14€HARPIDETZA
4
www.xabiroi.eus info@xabiroi.ikastola.eus www.facebook.com/xabiroi
ZENBAKI URTEAN
ALBISTEAK
Igor Leturia TXIKIBERRI BILDUMAKO BI SAILEN JARRAIPENAK CLAUDE ETA MORINO 2 ETA BIGA 3 ATERA DITU ASTIBERRIK Astiberri Bilboko argitaletxeak haurrentzako komikien Txikiberri bildumarekin jarraitzen du, eta 2021ean lehenago hasitako bi sailen jarraipenak ekarri dizkigu:
JACOB, GAUEKO LANGILEA, TXALAPARTAREN 2021EKO KOMIKIA ALEXANDRE JACOB ABERATSEN “DESJABETZAILE” ANARKISTAREN BIZITZA KONTATZEN DA KOMIKI APARTA HONETAN Txalaparta argitaletxeak azkenaldian ia-ia urtero ateratzen du komiki bat. 2018an Lucio Urtubia anarkista nafar mitikoaren bizitza kontatzen zuen Gerezi garaia argitaratu zuen. Urtubiak bankuak lapurtu edo, bere hitzetan, “desjabetzen” zituen txiroenen artean banatzeko eta anarkismoaren kausarako. Bada, 2021 urtearen hondarrean beste aberatsen desjabetzaile anarkista baten, zehazki Alexandre Jacoben, bizitza dakarkigute komiki-formatuan: Jacob, gaueko langilea. Jacoben bizitza bide-erakusle izan zen Urtubiarentzat, haren biografia oheburuko liburu baitzuen nafarrak. Eta esaten da Maurice Leblancentzat Arsène Lupin pertsonaia sortzeko orduan inspirazio ere izan zela. 1879an jaioa, 11 urterekin itsasoratu zen Jules Verneren istorioek liluratuta, eta piraterian ere aritu zen, derrigortuta. Garai horietan ezagutu zuen munduaren miseriaren kontzientzia hartuta, 15 urterekin anarkismoan militatzen hasi zen eta, beranduago, Robin Hood moderno baten gisara pobreei emateko aberatsei lapurtzen hasi zen. Ikusten denez, bizitza zinez interesgarria izan zuen, komikian kontatzeko modukoa. Matz gidoilariak eta Léonard Chemineau marrazkilariak hartu dute beren gain egitekoa, eta ederto bete ere! Komiki aparta da, ongi kontatutako istorio batekin eta irudi ederrekin hornitua. Aurten euskaraz atera diren komikien artean harribitxietako bat.
ASTERIXEN ALBUM BERRIA, EUSKARAZ ERE BAI ASTERIX ETA GRIFOA DU IZENBURUA JEAN-YVES FERRIK ETA DIDIER CONRAD-EK ONDUTAKO ISTORIOAK
Eguiluz eta Moratharen gidoiak eta Moratharen irudiekin.
Goscinnyk eta Uderzok 1959an sortutako Asterix pertsonaiaren abenturak, 1977an Goscinny hil ondoren, Uderzo marrazkigileak bakarrean jarraitu zituen. Hari 2013an Jean-Yves Ferri gidoigileak eta Didier Conrad marrazkilariak hartu zioten lekukoa, eta geroztik bost album atera ditu bikote honek. Azkena iazko urtearen amaieran argitaratu zen, Asterix eta grifoa, eta hasierahasieratik euskaraz irakurtzeko aukera izan dugu. Pozgarria da pertsonaia mitiko honen istorioak, berriak zein zaharrak, apurka-apurka euskaraz ere ateratzen ari direla ikustea.
LURRAREN SEMEA, Txani Rodriguez eta Nacho Fernández Manuel gaztetxoa protagonista duen Txanoa bildumako aurrez digitalean soilik irtendako hiru albumez osatuta dago: Zeharkaldi urdina, Tumbesera itzuli eta Uretara!. Aurrekoek bezala, Txani Rodríguez dute gidoilari eta Nacho Fernández marrazkigile.
CLAUDE ETA MORINO 2 - ZORIONAK ZURI!, Adrien Albert Aurretik ateratako Claude eta Morino 1 - Madarikazioaren jarraipena, Adrien Albertek sortutako sailaren bigarren zenbakia. Morino zezenak Claude eskeleto lagunaren urtebetetzerako zerbait handia du prestatuta, baina ez da espero bezala aterako...
