Harpidetu zaitez!!
ZK.
... eta jaso xabiroi zure etxean! Lau zenbaki urtean 12 euro, bidalketa gastuak barne. harpidetu zaitez http://www.XABIROI.eus/ webgunean, edo bete kontrazaleko inprimakia eta bidali gure edozein helbidetara: www.facebook.com/xabiroi
info@xabiroi.ikastola.eus
Albisteen txokoa testua: Igor Leturia bertsioa euskaraz eta gaztelaniaz dago eta doan banatzen da. Horrez gain, dohainik deskarga daiteke lau hizkuntzatan. www.nanokomik.com
EUSKARAZKO KOMIKI ASKO 2016 URTEA ONGI AMAITZEKO Urtearen amaiera bikaina izan da euskarazko komikiei dagokienez. Pentsa, abenduko Xabiroiko albisteak idatzi genituenetik, 2016an euskarazko beste 6 komiki atera zirela jakin dugu! Hemen duzu horien berri zehatza.
MOBILAK, ARANTZA IBARRA ETA KAIET BENGOETXEA Maiatzean ikusi zuen argia Ediciones Beta etxearen eskutik Mobilak honek, Arantza Ibarraren gidoia eta Kaiet Bengoetxearen (Euskomanen marrazkigilea) irudiak dituena. Etengabeko zaharkitzeari uko egin eta matxinatzen diren telefono mugikor batzuk ditu protagonista.
ENEKO ARITZA, LEHEN ERREGE BASKOIA, ANGEL REKALDE ETA JOSEBA LARRATXE Nabarralde elkarteak Eneko Aritza, lehen errege baskoia komikia argitaratu du. 20 orriko istorio honetan, Angel Rekaldek Orreagako guduaren eta Iruñeko Erresumaren sorreraren istorioa kontatzen digu Eneko Aritzaren pertsonaiaren bidez. Bertan irakurriko dugunez, berau izan zen baskoien lurraldean geroago Nafarroako Erresuma deitu eta zazpi mendez iraun zuen Iruñeko Erresumaren sortzaile eta lehen errege. Komikia gure kolaboratzaile Joseba Larratxeren marrazki ederrek ilustratzen dute, kolore zuri, beltz eta gorrian eginak. Gure herriaren historia hobeto ezagutzeko aukera, komiki polit batean. www.nabarralde.com
GAZA AMAL – GAZAKO ZERRENDAN EMAKUME AUSARTEN ISTORIOTXOAK, SUSANNA MARTÍN UNRWA Euskadik (Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen agentziak) atera du Gaza Amal Gazako zerrendan emakume ausarten istoriotxoak komikia. Susanna Martín komikigileak egina, paperean euskara eta gaztelaniazko edizio bakarrean atera dute, hizkuntza bakoitzeko bertsioa liburuaren alde bakoitzean, eta ez dago salgai, doan banatzen da. Online ere irakurri daiteke. Bertan Gazako zerrendan bizi diren lau emakumeren eguneroko bizitza gogorrak ezagutu ahal izango ditugu.
Hango miseriez gaindi, esperantzazko mezua zabaltzen dute ederki marraztutako istorio hunkigarriok (Amal hitzak itxaropena esan nahi du). Ederra! www.issuu.com/unrwaeuskadi
DAYANNE ETA MURILLO – NANOZIENTZIAREN INDARRA, AMAIA ARREGI, ITZIAR OTEGI ETA HODEI IPARRAGIRRE NanoKOMIK ekimena nanoteknologia zertan datzan gizartean zabaltzeko CIC nanoGUNEk eta Donostia International Physics Centerek abiarazitako ekimena da. Bertan 12 eta 18 urte arteko 200 gazte inguru aritu dira nanobotereak izango dituen superheroi bat asmatzen. Bertako ideiarik onenekin superheroi bat ez baizik eta bi osatu ahal izan dituzte, Dayanne eta Murillo, eta pertsonaia horien inguruko komiki bat egin dute. Hodei Iparragirrek marraztu du Amaia Arregi, Itziar Otegi eta Hodei beraren gidoiaren gainean. Bi protagonistak ikertzaileak dira, eta gaur egun existitzen diren hainbat nanoteknologia aplikatuz (kamaleoi efektua, gekko indarra, beso bionikoa, botere ignifugoa eta abar) superheroi bilakatzen dira. Komikiaren paperezko
ARBERNOKO EZKUTUA ETA ASTERIX OLINPIAR JOKOETAN, RENÉ GOSCINNY ETA ALBERT UDERZO 2010ean hasitako bideari jarraiki, Salvat argitaletxeak Asterixen komikiak euskaraz berrargitaratzen jarraitzen du, urtero bat edo bi, kronologikoki, eta jada dozenatik gora doaz. Aurten Arbernoko ezkutua eta Asterix Olinpiar Jokoetan istorioei tokatu zaie txanda, jatorrizko hizkuntzan, frantsesez, 1968an atera zirenak hain zuzen ere. Ezagutzen ez duten gazteentzat aukera aparta modaz inoiz pasatuko ez diren Goscinny eta Uderzoren klasiko hauek ezagutzeko eta helduagoentzat gure liburutegiko bertsio hondatuak berriztekoa.
