Harpidetu zaitez!!
ZK.
... eta jaso xabiroi zure etxean! Lau zenbaki urtean 12 euro, bidalketa gastuak barne. harpidetu zaitez http://www.XABIROI.eus/ webgunean, edo bete kontrazaleko inprimakia eta bidali gure edozein helbidetara: www.facebook.com/xabiroi
info@xabiroi.ikastola.eus
Albisteen txokoa testua: Igor Leturia iritsi ere! Duela pare bat hilabete atera zen saileko bigarren albuma, Le troisième magicien, eta hau ere salduenen artean izan da zenbait astez.
PILULA URDINAK EUSKARAZ! HIESARI BURUZKO FREDERIK PEETERS-EN KOMIKI EZAGUNA EUSKARAZ ATERA DU ASTIBERRIK Pilula urdinak komiki autobiografikoan, Frederik Peeters suitzarrak HIESa duen Cati neskalagunarekiko (eta haren 3 urteko alabarekiko) erlazioa kontatu zigun 2001ean. Oso modu hunkigarrian
ÖTZI 2 - EL BUENO, EL FEO Y EL TUERTO, MIKEL BEGOÑA ETA IÑAKET Gure lagun Mikel Begoñak gidoia eta Iñaketek irudiak jarri dizkion Ötzi, El bueno, el feo y el tuerto komikia ere serie baten bigarren albuma dugu. Seriean duela urte batzuk Alpeetako
bere konfort-eremutik kanpo. Baina bertako bizilagun eta gertakizunek bizitza beste modu batean ikusten irakatsiko diote.
ARTHUS TRIVIUM 2 - LE TROISIÈME MAGICIEN, RAULE ETA JUAN LUIS LANDA
baina umorez ere tratatzen dira bertan heriotza, beldurra, gaixotasuna eta maitasuna. Sari asko irabazitakoa, Pilula urdinak klasiko bat da gaur egun, eta orain euskaraz kaleratu du Astiberri Bilboko argitaletxeak, gaur egun protagonistak zertan diren azaltzen duten 10 orri berrirekin. Luxua.
XABIROIKO KOLABORATZAILEEK KOMIKI BERRIAK ESPAINIA ETA FRANTZIAN
Urte hasieran atera zuen Frantziako Dargaud argitaletxeak Arthus Trivium komiki-sailaren lehen albuma, Raule-ren gidoia eta Juan Luis Landaren irudiekin (gurekin Irati: Saiak albuma egin zuena). Arthus Nostradamus igarle ezagunaren hiru zaldun-dizipuluetako bat da, bere maisuaren aginduz sorginkeriazko abenturetan sartuta dabilena. Komikiak izugarrizko arrakasta izan zuen, hainbat astez Frantziako komiki salduenen zerrendan izan zen, baita lehena izatera
Xabiroiko kolaboratzaileak ez dira edonor, ez horixe! Eta hori badakite ongi nazioarteko editoreek, beraiek egindako komikiak argitaratzen ari baitira etengabe. Ikusi, ikusi!
glaziar batean izoztuta aurkitutako eta 5.000 urte baino gehiago omen dituen Ötzi gorpu momifikatuaren istorio imajinatu bat kontatzen digute, Sergio Leoneren Dolarraren trilogia film sail ezagunaren estiloan. Aurrekoa bezala, Norma argitaletxeak atera du Espainian.