BIGA 3 – ERREKREAZIOAK, KLIK ETA EKIN!, Romain Pujol eta Vincent Caut Biga 1 - Benetan identifikatu gabeko animaliaren eta Biga 2 – Super laguna!ren ondoren Biga saileko hurrengo istorioa. Zein animalia den argi ez dagoen Bigaren eskolako abentura barregarriekin jarraitzen dute Romain Pujol eta Vincent Caut egileek zenbaki honetan ere.
GAZTEON ALDIZKARIA www.kontaizu.eus
BIZITZAREN BENETAKO FUNTSA, Jorge González de Matauco eta Fernando Ferreiro Gidoia Jorge González de Mataucorena da eta irudiak Fernando Ferreirorenak. Komikian izen bereko istorioaz gain 2012an digitalean ateratako Argitaratzaile baten istorioak 1: Matxinsalto argitaratzailea ere badago, Jansainen gidoia eta Esteban Hernández Calvoren irudiak dituena.
SAURÉ ARGITALETXEAREN 2021EKO 5 KOMIKIAK BATZUK DUELA HAINBAT URTE SOILIK DIGITALEAN ATERATAKOEN BILDUMAK DIRA, BESTE BATZUK BERRIAK Mende honen lehen hamarkadan euskaraz komiki asko kaleratzen zuen Sauré arabar argitaletxeak une jakin batetik aurrera soilik digitalean argitaratzera jo zuen. Gero, desagertu egin zen, eta azken urteetan berriz ere hasi da paperean komikiak argitaratzen, berriak edo lehenago digitalean soilik ateratako komikien berrargitaratzeak.
ZAPOREEN ABENTURA Liburuan aurrez euskarri digitalean ateratako Trattoria saileko bi zenbakiak (Giancarlok ez du etsiko! eta Ni hao, Txina!) daude, Lipocito gidoilari eta Sara Calzada marrazkilari dituztenak, eta Newtondarrak saileko 2. zenbakia (Newton eta frutaren bahiketa), Edorta Corpás gidoilari eta Victor Araque marrazkigile dituena.
FRANCISCO DE GOYA, HENRI ROUSSEAU ETA VAN GOGH: MIHISETIK KOMIKIRA, Inge Eguiluz eta Moratha Aurrez digitalean soilik ateratako margolariei buruzko hiru komikiren paperezko bilduma da, Inge
NEWTON ETA ETORKIZUNERAKO BIDAIA: KLONAK VS ROBOTAK, Edorta Corpás eta Víctor Araque Liburuan Newtondarrak saileko 3. eta 4. zenbakiak argitaratu dituzte (Newton eta berdinen jatorria eta Newton 24. mendean eta koska).
musika, teknologia, literatura, sexua, zinema denbora-pasak, kirolak, antzerkia, sarea, Lorea, bertsolaritza, elkarrizketak...
www.facebook.com/kontaizu.aldizkaria
2022 OTSAILA
63
EDITATZAILEA:
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus KOORDINATZAILEAK:
Arantza Munduate eta Dani Fano.
EGILEAK:
Uxue Alberdi, Ekaitz Agirre, Aritz Irigoien, Patxi Huarte, Joseba Beramendi, Andoni Imaz, Susanna Martin, Igor Leturia, Alex Orbe, Julen Ribas, Manu Ortega, Shukare Otero, Alex San Vicente, Idoia Torregarai, Asisko Urmeneta eta Iban Zaldua.
03 AUZOMORRO Sanvi
06 SURFLARIA Uxue Alberdi eta Susanna Martin
06 14
BOTERE HANDI BATEK Iban Zaldua eta Julen Ribas
20 KOMIKITAUN elkarrizketa Beñat eta Unai Gaztelumendi
14
22 ARRANOTXU ZaldiEroa 24 GARDEN Shu Otero 25 ZOOLA3KA Manu Ortega, Exprai, Asisko
24 30 30
JOSUNESTILIST Idoia Torregarai, Alex Orbe eta Garluk
Hurrengo zenbakian!
2022ko EKAINea
“KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAK (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) DIRUZ LAGUNDUA”
AZALAREN EGILEA:
Xabier Sagasta.
EUSKARA ZUZENTZAILEAK:
Mikel Barrios.