VERDUN-GO GUDUAREN INGURUKO BIGARREN KOMIKIA ATERA DUTE FRANTZIAN MARKOK ETA IÑAKI HOLGADOK L’AGONIE DU FORT DE VAUX IZENBURUA DU BIGARREN TOMOAK Ekaineko zenbakian kontatu genizuen gure kolaboratzaile Markok eta Iñaki Holgadok Frantzian Grand Angle argitaletxearekin atera zutela Verdungo guduaren (Lehen Mundu Gerrako bataila odoltsu eta luzeenetako bat, ia 1916 urtea osorik iraun zuena) inguruko komiki sail baten lehen albuma, haren mendeurrena gogoratzeko. Bada, orain
bigarrena atera dute, L’agonie du fort de Vaux, hau ere Jean-Yves Le Naouren gidoiarekin, Markoren storyboard-arekin eta Iñaki Holgadoren irudiekin. Eta Espainian, Yermo argitaletxearekin, bi albumak batzen dituen edizio osoa ere atera dute. Ea lehen tomoak bezain harrera ona duten!
Sanvi
06 HAUR BESOETAKOA
KOMIKIAK ZIENTZIAZ JANTZI DIRA ERAKUSKETA ARTIUM-EN
Unai Iturriaga eta Sanvi
MARTXOAREN AMAIERA ARTE IREKITA Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan, Artium-en alegia, Komikiak zientziaz jantzi dira erakusketa paratu dute. Martxoaren amaiera bitartean dago bisitatzeko aukera, liburutegiko mintegi aretoan. Bertan, komikietan zientzia nola erabili izan den erakusten da. Fikziozko abentura eta pertsonaietan zientziaren tratamendua ikus daiteke (Tournesol irakaslea eta Tintinen ilargirako bidaia, Flash Gordon, Bacterio profesorearen asmakizunak...), eta baita benetako zientzialarien bizitzak eta euren aurkikuntzak komikian nola kontatu diren ere (Galileo, Darwin, Marie Curie, Einstein...). Ezin galduzkoa!
12 ARRANOTXU ZaldiEroa
14 KOMIKITAUN elkarrizketa Marko Armspach
16 ZOOLA3KA Asisko, Manu Ortega, Exprai
EGUNGO EUSKAL KOMIKIA ETA LITERATURA LIBURUA IDATZI DU IRATXE RETOLAZAK EHU-K ARGITARATU DU EUSKAL KOMIKIGINTZAREN HISTORIA AZTERTZEN DUEN LIBURU HAU Euskal Herriko Unibertsitatean literatura irakasle den Iratxe Retolazak Egungo euskal komikia eta literatura liburua atera du, EHUk berak argitaratuta. Izenburuagatik besterik pentsa badaiteke ere, euskarazko komikigintzaren historia guztia kontatu eta aztertzen da bertan, XX. mende hasierako prentsako umore grafikotik gaur egungo eleberri grafikoetaraino, fanzineak, albumak eta diren eta ez diren guztiak barne. Horrez gain, azken 30 urteotako hamaika komiki hautatu xeheago komentatzen dituzte bertan hainbat adituk, tartean Xabiroik ateratako Piztia otzanak eta Azken garaipena. Ezinbesteko lana euskaraz argitaratutako komikien historia ezagutu nahi duenarentzat, hutsune handi bat betetzera datorrena.