Béka gidoilari-bikoteak eta gure Markok beste komiki bat atera dute Bamboo argitaletxe frantziarrarekin, Le jour où le bus est reparti sans elle (edo Autobusa bera gabe joan zeneko eguna). Clémentine-k autobusa galtzen duen egun batean, landa ingurune batean bakarrik eta galduta gelditu da,
Sanvi
06 AMETS ALOKATUAK Harkaitz Cano eta Iñaki Holgado
EL ETERNAUTA KOMIKIAREN INGURUKO SOLASALDIA EGIAKO KULTUR ETXEAN
12 ERREZELEN ATZETIK
OTSAILAREN 1EAN IZANGO DA, ZIENTZIA-FIKZIOAREN INGURUKO SOLASALDIEN BARRUAN Komiki argentinarrean dagoen lan edo pertsonaiarik ezagunenetakoa (Mafalda eta Inodoro Pereyraren baimenarekin) El Eternauta izango da ziurrenik. 1957 eta 1959 urteen artean argitaratutako zientzia-fikziozko lan honen gidoia H.G Oesterheld-ena da (bere konpromiso politikoagatik 1977an Argentinako diktadurak bahitu zuena eta geroago, uste denez, hil zuena) eta irudiak F. Solano López-enak. Bertan, elurte misteriotsu bat hasi da bat-batean eta maluta soil batek ukitzen duen bizidun oro istantean
Harriet eta Alex Macho
19 ZOOLA3KA Asisko, Manu Ortega, Exprai
20 KOMIKITAUN elkarrizketa Iñaki Martiarena “Mattin”
22 ARRANOTXU ZaldiEroa
24 SANTA FAMILIA
ziplo erortzen da hilik. Etxe barruan babestuta zeudenak kalera ateratzen hasten dira buzoen antzeko janzki isolatzaileak soinean jarrita, bizirauteko beharrezko duten gauzen bila eta elurraren jatorria ikertzera. Bada, kurtso honetan Donostiako Egia auzoko kultur-etxean zientziafikziozko lanen inguruko literatur solasaldiak antolatu dituzte, hilean behin izaten dira, eta aukeratu duten lanetako bat El Eternauta da. Otsailaren lehenengoan izango da, gaztelaniaz. Aukera ederra komiki klasiko apart honen inguruan gehiago jakiteko.
www.kontaizu.eus
GAZTEON ALDIZKARIA musika, teknologia, sexua, literatura denbora-pasak, zinema, antzerkia, kirolak, sarea, Lorea, bertsolaritza elkarrizketak, lehiaketa…
04 AUZOMORRO
MARIKA VILA ETA AMPARO ACARREGUI KOMIKIGILEEI BURUZKO ERAKUSKETA IBILTARIA ABENDUAN ETA URTARRILEAN LEKEITION, ONDARROAN ETA MARKINAN IKUSI AHAL IZANGO DA María del Carmen Vila (lanak Marika ezizenez sinatzen dituena) eta Amparo Acarregui komikigileak 70eko hamarkadatik ari dira komikiaren munduan. Iaz Parrapean jardunaldietan bien lanei buruzko erakusketa bana izan zen, eta orain bi erakusketok hainbat herritan izango dira hurrengo hilabeteotan: Lekeition abenduaren 12tik 18ra, Ondarroan abenduaren 27tik urtarrilaren 8ra eta Markinan urtarrilaren 11tik 18ra.
LE JOUR OÙ LE BUS EST REPARTI SANS ELLE, BÉKA ETA MARKO
Gainera, erakusketa herri bakoitzean dagoen egunetako batean Josune Muñoz adituak hitzaldi eta tailerrak emango ditu emakumeak eta komikigintza gaiaren inguruan (Lekeition abenduaren 14an, Ondarroan abenduaren 28an eta Markinan urtarrilaren 13an). Eta abenduaren 13 eta 14an Sussana Martinek komikigintza-tailer bat ere emango du Ondarroan. Zoaz ikustera!
Eider Rodriguez eta Julen Ribas
31 MARE VOSTRUM Antton Olariaga
hurrengo zenbakia 2017ko otsailean! EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea, 124 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus AZALAREN IRUDIA: Juan Luis Landa. KOORDINATZAILEA: Dani Fano. EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Mikel Barrios, EGILEAK: Joseba Beramendi, Harkaitz Cano,
https://www.facebook.com/pages/Kontaizu/292902314110973
Dani Fano, Iñaki Holgado, Patxi Huarte, Adur Larrea, Igor Leturia, Alex Macho, Gregorio Muro, Antton Olariaga, Manu Ortega, Julen Ribas, Eider Rodriguez, Juan Carlos Ruiz, Alex San Vicente, Asisko Urmeneta.