Miel A. Elustondo,
INPRIMATZAILEA:
GERTU inprimategia. Oñati. Te.: 943 783 309
ISSN: 2530-2485 LEGE GORDAILUA:
SS-1552-2016
4
Gidoia eta irudiak Sanvi
5
Gidoia Iban Zaldua Irudiak Julen Ribas
Euskal supergizakien jatorriaz jakiteko, frankismoaren azken urteetara egin behar dugu atzera…
1960ko hamarkadaren amaieratik, Gobernuko presidentziaren ekimen zuzenpean, supergizakiak lortzera bideratutako laborategi hiper-sekretu bat ezarri zen Bardeetan, poligono militarrean ezkutatuta.
Baina Francoren heriotzak, 1975ean, unean-uneko botere hutsune bat sortu zuen laborategi sekretuan…
Esperimentu haietako subjektu gehienek ihes egitea lortu zuten, eta hortik zehar sakabanatu ziren.
12 14
Eta supergizaki horietako batzuk Euskal Herrian geratu, eta bertan errotu ziren.
Bitartean, nahasmena zegoen espainiar politikagintzan: super horiekin guztiekin zer egin ez zen lehentasuna.
izan ere, 1977ko Moncloako itunen klausula sekretu batean politikari espainiarrek itundu zuten superrak ezingo zirela jarduera politikoetan erabili…
…baina, aldi berean, erabaki zen zein partiduk izango zuen, eskualde bakoitzean, lehentasuna superren ”banaketan”.
15
Botere handi batek
Euskal Herria izan zen leku bakarra non superren gaineko kontrol hori ez zen osoki posible izan, egoera politikoaren gorabeherengatik.
Eta super bakoitza, babesa edo laguntza aurkitu zuen giroaren arabera, kontzientzia hartzen joan zen bere botereaz, eta bere erantzukizunaz
Zuek superheroiak izango bazarete, izen bat asmatu beharko dizuegu.
Bai, zerbait ozena, zolia…
izen bat?
Bisioa?
Ez, hori hartuta dago jada.
Badakit: zu Fisio, eta ni Fusio.
16
Modu horretan, euskal superren askotariko multzo bat sortzen joan zen, Moncloako itunek ezarritako arauetatik kanpo aritzen zirenak. Fusio eta Fisioz gain, nabarmenenen artean depresore zegoen, bere botere abailtzaileekin…
barrenero eta bere indar gordina…
lady toledo, arma zurien erabileran maistra…
squid.
atari, harrapaezina bere jauzi denbora-espazialei esker…
porlana eta makadama, bere botere masiboekin…
zatiki, BERE BURUA HAiNBAT ALDiZ BiDERKATU DEZAKEENA, NAHiZ ETA ORAiNDiK BERAK ERE EZ DAKiEN ZENBATERAiNO…
... paperezko edizioan jarraitzen du.
Unai eta Beñat Gaztelumendi “Martinek ez du ezer kontatzen, besteek kontatzen dute dena” Martin Artola bertsolariak autoko atea klok irekitzen duenetik BECekoa konk ixten duenera arteko bidea kontatu dute Beñat Gaztelumendi (Donostia, 1987) eta Unai Gaztelumendi (Donostia, 1988) anaiek Bidea da borroka komikian, bai eta aipatu Martin Artola Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean kantatzera iristeko umetatik bertsolaritzaren bueltan ibili duen bidea ere. Haien belaunaldiaren kezkak azaldu dituzte Artolaren ikuspuntutik. Testua eta argazkia: Andoni Imaz
Nolakoa izan da komiki hau sortzen egin duzuen bidea?
Unai: Bertsolari aldizkaritik deitu zidaten, bi urtean behin komiki bat ateratzen dutela-eta, ea zerbait egingo nuen galdetzeko. Segituan deitu nion Beñati, eta horrelaxe hasi ginen. Beñat: Garbi genuen pertsonaia nagusia zein izango zen eta zer kontatu nahi genuen. Istorioak kapituluak dauzka, eta kapitulu bakoitzak, gai bat. Niretzat oso erraza izan zen horren gainean gidoia egitea.
“Bizi ditugun garaiotan oso diferentea da borrokaren zentzu epiko horrekiko daukagun ikuspegia” Erraza, gaiak zuen artean mamituta zenituztelako lehenagotik?
Unai: Asko hitz egin gabekoak ziren, airean zeudenak. Komikia eta aurkezpen emanaldiak baliatu ditugu horietan sakontzeko. Beñat: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa amaitu berritan jaso genuen enkargua. Bertsolaritzan, txapelketek asko markatzen dute momentuko tenperatura, zein diren
20
eztabaidak. Justu garai hartan gai horiek egon ziren eztabaidan. Txapelketak bertsolarioi eskatzen zigun hortik aparte kokatzeko, baina zerbait esan nahi genuen. Txapelketek bertsolaritzan duten pisuagatik, saihestezina zen protagonistaren bide nagusia finalerakoa izatea?