www.kontaizu.eus
GAZTEON ALDIZKARIA musika, teknologia, sexua, literatura denbora-pasak, zinema, antzerkia, kirolak, sarea, Lorea, bertsolaritza elkarrizketak, lehiaketa…
04 AUZOMORRO
17 BASOLATIK BERRI ONIK EZ Asisko eta Joseba Larratxe
25 SANTA FAMILIA Eider Rodriguez eta Julen Ribas
31 IRATI XTREM Patxi Gallego
hurrengo zenbakia 2017ko ekainean! EDITATZAILEA: EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Errotazar bidea, 126 - 20018 Donostia Tel.: 943 445 108 - info@xabiroi.ikastola.eus
AZALAREN IRUDIA: Dani Fano.
KOORDINATZAILEA: Dani Fano.
EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Mikel Barrios,
Miel A. Elustondo. EGILEAK: Joseba Beramendi, Dani Fano,
https://www.facebook.com/pages/Kontaizu/292902314110973
Patxi Gallego, Patxi Huarte, Aritz Irigoien, Unai Iturriaga, Joseba Larratxe, Igor Leturia, Manu Ortega, Julen Ribas, Eider Rodriguez, Alex San Vicente, Asisko Urmeneta.
INPRIMATZAILEA: GERTU inprimategia.
Oñati. Tel.: 943 783 309 ISSN: 2530-2485 / LEGE GORDAILUA: SS-1552-2016
LAGUNTZAILEAK

4
GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi
5
4
GIDOIA ETA IRUDIAK: Sanvi
5
6
MARKO
txiki bat zure bidean. Komikirako pertsonaia aski nabarmenak hautatu ditugu, Clementineren bizitzan ere nabarmenduko direnak. Xantalek bizitza berezia du. Antoinez ez dakigu gehiegi... Bigarren albumerako pertsonaia berriak sortu ditugu eta beste batzuk errepikatuko dira, baina beti ere aski nabarmenak izango dira. Agian Clementine bera da zehaztugabeena.
“BATZUETAN AUTOBUSA GALDU BEHAR DA, GERO BESTE BIDE BAT HARTZEKO”
Askotan aipatzen duzue ausardia. Beldurra al da gure etsairik handiena? Eta ez bakarrik bizitzan, jende arteko harremanetan baita ere. Gizartea norantz joaten ari den ikusi besterik ez dago. Beldur da jendea. Nazionalismoak berpizten ari dira beldur hori dela eta. Beldur mota bat izatea ongi dago. Labarretik salto egin aurretik sentitzen duzun beldur hori ona da, babesten zaitu, erreakzio automatikoa da. Kontua da beldur hori gainditzea, behean ura dago, ez da ezer gertatzen. Clementine beldur da bakarrik geratzen denean. Antoinek laguntzen dio beldur hori gainditzen: “ez zaude basamortu batean, etxea dut, tea dut bertan, ez izan beldur”.
C
LEMENTINE EGUNERO GARAIZ ALTXATZEN SAIATZEN DA EGUZKIARI AGUR EGITEKO, ETA EGUNERO KALE EGITEN DU. MEDITAZIO TALDE BATEAN SARTU DA, BIZITZARI ZENTZUA EMATEN LAGUNDUKO DIOLAKOAN. ASTEBURUAN ERRETIRORA DOA TALDEA, “NI” SAKONA MUNDUKO ENERGIEKIN BIRKONEKTATZERA. BAINA GALDU EGINGO DU CLEMENTINEK AUTOBUSA ETA EZ DA ERRETIRORA INOIZ HELDUKO. ZORTE TXARRA IZAN DU GAIXOAK!... ALA ONA? HORI ARGITZEKO, TE BAT EGIN, MOKADUTXOA PRESTATU, ESERI BESAULKIAN LASAI, ETA IREKI AUTOBUSA BERRIRO BERA GABE ABIATU ZEN EGUNEKOA.