Miel A. Elustondo. INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia.
Oñati. Tel.: 943 783 309 ISSN: 2530-2485 / LEGE GORDAILUA: SS-1552-2016
LAGUNTZAILEAK

4
GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi
5
4
GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi
5
12
EErrezelen rrezelen atzetik
GIDOIA: Harriet / IRUDIAK: Alex Macho
13
12
EErrezelen rrezelen atzetik
GIDOIA: Harriet / IRUDIAK: Alex Macho
13
14
ERREZELEN ATZETIK
15
paperezko aldizkarian jarraitzen du...
14
ERREZELEN ATZETIK
15
paperezko aldizkarian jarraitzen du...
20
“Lokatzak esan zidan: ‘errotu, bestela erotu’. Uste dut hori dela liburuaren mamia”
Iñaki Martiarena
aditza zain hitzetik dator. “Zaindu zaitez”, hau da, “errotu zaitez”. Ez naiz filologoa, baina esango nuke hortik doala kontua, bere burua zaindu behar du Lokatzak. Bestalde, nekazaritzak ere, hirikoa zein landakoa, zain egotea eskatzen du. Hor dituzu hiru kontzeptu aski lotuta daudenak: zaindu, zaina, eta zain egotea. Lokatzaren bide horrekin oso lotuta daude. Hala ere, sormen-lan hau ez zait erabat jakinik etorri. Gidoia idazten hasi nintzen eta zer esana banuela konturatu nintzen, ganbara beteta neukala. Idazten hasi eta berehala ohartu nintzen hor bazegoela gauza luze bat egiteko aukera, eta hortik tiraka, zarrakamalda tresnatik tiraka, heldu zitzaidan istorioa. Aipatu ditudan hiru kontzeptu horiek oso lotuta zeudela konturatu nintzen hasieratik, batez ere zaindu eta zaina.
MATTIN
“LIBURU HAU BIZITZAREN ALDEKO HAUTU BAT DA”
Argazkia: Juan Carlos Ruiz
IKEL LANDABIDEA IBARBURUK EZ DU LANIK, EZ DU DIRURIK. IA JATEKORIK EZ DU. LOKATZA DEITZEN DIOTE. AZKEN ALDIAN, ZULO BELTZ BATEAN, ATERA EZINIK BIZI DA, ANTSIETATE KRISIAREN MUGAN BETI. AKABO DENA! BERE GURASOAK BEZALAXE, GAUZA IZANGO DA BERE BURUA ELIKATZEKO. BARATZEA EGINGO DU. BAINA EZ DA DENA AMESTU BEZALA IZANGO, LURRAK EZ BAITU BERE FRUITUA MUSU TRUK EMATEN. LEHEN URRATSA: ZARRAKAMALDA EROSTEA.