Beñat: Bertsolaritzan badago kontakizun bat nahiko nagusi dena, esaten duena txapelketak markatzen duela zure bertsolari ibilbidea, eta txapelketan ez baldin baduzu oso gaztetan final bat zapaltzen edo gauza handi bat egiten, bidean geldituko zarela. Horrek frustrazio handia eragiten du, eta horrekin puskatu nahi genuen. Martin finalera iritsi da, eta horrek islatzen du botere posizio batera iritsi dela, baina posizio horren azpian dagoena ez da guztiz egia. Izenburu antiepiko bat bilatu duzue Borroka da bidea leloari buelta emanda?
Unai: Hasieran Martin izena jarri nahi genion, eta ingurukoek esan ziguten ezetz. Beñat: Izan ere, aldaketa bat adierazten zuen. Bertsolari zaharrak abizenez edo izengoitiz ezagutzen ditugu: Txirrita-ri inork ez dio Jose Manuel deitzen, edo Lasarteri Manuel. Eta, bat-batean, gure belaunaldikoak
gehiago dira Alaia, Uxue, Ane, Etxahun... Hala ere, esan ziguten hobea zela Bidea da borroka. Uste dut bizi ditugun garaiotan oso diferentea dela borrokaren zentzu epiko horrekiko daukagun ikuspegia. Epikarik gabeko belaunaldi bat erakutsi duzue?
Unai: Beste epika batzuen belaunaldia. Herentziaz jasotakoen zama askatu, eta gure epika berriak sortu behar ditugu.
Beñat: Lagun batek esan zidan deseraikitzen kokatzen garela, baina ez dugula ezer eraikitzen. Igual bada belaunaldi gisa egiten dugun zerbait... Adibidez, ez dugu garai batean bezalako harremanik nahi, beraz, hori deseraikitzen dugu, baina zein da gure alternatiba? Lagun bertsolariek zer esan dizuete komikiaz?
Beñat: Egia esan, inguru-ingurukoekin ez dut askorik hitz egin. Lotsa pixka bat ere ematen dit. Hitz egin dut belaunaldi zaharragoetako bertsolariekin, eta haiek ere euren burua ikusi dute islatuta. Eta lagun komikizaleek?
Unai: Garbi esanda, nik bertigo handia nion horri. Banekien bertso munduan nahiko ondo funtziona zezakeela, bertsoei buruzkoa delako, baina... komiki bat da. Egiten dudan lehenengo lan luzea da, eta banuen beldur hori, benetan entenditzen duen jendeak zer esango zuen. Bertsolari aldizkariaren zenbaki bat denez, ez dakit asko zabaldu ote den; gustatuko litzaidake bertso mundutik komiki mundura gehiago eramatea.
“Beti harrigarria iruditu zait Unaik elementu gutxirekin nola markatzen duen eszena bat edo pertsonaia bat” Zer teknikarekin marraztu duzu?
Unai: Azken urteetan, dena digitalean egin dut, eta sentsazioa neukan nik egiten dudan trazua Photoshopeko pintzel bera hartuta beste edozeinek egin zezakeela. Eta eskuz egiten hasi nintzen. Askoz inperfektuagoa da tirak edo karikaturak egiten ditudanean baino, baina gustura geratu naiz. Beñaten gidoia irakurri, eta nire barrutik pasatzean atera dena dago komikian; oso ukitu gutxi eman dizkiot ordenagailuz. Lehenengo arkatz urdin batekin egin ditut konposizioak, gero tintaz marraztu, eta eskaneatu, kolorea ordenagailuz egiteko. Kolore gutxi erabili dituzu.
Unai: Bai, urdinetan egin dut, eta gauzak nabarmentzeko gorria eta horia erabili ditut. Gustura geratu naiz. Marrazkiak berak ez zuen hain estetikoa izan beharrik, istorioa ondo kontatzea da inportantea. Eskuz egin izanak satisfazio bat eman dit: ondo edo gaizki egongo da, baina hau nik bakarrik egin dezaket. Beñat: Nik banuen kezka bat: komikiak bi bidaia kontatzen ditu, bata fisikoa eta bestea sinbolikoa, eta ez nekien nola uztartuko ziren. Unaik kolore diferentea eman die biei, eta uste dut asmatu duela. Nabarmentzen dira irudi batzuk: pipitaazalen mendia, kobazuloko bidea...