Autobus batzuk hobe galtzen badira... Eta uste dut Clementine bezala neuk ere autobusari huts egin diodala. Pausa bat egin dut nire bizitzan. Askotan, autobusean baino, abiadura handiko trenean joan izan naiz. Ona da batzuetan tren hori ez hartzea. Nire kasuan inposatua izan da. Ez nuen inola ere uste gisa honetako proiektu batean sartu ahal nintzenik, baina Beka gidoilariek nirekin propio egin nahi zuten. Beharbada beste autobus bat hartuko nukeen, baina, ez, horiek harrapatu ninduten eta autobusari joaten utzi nion. Clementaineren istorioa kontatzen duzue, baina ipuin laburren bilduma ere bada. Hau zen segur aski ideiarik interesgarriena, zeren eta zure bizitza besteen bizitzekin osatzen duzu. Nekez moldatu ahal duzu bizitza bakar-bakarrik, zure istorioa inguruko besteekin eraikitzen duzu. Sartu ditugun ipuin labur gehienak Zen ipuin herrikoietatik egokituta daude. Gainera, honela, istorio ezberdinak marraztu ahal nituen. Joan ahal nintzen antzinako Japoniara, edo egungo Silicon Valley-ra. Grafikoki oso interesgarria zen
aldaketa horiek egitea. Istorioa gune mugatu batean gertatu behar zen, te baten inguruan, etxe batean sartuta, baina kontua zen gune hori irekitzea eta zabaltzea. Egiten ari garen bigarren albumean gehiago mugituko gara Clementinerekin. Ipuin laburrak tarteka sartzea gidoialarien teknika ere bada erritmoa aldatzeko, irakurlea adi mantentzeko. Nire aldetik, ez nuen uste halako giro batean sartu ahal nintzenik, Les Godillots nire beste sailean korrika ari dira beti, gerra giroko istorioa da, abentura asko dago. Hemen, aldiz, sofa batean esertzeko eskatu didate, tea aipatzeko, onddoen arrautzopilaz hitz egiteko. Miyazakiren animazioan bezala, gauzak ez dira sobera mugitzen, baina pertsonaien nortasuna sakona da, asko lantzen da. Ez da Walt
“Nekez moldatu ahal duzu bizitza bakar-bakarrik, zure istorioa inguruko besteekin eraikitzen duzu” Disneyk egiten duena, dena etengabeko mugimenduan. Mugitzen da mugitu behar delarik. Gure istorioan gauza bera egin dugu. Jende arteko elkarrizketak dira gehienbat, geldirik, baina marrazki aldetik pertsonaien espresioak eta begiradak asko landu behar izan ditut. Ez da gauza handirik gertatzen, baina gertatzen ari da zerbait.
Hain galduta bizi al gara porlanezko mundu honetan? Bai, segur aski galduta gaude, eta norabiderik gabe ari gara askotan. Jakin dugu modu honetako lehen komikia dela. Bada liburu anitz gai honi buruz, baina ez zen komikirik. Komikizale ez den jende asko hurbiltzen ari zaigu komiki azoketan. Askok eskerrak ematera etorri zaizkigu liburua eskuetan “zerbait ulertu dut” edo “bideren bat ireki didazu”. Adin ertaineko kontu bat izan daiteke, baina nahiko nuke nire alabek ere irakur dezaten, zeren eta 18-20 urte dituztela galduta daude, eta aurrean duten bizitza ez dago oso argi. Clementinek ez daki nora doan, bila ari da, eta bide bat hartzen du, baina bide horrek beste batera eramaten du, eta horrek bultzatzen du bere bizitza. Autobusa galdu behar da batzuetan beste bide bat hartzeko. Clementine da pertsonaia nagusia, baina bigarren mailako pertsonaiei garrantzi berezia eman diezue. Bigarren mailako aktoreek beti izan dute garrantzia handia, edozein generotako istorioetan. Bidea ez duzu bakarrik egiten. Inguruan dituzun jende guztiek garrantzia hartzen dute, handia zein txikia. Zure bizitzan gurutzatzen diren jende batzuk ahantzi egiten dituzu, eta beste batzuek, ordea, zure bizitza aldatzen dute. Bizitza ez da gertatzen zuk planifikatu bezala, aldatzen da, eta aldaketa hori ezagutzen duzun pertsonen arabera izaten da. Erabateko aldaketa izan daiteke, edo ondulazio