Baratzea eta lurra. Lurretik hain urrun bizi al gara? Kontua da lurretik urrun baino, ez dugula betarik hartzen ohartzeko lurra egon badagoela. Gauzez ohartzeko patxada falta zaigu. Bake bila dabil Lokatza. Baina baratzeko lan gogorra al da bakea aurkitzeko modua? Tira, bakea bilatu baino, gehiago esango nuke daukan ezina bideratu behar duela. Bizi dituen gabeziak nolabait egituratzeko, eta bere burua kokatzeko, zerbait eraikitzea erabakitzen du, eta baratze bat sortzeko asmoa hartzen du; emozioak bideratzearren. Sormen-lan gisa egiten du, gelditzen zaion aukera bakarra da. Zaila da gero kalekume batentzat baratzeko kontuak ikastea. Ezjakintasun horri aurre egitea ez al da beste estres iturri bat Lokatzarentzat? Bada, ez naiz horretaz konturatu, egia esan. Alde batetik, iruditzen zait Lokatzak pauso hori emateko daukan oinarria amorrua eta ezina direla. Amorru hori bideratu nahi du eta ez zait
Zarrakamaldak tresna sinbolikoa ematen du. Baratzeko belar txarrak zein gure burukoak kentzeko tresna irmoa. Bai, dudarik gabe, sinbolismo handia dauka. Sasiak mozten ditu zarrakamaldak eta bidea argitzeko eta amorrua kentzeko ere balio du. Eskuetan izan nuenean ez nekien zehazki zer izen zuen. Tresna bera oso erakargarri egiten zitzaidan, ilargi itxura du, galdera itxura du, anakronikoa da... eta, gero, izena ezagutu
iruditzen Lokatzak estresez bizi duenik ezjakintasun hori. Are gehiago, konfiantza dauka bere buruarengan eta hartutako erabakiarengan. Bere buruari arreta eskaini dio eta, hain zuzen ere, konfiantza dauka. Estresa izatekotan estres positibo bat izango litzateke, erronka modura. Beharbada, titaniko samarra da, baina uste dut Lokatzak bere mugak onartzen dituela. Agian hori da ikasgaia. Porlandia komikiko hirian zoriona zaila da. Ia ezinezkoa. Galdu egin al gara zementuzko modernotasun honetan? Ez nuke esango porlana zeharo txarra denik eta natura, aldiz, guztiz bukolikoa denik. Lokatzak esaldi bat esan zidan, eta uste dut hori dela liburuaren mamia: “errotu, bestela erotu”. Hori da istorioaren muina. Gero, irakurle bakoitzak jakin beharko du nola errotu. Alegia, Lokatzak ez du bere burua errotuta ikusten, ingurua arrotz egiten zaio, eta errotzen saiatzen da. Filologoek esan beharko lukete, baina, beharbada, zaindu
Hala ere, baratzeko lanak hasita ez dira denak urre. Gauzarik onena da baratzeak ez duela gezurrik esaten. Hori oso puntu garrantzitsua da. Gerora egin dudan gogoeta bat izan da hori. Beharbada, horregatik aukeratzen du Lokatzak baratzea, ez
“Gauzarik onena da baratzeak ez duela gezurrik esaten” dizulako gezurrik esaten. Ura botatzen baduzu landarea ateratzen da, urik ezean ez dago landarerik. Oso benetakoa da baratzea. Baratzeko lana zaila egiten zaio Lokatzari, eta maitasuna are zailago. Kontuan izan behar da eskasia ekonomiko eta afektibo bat bizi duela Lokatzak. Baliabideak falta zaizkio harreman bat garatzeko. Etapa hori bizi behar du orain. Hasteko bere burua maitatu behar du. Baina pixkanaka argi bide bat ikusten da. Orriak pasa ahala bere burua hobeto ikusten du eta, azken batean, bizitzaren aldeko apustu bat egiten du. Istorioaren beste gakoetako bat da hori. Minean gelditu beharrean nola edo hala bizitzaren alde egiten du. Bilakaera bat ematen da. Kontakizunari itxura katartikoa hartzen zaio. Barrenak hustutzeko balio izan al dizu? Bai. Lokatza ni neu ez izan arren, nire bizipenetan oinarritutako liburua da Zarrakamalda. Beraz, oso ondo ezagutzen dut Lokatza, nahiz eta ni neu ez izan. Katarsi handiko sormena izan da. Orrialde kopuru honek
IÑAKI MARTIARENA OTXOTORENA “MATTIN”
KARIKATURA: DANI FANO
M
Xebax aldameneko baratzekoak esaten dio beti: “bizitza motza duk!” Bai, jakina. Bilakaera argia dago istorioan. Lokatzak eskasia ekonomikoa eta afektiboa bizi du, lotuta daude biak. Baratzeak urritasun afektibo horretatik irteteko aukera ematen dio, besteak beste. Horrela ezagutzen du Xebax, eta Xebaxen ikuspegia zeharo ezberdina da. Lokatzaren kontrapuntua da, aberastu egiten du istorioa, halako arnasgune bat ematen dio. Lokatzarekin besterik gabe itoko zen irakurlea, eta Xebaxen modukoak badira bizitzan zorionez, gauzak hain serio hartzen ez dituen jendea.