Unai: Marrazkilaria naiz, baina niri jaten ematen didana maketatzaile eta
diseinatzailea izatea da. Konposizioari garrantzi handia ematen diot, eta saiatu naiz horretan. Beñatek pasatutako gidoia ehun orri inguru zen, eta azkenean 130 bat atera dira. Mantsotu egin dut pixka bat. Beñat: Ni ez naiz komiki-irakurlea izan. Unaik Zerocalcareren komikiak pasatu zizkidan batez ere, erakusteko zein zen gustatzen zitzaion tonua, eta neure burua pixka bat horretan formatu nuen. Zer du, bada, Zerocalcarek?
Unai: Niretzat lurrikara bat izan zen. Bere lana irakurtzen hasi nintzenean, bere belaunaldiari buruz hitz egiteko duen gaitasunak harrapatu ninduen. Zer gertatzen da komikian? Bada, ezer ez. Baina indar handia dauka. Beñat: Garai batean bertsolarien marrazki bizidunak egiten ziren: Txirrita, Lazkao Txiki, Fernando Amezketarra... Horiek beste tonu bat zeukaten, askoz harrigarriagoak ziren, normalaz kanpokoa bilatzen zen. Zerocalcare irakurtzean konturatu ginen gaur egungo bertsolarien istorioak kontatzeko ez dagoela horrelako ezer bilatu beharrik, egunero egiten dituzun gauzek badaukatela inportantzia. Martinez gain, badaude beste pertsonaia batzuk, istorioari geruzak eransten dizkiotenak.
Beñat: Idazten bukatu nuenean konturatu nintzen Martinek berak ez duela ezer kontatzen, kontatzen den guztia gainerako pertsonaiek kontatzen dutela. Sararen pertsonaia, adibidez, kontrapuntua da.
Beñat: Martinek bere burua biktima eta zapaldu gisa kokatzen du denbora guztian, eta Sarak esaten du: «Ez, ez, hemen geu gara botere-posizio batean ez gaudenak, zu zaudelako». Dena da epikaren kontrako borroka bat, baina Sara pertsonaia oso epikoa da. Uste dut gizartean ere horrela dela gaur egun. Seguru aski, Sara da eraikitzeko fasean dagoen pertsonaia bakarra komikian.
BIDEA DA BORROKA Beñat eta Unai Gaztelumendi Arg. Bertsolari aldizkaria 123 orri I 18€ Urko eta Iparra, berriz, bertsolaritzatik kanpo daude. Batak iragan mendeko 80ko hamarkada mitifikatzen du, eta besteak, aldiz, nahiago ditu arte-adierazpide sofistikatuagoak.
Unai: Bertsolaritza beste modu batera ikusten duen jendeak esaten duenak Martini ere eragiten dio, guri bezalaxe. Bertsolariak ez dira mitifikatu behar, eta horri kontra egingo zion pertsonaia bat egotea nahi genuen. Beñat: Urkok bi dimentsio hartzen ditu. Batetik, Martini eusten dion pertsona da askotan. Bestetik, uste dut Euskal Herrian orokorrean harreman nahiko gatazkatsua dagoela 80ko hamarkadako urteekin. Garai gogortzat hartzen da, baina, aldi berean, orduko musika entzuten da, orduko leloak errepikatu... Zer nabarmenduko zenukete elkarren lanetik?
Unai: Irakurtzen ari nintzenean, pentsatzen nuen: «Arraioa!, nik ez nuen hobeto esango». Bilatzen nuena eman dit, baina biderkatuta. Beñat: Niri beti harrigarria iruditu zait Unaik elementu gutxirekin nola markatzen duen pertsonaia bat edo eszena bat, eta horrek zer freskura ematen dion konposizioari. Jende asko horrekin harritzen da, baina nik umetatik horrela ikusi dut. Gehiago harritu nau koloreen erabilerak. Eta Martinengandik?
Unai: Kanpotik jaso dudanagatik, iruditzen zait Martinen barruan bai bertsolari asko eta bai gure belaunaldiko jende asko dagoela. Beñat: Bertsolaritza aztertzen denean, testua aztertzen da askotan. Eta hori da, noski. Baina uste dut gaur egun batez ere harremanak direla bertsolaritza, eta Martin ere harremanak dira, hori da bere bertute handiena.
21