Dena neurtzen omen dugu arrakasta eta porrotaren arabera. Bizi beharko genuke kontuan hartu gabe besteek nola hartuko dituzten gure ekintzak. Ez gara isolaturik bizi, hainbat gauzatan amore eman behar da. Segur aski biluzik nahiko nuke kaletik ibili, ahal da, eta ez naiz beldur, baina... Kontua da, nonbait, libre izatea da, beldurrik gabe, baina bakarrik ez zarela bizi kontuan hartuta. Antoineren etxea basoaren erdian dago. Iparra eta bakearen bila naturara jo behar al dugu derrigor? Kalean sobera fite joaten da mundua, oinarrizko gauzak ahaztu egiten ditugu. Mattinek ere ongi adierazi zuen Zarrakamalda komikian. Han ere, pertsonaia nagusiak baratzera jotzen zuen. Sinplea da tomate bat hazten ikustea, ez da kontu atzerakoia, ez, gauza sinple bat da, oinarrizkoa. Tea sinplea da, ura eta hosto batzuekin egiten da. Perretxiko batzuk eta arrautza batzuk hartu eta omeleta bat egitea sinplea da. Meditazioak lantzen duen lehen gauza etenaldia da, mundu moderno eta azkar honen erdian geratu, eta alboetara begiratu nola dena pasatzen den fiiiiiuuuuuuu!... Hatsa berriz hartu eta hura kontrolatzea. Hatsa duzu gauzarik oinarrizko eta sinpleena. Kalean ez da posible? Bai, jakina. Parisen nintzelarik egunero hartzen nuen metroa lanera joateko, erritmo bizian, baina metroan bertan
eserita pausatzen ahal nintzen eta arnasa hartu lasai. Bakoitzak bere modua aurkitu behar du. Bizikleta bat hartzeak, adibidez, autoaren ordez, etenaldia egiteko balio ahal du. Beka gidoilari bikotearekin hainbat elkarlan egin duzu jada –Txinara bidaia eta Indiara bidaia ere iaz argitaratu ziren euskaraz–, baina Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa oso ezberdina da. Hau OHE bat da, Objektu Hegalari Ezezagun bat. Hasteko, lehen aldia zen niretzat neska protagonista marraztu behar nuela. Gauza handirik ez zen gertatu behar, sofa batean jarririk egon behar ziren orri askotan tea hartzen. Gidoilarientzat ere gauza berria zen. Bamboo argitaletxearentzat gauza bera, mota honetako lehen komikia zen. Tamaina ezberdina zuen, azala baita ere. Egiazko OHE bat. Baina oso kontent naiz abiatu delako. Istorioa sinplea da, ez moralizatzailea. Ederra izan da komikiaren ohiko mundutik ateratzea. Irakurle berriak erakarri dizkigu. Ederrak dira irudiak. Gutxitan ikusten da hain ongi uztarturik marrazkilari eta kolorista baten lana. Kasu honetan, Maëla Cossonek dugu delako kolorista. Maëla ezagutu nuen Dargaud argitaletxearentzat La Conteuse des galces egiten. Garai hartan ulertu nuen gidoilariak istorio bat kontatzen duela, eta marrazkilariok, istorio hori kontatzeaz gain, zerbait gehitu behar diogula irakurketari. Eta koloristak ere gauza bera egiten duela: nire marrazkiari kolorea emateaz gain, beste zerbait eransten diola, beste irakurketa maila bat gehituz. Komikia ulertzeko hiru hizkuntza daude jokoan: istorioa, marrazkia eta kolorea. Istorio hau kolorerik gabe irakurtzen
