, nahi nuke. Ideia bat izan behar da, jakina, ez nuke egite aldera egingo, baina ideia edo proposamen on bat izanez gero, bai, zalantzarik gabe.

21



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.