nuenean zeharo maitemindu nintzen. Erabaki nuen komikiaren izena hura izango zela. Hain da luzea eta aspaldikoa, bere baitan biltzen ditu zaharra, malda, arrastaka... Hori izan behar zen izenburua, eta horri heldu behar nion. Oso argi nuen. Gauza askotan erabakiak erraz etorri zaizkit lan honetan.
(Donostia, 1967) bere burua kokatzeko eta ordenatzeko hasi zen marrazten txiki-txikitatik. Emozioak eta bizipenak halaxe bideratzen zituen. Ibilbide luzea egin du marrazten, harrezkero. Denetik egin du: komikia, ilustrazioa, umore grafikoa, lantegiak... Urteetan ikusi izan dugu bere lana euskarazko prentsan, Ipurbeltzen edo Napartheiden, besteak beste. Moko eta Karmele, Belardo, Kattalingorri, eta beste hainbat komiki-pertsonaia, aski ezagunak egin ziren gure artean. Hastapenetik zerbaitek definitu badu bere lana umorea eta zirikatzeko joera izan da. Teknika aldetik orojalea da Mattin: urmargoa, ordenagailua, tenpera zein tinta naturaltasunez uztartzen ditu. Duela hiru urte 1813-2013 Sua itzali, hiria piztu komikia argitaratu zuen, eta aurten Zarrakamalda ekarri digu, Txalaparta argitaletxearen eskutik
horretara eraman nau, nigandik asko sartu dut hor. Horrek oso liburu zintzoa bihurtzen du. Baratzean bezala, ez dago gezurrik... kar, kar! Tinta sendoz marraztutako komikia da. Beltz ugari du, kolorerik gabe. Hala zegokion istorio honi? Erabaki hori erraz etorri zen. Argi neukan iluna izan behar zela. Grafismoa zehazten lan handia egin dut orriak pasa ahala, baina pozik gelditu naiz. Askok galdetu didate, baina ez diot garrantzia berezirik eman nahi une honetan, ez dakit zein estilo den. Ahal izan dudana egin dut, eta oso gustura egin dut lana. Barru-barrutik atera zaidan estiloa izan da, eta marrazkilari bezala nire mugak onartuta. Azken batean, kontatzeko oso modu egokia hartu dudala uste dut. Oso gustura gelditu naiz, barrenak hustuta. Etsipenetik marraztuta dirudi. Ba al da itxaropenik Lokatzarentzat eta bere auzoko garen guztiontzat? Ez dakit. Egunak izaten ditut. Bizitzaren alde nago, beharbada horrekin asko erantzun dut, eta bizitzak dakarren guztiarekin, garai onak eta gari zailak. Boladak dira. Nire buruari galdetu nion lan hau egiten ari nintzenean: “zertarako argitaratu?”. Adierazteko beharra nuen. Eta, bai, itxaropena eduki behar dugu. Itxaropen hitza oso lotuta dago elizarekin, nahiago dut esatea liburu hau bizitzaren aldeko hautu bat dela. Eta orain zer, Mattin? Orain. Badira gauzak. Hau seme bat izan da, baina badira enkarguak martxan. Aurki aterako da liburu xume bat, oso polita, Altzako historiari buruz. Beste grafismo batekin, oso ezberdina. Erakusketak egiten ditut tabernetan... Belardo ere jeloskor dago Lokatzari jarri diodan horrenbesteko arretagatik, eta kasu egin beharko diot. Eta ikasten jarraitu, asko dugu hobetzeko beti. Liburu honek nire mugak non diren ezagutzen lagundu dit eta zer hobetu behar dudan. Baina oraintxe bertan gozatzea egokitzen zait. Egindako lana gozatzea eta ospatzea.•