“Komikia ulertzeko hiru hizkuntza daude jokoan: istorioa, marrazkia eta kolorea” baduzu, ez duzu istorio berbera biziko. Komiki honen lehen orria bidali nuenean zirriborro bat bidali nuen. Egiazko zirriborro bat, eta berehala erantzun zidaten gidoilariek: “Hau nahi dugu! Marraztu duzu beharrezkoa zena. Ulertu duzu idatzi genuena, beste dena soberan dago”. Ados –esan nien– baina ez dut bukatu!... “hor konpon” esan zidaten. Arazo bat izan da niretzat jakitea marrazki bakoitza noiz zegoen bukatuta. Maëlari, askotan, barkamena eskatzen nion eszenategia
AUTOBUSA BERRIRO BERA GABE IRTEN ZEN EGUNEKOA GIDOIA: Beka (Bertrand Escaich eta Caroline Roque) MARRAZKIA: Marko KOLOREA: Maëlla Cosson EDITOREA: Harriet ediciones PREZIOA: 18 € ORRI KOPURUA: 72
bukatu gabe bidaltzen niolako. Baina horrela nahi zuten gidoilariek. Dagoeneko ez diot Maëlari ezer esaten, konfiantza osoa dut beregan. Jakin badakit balio erantsia emango diola. Horregatik agertzen da bere izena azalean. Normalean ez da koloristaren izena agertzen azaletan, ez baitute egiletzat hartzen, baina guk agertzea nahi izan dugu egile baten lana egin duelako. Berak ere etenaldi mesedegarria egin du lan honekin, aski zuen. Lan honek beste zerbait eskatu dio, beste teknika bat sortu behar izan du. Istorioa ederki bereganatu du, hori da kolorista baten eginbeharra. Oso ezberdina da norberak egitea marrazkia eta kolorea? Lan ezberdinak direla uste dut. Hobe bakoitzak bereari heltzea. Les Godillots komikian, adibidez, bi lanak egiten ditut –marrazkia eta kolorea–, eta bi lanetan pentsatzeak burua nahasten dit. Ez ditut biak ongi egiten. Nahiago dut burua marrazten besterik ez jarri. Etorkizunean bi lanak egitea egokitzen bazait, nahiko nuke Maëlaren teknika aztertu, baina, alferrik izango zen, asmatu dituen kolore nahasketak ezingo nituzke egin. Sormen handiko kolorista da. Jakinik hain Miyazaki zalea zarela, komikiaren azala Nire auzokide Totoro filmari keinu bat al da? Kar, kar!... baina Totorok eta neskatoak katubusa hartu zuten, ez zuten pasatzen utzi. Keinua nahi gabe izan da, zerbait inkontzientea. Hala ere polita da hainbeste maite duzun zerbaiten antza izatea. Azal hori berehala atera zitzaigun. Hori izan behar zen, ez geunen beste aukerarik aztertu. Oso argi izan genuen hasiera-hasieratik. Azalaz ari garela, aipatu behar da Joanes Urkixok egin duen euskaratzea, oso ulergarria eta zuzena. Lan oso ona egin du Harriet Ediciones-eko Gregorio Murok. Euskarazko liburuak jatorrizko liburuaren edizio eta itxura berbera izango du. Zein beste proiektu ikusiko dizkizugu epe ertain batean? Hasteko, Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa-ren bigarren albuma frantsesez, aurtengo udazkenerako kalean izango da. Datorren urterako Les Godillots-en bostgarren albuma. Gero, Facebooken egiten nituen GIF animatu batzuetatik abiatu zen proiektu bat. Gazteak barazkien mundura gerturatu daitezen liburu bat izango da, sukaldearekin lotuta. Bestalde, laster aterako da Jean Yves Le Naour eta Iñaki Holgadorekin elkarlanean egin dugun Verdun sailaren bigarren albuma, eta hirugarrena ere prestatzen ari gara. Eta jarraitzen dut Vivre avec... egitasmoarekin, www.vivre-avec.com web gunean, jendek enkarguak egiten dizkidate bertan. Beraz, bai, proiektu dezente abian. Etenaldi bat egin nahiko nuke, autobusari pasatzen utzi eta pausa egin, baina bizitzeko sos batzuk ere behar dira.•

8
GIDOIA: Asisko / IRUDIAK: Joseba Larratxe
BAS LATIK
BERRI ONIK EZ
9

10
BASOLATIK BERRI ONIK EZ
11
paperezko aldizkarian jarraitzen du...
10
BASOLATIK BERRI ONIK EZ
11
paperezko aldizkarian jarraitzen du...